You are on page 1of 1

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

C1 MAILA
Ahozko azterketa
Epaimahaikoen aurrean egin beharreko ariketa

1. ZATIA. Gaia garatu (5 minutu)


2. ZATIA. Argazkiari buruzko elkarrizketa (5 minutu
Guztira 10 bat
azterketari minutu
bakoitzak)

Prestatzeko denbora:
20 minutu inguru dituzu gaiaren garapena (egiteko hau) prestatzeko.
Gaia prestatua duzunean, itxaron aztertzaileek deitu arte.
Prestatu behar duzun gaia:

A
Eskuko telefonoen erabilera
Karmele Jaio
Zirrikituetatik begira

BILBOTIK Gasteizera nentorren, lineako autobusean. Nahiko berandu zen.


Batzuk erdi lo zetozen, eta nire alboko gizona eta ni liburu bana irakurtzen
geunden. Esan daiteke nahiko giro intimo edo goxoa zela autobusekoa.
Isiltasuna zen nagusi.

Halako batean gure atzealdean zegoen emakume batek telefonoa hartu eta
lagun bati deitu zion. “¡Hola, cariño!”. Bere lehen bi hitzen bolumenak eta
tonuak asaldatu gintuen denok. Burua altxatu genuen liburuetatik,
mugikorretatik... erdi lo zetozenek begiak ireki zituzten. Liburutegi batean
norbait barre algaraka hasi balitz bezala, halako efektua izan zuten
emakumearen lehen hitz gogotsu haiek “Que tal cariño, nada, que voy en el
bus, y he pensado voy a llamar a Esme, a ver que me cuenta…” Elkarrizketa
autopistako Aretako sarreran hasi zuen, eta ez zuen etan Gasteizera iritsi arte.
Ordurako bagenekien denek arropa denda batean egiten zuela lan, bere
nagusiarekin arazoak zituela, poltsa bat erosi zuela Bilbon eta Esme bere
lankidea zela. Nik, noski, ezin izan nuen eskuetan neraman liburuaren paragrafo
bakarra irakurri, eta ingurura begiratuta argi antzeman nuen gainontzekoen
haserre keinua. Hala ere, elkarrizketa bukatu zuenean, ez zion inork ere ezer
esan emakumeari.
Deia, 2017/01/27 (moldatua)

BS 18.2 A
Gaia prestatzeko:
Zer dio Karmele Jaiok?
Zein ideia azpimarratuko zenuke? Zergatik?
Eman zure iritzia:
Zure ustez, eskuko telefonoen erabilera mugatu beharko litzateke? Non? Nori?
Sakelako telefonoak alde on asko ditu, baina txarrik ez? Zein? Zergatik?
(beste azterketariak esan duenaz ere iritzi laburra eskatuko zaizu)
EZ IDATZI EZER ORRI HONETAN

You might also like