You are on page 1of 2

Schrdingerren katua Durangon

Irakurri Angel Errok Berria egunkarian idatzitako testua eta bete hutsuneak behean
emandakoen artean aukera egokiak eginez (2 testu-zati sobran daude):
Ingurura begiratu eta ezin zehatz esan Durangon nagoen. Euri egiten du eta egunkaria
erosita kafetegi batera sartu naiz. Bertan Pamiela argitaletxeko Txema Aranaz editorearekin
topatu naiz. ____1____, zin egingo bainuke toki hau Burlatako Larramendi gozotegia dela.
Nire zalantzak argitzeko asmoz, eta bidenabar argitaratzaile guztiei egin beharreko galdera
baita, galdetu diot azoka zer moduz. Egunkarietatik jakin nezakeena baino gehiago ez dit
esan, jendetsu dabilela, salmentetan tira, egun bat gutxiago izateak lagundu duela ematen
duela. ____2____, liburuez gain mingarri bat bota dutela, liburuez ezer esan ez arren,
feriako bestelako edukietara pasatzeko; haur batzuk, esaterako, QR kode baten aurrean
sakelakoa paratu eta ez dakit zer jolas deskargatu eta hor ari ziren. Oso litekeena da askok
bertan libururik bazegoelako susmorik ere ez hartzea.
Egon daiteke bi tokitan aldi berean? ____3____ Schrdingerren esperimentu ezaguna
gogoratu zait: kutxa hermetiko batean katu bat eta katuak hauts lezakeen pozoi flasko bat
zerratuz gero, teoria kuantikoaren arabera katua aldi berean dago kutxan hilda eta bizirik. Bi
egoeren gainjarpena desegiteko, kanpoko behatzaile bat behar, kutxa ireki eta katuarekin zer
gertatu den ebatsiko duena.
Otu zait euskal kultura ere Landako Gune itxi honetan ez ote dagoen aldi berean bizirik eta
hilik. ____4____. Baina horrek ez du nire egoera argitzen. Volgako Batelariekin nago baina
ez gaude mozorrotuta. Horrek esan nahi du hau ez dela Durangoko Azoka. Tomas
Transtrmer-en Bizientzat eta hilentzat (poema guztiak, 1954-2004) erosi berri dut, baina Xabier
Mendiguren izan litekeen saltzaileak esan dit seguruenik liburu hau erosten lehena naizela;
ondorioz, hau ezin daiteke Durango izan, nik behinik behin ez dut holakorik gertatzen den
azoka batean naitekeenik sinetsi nahi.
Liburua ausaz ireki eta lerro hauek agertu zaizkit: Kultura aro bat da / balearen ehizarako,
non ezezaguna badoan, etxe zurien eta haurren jolasen artean, eta baduen, arnasaldi
bakoitzean, antzematen / erraldoi garaituaren presentzia. Azokarekin hastearekin bat
Donostiako Kontxan lehorreratu, bertan hil eta orain lurperatu beharreko balearen irudia
etorri zait, egunkarian ikusi berri. Pabiloi honen habeek, metalezko egiturak balea baten
saihetsak ekar litzakete gogora eta gu barruan. Orain norbaitek sabela ireki beharko du gu
bertan gauden, ____5____.
Angel Erro, Berria, 2012/12/09

A. EGON DAITEKE ETA ALDI BEREAN EZ EGON?


B. ERABAT ADOS NAGO HORREKIN
C. ETB-KO INFORMATIBOETAN ESKAINITAKO TARTEAZ ERE
MINTZATU ZAIT
D. EZ DAGO ZALANTZARIK
E. HILIK ALA BIZIRIK, ERABAKITZEKO
F. HORREK ARE NAHASIAGO UTZI NAU
G. KANPOTIK NORBAITEK GURE BERRI GURI EMAN ARTE
Schrdingerren katua Durangon
(Zuzenketa orria)

Ondokoak dira erantzun zuzenak::


Ingurura begiratu eta ezin zehatz esan Durangon nagoen. Euri egiten du eta egunkaria
erosita kafetegi batera sartu naiz. Bertan Pamiela argitaletxeko Txema Aranaz editorearekin
topatu naiz. (1F) Horrek are nahasiago utzi nau, zin egingo bainuke toki hau Burlatako
Larramendi gozotegia dela. Nire zalantzak argitzeko asmoz, eta bidenabar argitaratzaile
guztiei egin beharreko galdera baita, galdetu diot azoka zer moduz. Egunkarietatik jakin
nezakeena baino gehiago ez dit esan, jendetsu dabilela, salmentetan tira, egun bat gutxiago
izateak lagundu duela ematen duela. (2C) ETB-ko informatiboetan eskainitako tarteaz
ere mintzatu zait, liburuez gain mingarri bat bota dutela, liburuez ezer esan ez arren,
feriako bestelako edukietara pasatzeko; haur batzuk, esaterako, QR kode baten aurrean
sakelakoa paratu eta ez dakit zer jolas deskargatu eta hor ari ziren. Oso litekeena da askok
bertan libururik bazegoelako susmorik ere ez hartzea.
Egon daiteke bi tokitan aldi berean? (3A) Egon daiteke eta aldi berean ez egon?
Schrdingerren esperimentu ezaguna gogoratu zait: kutxa hermetiko batean katu bat eta
katuak hauts lezakeen pozoi flasko bat zerratuz gero, teoria kuantikoaren arabera katua aldi
berean dago kutxan hilda eta bizirik. Bi egoeren gainjarpena desegiteko, kanpoko behatzaile
bat behar, kutxa ireki eta katuarekin zer gertatu den ebatsiko duena.
Otu zait euskal kultura ere Landako Gune itxi honetan ez ote dagoen aldi berean bizirik eta
hilik. (4G) Kanpotik norbaitek gure berri guri eman arte. Baina horrek ez du nire
egoera argitzen. Volgako Batelariekin nago baina ez gaude mozorrotuta. Horrek esan nahi
du hau ez dela Durangoko Azoka. Tomas Transtrmer-en Bizientzat eta hilentzat (poema
guztiak, 1954-2004) erosi berri dut, baina Xabier Mendiguren izan litekeen saltzaileak esan
dit seguruenik liburu hau erosten lehena naizela; ondorioz, hau ezin daiteke Durango izan,
nik behinik behin ez dut holakorik gertatzen den azoka batean naitekeenik sinetsi nahi.
Liburua ausaz ireki eta lerro hauek agertu zaizkit: Kultura aro bat da / balearen ehizarako,
non ezezaguna badoan, etxe zurien eta haurren jolasen artean, eta baduen, arnasaldi
bakoitzean, antzematen / erraldoi garaituaren presentzia. Azokarekin hastearekin bat
Donostiako Kontxan lehorreratu, bertan hil eta orain lurperatu beharreko balearen irudia
etorri zait, egunkarian ikusi berri. Pabiloi honen habeek, metalezko egiturak balea baten
saihetsak ekar litzakete gogora eta gu barruan. Orain norbaitek sabela ireki beharko du gu
bertan gauden, (5E) hilik ala bizirik, erabakitzeko.
Angel Erro, Berria, 2012/12/09

You might also like