You are on page 1of 53

1.

- MATERIA BIZIA

1.1
2007-Ekaina; A gaia (4 puntu)
Ura izaki bizidunengan. Uraren propietateak. Uraren funtzio biologikoak. Disoluzioak eta dispertsio koloidalak
izaki bizidunengan duten garrantzia.

1.2
2008-Ekaina; A gaia (4 puntu)
Ura. Egitura kimikoa eta propietateak. Osmosia, tentetasuna (edo turgentzia) eta plasmolisi zelularra.

1.3
2012-Ekaina; 2A galdera (2 puntu)
Landare-zelula:
a) (0,5 puntu) Marraztu ezazu landare-zelula baten eskema bat, eta bertan adierazi haren egitura guztiak.
b) (0,5 puntu) Zein dira landare-zelulen ohiko pigmentuak? Non aurkitzen dira, eta zer funtzio dute?
c) (1 puntu) Deskriba ezazu, labur, zer gertatuko zaien landare zelula bati eta globulu gorri bati
gatz-kontzentrazio handiko ingurune batean (ingurune (hiperosmotikoa) edo oso gatz-kontzentrazio txikiko
ingurune batean (ingurune hipoosmotikoa) baldin badaude? Zergatik jokatzen dute modu desberdinean bi zelula
mota horiek?

1.4
2012-Uztaila; 2A galdera (2 puntu)
Ura:
a) (0,5 puntu) Azaldu ezazu, labur, ura zergatik den likidoa 20 ºC-an eta ez gasa.
b) (0,5 puntu) Azaldu ezazu, labur, zergatik disolbatzen den uretan monosakarido bat eta zergatik ez triglizerido
bat. Arrazoitu erantzuna,
c) (1 puntu) Defini itzazu “turgentzia” eta “plasmolisi” kontzeptuak, eta egin ezazu marazki eskematiko bana.
Jar ezazu adibide bat adierazteko noiz gertatzen diren horrelako fenomenoak zelulan.

1.5
2013-Ekaina; 3B galdera (2 puntu)
Bioelementuak eta biomolekulak.
a) (0,5 puntu) Defini ezazu, labur, zer den elementu primario bat, elementu sekundario bat eta oligoelementu
bat. Eman itzazu mota bakoitzaren adibideak.
b) (0,75 puntu) Adieraz ezazu, biomolekula hauetan, zein diren organikoak, eta zein ez-organikoak. Zer
funtzio-talde dituzte organikoek? Arrazoitu erantzunak.

c) (0,75 puntu) Adieraz ezazu zein diren biomolekula ez-organikoen funtzio nagusiak bizidunetan. Arrazoitu
erantzuna.

1.6
2013-Uztaila; 4A galdera (2 puntu)
Biomolekula organikoen egitura eta loturak:

a) (0,75 puntu) Identifika ezazu egitura horietako bakoitza. Adieraz ezazu zer talde funtzional duen, edo dituen,
biomolekula horietako bakoitzak.
b) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer lotura gertatzen diren bi monosakaridoren artean, edo bi aminoazidoren artean,
eta zer izen duten ondoriozko produktuek. Arrazoitu erantzunak.
c) (0,75 puntu) Adieraz ezazu zer biomolekula konplexuagoak dauzkaten beren egituran (A) puntukoaren
moduko biomolekula bakunak, eta zer funtzio betetzen dituzten zelulan.

1.7
2015-Ekaina; 3B galdera (2 puntu)
Irudian, eskematikoki 3 biomolekula mota erakusten dira.

(irudia: aminoazidoa, glukopiranosa, erribonukleotidoa)

a. (0,5 puntu) Identifika itzazu molekula motak. Zer talde funtzionali dagozkie?
b. (0,5 puntu) Adieraz ezazu kasu bakoitzean zer makoromolekula sortzen diren molekula sinple hauekin.
Zer lotura kimiko sortzen dira molekula horiek elkartzeko?
c. (1 puntu) Azal ezazu laburki c) motako molekulak lotzerakoan sortzen diren makromolekulen
funtzioak. Arrazoitu erantzuna.

1.8
2015-Uztaila; 4A galdera (2 puntu)
Ura, gatz mineralak eta garraioa:
a. (0,5 puntu) Noiz esaten da zelula puztua edo hanpatua dagoela? Arrazoitu erantzuna.
b. (0,5 puntu) Noiz esaten da zelula plasmolisian dagoela? Arrazoitu erantzuna.
c. (0,5 puntu) Noiz esango dugu gatz-disoluzio bat isotonikoa, hipertonikoa edo hipotonikoa dela? Zer
efektu izango luke zelularentzat disoluzio horietan egoteak? Arrazoitu erantzunak.
d. (0,5 puntu) Deskriba itzazu mintz biologiko batean zehar gertatzen den garraio aktiboaren eta
pasiboaren arteko desberdintasunak.

1.9
2015-Uztaila; 3B galdera (2 puntu)
Talde funtzionalak eta lotura kimikoak:
a. (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer talde funtzional dituzten aminoazidoek eta monosakaridoek.
b. (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer lotura ezartzen den bi monosakaridoren artean edo bi aminoazidoren
artean, eta nola deitzen diren sortzen diren molekulak. Arrazoitu erantzunak.
c. (1 puntu) Adieraz ezazu zer makromolekulak dauzkaten biomolekula sinple horiek beren egituran, eta
zer funtzio betetzen dituzten zelulan.
2.- GLUZIDOAK

2.1
2009-Ekaina; D.3 galdera (2 puntu)
2. Irudian lau biomolekularen egiturak ageri dira.
a. (0,5 p.) Zer biomolekula mota dira?
b. (0,5 p.) Zer antzekotasun eta desberdintasun dituzte (a)-k eta (b)-k?
c. (0,5 p.) Zer desberdintasun daude (a)-ren eta (c)-ren artean? Eta (b)-ren eta (d)-ren artean?
d. (0,5 p.) Aipa ezazu (a) edo (b) molekulen polimerizazioaz osaturiko biopolimeroren bat.

2.2
2009-Uztaila; B gaia (4 puntu)
Polisakaridoak. Definizioa. Egitura kimikoa. Lotura glukosidikoa. Polisakaridoen adibideak. Polisakaridoek
landare- eta animalia-zeluletan dituzten funtzio nagusiak.

2.3
2010-Ekaina; 1A galdera (2 puntu)
Eskuinaldean biomolekula baten egitura dago.
a. (0,5 puntu) Esan zer izen duen.
b. (0,5 puntu) Zer biomolekula motatan agertzen da?
c. (0,5 puntu) Halako bi molekula elkarrekin lotuz gero, zer molekula mota izango genuke?
d. (0,5 puntu) Zein da halako bi molekula elkarri lotuta lortzen diren molekulen funtzioa? Non aurkitzen
dira naturan?
3.- LIPIDOAK

3.1
2006-Uztaila; B gaia (4 puntu)
Lipidoak. Definizioa, ezaugarriak eta sailkapena. Lipido sinpleak edo saponifikagarriak, lipido-mota nagusiak
eta haien garrantzi biologikoa

3.2
2007-Uztaila; C.3 galdera (2 puntu)
1. Irudian gai mota konkretu bat adierazten da.
a. (0,5 p) Nolako funts gaiekin dago erlazionaturik molekula hau?
b. (0,5 p) Zein dira molekula familia honen funtzioa ala funtzioak?
c. (1 p) Nolako zelula-egituretan agertzen da?

3.3
2009-Uztaila; C.2 galdera (2 puntu)
Erantzun galdera hauei:
a. (1 p.) Marraz ezazu gantz-azido baten egitura, eta seinalatu haren atalak.
b. (0,5 p.) Zer biomolekula konplexuk dituzte gantz-azidoak beren egituran?
c. (0,5 p.) Aipatu gantz-azido batzuen izenak.

3.4
2010-Uztaila; 5B galdera (2 puntu)
a. (1 puntu) Adierazi zer diren fosfolipidoak eta zer egitura kimiko duten. Erabili grafikoak hobeto
azaltzeko.
b. (1 puntu) Fosfoglizeridoak lipido konplexu moduan sailkatzen dira. Zer ezaugarri kimiko dituzte lipido
konplexu horiek, zelulako mintzak eraikitzeko hain funtsezkoak izateko?

3.5
2011-Uztaila; 1A galdera (2 puntu)
a. (0,5 puntu) Zer alde dago gantz-azido aseen eta asegabeen artean?
b. (1 puntu) Zer lipido motak osatzen du edo osatzen dute zelulako mintzen oinarrizko egitura? Molekula
horiek propietate bat dute: anfipatikoak dira. Horrek zer esan nahi du? Egin portaera horren eskema
bat, eta erlazionatu mintzekin.
c. (0,5 puntu) Zer dira lipido saponifikaezinak? Eman adibide batzuk.

3.6
2011-Uztaila; 5B galdera (2 puntu)
a. (0,5 puntu) Zer biomolekula mota ageri dira ondoko irudietan? Zer motatako biomolekulak dira?
b. (0,5 puntu) Nola deitzen zaie haiek hidrolizatzean lortzen diren molekulei?
c. (0,5 puntu) Zer dela eta gertatzen dira 1 eta 2 molekuletako egitura-desberdintasunak? Azaldu ezazu
labur.
d. (0,5 puntu) Zer funtzio betetzen dute halako molekulek zeluletan? Azaldu ezazu labur.
3.7
2013-Ekaina; 3A galdera (2 puntu)
Lipidoei dagiokienez:
a) (0,5 puntu) Defini ezazu, labur, zer diren gantz-azido bat, gantz-azido poliasegabe bat eta fosfolipido bat. Bi
lipido mota handietako zeinetan sartzen da fosfolipidoa?
b) (1 puntu) Zer funtzio betetzen dituzte lipidoek animalietan? Eta landareetan? Arrazoitu erantzunak.
c) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer garrantzi duen fosfolipidoen gantz-azidoen asegabetzeak mintz biologiko baten
iragazkortasunean. Arrazoitu erantzuna.

3.8
2015-Ekaina; 3A galdera (2 puntu)
Irudian, biomolekula mota baten egiturak erausten dira eskematikoki.

(irudia)

a. (1 puntu) Identifika ezazu zer biomolekula mota diren eta mota horien barnean irudi bakoitza zer
taldetakoa den. Disolbagarriak izango al dira uretan? Erantzuna arrazoitu.
b. (1 puntu) Azal ezazu laburki zer funtzio betetzen dituzten biomolekula hauek zeluletan.
4.- PROTEINAK ETA ENTZIMEN EKINTZA

4.1
2006-Ekaina; A gaia (4 puntu)
Proteinak. Aminoazidoak: definizioa eta ezaugarri orokorrak. Peptidoak eta lotura peptidikoa. Proteinen
sailkapena. Proteinen funtzio biologiko nagusiak.

4.2
2006-Uztaila; D.1 galdera (2 puntu)
Biomolekula mota jakin bati dagozkion eskema desberdinak erakusten ditu 2. irudiak.
a. (0,5 puntu) Zer molekula da irudiak erakusten duena?
b. (0,5 puntu) (a) eskemako O, C eta N atomoak honako hauek dira hurrenez hurren: oxigenoa, karbonoa
eta nitrogenoa. R, berriz, konplexutasun handiagoko edo txikiagoko erradikal bat izan daiteke. Hori
guztia kontuan harturik, esan ezazu zer itxura edo egoeratan dagoen eskema horretako molekula.
c. (puntu bat) (b) eskeman ageri diren irudiek (a) eskemako molekula bera erakusten dute, hiru egoera
jakinetan. Esan ezazu zer hiru egoera diren horiek, ezkerretik eskuinera. Arrazoiak eman.

4.3
2007-Uztaila; C.2 galdera (2 puntu)
Ondoko galderak erantzun itzazu:
a. (1 p) Entzima bat zer den eta zelularen metabolismoan nolako papera duen zehaztu.
b. (0,5 p) Entzima desberdin bi aipatu eta ondoren bakoitzak duen funtzio zehatza adierazi.
c. (0,5 p) Nolako eragina dute faktore fisiko-kimikoen aldaketek jarduera entzimatikoan? Zure erantzuna
arrazoitu.

4.4
2008-Ekaina; D.3 galdera (2 puntu)
2. Irudian, hiru molekularen egiturak ageri dira.
a. (1 p.) Zer motako biomolekulak dira, eta zer beste makromolekuletan hartzen dute parte?
b. (1 p.) Zer propietate komun dituzte biomolekula hauek?
4.5
2008-Uztaila; B gaia (4 puntu)
Proteinak. Definizioa. Egitura kimikoa. Lotura peptidikoa. Proteinen propietateak eta funtzio zelularrak.

4.6
2009-Ekaina; D.1 galdera (2 puntu)
Erantzun galdera hauei:
a. (1 p.) Zer da entzima bat eta zer funtzio betetzen du zelulan?
b. (0,5 p.) Erreakzio metabolikoak areagotzen edo moteltzen dituzte entzimek? Nola egiten dute?
Arrazoitu erantzuna.
c. (0,5 p.) Zelulako zer lekutan sintetizatzen dira entzimak? Arrazoitu erantzuna.

4.7
2009-Uztaila; C.3 galdera (2 puntu)
1. irudian biomolekula baten atalak seinalatuta daude.
a. (0,5 p.) Marrazkitxo guztietan biomolekula berdina ageri da ala desberdinak dira?
b. (0,5 p.) Zer biomolekula da/dira?
c. (1 p.) Identifika itzazu (a)-tik (d)-ra arteko letrekin markatuta dauden egiturak.

4.8
2010-Ekaina; 3A galdera (2 puntu)
Argaltzeko hainbat produktutan gaur egun entzima ugari erabiltzen da koipeak degradatzeko eta, hartara,
organismoak xurga ditzan.
a. (0,5 puntu) Zer konposizio kimiko dute entzimek?
b. (0,5 puntu) Nola dihardute entzimek?
c. (0,5 puntu) Zergatik inaktibatzen dira entzimak, 45ºC-tik gora berotuz gero?
d. (0,5 puntu) Azaldu itzazu labur entzimen inhibizioaren nondik norakoak.

4.9
2010-Ekaina; 2B galdera (2 puntu)
a. (1 puntu) Nola esaten zaie elkarri loturik proteinak eratzen dituzten molekulei? Zer ezaugarri komun
dituzte unitate horiek?
b. (1 puntu) Proteinen funtzio motak. Eman ezazu mota bakoitzaren adibide bat

4.10
2010-Uztaila; 2A galdera (2 puntu)
a. (0,5 puntu) Zer izen du kate polipeptidiko bateko elkarren ondoko bi aminoazidoren artean eratzen den
lotura kobalenteak? Zer ezaugarri ditu lotura horrek?
b. (0,5 puntu) Adierazi funtzio hauetatik zein ez duten proteinek egiten: mintz biologikoen osagai izatea;
informazio genetikoa biltegiratzea; erreakzio metabolikoak katalizatzea; gaiak mintzetan zehar
garraiatzea.
c. (1 puntu) Proteinen egitura primarioa, sekundarioa eta tertziarioa. Erabili grafikoak azalpenak
errazteko.

4.11
2011-Uztaila; 4.A galdera (2 puntu)
Aminoazidoak eta proteinak:
a. (0,5 puntu) Azaldu zertan diren berdinak eta zertan bereizten diren proteinetan dauden aminoazidoak.
Irudikatu aminoazido baten egitura orokorra.
b. (0,5 puntu) Zer izen du proteinak eratzen dituen aminoazidoen arteko loturak? Zer ezaugarri ditu lotura
horrek?
c. (1 puntu) Zer dira proteina baten hirugarren eta laugarren mailako egiturak? Zeren mendeko dira
egitura horiek? Arrazoitu erantzuna.

4.12
2012-Ekaina; 1A galdera (2 puntu)
Ilea zaintzeko produktuei buruzko iragarki batean, “arginina” aipatzen da, eta honela deskribatzen da: “Ilea
hazteko funtsezko proteina”. Hau da argininaren egitura:

a) (0,5 puntu) Zer molekula mota da arginina? Esan zein diren molekula mota horren propietaterik
garrantzitsuenak. Zer akats biokimiko du iragarkiaren deskripzioak?
b) (1 puntu) Zer dira proteinak? Esan zein diren proteinen oinarrizko ezaugarriak?
c) (0,5 puntu) Argininaren mota bereko bi molekula elkartzen direnean, zer lotura kimiko mota eratzen dute?
Deskriba itzazu lotura mota horren ezaugarriak.

4.13
2012-Ekaina; 2B galdera (2 puntu)
Entzimak eta entzimen jarduera:

a) (0,5 puntu) Deskriba ezazu, labur, zer molekula mota diren entzimak eta zer funtzio duten zelulan.
b) (0,5 puntu) Zer esan nahi da entzimak “oso espezifikoak” direla esaten denean? Arrazoitu erantzuna.
c) (0,5 puntu) Zer da koentzima bat eta zer funtzio du? Eman ezazu koentzimaren baten izena.
d) (0,5 puntu) Substartuaren kontzentrazioak, pH-ak eta erreakzioaren tenperaturak entzima baten aktibitatea (v)
zer efektu duten erakusten da (a), (b) eta (c) irudietan. Identifika ezazu zer grafiko dagokion aipatutako efektu
horietako bakoitzari. Arrazoitu erantzuna.

4.14
2012-Uztaila; 2B galdera (2 puntu)
a) (0,5 puntu) Marraztu ezazu aminoazido baten egitura, eta adieraz ezazu zein diren haren talde funtzional
bereizgarrienak.
b) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zenbat aminoazido mota agertzen diren proteinetan, eta aipa itzazu ezagutzen
dituzunen izenak. Zer dira aminoazido esentzialak? Aipa ezazu gizakientzat esentziala den aminoazidoren baten
izena.
c) (0,5 puntu) Bi aminoazido kimikoki lotzen direnean, zer molekula mota sortzen dira eta zer lotura mota
eratzen da? Zer ezaugarri ditu lotura horrek?
d) (0,5 puntu) Zer izen dute ehunka aminoazidoz osatutako makromolekulek, eta zer funtzio betetzen dituzte?

4.15
2014-Ekaina; 3A galdera (2 puntu)
Biokatalizatzaileak:
a) (0,5 puntu) Defini ezazu zer diren entzimak, eta azaldu ezazu zer eragin duen entzimen presentziak erreakzio
biokimikoen abiaduran.
b) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer den entzimaren substratu-espezifikotasuna eta
ekintza/erreakzio-espezifikotasuna. Nola eragiten diote pH-ak eta tenperaturak entzima jarduerari? Arrazoitu
erantzuna
c) (1 puntu) Azaldu ezazu zer den entzima-inhibitzailea, eta aipa itzazu inhibitzaile motak. Arrazoitu
erantzunak.

4.16
2014-Ekaina; 4B galdera (2 puntu)
Lotura kimikoak, eta horiek biologian duten garrantzia:
a) (0,5 puntu) Defini ezazu zer den lotura glukosidikoa eta zer molekularen artean gertatzen den.
b) (0,5 puntu) Zer izen dute lotura glukosidiko askoren ondorioz eratutako makromolekulek? Jar ezazu
adibideren bat, eta adierazi makromolekula horien kateak linealak edo adarkatuak izan daitezkeen. Arrazoitu
erantzunak.
c) (0,5 puntu) Defini ezazu zer den lotura peptidikoa eta zer molekularen artean gertatzen den.
d) (0,5 puntu) Zer izen dute lotura peptidiko askoren ondorioz eratutako makromolekulek? Jar ezazu adibideren
bat. Arrazoitu erantzunak.
5.- NUKLEOTIDOAK ETA AZIDO NUKLEIKOAK

5.1
2006-Ekaina; C.3 galdera (2 puntu)
1. Irudiak, oro har, garrantzi handiko prozesu biologiko bat erakusten du. Irudian oinarriturik, erantzun honako
galdera hauek.
a. (0,5 puntu) Zer prozesu erakusten du irudiak?
b. (0,5 puntu) Hiru molekula ikusten dira eskema horretan. Esan zer den molekula bakoitza, eskerretik
eskuinera.
c. (puntu bat) Azaldu, oro har, zer erlazio dagoen hiru molekula horien artean.

5.2
2006-Uztaila; C.3 galdera (2 puntu)
1. Irudiak egitura zelular berezi bat erakusten du.
a. (0,5 puntu) Zer da irudian ageri den egitura hori? Zr zelula motatan agertzen da egitura hori, eta non
kokatzen da zelularen barruan?
b. (puntu bat) Zer dira 1, 2, 3 eta 4 zenbakiek adierazten dituzten egiturak?
c. (0,5 puntu) Egitura zelular iraunkorra da irudiak erakusten duen hori (beti hrrela ikusten dena, alegia)?
Arrazoitu erantzuna.
5.3
2007-Uztaila; A gaia (4 puntu)
ARN. Molekula hau osatzen duten nukleosido eta nukleotidoak. ARN motak, haien egiturak eta funtzioak.

5.4
2008-Uztaila; D.3 galdera (2 puntu)
2. irudian hiru molekularen egiturak ageri dira.
a. (1 p.) Zer motatako biomolekula generikoak dira, eta zer beste makromolekuletan hartzen dute parte?
b. (1 p.) Zer propietate komun dituzte biomolekula horiek?

5.5
2010-Uztaila; 5A galdera (2 puntu)
a. (1 puntu) DNAren egitura primarioa eta sekundarioa. Erabili grafikoak hobeto azaltzeko.
b. (1 puntu) DNAren eta RNAren arteko aldea.

5.6
2011-Ekaina; 4B galdera (2 puntu)
a. (1 puntu) Zer nolako molekula mota adierazten du aldameneko irudiak? Duen egitura eta konposaketa
zehaztu.
b. (1 puntu) Nolako funtzioa duten molekula mota hauek zelularen metabolismoan? 1 eta 2 zenbakiez
adierazitako zonaldeek duten papera argitu.

5.7
2012-Uztaila; 3A galdera (2 puntu)
Begira iezaiozu molekula honi:
a) (1 puntu) Zer molekula mota dago irudian? Azaldu ezazu zer konposizio eta egitura duen molekula horrek.
b) ( 1puntu) Zer funtzio dute horrelako molekulek zelulen metabolismoan? Azaldu ezazu zein den 1 eta 2
zenbakiekin adierazitako eremuen eginkizuna.

5.8
2013-Uztaila; 1B galdera (2 puntu)
Hedabideek alarma piztu dute gizartean, berriki zaldien DNA agertu baita hanburgesetan eta beste elikagai
batzuetan, nahiz eta etiketan behikia dela adierazi.
a) (0,5 puntu) Adieraz ezazu, marrazkiak erabiliz, nolakoak diren DNAren egitura primarioa (edo sekuentzia)
eta egitura sekundarioa.
b) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer den nukleosido bat eta nukleotido bat, eta zer molekulaz osatuta dauden.
Adieraz ezazu zer lotura mota ezartzen diren nukleotido bat osatzen duten molekulen artean.
c) (1 puntu) Bizidun guztien DNA nukleotido berek osatuta badago, nola bereizten da, orduan, zaldien DNA
behien DNAtik? Arrazoitu erantzuna.

5.9
2014-Uztaila; 2B galdera (2 puntu)
A, B eta C eskemek biomolekula askoz handiago batzuen zatiak irudikatzen dituzte.
a) (0,5 puntu) Identifika ezazu zer biomolekula mota den haietako bakoitza.
b) (0,5 puntu) Zer molekula bakun dira molekula konplexu horietako bakoitza osatzen dutenak?
c) (0,5 puntu) Zer lotura mota eratzen dira A eta C makromolekulak sortzeko elkartzen diren molekula bakunen
artean?
d) (0,5 puntu) Azaldu itzazu, laburki, zer funtzio betetzen dituzten zeluletan A, B eta C makromolekulek.
6.- TEORIA ZELULARRA

6.1
2009- Uztaila; A gaia (4 puntu)
Zelula eukariotikoak. Egitura eta organulu zelularrak. Animalia-zelulen eta landare-zelulen arteko analogiak eta
desberdintasunak.

6.2
2012-Ekaina; 3B galdera (2 puntu)
Animalia-zelula:
a) (1 puntu) Marraztu ezazu animalia-zelula bat, eta adieraz itzazu haren organulu eta egitura esanguratsuenak.
Zein dira alde nagusiak animalia-zelula baten eta landare-zelula baten artean, organulu eta morfologiari
dagokienez?
b) (1 puntu) Deskriba ezazu, labur, zer funtzio betetzen diren mitokondrioetan eta erretikulu endoplasmatiko
errugosoa.

7.- BILDUKIN ZELULARRA

7.1
2008-Ekaina; C.3 galdera (2 puntu)
1. irudian, antolaturik dauden biomolekula ezberdinez eraturiko egitura bat adierazten da.
a. (0,5 p.) Zer egitura mota da?
b. (0,5 p.) Zer funtzio zelular dute/dituzte egitura horiek?
c. (1 p.) Identifikatu (a)tik (f)rako egitura guztiak.

7.2
2008-Uztaila; A gaia (4 puntu)
Mintz biologikoak. Egitura kimikoa eta propietate aipagarrienak.

7.3
2009-Ekaina; C.3 galdera (2 puntu)
1. Irudian, mikroskopio elektroniko batekin egindako argazki bat (A) ageri da, eta eskuinaldean argazkian
seinalatutako aldearen interpretazio-eskema.
a. (0,5 p.) Zer egiturari dagokio (B) letra?
b. (0,5 p.) Zein da (C) letrak seinalatzen duen biomolekula mota?
c. (1 p.) Identifika itzazu (D) eta (E) letrekin markatutako egiturak.
7.4
2010-Ekaina; 2A galdera (2 puntu)
Zeluletan, mintz bakuneko eta mintz bikoitzeko organuluak daude.
a. (1 puntu) Azaldu ezazu mintzaren egitura, mosaiko jariakorraren ereduaren arabera.
b. (1 puntu) Mitokondrioak eta kloroplastoak mintz bikoitzeko organuluak dira. Marraztu bi eskema, eta
adierazi zein diren haien atal nagusiak. Aipatu, labur, zein diren organulu horien funtzioak zelulan.

7.5
2012-Ekaina; 2A galdera (2 puntu)
Landare-zelula:
a) (0,5 puntu) Marraztu ezazu landare-zelula baten eskema bat, eta bertan adierazi haren egitura guztiak.
b) (0,5 puntu) Zein dira landare-zelulen ohiko pigmentuak? Non aurkitzen dira, eta zer funtzio dute?
c) (1 puntu) Deskriba ezazu, labur, zer gertatuko zaien landare zelula bati eta globulu gorri bati
gatz-kontzentrazio handiko ingurune batean (ingurune (hiperosmotikoa) edo oso gatz-kontzentrazio txikiko
ingurune batean (ingurune hipoosmotikoa) baldin badaude? Zergatik jokatzen dute modu desberdinean bi zelula
mota horiek?

7.6
2012-Uztaila; 4A galdera (2 puntu)
Mintz biologikoak:
a) (0,5 puntu) Marraztu ezazu mintz plasmatiko baten eskema, eta adieraz ezazu zer molekulaz osatuta dagoen.
b) (0,5 puntu) Zer molekula dira mintza geruza bikoitz gisa antolatzea eragiten dutenak? Parte hartzen du urak?
Arrazoitu erantzuna.
c) (0,5 puntu) Zer molekula mota arduratzen dira ioiak mintz biologikoetan barrena garraiatzeaz? Arrazoitu
erantzuna.
d) (0,5 puntu) Zer ondorio ditu mintza osatzen duten fosfolipidoen gantz-azidoen asegabetasun-maila handiagoa
edo txikiagoa izateak? Arrazoitu erantzuna.

7.7
2014-Uztaila; 4A galdera (2 puntu)
Ura, gatz mineralak eta garraioa:
a) (1 puntu) Zer esan nahi du gatz-disoluzio bat isotoniko, hipertoniko edo hipotonikoa izateak? Zer ondorio
izango lituzkete zelula batean, zelula disoluzio horietan egongo balitz? Arrazoitu erantzunak.
b) (1 puntu) Deskriba ezazu zer ezaugarri dituzten mintz biologikoan zeharreko garraio pasiboak eta aktiboak,
eta zer desberdintasun dauden haien artean.

8.- ORGANULU ZELULARRAK I

9.- ORGANULU ZELULARRAK II

9.1
2006-Ekaina; D.3 galdera (2 puntu)
2. Irudiak zelula bat adierazten du.
a. (0,5 puntu) Zer zelula-mota da irudian ageri dena, zelula mota orokorren artean? Arrazoitu erantzuna.
b. (0,5 puntu) Zer dira gezien bidez adierazten diren egiturak?
c. (puntu bat) Ikus ezazu zelularen barne antolamendua eta egituren aberastasuna. Zer funtzio betetzen
dute egitura horiek?

9.2
2008-Ekaina; C.2 galdera (2 puntu)
Erantzun galdera hauei:
a. (1 p.) Marraztu mitokondrio eta kloroplasto baten egiturak.
b. (0,5 p.) Adierazi, labur, zelularen metabolismoan bi organulu horiek zer funtzio duten.
c. (0,5 p.) Organulu horiek batera aurki daitezke zelulan, edo elkarrezinak dira? Erantzuna arrazoitu.

9.3
2010-Uztaila; 3A galdera (2 puntu)
Ondoko irudian zentriolo pare bat (diplosoma ere esaten zaio) ikusten da.
a. (0,5 puntu) Zer zelula motatan aurkitzen dira horrelako egiturak?
b. (0,5 puntu) Zer ahaidetasun dute zilio eta flageloekin?
c. (0,5 puntu) Zer funtzio dute zelula zatiketan?
d. (0,5 puntu) Koltxizinak mikrotubuluak despolimerizatu (desegin) egiten ditu. Zer ondorio izan lezake
gai horren jardunak zelula batentzat?
9.4
2010-Uztaila; 4B galdera (2 puntu)
a. (1 puntu) Zein da lisosomen funtzio nagusia? Haien funtzioa zein den jakinik, zer esan zenezake haien
konposizio kimikoari buruz?
b. (1 puntu) Aipatu, marrazki batez lagunduta, lisosomek parte hartzen duten zelula-prozesuren bat.

9.5
2011-Ekaina; 5B galdera (2 puntu)
Mikroargazki honetan, gibeleko zelula baten barnealdea ageri da. Irudiaren zati handienean, organulu subzelular
arrunt bat ageri da.
a. (0,5 puntu) Zein da organuluaren izena? Badago halako egiturarik landare zeluletan? Eta zelula
prokariotikoetan? Arrazoitu erantzunak.
b. (1 puntu) Zer funtzio du organulu horrek, eta zer egiten du oxigenoak funtzio horretan? Zer gertatuko
litzateke, elektroiak garraiatzeko katea bloketauko balitz? Arrazoitu erantzunak.
c. (0,5 puntu) Organulu honek badu bere DNA? Hala bada, adierazi zertarako balio dion informazio
genetiko hori edukitzeak.

9.6
2011-Uztaila; 5A galdera (2 puntu)
Ondoko irudian zelula baten egitura ageri da
a. (0,5 puntu) Adierazi zer zelula generiko mota den eta zergatik.
b. (0,5 puntu) Identifikatu 1-6 zenbakiek zer egitura adierazten dituzten
c. (1 puntu) Adierazi aurreko atalean identifikatutako egitura bakoitzaren funtzioak.
9.7
2013-Ekaina; 2A galdera (2 puntu)
(A) irudian, zelula-organulu bat erakusten da, eta haren eskema ikusten da (B) irudian.
a) (0,5 puntu) Identifika ezazu zer organulu den, eta adieraz ezazu zer zelula-motatan dagoen. Arrazoitu
erantzuna.
b) (0,5 puntu) Identifika ezazu zer egitura adierazten diren (B) irudiko zenbakien bidez, eta adieraz ezazu zer
funtzio duten egitura horiek.
c) (1 puntu) Zer funtzio dute organulu horiek zelulen metabolismoan? Azaldu ezazu, labur, zer erreakzio
biokimiko gertatzen diren haien barnean, zer konposatu sintetizatzen diren eta zer aitzindaritatik abiatuta
sintetizatzen diren. Arrazoitu erantzuna.

9.8
2013-Ekaina; 2B galdera (2 puntu)
(A) irudian, zelula-organulu bat erakusten da, eta haren eskema ikusten da (B) irudian.
a) (0,5 puntu) Identifika ezazu zer organulu den, eta adieraz ezazu zer zelula motatan dagoen. Arrazoitu
erantzunak.
b) (0,5 puntu) Identifika ezazu zer egitura adierazten diren (B) irudiko zenbakien bidez, eta adieraz ezazu zer
funtzio duten egitura horiek.
c) (1 puntu) Zer funtzio dute organulu horiek zelulen metabolismoan? Azaldu ezazu, labur, zer erreakzio
biokimiko gertatzen diren haien barnean, zer konposatu sintetizatzen diren eta zer aitzindaritatik abiatuta
sintetizatzen diren. Arrazoitu erantzunak.
9.9
2014-Ekaina; 1A galdera (2 puntu)
Irudiak zelula mota baten egitura erakusten du.
a) (0,5 puntu) Identifika ezazu zer zelula mota den. Prokariotikoa ala eukariotikoa da? Arrazoitu erantzunak.
b) (0,5 puntu) Identifika itzazu 1etik 8ra zenbakituta dauden egiturak/organuluak.
c) (1 puntu) Adieraz ezazu laburki zer funtzio duten 5, 6 eta 7 zenbakiekin identifikatutako egiturek/organuluek.
Arrazoitu erantzunak.

9.10
2014-Ekaina; 2B galdera (2 puntu)
Irudiak zelula baten egitura eraksuten du.
a) (0,5 puntu) identifika ezazu zer zelula mota den. Prokariotikoa ala eukariotikoa da? Arrazoitu erantzunak.
b) (0,5 puntu) Identifika itzazu 1etik 8ra zenbakituta dauden egiturak/organuluak.
c) (1 puntu) Adieraz ezazu laburki zer funtzio duten 2, 3, 4 eta 8 zenbakiekin identifikatutako egiturek/
organuluek. Arrazoitu erantzunak.
9.11
2015-Uztaila; 3A galdera (2 puntu)
Lisosomak:
a. (1 puntu) Zein da lisosomen funtzio nagusia zelulan? Haien funtzioa zein den jakinik, zer esan
zenezake haien edukiaren konposizio kimikoari buruz? Arrazoitu erantzuna.
b. (1 puntu) Aipatu, marrazki bat erabiliz, lisosomei loturiko zelula-prozesuren bat.
10.- METABOLISMO I. KATABOLISMOA

10.1
2006-Ekaina; C.2 galdera (2 puntu)
Erantzun labur honako bi galdera hauek:
a. (puntu bat) Zer da glukolisia? Zelularen oinarrizko prozesu jakin batzuekin dago loturik glukolisia.
Zein dira prozesu horiek?
b. (puntu bat) Zenbait izaki bizidunek erabiltzen dute glukolisia. Zein da glukolisiaren abantaila,
hartzidura erabiltzen duten izakiek darabiltzaten prozesuen aldean?

10.2
2007-Ekaina; D.3 galdera (2 puntu)
2. irudian zelulen barnean gertatzen den prozesu metaboliko bat islatzen da.
a. (1 p) Prozesua zehaztu eta zelulen zein lekutan edo egituratan gertatzen den argitu. Egitura hauen
marrazkia egin ezazu.
b. (0,5 p) Bata bestearen ondoren sortzen diren Azetil-CoA, eta bukaeran CO2 bihurtzeko, zein da
molekula hauen bidea?
c. (0,5 p) Zer metabolismo motarekin loturik dago prozesu hau?

10.3
2007-Uztaila; D.1 galdera (2 puntu)
Ondoko galderak erantzun itzazu:
a. (0,5 p) Elikagaiak ekoizteko interesgarriak diren bi hartzidura mota aipatu itzazu.
b. (1 p) Zein organismok eragiten dituzte aipatu dituzun hartzidurak? Nolako metabolismo mota
adierazten dute?
c. (0,5 p) Zertan datza pasteurizazioa eta nolako eragina edukiko luke prozesu honek lehenago aipatu
dituzun organismoengan?

10.4
2009-Uztaila; D.2 galdera (2 puntu)
Erantzun labur galdera hauei:
a. (1 p.) Zer dira legamiak eta nola ugaltzen dira?
b. (0,5 p.) Zer metabolismo orokor mota dute? Arrazoitu erantzuna.
c. (0,5 p.) Aipa itzazu legamiak erabiliz ekoizten diren produktu batzuk.
10.5
2010-Ekaina; 1B galdera (2 puntu)
a. (0,5 puntu) Ondoko irudian, identifika eta izenda itzazu 1, 2 eta 3 zenbakiez adierazitako prozesu
metabolikoak. Zelulako zei zatitan gertatzen da bakoitza?
b. (1 puntu) Azaldu ezazu, labur, eskemaren 1. zatian laburbildu den prozesua.
c. (0,5 puntu) Azaldu itzazu, labur, eskemaren 2. eta 3. zatietan gertatzen diren prozesu metabolikoak.

10.6
2010-Uztaila; 3B galdera (2 puntu)
Metabolismoaren eskema da hau, eta bertan adierazi dira, xume, bide metaboliko nagusietako lau.
a. (0,5 puntu) Adierazi zein bide metabolikori dagozkien zenbakiz markatutako koadroak, eta esan
zelularen zein partetan gertatzen den bakoitza.
b. (0,5 puntu) Zein da bide metaboliko horretako kate elektroi-garraiatzailearen azken elektroi-hartzailea?
c. (0,5 puntu) Zelulako zein organulutan gertatzen dira 2. eta 3. prozesuak? Marraztu organulua eta
adierazi zein diren haren zatiak.
d. (0,5 puntu) Zer izen ematen zaio 3. koadroko zikloari?

10.7
2011-Ekaina; 1B galdera (2 puntu)
Autoetan erabiltzen den gasolinaren prezioak maximo historikoa izan berri du. Petroliotik deribatutako erregai
fosil horren ordez, bioetanola sartzen ari da; bioetanol erregaiak gutxiago kutsatzen du, eta iturri jasangarri eta
berriztagarrietatik lor daiteke.
a. (0,5 puntu) Zer organismo motak sor dezakete etanola glukosatik abiatuta, eta zer abantaila metaboliko
ematen die ekoizpen horrek? Arrazoitu erantzuna.
b. (1 puntu) Eskema bat erabiliz, zehaztu glukosatik etanola lortzeko prozesu biokimikoa.
c. (0,5 puntu) Zer funtzio luke prozesuan oxigenoa egoteak?

10.8
2011-Uztaila; 3A galdera (2 puntu)
Mikroorganismo batzuk oso baliagarriak dira hartzidura alkoholiko eta laktikoaren bidez elikagaiak lortzeko
–esate baterako, ogia eta jogurta-.
a. (1 puntu) Zertan dautza hartzidura horiek? Adierazi zer konposatutatik abiatzen den eta zer produktu
lortzen diren amaieran.
b. (1 puntu) Zer mikroorganismo motak gauzatzen dituzte hartzidura horiek? Azaldu, labur, zer
antzekotasun eta desberdintasun dituzten, egituraren eta metabolismoaren ikuspegitik, hartzidura
bakoitzean parte hartzen duten mikroorganismoek.

10.9
2011-Uztaila; 1B galdera (2 puntu)
Giza jardueraren ondorioz atmosferan CO2-a metatzea da berotegi-efektuaren kausetako bat. Horren ondorioz,
lurrazala pixkanaka berotuz doa. CO2 atmosferikoaren kontzentrazioa txikitzeko, ikerketak egiten ari dira gas
hori karbon-iturri gisa erabiltzeko gai diren organismoekin.
a. (0,5 puntu) Adierazi zer organismo mota diren CO2-a metatzeko gai, eta nola deitzen zaion prozesu
biokimikoari.
b. (1 puntu) Adierazi labur zer biomolekula motatan metatu daitekeen zelularen barnean hala finkatutako
CO2 hori.
c. (0,5 puntu) Organismo eukariotoetan, zer organulutan gertatzen dira prozesu metaboliko horiek?
Irudikatu organulu hori, eta adierazi ataleko bakoitza.

10.10
2013-Uztaila; 3A galdera (2 puntu)
Irudian, zelulan gertatzen diren zenbait erreakzio matabolikoren eskema irudikatu da.
a) (0,5 puntu) Identifika eta izenda ezazu A eta B letrei dagokien ibilbide metabolikoa. Arrazoitu erantzuna.
b) (0,5 puntu) Esleitu 1etik 6rako zenbakiak metabolito hauei: H2O.CO2, O2, ADP+Pi, NAD+ eta ATP.
c) (0,5 puntu) Adierazi zelularen zer organulu eta tokitan gertatzen diren A eta B ibilbideetako erreakzioak.
Arrazoitu erantzunak.
d) (0,5 puntu) Adierazi ea honelako erreakzio metabolikoak gerta daitezkeen ala ez landare-zelula batean.
Arrazoitu erantzuna.

10.11
2015-Ekaina; 5A galdera (2 puntu)
a. (0,5 puntu) Azal ezazu zein bide eta prozesu metaboliko behar diren zelula barruan glukosaren
oxidazio osoa gertatzeko. Zure erantzunak arrazoitu.
b. (0,5 puntu) Zein da H2O, CO2, O2, ADP, Pi, NAD+ eta ATP metabolitoek betetzen duten funtzioa
prozesu horietan.
c. (0,5 puntu) Adieraz ezazu zelularen zein leku eta organulutan gertatzen diren erreakzio horiek.
d. (0,5 puntu) Azal ezazu ea erreakzio metaboliko horiek landare-zeluletan gerta daitezkeen. Arrazoitu
zure erantzuna.

10.12
2015-Ekaina; 2B galdera (2 puntu)
Gantz-azidoak eta beren metabolismoa:
a. (1 puntu) Azal ezazu laburki gantz azidoak degradatzeko dagoen bide metabolikoa. Zelularen zein
lekutan gertatzen da?
b. (0,5 puntu) Zer produktu (metabolito) lortzen dira degradazio horretatik eta zertarako erabiltzen dira?
c. (0,5 puntu) Zein da prozesu horretan A koentzimaren (CoA-SH) funtzioa, eta zelularen zer lekutan
betetzen du funtzio hori?
11.- METABOLISMOA II. ANABOLISMOA

11.1
2006-Ekaina; D.2 galdera (2 puntu)
Erantzun honako galdera hauek:
a. (puntu bat) Zein dira fotosintesian parte hartzen duten organulu zelularrak? Antzeko egituretan ote dute
kokatua prozesu hori fotosintesian erabiltzen duten izaki bizidun guztiek? Arrazoitu erantzuna.
b. (puntu bat) Deskribatu laburki fotosintesiaren argi-fasea. Antzera gertatzen da organismo fotosintetiko
guztietan? Arrazoitu erantzuna.

11.2
2007-Ekaina; C.3 galdera (2 puntu)
1. Irudian zeluletan gertatzen den prozesu konkretu bat islatzen da.
a. (0,5 p) Zein da prozesu hori?
b. (0,5 p) Zer-nolako organismoetan gertatzen da?
c. (1 p) Zein egitura eta azpiegitura zelularrekin lotuta dago? Egizu eskema edo marrazki bat, egitura eta
azpiegitura horiek azaltzeko.

11.3
2008-Uztaila; C.2 galdera (2 puntu)
Erantzun galdera hauei:
a. (1 p.) Marraz itzazu elektroien garraio fotosintetikoaren sistemaren eskema bat eta arnas katearen beste
eskema bat.
b. (0,5 p.) Adieraz ezazu prozesu horiek zer organulu eta egitura zelularretan gertatzen diren.
c. (0,5 p.) Garraio elektroniko biak batera gerta daitezke zelula berean, edo elkartezinak dira? Arrazoitu
ezazu erantzuna.

11.4
2009-Ekaina; C.2 galdera (2 puntu)
Erantzun labur galdera hauei:
a. (1 p.) Zertan dautza glukoneogenesia eta glukolisia?
b. (1 p.) Bi prozesuak aldi berean gerta daitezke edo bateraezinak dira? Arrazoitu erantzuna.

11.5
2012-Uztaila; 3.B galdera (2 puntu)
Irudian, zelula-organulu batean gertatzen diren prozesu metabolikoen eskema bat erakusten da.
a) (0,5 puntu) Identifika ezazu zer organulu mota den, zer zelula motatan aurkitzen den eta zer funtzio duen.
b) (0,5 puntu) Identifika ezazu zer molekula adierazten duen irudian 3 eta 4 zenbakiek.
c) (1 puntu) Identifika eta azaldu ezazu zer prozesu biokimiko gertatzen diren 1 eta 2 guneetan, eta zer funtzio
duten prozesu horiek.

11.6
2014-Uztaila; 3A galdera (2 puntu)
Irudi honetan, zelula-organulu batean gertatzen diren zenbait erreakzio metabolikoren eskema irudikatu da.
a) (0,5 puntu) Identifika ezazu zer organulu den eta zer zelula motatan dagoen.
b) (1 puntu) Identifika itzazu A eta B letrekin adierazten diren erreakzio metabolikoak. Arrazoitu erantzunak.
c) (0,5 puntu) Organuluren zer egituratan gertatzen dira A eta B erreakzioak? Arrazoitu erantzunak.
12.- ZIKLO ZELULARRA

12.1
2006-Uztaila; A gaia (4 puntu)
Mitosia. Azaldu mitosiaren fase guztiak, eskemak erabiliz. Zitozinesia: landare-zelulen eta animalia-zelulen
arteko desberdintasunak.

12.2
2007-Uztaila; D.1 galdera (2 puntu)
Ondoko galderei erantzuna eman:
a. (1 p) Zer da mitosia? Nolako zelula motetan gertatzen da prozesu hori?
b. (0,5 p) Laburki deskribatu zer diren kariozinesia eta zitozinesia.
c. (0,5 p) Mitosiaren barruan kokatu itzazu metafase eta anafase prozesuak; onodren, deskribatu itzazu
biak laburki marrazki batez baliatuz.

12.3
2011-Ekaina; 4A galdera (2 puntu)
Beheko irudian zelula baten zatiketaren zenbait etapa ageri dira.
a. (0,5 puntu) Zer zelula-zatiketa mota da? Adierazi ea irudiak ordenatuta dauden zelula zatiketaren
faseen arabera. Hala ez bada, adierazi zein den ordena egokia.
b. (1 puntu) Deskribatu C irudian gertatzen ari diren eta ageri diren lau gauza.
c. (0,5 puntu) Zer da, animalia-zelula ala landare-zelula? Arrazoitu erantzuna.

12.4
2013-Uztaila; 2B galdera (2 puntu)
Zelula-zatiketa:
a) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer izen duen A-D irudietan erakusten den prozesuak. Adieraz ezazu zein diren
prozesuaren faseak, eta identifika ezazu fase bakoitza irudietako bakoitzarekin. Ondo ordenatuta daude faseak
irudiekin? Hal ez bada, adieraz ezazu zein den ordena zuzena.
b) (1 puntu) Deskriba itzazu, labur, C irudian gertatzen ari diren lau gertaera.
c) (0,5 puntu) Zer da, animalia-zelula ala landare-zelula? Arrazoitu erantzuna.

12.5
2014-Uztaila; 1B galdera (2 puntu)
Kosmetikaren munduan, aurpegia gaztetzeko substantziak garatzen ari dira ingeniaritza genetikoaren bidez.
Helburuetako bat ugaritze zelularra estimulatzea da; horretarako, mitosia hastera bultzatzen da.
a) (0,5 puntu) Zer da mitosia?
b) (1 puntu) Deskriba ezazu, modu eskematikoan, mitosiaren prozesua.
c) (0,5 puntu) Gerta daiteke mitosia landare-zeluletan? Arrazoitu erantzuna.

12.6
2015-Uztaila; 4B galdera (2 puntu)
Zatiketa zelularra:
a. (1 puntu) Zein da A-D irudietan aurkezten den prozesuaren izena? Identifika ezazu irudi bakoitza
prozesuan gertatzen diren faseekin. Ondo ordenatuta daude faseen irudiak? Hala ez bada, zein da
ordena zuzena?
(irudia: mitosiren faseak)
b. (0,5 puntu) Deskribatu, labur, D irudian ageri diren hiru gertaera.
c. (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer zelula eukariotiko mota den. Arrazoitu erantzuna.
13.- MENDELEN GENETIKA

13.1
2013-Ekaina; 4A galdera (2 puntu)
Piper mota batean, pulparen kolore gorria A alelo gainartzailearen mendekoa da, eta a alelo azpirakorrak, berriz,
kolore horia erabakitzen du. Landarearen tamaina normala E alelo gainartzaile bati zor zaio; tamaina nanoa,
berriz, e alelo azpirakorrak erabakitzen du. Bi karaktereak autosometan daude.
Pulpa gorriko eta tamaina normaleko piperrak dituen landare bat pulpa horiko eta tamaina normaleko piperrak
dituen beste batekin gurutzatzen badugu, izan daitezkeen lau fenotipoak lortuko ditugu, hau da: piper gorridun
landare normalak, piper horidun landare normalak, piper gorridun landare nanoak eta piper horidun landare
nanoak.
a) (1 puntu) Adieraz ezazu zer genotipo dituzten gurutzatu ditugun landareek. Arrazoitu erantzuna.
b) (1 puntu) Zer fenotipo eta genotipo lortuko dira pulpa horiko piperrak dituen landare normal pulpa gorriko
piperrak dituen landare nano batekin gurutzatzen badugu, berdin eta bi landareak homozigotikoak badira bi
karaktereetarako? Arrazoitu erantzunak.

13.2
2013-Uztaila; 3B galdera (2 puntu)
Ile kizkurreko eta belarri motzeko txakur ar bat ile kizkurreko eta belarri normaleko tzakur eme batekin
gurutzatu da. Bi txakurkume izan dituzte: ile kizkurreko eta belarri motzeko bat, eta ile leuneko eta belarri
normaleko bat. Jakinik ile kizkurra eta belarri motzak karaktere gainartzaile direla, erantzun galdera hauei:
a) (0,5 puntu) Zein litzateke gurasoen genotipoa?
b) (0,5 puntu) Zein litzateke kumeen genotipoa? Adieraz itzazu aukera guztiak.
(1 puntu) Txakur bikote horrek hirugarren kume bat izango balu, gerta liteke ile kizkurreko eta belarri
normalekoa izatea? Arrazoitu erantzuna.
14.- HERENTZIAREN OINARRI MOLEKULARRA

14.1
2007-Ekaina; C.2 galdera (2 puntu)
Ondoko galderei erantzuna eman:
a. (1 p) Deskriba ezazu laburki proteinen biosintesiaren prozesua, bertan parte hartzen duten egitura
zelularrak aipatuz.
b. (0,5 p) Zer da kode genetikoa?
c. (0,5 p) Proteinen biosintesiaren prozesuan kode genetikoa duen garrantzia.

14.2
2007-Ekaina; D.2 galdera (2 puntu)
Ondoko galderei erantzuna eman:
a. (0,5 p) Mutazio kontzeptua.
b. (1 p) Laburki, mutazio kromosomikoak definitu.
c. (0,5 p) Mutazio kromosomiko batek eragindako giza gaixotasun bat aipatu.

14.3
2008-Ekaina; B gaia (4 puntu)
DNAren erreplikazioa. Gerta daitezkeen erreplikazio-mekanismoak. Erreplikazioaren faseak. Prokariotoen eta
eukariotoen erreplikazioaren arteko ezberdintasunak.

14.4
2008-Uztaila; D.1 galdera (2 puntu)
Laburki, erantzun galdera hauei:
a. (1 p.) Zer da kode genetikoa, eta zertarako balio du informazio horrek?
b. (0,5 p.) Kode genetikoa unibertsala dela esaten da. Benetan, eta salbuespenik gabe, organismo guztiek
erabiltzen dute? Arrazoitu ezazu erantzuna.
c. (0,5 p.) Kode genetikoa degeneratua dela esaten da. Benetan, zer esan nahi du horrek? Erantzuna
arrazoitu.

14.5
2009-Ekaina: A gaia (4 puntu)
ADNaren itzulpena. Proteinen biosintesiaren etapak. Kode genetikoa eta haren ezaugarriak.

14.6
2009-Uztaila; D.3 galdera (2 puntu)
2. Irudian biologia molekularraren oinarrizko prozesu bat ageri da.
a. (0,5 p.) Zein da prozesu hori?
b. (0,5 p.) Zer adierazten dute (A), (B) eta (C) letrekin markatutako egiturek?
c. (0,5 p.) Era berean gertatzen al da prozesu hori prokariotoetan eta eukariotoetan? Arrazoitu erantzuna.
d. (0,5 p.) Nolakoak dira, elkarrekiko, (A) letrarekin markatuta dauden bi egiturak?
14.7
2010-Ekaina; 3B galdera (2 puntu)
DNAren erreplikazioaren funtsezko ezaugarriak hauek dira, besteak beste: noranzko bikoa eta
erdikontserbakorra da, eta 5´ 3´ zentzuan egiten du aurrera.
a. (1 puntu) Zeure hitzak erabiliz, azladu ezaugarri horietako bakoitzaren esanahia.
b. (1 puntu) Zelularen metabolismoan DNAren mutazioak gertatzen dira. Zer dira, zure ustez, mutazioak?
Zer erlazio dago mutazioen eta espezieen eboluzioaren artean?

14.8
2011-Ekaina; 2A galdera (2 puntu)
Zoritxarrez, Japonian duela gutxi izan den lurrikarak oso eragin larria izan du Fukushimako zentral nuklearraren
egituran; erradioaktibitate-ihesak gertatzeko arriskua eragin du, eta, halakorik gertatuz gero, haien eraginpean
dauden izaki bizidunetan mutazioak eragin ditzakete.
a. (1 puntu) Definitu zer den mutazio bat. Mutazio motak. Izaki bizidunen eboluzioan mutazioek duten
zeregina. Arrazoitu erantzunak.
b. (1 puntu) Organismo zelulaniztun baten zelula bat agente mutageniko baten eraginpean jartzen bada,
zer eragin izan dezake DNAren baseen sekuentzian? Beti transmitituko zaizkie eragin horiek
ondorengoei? Arrazoitu erantzunak.

14.9
2011-Ekaina; 5A galdera (2 puntu)
Beheko irudian gene-kodea ageri da. Sekuentzia hau duen kate polipeptidiko batetik abiatuz:

NH2-Met-Ala-Tyr-Arg-Pro-Gly-COOH

a. (0,5 puntu) Adierazi sekuentzia polipeptidiko hori emang duen mRNAren base-sekuentzia posible bat.
b. (0,5 puntu) Badago sekuentzia polipetidiko hori emango duen beste base-sekuentziaren bat? Zer dela
eta?
c. (0,5 puntu) Adierazi a) ataleko mRNAk kodetuko lukeen DNA-katearen base-sekuentzia.
d. (0,5 puntu) Adierazi Tyr aminoazidoaren ordez Ser aminoazidoa emango lukeen DNAren base baten
mutazio posible bat.

14.10
2011-Uztaila; 2A galdera (2 puntu)
DNAren autorreplikazio-prozesua:
a. (1 puntu) Azaldu, labur, prozesu hori, grafikoz lagunduta.
b. (1 puntu) Zer funtzio du prozesuan DNA ligasa entzimak? Ligasaz gainera, adierazi erreplikazioan
parte hartzen duten beste bi entzimaren izenak.

14.11
2011-uztaila; 3B galdera ( 2 puntu)
a. (1 puntu) Azaldu, labur, DNAren transkripzioa. Erabili eskemak.
b. (1 puntu) Kode genetikoa: zer adierazi nahi da kode genetikoa unibertsala dela esatean? Eta kodea
degeneratua dagoela esatean? Azaldu ezazu labur.

14.12
2012-Ekaina; 3A galdera (2 puntu)
DNAren erreplikazioan:
a) (0,5 puntu) Harizpi baten nukleotido-baseen sekuentzia hau baldin bada:

3´……ATTCGTGGCAGTATG…..5´
Idatz ezazu DNA-harizpi osagarriaren base-sekuentzia.
b) (0,5 puntu) Idatz ezazu aurreko DNA-harizpiari dagokion mRNAaren base-sekuentzia.
c) (1 puntu) Zer da erreplikazio erdikontserbakorra? Eman ezazu azalpena eskema baten laguntzaz.

14.13
2012-Ekaina; 4B galdera (2 puntu)
Kode genetikoa:
a) (0,5 puntu) Kode genetikoaren kodonak hiru letraz (hiru basez) osatuta daude. Zergatik ezin dira sortu 2 letraz
bakarrik? Arrazoitu erantzuna.
b) (0,5 puntu) Kodonak zergatik ez daude osatuta 4 letraz, arrazoitu erantzuna.
c) (0,5 puntu) Zer funtzio dute “amaierako” edo “bukaerako” kodonek? Arrazoitu erantzuna.
d) (0,5 puntu) Zer esan nahi du kode genetikoa “degeneratua” izateak? Arrazoitu erantzuna

14.14
2012-Uztaila; 4B galdera (2 puntu)
Mutazioak:
a) 0,5 puntu) Adieraz ezazu zer den mutazio genikoa, zer biomolekula motari eragiten dion eta zer biomolekula
mota den horren emaitza.
b) (0,5 puntu) Eskema bat erabiliz, aipa itzazu mutazio geniko motak.
c) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer agentek eragin dezaketen mutazio geniko bat eta zer ondorio izan dezakeen
mutazioak. Arrazoitu erantzuna.
d) (0,5 puntu) Adieraz ezazu, arrazoituz, ea mutazio guztiak kaltegarriak diren jasaten dituzten izakientzat. Ez
badira, adieraz ezazu zer abantaila duten mutazioa jasan duen organismoarentzat.

14.15
2013-Ekaina; 1B galdera (2 puntu)
Bartzelonako Universitat Autonoma eta Hospital Sant Pauko ikertzaile batzuek inplante aurreko diagnostiko
baten bidez jaiotako munduko lehenengo bikiak aurkeztu dituzte. Teknika horrek enbrioien mutazio genetikoak
eta anomalia kromosomikoak detektatzen ditu, eta, hari esker, bikiek ez dute heredatu aitaren familiaren mutazio
genetiko bat, koloneko minbizi hereditario bat –Lynchen sindromea– izateko aurrejoera zeharkiena.
a) (1 puntu) Defini itzazu mutazio molekularrak eta mutazio kromosomikoak, eta adieraz ezazu zein diren haien
arteko desberdintasunak. Aipa itzazu mutazio kromosomikoek eragindako malformazioen bi adibide.
b) (0,5 puntu) Aipa itzazu agente mutageniko batzuk, fisikoak zein kimikoak, eta adieraz ezazu nola jokatzen
duten.
c) (0,5 puntu) Azaldu ezazu nola gerta daitekeen mutazio geniko batek malformazioak eragitea organismo
mutatuaren ondorengoetan.

14.16
2014-Ekaina; 4A galdera (2 puntu)
Erreplikazioa eta transkripzioa:
Nukleotido-baseen sekuentzia hau DNA-kate bati dagokio:

3’ ….ATATCGTGGCAGTATGTGA….5’

a) (0,25 puntu) Idatz ezazu haren kate osagarriaren base-sekuentzia.


b) (0,25 puntu) Idatz ezazu enuntziatuan proposatzen den base-sekuentziari dagokion RNAm-sekuentzia.
c) (0,75 puntu) Zer desberdintasun daude a) eta b) ataletan ateratzen diren sekuentzien artean? Arrazoitu
erantzuna.
d) (0,75 puntu) Zer esan nahi du erreplikazioa erdikontserbakora izateak? Arrazoitu erantzuna.

14.17
2014-Ekaina; 1B galdera (2 puntu)
Duela gutxi gorabehera 7.000 urte bizi izan zen gizon baten genomaren sekuentziazio osoa egin da. Genoma
hori Kantauriar mendikateko haitzulo batean aurkitu zituzten hezur-hondar batzuetatik lortu da.
a) (0,5 puntu) Zer da sekuentziazio genetikoa? Arrazoitu erantzuna.
b) (0,5 puntu) Zer da gene bat?
c) (1 puntu) Zer da mutazio genikoa? Mutazio geniko motak.

14.18
2014-Uztaila; 2A galdera (2 puntu)
Kode genetikoa. Azal ezazu laburki:
a) (0,5 puntu) Zer dira hasierako eta amaierako hirukoteak? Arrazoitu erantzunak.
b) (0,5 puntu) Zergatik izaten da gehienetan metionina proteina baten sekuentzian kodetzen den hasierako
aminoazidoa? Arrazoitu erantzuna.
c) (0,5 puntu) Zer esan nahi du kode genetikoa “degeneratua” dagoela?
d) (0,5 puntu) Zergatik da beharrezkoa aminoazido bat kodetzeko “hiru letra” erabiltzea? “Bi letra” ez lirateke
nahikoa izango? Arrazoitu erantzuna.

14.19
2014-Uztaila; 3B galdera (2 puntu)
Mutazioak:
a) (1 puntu) Defini itzazu mutazio genikoa eta mutazio kromosomikoa, eta adieraz ezazu zer desberdintasun
dauden haien artean. Arrazoitu erantzuna.
b) (1 puntu) Mutazio kromosomiko motak. Azaldu ezazu zertan bereizten diren indibiduo trisomiko bat eta
triploide bat. Arrazoitu erantzuna.

14.20
2015-Ekaina; 1A galdera (2 puntu)
DNA eta RNA:
a. (1 puntu) Adieraz ezazu zein den DNAren lehen eta bigarren mailako egitura. Eskema edo
marrazkiekin lagundu zure azalpena.
b. (0,75 puntu) Egitura eta konposizioari dagokienez, zein dira DNAren eta RNAren arteko
desberdintasunak?
c. (0,25 puntu) Zergatik esaten da DNAren erreplikazioa erdi-kontserbakorra dela? Azal ezazu eskema
baten bidez.

14.21
2015-Ekaina; 1B galdera (2 puntu)
Ondorengo nukleotido-baseen sekuentzia RNA mezulari (RNAm) baten harizpi zati bati dagokio
5´….AUAUCGUGGCAGUAUGUGA...3´
a. (0,5 puntu) Idatz ezazu RNAm hau lortzeko molde gisa erabili den DNA harizpiaren base-sekuentzia.
b. (0,75 puntu) Idatz ezazu RNAm lortzeko molde gisa erabili den DNA kate horren kate osagarria.
c. (0,75 puntu) Azal ezazu zer desberdintasun dauden b) atalean lortutako DNA harizpi osagarriaren eta
RNA mezulariaren base-sekuentzien artean. Zergatik daude desberdintasun horiek?

14.22
2015-Uztaila; 2A galdera (2 puntu)
Irudi honetan, garrantzi handiko biomolekula baten erreplikazioaren eskema ikusten da:

(bikoizketa erdikontserbakorra)

a. (0,5 puntu) Identifika ezazu irudiko molekula, eta adieraz ezazu zer funtzio betetzen duen zelulan.
b. (0,5 puntu) Adieraz ezazu erreplikazio-prozesua zelularen zein lekutan eta noiz gertatzen den.
c. (0,5 puntu) Azaldu ezazu irudietan gertatzen ari den prozesua. Arrazoitu erantzuna.
d. (0,5 puntu) Zergatik esaten da prozesu hau erdikontserbakorra dela? Arrazoitu erantzuna.

14.23
2015-Uztaila; 2B galdera (2 puntu)
Kode genetikoa:
a. (0,5 puntu) Kode genetikoaren kodonak hiru letraz (basez) osatuak daude. Zergatik ezin dira bi letraz
bakarrik osatuak egon? Arrazoitu erantzuna.
b. (0,5 puntu) Zergatik ez daude lau letraz osatuak? Arrazoitu erantzuna.
c. (0,5 puntu) Zein da “amaierako” edo “bukaerako” deituriko kodonen funtzioa? Arrazoitu erantzuna.
d. (0,5 puntu) Zer esan nahi du kode genetikoa “degeneratua” dela esateak? Arrazoitu erantzuna.
15.- FORMA EZ ZELULARRAK ETA MIKROORGANISMOAK

15.1
2006-Ekaina; C.1 galdera (2 puntu)
Hegazti-gripeak osasun-alarma handia sortu du, baina osasun administrazioko agintariek behin eta berriz
adierazi dute gaitz hori epizootia bat dela (animalien gaixotasuna) eta ez dagoela epidemia arriskurik,
gizakiengan gaixotasuna eragiteko arriskurik ez dagoela, alegia.
a. (puntu bat) Bada arriskurik hegazti-gripeak epidemia bat sortzeko? Zergatik?
b. (0,5 puntu) Hegazti-gripea epizootia bada (animalien gaixotasuna), zer dela eta kutsatu ditu gizaki
batzuk Asia ekialdean?
c. (0,5 puntu) Badakigu gripearen birusa nola hedatzen den eta badakigu hegazti-gripea ere bide beretik
hedatzen dela. Beraz, bada kutsatzeko arriskurik oilasko kutsatuaren haragia sukaldean prestatua janez
gero?

15.2
2006-Uztaila; D.2 galdera (2 puntu)
H5N1 zepa dela eta, denen ahotan dabil gripea.
a. (puntu bat) Zergatik jarri behar da urtero gripearen txertoa?
b. (puntu bat) H5N1 gripea XX. Mendearen hasierako gripea antzekoak dira, baita 1960ko hamarkadan
Asia ekialdean sortu zen gripea ere. Izan ere, urte jakin batzuetan ohi baino kaltegarriagoa izaten da
gripea. Zergatik?

15.3
2007-Ekaina; B gaia (4 puntu)
Antolaketa prokariotikoa. Ezaugarri orokorrak. Bakterioen morfologia. Zelula bakteriano baten egitura.

15.4
2007-Uztaila; B gaia (4 puntu)
Birusak. Birusen konposizioa, egitura eta morfologia. Ziklo litikoa eta ziklo lisogenikoa. Hiru birus motak
eragindako hiru gaixotasun biriko aipatu.

15.5
2008- Uztaila; C.3 galdera (2 puntu)
1. irudian zelula mota bat ageri da.
a. (0,5 p.) Zer zelula mota da?
b. (0,5 p.) Bizirik irauteko eta ugaldu ahal izateko, zer metabolismo mota dute?
c. (1 p.) Identifika itzazu (a)tik (i)rako egitura guztiak.

15.6
2008-Uztaila; D.2 galdera (2 puntu)
Erantzun galdera hauei:
a. (1 p.) Zer dira birusak, eta nola ugaltzen dira?
b. (1 p.) Egia al da gizakiengan gaixotasunak sorrarazten dituztela? Badaude garapen bioteknologikorako
birus baliagarriak? Arrazoitu ezazu erantzuna.

15.7
2009-Ekaina; D.2 galdera (2 puntu)
Erantzun labur galdera hauei:
a. (1 p.) Zer dira bakterioak eta nola ugaltzen dira?
b. (0,5 p.) Egia al da bakterio guztiak kaltegarriak direla gizakiarentzat, gaixotasunak sortzen dituztelako?
Arrazoitu erantzuna.
c. (0,5 p.) Garapen bioteknologikorako ba al dago bakterio erabilgarririk? Arrazoitu erantzuna.

15.8
2009-Uztaila; C.1 galdera (2 puntu)
Giza papilomaren birusaren kontrako txertoa jartzen ari da umetokiaren lepoko minbizia prebenitzeko.
a. (1 p.) Zer lotura dago birus bat organismoan egotearen eta tumore bat izateko aukeraren artean?
b. (0,5 p.) Erabil al daiteke txerto hori umetokiaren lepoko minbizia, behin izanez gero, sendatzeko?
Arrazoitu erantzuna.
c. Erabil al liteke kasu horretan gripearen birusaren kontrako txertoa? Arrazoitu ezazu erantzuna.

15.9
2010-Ekaina; 4A galdera (2 puntu)
a. (1 puntu) Marraztu bakterio ba, birus bat eta zelula eukariotiko bat, haien egitura guztiekin.
b. (1 puntu) Adierazi zein diren haien arteko analogiak eta desberdintasunak. Bereizi itzazu zelulen hiru
antolamendu moduak.

15.10
2010-Ekaina; 4B galdera (2 puntu)
a. (1 puntu) Birus batek eragindako infekzio baten ondorioz pertsona baten giltzurruneko zelula batean
mutazio bat agertzen baldin bada, gerta liteke hori ondorengoei transmititzea? Azaldu zergatik.
b. (1 puntu) Zenbait birusen mutazioek arazoak sortzen dituzte urtero, eskuarki neguan. Aipatu kasu
konkreturen bat, eta adierazi nola egin dakiokeen aurre arazoari.

15.11
2010-Uztaila; 4A galdera (2 puntu)
Baztangaren (nafarreriaren) birusaren azken laginak bi urteko epean suntsitzea erabaki du Osasunaren Mundu
Erakundeak.
a. (0,5 puntu) Erabaki zuzena irizten al diozu? Erabili dakizuna erantzuna argudiatzeko.
b. (1 puntu) Gaixotasun infekziosoen kutsatze-bideak. Aipa itzazu birusek, bakterioek eta onddoek
eragindako gaixotasun bana. Zein litzateke, kasu bakoitzean, tratamendu egokia?
c. (0,5 puntu) Definitu, labur, exotoxinak eta endotoxinak.

15.12
2011-Ekaina; 3A galdera (2 puntu)
a. (0,5 puntu) Bakterio gran-positiboen eta gram-negatiboen arteko aldeak. Argitu erantzuna irudi edo
eskema sinple baten bidez.
b. (0,5 puntu) Gaixotasun bat onddoek eragin badute, gaixotasuna antibiotikoekin tratatu behar da?
Azaldu zergatik.
c. (1 puntu) Zer da erretrobirus bat? Zer giza gaixotasunekin lotzen dituzu birus horiek?

15.13
2011-Ekaina; 1.A galdera (2 puntu)
Asko eztabaidatu da A gripea sortzen duen AH1N1 birusaren aurkako txertoetan egindako gastuaren inguruan:
beharrezkoa izan zen ala dirua xahutu besterik ez zen egin?
a. (0,5 puntu) Zein izan ote zen gizakientzat hain kaltegarria den birus berri horren jatorria? Arrazoitu
erantzunasun.
b. (0,5 puntu) Beste gripe-barietateen aurka erabili izan diren txertoak haientzat bezain eraginkorrak dira
gripe honentzat ere? Arrazoitu erantzuna.
c. (1 puntu) Zertan datza txerto bat? Nola jarduten dute txertoek?

15.14
2011-Uztaila; 4B galdera (2 puntu)
a. (0,5 puntu) Zer da birus bat? Adierazi nola dagoen osatuta.
b. (1 puntu) Aipatu birus bakteriofago baten ziklo litikoaren faseak.
c. (0,5 puntu) Aipatu birus batek eragindako gaixotasun baten adibide bat, eta adierazi haren
transmisio-bidea.
15.15
2012-Uztaila; 1A galdera ( 2 puntu)
Gripea zaintzeko sarearen txosten baten arabera, 2012ko otsailean gripea dagoeneko “epidemia”-mailara iritsi
da Euskadin.
a) (1 puntu) Egin ezazu birus baten egituraren eskema bat, eta adieraz ezazu zein den birusaren osagaietariko
bakoitza. Nola ugaltzen dira birusak, haien osagaiek ez badute inolako jarduera metabolikorik?
b) (1 puntu) Gripearen aurkako urteko txertoak ez dira izaten oso eraginkorrak. Zergatik ez dira horiek
eraginkorrak, kontuan izanik beste txerto batzuk guztiz eraginkorrak direla? Arrazoitu erantzuna.

15.16
2013-Uztaila; 4B galdera (2 puntu)
Mikroorganismoak eta gaixotasun infekziosoak:
a) Azaldu ezazu “mikrobio-infekzio” terminoa, eta adieraz ezazu zer izen ematen zaien gaixotasunak eragiten
dituzten mikroorganismoei.
b) (1 puntu) Aipa itzazu gaixotasun infekziosoak transmititzeko lau bide, eta eman ezazu bakoitzaren adibideren
bat. Adieraz ezazu bakterioek, onddoek eta birusek eragindako gaixotasun infekziosoren bat, eta azaldu ezazu
zer egiten den haien aurka borrokatzeko. Arrazoitu erantzuna.
c) (0,5 puntu) Azaldu ezazu, labur, zer desberdintasun dauden “epidemia”ren eta “pandemia”ren artean.

15.17
2014-Ekaina; 5A galdera (2 puntu)
Mikroorganismoak: bakterioak eta birusak.
a) (0,5 puntu) Marraztu ezazu bien egituren eskema bat, eta azaldu itzazu haien arteko desberdintasun
garrantzitsuenak.
b) (0,5 puntu) Azaldu ezazu nola eragiten dieten antibiotikoek bakterioei eta birusei. Arrazoitu erantzunak.
c) (1 puntu) Azaldu ezazu zertarako diren erabilgarriak bakterioak interes industrialeko prozesuetan eta
bioteknologiaren garapenean. Eman ezazu adibideren bat.

15.18
2014-Uztaila; 4B galdera (2 puntu)
Mikroorganismoen dibertsitatea eta haien aplikazioak:
a) (0,5 puntu) Aipa itzazu erreinu desberdinetako hiru mikroorganismo, eta adieraz ezazu zer erreinutakoa den
bakoitza. Justifika ezazu erantzuna.
b) (0,5 puntu) Adieraz ezazu ea aipatutako mikroorganismo horiek antolaketa zelularra duten ala ez, eta zer
motatakoa den bakoitza. Arrazoitu erantzuna.
c) (0,5 puntu) Adieraz ezazu mikroorganismo patogenoek ekoitzitako hiru giza gaixotasun. Zein da kasu
bakoitzean arduraduna?
d) (0,5 puntu) Adieraz ezazu pertsonentzat edo ingurumenerako onuragarriak diren hiru mikroorganismo.
Justifika ezazu erantzuna.

15.19
2015-Ekaina; 5B galdera (2 puntu)
Ebola (EVE) birusak sortutako gaixotasuna zabaltzen ari da berriro Afrikan. Animaliek gizakiei transmititzen
dieten birus mota batek eragiten duen gaixotasun larri bat da.
a. (1 puntu) Azaldu laburki birusen ezaugarriak, egitura eta motak.
b. (0,5 puntu) Azaldu birusen ziklo litikoa. Arrazoitu erantzuna. Erabil itzazu marrazkiak.
c. (0,5 puntu) Gaixotasun horien aurka eraginkorrak al dira antibiotikoak? Eta txertoak? Arrazoitu
erantzuna.
16.- MIKROORGANISMOEN IKERKETA

16.1
2007-Ekaina; C.1 galdera (2 puntu)
Orain dela gutxi, botulismo kasu zenbait gertatu dira EAEn, egoera txarrean zeuden kontserbak jateagatik.
a. (0,5 p) Zerk eragiten du botulismoa?
b. (0,5 p.) Zer tratamendu eman behar zaie elikagaiei, gaixotasun honen arriskua ekiditeko? Zure
erantzuna arrazoitu.
c. (1 p) Behin gaixotu ondoren, luzea eta zaila gertatzen da sendaketa, eta antibiotikoek ez dute laburtzen
sendatze prozesua. Zer dela eta dute antibiotikoek hain eragin mugatua botulismoaren sendaketan?

16.2
2011-Ekaina; 2B galdera (2 puntu)
Erantzun antibiotikoei buruzko galdera hauei:
a. (1 puntu) Zer gaixotasun mota sendatzeko dira egokiak?
b. (0,5 puntu) Egokia da antibiotikoak erabiltzea birusek eragindako gaixotasunetan? Arrazoitu
erantzuna.
c. (0,5 puntu) Egokia litzateke nolanahi hartzea? Arrazoitu erantzuna.

16.3
2012; 5B galdera (2 puntu)
Mikroorganismoei eta haien aplikazioei dagokienez:
a) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer den haztegi edo hazkuntza-ingurune baten esterilizazioa eta zertarako egiten
den.
b) (0,5 puntu) Adieraz itzazu bakterioekin lan egiteko erabiltzen diren bi esterilizazio-metodo.
c) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer den pasteurizazioa eta zertarako erabiltzen den.
d) (0,5 puntu) Adieraz ezazu eguneroko kontsumoko produkturen bat normalean pasteurizatzen dena.

16.4
2015- Ekaina; 4A galdera (2 puntu)
Mikroorganismoei eta beren aplikazioei dagokienez:
a. (0,75 puntu) Gaur egun, giza hormonak ekoizten dituzten bakterioak daude (adib. intsulina). Nola lortu
dira bakterio horiek?
b. (0,25 puntu) Zertarako egiten da eta zertan datza hazkuntza-ingurune baten esterilizazioa?
c. (1 puntu) Azal ezazu laburki zertarako erabiltzen diren mikroorganismoak industriarako eta
ingurumenerako interesa duten prozesuetan. Jarri erabilera bakoitzaren adibideren bat.
17.- SISTEMA INMUNITARIO

17.1
2006-Ekaina; B gaia (4 puntu)
Inmunitatea. Inmunitate naturala: inmunitate-babes espezifikoak eta inespezifikoak. Inmunitate artifiziala:
serumak eta txertoak. Transplanteak eta inmunitatea.

17.2
2006-Uztaila; C.2 galdera (2 puntu)
Antigeno baten kontrako inmunitate-erantzuna ez da era berean gertatzen lehen kontaktuan (infekzio primarioa)
eta ondorengoetan (infekzio sekundarioak):
a. (puntu bat) Zein da infekzio-mota bi horien artean azkarrena, primarioa ala sekundarioa? Zein da
gehien irauten duena? Eman arrazoiak.
b. (puntu bat) Inmunitate-erantzun bi horietatik zeinetan jariazten da antigorputz gehien? Zergatik?

17.3
2006-Uztaila; D.3 galdera (2 puntu)
a. (puntu bat) Zer dira linfozitoak? Azaldu zer linfozito mota dagoen eta zer funtzio biologiko betetzen
duten.
b. (puntu bat) Zer zelula motarekin daude erlazionatuak linfozitoak? Aipatu mota horietako bat eta azaldu
zer funtzio duen.

17.4
2007-Uztaila; D.3 galdera (2 puntu)
2. Irudian oso molekula mota zehatza adierazten da.
a. (1 p) Zein da eta zer funtzio biologiko du?
b. (1 p) Nolako jarduera mota dute molekula hauek beren helburu biologikoa betetzeko?

17.5
2008-Uztaila; D.2 galdera (2 puntu)
Erantzun galdera hauei:
a. (1 p.) Zer dira inmunoglobulinak, eta zer funtzio dute?
b. (1 p.) Zer molekula motak sortzen dituzte, eta nora jariatzen dituzte?

17.6
2009- Ekaina; B gaia (4 puntu)
Ornodunen inmunitate-sistema. Definizioa. Funtzioak. Inmunitate-erantzuna. T eta B linfozitoak. Antigorputzen
egitura.

17.7
2009-Uztaila; D.1 galdera
Erantzun galdera hauei:
a. (1 p.) Zer dira antigorputzak eta nolako funtzioa betetzen dute gizakiarengan?
b. (0,5 p.) Zer zelula motak ekoizten ditu eta noiz? Arrazoitu erantzuna.
c. (0,5 p.) Zer da antigorputz monoklonalen eta poliklonalen arteko aldea?
17.8
2010-Uztaila; 1A galdera (2 puntu)
a. (1 puntu) Marraztu antigorputz bat, eta adierazi bertan zuk ezagutzen dituzun egitura guztiak.
b. (1 puntu) Antigeno-antigorputz erreakzioa. Erlaziona itzazu txertoak prozesu horrekin.

17.9
2010-Uztaila; 2B galdera (2 puntu)
“Erantzun inmunologikoaren” molekula eragileak dira antigorputzak.
a. (0,5 puntu) Zer molekula mota dira antigorputzak?
b. (0,5 puntu) Deskriba ezazu haien egitura, horretarako eskemaren bat erabilita.
c. (0,5 puntu) Zer zelulak ekoizten dituzte antigorputzak?
d. (0,5 puntu) Ezagutzen al duzu zelula horiei eragiten dien gaixotasunik? Zer ondorio ditu gaixotasun
horrek pertsonarentzat?

17.10
2011-Uztaila; 2B galdera (2 puntu)
a. (1 puntu) Nola eragiten diote txertoek inmunitate-sistemari? Zer nolako inmunitatea eskuratzen da
aplikatzen direnean? Azaldu ezazu labur.
b. (1 puntu) Zure ustez, zer da inmunoeskasia? Aipatu adibideren bat; adierazi kausak eta nola egin
dakiokeen aurre gaixotasun horri.

17.11
2012-Ekaina; 5A galdera (2 puntu)
Antigorputzak:
a) (0,5 puntu) Marraztu ezazu antigorputz baten egitura, eta zehaztu ezazu zein diren alde konstantea eta alde
aldakora deritzenak.
b) (0,5 puntu) Antigorputzaren zer aldek ezagutzen dute antigenoa? Zergatik alde horiek eta ez beste batzuek?
c) (1 puntu) Azaldu itzazu antigorputz monoklonal baten eta poliklonal baten arteko desberdintasunak.
Zertarako erabiltzen dira antigorputz monoklonalak eta poliklonalak? Arrazoitu erantzuna.

17.12
2012-Ekaina; 1B galdera (2 puntu)
Berri hau argitaratu da:
“Sevillako Virgen del Rocío ospitalean jaio zen joan den larunbatean Estrella, Espianian jaio den bigarren
“haur-sendagaia”: ez dauka gaixotasun genetiko heredagarririk, eta bere anaia Antoniorekin bateragarria da.
Antoniok, berriz, hezur-muineko aplasia larria du, hezur-muinean odola ekoizteaz arduratzen diren zelulak
desagertzea eragiten duen gaixotasun hematologiko larri bat.”
a) (1 puntu) Erantzun galdera hauei: zergatik gertatzen da errefusa organismo ez-bateragarrien arteko organo eta
ehunen transplantean? Anai-arreben artean transplantatutako organoek errefusa eragin dezakete? Eta biki
unibitelinoak balira? Arrazoitu itzazu, labur, erantzunak.
b) Deskriba ezazu, labur, zer den zeluletako inmunitate-sistema eta zer funtzio duten T linfozitoek.

17.13
2013-Ekaina; 4B galdera (2 puntu)
Immunitate-sistema:
a) (0,5 puntu) Defini ezazu zer den zelula-immunitatea eta humore-immunitatea, eta azaldu itzazu, labur, haien
arteko antzekotasunak eta desberdintasunak. Arrazoitu erantzunak.
b) (0,5 puntu) Zer izen dute, eta zer desberdintasun dituzte zelula-immunitatearen eta humore-immunitatearen
zelulek, jatorriari eta jokamoldeari dagokionez? Arrazoitu erantzuna.
c) (0,5 puntu) Zer dira immunoglobulinak? Marrazkiak eginez, azaldu itzazu haien egiturak eta ezagutzen
dituzun immunoglobulina motak.
d) (0,5 puntu) Zer da gaixotasun autoimmune bat, zergatik gertatzen dira eta nola egiten zaie aurre? Arrazoitu
erantzuna, eta eman adibideren bat.

17.14
2013-Uztaila; 5B galdera (2 puntu)
Inmunitatea eta erantzun inmunitarioa:
a) (0,5 puntu) Defini itzazu antigeno eta antigorputz kontzeptuak, eta adieraz ezazu zer desberdintasun haien
izaera kimikoei dagokienez. Arrazoitu erantzuna.
b) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer odol-zelula mota diren gai antigenoak ezagutzeko, eta ea parte hartzen duten
humore- edo zelula-erantzun inmunitarioan. Arrazoitu erantzuna.
c) (1 puntu) Marraztu ezazu IgG baten egitura, eta adieraz ezazu molekularen zer eskualdetan ezagutzen diren
antigenoak. Zer zelula motak ekoizten ditu IgG horiek?

17.15
2014-Ekaina; 3B galdera (2 puntu)
a) (1 puntu) Marraztu ezazu antigorputz bat, seinalatuz ezagutzen dituzun egiturak.
b) (1 puntu) Antigeno-antigorputz erreakzio. Erlaziona itzazu txertoak prozesu horrekin.
18.- SISTEMA INMUNITARIOAREN ALDAKETAK

18.1
2007-Ekaina; D.1 galdera (2 puntu)
Gure ondoko ingurune faktoreen aldaketarekin loturik, etorkizunean gaixotasun alergikoak handiagotuko direla
jakinarazi du komunitate zientifikoak.
a. (1 p) Gaixotasun alergikoen sorreraren oinarria deskribatu.
b. (0,5 p) Zer dela eta izan dezake eragina ingurune baldintzen aldaketak gaixotasun alergikoen sorreraren
hedapenean?
c. (0,5 p) Zer desberdintasun dago alergien eta “gaixotasun autoinmune” deritzen artean? Azken hauen
adibide bat jar ezazu.

18.2
2007-Uztaila; C.1 galdera (2 puntu)
Orain dela gutxi, giza papilomaren birus batzuen (GPB) kontrako lehenengo txertoa kaleratu da; birus horiek
umetoki-lepoaren minbizia sorrarazten dute.
a. (1 p) Deskriba ezazu laburki birusek eragindako minbizi hauetan zer mekanismoren bidez sorrarazten
diren minbizi-zelulak.
b. (1 p) Aurrekoa ikusirik, ondoko zein kasutan da eraginkorra txertoa? Prebentzioan, tratamenduan edo
bietan? Zure erantzuna arrazoitu.

18.3
2010-Ekaina; 5A galdera (2 puntu)
2010eko otsailean, Elkin Patarroyo-k, malariaren aurkako txertoa aurkitu zuen ikertzaileak, hitzaldi bat eman
zuen Euskalduna Jauregian. Bertan iragarri zuen bere taldeak txerto berri bat aurkitu duela % 90-95eko
babes-eraginkortasuna izan lezakeela gizakiontzat (lehen txertoak %40ko babes-eraginkortasuna zuen). 0,20 €
kostoko litzateke.
a. (0,5 puntu) Zer dira serumak? Nola lor daitezke? Nola erabiltzen dira?
b. (1 puntu) Nola lor daiteke inmunitatea, serumak eta txertoak erabili ezean? Nola eragiten diote txertoek
inmunitate-sistemari? Zer-nolako inmunitatea eskuratzen da, txertoak aplikatzen direnean? Azaldu
ezazu labur.
c. (0,5 puntu) Zer da inmunoeskasia? Aipatu ezagutzen duzun kasuren bat.

18.4
2010-Ekaina; 5B galdera (2 puntu)
Joan den neguan, bihotza geldituta hildako gaixo baten birika in vivo mantentzea lortu du Madrilgo erietxe
batek, gerora transplantatzeko.
a. (1 puntu) Organo bat transplantatuta, gorputzak hura errefusatzeak zer esplikazio inmunologiko du?
Goiko kasuan konplexuagoa litzateke errefusa? Arrazoitu erantzunak.
b. (1 puntu) Geta liteke errefusik anai-arreben arteko transplanteetan? Eta biki unibitelinoen artekoetan?
Arrazoitu erantzunak.

18.5
2011-Ekaina; 3B galdera (2 puntu)
a. Nola eragiten diote txertoek inmunitate-sistemari? Zer-nolako inmunitatea lortzen da aplikatzen
direnean? Azaldu ezazu labur.
b. (1 puntu) Zure ustez, zer da inmunoeskasia? Arrazoitu adibideren bat; adierazi kausak eta nola egin
dakiokeen aurre gaixotasun horri.

18.6
2013-Ekaina; 1A galdera (2 puntu)
UPV/EHUko zientzialari talde bat giza immunoeskasiaren birusaren (GIBaren) gainazalaren eskualde batzuk
aztertzen ari dira. Birus horrek hartutako immunoeskasiaren sindromea, hiesa, eragiten du. Azterketa horiek
abiapuntutzat balio lezakete hiesaren aurkako botika-familia berri bat diseinatzeko, gaur egungo tratamenduek
berekin dakartzaten terapiarekiko erresistentziak saihestuko bailituzkete.
a) (0,5 puntu) Deskriba ezazu hiesaren birusa. Erabil itzazu eskema batzuk haren atalak identifikatzeko.
b) (0,5 puntu) Zer ehun motari eragiten dio birus horrek gizakietan? Zergatik eragiten du immunoeskasia
infekzioak?
c) (1 puntu) Askotan, hesiak jotako gaixoak “mikroorganismo oportunistek” eragindako gaixotasunengatik
hiltzen dira. Azaldu ezazu, labur, zer den “mikroorganismo oportunista”, eta zergatik gerta daitekeen gaixoak
hiltzea infekzio horien eraginez.

18.7
2013-Uztaila; 1A galdera (2 puntu)
Prentsan argitaratutako berrien arabera, Espainiak munduko lidergoari eusten dio organo-transplanteei
dagokienez, Espainian egin baitziren Europar Batasunean erregistratutako organo-emate guztien %17,3.
Organo-transplanteei dagokienez:
a) (1 puntu) Zer dela eta errefusatzen du organismo batek beste banako batetik transplantatutako organo
osasuntsu bat? Nola egiten zaie aurre errefusei praktika klinikoan? Arrazoitu erantzunak.
b) (1 puntu) Biki unibitelinoen kasuan, zer emaile mota litzateke bat beste senidearentzat? Eta unibitelinoak ez
diren anai-arrebak? Arrazoitu erantzunak.

18.8
2014-Ekaina; 2A galdera (2 puntu)
Tuberkulosiaren aurkako txerto berriak garatzen ari dira. Gaurko botikak behia infektatzen duen Mycobakterium
tuberculosis-aren anduietan oinarritzen dira. Txerto berri horietako batek, berriz, giza espeziea infektatzen duen
mikroorganismo bat, bizia eta moteldua, erabiltzen du oinarritzat. Lehen emaitzak aurkeztu dira, eta positiboak
dira.
a) (0,5 puntu) Defini ezazu inmunitate kontzeptua.
b) (1 puntu) Zer da txerto bat? Nola jokatzen dute txertoek inmunitate-sisteman? Zer inmunitate mota lortzen da
txertoekin? Azaldu ezazu laburki.
c) (0,5 puntu) Inmunitatearen ikuspuntutik, zer desberdintasun daude txertaketaren eta seruma ematearen
artean?

18.9
2014-Uztaila; 1A galdera (2 puntu)
Gaur egun, organoen transplanteei dagokienez, biztanleko tasa oso altua izaten jarraitzen du Espainiak. Gehien
hobetu diren alderdietariko bat emaile bizidunen transplanteena izan da.
a) (0,5 puntu) Zein da organismo hartzailearen aldetik gerta daitekeen errefusaren arrazoia?
b) (0,5 puntu) Zergatik ez da errefusarik gertatzen biki unibitelinoen arteko transplanteetan?
c) (0,5 puntu) Nola murriztu daitezke errefus-arazoak?
d) (0,5 puntu) Posible da transplantea egitea emailea eta hartzaile espezie berekoak ez badira?

18.10
2014-Uztaila; 5B galdera (2 puntu)
Immunitatea eta erantzun immunitarioa:
a) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer odol-zelula mota diren gai antigenoak identifikatzeko. Parte hartzen dute
erantzun immunitarioa humoralean ala zelularrean?
b) (0,5 puntu) Aipa itzazu berezko immunitate aktiboaren eta pasiboaren arteko desberdintasunak. arrazoitu
erantzuna.
c) (0,5 puntu) Egin ezazu antigorputz baten egituraren irudia, eta adieraz ezazu zelula horretan zein diren
antigenoak identifikatzen dituzten eskualdeak. Zer zelula motak ekoizten ditu horrelako molekulak?
d) (0,5 puntu) Zer ga gaixotasun autoimmunea? Zergatik gertatzen da, eta nola egiten zaio aurre? Arrazoitu
erantzuna, eta jarri adibideren bat.

18.11
2015- Ekaina; 2A galdera (2 puntu)
Komunikabideetan gaurkotasuna duen gaia da C hepatitisaren tratamendua (C hepatitisa gaixotasun infekzioso
bat da, batez ere gibelari erasaten diona eta birus batek eragiten duena).
a. (1 puntu) Deskriba ezazu labur birus baten infekzioak sortzen duen erantzun immunitarioa. Eskema edo
marrazkiekin lagundu zure azalpena.
b. (1 puntu) Nola jokatzen dute txertoek sistema immunitarioan? Zer immunitate mota lortzen da txertoak
ematen direnean? Azal ezazu laburki.

18.12
2015-Ekaina; 4B galdera (2 puntu)
Antigorputzak eta gaixotasun autoimmuneak:
a. (1 puntu) Marraztu ezazu antigorputz baten egitura. Adierazi molekularen zein aldetan ezagutzen
dituzten antigenoak. Zer molekula motak produzitzen dituzte molekula horiek?
b. (1 puntu) Zer da gaixotasun autoimmune bat? Zergatik gertatzen da, eta nola aurre egiten zaio?
Arrazoitu zure erantzuna, eta adibideren bat jarri.

18.13
2015-Uztaila; 1A galdera (2 puntu)
Transplante bat da ondo funtzionatzen ez duen organo edo ehun bat ondo funtzionatzen duen beste batez
ordeztea. Gaur egun, ondo garatutako teknika medikoa da transplantea, eta emaitza onak lortzen ditu
hartzaileentzat, baina, ezinbestean, emaileak behar ditu.
a. (1 puntu) Batzuetan, transplantatua izan den organoaren errefusa gertatzen da. Zein izan daiteke
errefusaren arrazoia? Gerta al daiteke errefusa anai-arreben arteko transplanteetan? Eta biki
unibitelinoen artekoetan? Arrazoitu, labur, zure erantzunak.
b. (0,5 puntu) Nola murriztu daitezke errefusa gertatzeko posibilitateak?
c. (0,5 puntu) Arrakastaz transplanta daitezke organoak emailea eta hartzailea espezie berekoak ez badira?

18.14
2015-Uztaila: 1B galdera (2 puntu)
Urtero, Osakidetzak gripearen aurkako txertaketa-kanpaina egiten du, 65 urtetik gorako pertsonei eta
arrisku-taldeetako populazioari zuzendua. Gripearen aurkako txertoak gaixotasunari aurre egiteko balio du, eta
infekzioa saihesten ez badu ere, beti arintzen ditu gaixotasunaren intentsitatea eta ekar litzakeen konplikazioak.
a. (1 puntu) Zer da txerto bat? Nola jarduten dute txertoek immunitate-sisteman? Zer immunitate mota
eskuratzen da txertoak hartzen direnean? Azaldu ezazu labur.
b. (0,75 puntu) Zer dira serumak? Nola lor daitezke? Nola erabiltzen dira?
c. (0,25 puntu) Zer desberdintasun daude txertaketaren eta seruma ematearen artean?
19.- BIOTEKNOLOGIA

19.1
Ekaina-2006; D.1 galdera (2 puntu)
Modu esponentzialean ari da handitzen diabetikoen kopurua munduan. Hori dela eta, metodo berriak ikertzen ari
dira gaixotasuna tratatzeko eta, ahal izanez gero, sendatzeko.
a. (puntu bat) Zer oinarri biologikok sortzen du diabetes izeneko gaitza. Azaldu ezazu.
b. (0,5 puntu) Eraginik izan dezakete elikatzeko ohiturek diabetesaren sorreran?
c. (0,5 puntu) Gaixotasuna sendatzeko bidea transplantea izan daitekeela esan ohi da. Zer ehun edo
organo dira transplantatu behar direnak?

19.2
2006-Uztaila; C.1 galdera (2 puntu)
Emakume bati aurpegiaren zati bat transplantatu diotela jakinarazi dute komunikabideek orain dela gutxi.
a. Zer nolako arazoak sortzen dira gizaki bati organo bat transplantatzean?
b. Zer neurri hartu behar dira organoa transplantatu aurretik eta transplantatu ondoren, arriskuak
saihesteko?
c. Aurpegia egitura konplexua da, hainbat organo eta ehunez osatua. Hori dela eta, zailtasun gehiago ote
du aurpegi- transplanteak, ohiko giltzurrun-, gibel- edo bihotz-transplanteek baino?

19.3
2008-Ekaina; C.1 galdera (2 puntu)
Bioerregaiek petrolioaren deribatuak ordezkatuko dituzte etorkizunean. Gluzidoen hartziduratik lortutako
bioetanolak egungo gasolina ordezkatuko du.
a. (1 p.) Deskribatu, labur, nola lor daitekeen etanola glukosatik, eta zer bide metabolikok hartzen duten
parte
b. (1 p.) Zer mikroorganismok gauzatu dezakete prozesu hori? Zer metabolismo mota dute?

19.4
2008-Ekaina; D.1 galdera (2 puntu)
Orain dela gutxi, giza genoma osoa sekuentziatu da.
a. (1 p.) Laburki, adieraz ezazu prozesu hori zertan datzan.
b. (1 p.) Gizakientzat zer abantaila eragingo du lorpen horrek? Erantzuna arrazoitu.

19.5
2008-Uztaila; C.1 galdera (2 puntu)
Plastiko biodegradagarriek petroliotik ateratako plastiko sintetikoak ordezkatuko dituzte etorkizunean.
Mikroorganismo batzuk metatzen dituzten erreserbako gaiak dira, gehienetan, bioplastiko horiek.
a. (1 p) Laburki, deskriba itzazu animaliek eta landareek metatzen dituzten erreserba gaiak.
b. (1 p) Zer bide metabolikok ahalbideratzen dute gai horiek metatzea?

19.6
2009- Ekaina; C.1 galdera (2 puntu)
Gaur egun, zelula amak ikerketa askoren gaia dira.
a. (1 p.) Zein da zelula amen eta gorputzeko gainerako zelulen arteko aldea?
b. Zein izan liteke zelula amen erabilera?

19.7
2010-Uztaila; 1B galdera (2 puntu)
Azken urteotan, labore transgenikoak erabiltzeko baimena emateari edo ez emateari buruz eztabaidatu da
Europar Batasunean. Proiektu posibleetako bat patata transgenikoa elikaduraz besteko erabiletarako baimentzea.
a. (0,5 puntu) Zer hartzen da “hobekuntza genetikotzat”?
b. (0,5 puntu) Zeri esaten zaio bizidun transgeniko?
c. (0,5 puntu) Gaur egun badira giza hormonak (intsulina, esate baterako) ekoizten dituzten bakterioak.
Nola lortu dira bakterio horiek?
d. (0,5 puntu) Azaldu ezazu bakterio batek beste izaki baten proteina bat ekoiztea ahalbidetzen duen
prozeduraren bat.

19.8
2012-Ekaina; 4A galdera (2 puntu)
Mikroorganismoen bioteknologiako aplikazioak eskala industrialean:
a) (0,5 puntu) Zer mikroorganismo erabiltzen dira jogurta, ogia eta garagardoa egiteko?
b) (0,5 puntu) Zer mikroorganismo mota dira, prokariotoak ala eukariotoak?
c) (0,5 puntu) Zer metabolismo mota (aerobikoa ala anaerobikoa) egiten dute organismo horiek produktu horiek
lortzeko? Arrazoitu erantzuna.
d) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer energia-onura lortzen duten transformazio horiek egiten dituzten organismoek,
eta adierazi zer substratu erabiltzen duten eta zer produktu kimiko agertzen den amaieran.

19.9
2012-Uztaila; 5A galdera (2 puntu)
Mikroorganismoen aplikazioak bioteknologian:
a) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer puntu komun duten, prozesu biokimikoari dagokionez, okintzak eta
ardogintzak. Arrazoitu erantzuna.
b) (1 puntu) Zer biomolekula erabiltzen da bi prozesuetan abiapuntuko material gisa, eta zer produktu bilakatzen
da? Zer ondorio du prozesu horietan airea egoteak? Arrazoitu erantzuna.
c) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer mikroorganismo motak eragiten duten ogia eta garagardoa lortzeko behar diren
transformazio biokimikoak. Zer da, prokariotoa ala eukariotoa? Arrazoitu erantzuna.

19.10
2012-Uztaila; 1B galdera (2 puntu)
Zelula amak erabiltzen dituen tratamendu berri baten bidez, miokardioko infartua izan duten pazienteen bihotza
partez birsortzea lortu da, baita erasoak eragindako orbaina murriztea ere.
a) (1 puntu) Adieraz ezazu zer diren zelula amak eta nola lagundu dezaketen zelula horiek enuntziatukoa
bezalako terapietan.
b) (1 puntu) Zertan datza terapi genikoa? Azaldu ezazu, labur, nola txerta litezkeen beste jatorri bateko geneak
giza zeluletan anomaliak zuzentzeko edo gaixotasunak sortzen dituzten geneak eraldatzeko.

19.11
2012- Uztaila; 5 B galdera (2puntu)
Mikroorganismo batzuk oso kaltegarriak dira hartzidura alkoholiko eta laktikoaren bidez elikagaiak -esate
baterako, ogia eta jogurta- lortzeko.
a) (1 puntu) Zertan datza hartzidura horiek? Adieraz ezazu zer konposatutatik abiatzen diren hartzidura horiek
eta zer produktu lortzen diren amaieran.
b) (1 puntu) Zer mikroorganismo motak gauzatzen ditu hartzidura horiek? Azaldu ezazu, labur, zer antzekotasun
duten eta zertan bereizten diren, egiturari dagokionez, hartzidura bakoitzean parte hartzen duten
mikroorganismoek.

19.12
2013-Ekaina; 5A galdera (2 puntu)
Mikroorganismoak eta haien aplikazioak:
a) (0,5 puntu) Adieraz ezazu, labur, zer funtzio betetzen duten mikroorganismoek hondakin-uren tratamenduan.
b) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer den antibiotiko bat. Eman ezazu antibiotikoak lortzeko erabil daitezkeen
mikroorganismoen adibideren bat.
c) (1 puntu) Defini itzazu bioteknologia, eta azaldu ezazu, labur, zer erabilera duten mikroorganismo batzuek
elikagaien industrian. Eman adibide batzuk.

19.13
2013-Ekaina; 5B galdera (2 puntu)
Mikroorganismoei eta haien aplikazioei dagokienez:
a) (0,5 puntu) Ardoa eta garagardoa lortzeko prozesuan, zer substantzia bihurtzen da etanol, eta zer
mikroorganismo mota arduratzen dira prozesuaz?
b) (0,5 puntu) Zer erreakzio biokimiko motak sortzen dute etanola? Erreakzio aerobikoak ala anaerobikoak dira?
Arrazoitu erantzunak.
c) (0,5 puntu) Lortu ondoren, garagardoa ontziratu eta pasteurizatu egiten da. Adieraz ezazu zer den
pasteurizazioa eta zertarako erabiltzen den.
d) (0,5 puntu) Batzuetan, ardoa daukan botila bat denbora luzean zabalik utziz gero, ardoa ozpindu egiten da.
Adieraz ezazu zer erreakzio motak eragiten duten ardoa ozpintzea, zer mikroorganismok gauzatzen dituzten
erreakzio horiek, eta zer onura ateratzen duten ardoa ozpintzetik.

19.14
2013-Uztaila; 2A galdera (2 puntu)
Genetikoki eraldatutako organismoak:
a) (1 puntu) Defini itzazu kontzeptu hauek: ingeniaritza genetikoa, zelula ostalaria, klonazioa eta
murrizte-entzima.
b) (0,5 puntu) Azaldu ezazu, labur, zer den “DNA birkonbinatua” eta zertarako erabili daitekeen. Arrazoitu
erantzuna.
c) (0,5 puntu) Azaldu ezazu, labur, zer desberdintasun geniko dauden arto transgeniko baten eta transgenikoa ez
den beste baten artean. Arrazoitu erantzuna.

19.15
2013-Uztaila; 5A galdera (2 puntu)
Mikroorganismoen aplikazioak bioteknologian:
a) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer puntu komun duten, prozesu biokimikoari dagokionez, jogurtaren eta
gaztanberaren ekoizpenek. Arrazoitu erantzuna.
b) (1 puntu) Zer biomolekula erabiltzen d(ir)a prozesu horietan abiapuntuko material gisa, eta zer produktu
bilakatzen d(ir)a? Eman ezazu parte hartzen duten mikroorganismoen adibide bat. Mikroorganismo horiek zer
dira: aerobioak ala anaerobioak? Arrazoitu erantzunak.
c) (0,5 puntu) Erabil litezke mikroorganismo horiek ardoa ozpin bilakarazteko? Arrazoitu erantzuna.

19.16
2014-Ekaina; 5B galdera (2 puntu)
Mikroorganismoak eta haien aplikazioak:
a) (0,5 puntu) Azaldu ezazu laburki zer mikroorganismo mota erabiltzen diren ogia industrialki egiteko.
b) (1 puntu) Deskriba ezazu zer prozesu biokimikoren bidez bihurtzen diren azukreak etanol. Zer bide
metaboliko motari dagokio?
c) Erreakzio aerobikoak ala anaerobikoak dira? Arrazoitu erantzunak.

19.17
2014-Uztaila; 5a galdera (2 puntu)
Mikroorganismoen aplikazioak:
a) (1 puntu) Adieraz ezazu zer mikroorganismo motak parte hartzen duen jogurtaren ekoizpenean. Prokariotoak
edo eukariotoak dira? Arrazoitu erantzunak.
b) (1 puntu) Zer biomolekula erabiltzen d(ir)a substratu gisa prozesu horietan, eta zer produktutara eraldatzen
d(ir)a, hau da, zer bihurtzen d(ir)a? Zer ondorio izango luke prozesu horietan airea egoteak? Arrazoitu
erantzuna.

19.18
2015-Uztaila; 5A galdera (2 puntu)
Mikroorganismoak eta haien aplikazioak:
a. (0,5 puntu) Adieraz ezazu, laburki, zer motatako mikroorganismoak erabiltzen diren ogia, garagardoa
eta ardoa egiteko.
b. (1 puntu) Zer erreakzio biokimikoren bidez bihurtzen dira almidoiak eta azukreak etanol? Zein da
erreakzio horietan sortzen den CO2-aren jatorria?
c. (0,5 puntu) Erreakzio aerobikoak ala anaerobikoak dira? Arrazoitu erantzuna.

19.19
2015-Uztaila; 5B galdera (2 puntu)
Gaztaren eta jogurtaren produkzioa:
a. (1 puntu) Adieraz ezazu, laburki, zer mikroorganismo erabiltzen diren jogurta eta gazta egiteko.
Prokariotoak ala eukariotoak dira? Arrazoitu erantzunak.
b. (1 puntu) Zer biomolekula erabiltzen dira abiapuntuko material gisa produktu horiek lortzeko
prozesuetan, eta zertan transformatzen dira? Zein da airearen presentziaren ondorioa prozesu horietan?
Arrazoitu erantzuna.
2016
1B GALDERA
Irudi honetan, zenbait biomolekularen egiturak ageri dira:

a) (0,5 puntu) Identifika ezazu zer molekula mota diren eta zer molekula bakun dauden
lotuta kasu bakoitzean. Arrazoitu erantzunak.
b) (0,5 puntu) Zer lotura mota dago (A) atalean bi molekula bakunak lotzeko? Aipa itzazu
loturaren ezaugarriak, eta adieraz ezazu zer makromolekula oinarritzen diren lotura
mota horretan.
c) (0,5 puntu) Zer lotura mota dago (B) atalean bi molekula bakunak lotzeko? Aipa itzazu
loturaren ezaugarriak, eta adieraz ezazu zer makromolekula oinarritzen diren lotura
mota horretan.
d) (0,5 puntu) Zer funtzio zelular du (C) atalean adierazitako molekulak, eta zer
makromolekularen aitzindaria izan daiteke?
1B GALDERA
Dipeptido bat, disakarido bat (sakarosa) eta nukleotido bat (ATPa) dira, hurrenez hurren,
honela osatuak: 2 aminoazidoren lotura bidez; 2 monosakaridoren (glukosaren eta
fruktosaren) lotura bidez; eta monosakarido bat (erribosa) duen base nitrogenodun batez,
zeina 3 fosfato molekulaz (PO4H3) esterifikatua baitago.
Lotura peptidiko batean esku hartzen du. Lotura horren propietateak eskola-liburuetan
deskribatzen dira. Proteinei eusteko balio dute.
Lotura O-glikosidiko batek esku hartzen du. Lotura horren propietateak eskola-liburuetan
deskribatzen dira. Polisakaridoei eusteko balio dute.
ATP molekularen funtzio zelularra energia metatzea eta, hidrolizatzen denean, energia
ematea da (–7,3 kcal/mol), erreakzio endoergonikoei eta sintetikoei laguntzeko. Molekula
aitzindari bat da, makromolekulak, hala nola azido nukleikoak —DNA zein RNA—,
biosintetizatzeko.

2A GALDERA
Sanfilipporen sindromea gaixotasun arrarotzat jotzen diren gaixotasunetako bat da.
Lisosomen entzima bat falta delako sortzen da gaixotasun hori. Entzima horren eginkizuna
zelulan metatzen den mukopolisakarido bat degradatzea da.
a) (1 puntu) Adieraz ezazu, labur, zer den entzima bat, zer ezaugarri biokimiko dituen eta
zer funtzio betetzen duten entzimek zelulan.
b) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer diren lisosomak, zer zelula motatan dauden eta zer
prozesu zelularretan hartzen duten parte.
c) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zein izan daitekeen arrazoia Sanfilipporen sindromea
dutenek entzima garrantzitsu hori ez izatea eragiten duena. Arrazoitu erantzuna.

2A GALDERA
Entzima bat proteina bat da, erreakzio (bio)kimiko baten abiadura nabarmenki lastertu
(katalizatu) dezakeena erreakzioaren aktibazio-energia jaitsita. Zelulen katalizatzaileak
dira: zeluletan gertatzen diren erreakzioen abiadurek biziari eusteko aukera eman dezaten
balio dute. Ezaugarriak —substratuaren eta erreakzioaren espezifikotasuna, pH-aren
efektua, tenperatura, aktibazioa, inhibizioa, etab.— eskola-liburuetan deskribatzen dira.
Organulu zelularrak dira, mintzezko besikulaz eratuak eta zitoplasman kokatuak, eta
entzima litiko ugari dituzte digestio zelularraz arduratzeko, bai material propioenaz
(autofagia), bai kanpoaldetik datozenenaz (heterofagia). Horrek aukera ematen du egitura
zelularrak birziklatzeko eta mantentzeko, bai eta eskola-liburuetan deskribatzen diren
beste prozesu zelular batzuetarako ere (pinozitosia, fagozitosia eta autofagia, besteak
beste). Lisosomen presentzia animalien zeluletan bakarrik frogatu da.
Entzima batek aktibitaterik ez badu, arrazoia izan daiteke entzima kodetzen duen genea
falta izatea (entzimoeskasia) edo gene horrek alterazio bat —mutazioz, adibidez— izatea
eta, ondorioz, entzima ez-funtzional bat sortzea (entzimopatia).

2017
5B GALDERA
Aminoazidoak eta proteinak:
a) (0,5 puntu) Marraztu ezazu aminoazido baten egitura orokorra. Adieraz ezazu zer
talde funtzional dituzten aminoazido guztiek.
b) (0,5 puntu) Zer izen du aminoazidoen arteko loturak? Zer ezaugarri ditu lotura
horrek?
c) (1 puntu) Zer dira proteina baten hirugarren eta laugarren mailako egiturak? Zeren
mende daude egitura horiek?
5B GALDERA
a) Aminoazidoen egitura orokorra ezagutzea, eta adieraztea amino eta karboxilo taldeak
aminoazidoen osagaiak direla, testuliburuetan deskribatzen den moduan.
b) Jakitea nolakoa den lotura peptidikoaren egitura laua eta nola eragiten duen
proteinaren malgutasunean eta egitura tridimentsionalean.
c) Proteinen egitura tertziarioa eta kuaternarioa ezagutzea, eta haien irudiak eta eskemak
egitea, testuliburuetan jasotzen den moduan. Jakitea egitura horiek proteinaren
sekuentzia edo egitura primarioaren menpe daudela.

2018
2A GALDERA
Azido nukleikoen transkripzioa eta itzulpena:
a) (1 puntu) Azaldu ezazu zertan datzan DNAren transkripzioa. Egin irudi bat
azalpenari laguntzeko.
b) (1 puntu) Azaldu ezazu zer den RNAren itzulpena. Egin irudi bat azalpenari
laguntzeko.
2A GALDERA
a) Jakin ADN base sekuentzian dagoen informazioa ARNm-ra transferitzen dela, eta
ondoren proteinen sintesia zuzentzen arduratuko dena. Ezagutu transkripzioan
dauden base osagarrien bikoteen eraketa.
b) Jakin kode genetikoak erlazionatzen duela ARNm-ren nukleotidoen sekuentzia
proteina batekin. ARNm nukleotido hirukote bakoitzak aminoazido bat kodifikatzen
du.

2019
1A
Entzimak eta entzimen jarduera:
a) (0,75 puntu) Deskriba ezazu, labur, zer molekula mota diren entzimak eta zer
funtzio duten zelulan.
b) (0,25 puntu) Zer esan nahi da entzimak "oso espezifikoak" direla esaten denean?
Arrazoitu erantzuna.
c) (0,25 puntu) Zer da koentzima bat eta zer funtzio du? Eman ezazu ezagutzen
duzun koentzimaren baten izena.
d) (0,75 puntu) Substratuaren kontzentrazioak [S], pH-ak eta erreakzioaren
tenperaturak entzima baten aktibitatean (v) zer efektu duten erakusten da (a), (b)
eta (c) irudietan. Identifika ezazu zer grafiko dagokion aipatutako efektu horietako
bakoitzari. Arrazoitu erantzuna.
1A GALDERA
a) Jakitea entzima gehienak gai direla erreakzio (bio)kimiko baten abiadura
azeleratzeko (katalizatzeko) gai direlako erreakzioaren aktibazio-energia jaisteko.
Jakitea entzimak direla zelulek bizitza mantentzeko dituzten katalizatzaileak.
b) Jakitea espezifizitateak adierazten duela zer gaitasun duen entzimak substratua eta
katalizatzen duen erreakzioa aukeratzeko.
c) Jakitea koentzimak molekula organiko ez-proteikoak direla eta guztiz beharrezkoak
direla entzima batzuen aktibitaterako. Talde funtzionalen edo elektroien hartzaile
edo emaile modura, besteak beste, hartzen dute parte erreakzioetan. Adibideak:
ATP, NAD, NADP, FAD, NADH2, NADPH2, FADH2, CoA-SH, etab.
d) Identifikatzea (a), (b) eta (c) irudiek erakusten dutela zer eragin duten tenperaturak,
substratuaren kontzentrazioak eta pH-ak entzimaren aktibitatean. Jakitea
aktibitatea tenperaturarekin linealki handitzen dela katalizatzailea desaktibatzen
den arte. Entzimaren aktibitatean asetasuna ageri da, substratuaren
kontzentrazioak eraginda. Eta aktibitate entzimatikoak pH optimoa erakusten du.

2020
Aukera 5B (2,5 puntu)

Biomolekulak eta lotura kimikoak:


a) (1,5 puntu) Adierazi zer biomolekulak dituzten lotura kimiko hauek:
1. Glukosidikoa, 2. Peptidikoa, 3. Esterra, 4. Fosfodiesterra. 5. Hidrogeno-loturak
b) (1 puntu) Azaldu, arrazoituz, zergatik gizakiok ezin dugun zelulosa digeritu, baina
bai almidoia.
Aukera 5B
a) Lotura hauen egitura ezagutzen du:
1) O-glukosidikoa, 2) Peptidikoa, 3) Esterra, 4) Fosfodiesterra eta 5) Hidrogeno
lotura. Eta lotura hauek dituzten biomolekulak identifikatzen ditu. ( adibidez: 1:
disakaridoak; 2: proteinak; 3: triglizeridoak eta 4: azido nukleikoak 5: Polisakaridoak,
azido nukleikoak, proteinak, e.a).
b) Zelulosaren eta almidoiaren arteko aldeak azaltzen ditu, horiek osatzen dituzten
monomeroen ezaugarriak eta polimero horietako bakoitzean eratzen diren loturak (
y -glukosídikoak) kontuan hartuta. Bai eta hauek digeritzeko gizakiek duten
gaitasunean duten eragina ere (zelulasarik eza).

2017
5B GALDERA
Aminoazidoak eta proteinak:
a) (0,5 puntu) Marraztu ezazu aminoazido baten egitura orokorra. Adieraz ezazu zer
talde funtzional dituzten aminoazido guztiek.
b) (0,5 puntu) Zer izen du aminoazidoen arteko loturak? Zer ezaugarri ditu lotura
horrek?
c) (1 puntu) Zer dira proteina baten hirugarren eta laugarren mailako egiturak? Zeren
mende daude egitura horiek?
5B GALDERA
a) Aminoazidoen egitura orokorra ezagutzea, eta adieraztea amino eta karboxilo taldeak
aminoazidoen osagaiak direla, testuliburuetan deskribatzen den moduan.
b) Jakitea nolakoa den lotura peptidikoaren egitura laua eta nola eragiten duen
proteinaren malgutasunean eta egitura tridimentsionalean.
c) Proteinen egitura tertziarioa eta kuaternarioa ezagutzea, eta haien irudiak eta eskemak
egitea, testuliburuetan jasotzen den moduan. Jakitea egitura horiek proteinaren
sekuentzia edo egitura primarioaren menpe daudela.

You might also like