You are on page 1of 4

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

AZTERKETARIAREN EGITEKOA: 2. MAILA

Ahozko azterketa
Epaimahaikoen aurrean egin beharreko ariketak

1. ZATIA. Aztertzaileen galderak (minutu 1/1,


ikasleko)
Guztira 15 bat
2. ZATIA. Gaia garatu (3:30/3:30, minutu
3. ZATIA. Bat-bateko elkarrizketa ikasleko)

(2:30/2:30,
(bikoteko)
ikasleko)

Gaia prestatzeko denbora:


10 minutu inguru dituzu gaia prestatzeko.
Amaitzen duzunean, itxaron aztertzaileek deitu arte.
Prestatu behar duzun gaia:

8. gaia: LANBIDEAK ALA UNIBERTSITATEKO IKASKETAK?

Egitekoa
Gaur egun guraso asko ahalegintzen dira beren seme-alabek karrera bat ikas dezaten.
Batzuen ustez, gizarte honek behar baino karreradun gehiago sortzen du. Lanbide batzuetan,
aldiz, jendea falta da.

Zehatzago
Azaldu, zure ustez, zein den hobea, lanbide bat ala karrera bat ikastea. Zer gomendatuko
zenioke zure seme/alabari? Zer dauka ona eta zer txarra aukera bakoitzak?

Gogoratu 2 minutu inguru duzula hitz egiteko.


Amaieran, aztertzaileak beste azterketariari galderaren bat egingo dio zure gaiaz, eta hark
bere azalpena bukatzen duenean, zuri egingo dizu.

EZ IDATZI EZER ORRI HONETAN


Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

AZTERKETARIAREN EGITEKOA: 2. MAILA

Ahozko azterketa
Epaimahaikoen aurrean egin beharreko ariketak

• 1. ZATIA. Aztertzaileen galderak (minutu 1/1,


ikasleko)
Guztira 15 bat
• 2. ZATIA. Gaia garatu (3:30/3:30, minutu
• 3. ZATIA. Bat-bateko elkarrizketa ikasleko)

(2:30/2:30,
(bikoteko)
ikasleko)

Gaia prestatzeko denbora:


10 minutu inguru dituzu gaia prestatzeko.
Amaitzen duzunean, itxaron aztertzaileek deitu arte.
Prestatu behar duzun gaia:

10. gaia: ZEIN DA BIZITZEKO TOKIRIK ONENA?


ONENA

Egitekoa
Herrialde guztiek bizi-baldintza desberdinak dituzte, eta horrek eragina dauka bertako
jendearen bizimoduan. Normalean, mundu guztiari iruditzen zaio bere herria dela bizitzeko
tokirik onena, baina hori ez da beti egia izaten.

Zehatzago
Zein uste duzu dela bizitzeko herrialderik onena? Zergatik? Eta txarrena? Etorkizunean nondik
nora uste duzu mugituko dela jendea?

Gogoratu 2 minutu inguru duzula hitz egiteko.


Amaieran, aztertzaileak beste azterketariari galderaren bat egingo dio zure gaiaz, eta hark
bere azalpena bukatzen duenean, zuri egingo dizu.

EZ IDATZI EZER ORRI HONETAN


2. MAILA

2. ZATIA
BAT-BATEKO ELKARRIZKETA
Materiala eman (Argazkien orria).
- Ikasleei bere fitxak eman eta zer egin behar duten azaldu (elkarri begira egongo dira eta irakaslea pixka bat atzerago jarriko da).
- Fitxak aurrean dituztela, minutu erdi bat utzi pixka bat pentsatzeko.

Ikasleen jardunaren bitartean.


- Ikasleei egiten utzi, baina hizketan pasatzen duten denbora neurtu.
- Beharrezkoa bada, esku hartu, moztu, txanda aldatu… (ikus. liburuxka berdean, 3. or.).
- Horretarako beheko galdera osagarriak balia ditzakezu.

11. ARGAZKIA:
Zer egiten dugu aisialdian?

Argazkietan denbora librea pasatzeko moduak agertzen dira. Zure ustez, zein dira jarduera ohikoenak? Zergatik?
Zuen iritzia eman, bakoitzak berea. Horren ondoren, aukera bakoitzaren alderdi onak eta txarrak aipatu eta adostu biontzat jarduera bikain bat.

GALDERA OSAGARRIAK
- Zein dira jarduera bakoitzaren oztopoak, zailtasuna… eta abantailak eta onurak?
- Zein gomendatuko zenioke zure semeari/alabari/lagunei? Zergatik?
- Neskek eta mutilek/zaharrek eta gazteek ez dituzte gustu berdinak izaten. Zertan bereizten dira?
Zer egiten dugu aisialdian?

2. maila 11. argazkia

You might also like