You are on page 1of 2

Nor-Nork, Nor-Nori-Nork eta Ergatiboa

Osatu ondoko esaldiak Nor-nork eta Nor-Nori-Nork motako aditz laguntzaileak erabiliz:
1. Aipatu didazun problema horrek ez _________ (kezkatu) [ni ez nago kezkatua].
2. Zure semea pasibo samarra da; beharbada, animatu beharko ________ (zuk) gauza
gehiago egitera.
3. Noiz etorriko da Pello, noiz arte itxoin beharko _________ (guk)?
4. Guk ez genuen nahi, baina haiek behartu ________ hori egitera.

Jar ezazu ergatiboa behar den kasuetan:


1. Zu ikustea ikaragarri poztu nau.
2. Ez du merezi horrela segitzea, hobe dugu gure artekoa bertan behera uztea.
3. Hizkuntza bat ikastean, hitz egitea izaten da zailena.
4. Irakurtzea ikaragarri zaila iruditzen zait, baina ongi hitz egitea animatzen nau aurrera
segitzera.
5. Jostailuak atera dituena bil ditzala orain.
6. Gurekin etorri zirenak ez zuten hondartzara joan nahi.
7. Erabaki hura hartu izana bere bizitza aldatu zuen.
8. Gurekin etorri zirenak iaz ere egon ziren Donostian.
Nor-Nork, Nor-Nori-Nork eta Ergatiboa
(Zuzenketa orria)

Ondokoak dira erantzun zuzenak:


1. Aipatu didazun problema horrek ez nau kezkatzen [ni ez nago kezkatua].
2. Zure semea pasibo samarra da; beharbada, animatu beharko zenuke gauza gehiago
egitera.
3. Noiz etorriko da Pello, noiz arte itxoin beharko dugu/diogu edo genuke/genioke?
4. Guk ez genuen nahi, baina haiek behartu gintuzten hori egitera.

Ondokoak dira erantzun zuzenak:


1. Zu ikusteak ikaragarri poztu nau.
2. Ez du merezi horrela segitzea, hobe dugu gure artekoa moztea.
3. Hizkuntza bat ikastean, hitz egitea izaten da zailena.
4. Irakurtzea ikaragarri zaila iruditzen zait, baina ongi hitz egiteak animatzen nau aurrera
segitzera.
5. Jostailuak atera dituenak bil ditzala orain.
6. Gurekin etorri zirenek ez zuten hondartzara joan nahi.
7. Erabaki hura hartu izanak bere bizitza aldatu zuen.
8. Gurekin etorri zirenak iaz ere egon ziren Donostian.

You might also like