You are on page 1of 10

2.

Hiruhilekoa 1F

ERREAKZIO BATEN ETEKINA

Mikel Franco
Unai Barrenetxea
Aritz Eguia

1
2. Hiruhilekoa 1F

Helburuak:
Proiektu hontan hiruhilekoan landutako dena martxan jarri beharko dugu.
Hauek dira helburu nagusiak:
- Disoluzioaren prestaketa
- Erreakzio kimiko baten etekina determinatu esperimentalki lortutako
produktuaren kantitatea teorikoki lortu beharko litzatekeen produktuaren
kantitatearekin konparatuz
- Hauspeatze erreakzio bat behatu

2
2. Hiruhilekoa 1F

Oinarri teorikoa:
- Orokorrean, erreakzio kimiko bat burutzen dugunean lortzen den
produktuaren kantitatea teorikoki lortu beharko litzatekeena baino
txikiagoa izaten da. Horren arrazoia hainbat aldagaien ondorioa da:
erreakzio nagusiarekin batera eman daitezken erreakzio paraleloak,
sustantzien manipulazioan burutako erroreak, baldintzen aldaketak,
etab

Etekina= lortutako produktuaren masa x 100


Produktuaren masa teorikoa

Guk egingo dugun erreakzioa garrantzitsua da ere, hauxe da:

Pb(NO3)2 (Aq) + 2KI(Aq) → PbI2 + 2KNO3 (Aq)

PbI2
Berun(II) ioduroa sortuko da, hau disolbaezina eta kolore horikoa da. Hau da
bilduko dugun sustantzia bere masa neurtuz etekina lortzeko.

Erreaktibo mugatzailea
Erreakzio baten oinarrian erreaktiboak daude, guk bi erreaktibo ditugu,
Beruna eta Potasio ioduroa (Pb(NO3)2 (Aq) + 2KI(Aq)). Erreakzioetan beti dago
mugatzaile bat, hau da, lehenago bukatzen den erreaktiboa.

Gure kasuan beruna da erreaktibo mugatzailea. Berunak 0,012 mol ditu eta
potasio ioduroak ordea bikoitza, 0,024 mol. Ondorioz, beruna lehenago
agortuko da, erreakzioa amaituz. Honen ondorioz potasioak hondakina
sortuko du, inoiz ez delako dena agortuko.

3
2. Hiruhilekoa 1F

Materiala:
Laborategiko tresnak:
- Beirazko erlojua
- Balantza digitala
- Espatula
- Hauspeakin ontzia
- Matraze aforatua
- Beirazko hagatxoa
- Inbutua
- Iragazpen papera

Produktuak:
- Berun(II) nitratoa
- Potasio ioduroa
- Ur desionizatua.

4
2. Hiruhilekoa 1F

Segurtasun neurriak eta hondakinen kudeaketa:


Hondakin solidoa, berun (II) nitratoa, metal astun baten konposatua denez
ezin dugu arraskatik bota, metal astunen hondakinak biltzeko ontzian gorde
beharko dugu.

5
2. Hiruhilekoa 1F

Prozedura:
Disoluzio nagusiaren barruan bi disoluzio daude kokatuta
- Pb(NO3)2 disoluzioaren prestaketa eta KI disoluzioaren prestaketa
Hauek dira pausoak dena lortzeko:
1. Haurretik esandako bi disoluzioen prestaketa:

2. Bi disoluzioak nahastea.
Bi disoluzioak kontu handiz nahastu behar dira, momentu berdinean
isurtzen.

3. Iragazpen paperaren masa nehurtu: 0,67 gramo

6
2. Hiruhilekoa 1F

4. Hauspeakinen bereizketa
Bi disoluziak nahastu ditugun ontziaren beheko aldean hautz hori bat
sortu da, eta lortu nahi dugu, horretarako inbutu batean iragazpen
papera jarriko dugu, eta bertan hautz hau geldituko da, likidoa behean
uzten.

5. Lortu dugun hauspeakina lehortzen utzi egun batzuk airean.

6. Hauspeakina lehortu denean masa nehurtu → 1,18 gramo

7. Erabilitako materiala garbitu.

7
2. Hiruhilekoa 1F

Ariketak:

Lehen behaketak:
Metal astunak sortu dira. Hasieran dena likidoa zen, eta bi likidoak nahastean
metal astunak sortu dira, kolore horia hartuz. Dena momentuan gertatu da eta
nahiko harrigarria izan da.

Iragazpen pareraren masa 0,67g

Iragazpen papera eta PbI2 masa 1,18g

PbI2 masa 0,51g

Etekinaren formula erabiliz lortu dugun errendimendua 20,4% izan dela jakin
dugu

(Masa erreala:Masa teorikoa)·100 = errendimendua

(0,51:2,5)·100=20,4%

8
2. Hiruhilekoa 1F

Emaitzen analisia
Klasean eta laboratekian lanketa bat egin dugu, eta horrek emaitza batera
eraman digu. Kalkuluak eta dena egin ondoren materialen kantitatea aldatu
denez dena ezin da izan guztiz zehatza, orduan kalkuluak ez dira guztiz
zuzenak izango aldaketa honengaitik.

Ondoren, erreakzio honek produktu bat lortu du. Produktu hau PbI2 da eta
erreakzioa bukatu ondoren 0,51 gramo lortu ditugu.

Produktu honek kolore horia du, nahiko indartsua. Produktu hau tinte moduan
erabiltzen da margoak egiteko. Gaur egun argazkiak imprimatzeko erabiltzen
da, eta antzinan hauek errebelatzeko. Gorputz brontzeaketan nahiko erabilia
da ere.

9
2. Hiruhilekoa 1F

Ondorioak

2. hiruhileko hontan proiektu hau izan da gure helburua eta txosten hau
esfortzu denaren emaitza. Ez da erraza izan dena ikastea baina lortu dugu
nahi genuena.

Esperimentu honen helburua erreakzio kimikoak gure begiekin ikustea izan


da, eta ikasi dugun teoriarekin praktikan jarri dugu hau. Nahiz eta emaitzak ez
diren izan nahi genuena, nahiko ondo atera dira. Hau dena materialen
kantitatearekin du zerikusia, materialen kantitatean aldaketa nabaria izan
genuelako, lehen ezan bezala, kalkuluen emaitza aldatuz.

Hortaz aparte, nahiko ondo atera zaigu dana, kantitateak ondo nahastu ditugu
eta nahiko garbia izan da dena. Arazo txiki bat izan genuen, eta produktu
pixkat galdu genuen enbutuan dena sartzean.

Dena ondorioztatzeko, nahiko polita izan da proiektua eta gure ustez, ez dago
aldatu beharreko gauza nabarmenik.

10

You might also like