You are on page 1of 4

IRAKASKUNTZA-GIDA 2021/22

Ikastegia 363 - Bilboko Ingeniaritza Eskola Zikl. Zehaztugabea


Plana GMECAN30 - Ingeniaritza Mekanikoko Gradua Ikastaroa 2. maila
IRAKASGAIA
27682 - Mekanika Aplikatua ECTS kredituak: 9
IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA
Irakasgaiak, ezagutza eta gaitasun zehatzak solido zurrunaren estatika, dinamika eta zinematikaren arloan ezartzea du
helburu, Makinen Zinematika eta Dinamika eta Materialaren Elastikotasuna eta Erresistentzia irakasgaien oinarriak baitira.
Fisika eta Matematikekin estuki lotuta, mekanikak, ikasleen ikuspuntu fisiko eta praktikoa handitzera lagundu behar du.
Behin zatien arteko menpekotasunak ezarrita dauden, arazoak zati sinpleago horietan deskonposatzeko gaitasun analitiko
eta sintetiko bat emango zaie.

Gainera, ikasleek dauzkaten edota ikasten ari diren ingeniaritza ezaupideak praktikan jartzeko aukera daukate, aurreneko
aldiz. Kontzeptu hauek kalkulu bektorial eta algebra matrize esparruan, tresna klasikoekin grafikoki azalduta dauden
sistemen bidez, garatuta izango dira. Ingeniaritzaren Oinarri Fisikoak, Kalkulu eta Algebraren irakasgaietan harturiko
gaitasunak beharrezkoak dira ariketa matematikoak, bai zenbakiekin eta baita sinbolikoi ere, errez ebazteko gai izateko.

Irakasgai honetan lortutako gaitasunak, Materialaren Elastikotasuna eta Erresistentzia, Makinen Zinematika eta Dinamika,
Makinen Diseinuan, Industria Egiturak eta Eraikuntzak, Ekoizpen eta Fabrikazio Sistemak eta Teknologia Mekanikoa
irakasgaietan erabilgarriak izango dira. Hau dela eta, irakasgai hauekin guztiekin antolatuko da Mekanikaren edukiera
Saila berak irakasten dituelako.
GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK
* Gaitasun espezifikoak

1. Ezagutu, ulertu eta erabili materialaren erresistentzia eta makina eta mekanismoen kontzeptu eta oinarrizko
printzipioak, gero, ikasleek, ingeniaritza mekanikoaren metodo eta teoria aurreratuagoak ikas ditzaten.

2. Metodologia zientifikoaren bereko estrategiak egoki erabili sistema mekanikoetan: egoera ikuspuntu kualitatibo eta
kuantitatibotik aztertu, hipotesi eta irtenbideak planteatu mekanikaren berezko ereduak erabiliz.

3. Adierazi egoki sistema mekaniko eta solidoen oreka eta higiduran aurkezten diren problemak, dagozkien hiztegi eta
terminologia erabiliz.

* Zeharkako gaitasunak

4. Lantaldetan modu eraginkor batean lan egin, gaitasun eta ezagutzak emanez ideiak azaltzeko, proposamenak
eztabaidatu eta mekanika arloan proposaturiko lanen garapenean erabakiak hartu.

5. Lanean jarrera arduradun eta txukuna izan, eta ikasteko prest, jarrera kritiko eta interesa erakutsiz irakasgairekiko
alderdiekin.

* Ikaskuntzaren emaitzak:

Jasotako ikaskuntzaren ondorioz, irakasgairen amaieran, ikasleriak kalkulu eta analisi gaitasunak hartu behar izan ditu,
haien artean:

- Era autonomo batean solido zurrun eta elementu mekaniko sinplez osatutako sistemen ereduak egiteari aurre emateko
gaitasuna.
- Egitura isostatikoetan, zamak euskarrietarantz nola transmititzen diren ebaluatzeko gaitasuna.
- Habe sinpleetan, zama puntual edota bananduekin, barne indarren aldaketa ebaluatzeko gaitasuna.
- Elementu sinpleetan, tentsioak ebaluatzeko gaitasuna.
- Mekanismo sinpleetan, erreferentzia sistema finko edota mugikorreko, puntuetan eta elementuetan, abiadurak eta
azelerazioak lortuz, analisi zinematiko egiteko gaitasuna.
- Higidura lauaren geometria aztertzeko gaitasuna.
- Mekanismo sinpleak analisi dinamikorako gaitasuna.
- Ardatz finkodun solidoen analisi dinamikoa eta errotorren orekatze estatiko eta dinamikoaren ulertzeko gaitasuna.
- Audientzia espezializatu baten aurrean, emaitzak modu ulergarrian azaltzeko gaitasuna.

Or.: 1/4
ofdr0035
EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK
1. gaia: Indar sistemak
Kalkulu bektorialaren inguruko oinarriak eta eragiketak. Indar batek puntu batekiko eta ardatz batekiko sortzen duen
momentuaren definizioa eta ezaugarriak. Indar bikote baten propietateak.Sistema baliokideak eta indar sistema laburtuak.

2. gaia: Zentroideak
Grabitate zentroa eta momentu estatiko kontzeptuak. Irudi elementalen zentroideak. Pappus-Guldin-en Teoremak.

3. gaia: Oreka estatikoa


Egitura sistemen azterketa eta solido zurrunaren oreka estatikoaren oinarrizko axioma. Lotura kontzeptua. Sistema
mekaniko bat bere osagaietan deskonposatzerakoan elementu bakoitzaren gain agertzen direnerreakzioen kalkulua.
Egitura isostatikoen analisia eta egitura giltzadur lauen kalkulua.

4. gaia: Marruskadura
Coulumb-en hipotesiaren ikasketa, marruskadura, marruskadura koefizienteak eta marruskadura angeluak aztertzea.
Marruskaduraren aplikazio industrialak, itzulezintasuna.

5. gaia: Kableak
Solido funikularren oreka, indar puntualak eta bananduakjasaten dituzten kableen ikasketa. Katenariak.

6. gaia: Solido zurrunaren zinematika


Partikularen posizio, abiadura eta azelerazio kontzeptuak. Solido zurrunaren oinarrizko mugimenduak: translazioa eta
errotazioa. Abiadura angeluar eta azelerazio angeluarren kontzeptuak. Erreferentzia mugikor batekiko puntu baten eta
solido baten higidura azterketa.

7. gaia: Higidura lauaren zinematika


Higidura lauaren bereiztazunak. Aldiuneko biraketa zentroa eta segida abiadura. Oinarri eta erruleta kontzeptuak. Higidura
lauaren geometria, abiaduren kalkulu grafikoa. Higidura lauan, errodadura higiduraren azelerazioen azterketa.Azelerazio-
poloa eta zirkunferentzia nabarmenak.

8. gaia: Solidoen inertziaren propietateak


Inertzia momentu puntu, plano eta ardatzekiko, inertzia biderkadurak. Steiner-en Teoremak. Inertzia tentsorea eta solido
baten inertzia norabide nagusiak.

9. gaia: Solido zurrunaren dinamika


Oinarrizko magnitude dinamikoak, higidura kantitatea eta momentu zinetikoa. Dinamikaren oinarrizko teoremak. Solido
zurrunetan, momentu zinetikoaren eta energia zinetikoaren adierazpenak. Inertzia indarraren eta inertzia indarren
momentuaren (par giroskopikoaren) kontzeptuak. D'Alembert-en Printzipioaren aplikazioa mekanismoen analisi
dinamikoan. Lana eta energia.

10. gaia: Ardatz finkodun solidoaren dinamika


Solidoen ardatz finkodun batekiko higiduraren azterketa. Euskarrietako erreakzioen lorpena. Errotorren orekatzea.

11. gaia: Higadura lauaren dinamika


Higidura lauan, dinamikaren magnitudeen eta ekuazioen egokitzea.Problema dinamikoen tipologia desberdinen
planteamendua eta ebazteko erak. Mekanismo eta makina industrialetarako aplikazioa.

12. gaia: Azalerako inertzia momentuak


Azal lauetan inertzia eta biderkaduren deskribapena. Inertzia ardatz nagusiak eta norabide nagusiak Mohr-en zirkuluaren
arabera.

13. gaia: Barne indarrak


Barne esfortzuaren kontzeptua solidoaren sekzio batean. Esfortzu normala (axiala), ebakitzailea eta momentu
makurtzailea.Ardatz zuzeneko piezetan esfortzuen diagramen irudikapena.

14. gaia: Tentsio normalak


Tentsio normala eta luzetarako deformazio unitarioa. Tensio eta deformaizouniaxialaren arteko erlazioa. Hook-en Legea.
Tentsio eta azal esfortzuen arteko erlazioa.Inertzia plano nagusiko plano batean esfortzu axialagatik eta makurdura
hutsagatik sorturiko tentsioak.

Or.: 2/4
ofdr0035
METODOLOGIA
Klase magistralak:
Teknikoki interesgarriak diren kasu praktikoak ebazteko beharrezkoak diren oinarri teorikoak azalduko dira.

Mintegiak:
Ariketen ebazpena landuko da, ezagutza teorikoak aplikatuz. Dena den, zenbait mintegi ordenagailu geletan buru
daitezke.
IRAKASKUNTZA MOTAK
Eskola mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 60 30
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren ord. 75 60

Legenda: M: Magistrala S: Mintegia GA: Gelako p.


GL: Laborategiko p. GO: Ordenagailuko p. GCL: P. klinikoak
TA: Tailerra TI: Tailer Ind. GCA: Landa p.

EBALUAZIO-SISTEMAK
- Azken ebaluazioaren sistema
KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK
- Garatu beharreko proba idatzia % 80
- Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) % 20
OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA
Gaitasunen ebaluazioa, ohizko deialdian, prozedura misto baten bidez egingo da. Prozedura hau, azterketa finalak eta
etengabeko ebaluazio dituena, era honetan izango da:

Ikaslanak: kalifikazioaren %20a

Kurtsoaren zehar ikaslanak eskatuko dira (10-en bat).

Azterketak: kalifikazio totalaren %80a

* Lehenengo lauhilabeteari dagokion azterketa garaia:


- Lehenengo Partziala: Gaiak: 1-7. Materia kentzeko, gutxienez 5/10 atera behar da.

* Bigarren lauhilabeteari dagokion azterketa garaia. Bi kasu ager daitezke:


- Bigarren Partziala: Gaiak: 8-14. Lehenengo partziala gainditu dutenek egin beharko dute. Ikasgaiaren azterketaren
azken nota bi partzialen arteko batezbesteko GEOMETRIKOA izango da.
- Finala: Gai guztiak. Lehenengo partziala aurkeztu ez zirenek edo gainditu ez dutenek egin beharko dute.

Informazio osagarria:

- Ikasleren batek, ez badu nahi parterik hartu etengabeko ebaluazioan, azterketa final bat egiteko eskubidea izango du.
Azterketa hori irakasgaiaren notaren %100 izango da. Eskaera hau bigarren lauhilabeteko laugarren astea baino lehen,
idatziz aurkeztu beharko da.
- Azterketa guztietan, partzialetan zein finaletan, teoriak 4/10 puntu izango ditu eta ariketen pisua 6/10 izango da.
- Bigarren partziala edo azterketa finala ez egiteak "ez aurkeztua" kalifikazioa ekarriko du.
- Ebaluazioaren kontuetan, ikaslearen araudiari egindako arau-hausteek irakasgai osoan 0.0 nota ekarriko dute.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA


- Ohizko deialdian gainditu ez dutenek, ikasgai osoaren azterketa berri bakar batetara aurkeztu daitezke.

- Besterik adierazi ezean, kurtsoan zehar ikaslanetan izandako kalifikazioa mantentzen da (%20), beraz deialdi berezian
lortutako emaitza azken kalifikazioaren %80 izango da.

- Kasuren batetan, azken kalifikazioa erabakitzeko, deialdi berezian lortutako emaitzaren %100 kontsideratuz puntuaketa
altuagoa lortuko balitz, hori hartuko da kontutan.

- Azterketa egiten ez dutenen kalifikazioa "ez aurkeztua" izango da.

Or.: 3/4
ofdr0035
NAHITAEZ ERABILI BEHARREKO MATERIALAK
Irakasgaiaren apunteak: Mekanika Aplikatua - 2021 - Erik Macho, Saioa Herrero

Software GIM: http://www.ehu.eus/compmech/software/


BIBLIOGRAFIA
Oinarrizko bibliografia
Mecánica vectorial para ingenieros, Estática. Beer, Johnston. Mc Graw Hill
Mecánica vectorial para ingenieros, Dinámica. Beer, Johnston. Mc Graw Hill

Mecánica aplicada, Estática y Cinemática. Bilbao, Amezua. Síntesis


Mecánica aplicada, Dinámica. Bilbao, Amezua, Altuzarra. Síntesis

Mecánica para ingenieros, Estática. Shames. Prentice Hall


Mecánica para ingenieros, Dinámica. Shames. Prentice Hall

Gehiago sakontzeko bibliografia


Ingeniería mecánica, Estática. Hibbeler. Prentice Hall
Ingeniería mecánica, Dinámica. Hibbeler. Prentice Hall

Estática, Mecánica para ingeniería. Bedford, Fowler. Addison Wesley


Dinámica, Mecánica para ingeniería. Bedford, Fowler. Addison Wesley

Mecánica para ingenieros: Estática y Dinámica. López, Vázquez. Noela

Mecánica de materiales. Gere, Timoshenko, Stephen. Grupo Editorial Iberoamérica.


Mecánica de materiales. Beer, Johnston, Russell. Mc Graw-Hill
Mecánica de materiales. Hibbeler. Prentice-Hall
Mecánica de materiales. Popov. Limusa

Aldizkariak

Interneteko helbide interesgarriak

OHARRAK
Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei
aldaketa horren berri emango zaie.

Or.: 4/4
ofdr0035

You might also like