You are on page 1of 3

Teknologa Mintegia

2011/2012 Ikasturtea

TEKNOLOGIA GELARAKO ARAUAK


TAILER-IKASGELAREN ANTOLAKETA EGOKI BATI DAGOZKIONAK Klasearen hasieran, Tailer-Ikasgelara sartzean, lehendabiziko gauza norbera bere lekuan esertzea izango da, Irakaslearen azalpenak arretaz entzun asmoz. Erabilitako erreminta eta baliabideak beraien tokian utzi behar dira erabili ostean. Teknologiako ikasgela (tailerra barne) jende eta talde askok erabiltzen dugu, eta ezinbestekoa da gauzak bere tokian uztea atzetik datorrenak bere tokian aurki ditzan. Ikasgelan dauden materialen/lehengaien antolaketa (Txapakumea, txapa, plastikoa, listoiak, kartoia, papera, kortxoa, DMabakoitza dagokion kaxetan izatea) denon lana eta ardura da. Talde bakoitza bere mahai eta inguruaren garbitasunaz arduratuko da. Kontuan hartu zikina dagoen ingurune baten aritzeak istripuak izateko aukerak biderkatzen dituela. Bankadaren garbitasunaz eta erremintaz (eta oro har gela jasotzeaz) arduratuko diren taldeen-ikasleen txanda gelan ipinia egongo den egutegi baten bidez arautuko da. Ihardun praktiko baten ostean, nahikoa dira 5 gela jasotzeko; hori bai denon parte-hartzea suposatu behar da. Klasez klase ikusiko da ia aurrez adieraziriko denbora hori nahikoa den eta hala ez bada zergatia. Erratzak kozka egiten ez duenez denok pasako dugu. Aulkiak beti mahai gainean utzi beharko dira klasea amaitzean (Kontrakoa irakasleak adieraztean izango da). Ikasleak ikasgelako mahaietan zehar (bai zati teorikoa jasotzen den gunean eta bai fase praktikoan lantzen denean ere) banatuko dira, inongo gunetan metaketarik eman ez dadin. Printzipioz, azalpen teorikoak eta diseinua lantzeko mahaietan 3 ikasle izango dira mahaiko eta gune praktikoan 4 ikasle mahaiko asko jota. Ikasleak beti leku berean ipiniko dira irakasleak bestelakorik esaten ez duen bitartean. Ikasleak, biltegian, soilik irakaslearen laguntzarekin sartu ahal izango dira. Bestela, egun horretan Biltegizain lanak bete beharrekoak sartu ahal izango du bertara. Pertsianadun armairua ere biltegizainaren kargu egongo da. Biltegi arduradunaren ordutegia denok errespetatu beharrekoa izango da. Biltegi arduradunarekin errespetuz arituko garelarik. Ahal den guztietan birziklatutako materiala erabiliko da (Material mota honek proiektuaren aurrekontuan 0 Eurotako kostua izango du). Material eta erreminten erabilpen txarragatik gerta edo sor daitezkeen hondamenak norberak ordaindu beharko ditu. Deskuidon zerbait puskatuz gero Irakaslearen jakinen gainean jarriko dugu egoera ahal dugun bezain pronto. Ikastetxeko materialaz gain norberarena ere behar bezala zaindu behar da. Tailerrean gabiltzanean jolasak alde batera utziko ditugu; zarata eta zalapartek lan-giroa hondatu eta alferrikako arriskuak sortarazten dituzte. Makineria ezinbestekoa denean bakarrik ipiniko dugu martxan, hotsak eta soinuek kutsadura sortarazten bai dute. Oihuek ere ez dute lekurik Tailer-ikagelan. Klasea amaitzean gelan dagoen material eta erreminten inguruko errepaso bat egingo da zerbait faltatzen ote den ikusteko. Desagerketa eta erabilera txarren ondorioz emaniko hausturen inguruan azken arduraduna Gela osoa izango da. Pintura sintetikoaren erabileraren ondorioz sorturiko hondakinak behar bezala jaso eta tratatuko ditugu fregaderatik behera bota gabe (Pintura, aguarras, disolbente). Beste ikaskideen proiektuekiko errespetu osoa mantendu beharko da, beraiei eta beraien lanei begirune osoa zor diegularik. Fregaderako ura eskuak garbitzeko erabiliko da soil-soilik (ura edateko beharra sentituz gero irakasleari jakinaraziko zaio, beste edozein gora-behera bezalaxe) eta ekintza hau klasearen amaieran emango da beti ere. Fregadera inguruan dauden eskuak lehortzeko papera eta eskuak garbitzeko xaboia amaitzean (bi hauek neurrian erabiliko direlarik uneoro) irakaslearen jakinen gainean jarri beharko da. Oianguren BHI

Arauak

Teknologa Mintegia

2011/2012 Ikasturtea

Debekatua egongo da ikasgelan txiklea ahoan izatea. Asko jota ikasle bat baino ez da izango okupatuta dagoen erreminta/makina bat erabiltzeko (ondorengoek txanda eskatu dezakete eta bitartean beste lan batean aritu). Marketeriako mahaiko zerra erabiltzean bertako ilea puskatuko balitz ile berri bat ezartzea pertsona horri dagokio, beti ere irakaslearen laguntzaz. Kontuan hartu behar da makina honetan ebaketa zuzenak besterik ez direla egingo. Eskuzko marketeriako zerrak, aldiz, eskuz lotuko ditugu (Aliketak ahaztuaz). Lanean aritu ondoren sobratzen den Materiala botatzekoa edota berrerabiltzeko modukoa den baloratu behar da. Birziklatzeko materiala era egoki batean antolatuko da. Hondakinak behar bezala sailkatuko ditugu beraien efektu kaltegarriak murriztearren (papera/kartoia, ontziak/plastikoa, egurra/txirbila eta bestelako ondakinak bereiztuko dira azken kasu honetan).. Tailerrean dauden kontsultarako liburuak hartzeko irakasleari eskatu beharko zaio baimena eta hauek erabili ostean bere lekuan utzi beharko dira. Kontaktuzko kola erabiltzean (edota antzekoak) gela aireratzeaz kezkatu behar dugu. Gela uztean argiak itzaliko dira. Ikasle bakoitzak saio bakoitzera beharrezkoa den materiala ekarri beharko du; derrigorrez ekarri beharrekoen artean ondorengoak leudeke: koadernoa, fitxak eta hauek jasotzeko zorroa, eskuaira eta kartaboia, arkatza eta bolalumak Teknoko Ikasgelara Ikasle-agenda ekartzea ezinbestekoa da. Argi indarra erabiltzen duten aparailuak desentxufatu egingo dira denbora luzez erabili behar ez direnean. Erreminta-panelak txukun mantendu eta erremintak errespetuz zainduko dira. Erreminta eta piezerioari bere Euskarazko izen egokiaz deituko diegu. Gela txukun mantenduko dugu, era horretan lanerako espazio atseginago bat lortuko dugu. Gogoan hartu zenbait erremintek ezinbesteko garbiketa dutela erabilpenaren ostean. Kontuan hartu edozer gauza eraikitzen hasterako horri dagokion DISEINUA garatuta izan behar dugula, bestela alferrikako lanean arituko ginateke. Ikasgelan dauden Informazio-Bilketarako ordenagailuak irakaslearen baimenarekin erabiliko dira. Ikasle bakoitzari egokitutako kaxa ikastetxearena da, beraz Teknologiako ikasgelan izango delarik hau uneoro. Teknologia II ikasgelan dagoen larrialdietarako irteera libre dagoela ziurtatu beharko da uneoro. Ikasleen motxilak enbazo egiten ez duten lekuan jasoko dira eta soilik eguneko lehen edota azken saioa bertan dutenek eraman ahal izango dute Tailer-Ikasgelara. Lanerako mahaiak libre egon beharko du enbarazoez. 3 arrazoi daude, kasu bakoitzean, erreminta aproposena erabili behar izateko: mina hartu dezakela norberak, kalteak eragin daitezkela tresnerian (edota landu nahi den piezan) eta alperrikako lana egin dezakegula. SEGURTASUN ARAUAK

Erreminta guztiak izan daitezke arriskutsuak erabilera desegoki baten ondorioz, beraz denak erabili behar dira behar bezala. Ez badakizu, irakasleak azaldu eta lagunduko dizu. Txaparekin lanean aritzean eskularruak erabili behar dira. Inguratzeko zerra, taladroa edota eztainu-soldagailua erabiltzean segurtasunezko betaurrekoak (babesa) erabili beharko dira. Pintura eta berniz sintetikoekin aritzean arreta berezia ipini beharko da ustekaberik gerta ez dadin. Makina/erreminta piztu eta itzaltzearen lana eta ardura erabiltzaileari dagokio, eta ez beste inori. Tresna elektrikoak uretatik urrun mantendu beharko dira uneoro. Elektrizitatea erabiltzean transformagailu eta elikadura iturrien bidez egin beharko da ezinbestean, operadoreak ez kaltetzeko eta istripuak eman ez daitezen. Pistola Termo-fusiblea erabiltzean arreta berezia ipiniko dugu. Ez da inolaz ere onartuko erreminta edota material bat jaurtitzea, mahai gaiera bada ere. Gelako mahaietan dauden entxufe eta etengailuak beharrezkoak direnean bakarrik erabiliko dira. Arauak Oianguren BHI

Teknologa Mintegia

2011/2012 Ikasturtea

Arauak

Oianguren BHI

You might also like