You are on page 1of 43

Unitate

didaktikoa:
bertsolaritzaz
gozatzen.

23/24Jon Eizmendi Goiburu.


Leire Gallastegi Ormazabal
ikasturtea
DBH3
EUSKARA ETA LITERATURA
UNITATE DIDAKTIKOA
BERTSOLARITZA

HITZAREN
JOLASEAN

MURGILDUZ

Leire Gallastegi Ormazabal

Gaia: Bertsolaritza

Maila: DBH 43
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Saio kopurua: 12-13

Proposamenaren testuingurua:

Ikasleek gaztelanian B1-B2 maila daukate. Euskaran A2-B1 maila

Landuko diren oinarrizko gaitasunak:


konpetentzia espezifikoak:

artean irakasgai honen kezka nagusia izanik, proposatutako

1
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Unitate didaktiko honen helburu nagusia

Normalean bertsolaritza ikasle gazteagoekin lantzen bada


ere, DBH3 ikasturte aproposa deritzogu bertsolaritzaren
inguruko ezaguerak jaso eta ikasleek beraiek bertso
batzuk sor ditzaten. Hala, ikasegoera honekin gozatzea
ez ezik, Donostian egiten den Koldo Mitxelena lehiketan
parte hartzea ere bada gure helburua eta asmoa.

Helburu didaktikoak:

• Tradiziozko bertso ezagun batzuk ezagutzea.

• Tradiziozko doinu ezagun batzuk ezagutzea.

• Bertsolaritzaren historiako eta gaurko protagonista


batzuen berri izatea.

• Bertsoaren inguruan erabiltzen den terminologiaren berri


izatea (poto, neurria, puntua, etena, hanka luzea...), eta
horren arabera, edozein saio entzutean bertso bakoitza
baloratzeko gutxieneko irizpide batzuk edukitzea.

• Bertsoaren balio espresiboa aztertzea.

Edukiak:

• Neurri erabilienak: kopla, zortziko txikia, zortziko handia,


hamarreko txikia, hamarreko handia eta neurri berezi
batzuk.

2
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

• Neurri hauei dagozkien doinu ezagunenak.

• Errima. Poto zer den eta zer ez den. Errima pobrea zeri
esaten zaio eta zeri errima aberatsa. Hoskidetasun taldeak.
(P-T-K / B-D-G-R / M-N...

• Puntua zer den. Nola burutzen duten bertsolariek.

• Bertsolaritzaren historiako erreferente batzuk. (Milia


Lasturkoa, Pernando Amezketarra, Pello Errota, Uztapide,
Basarri, Xalbador... Maialen Lujanbio.

Baliabideak:

Ikasleentzat sortutako koaderno elektronikoa, (wikia),


http://beurkodbh4.wikispaces.com izango da ikasleek
modu kooperatiboan apunteak eta zirriborroak idazteko
gune nagusia. Osagarri: goear, wikian audiak eransteko
(tamalez euskaltube une honetan nahiko jota dirudi),
youtube, bertsoplaza.com. bertsoa.com, repentistas.com,
slideshare...

Wikian dauden materialak argitaratzeko asmoa sustatuko


du irakasleak eta wikian agertuko diren zenbait testu,
wikipediara edota zenbait blogetara esporta daitezkeela
kontuan izango dugu beti.

Jardueren sekuentzia:

Irakaslea saiatuko da gaiaren hasierako aurkezpena egiten eta


motibazioa sortzen. Ikusten badu gaiarekin ikasleek beren
gaitasunak lantzen eta aurrera egiten dutela saiatuko da hemen
agertzen diren proposamenak sustatzen eta zabaltzen. Irakasleak
ikusten badu ikasleen motibazioak behera egiten duela
proposamen batzuen mamiarekin denboralizazioa laburtzera joko
du.

3
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

1.Jarduera.
Motibazioa sustatzea.

Zer egingo dugu? Bideo hau entzun (ikusten den giroaren arabera
moztu, ez da derrigorrean osorik ikus-entzun behar)

Bat-batekotasun adibide batzuk:


http://www.youtube.com/watch?v=LJkjZZ0fDmE

Irakasleak ikasleei, guztiei batera, ahoz, galdera batzuk botako


dizkie:

• Zer iruditu zaizue? Zer egin zaizue deigarri?

• Zeri buruz jardun dute?

• Lehendik prestatuta al zeukaten ala unean bertan


asmatu dituzte beren kantuak?

• Abesten zutenean, nola egiten zuten, errimarekin


ala errimarik gabe?

• Gogoan daukazu adibiderik?

• ...

Zertarako egingo dugu jarduera hau? Ikasleen motibazioa


sustatzeko. Hizkuntzaren erabilpen ludikoaren dimentsio hau
aurkezteko.

4
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Aurreikusten dugun denbora: Bideoa aurkezten eta hasierako


kontsignak ematen bost bat minutu. Bideoak 8 bat minutu dauzka
baina ez genuke osorik ikusiko ikasleek beste munduko interesa
agertzen ez badute behintzat. Bideoari buruz talde handian
hizketan, solasean, hamabost bat minutu.

Ondoren, beste bospasei minutuz, talde txikiotan atera diren


erantzunak guztion artean komenta litezke. Irakasleak sortu den
giroaren arabera hartuko du erabakia. Jardueraren fase honetan
bertsoak hizkuntzarekin jolastu egiten duela ohartarazi behar
litzaieke, bat-bateko dimentsio ludiko batean mugitzen ari garela,
alegia. Guztira 35 min

Jarduera osagarria. Irakasleak hala irizten badio eta ikasleak giro


onean ari direla ikusten badu, honako beste bideo hau ere ipin
dezake, non Jon Maia Bilboko kaleetan bat-batean kantatzen ageri
den. Bat-batekotasuna zer den erakusteko bideo egokia dela uste
dugu.

http://www.youtube.com/watch?v=VgDfoXMi7XY

5
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

2.Jarduera
Motibazioa (Jarraipena)

Zer egingo dugu?

Irakasleak orain bigarren bideo bat aurkeztuko die ikasleei, hain


zuzen “Negu Gorriak” taldeak bat-bateko bertso saio antologiko
baten inguruan moldatu zuen bideo-klipa:

http://www.bertsoplaza.tv/6-bertso-hop-negu-gorriak/view

Ikasleak entzule izanda behar bada pozik egongo dira abesti


honekin eta ziur aski gehienek lehenagotik ere ezagutuko dute.
Baina irakaslearen erronka hauxe izango da. Egañak edo
Peñagarikanok botatako azken puntua entzun baino lehenago
entzuketa geldiarazi eta ea nork asmatzen duen bertsoa nola amai
daitekeen modu dotore eta umoretsua. Gerta liteke bertso amaiera
onak asmatzea ikasleren batek ere, (Peña eta Egañaren
parekoak ?!)

Zertarako?

Jarduera honen helburu nagusia zera litzateke: lehen atera ditugun


ondorio nagusi horiek (bat-batekotasuna, errimatasuna, hitzaren
jolasa...) beste adibide batean ere nola gauzatzen diren erakustea.

Bigarren helburu gisa, bertsoarekin ere gauza desberdinak egin


daitezkeela eta egin izan direla (hip-hop, rock-a) ulerraraztea,
ikasleei hurbilago zaien testuinguru batera ekarriz.

Nola antolatuko dugu lana eta denbora?

Bideo-klip honek 3 minutu eta erdi irauten duela kontuan hartuz,


jarduera honek ez luke 12 minututik harago hartu behar. Asmoa
bertsoei buruz eta haien amaierei buruz labur jardutea.

6
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

3.Jarduera.
Bertsoan parte hartzen duten elementuak. Zein dira?

Zer egingo dugu? Zertarako? Nola antolatuko dugu lana eta


denbora?

Azken bideo horretako bertsoak txapelketa batean kantatu


zituzten Egañak eta Peñagarikanok, eta geroztik oso ezagunak
egin dira. Orain, jarduera honetan irakasleak bat-bateko saio
horretako bertsoak idatziz emango dizkie, (material osagarrietan
daude), eta talde txikietan, hirukoteetan edo, letra guztia aurrean
dutela, galdera hauek erantzungo dituzte

• Bertso hauek, prosan bezala, lerro jarraietan


idatzita daude?

• Zenbat lerro dituzte?

• Zenba ditzakezu lerro bakoitzeko silabak?

• Zure ustez ba al dago errimarik bertso hauetan?


Non? Zein lerrotan?

• ...

7
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Zertarako?

Oraingoan, bertsoaren barneko osagaiekin lehengo kontaktua


izango dute ikasleek. Haietan sakondu gabe, fase honetan
konturatu behar dute, bertsoak ez direla nolanahi, gogoak eman
bezala burutzen. Hots, arau jakin batzuei jarraiki behar diete
bertso izango badira. Horiek dira bertsoaren ezaugarri nagusiak:

•Neurriak

•Doinuak

•Errimak

Jarraian, ondoko jardueretan, osagai bakoitza banaka eta berezirik


landuko du irakasleak, baina oraindik oharmenaren atalean
gabiltzala kontuan hartuz.

Eman diegun adibide honetan, hain zuzen

a) 10 lerro dituela ahapaldi bakoitzak

b) Lerro horiek 7 eta 6 silaba aldizkatuz osaturik daudela

c) 5 errimakoak direla guztiak

d) Adibide jakin honetako estrofa mota horri Hamarreko Txikia


esaten zaiola.

8
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Nola antolatuko dugu lana eta denbora?

Ikasleek inolako laguntzarik gabe konturatu beharko lukete,


bertsoak modu uniforme batean egituratuta daudela. Euren arteko
eztabaida sustatu nahi dugu, beraz irakasleak ahalik eta gutxien
sartu beharko luke talde txikietako elkar ekintza honetan (bost
minutu aski izan daitezke)

Ondoren, nahi bada, talde txiki bakoitzean atera dituzten


ondorioak guztion artean erka daitezke eta arbelean idatzi
guztiontzat (10 minutu)

9
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

4. Jarduera
Ahapaldi motak eta doinuak. Zortziko Handia.

Zer egingo dugu? Zertarako? Nola antolatuko dugu lana eta


denbora?

Jarduera honetan bertsotan erabiltzen diren neurri eta doinu


ohikoenei buruz jardungo dugu. Aurreko ariketan Hamarreko
Txikia ikusi genuen bezala, oraingoan Zortziko Handia eta
Zortziko Txikia zer den argituko dugu. Horretarako klaseko
kanoian Andoni Egañak botatako hiru bertso hauek jarriko
dizkiegu:
http://www.bertsozale.com/euskara/bertsoak/bertsoak-entzuteko1.php?
ActionField=getmodel&$Idioma=E&$Mota=ENTZUTEKO&$Fitxa=+++++
+1141&$ListaKey=1962&CmdGetModel=KAPSULA/HTMLMOD/bertso_fitxa

Irakasleak ikasleek pantaila aurrean dutela guztiei lehengo galdera


berak egingo dizkie, (zenbat lerro, zenbat silaba, errimak non...)
eta azkenik Zortziko Handia dela adieraziko. Guztiek ezagutzen
duten doinu batean kanta daitezke (demagun, adibidez “Pello
Joxepe”)
Ondoren Egañak berak erabilitako doinuan entzungo ditugu,
berak kantatu zituen bezala.

Ez dugu ahaztu behar euren gozamenerako ari garela eta bertso


sorta bakoitzak berez nahiko joko eman dezake denon artean
baloratzeko, eta zer gustatu zaien edota ez zaien, adierazteko.

10
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Zertarako?

Batetik komeni da gehien erabiltzen diren ahapaldi motak zein


diren jabetzea, eta bestetik ere jakinaren gainean egon behar dute
ahapaldi mota batek berak doinu desberdin asko onar ditzakeela.
Bertsolari bakoitzak izan ohi du gustukoen bat eta hartan sentitu
ohi da eroso.

Nola antolatuko dugu lana eta denbora?

Prozedura osoak denbora gehiago edo gutxiago har dezake,


ikasleen erantzunaren eta jarreraren arabera. Gutxi gorabehera, 25
minutu hartuko dizkigula aurreikus dezakegu.

Jarduera osagarria. Guztiok kantatuz.

Egañaren hiru bertso horiek (edota, hobe iritziz gero beste hiru
hartuz), Bertsozale Elkarteak bere webgunean daukan Bertso
Doinutegira jo daiteke eta bertako bilatzailean Zortziko Handia
horretan klik egin eta gero nolako doinu-aukera zabala dagoen
ikusi. Agian ikasleek ezagut ditzakete banakaren batzuk, eta
haietako zenbaitetan ere kantatu daitezke. Hona helbidea

http://www.bertsozale.com/euskara/doinutegia/doinutegia-
bilaketa1.php

Honelako galdera bat botaz gero, eta ikasleek erronkari eutsiz


gero: --Doinutegian zenbat doinu bildu direla
kalkulatzen duzu? (Matematikarako gaitasuna, Informazioa
tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna landuko
dira betiko komunikatzeko gaitasunarekin batera). 5 min.

11
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

5.- Jarduera.
Ahapaldi motak eta doinuak. Zortziko Txikia

Prozedura aurrekoa bera litzateke. Oraingoan Zortziko Txikia


landuko dugu berariaz, hau ere bertso saioetan oso ugaria baita.
Honako bertso hauek baliagarri izan daitekeen adibide bat baino
ez dira. Oihane Enbeitak eta Unai Iturriagak kantatuak (material
osagarrietan idatzirik agertzen dira):
http://www.bertsozale.com/euskara/bertsoak/bertsoak-entzuteko1.php?
ActionField=getmodel&$Idioma=E&$Mota=ENTZUTEKO&$Fitxa=+
++++
+1731&$ListaKey=14509&CmdGetModel=KAPSULA/HTMLMOD/b
ertso_fitxa

Prozedura, azken batean, aurreko jarduerakoa bera da.


Kontsignak eta aurreikusi beharreko denbora, antzekoa (25
minutu)

12
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

6.- Jarduera.
Errimaren ezaugarriak

Zer egingo dugu? Bideo bat entzungo dute. Irakasleak


proposatuko die abesten duten guztia adi-adi entzutea eta errimak
harrapatzea. Jarduera hau talde handian egingo da. Ikasle guztiek
parte hartzea da helburu.

Errima harrapaketa (Maialen Lujanbiok atzekoei kantatuak):


http://www.bertsoa.com/eu/bertsoa-multimedia.asp?
seccion=bertsoonenak&tipo=video&id=1700

Errima horiekin beraiekin beste hitzik bururatuko? Jarduera


honen bigarren zatian bildumatxoa egingo da arbelean.
Irakasleak, beharrezkoa ikusten badu, berak emango ditu
laguntzak edo adibideak. (-zun, entzun, erantzun, Arantzazun).
Ikasleek, hiru taldeetan banaturik, hamar bat minutuz errima
zerrendak luzatu beharko dituzte. Horrelakoak proposatu
beharko lituzkete: osasun, daukazun, behazun, oihartzun...)

Jarraian, irakasleak arbelean guztien ekarpenak batuko ditu eta


honelako galderak egingo:
• Erraz bururatzen zaizkizue errimak?
• Batek astun idatzi du. Balio du? Zergatik?
• Lehendik prestatuta zeukaten zuen ustez? Zergatik?
• Nola lortzen dute bertsolariek, hain denbora
laburrean, horrelako errima aberatsekin asmatzea?

Zertarako egingo dugu jarduera hau? Bertsoaren tasun berezi


horrek, errimak, bertsoan nolako paper garrantzitsua duen
adierazteko. (Bide batez zortziko handiko doinu klasiko bat
entzungo dute, gerora berriro erabiltzeko asmoa ere badago
hemen).

13
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Bertsolariak emakumezkoak ere izan daitezkeela ikusi ahal izango


dute. (Zeharka bada ere genero kontuak ager litezke gai hau
jorratuz, gaia sortzen bada, irakasle honek eutsiko dio gaiari.
Bertsolaritzaren historiaz aritutakoan gaia ere jorratuko da).

Aurreikusten dugun denbora: Bideoa aurkezten eta hasierako


kontsignak ematen bost bat minutu. Bideoak 8 bat minutu dauzka
baina ez legoke zertan osorik ikusi, beti ere ikasleen interesari
erreparatu beharko diogu. Beste hamar bat minutu beharko dira
errima zerrenda osatzeko. Gero horiek arbelean kopiatzen eta
ahozko iruzkinak talde handian egiten beste hamar bat minutu...
Guztira: 30 min.

14
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

7. Jarduera. Taldeka (hirukoteka-edo)


Errimen kategoriak. Azterketa

Zer egingo dugu? Arbelean egin ditugun errima zerrendak


baliatuz eurak aztertzeari ekingo diogu. Beraz, ikasleek ulertu
beharko dute errima guztiek ez dutela balio bera, hots, badirela
aberatsagoak edo pobreagoak direnak. (Adibidez, ikusi, nagusi
errima aberastzat jotzen da eta ikusi-ahantzi, aldiz, errima
pobreagotzat).

Zertarako egingo dugu jarduera hau? Errimei buruzko


hausnarketa egiteko. Badaudela errimen artean ere nolabaiteko
hierarkiak. (Kontuan hartu txapelketa batean horrek ere
puntuaketan eragiten duela).
Atal honetan garrantzitsua da errimatasuna belarriz edo adimenez
egiten dela erakustea, ez diola beti idatzizkoari jarraitzen.
Adibidez “ezpata” eta “ez bada” (“ezpada” ahoskaturik) hitzek
hoskidetasun handia dute, modu desberdinean idatzi arren.
Fonetismoak garrantzia du atal honetan eta ikasleek hori ulertzera
heldu behar dute. Hemen, agian, fonetikatik grafiara dagoen
jauziaz hausnarketatxoa ez legoke soberan.

Aurreikusten dugun denbora: Guztira: 10 min.

15
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

8 Jarduera
Errima eta hoskidetasuna. Errimen familiak. Hoskidetasunak

Aurreko jardueran esan dugunaren haritik, oraingoan irakasleak


euskal fonemen hoskidetasun taldeak aurkeztuko dizkie ikasleei.
Amurizak ireki zuen bide hau guk dakigula lehenik eta bere
liburu teorikoetan zehar, ondoren, zabaldu. Gaur egungo
bertsolaritzan nahiko arruntak dira hoskidetasun hauek:
B-D-G-R
P-K-T
S-Z-X
TS-TZ-TX
M-N

Horren erakusbide gisa, lehenago klasean agertu diren zenbait


bertso berriro aprobetxa daitezke, berriro entzunez. Egañaren
honako hau adibidez
Ia lo pixkat egiten duzun,
ene bihotzeko lora;
eta hartara aita ta ama
egongo gera gustora.
Egizu lo-lo obabatxoa,
oba, oba, oba, oba,
edo bestela zu ikustera
osaba etorriko da!

Edota Onintza Enbeitaren beste harako hura:


Orain artean neukan
etxean patxada.
Etxea saldu gura
haundien erara...
Arren, ez eizu eroan
mutil salmentara!,
etxetxu hau ondare
historikoa da

Iturriagaren beste honek ere errimatasun bera erakusten du.

16
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.
Zu lasai egon, zure
barri nik badakit.
Jentea ikaratzen da,
ez dakit zergatik!

Adibide hauek nahiz beste batzuk ipini ondoren hoskidetasun


jokoa egin daiteke klasean. Hala, irakasleak arbelean hitz gakoak
idatziko ditu, eta ondoren ikasleak, hiruko taldeetan banaturik 7
minutuz ahalik eta hoskidetasun handienak ateratzen saiatuko
dira. Jarraian ozenki esango dituzte, eta denen artean zerrenda bat
egingo da.

Azkenik Xabier Amurizaren Hiztegi Errimatua liburu digitalera


joko dugu, eta dagokion atalean aipatu gabeko beste hitz
posiblerik ote den begiratuko:
http://www.bertsozale.com/euskara/liburutegia/liburutegia.php?
a=liburua&id=25

Zertarako egingo dugu jarduera hau?

Jarduera hau egoki garatzen bada, ikasleak ohartuko dira


errimatasunak uste izan den baino esparru zabalagoa duela, eta
beraz, errimak egitea ez dela hasiera batean zirudien bezain zaila.

Beste alde batetik, beren entzumena zorrozten lagunduko diela


pentsa daiteke. Kontsonante batzuek badutela hurbiltasun
fonikoa, eta horrek errimatzat onartzea ahalbidetzen duela.

Aurreikusten dugun denbora: Hemen agertzen den prozedura hau


goitik behera egiten bada, 20 minutu erraz joango zaizkigu. Dena
den, ez dugu bistatik galdu behar ikasleak eurak direla lehen
protagonistak, eta beraz, jarduera hau beraien errimarako
irudimena lantzeko planteaturik dagoela.

17
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

9.Jarduera.
Errimatasuna. Poto egitea zer den.

Zer egingo dugu?

Errimari lotutako kontzeptu garrantzitsu bat landuko dugu


jarduera honetan: potoa.

Adibide bat:

Ardoa edanda mozkortzen naiz,


pipa hartuta txoratzen naiz,
kortejatzean lotsatzen naiz...
Nola demontre biziko naiz?

Zer-nolako errima iruditzen zaizu? Pobrea? Aberatsa?


Bertsolaritzan pobrea baino, akastzat hartzen da. (Txapelketetan
puntuak kentzen dituzte halako bat egiteagatik)
Beste honako bertso hau ere ipin dakieke (Juanito Zabaletarena):
Tresna bat ilargian
Sartu omen dute
Ez dakit egia den
Hala esan dute.
Gezurra baldin bada
Engainatu naute
Lanikan gogorrena
Egin omen dute
Hara joan nahi dute
Inola ahal badute
Bide txarra dute
Sinisten al dute
Han bizi daitekeenik
Nik ez dut uste

18
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Beste adibide bat:

Bizkaiko herri batek izena du Berriz (herria)


atzo hara joan nintzen nire kotxe berriz (berriaz)
enteratu orduko han zebilen berriz (berriez)
eta ni lotsatia naizelako, berriz, (lokailua)
dudatan nago ea joango naizen berriz. (aditzondoa)

Zer iruditzen zaizu? Zenbat errima daude? Nolako


errimak dira? Aberatsak? Berriz horiek guztiek esanahi
berbera dute? Hori potoa da?

Halako besterik ezagutzen duzu. ? Hitz homonimoak:


-berria (izena // adjektiboa)
-heldu (ailegatu// oratu // fruitua zoritu)
-eztia (jatekoa // ez + dira)
...

(taldeka, hirukoteka-edo) Irakasleak arbelean hitz homonimo


batzuk idatziko ditu: (berdin edo oso antzera ahoskatzen diren
hitzak, zehatzago azaltzeko): heltzea/eltzea; ari/hari
(jostekoa)/hari (berari)/ahari, hots/hotz... Ikasleek adiera
desberdinak asmatu beharko.

Kontu hauek direla eta, irakasleak zenbait puntu aipa ditzake


nolabaiteko polemiketarako bide eman dezaketenak. Ikasleen
parte hartzea sustatzeko batez ere. Adibidez, plantea daiteke
honako galdera:
Zure ustez errima hauek poto al dira?
EGUNON
GABON
ON
ZORION
GIZON
MUGON
ESKERRON

19
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.
...

Zertarako egingo dugu jarduera hau?

Jarduera honetan bertsoaren alderdi tekniko bat lantzen dugu.


Adin honetako ikasleentzat ez da agian lehentasun handiko
kontua, baina hizkuntzaren joko bat ere badagoenez beraien
irudimena erabiltzen lagun dezake, hizkuntzaren alderdiari
dagokionez.

Aurreikusten dugun denbora.

Azalpenak eta adibideak berak ikusteak 20 minutu inguru iraun


beharko luke, ondorengo homonimoen ariketak, berriz, 5 baino
gehiago ez.

20
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

10.Jarduera
Errimatasuna praktikan ezarriz

Errimatasuna lantzeko, ariketa interesgarria da EITBren


webguneko MIHILUZE atalean proposatzen duten
“POTOKUMEAK” jokoa. Hainbat eta hainbat ariketa agertzen
dira bertan. Eta irakasleak egoki irizten badio, klasean taldekako
lehiaketa moduan plantea dezake hango zenbait bertso lantzea.

Helbidea hauxe da :
http://www.eitb.com/telebista/etb1/programak/mihiluze/jokoak/potokumeak
/

21
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Aurreikusten dugun denbora.

Errimatasunaren zentzua lanean ipintzeko joko atsegina izan


daiteke hau eta irakasleak berak erabaki beharko du noiz eten.
Telebistan egiten duten bezala planteatzen bada 25-30 minutu
erraz joan daitezke, beti ere klaseko giroaren arabera.

22
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

11.Jarduera
Sustrai eta Amets Urnietako bertso saioan aurreko bi kamerei
kantuan.

http://www.youtube.com/watch?v=YFPSwm81FeI

Zer egingo dugu?

Ariketa honetan Amets Arzallusek eta Sustrai Kolinak Urnietako


bertso afari batean egin zuten saio zati bat baliatuko dugu. Launa
bertso bota zituzten. Klasean ikasleak bosteko taldeetan
banatuko ditugu, eta lehenik saio osoa bi aldiz entzungo dugu,
ahalik eta xehetasunik gehien har ditzaten. Ondoren bertso lerro
guztiak desordenaturik fitxa moduan banatuko dizkiegu. Talde
bakoitzak bertsolari batek botatako bertso lerro guztiak
desordenaturik izango ditu, 10 eta 8 silabakoetan. Euren lana
lerro guztiak ordenan ipintzea izango da, bertsoa saioan kantatu
zuten bezala osatu arte. (material osagarrietan ageri dira fitxa
guztiak, eta komenigarria da guraizez ebakirik eta plastifikaturik
banatzea)

Zertarako egingo dugu jarduera hau?

Ariketa honen bitartez ikasleek bertsoen egitura logikoa berregin


ahal izango dute. Sintaxi egiturak ere bide batez landu daitezke,
eta era berean bertsolariek bat-batean botatzen dutena ikasleek
idatzizko esaldietan astiroago ikusteko aukera izango dute.

Aurreikusten dugun denbora.

Bideoak ia 6 minutu irauten du, eta bi aldiz entzun beharko dute


lehenik. Ondoren talde bakoitzak bertsolari bakoitzaren lau
bertsoak berriro osatzen 15 minutu beharko ditu. Azkenik,
berriz ere bideoa ipiniko diegu ongi ordenatu ote dituzten
ikusteko. Guztira 35 minutu.

23
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

12 Jarduera.
Puntu-erantzunean.

Zer egingo dugu?

Han-hemengo saioetan zenbait bertsolariri ipini zizkieten puntuak


entzungo ditugu. Talde osoan egiteko ariketa dugu hau. Errima
kontuan hartuz, saiatu beharko dute prosazko “erantzun”
modukoak egiten. Bertsolariaren beraren lekuan nondik nora joko
ote luketen, alegia.

Ondoren, bertsolari horrek benetan zer kantatu zuen entzungo


dugu, eta horri buruzko iritzia guztiok emango. Bost bertso aski
izan daitezke, ikasleak nekarazi gabe.

Zertarako egingo dugu jarduera hau?

Ariketa honen bidez, ikasleek bertsolariaren paperean jar


daitezke, eta beraren pentsamenduan nolako ideiak eta esaldiak
egiten dabilen susmatu. Bertso sormenak eskatzen duen prozesua
barneratzeko bide eman dezake

Aurreikusten dugun denbora.

Ariketa honetan bost bertso erabiltzen badira, ikasleen


iradokizunak jasotzen eta ondoren bertsoak entzuten 25 minutu
pasa daitezkeela aurreikus daiteke. Adibideak Bertsozale Elkarteko
webgunetik erraz atera daitezke, honako hauxe kasurako:

http://www.bertsozale.com/euskara/bertsoak/bertsoak-entzuteko1.php?
ActionField=getmodel&$Idioma=E&$Mota=ENTZUTEKO&$Fitxa=
+++++
+1802&$ListaKey=7010&CmdGetModel=KAPSULA/HTMLMOD/b
ertso_fitxa

24
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Honako youtube-ko helbide honetan agertzen den saioa oso


erabilgarria izan daiteke klasean egiteko.

http://www.youtube.com/watch?v=EipesZvab44

25
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

13. Jarduera
Txapelketako zenbait bertso epaitzea.

Zer egingo dugu?

Azken txapelketetan egin diren zenbait bakarkako saio baliatuko


ditugu oraingoan. Bertsolariek hiru bertso bota behar izaten
zituzten. Ikasleen lana, beraz, bertso horiek irakurri (edota
entzun) eta talde txikietan puntuazio bat ematea izango da, orain
arte ikasi ditugun kontzeptu guztiak erabiliz, hots, errima,
neurria, euskara... eta aldi berean ideien originaltasunari
erreparatuz.
Ondoren, irakasleak egoki baleritzo, txapelketa hartan bertan 8
epaileek nolako puntuazioa eman zuten ikus daiteke, eta
eurenarekin konparatu. (material osagarrietan)

Mendiluzek 1997. urtean botatako hirurak hartu ditugu adibide


gisa.

Zertarako egingo dugu jarduera hau?


Ikasleen balorazio kritikoa lantzen dugu jarduera honetan.
Nolabait, orain arte ikasitako guztia bilduz, bertso batzuk
baloratu beharko dituzte. Uste dugu hauxe dela gainera, gure
unitate didaktikoaren helburu nagusia. Bertsoak gozatzeko tresnak
eta irizpideak transmititzea, alegia.

Aurreikusten dugun denbora.

Guztira 25 minutu inguru behar ditu ariketa honek. Ez da


komeni ikasleak denbora gehiegiz lanean edukitzea, gogaitzeko
arriskua egon baitaiteke. Ariketaren alderik garrantzitsuena beren
irizpide autonomoan eragitea da, eta batez ere, eztabaida kritikoa
bideratzea. Horretarako hitz eginarazi behar diegu, zergatik
emango lizkieketen horrenbeste puntu azalaraztea, alegia.

26
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

14 Jarduera
Ikasleak hautatutako bertsoak aurkezten:

Gure unitatea behin honaino heldu garelarik, interesgarria gerta


daiteke ikasleak beren aldetik ordenagailu aurrean lanean jartzea.
Hartarako Informatika-gelara eraman ditzakegu, eta bertan lan
egin, edota halako aukerarik ez balego, etxerako agin dakieke:

Zer egingo dugu?

Lehenik orrialde batean hainbat webguneren eta blogen helbideak


emango dizkiegu, eta eurak bilaketan abiatu beharko dute, beren
gustuko izan daitekeen bertso-saio baten bila. Bakarkako nahiz
ofiziokako bertsoak hautatzeko askatasuna emango diegu, baina
guretzat garrantzitsuena zera da: hautatzen dituzten bertsoak
ZERGATIK hautatu dituzten klase aurrean azaltzea. Ikasleak
dagoeneko gai izan beharko luke bertso on baten meritua zein den
adierazteko. Ariketa hau egiteko klaseko kanoia erabil dezakegu.
Beste bide bat litzateke diapositiba aurkezpena eskatzea.

Zertarako egingo dugu jarduera hau?

Esan bezala, hein honetaraz gero, ikasleak jakin beharko luke


bertso on baten alderdi onenak zein diren azaltzen. Interesgarria
da besteei ahoz alderdi horien berri ematea. Horretaz gainera, gisa
honetako jardueretan ikasleek irakaslearen ohiko lekua hartzen
dute, eta elkar eraginean ikasteko prozesua areago sendoturik atera
daitekeela uste dugu.

27
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Aurreikusten dugun denbora.

Gure ikasleek bertso bilaketa egin behar dute, egokiena edo


gustukoena aurkitu arte. Batez beste pentsa daiteke 30-45 minutu
eraman diezaiekeela bilaketa honek, eta ondoren arrazoiketa bat
prestatu beharko dute klasearen aurrean azaltzeko. Horrek ere
denbora eskatzen du. Hori binaka nahiz hirunaka egin daiteke.
Klase aurreko azalpen guztiek zenbat denbora beharko dute? Hori
irakasleak aurreikus eta erabaki beharko du, baina uste izateko da
ordubetea erraz igaro daitekeela guztion balorazioak egiten.
Guztira, beraz, 90-105 minutu bitartean

28
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

15. jarduera
Bertso saio baten prestaketa.

Unitatearen amaiera aldera, gauza polita izan daiteke herriko


bertsolari batzuk klasera ekartzea. Hainbat ikastetxetan egin izan
da lehen ere horrelakorik. Gehienetan bigarren hezkuntzako
zentroetan mintegi bakoitzak ekintza bat antolatzeko diru
laguntza bat jaso ohi du. Euskerako Mintegiak halaxe antolatu
ditu lehengo urtetako saioak Barakaldon herriko bertso-
eskolarekin batera. Egoki prestatzen bada ikasleentzat jardun
gogoangarria izan daiteke.

Gure jarduera honetan saio hori prestatu egingo dugu. Ikasleek


gustuko gaiak eta ariketak proposatuko dituzte, eta ordubete
inguruko bertso jarduna egituratuko. Interesgarria deritzogu euren
eguneroko bizimodutik hurbil dauden gaiak eta aipamenak
ateratzeari, saio hori biziago senti dezaten.

Zertarako egingo dugu jarduera hau?

Jarduera honen bidez, ikasleek bertsoarekin oso zuzeneko


harremana izan dezaketelakoan gaude. Batetik eurek egingo dute
gai-jartzailearen lana, bat-bateko saio batean parte hartuz. Bestetik
era desberdinetako ariketak proposatu ondoren bertsolariak berak
nola erantzuten duen ikusi ahal izango dute, eta hori oso
motibagarria izan dakieke eurei ere.

Aurreikusten dugun denbora.

Dudarik gabe, ordubete inguruko saio bat prestatzeak denbora


dexente eskatzen du. Klase guztiak parte hartu beharko du, eta
irakasleak arbelean idatziko ditu interesgarriak izan daitezkeen
gaiak eta puntuak. Guztira 45 minutu aurreikusiko ditugu.

29
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

16. jarduera (Azkena)


Bat-bateko saioa entzutea eta grabatzea. Entzule-parte-hartzaileak.

Zer egingo dugu?

Ikasleek prestatu dituzten hainbat gai ipiniko dizkiete bertsolariei


eta saio osoa adi jarraituko dute. Adiago jai-jartzaileak ere diren
aldetik.

Era berean, saioaren grabaketa egitea oso emankorra izan daiteke


gerora begira. Hurrengo egunen batean berriro entzun eta alderdi
nabarmenenak komentatzeko. Saioari buruzko hausnarketa
bultzatu behar du irakasleak. Adibide moduan honen antzeko
galdetegi bat erabil dezake:

- Zer iruditu zaizu saioa oro har?

- Bertsolariek ongi erantzun al zieten gaiei zure ustez?

- Zein izan zen gehien gustatu zitzaizun jarduna? Esan


dezakezu zergatik?

- Bertso horiek berak hartuz, nondik nora osatu


zituzten? Zein izan zitekeen bururatu zitzaien lehen
ideia? Eta ondoren?

- Zaila iruditzen al zaizu bertsoak egitea? Behar adinako


entrenamendua edukiz gero, gai ote zinateke zu zeu
antzeko bertsoak egiteko?

30
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Esan dezagun, halaber, jarduera honek oraindik ere joko gehiago


eman dezakeela. Zenbait institututan bideo grabagailuak ere
edukitzen dituzte, Barakaldon adibidez, eta hori erabiliz, blogean
zintzilikatu daitezke irudiok ikasleen iruzkinekin batera.

Zertarako egingo dugu jarduera hau?

Jarduera honek, nolabait, orain arteko guztiak bilduko lituzke


bere baitan. Ikasleak entzun duen hartaz bere iritzia eman behar
duenez, ebaluazio moduan erabil daiteke jarduera hau
kontzeptuak noraino barneraturik dauden ikusteko. Gaitasun
kritikoa hartuko dugu kontuan lehen-lehenik.

Aurreikusten dugun denbora.

Saiorako 50-60 minutu aski izan daitezke. Giro ona nabari bada,
beti ere luzagarri den arren. Klaseko iruzkinak, berriz, ez luke
luzeegi jo behar. Ikasleei hitz eragitea beharrezkoa da, baina eurak
aspertu gabe. Arestiko galdetegi hori erabiliz gero, batez beste 50
minutu igaroko zaizkigu. Kontuan hartu zenbait bertso berriro
entzungo ditugula, bertsolariaren buruan zer-nolako prozesua
gertatu zen ikusteko eta berregiteko. Guztira, beraz, 100-110
minutu.

Horretarako interesgarria izan daiteke ikasleei zuzendutako wiki


edota blog bat sortzea. Gaur egun aukera zabala eskaintzen du
Internetek eta jada ongi frogaturik dago tresna honek nolako
eragin positiboa duen ikasleak motibatzeko orduan.

31
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Unitatearen denboralizazioa osoa

Uste izateko da unitate honetako ariketa guztiak,


hasi eta buka, osorik egiten badira, 55 minutuko
hamahiru saio hartuko lituzketela gutxi
gorabehera. Hala ere, irakasleak beti kontuan hartu
beharko ditu aurrean dituen ikasleen ezaugarriak,
motibazioa, euskaraz komunikatzeko gaitasuna...
programaketa aldian-aldian egokitzeko.

Ebaluazio-irizpideak

Hasieran esanik utzi dugun bezala, unitate honen


helburua ez da ikasleak bertsotan egitea, bertsoen
aurrean gozatzea baizik. Horretarako beharrezko
tresnak eskuetan ipintzen saiatu gara unitate osoan
zehar. Ebualiazioa egiteko orduan, beraz, irakasleak
honako puntu hauek izango ditu kontuan:

Ikasle bakoitzaren parte hartze aktiboa. Jarduera guztietan


noraino inplikatu den erreparatzea.

Beste ikaskideen aurrean bere iritziak azaltzeko gaitasun


autonomoa izan duen ala ez. Giza harremanetarako, taldean
komunikatzeko gaitasunean emandako urratsak baloratuko
ditugu, esaterako, hitz egiterakoan txanda-eskatzen, txanda-
ematen nola hobetu duen...

Talde lanean jarduteko gaitasunik erakutsi badu, hori


positiboki baloratuko dugu.

32
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Kontuan hartu beharreko beste zenbait alderdi

1) Beste ikasgaietako irakasleekin lankidetasuna

Unitate hau Euskarazko klaseetan garatzeko


pentsaturik dagoen arren, aberasgarri gerta daiteke
beste ikasgaietako irakasleekin aldez aurretik
adosturik, eurek ere beren klase orduetan ikus-
entzunezko batzuk emateko. Gure egitekoa
borobiltzen lagunduko liguke. Hona hemen
proposamen batzuk:

Gaztelaniazko irakasleari eskatuko genioke honako bideo


hauek ematea.

http://proyecto-oralitura.blogspot.com/2008/11/un-msico-de-su-grupo-se-
revel-contra.html
http://www.youtube.com/watch?v=1PH1lGRsOfg

http://orientatzaile.blogspot.com/2006/12/de-xabier-paya-su-amatxu-
querida.html

Ahozkotasunaren mundua, agi denez, fenomeno


zabala da, euskal kulturaren mugak gainditzen
dituena. Ikasleek hizkuntzaren dimentsio ludiko
hori ulertzea lortu behar dugu.

Halaber, Ingelesezko irakasleak ere, honako beste bideo


hau ipin diezaieke
http://www.youtube.com/watch?v=JeD1ZgBNr90

Oraingoan, helburua desberdina da. Ikasleak


konturatuko dira euskal bertsolaritzak hemendik
kanpora ere jendearen interesa piztu duela. Bideo
hau dugu horren erakusgarri.

33
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

2) Hezkuntza premia bereziko ikasleak

Gure taldean horrelakorik aurreikusi ez dugun


arren, ez dugu ahaztu behar batzuetan, ustekabean,
halako ikasleekin ere topo egin dezakegula. Hala
gertatuz gero, ahalegin berezia egin beharko genuke
ikasle hori/ek talde nagusian txertatze aldera.
Ikastetxeko PT espezialistarekin elkarlanean
jardutea ezinbestekoa da halakoetan.

3) Ikasle etorri berriak

Gaur egun etorkinen seme-alabak ere maizago ikus


ditzakegu gure ikastetxeetan. Halako profila duenik
agertuko balitzaigu, oso kontuan hartu beharko
genuke bere hizkuntza-gaitasun maila mugatua.
Horrelako ikasleentzat beste helburu batzuk
prestatu egin beharko genituzke eta, era berean,
HIPI espezialistaren laguntza funtsezkoa izan
daiteke. Gure eskarmentutik hitz egiten dugu, lehen
ere langintza horretan arituak baikara... HIPI
espezialista ikasle etorri-berriekin talde nagusiaren
baitan integratzeko ahalegin berezia egingo genuke
horrelakorik suertatuko balitzaigu D eredu batean.
(Tamalez, etorri-berri ia guztiak, Barakaldon,
eredu erdaldunagoetara bideratzen dituzte).

34
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

4) Beste jarduera alternatiboak

Batzuetan ohartzen gara, prestaturik generaman materiala ez dela


aurrean dugun klaserako ongi egokitzen. Arrazoi desberdinak
egon daitezke: ikasleen hizkuntza maila apala, bat-batekotasunaren
fenomenoa urrun sentitzea. Badaezpada, ongi legoke irakasleak
beste ariketa eta jarduera alternatibo batzuk prestaturik edukitzea,
goian proposatu ditugunak ezin burutuko balitu ere. Hona beste
jarduera proposamenak:

- Ikasleei eska dakieke bertsolari bati buruzko Diapositiba


Aurkezpen bat prestatzea besteen aurrean azaltzeko.
Taldekako jarduera. Bertsoak kantarazi diezazkiekegu

- Beste aukera bat, antzezkizun bat prestatzea litzateke.


Jakina denez, zenbait bertsolari historikok, hitzetik
hortzera erantzuteko aparteko trebezia erakutsi zuten
(ditxolari esan ohi zaie halakoei) Pello Errotak,Txirritak
edota Lazkao Txikik, adibidez, zorroztasun handia erakutsi
zuten. Gure ikasleei eman diezaiekegu halako material
multzo bat, eurek antzerki gisako errekreazio bat burutu
dezaten. Hitzaren alderdi ludikoa hortxe legoke.

- Norbaitek bertsoak egiteko gogo berezia erakutsiko balu,


ariketa erraz batzuk eman lekizkioke etxean egin ditzan.
Hasierako puntuak eman, adibidez, edota lau oinak. Polita
izan daiteke ariketatxo horiek benetako saioetatik atereak
izatea, ondorenean erkaketak egiteko

35
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

FITXAK ETA MATERIAL OSAGARRIAK


2. Jarduera
Motibazioa (jarraipena)
Negu Gorriak, Bertso-Hop.
Gaijartzailea: Peñagarikanok gaur egundoko parranda bota du, edo zu,
Peñagarikano, bota duzu, eta etxera etortzean emaztearen ohean sartu
ordez, Egaña, amonaren ohean sartu da.

EGAÑA PEÑAGARIKANO

1) Batatikan korrozka, 2) Gaur parrandan jo ta ke


bestetik herrena, hor dabil gizona,
oiha okupatu du lehenen pasiloa jo
hori da txarrena ta gero komona,
ez da pinta kabala uste nuen hau zala
honek dakarrena, nik nere moñoña,
kantzontzilorik gabe laztantzen hasi naiz ta
ohean barrena, ez da horren ona,
pixkat gutxio edan mozkorra nator eta
ezazu hurrena. barkatu amona.

3) Ez diot txartzat hartu 4) Nun ibili naizen ni


muxuka hastea, esan det lehenago
naiz oraindik ez egon amonaren ondoan
holako gaztea, ederki ez nago,
ez da gauza ederra izan ere edan det
buru eskastea, horrenbeste ardo,
hari tokatu behar gutxienez bazitun
holako trastea, hoitazazpi grado,
martiri bihurtu du bota egin behar det eta
bere emaztea. oñala nun dago?

5) Ohean sartu zaigu 6) Poltsa beroarekin


kolpera onduan, hortxe jo nau danba!
lapur gaizto ta trakets Ni ez naiz lotsatuko
hoietxen moduan, egia esanda,
pixa egin ezazu amonan errezoa
toki seguruan; holaxe izan da:
kordea banatzeko "Requiem est domine
hemen inguruan, Virgo veneranda"
poltsa beroarekin gehio ez naiz etorriko
joko det buruan. amona edanda.

36
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

BERTSOAREN FITXA
Bertsolariak: Egaña Andoni Herria: Bilbo
Eguna: 2001-08-26 Gaia: Andoni, nik orain mesede pertsonal bat eskatu
behar dautsut: abenduan loba bat eukiko dot. Sehaska kanta bat egingo
dostazu berarentzako?
Doinua: Haurtxo txikia negarrez dago Neurria: Zortziko handia
Lana: Bakarka gaia-emanda Jardun-mota: Plaza librea
Gai-jartzaileak: Martinez Javier = Guti Gai-jartzaileak: Martinez Javier =
Guti
Argitaratua: BAPATEAN 2001, 193 OR. Oharrak: Bilboko Aste Nagusian
egin ohi diren jaialdietako bat. Plaza Barrian, eguerdiko ordu batean. Entzule
asko eta bero handia.
TRANSKRIPZIOA

Aita ta aman irrika zara


ta bien borondatea.
Sehaska bete dezu golpetik
ta bihotzaÆre betea.
Ez al dakizu Xabier Letek
zer zion, ene maitea?
Sarritan onuragarri dela
negarrik ez egitea.

Zure negarrak sortzen du gure


kezka eta arrenkura.
Nun ote dago jaioberritan
zendun irribarre hura?
Ulertu arren gu ikusita
sentitzen duzun mindura,
pentsatu zazu jaio zerala
amesten dugun mundura.

Ia lo pixkat egiten duzun,


ene bihotzeko lora;
eta hartara aita ta ama
egongo gera gustora.
Egizu lo-lo obabatxoa,
oba, oba, oba, oba,
edo bestela zu ikustera
osaba etorriko da!

37
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

BERTSOAREN FITXA
Bertsolariak: Iturriaga Unai / Enbeita Oihane
Herria: Bilbo Eguna: 2002-12-08
Gaia: Zu Oihane, etxe zahar bateko mamua zara. Gaur Unai, inmobiliariakoa etorri da etxea ikusten.
Doinua: Haizeak bidali du
Neurria: Zortziko txikia Lana: Binaka gaia-emanda
Jardun-mota: Txapelketa Motiboa: Bizkaiko Txapelketa
Gai-jartzaileak: BBE Taldea Gai-jartzaileak: Mandaluniz Bernardo

1) Enbeita 2) Iturriaga:

:Bakarrik egunean Zu lasai egon, zure


ta bakarrik gabaz; barri nik badakit.
bakarrik hainbat urte Jentea ikaratzen da,
hemen emon dodaz. ez dakit zergatik!
Arpegi zuri hori Baina oin jentea dau
ta erropa baltzagaz... modu espezialetik...
neu naz mamua eta Hamar kilo gehiago
neu ikaratu naz! morboarengatik!

3) Enbeita: 4) Iturriaga:
Orain artean neukan Baina amaitu jatzu
etxean patxada. zure erreserba...
Etxea saldu gura Baten batek pagau dau
haundien erara... etxe honen zerga.
Arren, ez eizu eroan Lanbidea saltzea dot...
mutil salmentara!, Besterik, ba, zer da?
etxetxu hau ondare Gero egingo dozu
historikoa da. gura beste berba.

5) Enbeita: 6) Iturriaga:
Neuk geratu behar dot, Aspaldi hemen sartu
iraun eingo badu. eta hemen dirau;
Merkatuan barruan ez dau alde egingo,
inor ez da salbu! ez, hemendik ri-rau!
Okupatu egizu, Eskatzera nindoan
egin bere kargu! miloiak hamalau,
Mamuen ekipo bat baina honek prezioa
osatuko dogu. igo egin nahi dau!

38
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

11. Jarduera
Bertso saioa Urnietan

AMETS

Baina ondoko gizonarekin


Segi ordez egurrean
Hementxe nago beste gairen bat
Aukeratu beharrean
Pentsa ezazu zer garrantzia
Urnietako lurrean
Leku guztitan ez da kantatzen
Bi kamararen aurrean (bis)

SUSTRAI

Eta klasea neurtuko balitz


Kameraren arabera
Derrepentean igota gaude
Amets, jainkoen artera
Begira zazu horko gizona
Pultsuan eusten kamera
Saio osoa hola pasata
Majo nekatuko zera (bis)

AMETS

Ta kameraren neurriari’re
Luzatu zaiozu bista
Hor ikusten da zein den nongoa
Zein den nongo periodista
Ezkerrekoa kanal plus edo
Kanal Via ko artista
Ta eskubiko hori izango da
Urnietako Telebista (bis)

SUSTRAI
Okurritzea gauza bat da ta
Zuk badaezpada bota
Ezkerrekoa ailasirako
Mailara duzu igota
Eta bestea kamara ñaño
Horrekin hortxe dago ta
Bina nik beti aditu izan dut
Neurriak ez du inporta (bis)

AMETS

Beraz nik ere segituko dut

39
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.
Zure hitz horien trazan
Baina hala ere be(g)ira gizona
Bere kamarakin plazan
Eskuan ere ai zer pultsua
Ta irudiak balantzan
Editoreak pentsatuko
“terremoto bat izan zan” (bis)

SUSTRAI

Hori pentsatzen badu tipoak


Ez duizango begikoa
Afalostean dardarra nola
Izaten den betikoa
Nik aholku bat emango dizut
Adi entzun mutikoa
Hurrena erosi zazu kamara
Tripode ta guztikoa (bis)

AMETS

Zeren hainbeste lan baldin bada


Bai saio ta bai otordu
Hola ibiltzea ez da izango
Asko ibiltzeko modu
Tripoderen bat igual erosi
Egin beharko diogu
Poltsa pasatu behar bada lasai
Apaizak pasatuko du (bis)

SUSTRAI

Apaizagana erabakirik
Behatza apuntatzea
Ez dut pentsatzen ailegatzerik
Gure gizona(r)i trantzea
Azken aldian hutsikan daude
Eliza ta gurutzea
Badaezpada hobeto duzu
Afaritan pasatzea (bis)

40
Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.
13. Jarduera
Bertsoak baloratuz

GAIA: Hainbat jira-bira eman zenuten elkarrekin, beti itsasoa tarteko.


Orain dela gutxi, itsasoak eraman dizu zure lagunik onena.

AITOR MENDILUZE

Hainbat urtean ibili ginen


Zu eta biok batean,
Honen usterik ezin eduki
Txaluparekin joatean,
Baina olatu txar bat etorri
Eta zuretzat kaltean
Eraman zaitu eta nahiz orain
Zauden oso apartean,
Zertarako det negarra hemen
Malko itsao batean.

Lehenengo aldiz atera ginen


Ginelarik bi mutiko,
Urteak pasa ta gogoari
Guk eutsi genion tinko.
“Itsao honen beldurrik gabe”
pentsatuaz geurekiko,
ta orain nola bota errua
galdu bazaitu betiko?
olatu batek eraman zaitu
baina amets batek ito.

Hitzak alferrik izaten dira


holako bat gertatzean,
sentimenduak korapilatzen
baitzaizkigu bihotzean.
Asko da ia, gehiegi ere
utzi duzuna atzean!
Agur batekin agurtzen zaitut
ta hemen nago etxean,
zure irri bat somatu nahian
ni olatu bakoitzean.

PUNTUAZIOA (7 epailerena)
18,5 - 16,5 -1 7 – 18,5 – 18 – 18,5 – 19,5

41

You might also like