You are on page 1of 1

EKINTZA ENTZIMATIKOA: JARDUERAK

1.- “Katalasa” hidrogeno-peroxidoa oxigenoa eta ura bihurtzen duen


entzima da. Saihodi batean katalasa sartzen badugu eta gehitzen
badugu ur oxigenatua, oxigenoaren burbuila-emisioa produzitzen du.
Azido klorhidriko-tanta batzuk saihodi berari gehitzen badizkiogu emisioa
eteten da. Proposa iezaiozu gertaera honi azalpen bat.

2. Ernaldutako oilo-arrautza bat 4ºC-tan mantentzen bada hozkailu batean


21 egunetan zehar txitako bat ez da sortzen. Ernaldutako oilo-arrautza,
berriz, denbora berean mantentzen bada 37ºC-tan inkubagailu batean,
txitoa garatzen da. Proposa ezazu azalpen justifikatu bat.

3. Azal ezazu zein efektu izango litzatekeen Substratuaren antzeko


konposatuak gehitzea erreakzio entzimatiko batean. Efektu bera lor liteke
substratuaren antzekoa ez den substantzia bat gehitzean?. Arrazoitu
erantzunak

4. Ekintza entzimatikoa neurtzen da tenperatura eta pH jakin batzuetan eta


ondorengoa lortzen da: A egoera fisiologikoan ekintza entzimatikoaren
balioa hauxe da: 250mmol x min-1 x mg proteína-1; B egoera fisiologikoan
, berriz ekintza entzimatikoaren balioa A egoerarenaren bikoitza da
(tenperatura eta pH balio berdinetan). Azal ezazu zergatik gerta daiteke
hau.

5. Arrautza bateko zuringoak, egosten edo frijitzen denean, aldatzen du


bere itxura. Proposa ezazu aipaturiko aldaketako arrazoitutako azalpena
eta justifika ezazu zergatik gerta liteke antzeko aldaketarik azido
klorhidriko-tanta batzuk gehitzen direnean.

You might also like