You are on page 1of 1

Argazki 4.

“Maisu-lana”

Nire gelan polizia sartu zenean, han, esan nien lekuan, gurasoen gelaren maketa
aurkitu zuten. Eszenaren zehaztasunak harrituak utzi zituen: Altzariak, apainketa baita
beraien panpinak pijamaz jantziak ere. Esan zuten deabru bat nintzela eta
psikiatrarenera eraman beharko nindutela.

Nire ustez, nire maisu-lana zen. Bi urteko lan zorrotza ez erortzeko eta nire
helburuan arreta jartzeko.

Azkenean, bukatuta zegoenean jokatzeko ordua iritsi zen. Hasieran, beldurra


sartu zitzaidan eta ni erditik kentzea hobe izango zela pentsatu nuen. Baina gau hartan
nire amaren garrasiek eta bere gaineko kolpeetako doinuak zehaztapenaz bete
ninduten.

Laban bat hartu nuen eta, isilik, beraien gelarantz abiatu nintzen. Sartzean
alkohol, izerdi eta malkoetako usainak aurpegian jo ninduten. Ez nuen argia piztu, gelako
zentimetro bakoitza zehatz-mehatz ezagutzen nuelako.

Oheko ezkerreko aldera iritsi nintzenean, behin eta berriro aitaren gorputzan
labana hondoratu nuen. Bera gehiago sufritzea gustatuko zitzaidan eta nire aurpegira
begiratzea odolosten zen bitartean. Baina zortzi urteko mutil bat inoiz ez da bere aita
bezain indartsu. Nire ama, nekatuta borroka zela eta, ez zen konturatu. Hurrengo
goizean bere garrasiak entzun zituen arte.

“Lasai, ama”, esan nion, “ez zaitu inoiz berriro joko”.

Egilea: “Titiriteroa”

You might also like