You are on page 1of 1

XABOIA EGITEA

Kimikaren helburuetako bat substantzia berriak egitea da, sintesi bidez. Aspaldi-
aspalditik, xaboia egin izan da errautsak (izaera basikoa dute) eta landare edo animalia
jatorriko gantzak nahastuta. Nahaste hori prestatzen zutenak saponifikazio erreakzioa
egiten ari ziren.

Soda kaustikoa (sodio hidroxidoa) industrian egiten hasi zirenean, xaboi kantitate
handiak egitea ahalbidetu zuen erreakzio honen bidez:

PROZEDURA

1. Probeta bat erabiliz, hartu 4mL ur distilatu, eta isuri saiodi batean.
2. 1,5 g sodio hidroxido ( ez dezala larruazala ukitu, kaustikoa da eta) eta bota saiodian
dagoen uretan.
3. Estali saiodia tapoi batekin eta irabiatu, sodio hidroxidoa erabat disolbatu arte. Saiodia
asko berotuko da.
4. Hartu 8mL oliba-olio, eta gehitu olioa saiodiko disoluziora. Gehitu 2mL etanol.
5. Beste saiodi batean prestatu NaCl-zko ur disoluzio bat eta isuri bertan lehen hodiaren
edukia, izotzetan sartuta dagoela.
6. Estali saiodia eta irabiatu indarrez, harik eta nahastea solido bihurtu arte. Solido hori
xaboia da.
7. Azkenik, xaboia saioditik ateratzeko, berotu pixka bat saiodiaren behealdea gar batez.

You might also like