You are on page 1of 2

DNAren “etxeko” erauzketa

HELBURUAK:

Etxeko tresna eta erreaktiboak erabiliz DNAren erauzketa egingo dugu.

MATERIAL Y REACTIVOS

Ur destilatua
Lagin begetala (tomatea, tipula, berakatza…)
Etxeko gatza
Bikarbonato sodikoa
Txanpua edo tresnak garbitzeko xaboia
Alkohol isometilikoa (0ºCtan)
Batidora
Hozkailua
Zentrifuga edo iragazkia
Hauspeontzia
Saiodia
Beirazko hagatxoa

OINARRIAK

Gatz ioiak DNAren karga negatiboak erakarriak dirabere disoluzioa ahalbideratuz. Lehenik
zelularen lisia burutu beharra dago, horretarako xaboia erabiltzen da. Erauzia PH jakin bat
ezarriko duen disoluzio indargetzaile (disolucion tampon) batetan utziko dira. Disoluzio
horretan, DNAz gain beste hamaika suntantzia ere izango ditugu, besteak beste, RNA,
gluzidoak, proteinak… Beraz, disoluzio horretatik DNA bereizi beharra dago, horretarako
alkohola erabiltzen da.

PROZEDURA:

1. Disoluzio indargetzailearen prestaketa:

 120ml ur destilatu
 1,5g NaCl
 5g bikarbonato sodiko
 5mL Xaboi
Guztia elkartu, irabiatu eta erabiltzeko unea heldu arte hozkailuan gorde.
2. Erabiliko del lagina aukeratu (tipula, tomatea, berakatza) eta dado txikitan moztu eta
ehogailu (batidora) batetik pasatu 10 segundotan, lagina lehorra bada, ur destilatu
apur bat gehitu ahal zaio.
3. Hauspeontzi garbi batean ehotutako disoluzioren 5 ml jarri, 10 ml disoluzio
indargetzaile hotz eta nahastu indartsu gutxienez 2 minututan.
4. Soberakinak banatzeko komenigarria izan daiteke, abiadura motela erabiliz 5minututan
zentrifugatzea eta gainjalkina pipeta baten laguntzaz jaso.
5. Lortutako gainjalkinaren 5ml saiodi batean jarri eta alkohol isoamilikoaren hotzaren
(izozkailuan gordeta egotea onena) 10ml gehitu.
Adizio hau, kontu handiz, saiodiaren hormatik apurka-apurka jarioz egin behar da,
helburua alkohola goiko aldean geratzea da nahaztu gabe.
6. Hagatxo baten muturraz edo Pasteur pipeta baten laguntzan agertzen den egitura
likatsua aurrera eta atzera mugitu, beti ere alkohol geruza zeharkatu gabe eta apurka-
apurka egoera likatsua kondentsatuz joango da, minutu bat pasatuta sartu egituraren
azpitik eta ahalegindu hartzen.

EMAITZAK

Lortutako egitura likatsua , ez da DNA purua, izan ere ziurrenik RNA zatiak ere edukiko ditu.
Nola egin dezakegu jakiteko, idatzi protokolo bat azaltzeko.

You might also like