You are on page 1of 1

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

AZTERKETARIAREN EGITEKOA: B2 MAILA

Ahozko azterketa
Epaimahaikoen aurrean egin beharreko ariketak

1. ZATIA. Aztertzaileen galderak (minutu 1 ikasleko) Guztira 15 bat


2. ZATIA. Gaia garatu (2 + 1 min. ikasleko) minutu
3. ZATIA. Bat-bateko elkarrizketa (2:30 min. ikasleko)
(bikoteko)

Gaia prestatzeko denbora:


10 minutu inguru dituzu gaia prestatzeko.
Amaitzen duzunean, itxaron aztertzaileek deitu arte.
Prestatu behar duzun gaia:

134. gaia: Gazteak eta musika

1.
1.

Egoera
Aldaketa handia egon da Euskal Herriko gazteen musika-gustuetan. Aspaldi, Mikel Laboa, Benito
Lertxundi eta Oskorriren kontzertuak gainezka egoten ziren. Geroago, rock erradikala nagusitu zen.
Orain, berriz, diskoteketan reggaetona eta musika latinoa nagusitzen ari dira…
Egitekoa
Irrati-kateak, gizarte-mugimenduak, globalizazioa… Azaldu zein diren aldaketaren arrazoiak. Adierazi
zer-nolako aldea dagoen zure aurreko belaunaldiko gazteek eta oraingoek entzuten zuten/duten
musika-motaren artean. Azaldu zure bizitzan nolako garrantzia duen musikak eta zeren arabera
aukeratzen duzun musika-mota bat edo beste bat.

Gogoratu 2 minutu inguru duzula hitz egiteko.


Amaieran, aztertzaileak beste azterketariari galderaren bat egingo dio zure gaiaz, eta hark bere
gaiaren azalpena bukatzen duenean, zuri galdetuko dizu.

EZ IDATZI EZER ORRI HONETAN

You might also like