You are on page 1of 9

LIPIDOAK

SARRERA:
Oso talde heterogeneoa da. Karbonoa, hidrogenoa eta oxigenoa dituzten biomolekulak dira
eta sufrea, fosforoa eta nitrogenoa batzuetan agertzen dira.

Lipidoak gantz moduan ere deitzen dira. Ez dira uretan disolbagarriak, baina disolbatzaile
organikoetan disolbatzen dira, izan ere, lipofiloak dira eta hidrofoboak. Lipido batzuk guztiz
hidrofoboak dira, beste batzuk, aldiz, anfipatikoak.

Dentsitate baxua dute eta horregatik flotatzen geratzen dira uretan. Ukitzean likinak dira.

Lipido batzuk animali eratorria dute (haragia, arrautzak…) eta beste batzuk landare eratorria
(aguakatea, olioak edo artoa).

Gluzidoekin konparatuta, lipidoek leku txikiago baten kaloria gehiago emango ditu, izan ere,
lipidoak apolarrak dira eta ura ez egotean, leku gutxiago okupatzen dute. Molekula
murriztua da, oxigeno gutxi du eta oxidatzerakoan energia asko azkatzen da.

FUNTZIOAK:
Lipidoek hainbat funtzio garrantzitsu dituzte:
Energi iturriak dira: Energia ematen dute baina energi iturri alternatiboak dira, izan
ere, lehenengo gluzidoetatik hartzen da. Hala ere, gluzidoek baino energia bikoitza
gehiago pilatzen dute.

Egitura funtzioa: Zelulen mintz plasmatikoa eratzen dute.

Funtzio erregulatzailea: A, D eta K bitaminak lipidoak dira, baita hormona batzuk ere.
Hauek metabolismoan erregulazioan parte hartzen dute.

Babes funtzioa: Oinarrizko organo garrantzitsuak babesteko, lipidoz inguratuta


daude (ipurdian eta hatzetan lipido gehiago dago, mina ez sufritzeko. Hegaztien
lumak urarengandik babesten ditu.

Termoerregulatzailea: Koipeak beroaren galera ekiditzen du eta kanpoko hotzetik


babesten du. Horregatik, gizen dauden pertsonak, orokorrean, hotza hobeto jasatzen
dute.

Garraiatzailea: HDL eta LDL-ak kolesterola garraiatzen dute zeluletatik odolera


(LDL: txarra) edo odoletik zelulara (HDL: ona). A, D, E, K bitaminak ere lipidoak dira.

1
SAILKAPENA:
Lipidoak bi talde nagusietan banatzen dira: saponifikagarriak eta ez saponifikagarriak.
SAPONIFIKAGARRIAK: Xaboiak eratzeko gaitasuna dutenak dira eta gutxienez
gantz azido batez osatuta daudenak dira. Horrela sailkatu daitezke:

● GANTZ AZIDOAK: Azido karboxilikoa (COOH) talde karboxiliko moduan,


kate hidrokarbonatu lineal baten muturrean agertzen da. Karbono kopurua
bikoitia izaten da (12-14 artean).

Molekula anfipatikoa da: burua (karboxiloa) polarra eta hidrofiloa da; isatsa
edo kate hidrokarbonatua, aldiz, apololarra da eta ez du urarekin afinitaterik.
Mizelak eratzen dituzte, beraz. Atal polarrak hidrogeno zubien bitartez lotzen
dira gantz azido bat baino gehiago daudenean. Atal apolarrak Van der
Wallsen loturekin lotzen dira (lotura ahulak).

* Funtzezko gantz azidoak ugaztunok ezin ditugu sintetisatu. Hau da, dietan hartu
behar ditugu. Molekuletan agertzen dira, baina kanpotik hartu behar dira.

Ez dira beraiek bakarrik agertzen, beste gantz saponifikagarrien osagai da eta


hidrolisiaren ostean askatzean, energia iturri da. Bi mota daude:

○ ASETUAK (saturadas): Ez daude lotura bikoitz edo hirukoitzik, hau da,


hidrogeno posible guztiak ditu. Kate linealak dira, ez dituzte
tolesdurarik. Nutrizio aldetik ez dira oso egokiak. Normalean animali
eratorria dute. Gantz azido asetuen adibide gisa azido palmitikoa
dago. Solido egoeran agertzen dira giro tenperaturan.

○ ASEGABEAK (insaturadas): Hidrogeno gehiago onartzen dituzten


lipidoak dira, lotura bikoitzak edo hirukoitzak dituztenak dira. Kate
hidrokarbonatuan tolesdura bat egongo da, lotura bikoitzak edo
hirukoitzak eragindakoa. Osasunarentzat hobeak dira. Likidoak izaten
dira giro tenperaturan. Normalean landare eratorria dute. Van der
Wallsen lotura gutxiago ematen dira asetuekin konparatuta. Bi mota:
■ Monoinsaturatuak: Lotura bikoitz edo hirukoitz bakarra
dituztenak dira. Adibidez: azido oleikoa.
■ Poliinsaturatuak: Hainbat lotura bikoitz edo hirukoitz
dituztenak dira. Ugarienak lehenengo lotura bikoitza 9 eta 10
karbonoan dituztenak dira. Adibidez: Omega III edo Omega VI
(Omegak adierazi lehenengo lotura bikoitza non agertu
buztanetik hasita)

2
Asetuetan Van der Wallsen lotura gehiago daudenez, tenperatura altuagoa
behar da lotura hauek apurtzeko, hots, katea zenbat eta asetuagoa izan,
orduan eta fusio tenperatura altuago bat izango du. Zenbat eta
asetugabeagoa izan, beraz, fusio tenperatura txikiagoa izango du, ez
baitaude hainbat Van der Wallsen lotura (ukondoak izateagatik).

Van der Wallsen lotura gehiago egongo dira kate luzeetan. Beraz, kateak
zenbat eta luzeagoak izan, fusio tenperatura altuagoa izango du eta kateak
zenbat eta laburragoak izan, fusio tenperatura txikiagoa izango du.

* Gantzak lipido asetu gehiago izango ditu eta horregatik solidoak dira giro tenperaturan eta
olioak likidoak dira lipido asetugabe gehiago baitituzte.

● AZILGLIZERIDOAK: Glizerola eta gantz azidoak lotzen dira esterifikazioaren


ondorioz.
○ Esterifikazioa gertatzen da glizerolaren OH eta gantz azidoaren
buruaren artean.
○ Saponifikazioa egin dezakete. Xaboiak egitean xaboia goikaldean,
gantzak erdian kontsumitu barik eta azpian glizerina geratzen da.
○ Kontrako prozesua hidrolisia da. Lipasaren entzimaren bidez,
hasierako energia murrizten da (urdaila ezin da tenperatura altuan
egon).
● Gehienez, hiru gantz azido hartu ditzake eta kopuruaren arabera molekula
ezberdinak daude: monoazilglizeridoak (gantz azido bakarra),
diazilglizeridoak (bi gantz azido) eta triazilglizeridoak (hiru gantz azido).
Monoazilglizeridoak eta diazilglizeridoak anfipatikoak dira, baina
triglizeridoak guztiz hidrofoboak.

● Gantz neutroak/ triglizeridoak: Glizerina (glizerola)


eta hiru gantz azidoz osatuta dago, hauek ester
lotura bidez loturik. Glizerinak hiru hidroxilo talde
(alkohol) ditu, hiru karbonoei lotuta. Beraz, alkohola

3
eta gantz azidoaren burua (COOH) lotzen dira, zetona bat eratuz eta ur
molekula bat askatuz.
Guztiz hidrofoboak, polartasuna galdu dutelako (gantz azidoaren burua).
Adipositoetan pilatzen dira, ehun adiposoan. Solidoak edo likidoak izan
daitezke:
○ SOLIDOAK: Animalia jatorria -> gantz azido aseak
○ LIKIDOAK: Landara jatorria -> gantz azido asegabeak

Gantz azidoek funtzio ezberdinak dituzte:


● Energi erreserba: Energia gordetzen dute toki desberdinetan. Energia
hartzean gastatzen ez bada, tripan, ipurdian… geratu
● Babes funtzioa: Gantz neutroak organoen inguruan daude, kolpeetatik
babestu ahal izateko (babes mekanikoa).
● Termoerregulatzaileak: Tenperatura isolamendua egiten du. Zenbat
eta tenperatura txikiagoan bizi, animaliek orduan eta koipe proportzio
altuago bat dute.

● ARGIZARIAK (ZERIDOAK EDO EZKOAK): Kate luzeko monoalkohol


(muturrean) batez eta kate luzeko (karbono askoko) gantz azido batez
osatuta dago. Ester lotura bidez lotzen dira, hau da: ——CH2OH +
COOH——— = —-O-CO—- + H20. Guztiz hidrofoboak dira hauek ere, izan
ere polartasuna galdu dute (gantz azidoaren burua). Adibidez, erleen eztia.
Funtzioa babesa da:
○ Babestu: argizaria iragazkaitza denez, mikroosganismoengandik eta
urarengandik babesten du. Adibidez:
■ Hegaztien lumetan argizaria dago, lumak ez buztitzeko eta
horrela hegan egin ahal izateko. Bestela, uraren pisuarekin
ezingo lukete hegan egin.
● Hegaztiek arazoak dituzte petrolio istripuak gertatzen
badira, substantzia hidrofoboan disolbatzen direlako
eta zeriodoak disolbatzen direlako.
■ Hostoek argizaria dute, izan ere, ura sustraietatik sartu behar
da landareetara eta ez hostoetatik. Horregatik, sustraiek ez
dute argizaririk.

4
● MINTZEZKO LIPIDOAK / LIPIDO KONPLEXUAK: Mintzak eratzen dituzte
(mintz plasmatikoa, kloroplastoena, besikulena, mitokondrioena…).
○ Glizerolipidoak:
■ Glizerofosfolipidoak
■ Glizeroglukolipidoak
○ Esfingolipidoak:
■ Esfingofosfolipidoak
■ Esfingoglukolipidoak
GLIZEROLIPIDOAK:
★ Glizerofosfolipidoak: glizerola + 2 gantz azido + fosfatoa + aminoalkohola
Glizerola eta gantz azidoak ester loturaren bidez lotzen dira eta fosfato taldea
erradikalarekin lotura fosfodiester baten bidez lotzen da. Aminoalkoholak alkohol taldea
erabiliko du lotura egiteko fosfatoarekin.
● Molekula anfipatikoa da: Horrelako molekulak uretan murgilduta daudenean,
hidrogeno zubiak eratzen dira ura eta buruaren artean.
○ Aminoalkohola + fosfato taldea polarra da (hidrofiloa)
○ Glizerola gantz azidoekin lotura esterra egiten duenez, apolarra da
(hidrofoboa)
● Funtzioen inguruan, egitura funtzioa daukate, mintz
zelularrak osotzen dituztelako: mintz plasmatikoa,
mitokondrioaren mintza, besikularen mintza, golgi
aparatuaren mintza…
○ Mizelak eratzen dituzte: urarekin kontaktuan jartzen dira atal
hidrofiloak eta uretik aldentzen dira atal hidrofoboak.
○ Bikapa lipidikoa: mintz plasmatikoa eratzen da. Bi kapa daude mintz
plasmatikoan, bata ingurune extrazelularrarekin kontaktuan (ura) eta
bestea zitoplasmarekin kontaktuan (ura). Horrela, urarekin afinitatea
dituzten buruek urarekin kontaktuan egongo dira (ingurune
extrazelularrarekin edo zitoplasmarekin).
○ Liposomak: mintz plasmatikoaren egitura berdina daukate baina
txikiagoak dira. Kanpoko substantziak zelula barnera sartzeko balio
du.
● Plasmalogenoek eter lotura dute
ester lotura eduki ordez. Erretikulu
endoplasmatikoaren mintza osatzen
dute.
● Fosfatidina = glizerola + gantz
azidoa + fosfato taldea
(aminoalkohola gabe).

5
★ Glizeroglukolipidoak: glizerola + gantz azido bat + fosfatoa + gluzidoa.
Gluzidoa orokorrean monosakaridoa izaten da. Monosakaridoa glizerinari lotzen zaio
lotura O-glukosidikoarekin. Landaratan eta bakterioetan agertzen dira, gehienbat.
Molekula anfipatikoa da: monosakaridoa polarra, beste guztia apolarra.

ESFINGOLIPIDOAK:
Esfingosina aminoalkohola da eta amina taldeari (NH2) lotuta gantz azidoa agertzen da.
Alkohol primarioari ez bazaio ezer ez lotzen, zeramida molekula izango da (apolarra dena).
Hala ere, muturreko alkoholari erradikal lotzean, molekula ezberdinak lortzen dira.

★ Esfingofosfolipidoak: Gantz azidoa + esfingosina (aminoalkohola) + fosfatoa +


aminoalkohola
Neuronen axoietan agertzen dira (Swann zeluletan) eta hauek mielinaz osatuta daude.
Mielina galtzen denean, giharren koordinazioa galtzen da. Esfingofofolipidoak nerbio
bulkadaren transmizioan laguntzen du. Esklerosis anizkoitza gertatzen da
esfingofosfolipidoetan arazoak egonez gero.

B -> fosfato taldea + aminoalkohola —> esfingofosfolipidoak

6
★ Esfingoglukolipidoak: Gantz azidoa + esfingosina (aminoalkohola) + gluzidoa.
Animalietan agertzen dira gehienbat. Glukokaliza eratzen dute.
B-> oligosakaridoa bada-> Gangliosidoak
B-> monosakaridoa bada -> Zerebrosidoak

GANTZ AZIDOEN ERREAKZIO MOTAK:


● ESTERIFIKAZIOA: Gantz neutroak, zeridoak eta fosfolipidoak eratzeko, lotura esterra
egiten dira, hau da, esterifikazioa: -COOH + OH- -> -CO-O- +H2O. Molekulak
sortzeko erabilia da. Esterifikazioaren kontrakoa hidrolisia da eta lipasak behar dira
erreakzio hauek gertatzeko (digestiorako urdailean ugariak).

● SAPONIFIKAZIOA: -COOH + NaOH -> COONa + H2O: xaboiak sortzen dira erreakzio
honekin.
○ Gantz azido eta sodio hidroxidoarekin gertatzen den erreakzio kimikoa da.
○ COONa = gantz gatza (xaboia)
○ COO- negatiboki kargatuta eta Na+ positiboki kargatuta
○ Koipeko mantxa bat edukitzean eta uretan sartzean ez da joaten, ez delako
uretan disolbagarria. Hala ere, saponifikazioa gertatzean (xaboia anfipatikoa
sartu), mantxa zati txikiagoetan banatzen da, burua kanporantza geratzen da
eta koipeko mantxa kentzen da.

● HIDROGENAZIOA (margarinak sortu): Industriak erabiltzen du.


○ Landara olioak solido bihurtu: asegabeak aseak bihurtzeko erabiltzen da.
■ Likidoak diren landara olioei hidrogenoak gehitu eta horrela lotura
bikoiti edo hirukoitiak apurtzen dira margarina (solido asetuak) lortuz.

● OXIDAZIOA: Kate hidrokarbonatua apurtu eta gantz azidoak oxidatzen dira, usain
txarra irtetzen (rancias). Bitamina E erabiltzen da industrian, produktuak gehiago
irauteko oxidatu gabe, E bitamina antioxidatzailea baita.

7
EZ-SAPONIFIKAGARRIAK: Gantz azidorik ez dituzte eta ezin dituzte xaboiak eratu.
Motak:

● ESTEROIDEAK: Esterano egitura du (ziklopentanoperhidrofenentrenoa).


Karbono desberdinetatik, talde funtzionak desberdinak atera daitezke,
molekula ezberdinak sortuz. Hainbat esteroide mota daude:

Kolesterola: Beste esteroideen aintzindaria da, hau da, beste


esteroideak kolesterolaren deribatuak dira. Kolesterola esteroide
ugariena da. Kolesterola guk sortzeko gai gara, baina gehiena dietatik
hartzen dugu, oreka bat sortuz.

■ Hirugarren karbonoan OH- taldea du eta 17.enean kate hidrokarbonatu luzea.

■ Mintz plasmatikoan agertzen da, gehien bat, animali zeluletan. Mintza


deformagarriagoa edo zurrunagoa izango da kolesterol kantitatearen arabera.
Zenbat eta zurrunagoa (flexibilitate gutxiago) izan, orduan eta kolesterol gehiago
edukiko du. Hau da, higikortasuna murrizten du.

■ Molekula anfipatikoa da (polarra eta apolarra da). Burua polarra da eta buztana
apolarra da. Odoletik kolesterola ezin da garraiatu, uratik alde egiten dutelako eta
odolak ura dauka. Lipoproteinak erabiltzen dira honetarako.

■ Bi kolesterol mota daude: Kolesterola gibelean metatzen da. Kolesterol asko egotea
txarra da, zainetan eta arterietan kolesterola pilatzen delako eta arterien
flexibilitatea kentzen duelako. LDL proteina neurtzen da analisietan zenbateko
kolesterola dagoen jakiteko. LDL asko baldin badago, ez da ona.
● Kolesterol ona: HDL. Kolesterola arterietatik eta zainetatik kentzen ditu eta
gibelera eramaten du.
● Kolesterol txarra: LDL. Gibeletik arterietara eta zainetara eramaten da eta
kolesterol soberakina hauetan pilatzen da, arteriak zurrunagoak eginez eta
horregatik, arteriek ez dute odola ondo bonbeatzen uzten.
Odolan kolesterol gehiago doanean ateromak sortzen dira
kapilarretan. Kapilarrak elastikotasuna galdu egiten du eta zabalera
txikiagotzen da, odola igarotzeak eragotziz.

Hormona esteroideak: Euren artean progesterona eta testosterona. Garapen sexual


sekundarioak garatzen ditu. Erregulatzaileak dira, izan ere, aktibatu edo desaktibatzen
dituzte prozesuak.

8
Azido biliarrak: Gibelean sortzen dira eta digestioa egiteko balio dute. Behazun siskuan
biltzen dira eta gantz neutroen liseriketan parte hartzen dute. Lipasa entzima da eta ester
loturak apurtzen ditu. Molekula anfipatikoak dira. Erregulatzaileak dira: metabolismoa egin
edo ez, zein abiaduratan… Gainera, emultsio funtzioa egiten dute: gantz lodia zati txikietan
apurtzen dute.

D bitamina: Liposolublea da (hidrofoboa). Eguzkia behar du aktibatzeko eta funtzioa


kaltzioaren xurgapena da. Hau da, jaten dugun elikagaietatik, kaltzioa aprobetxatzen du.
Kaltziorik ez dagoenean, ez dago D probitamina askorik. Dietan, bitaminaren ezaugarria da
funtzezkoak direla da, hau da, dietan hartu behar dira bai edo bai. Kaltzioa hartzen ez bada
edo leku ilunetan bizi bada, hezurretan arazoak daude, adb: rakitismoa. Rakitismoan
kaltzioaren sintesia ez da egiten eta hezurrak deformatzen dira.

Giza espeziea Afrikan eratu zela ematen du, fosilak diotenaren arabera. Lehenengo gizakiek
ez zuten D bitamina arazorik (Afrikan Eguzki ugari), baina emigratzen joan zirenean,
erradiozioa ez da hain potentea. Argiak zirenak ez zituzten D bitaminarekin arazorik izango,
hezurrak indartsuagoak baitzituzten.

● TERPENOAK / ISOPRENOIDEAK: Landareetan lipidorik ugarienak dira,


usaina eta kolorea (pigmentuak) ematen diotenak (karotenoa, klorofila,
mentola, limoniola, geraniol…) A eta K bitaminak ere badira.

● EIKOSANOIDEAK: Erantzun inmunitarioan parte hartzen dute. Mezulari


modura agertzen dira. Hanturak sortzeko erabiliak dira.
○ Aspirinak prostaglandinaren sintesia murrizten du, hanturak gutxituz.

You might also like