You are on page 1of 3

Bat-en deklinabidea

Mugagabea Singularra Plurala

bat bata batzuk
batek batak batzuek
bati batari batzuei
baten bataren batzuen
batekin batarekin batzuekin
batentzat batarentzat batzuentzat
bate(n)gatik batarengatik batzuengatik
batez bataz batzuez
batean / batengan batean/batarengan batzuetan/batzuengan
bateko bateko batzuetako
batera / batengana batera /batarengana batzuetara / batzuengana
batetik / batengandik batetik / batarengandik batzuetatik / batzuengandik
baterantz / batenganantz baterantz / batarenganantz batzuetarantz / batzuenganantz
bateraino / batenganaino bateraino / batarenganaino batzuetaraino / batzuenganaino
baterako / batenganako baterako / batarenganako batzuetarako / batzuenganako

Bat hitzak deklinabide mugagabearen formak hartzen ditu. Dena dela, beste hitzarekin kontrajarrian
azaltzen denean, deklinabide mugatuko formak hartzen ditu.
Liburu batez hitz egingo dizuet.
Ez bataz, ez besteaz, ez dizuet ezer esango.
Neska batenganako maitasunak itsututa dauka.
Bat hitzarekin bestelako esapideak ere egiten dira:
Baten batek ekarriko du.
Ehunen bat urte ditu agure horrek.
Egunen batean esplikatuko dizut.

Itzulpenak

Eman hurrengo esaldien itzulpenak.

1. Nos repartiremos el pan a medias.
______________________________________________________________________
2. Uno de los dos se tendr que quedar en la calle.

3. Todos los meses leeremos dos libros cada uno.

4. A cuntos les has contado la misma historia?

5. Hay 15 kilmetros a Oiartzun. A cuntos est lrun?

6. Le he dado veinte duros a cada chaval.

7. Cogeremos gasolina cada 500 kilmetros.

8. Ese roble tendr unos mil aos.

9. Algn bobo me ha marcado la carrocera del coche.

10. A unos no los entiendo y los otros no me hacen caso.

11. En Alza hay unas 2.000 personas que trabajan en la construccin.

12. Cada vez que te veo me entra la risa.
______________________________________________________________________
Bat-en deklinabidea
(Zuzenketa orria)

Ondokoak dira erantzun zuzenak:

1. Nos repartiremos el pan a medias.
Ogia erdi bana egingo dugu.
2. Uno de los dos se tendr que quedar en la calle.
Biotako batek kalean geratu beharko du.
3. Todos los meses leeremos dos libros cada uno.
Hilero bina liburu irakurriko ditugu.
4. A cuntos les has contado la misma historia?
Zenbati kontatu diozu / diezu istorio bera?
5. Hay 15 kilmetros a Oiartzun. A cuntos est lrun?
Oiartzuna 15 kilometro daude. Zenbatera dago Irun?
6. Le he dado veinte duros a cada chaval.
Hogeina euro eman di(zki)et mutikoei.
7. Cogeremos gasolina cada 500 kilmetros.
500 km-tik 500 km-ra hartuko dugu gasolina. 500 kilometroan (kilometroz) behin
hartuko dugu gasolina.
8. Ese roble tendr unos mil aos.
Haritz horrek mila(ren) bat urte izango ditu.
9. Algn bobo me ha marcado la carrocera del coche.
Leloren batek autoaren karrozeria markatu dit.
10. A unos no los entiendo y los otros no me hacen caso.
Batzuei ez diet ulertzen eta besteek ez didate kasurik egiten.
11. En Alza hay unas 2.000 personas que trabajan en la construccin.
Altzan badira bi mila(ren) bat lagun eraikuntzan lan egiten dutenak.
12. Cada vez que te veo me entra la risa.
Ikusten zaitudan bakoitzean barregura ematen dit.

You might also like