You are on page 1of 13

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko

HEO 1
AHATEA LARANJAREKIN
OSAGAIAK:
• ahate bat • baso erdi bat ardo zuri
• 6 laranja • baso bat salda edo ur
• tipula bat • koilarakada bat irin
• kopa bat koñak • erramua, ezkaina eta perrexila

PRESTATZEKO ERA:

Ahatea txikituta kazola batean ipini eta gorritu. Ongi gorrituta dagoenean, tipula
xehetu, eta kazolara bota: tipula,erramua, ezkaina eta perrexila.
Tipula ongi gorrituta dagoenean, irina erantsi, baina kontuz ibili ez erretzeko.
Kopa bat koñak bota eta su eman. Ondoren ardoa, salda eta gatz pixka bat ipini eta
irakiten utzi su txikian.
Ahatea ia egina dagoenean 2 laranja zuku erantsi.
Ahatea kazolatik atera eta saltsa iragazi eta berriz ere kazolan jarri ahatea eta
saltsa.
Laranja azal bat 3 minutuz uretan irakin eta gero mehe-mehe moztu. Hori ere
kazolara gehitu.

ARRAUTZA FLANA
12 FLAN EGITEKO OSAGAIAK:

• 1 litro eta laurden esne


• 6 arrautza
• 12 gorringo
• 300 gramo azukre

MOLDEA KARAMELIZATZEKO:

• 200 gramo azukre

PRESTATZEKO ERA:

Hasteko, nahastu gorringoak, arrautzak eta 300 gramo azukre. Bestalde, esnea
irakiten jarri. Gero, nahastu bi parteak.

Prestatu karamelua 200 gramo azukre eta urarekin, eragin su suabearen gainean.
Banatu karamelua molde guztietara. Bete moldeak kremarekin eta erre labean maria
bainuan 180-200 ºC. Flana egongo da barrualdeak 85 ºC hartzen dituenean.

Atera labetik eta utzi hozten.

Atera moldetik eta esne-gainarekin zerbitza dezakezu.

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko


HEO 2
ARROZA KUBATAR ERARA

OSAGAIAK:

• Arroza
• Tomatea
• Arrautza

PRESTATZEKO ERA:

Kazola batean, arroza egin.


Gero, zartaginean tomatea frijitu.
Ondoren, arroza bere "puntuan" dagoenean, plater batean ipini. Tomatea gaineratu.
Eta, bukatzeko zartaginean arrautza bat frijitu.
Eta, arrozaren gainean ipini.

ARROZ-ESNEA

OSAGAIAK:

• litro bat esne


• 300 gramo arroz
• kanela abar bat
• limoi azala
• 150 gramo azukre

PRESTATZEKO ERA:

Ipini esnea, limoi azala eta kanela lapiko batean. Irakin suan poliki-poliki, irakiten
duenean bota arroza eta jarri irakiten berriro minutu batzuetan.
Gero, ipini arroz-esnea ontzi txiki batzuetan eta itxaron hoztu arte. Hozten denean,
nahi duzunean jan dezakezu.

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko


HEO 3
BAKAILAO BUZTANAK PIPERREKIN
OSAGAIAK (LAU LAGUNENTZAT):

6 bakailao buztan, oliba olioa, 2 arrautza, irina, tipula, piper berde bat, piper gorriak,
tomate frijitua eta kayena bat.

TRESNAK: Ontzi bat, zartagin bat, eta lapiko handia eta zapala, txikia eta sakona baino
hobeto.

PRESTATZEKO ERA:

Errezeta prestatu aurretik, bakailaori gatza kendu. Hori lortzeko, bakailoa ontzi
batean urarekin ipini eta hozkailuan sartu. Sei edo zortzi orduren ondoren, atera
bakailaoa eta txorrota azpitik pasatu eta gero, berriro ur berriarekin hozkailuan sartu.
Operazio hau beste behin errepikatu.

Hori egin eta gero, errezeta egiten hasi ahal gara. Bakailao buztanak lehortu eta bi
edo hiru (handienak) zatitan ebaki. Tipula eta piper berdea txikitu eta lapiko batean
olioarekin gorritu, su erdian. Bestalde, plater batean arrautzak irabiatu.

Zartaginean gaineratu olioa eta berotu. Oso bero dagoenean, bakailao buztanak
irinean eta gero arrautzean (bi aldeetatik) pasatu eta bota zartaginean. Frijituta
dagonean zartaginetik atera eta lapikoan ipini, tipula eta piper gainean. Gogoratu
bakailaoren larrua beti-beti gorantz ipintzea, hori egiten bada ezin delako lapikoan
itsatsi.

Bakailao buztan guztiak lapikoan daudenean, tomate frijitua (etxekoa hobeto) eta
kayena txikituta gaineratu, eta sua igo. Noizean behin lapikoari eragin, horrela
bakailoak bere gantza askatuko du eta askoz goxoago egongo da. Azkenean, irakiten
duenean piper gorriak gaineratu.

GUACAMOLE

OSAGAIAK 3 – 5 LAGUNENTZAT:

Bi ahuakate, laurden bat tipula, laurden bat tomate, ale bat baratxuri, limoi bat, zati
bat pipermorro, gatza, piperbeltza, esnea, ardo-ozpina, oliba-olioa.

PRESTATZEKO ERA:

Tipula, tomatea, pipermorroa eta baratxuria zuritu eta zati txikietan egin.
Ahuakatea zuritu eta sardexkarekin edo turmixerekin xehetu.
Nahastu dena, txorrotada bat esne bota, eta berriro nahastu.
Gatza eta piperbeltza bota, eta gero txorrotada bat ardo-ozpin eta oliba-olioa bota.
Azkenik, limoi zukua gehitu.
Prest dago jateko natxoekin edo ogiarekin.

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko


HEO 4
KALABAZIN KREMA:

4 LAGUNENTZAKO OSAGAIAK:

kalabazin handi bat (edo bi txiki),


2 edo 3 patata,
tipula bat,
piper berde bat,
gatza, 2 edo 3 oliba olio koilarakada,
litro bat esne erdigaingabetu
2 edo 3 "el caserio"ko gazta-atal (edo antzekoa; izan daiteke ere philadelphia
gaztarekin).

PRESTATZEKO ERA:
Lehendabizi tipula eta piper berdea txikitu eta, kalabazina egosiko duzun kazola
berean frijitu 2 edo 3 oliba olio koilarakadarekin, tipula karamelizatu arte.

Gero, kalabazina eta 2 patata zuritu eta txikitu behar dituzu eta, kazolatik ezer
kendu gabe, barrura gaineratu 2 edo 3 "el caserio"ko gaztarekin (edo antzekoa).

Hori egin eta gero, gehitu litro bat (edo estali arte) esne erdigaingabetu eta berotu
egosi arte eta gero, irabiatu dena irabiagailurekin. Nahi baduzu, pikatoste batzuk
gehitu ditzakezu, bakoitza bere platerean.

KROKETAK

OSAGAIAK:

1 l esne, gatza, 200 ml oliba olio, 200 gr. irin, ogi birrindua, 3 arrautza.

PRESTATZEKO ERA:

Lehenengoz litro bat esne gatzarekin bota kazola batean eta irakin.

Aparte, bol batean, oliba olioa irinarekin nahastu, eta gero, esnea gainera bota eta
nahastu orea lodi egon arte.
Hor bota ahal duzu atuna, bakailaoa...

Gero ontzi batera bota eta itxaron orea hotz egon arte.
Hurrengoan hozkailuan sartu.

Orearekin bolak egin eta ogi birrindutik pasa, gero arrautzatik pasa eta berriz ogi
birrindutik.

Azkenean frijitu zartaginean.

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko


HEO 5
LARANJAZKO BIZKOTXOA
OSAGAIAK:

• laranja bat • Irin integrala (250 gr.)


• 3 arrautza • Legamia “Royal” pakete bat (16gr.)
• kainako azukre integrala (250 gr.) • Gatz pixka bat
• Oliba olio birjina estrakoa (100 • Gurina eta irina moldearentzat
gr.) • Azukre integrala (eskukada txiki bat
• Jogurt natural bat bizkotxoaren gainean
hautseztatzeko)

PRESTATZEKO ERA:

Lehen eta behin bi gauza egin behar dituzu:

1) Labea berotu behar duzu 180 ºC heldu arte.

2) Molde bat bizkotxoarentzat urineztatu eta irineztatu. Moldea metalezkoa


izatea onena da.

Laranja prestatzeko

Lehenengoz laranjaren poloak kendu, gero laranja erditik moztu behar duzu, orduan
barruan dagoen kordoi zuria kendu, eta gero laranjaren erdiak lau zatitan moztu behar
dituzu. Laranja guztiak aleak ez eduki arren, batzuk badauzka, horregatik laranjaren
zortzirenetan aleak bilatu eta kendu behar dituzu.

Nahasketa prestatzeko

Jarraitzeko, irabiagailu onarekin, arrautzak, azukrea eta laranjaren zatitxoak nahastu,


birrindu eta irabiatu behar dituzu hiruzpalau minutu bitartean. Gero, jogurta eta olioa
gehi itzazu eta berriro nahasketa irabiatu behar duzu, minutu batez. Orduan irina,
legamia eta gatza gehitu eta berriro minutu batez irabiatu behar dituzu. Horrela lortu
duzun nahasketa moldean bota, eta labean sartu (labean sartu baino lehen azukre
eskukada txiki bat bizkotxoaren gainean hautseztatzea komenigarria da, gozo-gozoa
geratzeko).

Labean

Bizkotxoa labean sartu ondoren labea ezin du ikeki, 35 minutu pasatu arte.
Orduan labea ireki eta labana bizkotxoan sartu, bizkotxotik labana ateratzen duzunean
ondo begiratu behar duzu, labana garbi eta lehor badago, zorionak, bizkotxoa prest
dago, baina labana ez badago garbi eta lehor, labean bizkotxoak 5 edo 10 minutu
gehiago jarraitu behar du, minutu horiek bete eta gero, berriro labana proba errepikatu
behar duzu, eta labana garbi eta lehor egon arte, prozesu hori berriro errepikatu behar
duzu bizkotxoa prest edo erreta egon arte.

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko


HEO 6
LARANJAZKO BUÑUELOAK

OSAGAIAK 6 LAGUNENTZAT:

200 gr. irin, bi koilaratxokada legamia, ½ koilaratxokada gatz, laranja handi bat, hiru
arrautza, jogurt natural bat, katilu bat azukre arrautzeztatzeko, edalontzi bat eta
koilarakada bat oliba olio.

PRESTATZEKO ERA:

Laranja ondo garbitu ondoren, zatitxoetan txikitu eta birrindu dena, azala ere bai,
irabiagailu elektrikoarekin. Jogurta, arrautzak, gatza eta oliba olioa gaineratu.

Gero, nahasketa guztia plater sakon batera bota eta irina eta legamia bahetuta
gehitu. Nahasi espatularekin dena lotuta izan arte eta utzi jalkitzen 30 minutuz.

Bestalde, berotu edalontzi bat oliba olio zartagin batean eta prestatutako orearen
bola txikiak frijitu. Gorritzen direnean, bolak kendu eta xukatu.

Azkenik, zabaldu azukrea plater batean eta arrautzeztu buñueloak. Beroak


zerbitzatu.

LIMOIZKO BIZKOTXOA
OSAGAIAK:

• 3 arrautza
• 250 gramo azukre
• Limoizko jogurta
• 400 gramo irin
• Gurina
• Legamia
• Oliba olioa

PRESTATZEKO ERA:

Hasteko, ontzi borobilean arrautzak bota eta irabiatu eta gero, limoizko jogurta
gaineratu eta nahastu.

Ondoren, irina, legamia, azukrea eta oliba gaineratu eta dena nahastu masa bat egin
arte.

Gero, molde bat gurinarekin igurtzi eta masa bota.

Azkenik, labean moldea sartu 45 minutuz.

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko


HEO 7
MAKARROIAK TOMATEAREKIN

OSAGAIAK:

• 500 g makarroi
• 6 tomate handi
• tipula 1
• 2 zati baratxuri
• Albahaka
• oliba olioa
• gazta
• gatza

PRESTATZEKO ERA:

Kazola batean ura eta gatza ipini eta jarri sutan zortzi minutuz. Irakin ondoren
gehitu makarroiak. Tipula eta baratxuriak zatitu eta ipini zartagin batean oliba
olioarekin. Gero, gehituko dugu tomate zatitua eta bi koilara albahaka. Azkenik, gazta
ere ipiniko dugu.

MUTTURRAK TOMATEAREKIN

OSAGAIAK (sei pertsonarentzat):

Errezeta hau normalean tabernan ipintzen dut eta jendeari asko gustatzen zaio. Oso-
oso erraza da.

PRESTATZEKO ERA:

1. Harategian txerriaren muturrak erosi behar dituzu.


Normalean txerriaren aurpegiak saltzen dituzte. Lau edo bost erosi eta garbitu.

2. Aurpegiak presio-eltzean urarekin ipini eta balbula igo denean sutatik kendu.

3. Tipula moztu eta aurpegiak ere bai. Balbula jaitsi denean, aurpegiak bigunak dira eta
mozteko hobeto da.

4. Kazola batean tipularen zatiak, pipermina, tomate frijitua (Apis, Orlando....), ardo
zuria
(edalontzi bat) ipini aurpegiekin eta hamabost minutuz egosi behar duzu.

Muturrak jateko prest daude. ON EGIN!

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko


HEO 8
OILASKOA SAGAR SALTSAREKIN
OSAGAIAK:

Bi oilasko
Bi sagar
Tipula bat
Olioa

NOLA PRESTATU:

Hasteko, garbitu bi oilaskoak eta gero, txikitu zatitan. Hartu kazola bat oso olio
beroarekin eta bota zatiak. Gero, tipula bat zuritu eta berriz txikitu, bota tipula zatiak
oilaskoari.
Lehenbizi, hartu bi sagarrak, ebaki eta txikitu ere bai.
Tipula gorritu denean, gehitu sagar zatiak, eta kazolan dena eginda dagoenean, jaitsi
sua eta utzi oso motel egosten.
Amaitzeko, hartu oilasko zatiak eta jarri beste kazola batean. Saltsa egiteko erabili
irabiagailua eta pasatu sagarrak eta tipula. Gehitu saltsa oilaskoari eta on egin!

PATATAK ALBARDATUAK

OSAGAIAK: (bi pertsona)

Hiru patata
Bi baratxuri
Ardo zuri (baso bat)
Olioa
Gatza
Perrexila
Irina
Arrautzak (bi edo hiru)
Erramua

PRESTATZEKO ERA:

1. Patatak zuritu eta moztu xerretan (zentimetro batekoak)


2. Plater batean ipini irina
3. Beste plater sakon batean arrautzak irabiatu gatzarekin
4. Gero zartagin batean ipini olioa eta sutan jarri
5. Patatak lehen irinaz pasatu eta gero arrautzaz albardatu
6. Eta olioa bero dagoenean, patatak ipini eta frijitu.
7. Gero patatak ipini kazola batean.
8. Zartaginean olioarekin ipini perrexila, irin pixka bat, erramua eta ur pixka bat eta
egin salsa.
9. Salsa gaineratu patatei, eta eman sua.
10.Poliki-poliki egosi, gero sutatik erretiratu eta hozten utzi.

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko


HEO 9
PATATA TORTILLA
OSAGAIAK:
2 arrautza, 2 patata, gatza eta olioa

PRESTATZEKO ERA:

Patatak zuritu eta gero zati txikitan zatitu.


Zartaginean patatak olioarekin bota frijitzeko. Arrautzak irabiatu. Gero, arrautzak eta
patatak nahastu. Berriro nahaskia zartaginean bota.
Plater batekin buelta bat eman bi aldeetatik egiteko. Azkar egiten da. On egin.

PORRU-PATATAK
OSAGAIAK:
8 patata, 6 porru, litro eta erdi ur, baratxuri ale bat, oliba olioa, gatza

PRESTATZEKO ERA:
Ipini kazola batean ura. Porruak zatitan moztu behar dira, ura irakiten dagoenean
porruak jarri.
Porruek 10 minutuz irakin behar dute, gero kazolan patatak zatitan jarri behar dira.
Olioa, baratxuria eta gatza pixka bat ere ipini behar dira.
45 minutu gutxi gora behera egon behar da egosten, sutatik atera eta on egin!!!!!!

SARDINAK DONOSTIAR ERARA


OSAGAIAK:

• 800 g sardina • Bi edalontzi sagardo


• Tipula handi bat • Pipermin txiki bat
• Bi piper berde • Oliba olioa
• Lau baratxuri ale • Gatza

PRESTATZEKO ERA:

Tipula eta piperrak garbitu ondoren, zatitxoetan txikitu. Zartagin batean olio pixka
batekin, tipula, piperrak, baratxuria eta pipermina sutan ipini.
Gazitu eta sofritoa prestatu
Gero, sardinak ondo garbitu, burua eta sabelak kenduz. Gazitu.
Molde angeluzuzen batean barazki frijitua ipini eta sardinak gainean.
Azkenean, sagardoa gainera bota eta labean sartu 180 gradutan 8 minutuz.
Denbora hori pasatzen denean, labetik atera eta zerbitzatzeko prest dago.
ON EGIN !!!

SANDWICH ALBARDATUAK
OSAGAIAK:
• Bimbo ogia • Arrautza bat
• 100 gramo York urdaiazpikoa • Edalontzi erdi esne
• 100 gramo gazta • Oliba olioa
PRESTATZEKO ERA:
Lehenik, Bimbo ogia esnetan busti eta xukatu ogia eskuekin. Ondoren zartaginera
olioa bota eta berotzen jarri. Olioa berotu bitartean, plater batean arrautza irabiatu.
Jarraian Bimbo ogian ipin itzazue: York urdaiazpiko xerra bat, Gazta xerra bat, York
beste bat; gero, Bimbo ogia
Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko
HEO 10
Sandwich osoa arrautzeztatu eta zartaginera bota. Gorritzen denean, eman buelta
beste aldea gorritu arte. Sandwicha zartaginean egon bitartean plater bat hartu eta
paperezko mahai-zapi bat ipini.
Bukatzeko, sandwicha atera eta jar ezazu plater gainean. Kontuz!! Erre gabe!!!
ON EGIN!!
TORRADAK

OSAGAIAK LAU PERTSONENTZAT:


• Ogi bat
• Hiru gorringo
• Litro bat esne
• 150 gramo azukre
• Bi kanela-makila
• Limoi bat
• Olioa

EDERTZEKO:
• Azukrea eta kanela birbiran.
NOLA PRESTATU:
Lapiko batean, litro bat esne jarri eta bota azukrea, bi kanela-makila eta limoi azala.
Gero su epelean berotu eta itxaron irakin arte. Ondoren, sutatik atera eta utzi epeltzen.
Bestalde, ebaki ogia xerratan, jarri ontzi batean eta gainetik bota esne beroa.
Arrautzak irabiatu.
Ogiari soberan dagoen esnea kendu eta arrautzatik pasatu ondoren olio berotan frijitu.
Azkenik, zartaginetik atera eta sukaldeko paperean jarri olioa zurrupatzeko.
Amaitzeko nahastu kanela eta azukrea eta torradei gainetik bota edertzeko. On egin.

TXOKOLATEZKO FLANA

OSAGAIAK:

o Litro erdi esne


o 130 gramo azukre
o 100 gramo txokolate fondant
o Leka bat banilla
o 5 arrautza
o karamelua egiteko: lau koilarakada azukre

KREMA
o Ontzi batean esnea banillarekin irakiten jarrin behar duzu. Egosi denean
sutegitik kendu eta iragazi.
o Gero txokolate zatituta gaineratu eta jalkitzen utzi minutu batzuetan eta
egurrezko koilararekin nahasi.
o Bol batean nahastu arrautzak eta azukrea.
o Ondoren esnea txokolaterekin bota aurreko nahasketara.

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko


HEO 11
FLANA
• Ontzi batean karamelua egin behar duzu, lau koilarakada azukre eta bi urarekin
eta gero flanerako moldean bota ezazu.
• Krema moldean bota eta labean egosi 160 º C Maria bainuan. Ordubetean
badago.
• Labetik atera, hoztu eta hozkailuan sartu, zerbitzatzeko ordura arte.

ZAPO ZOPA
Prestatzeko denbora: 25 minutu

OSAGAIAK: (4-6 lagunentzat9

-300 gr. zapo


-1/4 kg. txirla
-2 arrautza egosita
-100 gr. aurreko eguneko ogi zati (oso meheak)
-edalontzi bat sagardo
-tipula ertain bat (125 gr.)
-koilarakada bat etxean egindako tomate
-1/2 piper
-perrexil hosto batzuk
-koilarakada bat xehetutako perrexil
-erramu hosto bat
-bi koilarakada olio
-litro eta erdi ur
-pare bat azafran aro
-gatza
NOLA PRESTATU:

Jar ezazu lapiko batean, ur hotzetan, tipula erdi bat baino gutxiago, perrexil hosto
batzuk, erramua, baratxuri-ale bat eta gatza. Dena egosten den bitartean, garbi itzazu
txirlak ur hotz eta gatz pixka batekin haien area askatzeko. Ura irakiten hasten denean,
aldez aurretik garbitutako zapoa gehitu. Berriro irakiten duenean, txirlak gehitu. Utzi
dena egosten bi minutu gehiago eta gero kendu sutatik. Lortutako salda iragazi eta
gorde gerorako salda, arraina eta txirlak.
Zartagin txiki batean bi koilarakada olio jar itzazu. Bero dagoenean, frijitutako tipula
jar ezazu berriro sutan eta laga gorritzen poliki-poliki. Gero gehitu beste baratxuri ale
bat xehetuta, perrexila xehetuta ere bai eta koilarakada bat tomate. Zartaginean dagoen
guztia bota egindako saldan, baita arrain zatituta, txirlak maskorra gabe, piperra hiru
zatitan eginda, azafrana eta ogi zatiak ere bai. Tipula egiteko erabili duzun zartagina
"garbitu" sagardoan eta lortutako salda bota zopan. Bota behar duzu gatza, egosi hiru-
lau minutuz eta sopera batean bota. Gainetik bota arrautza egosi xehetua.
ETA ON EGIN!

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko


HEO 12
Ebaki Cortar, corte Igurtzi Untar
Egosi Cocer Irabiatu Batir
Eragin Remover Irakin Hervir
Erantsi Añadir Legamia Levadura
Erretilu Bandeja Nahasi, nahastu Mezclar
Esne-gain Nata Ore Pasta
Estali Tapar Pipermin Guindilla
Gaineratu, gehitu Añadir Tolestu Doblar
Gorringo Yema de huevo Txikitu Partir, cortar
Gorritu Dorar Urtu Derretir, desleír
Gurin Mantequilla Zatitu Cortar, partir
Harrotu Montar, subir Zuringo Clara de huevo
Hautseztatu Espolvorear Zuritu Pelar

ERREZETA EGILEA ORRIALDEA

Ahatea laranjarekin Isabel Pinedo 2


Arrautza flana Nuria López-Molina 2
Arroza kubatar erara Eva Rodríguez 3
Arroz-esnea Laura Pérez 3
Bakailao buztanak piperrekin José Ignacio Miranda 4
Guakamole Aldo Edwin Navarrete 4
Kalabazin krema Jatxu Redondo 5
Kroketak Leire Hernández 5
Laranjazko bizkotxoa Ángel Pérez 6
Laranjazko buñueloak Itziar Oteiza 7
Limoizko bizkotxoa Nuria Varga 7
Makarroiak tomatearekin Esti Sáez de Adana 8
Muturrak tomatearekin Elena Domínguez 8
Oilaskoa sagar saltsarekin Diego Malo 9
Patata albardatuak Resu Abasolo 9
Patata tortilla Ruth Mtz. de Antoñana 10
Porru-patatak Silvia González 10
Sardinak donostiar erara Eugenia Paya 10
Sandwich albardatuak Beatriz Fernandez 10-11
Torradak Cecilia Villar 11
Txokolatezko flana Loly Reoyo 11-12
Zapo zopa Belén Rozas 12

Errezetak 281-282 taldeak Gasteizko


HEO 13

You might also like