Xaboia

You might also like

You are on page 1of 3

Xaboia

Helburua:
Praktika honen helburua, Xaboia lortzea eta laborategiko oinarrizko tresneria era egokian
erabiltzea da.

Oinarri teorikoa:
Praktika honen oinarri teorikoa, xaboia egiteko egitura eta prozedura kimikoa ulertzea da.

Materialak, erreaktiboak eta laginak:


Materialak
● Hauspeakin-ontziak (600ml)
● Irabiagailua
● Metxeroa
● Eustoin osoa

Laginak
● Kolorantea eta perfumea
● olioa 75ml
● % 20 KOH disoluzioa
● Etanola
● NaCl disoluzio asea

Prozedura:
Lehenik eta behin, 5 molarreko sodio hidroxido disoluzio baten 25 ml bota ditugu jada
25 ml ur zeuzkan hauspeakin ontzia isuri dugu. Ondoren, 75 ml olio gehitu dugu
hauspeakin ontzian eta nahastea berotu dugu 15 minutuz irabiatuz etengabe. Gero
250ml ur bero isuri eta irakin arte berotu 10 minutuz. Horren ostean, 25g NaCl bota
disoluzioan eta 15 minutuz berotu. Nahastea 24 orduz utzi dugu glizerina eta olioa
bereiztu arte.
Hurrengo egunean, xaboia hauspeakin ontzira isuri eta berriro ere berotu genuen guztiz
desegin arte. Azkenik moldeetan bota genuen hoztu arte.
Emaitza:
Praktika honen emaitza, era naturalean eta prozedura kimikoaren bidez lortutako
xaboia izan da. Geure gelan, bi mota olio erabili genituen, bata bestea baino zikinagoa,
beraz, olio zikinagoarekin egindako xaboiak bai solidotu ziren baina olio
garbiagoarekin egindakoak ez.

Ondorioak:
Praktika honekin, frogatu dugu gu geuk kimikoki ikasi ditugun konposatuekin, era oso
errez batean eta pausu gutxi batzuen bitartez, egunero erabiltzen dugun produktu bat,
hau da, xaboia, lor dezakegula. Gainera, be bai ikusi dugu glizerina (alkohola) eta
olioaren (lipidoa) arteko dentsitate desberdintasunak eta nola arazo hori beroaren
bidez konpon dezakegula.

Galderak:
1. Koipeak, zer motatako konposatuak dira?
Lipidoa da, lipido saponifikagarriak konkretuki beraiekin xaboia egin ahal delako, guk
frogatu dugun bezala. Olioaren konposatu organikoak izateagatik, glizerol esterrez eta
gantz-azidoaz osatuak egon ohi dira.

2. Zer da glizerina? Idatzi bere formula.


Glizerina, hiru talde hidroxilo dauzkan alkohola da eta normalean lipidoen
degradaziorako erabiltzen da, hau da, xaboia egiteko. C₃H₈O₃

3. Zer da saponifikazioa?
Saponifikazioa prozesu kimiko bat da, non triglizeridoak (gantzak osatzen dituzten
molekulak) base nitrogenatu sendo batekin erreakzionatzen dute.

4. zer dira azido grasoak?


Gantz azidoak, lipidoz osatutako biomolekulak dira eta gure inguruan topa ditzakegun
gatz eta olio guztien konposizioaren parte dira. Bi mota daude: Gantz azido aseak eta
asegabeak.
5. Azaldu xaboiaren jokaera garbiketa-prozesuan.
Xaboiek garbitu egiten dute, molekulen muturren kidetasun desberdinak dituztelako
(polo modukoak). Koipea, ez dezakegu ezabatu soilik urarekin, urari aurre egiten baitio
bertan disolbaezina delako baina, xaboiak, kargarik gabeko kate luze edo
hidrokarbonatua du, koipearekin elkarreragiten duena, eta disolbatu egiten du. Karga
daukan eremua, berriz, kanpoaldera bideratzen da, tantak sortuz.

Bibliografia:
https://www.revista.unam.mx/vol.15/num5/art38/#:~:text=La%20suciedad%20grasa
%20no%20se,hacia%20el%20exterior%2C%20formando%20gotas.
https://www.atida.com/es-es/blog/diccionario-farmacia/que-es-la-glicerina-para-que
-sirve/#:~:text=La%20glicerina%20es%20un%20l%C3%ADquido,una%20pasta%20go
mosa%20y%20espesa.
https://es.wikipedia.org/wiki/%C3%81cido_graso
https://www.leti.com/vivetupiel/que-es/acidos-grasos/

You might also like