You are on page 1of 5

Natur Zientz1 2_01_52 26/2/08 07:00 Página 45

ERANSKINA

1. ERANSKINA

LABORATEGIKO ARAUAK

Arau orokorrak

• Materiala eta produktuak txukun-txukun gorde beti leku berean.


• Lana bukatu eta gero, erabili den materiala ondo-ondo garbitu eta bere lekuan utzi.
• Esperientziak amaitu ondoren, eskuak xaboiarekin garbitu.

Ger ta daitezkeen ezbeharrei aurre har tzeko neurriak

• Irakasleak agindu ez dizun saiakuntza bat egiten hasi aurretik, aholkua eskatu berari. Hark
esandako produktuez eta kantitateez baliatu; aholkua eskatu gabe, ez beste ezer era-
bili.
• Esperientzia bukatu ondoren, gasaren pasabide-giltzak itxi. Eztanda eta ezbehar
asko gertatu izan dira laborategietan gas-ihesen bat dela eta.
• Likido sukoiak (alkohola...) sugarretatik (sua, pospoloak, kandelak, eta abarreta-
tik) urruti erabili.
• Beira oso hauskorra da, eta beira hautsiarekin ebakiak eta zauriak
egin daitezke. Beirakiz eginiko gauza guztiekin arreta handia
izan behar da.
Bestalde, ez da erraz antzematen beira noiz dagoen
beroa eta noiz hotza. Hori dela eta, erredura asko
eta mingarriak gerta daitezke.
• Ez usaindu eta ez ukitu substantziak zuzenean.
Usaindu beharrik baldin bada, lurruna eskuaz urrun-
du eta substantzia sarturik dagoen botilatik urruti sa-
mar hartu usaina. Batetik bestera eraman behar ba-
dira, horretarako espatulaz edo koilaraz baliatu.
• Esperientzia egin bitartean gas toxikorik edo gogorrik
sortzen bada, gas-kanpai edo beira-arasan egin saia-
kuntzak, edota ongi egurasturik dagoen lekuan.
• Azidoak diluitzeko, azidoa uretara poliki-poliki bota,
inoiz ez alderantziz.
Natur Zientz1 2_01_52 26/2/08 07:00 Página 46

ERANSKINA

Ger ta daitezkeen ezbeharrei aurre har tze-


ko neurriak (jarraipena)

• Produktu kimikoak harraskara bota behar badituzu,


kontu handiz egin, poliki-poliki, kanila ireki eta ura
emeki-emeki eta etengabe isuriz.
• Saiodian substantzia bat berotu behar denean, erdi
parean berotu zurezko matxardarekin helduz.
Arreta handiz sarri-sarri astindu eta zabalik dagoen
muturra edo punta hormaren kontra zuzendu,
edota inor ez dagoen zokora.
• Azido edo base bortitzak erabili behar dituzunean,
erabil ote ditzakezun eta nola erabili behar dituzun
lehen-lehenik irakasleari galde egin.

Ezbeharra ger tatzen denerako arauak

• Irakasleari jakinarazi berehalaxe.


• Azido-zipriztinak erori badira, sodio bikarbonatoaren disoluzioaz edota amoniako oso diluituaz igurtzi.
• Base baten edo alkaliaren zipriztinak (hidroxidoak, esate baterako) badira, ozpinez garbitu (azido azetiko diluitua).
• Azidoa irensten bada, bikarbonatoa hartu.
• Alkali edo baseak irensten badira, Coca-cola edo limoia hartu.
• Kloro edo azido klorhidrikoa arnasten badira, esnea edan.
Natur Zientz1 2_01_52 26/2/08 07:00 Página 47

ERANSKINA

2. ERANSKINA

Pisatzen hasi baino lehen jarraitu beharreko arauak

Balantza bat erabiltzeko garaian honako


arauak jarraitu behar dituzu:

gurutzea
orratza
1. Balantza orekatua dagoen ikusi; horre- torlojua
tarako, palankari eman ondoren orra-
tzak erdian egon behar du. Hala ez
balitz, torlojoen bidez oreka ezazu.
2. Palankari kontuz eragin behar zaio, gu-
rutzea gehiegi astindu gabe.
3. Platertxoetan zerbait jarri edo kendu
baino lehen, platertxoek oinarria joz pisuak
egon behar dute, hau da, palanka
platertxoa
goian delarik.
palanka
4. Masak ordena batean erabili, gramoaz
goitikoak, txikitik handira (1 g, 2 g, 5
g...) eta xaflatxoak, handitik txikira
(500 mg, 200 mg, 100 mg...).
5. Zer masa duen jakin nahi dugun gorputza platertxo batean jarri, eta beste platertxoan pisuak ipiniz, balantza ore-
katu. Orratzak zeroa markatzen duenean, platertxoan dauden pisuen batura kalkulatu.
6. Bukatutakoan balantza atseden posizioan jarri, eta arretaz garbitu ondoren, erabilitako tresna eta material guztiak
txukun-txukun jaso.

Bolumenak zuzen har tzeko


Likido baten bolumena neurtzeko probetara isuri eta noraino iristen den irakurtzen da. Irakurketa egokia egiteko
arreta behar da. Begia eta likidoaren gaina lerro horizontalean mantendu behar dira.

ez
ez
bai
Natur Zientz1 2_01_52 26/2/08 07:00 Página 48

ERANSKINA

3. ERANSKINA

LABORATEGIKO MATERIALA

1 Probeta 10 Matrazea
2 Dekantazio-inbutua 11 Distilazio-matrazea
3 Pipeta 12 Balantza
4 Saretxoa 13 Portzelanazko kapsula
5 Metxeroa 14 Lehorgailua
6 Prezipitatu-ontzia 15 Saiodia
7 Erlenmeyer matrazea 16 Bureta
8 Hoztailea 17 Inbutua
9 Kristalizadorea 18 Tripodea
Natur Zientz1 2_01_52 26/2/08 07:00 Página 49

ERANSKINA

19 Almaritza 29 Gomazko hodia


20 Zurezko matxarda 30 Segurtasun-inbutua
21 Eskuila 31 Beirazko hodi ukondotua
22 Arragoa 32 Beirazko hodi bat teinkatzeko era
23 Tentegailua 33 Eustoina euskarriarekin
24 Koilaratxo-espatula 34 Irazpapera
25 Erloju-beira 35 Irazi bat prestatzeko era
26 Flasko ikuzlea 36 Aho zabaleko flaskoa
27 Tapoi zulodunak 37 Tanta-kontagailua
28 Beirazko hodia

You might also like