You are on page 1of 3

Ingeniaritzaren Oinarri Kimikoak

2. PRAKTIKA
AURRE GALDEKETA

IZENA: PRAKTIKA TALDEA:

Bigarren laborategi praktikaren aurre galdeketa behar bezala beteta aurkeztu behar da
laborategiko bigarren saioa hasi aurretik. Galderak dokumentu honetan erantzungo dira.

1. LANDARE-OLIOTIK ERATORRITAKO BIODIESELAREN PRODUKZIOA

1.1. Ekilore-olioaren eta metanolaren arteko erreakzioa 50 °C-an egiten da. Zer lortu nahi da
nahasketa tenperatura altuetara berotzean? Nahasketa oraindik ere tenperatura
altuagora berotzerik al dago? Erantzun era arrazoituan. (1.50 puntu)

1.2. Zer lortzen da katalizatzailea erabiltzean? Hidroxido potasioarekin (KOH) katalizaturiko


transesterifikazio erreakzioa eta katalizatzailerik gabeko erreakzioa alderatzen badira,
etekin berdina (ekoizturiko biodiesel kopurua) lortzen al da bi kasuetan? Erantzun era
arrazoituan. (1.50 puntu)

1.3. Saioaren gidoiaren 3. Taulan biodiesela ekoizteko beharrezkoa den KOH proportzio
ezberdinak adierazten dira. Kontutan hartuz erabiltzen den ekilore-olioaren bolumena eta
dentsitatea (gidoiaren 2. Taula), kalkulatu jarraian proposaturiko hiru kasuetan gehitu
beharreko KOH masa (g-tan adierazita). (1.50 puntu)

OHARRA: Laborategian eskuragarri dagoen KOH erreaktiboaren purutasuna % 85-koa da.

 1. Saiakuntza: KOH masa (g) → Ekilore-olioaren % 1.00 (masan).


 2. Saiakuntza: KOH masa (g) → Ekilore-olioaren % 0.50 (masan).
 3. Saiakuntza: KOH masa (g) → Ekilore-olioaren % 0.10 (masan).

1
Ingeniaritzaren Oinarri Kimikoak

2. PRAKTIKA
AURRE GALDEKETA

IZENA: PRAKTIKA TALDEA:

1.4. Azaldu zure hitzekin (klasekoei kopiatu gabe eta Internetetik hitzez hitz transkribatu gabe)
lehenengo eta bigarren belaunaldietako bioerregaien arteko desberdintasunak. (1.00
puntu)

2. ALMIDOITIK ERATORRITAKO BIOPOLIMEROEN SINTESIA

2.1. Biopolimeroa zer den definitu, biopolimero ezberdinak zein kategoriatan sailka daitekeen
adieraziz. Aipatu sailkapen talde bakoitzaren zenbait adibide. (1.50 puntu)

2.2. Zer esan nahi du polimeroa biodegradagarria izatea? (0.75 puntu)

2
Ingeniaritzaren Oinarri Kimikoak

2. PRAKTIKA
AURRE GALDEKETA

IZENA: PRAKTIKA TALDEA:

2.3. Biopolimero guztiak biodegradagarriak al dira? Ezetz erantzutekotan, adierazi


biodegradagarria ez den biopolimeroaren adibide bat gutxienez (adierazi informazio-
iturria). (0.50 puntu)

2.4. Zer esan nahi du plastikoak edo polimeroak birziklagarriak izatea? (0.75 puntu)

2.5. Bete jarraian agertzen den 1. Taula etxean aurki daitezkeen plastikozko 5 objektuen
informazioarekin. (1.00 puntu)

1. Taula. Eguneroko plastikozko 5 objekturen espezifikazioak.


Birziklagarria Biodegradagarria
Objektua Plastiko mota - RIC*
(BAI/EZ) (BAI/EZ)

*RIC: Plastikozko Erretxinen Identifikazio Kodea (ASTM International)

You might also like