You are on page 1of 15

Lipidoen sailkapena

Lipidoak karbonoa, hidrogenoa eta oxigenoa duten biomolekula organiko ba­tzuk


dira, batzuek fosforoa, nitrogenoa eta sufrea ere badute eta bai egiturari eta bai
funtzioari dagokionez talde heterogeneoa dira.

Propietate fisikoak Funtzioak

Ukitu koipetsua dute Erreserba energetikoa dira.

Itxura distiratsua dute Funtzio estrukturala dute.

Ez dira uretan disolbagarriak, baina bai Funtzio metabolikoa dute, bitamina


hainbat disolbatzaile organikoetan, lipodisolbagarriak eta hormona lipidoek
adibidez, kloroformoan, bentzenotan eta bezala.
toluenotan.

Dentsitate txikia dute.

Ohiko sailkapena
Bi taldetan sailkatzen dira, saponifikagarriak eta saponifikaezinak. Lehenengo
hauek, ganrz azidoak dituzte egituran eta hori esker xaboiak sortu ditzazkete eta
bigarrenak aldiz, ez dute gantz-azidorik, beraz ezin dute xaboirik eratu.

Lipido saponifikagarriak:
● Azilglizeridoak: Gantzak
● Zeridoak: argizariak
● Fosfolipidoak: Glizerofosfolipidoak eta esfingofosfolipidoak
● Glukolipidoak: zerebrosidoak eta gangliosidoak

Lipido saponifikaezinak:
● Terpenoak: xantofilak, karontenoideak, A bitamina eta abar
● Esteroideak: kortikoideak, hormona sexualak, kolesterola, behazun azidoak,
D bitamina…

Egitura kimioki funtzionalaren araberako sailkapena


Sailkapen sistema honek lipido hauek bereizten ditu:
● Gantz-azidoak eta molekula deribuatuak: Gantz esterrak (argizariak) eta
eikosanoideak (prostaglandiak).
● Glizerolipidoak edo azilglizeridoak: Gantzak
● Glizerofosfolipidoak: Lezitinak eta zafalinak
● Esfingolipidoak: Esfingofosfolipidoak eta esfingoglukolipidoak
● Lipido esterolikoak: Esterolak (kolesterola eta D bitamina) eta esteroideak
(hormona sexualak)
● Lipido prenolikoak: Terpenoak edo isoprenoideak (A bitamina) eta kinonak
(k bitamina)

Gantz-azidoak eta deribatuak


Gantz-azioak, izaera lipidikoko molekula batzuk dira, kate lineal adarkatuak dira eta
karboxilo talde bat dute (-COOH) mutur batean.
Gantz-azidoak kate hidrokarbonatuaren luzeran bereizten dira bata bestetik,
molekulan dauden lotura bikoitzengatik, Ω karbonoa da kateko azkena.

Gantz-azido aseak
● Lotura kobalente guztiak bakunak dira.
● Kimikoki egonkorrak dira.
● Giro temperaturan, solidoak dira.
● Animalia guztietan eta kokoaren, palmaren eta kakahuetearen olioetan
daude.
● Adibide batzuk azido palmitikoa (16 karbono) eta azido estearikoa (18
karbono) dira.

Gantz-azido asegabeak
● Lotura bikoitz bat edo gehiago dituzte.
● Giro tenperaturan, likidoak dira.
● Arrain urdinaren olioetan eta landare olioetan daude.
● Asegabetasunaren kopuruaren arabera, monoasegabeak edo poliasegabeak
izan daitezke.

Gantz-azido monoasegabeak
● Lotura bikoitz bakarra dute.
● Kimikoki egonkorrak dira.
● Adibide bat azido oleikoa da (18 karbono ditu eta omega-9 seriekoa da); oliba
olioak ditu
Gantz-azido poliasegabeak
● Lotura bikoitz bat baino gehiago dute
● Ikuspuntu kimikoari dagokionez, oso ezegonkorrak dira eta oso erraz
zeharmintzen dira.
● Ugaztunentzat esentzialak dira, hau da, ezinbestekoak dituzte ondo
garatzeko, baina nola ezinekoa den hura ekoiztea, dietan hartu behar da.
● Adibidez, azido α-linoleikoa (omega-3 seriekoa) eta azido linoleikoa (omega-6
seriekoa da), biek 18 karbono dituzte.

Gantz-azidoen propietate fisikoak


Bi propietate fisiko nagusi dituzte

Disolbagarritasuna
Gantz-azidoak konposatu anfipatikoak dira, hau da, kontrako polaritatea duten bi
eremu dituzte:
● Buztan apolarra edo hidrofobikoa: Kate hidrokarbonatua duen eremu
hidrofobikoa da, hau da, urarekin nahastu ezin daitekena.
● Buru polarra: Karboxilo taldea (-COOH) duen eremu hidrofilikoa da, hau da,
urarekin nahastu daitekena.
Propietate hau dela eta, disoluzio akuosoan, egitura hauek eratu ditzakete:
● Gainazaleko monogeruza.
● Mizelak: Esfera moduko batzuk dira, haren buztan hidrofobikoa barrura
begiratzen jartzen dena.
● Geruza bikoitza: Bi geruza dituzten hesi itxurako egitura batzuk dira.

Urtze puntua
Gantz-azidoek giro tenperaturan duten egoera fisikoa urtze puntuaren araberakoa
da, urtzen hasten diren tenperaturaren araberakoa. Giro tenperaturan, urtze puntu
baxua duten gantz-azidoak likido dira; urtze puntu altua dutenak, berriz, solido dira.
Izan ere, zenbat eta luzeagoak eta aseagoak izan kateak orduan eta sendoagoak
dira atomoen arteko Van der Waals indarrak. Hori dela eta, energia (bero) gehiago
bearko da interakzio horiek apurtzeko.
Gantz-azidoen propietate kimikoak
Gantz-azidoek dituzten propietate kimikoak karboxilo taldetik (-COOH) datozkie; izan
ere, talde horrek garrantzi biologiko hadia duten zenbait erreakzio kimikotan hartzen
du parte, hala nola esterifikazioan eta saponifikazioan.

Esterifikazio erreakzioa
Azido organiko baten eta alkohol baten arteko kondentsazio erreakzioa da. Ester
karboxiliko bat, edo besterik gabe ester bat, eratzen da ur molekula bat galduta.

Saponifikazio erreakzioa
Azido organiko bate eta beste base sendo baten arteko erreakzioa da. Erreakzio
horretan, azidoaren gantza eratzen da.

Xaboien gaitasun emultsionatzailea


Xaboiak, izaera anfipatikoa dutenez, substantzia emultsionatzaileak dira, hau da, gai
dira lipidoen uretako emultsioak egonkortzeko.

Gantz-azidoetatik eratorrietako lipidoak


Gantz-azidoetatik eratorritako lipidoak askotarikoak dira. Aipagarrienak argizariak
eta eikosanoideak dira.

Argizariak
Gantz-azido baten eta alkohol monohidroxiliko baten arteko esterrak dira; biak kate
luzekoak dira eta karbono atomoen kopuru bikoitia dute.
Ez dira uretan disolbagarriak, haien funtzioak geruza babesgarriak eratzea da eta
haien adibide nagusiak lumetan, ilean, hostoetan eta fruituetan ageri dira.
Eikosanoideak
● 20 karbono duten gantz azido poliasegabeetatik eratorriak dira.
● Garrantzitsuenak prsotaglandinak dira:
- Hanturazko erantzun immunitarioan parte hartzen dute.
- Gorputzaren tenperatura erregulatzen dute.

Glizerolipidoak edo azilglizeridoak


Glizerolipidoak edo azilglizeridoak glizerina molekula baten eta gantz-azido molekula
baten, biren edo hiruren arteko esterrak dira. Erreakzio horren ondorioz,
monoazilglizeridoak, diazilglizeridoak eta triazilglizeridoak eratzen dira.
Saponifikagarriak dira base sendoekin nahastuz eta hidrolizatuz gero, xaboiak
egiteko balio dute.

Esterifikazio erreakzioa

Saponifikazio erreakzioa

Gantzak
Triazilglizeridoak gatz neutroak direla esten da, izan ere, apolarrak dira eta,
ondorioz, ezin dira uretan disolbatu. Hauen funtzioak hiru dira: Erreserba
energetikoa, isolatzaile termikoa eta babes mekanikoa. Hiru taldeetan sailkatzen da:
● Olioa: Giro tenperaturan likidoak dira eta konposizioan gantz-azido
asegabeak dituzte. Haren adibideak oliba olioa, ekilore olioa eta soja olioa
dira.
● Koipeak: Giro tenperaturan oretsuak dira, gantz-azido aseak dituzte eta
haren adibideak gurina eta margarina dira.
● Seboa: Giro tenperaturan solidoak dira, gantz-azido aseak dituzte eta haren
adibide ezagunena urdaia da.

Glizerofosfolipidoak edo fosfoglizeridoak


Glizerofosfolipidoak azido fostatidikoaren eta aminoalkohol baten arteko esterrak
dira.

Fosfolipido mota nagusiak


Glizerofosgolipidoen funtzioak
Glizerofosfolipidoak molekula anfipatikoak dira eta bi eremu dituzte:
● Buru polarra: Eremu hidrofilikoa da. Aminoalkoholak eta azido fosforikoak
eratzen dute.
● Buztan apolarra: Eremu hidrofobikoa da eta gantz-azidoen bi kate
hidrokarbonatu luze izaten ohi dira.

Esfingolipidoak
Esfingolipidoak animalien eta landareen zeluletako mintzean dauden lipido talde
konplexu bat dira. Nerbio ehunetan oso ugariak dira, eta denak dute zeraminda
zeina esfingosina (18 karbonoko aminoalkohol asegabe bat) eta kate luzeko
gantz-azido bat baititu, amida lotura batez elkartuak.

Esfingofosfolipidoa
Zeramidaren eta azido fosforiko molekula baten arteko esterifikazioz sortzen dira.
Zeluletako mintzak osatzen dituzte.
Garrantzitsuenak, esfingomielinak dira, oso ugariak dira ugaztunen mielina zuntzeko
axioiak babesten dituzten mielinan.
Esfingoglukolipidoa
Zeramida bat, lotura o-glukosidiko batez, gluzido molekula bati elkartuta eratzen
dira. Zeluletako mintzen osagaiak dira eta batez ere neuronetan ugariak dira
zerebrosidoak eta gangliosidoak.

Lipido esterolikoak
Lipido esterolikoak eraztun tetrazikliko baten eratorriak
dira. Eraztun horri ziklopentanoperhidrofenantreno
esaten zaio, eta hiru ziklohexano eraztunez eta
ziklopentano eraztun batez osatuta dago. Bi multzo
daude: esterolak eta esteroideak.

Esterolak
Esterolek hidroxilo (—OH) talde bat dute C3 karbonoan, eta, gehienek, hala nola
kolesterolak, kate hidrokarbonatu alifatiko bat dute C17 karbonoan. Ba­tzuetan, B
ziklohexano eraztuna irekita dago; D bitaminaren kasuan bezala.
Hauek dira esterol nagusiak: kolesterola, behazun azidoak, D bitamina eta
estradiola.

Kolesterola
Animalien zeluletako mintzaren parte da. Haien jariakortasuna erregulatzen du, eta
egonkorrago eta erresistenteago egiten ditu. Gainerako lipido esterolikoen
sintesirako aitzindari bat da.
D bitamina
Kaltzioaren eta fosforoaren metabolismoa eta haien hesteetako xurgapena
erregulatzen du.
Zenbait forma kimiko daude. Ugariena D3 bitamina edo kolekaltziferola da.

Behazun azidoak
Digestioan gantzak emultsionatzen dituzten behazun gatzak eratortzen dituzte.
Gibelean sintetizatzen dira, kolesteroletik abiatuta.

Estradiola
Hormona sexual femenino bat da. Besteak beste, karaktere sexual sekundarioen eta
obulua heltzearen erantzulea da.
Esteroideak
Esteroideek oxigeno bat dute C3 karbonoan lotura bikoitz batez elkartua. Gil­tzurrun
gaineko azaleko hormonak eta hormona sexualak dira esteroideak.

Gilturrun gaineko azaleko hormonak


Bi dira aipagarriak: kortisola (gluzidoen metabolismoa erregulatzen duen
glukokortikoidea) eta aldosterona (giltzurrun hodietan uraren eta gatz mineralen
xurgapena erregulatzen duen mineralokortikoidea).

Kortisola Aldosterona

Hormona sexualak
Sexu heldutasuna eta ugalketa funtzioak erregulatzen dituzte. Aipagarrienak
testosterona (hormona sexual maskulinoa) eta progesterona (hormona sexual
femeninoa) dira.

Testoesterona Progesterona

Lipido prenolikoak
Lipido prenolikoak askotariko lipidoen talde bat dira, bai egiturari erreparatuta, bai
dituzten funtzioei erreparatuta. Isoprenoaren (2-metil-1,3-butadienoa) polimeroak
dira. Bi multzo nagusi daude: terpenoak, isoprenoideak eta kinonak.
Terpenoak edo isoprenoideak
Landare olioetan talderik ugarienak dira eta landareek dituzten usain gehienen eta
kolore gehienen erantzule dira.

Monoterpenoak
Bi isopreno molekula dituzte. Talde honetakoak dira landare esentziak, hala nola
mentola, kanforra eta limonenoa; substantzia lurrunkorrak dira.

Diterpenoak
Lau isopreno unitate dituzte. Nabarmentzekoak dira fitola (klorofilaren osagaia) eta
A bitamina edo erretinola.

Triterpenoak
Sei isopreno molekula dituzte. Eskualenoa nabarmentzen da, kolesterolaren
aitzindaria.

Tretaterpenoak
Zortzi isopreno unitate dituzte. Lotura bakunak eta bikoitzak txandakatuta dituztenez,
fotosentikorrak dira; hortaz, argiak erraz kitzikatzen dituen substantzia koloredunak
dira: haien lotura bikoitzek eguzki espektroko erradiazio jakin batzuk harrapatu, eta
osagarriak igortzen dituzte.
Hauek dira tetraterpeno nagusiak:
● Karotenoideak: Molekula laranjak. Adibidez, β-karotenoa, A bitaminaren
aitzindaria, azenarioetan oso ugaria.
● Likopenoak: Molekula gorriak. Tomatearen, piperraren eta beste barazki
batzuen kolore bereizgarriaren erantzuleak.
● Xantofilak: Molekula horiak. Adibidez, udazkeneko hostoen kolorea eragiten
duen luteina eta alga arreei kolore marroia ematen dien fukoxantina.

Politerpenoak
Ehunka isopreno molekulaz osatuta daude. Aipagarriena kautxua da, zeina lortzen
baita latexetik, kautxu zuhaitzak (Hevea brasiliensis) jariatzen duen esne itxurako
emultsio batetik.

Klorofila
Fitola ezinbesteko diterpenoa da klorofila molekularen
egituran. Fitola lotura kobalente bidez lotzen zaio
hemoglobinaren hemo taldearen antzekoa den eraztun bati,
baina magnesioarekin, ez burdinarekin. Eraztun horretan,
lotura bakunak eta bikoitzak txandakatzen direnez,
klorofilak oxidatzeko eta erreduzitzeko ahalmena du, fotoiak
xurgatuz eta igorriz. Fitola, bestalde, klorofila tilakoideen
mintzera finkatzeaz arduratzen da.
Kinonak
Hainbat isopreno unitate dituzte, bi karbonilo talde (C=O) dituen substantzia
ez-isoprenoide bati elkartuta.
Lau dira aipagarrienak: ubikinona edo Q koentzima (elektroi garraiatzaile gisa
jokatzen du zelulako arnasketan); fotosintesiko plastokinonak; K bitamina (odol
koagulazioan hartzen du parte), eta E bitamina (antioxidatzailea).

Bitaminak
Substantzia organiko askotarikoen talde bat dira bitaminak; organismoak ezin ditu
sintetizatu, baina garapen egokia izateko behar ditu —oso kantitate txikitan—.
Ezaugarriak:
● Ez diote energiarik ematen zelulari.
● Ez dira beste biomolekula batzuen unitate estrukturalak.
● Guztiek dute funtzio metaboliko espezifiko bat; hortaz, ezinbestekoak dira,
metabolismo zelularrak egoki funtziona dezan.
● Esentzialak dira organismo heterotrofo gehienentzat, haiek ezin baitituzte
sortu.
● Bitamina jakin baten gabeziak edo urritasunak abitaminosi edo
hipobitaminosi arazo patologikoak eragiten ditu, eta gaixoari bitamina
emanez sendatzen dira.
● Honela sailkatzen dira: lipodisolbagarriak (kimikoki lipidoekin erlazionatuak)
eta hidrodisolbagarriak (uretan disolba daitezkeen molekula txikiak;
koentzima gisa jokatzen dute eta gehienak nukleotidoekin erlazionatuta
daude).
1. Azpian dagoen irudiari dagokionez, erantzun galdera hauei:
a) Zer biomolekula mota da irudikatutakoa? (0,5 p)
b) Izendatu 1etik 5erako zenbakiek adierazten dituzten osagaiak (0,75 p)
c) Identifikatu molekularen zein zati den polarra, eta zein apolarra (0,5 p)
d) Azaldu non dagoen biomolekula hau zelulan eta aipatu biomolekula honen
funtzio biologiko bat (0,75 p)

2. Triazilglizeridoak edo gantzak gizakien elikaduran erabiltzen dira.


a) (0,5 puntu) Azaldu haien konposizio kimikoa.
b) (0,5 puntu) Azaldu zer alde dagoen, ikuspuntu kimikotik, olioen
(girotenperaturan likido diren koipeak) eta gantzen (giro-tenperaturan solidoak
diren koipeak) artean. c) (0,5 puntu) Azaldu zertan datzan saponifikazioa.
d) (0,5 puntu) Izendatu lipido ez-saponifikagarrien bi talde.
e) (0,5 puntu) Esan zein den fosfolipidoen funtzio biologikorik garrantzitsuena,
eta adierazi nola kokatzen diren zelulan.

3. Irudian, biomolekula mota baten egiturak ageri dira eskematikoki.


a) (1.0 puntu) A, B, C eta D zer biomolekula mota diren identifikatzen du.
Disolbagarriak ote dira edo? uretan disolbatzen ez direnak? Erantzuna
justifikatzen du
b) (1.0 puntu) Azaldu labur-labur zer funtzio betetzen dituzten biomolekula
horiek zeluletan.
c) (0,5 puntu) Honako hau adierazten du: (C) eta (D) letrak
4. Gantz-azidoak:
a) (1 puntu) Marraztu gantz-azido baten egitura kimikoa, eta adierazi haren
zatiak eta talde funtzionalak.
b) (0,5 puntu) Gantz-azido aseen eta asegabeen arteko aldea azaltzen du.
Jarri mota bakoitzaren adibideak.
c) (1 puntu) Gantz-azidoak dituzten bi biomolekula konplexuago adierazten
ditu molekula konplexu horien egitura eta funtzio nagusiak.

5. Biomolekulak eta lotura kimikoak:


a) (1.5 puntu) Ondorengo lotura kimikoak zer biomolekulak dituzten
adierazten du:
1. Glukosidikoa, 2. Peptidikoa, 3. Esterra, 4. Fosfodiesterra, 5. H-zubiak
b) (1 puntu) Azaldu arrazoituta zergatik ezin dugun gizakiok digeritu zelulosa,
baina bai almidoia.

6. Triglizeridoak:
a) (0,5 puntu) Biomolekula horien egitura adierazten du.
b) (0,5 puntu) Zer molekula lortzen dira triglizeridoak hidrolizatzen direnean?
c) (1 puntu) Zer funtzio betetzen dituzte triglizeridoek zeluletan?

7. Definitu: dipeptidoa, aminoazidoa, lotura peptidikoa. Arrazoitu zure


erantzunak.

8. Irudian, mota bateko hainbat egitura ageri dira eskematikoki


biomolekulak:
a) (1 puntu) Zer biomolekula-mota den eta horien barruan zein talde den
identifikatzen du biomolekula horietatik dator irudi bakoitza. Uretan
disolbagarriak izango dira ala ez? Arrazoitu erantzuna.
b) (1 puntu) Azaldu labur-labur zer funtzio betetzen dituzten biomolekula
horiek zelulan.

9. Lipidoei dagokienez:
a) (0,5 puntu) Labur definitu zer den gantz-azido bat, gantz-azido bat
poliinsaturatua eta fosfolipido bat. Bi lipido mota handietako zeinena da?
azken hori?
b) (1 puntu) Zer funtzio betetzen dituzte lipidoek animalietan? Eta
barazkietan? Arrazoitu zure erantzunak.
c) (0,5 puntu) Gantz-azidoen insaturazioak zer garrantzi duen adierazten du
fosfolipidoak mintz biologiko baten iragazkortasunean. Arrazoitu zure
erantzuna.
10. Lipidoak:
a) (0,5 puntu) Zer alde dago gantz-azido aseen eta asegabeen artean?
b) (1 puntu) Zer lipido motak osatzen dute oinarrizko egitura zelula-mintzak?,
eta Zertan datza molekula horien propietatea anfipatikoak? Egin ezazu
portaera horren eskema, eta erlazionatu mintzak.
c) (0,5 puntu) Zer dira lipido bateraezinak? Eman adibide batzuk.

11. Lipidoak:
a) (0,5 puntu) Zer biomolekula mota erakusten dira erantsitako irudietan?
Nolako biomolekulak zer dira?
b) (0,5 puntu) Nola deitzen zaie hidrolizatzen direnean lortzen dira?
c) (0,5 puntu) Zergatik dira desberdintasunak 1 eta y molekulen artean
ikusten diren egitura-molekulak 2. Azaldu labur-labur.
d) (0,5 puntu) Zein dira mota horretako eginkizunak? zeluletako molekulena?
Azaldu labur-labur.

12. Lisosomak:
a) (1 puntu) Zer funtzio nagusi dute lisosomek? Funtzio hau jakinda: betetzen
dute, zer esango zenuke haien konposizio kimikoaz?
b) (1 puntu) Marrazki batean lagunduz, adierazi zein prozesu zelularretan
dauden lisosomekin zerikusia dutenak.

You might also like