You are on page 1of 4

3.

Laborategia

LABORATEGIA: PRAKTIKAK

Laborategian ordenean eta irakasleak zehaztutako taldeetan sartu eta eseri.

Laborategian irakasleak esandakoari arretaz entzutea eta kasu egitea garratzi


berezikoa da istripuak gerta ez daitezen eta praktika ahalik eta hobekien
probesteko eta ulertzeko.

Laborategiko segurtasun arauak irakurri (5 min).

1. LABORATEGIAREN ANTOLAKETA

Marraztu laborategiaren mapa laburtua eta zehaztu non dauden ateak, leihoak eta
segurtasun materiala. Zer falta da? Non kokatuko zenuke?

2. EBAKUAZIO PLANOA

Aztertu ebakuazio planoa. Nondik irten behar da alarmak jotzen badu? Non bildu
behar zarete?

3. MATERIAL ARRISKUTSUEKIN LANEAN

Laborategietan maiz material arriskutsuekin egiten da lan. Esan ondorengo portaera


hauek zuzenak diren edo ez:

● Laborategian korrika egitea.


● Esperimentua egiten ari zaren mahaian objektu pertsonalak jartzea.
● Laborategiko materiala erabiltzea ura edateko.
● Zure tokian esertzea.
● Poltsikotan produktu kimikoak eramatea.
● Laborategira ordenean sartzea.
● Ahoarekin pipeteatzea.
● Eskura ematea gauzak.
● Mahaiak mugitzea.

4. AZTERTU LABORATEGIA

Aztertu laborategian korridorean ez dagoela ezer oztopatzen duena. Erraza al da


laborategian alde batetik bestera desplazatzea edo oztopoak daude? Arriskutsua

1
3. Laborategia

izan al daiteke korridoreak aulki eta motxilekin oztopatzea? Eta atea blokeatzea?
Zergatik?

5. LABORATEGIAN TXUKUNTASUNA

Bi egoera hauetatik zein da zuzena? Zergatik?

6. LABORATEGIKO OINARRIZKO MATERIALA

Bilatu material hauek eta labur azaldu zertarako erabiltzen diren:

● Balantza

● Inbutua

● Hauspeakin ontzia

● Dekantazio inbutua

● Kristalizadorea

● Almaiza

● Erloju beira

● Termometroa

2
3. Laborategia

● Flasko garbitzailea

● Babes betaurrekoak

● Flaskoak

● Probeta

● Matraze aforatua

● Erlenmeyerra

● Beirazko hagatxoa

● Tanta kontagailua

● Espatula

● Saio-hodiak eta tentagailua

● Euskarria, giltzaurra eta matxarda metalikoa

● pH paper adierazlea

● Iragaz papera

● Bunsen metxeroa

● Sareta

● Uztaia

● Pipeta

● Pipeta xurgagailua edo udara

● Bureta

7. SUBSTANTZIA KIMIKOEN ARRISKU PIKTOGRAMAK

3
3. Laborategia

Atal honetan substantzia kimikoen ontzietan dauden arrisku piktogramak


behatu beharko dituzue. Aukeratu 4 substantzia kimiko solido eta 4 likido. Apuntatu
substantziaren izena eta agertzen diren piktogramen esanahia.

8. ONTZIEN AZTERKETA
● Zein ontzi motetan gordetzen dira solidoak? Eta likidoak?
● Nola daude antolatuta solidoak? Eta likidoak? Zergatik?
● Ontzi batzuk topazio kolorea edo kolore beltza izaten dute. Zergatik?
● Aztertu solido eta likidoen ontziak eta irudi baten bidez adierazi
etiketan agertzen den informazioa.

You might also like