You are on page 1of 11

MEATZE ETA METALURGIA INGENIARITZA ETA MATERIALEN ZIENTZIA SAILA

DEPARTAMENTO DE INGENIERÍA MINERA Y METALÚRGICA Y CIENCIA


DE LOS MATERIALES

MINTEGIAK

Materialen Zientziaren Oinarriak irakasgaian, 6 mintegi egiten dira, mintegi


bakoitzaren iraupena 1.5 ordutakoa izanik. Mintegiak lehen lahuhilabeteko
hurrengo asteetan emango dira: 3, 5, 7, 9, 11 eta 13.

Mintegiak Garatu beharreko gaiak


1. Mintegia (3.astea) Loturak
2. Mintegia (5.astea) Difusioa
3. Mintegia (7.astea) Korrosioa
4. Mintegia (9.astea) Propietate funtzionalak
5. Mintegia (11.astea) Etorkizuneko materialak
6. Mintegia (13.astea) Materialen hautaketa

Mintegi bakoitzeko taldea, 4 edo 5 pertsonez osatutako azpitaldeetan banatuko


da. Ikasle bakoitzak ikusgai izango du egelan, zein azpitalde dagokion. 6
mintegietan, ikasleak beti azpitalde berean egingo dute lan eta mintegi
bakoitzean azpitalde bakoitzak eskatutako zeregina entregatu beharko du.
EBALUAKETA
Mintegi bakoitzari zeregin bat dagokio. Zeregin hori aurrez ezarritako epeen
barruan entregatu beharko dute ikasleek eta mintegietako azken nota
kalkulatzeko, zeregin bakoitzean ateratako noten batazbesteko haztatua egingo
da. Nahiz eta mintegira aurkeztu ikaslea, ezarritako epeen barruan zeregina ez
baldin badu entregatzen, mintegi horretako nota 0 izango da. Mintegira aurkezten
ez diren ikasleak ezin izango dute zeregina entregatu, ondorioz mintegi horretako
nota 0 izango da.

Ikasle bat ez baldin bada mintegi bakar batera ere aurkezten, suposatzen da
ikasleak uko egiten diola ebaluaketa jarraiari eta ondorioz azken ebaluaketa
sistema erabiliz ebaluatua izango da
MEATZE ETA METALURGIA INGENIARITZA ETA MATERIALEN ZIENTZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE INGENIERÍA MINERA Y METALÚRGICA Y CIENCIA
DE LOS MATERIALES

Azpitaldea: NOTA:

Azpitaldeko kideak:

1. MINTEGIA- Taula periodikoko elementuak: lotura kimikoaren eta


konfigurazio elektronikoaren garrantzia materialen propietateetan.

Zeregin honetan, ondorengo galderak erantzun behar dira:


1. Grafika ezazu, periodo bereko elementuentzat pisu atomikoaren eta
zenbaki atomikoaren arteko erlazioa.
2. Errepika ezazu aurreko ariketa, kasu honetan dentsitatearen eta zenbaki
atomikoaren arteko erlazioa aztertuz. Zein elementu solidok du
dentsitaterik baxuena? Eta altuena? Periodoetan zehar zein da joera?
3. Grafika ezazu erradio atomikoaren eta sare parametroaren arteko
erlazioa. Grafika batean azaldu ezazu nolakoa izango den erlazio hori
HCP, BCC eta FCC sistemetan kristaltzen duten elementuentzat. Nola
aldatzen da elementu berarentzat sare parametroa egitura kristalinoaren
arabera (adibidez Fe-ren kasua)
4. Taula periodikoko zein elementuk aurkezten du urtze tenperatura altuena?
5. Zeren menpekoa da material baten modulu elastikoa (Young-en modulua)
edo zurruntasuna?
6. Grafika ezazu hurrengo elementu hauen modulu elastikoaren eta urtze
tenperaturaren arteko erlazioa (denak grafika berean): Zesioa, Urrea,
Beruna, Wolframioa, Kobrea, Nikela.
MEATZE ETA METALURGIA INGENIARITZA ETA MATERIALEN ZIENTZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE INGENIERÍA MINERA Y METALÚRGICA Y CIENCIA
DE LOS MATERIALES

7. Zeren menpekoa da espantsio termikoa? Aurreko atalean izendatutako


elementuentzat grafikatu espantsio termikoaren eta urtze tenperaturaren
arteko erlazioa.
8. Zeintzuk elementu dira eroale onenak? Zergaitik?

9. Grafika ezazu materialen familia ezberdinen (Metalak, Zeramikak eta


Polimeroak) modulu elastikoaren eta urtze tenperaturaren arteko erlazioa.
Arrazoitu zure erantzuna.

EBALUAKETA: ERRUBRIKA
Zeregina egin du Ez Bai

0 puntu 5 puntu

Eztabaidan Ez Bai
aktiboki parte
hartu du 0 puntu 5 puntu
MEATZE ETA METALURGIA INGENIARITZA ETA MATERIALEN ZIENTZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE INGENIERÍA MINERA Y METALÚRGICA Y CIENCIA
DE LOS MATERIALES

Azpitaldea: NOTA:

Azpitaldeko kideak:

2.MINTEGIA- DIFUSIOA
Zeregin honetan, kasu praktiko bat ebatzi behar da. Horretarako, azpitalde
bakoitzak kasuaren ikuspegi ezberdinak aztertuko ditu. Kasu praktiko honi
irtenbide egokia emateko, ikasleek hasiera batean egoera ondo aztertu beharko
dute eta ondoren erabaki egokia hartu, arazo honi ahalik eta konponbiderik
egokiena emateko.
ENUNTZIATUA
Gipuzkoako empresa batek tanke esferiko baten beharra du 500ºC-tan
hidrogenoa biltegiratzeko. Enpresak momentu honetan krisiari aurre egin behar
dio, izan ere konpetentziak bezeroak kendu dizkio. Egoera honen aurrean bere
instalazioetan inbertitzea eta egokitsapenak egitea pentsatu du.
Enpresak jarritako baldintzak hauek dira; tankearen paretaren lodiera 2 cm izan
behar dela, eta urteko difusio bidezko galerak ezin direla izan 500 gramo /urteko
baino handiagoak. Tanke barruko hidrogeno kontzentrazioa 2.1020 atomo/cm3
da.
Tankea kanpoaldean (egurats zabalean) kokatuko da.
Tankea diseinatzeko material metaliko bat behar da, baina enpresak zalantzak
ditu zein material aukeratu. Proposatutako materialen artean, nikela, aluminioa,
kobrea eta altzairu ferritikoa daude. Material hauetatik egokiena hautatzeko
zuokin jarri da kontaktuan empresa eta zuek ingeniari bezala ongi argudiatutako
erantzun bat eman behar diozue.

AZKEN TXOSTENA
Txosten batean, hartutako erabakia azaldu behar duzue, jarraitutako pauso
guztiak azalduz, eta ongi argudiatuz zergaitik hautatu duzuen material hori.
TALDEEN ROL EZBERDINAK
• Azpitaldea 1: Ekonomikoa
Helburua: Tankerik ekonomikoena diseinatzea.
• Azpitaldea 2: Tamaina
Helburua: Tankerik txikiena diseinatzea.
• Azpitaldea 3: Jasangarritasuna eta balio-bizitza
Helburua: Korrosioaren aurrean erresistenteena izango den tankea
diseinatzea eta baita ere jasangarritasuna kontutan izatea.
• Azpitaldea 4: Ingenieriak
MEATZE ETA METALURGIA INGENIARITZA ETA MATERIALEN ZIENTZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE INGENIERÍA MINERA Y METALÚRGICA Y CIENCIA
DE LOS MATERIALES

Helburua: Prezio/tamaina/korrosio erresistentzia erlazio onena izango


duen tankea diseinatzea.
LAGUNTZA ETA AHOLKUAK
• Difusio konstanteak eta aktibazio energiak liburuetan edo interneten
eskuragai dituzue.
• Materialen prezioak Londreseko boltsan (LME) eguneratuta daude.
• Metalen dentsitateaK handbook-etan eskuragai dituzue.
EBALUAKETA: ERRUBRIKA
Arazoaren Ez ditu helburua ezta Helburua identifikatu du Helburua eta datuak
identifikazioa arazoaren datuak ere baina datuak ez. ongi identifikatu ditu.
ongi identifikatu. 2 puntu
1 puntu
0 puntu

Hautatutako Ez ditu estrategia Estrategia egokiak


estrategien egokiak hautatu arazoa hautatu ditu arazoa
erabilpena konpontzeko konpontzeko.

0 puntu 2 puntu

Emaitzaren Ez du emaitza zuzena Emaitza numerikoa Emaitza numerikoa


garapen lortu zuzena da baina zuzena da eta garapena
numerikoa 0 puntu garapena gaizki dago ere bai.
1puntu 2 puntu

Emaitzaren Ez du lortutako emaitza Hartutako erabakia Hartutako erabakia


justifikazioa justifikatzen zuzena da baina ez dago zuzena da eta ongi
ongi justifikatuta justifikatuta dago.
0 puntu 2 puntu
1 puntu

Txostenaren Ez da inolako txostenik Txostena ez dago ongi Txostena ongi


idazkera idatzi egituratuta egituratuta dago.
2 puntu
0 puntu 1 punto
MEATZE ETA METALURGIA INGENIARITZA ETA MATERIALEN ZIENTZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE INGENIERÍA MINERA Y METALÚRGICA Y CIENCIA
DE LOS MATERIALES

Azpitaldea: NOTA:

Azpitaldeko kideak:

3.MINTEGIA- KORROSIOA
Mintegi honen helburua, korrosio fenomenoaren oinarriak ezagutzea da eta
jakitea zergaitik sortzen den eta zeintzun diren bere ondorioak eta nola ekiditu
daitekeen. Zeregina, hurrengo galdera hauei erantzutea da.
1.- 1 Irudia ikusirik, erantzun hurrengo galderak:

1 Irudia.

a) Identifikatu korrosio mota.


b) Deskribatu zergatik, non eta
zein baldintzatan garatzen den
korrosio mota hau.
c) Zehaztu hiru metodo ezberdin,
korrosio mota hau aurreikusi eta
kontrolatzeko.

2.- 2 Irudia ikusirik, erantzun hurrengo galderak:

2 Irudia.
a) Identifikatu korrosio mota.
b) Deskribatu zergatik, non eta
zein baldintzatan garatzen den
korrosio mota hau.
c) Zehaztu hiru metodo ezberdin,
korrosio mota hau aurreikusi eta
kontrolatzeko.
MEATZE ETA METALURGIA INGENIARITZA ETA MATERIALEN ZIENTZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE INGENIERÍA MINERA Y METALÚRGICA Y CIENCIA
DE LOS MATERIALES

3.-3 Irudia ikusirik, erantzun hurrengo galderak:

3.Irudia.
a) Identifikatu korrosio mota.
b) Deskribatu zergatik, non eta zein baldintzatan
garatzen den korrosio mota hau.
c) Zehaztu hiru metodo ezberdin, korrosio mota
hau aurreikusi eta kontrolatzeko.

4.-Kontserba latak eztainu geruza fin bat duten altzairuarekin ekoizten dira.
Eztainuak altzairua babesten du korrosioaren aurrean, bai korrosio atmosferikotik
eta baita ere ontziratzen diren elikagaietatik. Azaldu ezazu laburki, zergaitik den
posible laten babes katodikoa, jakinik eztainua elektrokimikoki altzairua baino
geldoagoa dela serie galbanikoan.
4.- Deskribatu laburki pasibazioaren fenomenoa. Izendatu itzazu pasibazioa
jasaten duten bi aleazio.
5.- Zergaitik kromoak altzairu herdoilgaitza, altzairu arrunta baino
erresistenteagoa egiten du korrosioarekiko?

EBALUAKETA: ERRUBRIKA

Zeregina egin du Ez Bai

0 puntu 5 puntu

Eztabaidan Ez Bai
aktiboki parte
hartu du 0 puntu 5 puntu
MEATZE ETA METALURGIA INGENIARITZA ETA MATERIALEN ZIENTZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE INGENIERÍA MINERA Y METALÚRGICA Y CIENCIA
DE LOS MATERIALES

Azpitaldea: NOTA:

Azpitaldeko kideak:

4.MINTEGIA- PROPIETATE FUNTZIONALAK


Mintegi honetan hurrengo gai hauek garatuko dituzte ikasleek: propietate
elektrikoak, propietate termikoak, propietate optikoak eta propietate
magnetikoak.
Azpitalde bakoitzak, azpian agertzen diren gaitariko bat jorratu beharko du,
idatzizko lan bat prestatuz (gehinez 5 orri) eta entregatuz eta baita ere mintegiko
egunean lana ahoz azalduz. Ahozko azalpenean taldeko kide guztiek hartuko
dute parte.
- Azpitaldea 1: Supereroankontasunaren fenomenoa
• Teoria eta aplikazioak
• Laborategiko praktika baten diseinua
- Azpitaldea 2: Materialen propietate termikoak
• Zeintzuk dira?
• Aplikazio praktikoa: erabilpen termikoetarako
materialak.
• Nola lortzen da sartegi bat tefloiz estaltzea eta
sukaldatzerakoan lortzen diren tenperatura
altuekin itsaspena mantentzea geruza desitsatsi
gabe?
• Ze motako erlazioa dago txonbil (botijo) baten eta
transbordadore espazial baten zeramikazko
plaken artean?
- Azpitaldea 3: Materialen propietate optikoak: beira
• Beira arkitekturan: beira motak
• Praktika: Nola egin daite periskopio bat? Zeintzuk
propietate optiko izan behar dira kontutan
periskopikoa egiteko?
- Azpitaldea 4: Propietate elektrikoak: Material dielektrikoak
• Zer dira?
• Aplikazioak
MEATZE ETA METALURGIA INGENIARITZA ETA MATERIALEN ZIENTZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE INGENIERÍA MINERA Y METALÚRGICA Y CIENCIA
DE LOS MATERIALES

EBALUAKETA: ERRUBRIKA
Dokumentua Ez da inolako Dokumentua ez dago Dokumentua ondo
nola idatzi da dokumenturik idatzi ondo egituratuta egituratuta dago
0 puntu 1.5 puntu 3.5 puntu

Ahozko Ez da ezer azaldu Azalpena ez da argia izan Azalpena argia izan da


azalpena 0 puntu 1.5 puntu
3.5 puntu
MEATZE ETA METALURGIA INGENIARITZA ETA MATERIALEN ZIENTZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE INGENIERÍA MINERA Y METALÚRGICA Y CIENCIA
DE LOS MATERIALES

Azpitaldea: NOTA:

Azpitaldeko kideak:

5.MINTEGIA- ETORKIZUNEKO MATERIALAK


Azpitalde bakoitzak, azpian agertzen diren gaietariko bat jorratu beharko du,
idatzizko lan bat prestatuz (gehinez 5 orri) eta entregatuz eta baita ere mintegiko
egunean lana ahoz azalduz. Ahozko azalpenean taldeko kide guztiek hartuko
dute parte.
- Azpitaldea 1. Grafenoa eta bere aplikazioak:
 Zer da?
 Zeintzuk propietate aurkezten ditu?
 Nola ekoizten da?
 Zeintzuk aplikazio izan ahal ditu?
 Diseinatu laborategiko praktika bat, hasiera batean
grafenoa nola lortu zen azaltzeko.

- Azpitaldea 2. Korten altzairua


 Ekoizpena
 Propietateak
 Aplikazioak

- Azpitaldea 3. Polimero biodegradakorrak


 Lorpena
 Propietateak eta aplikazioak

- Azpitaldea 4. Kristal likidoak


 Zer dira?
 Aplikazioak: medikuntza, teknologia…
EBALUAKETA: ERRRUBRIKA
Dokumentua Ez da inolako Dokumentua ez dago Dokumentua ondo
nola idatzi da dokumenturik idatzi ondo egituratuta egituratuta dago
1.5 puntu 3.5 puntu
0 puntos

Ahozko Ez da ezer azaldu Azalpena ez da argia izan Azalpena argia izan da


azalpena 0 puntu 1.5 puntu
3.5 puntu
MEATZE ETA METALURGIA INGENIARITZA ETA MATERIALEN ZIENTZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE INGENIERÍA MINERA Y METALÚRGICA Y CIENCIA
DE LOS MATERIALES

Azpitaldea: NOTA:

Azpitaldeko kideak:

6.MINTEGIA- MATERIALEN HAUTAKETA


Azken mintegi honetan ikasleek jarraian izendatzen diren aplikazioetarako
materialik egokiena aukeratu beharko dute. Hautaketa egiterako orduan
ondorengo aldeak izan beharko dituzte kontuan: prezioa, propietate mekanikoak,
jasangarritasuna, korrosioarekiko erresistentzia…
- Azpitaldea 1. Nitrogeno gasa garraiatzeko zisterna
- Azpitaldea 2. Auto baten suspensioko bieleta.
- Azpitaldea 3. Arteria koronaria baterako Stent-a.
- Azpitaldea 4. Hegazkin baten balaztak
Azpitalde bakoitzak idatzizko dokumentu bat prestatu (gehienez 5 orri) eta
entregatu beharko du, beraien hautaketa justifikatuz eta argudiatuz. Mintegian
azpitalde bakoitzak ahozko azalpen bat egin beharko du hartutako erabakia
defendatuz eta argudiatuz.

EBALUAKETA: ERRUBRIKA
Dokumentua Ez da inolako Dokumentua ez dago Dokumentua ondo
nola idatzi da dokumenturik idatzi ondo egituratuta egituratuta dago
1.5 puntu 3.5 puntu
0 puntos

Ahozko Ez da ezer azaldu Azalpena ez da argia izan Azalpena argia izan da


azalpena 0 puntu 1.5 puntu
3.5 puntu

You might also like