You are on page 1of 2

LABORATEGIKO PRAKTIKA

Biologia eta Geologia 1 1. Ebaluazioa

FLOTATZEN DUEN TXANPONA

Helburua
Gelan uraren propietateak ikasi ditugu. Praktika honetan propietate horietako
bat aztertuko dugu. Esperimentua egin eta ikusten duzunaren azalpen teorikoa
ematea da praktika honen helburua.

Materialak
Tresneria Erreaktiboak
Kristalizadorea Ura
Txanpona (1 zentimokoa) Tentsoaktiboak ( garbikaria ala alkohola)
Klipa (edo orratzak, buru-orratzak…)
Paper zatiak
Metalezko matxardak

Prozedura
1. Kristalizadorea urez beteko dugu erdiraino.
2. Paper zatiak zatituko ditugu (objektu baino handiagoak) eta horien gainean txanpona jarriko dugu.
3. Kontu handiz papera uraren gainazalean kokatuko dugu.
4. Papera bustitzen den heinean bereizten dugu matxardez lagundurik.
5. Prozedura bera errepikatuko dugu baina klipa jarriko dugu paperaren gainean.
6. Orain, berriro egingo dugu baina tentsoaktibo tanta pare bat (garbikaria zein alkohola) botako ditugu
uretan.

Ondorioak
1. Papera gainean daudenean objektuak, flotatzen dute? Zergatik?

2. Papera bereiztean txanponatik, zer gertatzen zaio txanponari? Zergatik?

3. Kliparekin egin dugunean, zer gertatu da? Zergatik?


LABORATEGIKO PRAKTIKA
Biologia eta Geologia 1 1. Ebaluazioa

4. Zer gertatu da prozedura tentsoaktiboa urarekin nahastuta zegoenean? Zergatik?

5. Uraren zer propietatea azaldu dezakegu esperimentu honekin? Azaldu propietatea esperimentu honetan
oinarrituta.

You might also like