You are on page 1of 1

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

AZTERKETARIAREN EGITEKOA: B2 MAILA

Ahozko azterketa
Epaimahaikoen aurrean egin beharreko ariketak

1. ZATIA. Aztertzaileen galderak (minutu 1 ikasleko) Guztira 15 bat


2. ZATIA. Gaia garatu (2 + 1 min. ikasleko) minutu
3. ZATIA. Bat-bateko elkarrizketa (2:30 min. ikasleko)
(bikoteko)

Gaia prestatzeko denbora:


10 minutu inguru dituzu gaia prestatzeko.
Amaitzen duzunean, itxaron aztertzaileek deitu arte.
Prestatu behar duzun gaia:

95. gaia: Gabonetako loteria, kiniela, bonolotoa…

Egoera
Kinielak, euromilioia, bonolotoa, loteria… Jende askok jokatzen du dirua urtean zehar
horrelakoetan, baina, zalantzarik gabe, Gabonetako loteriak erakartzen du jende gehien. Hala
ere, irabazteko aukera oso txikia omen da.
Egitekoa
Adierazi zer iritzi duzun horrelako zozketa eta jokoei buruz, eta aipatu zein diren zuk
ezagutzen dituzunak. Esan zerk mugitzen duen jendea dirua jokatzera. Azaldu, zure ustez,
zergatik erosten duen hainbeste jendek Gabonetako loteria. Esan zer egingo zenukeen “sari
potoloa” irabaziz gero.

Gogoratu 2 minutu inguru duzula hitz egiteko.

Amaieran, aztertzaileak beste azterketariari galderaren bat egingo dio zure gaiaz, eta hark
bere gaiaren azalpena bukatzen duenean, zuri galdetuko dizu.

EZ IDATZI EZER ORRI HONETAN

You might also like