Erreakzio kimiko bat gertatzen denean, substantzia batzuk beste
substantziaren bat bihurtzen da. Erreakzionatzen duten substantziak erreaktiboak dira, eta eratzen direnak, aldiz, produktuak.
LEHENENGO ESPERIMENTUA BEHAR DEN MATERIALA
PROZEDURA
Lehendabizi, jar ezazu 100 mL ozpina plastikozko botil txiki batean.
Jarraian, bi bikarbonato koilarakada (txiki) sar itzazu puxikaren barruan. Errezago egiteko inbutu bat erabil dezakezu.. Gero, jarri puxika botilaren ahoan, baina BIKARBONATOA IZAN DA ORAINDIK EGON KONTAKTUAN OZPINAREKIN. Segidan, ongi heldu puxika behatzekin. Beste esku batekin altxatu puxika gora eta modu honetan puxikan dagoena eroriko da botilara. Behatu ongi zer gertatu den eta erantzun ondorengo galderak:
GALDERAK
a) Azal ezazu zer gertatu den puxikan eta zergatik.
b) Azal ezazu ea erreakzio kimiko bat gertatu den eta zergatik.
c) Aipa itzazu zeintzuk diren erreaktiboak eta zeintzuk produktuak.
5. ERREAKZIO KIMIKOA FISIKA/KIMIKA DBH 3
BIGARREN ESPERIMENTUA BEHAR DEN MATERIALA
PROZEDURA
Lehendabizi, jarri arrautz baten azala txikitua plater batean.
Jarraian, bota ozpin-zurrusta eder bat. Behatu ongi zer gertatu den eta erantzun ondorengo galderak:
GALDERAK
a) Azal ezazu zer gertatu den platerean.
b) Azal ezazu ea erreakzio kimiko bat gertatu den eta zergatik.
c) Zein da arrautzaren azalaren osagaiaren formula kimikoa?
d) Zer gertatuko da egun batzuen buruan arrautza bat ozpinetan sartuz
gero? Egin ezazu 3. ESPERIMENTU HORI
ESPERIMENTU GUZTIAK GRABATU BEHAR DITUZUE ETA BIDEO
BAT EGIN AZALPEN GUZTIEKIN ETA GALDERA GUZTIAK ERANTZUTEN. BIDEOA GERO MOODLEN BITARTEZ ENTREGATU BEHAR DUZUE EDO UZTEN EZ BADIZUE, BIDALI NIRE KORREORA EDOTA PARTEKATU NIREKIN.