You are on page 1of 6

HELBURUA

a. Ikerketaren helburuak
Goian aipatu dudan moduan, ikasle talde hau oso mugitua eta urduria da eta horrek
gelako kohesio on bat lortzea ekiditen du. Honek, irakaslearen eguneroko lana
zailtzeaz gain, haurrek beraien artean behar beste ez gozatu eta ikastea ere sortzen
du, alegia; ikasgelako taldekide guztiak irteten dira galtzen. Lasaitze programa hau
aurrera eraman ahal izateko, kontuan hartu behar dugu 3 urteko haurrekin egin
beharko dugula lan eta saioak egokituak izan beharko dutela.

Helburu orokorrak

 Hautatuko haur bakoitzari, yogaren eraginaren bilakaera aztertzea.


 Haurra oinarri gisa hartuta eta psikomotrizitate praktikaren testuinguruan, arreta
mantentzeko prozesuan haurrak ematen dituen urratsak aztertzea.
 Gai honekiko dudan ezagutza aberastea.

b. Helburu espezifikoak eta hipotesiak

1.Helburua: Behatutako jokabideak, yoga erabiliz esku artu eta haurrarengan duen
eragina aztertzea.

Hp1: Saioak aurrera joan ahala behatuko ditugun jokabideak guztiak gutxituz doaz.

Hp2: Lau saio aintzat hartuta, irakaslearen azalpenetan zein jarduera burutzerako
unean taulan adierazi digun aldagaiak gutxituz doaz.

HP3: Yogaren saio ezberdinak eginez hautatuko haur hauen jokabideak gelan hobetu
egin dira.

Hipotesi eta helburu hauek baieztatzeko edo ezeztatzeko, sei haurrek osatutako lau
saio behatzea izan da ikerketa tresna nagusia. Yogaren behaketa psikomotrizitate
saioaren amaieran egingo da.

c. Aztertutako sujetuak
Lan honetan parte hartuko duen ikasle taldea Irura ikastolan Haur Hezkuntzako 3
urteko gelan dauden hemeretzi haurretatik sei haur izango dira. Eta zergatik 6 ikasle
hauek? Gela honetan esan daiteke bi motatako haurrak daudela, alde batetik gelan
lasaiago ibiltzen direnak eta irakasleari arreta eta kasu gehiago egiten diotenak eta
beste aldetik, oso haur mugituak direnak eta beraien jolas sinbolikoak robotak izango
balira bezela imaginatzen dutenak beraien burua. Horietako sei haur dira horrelako
jolas sinbolikoak egiten dituztenak gelan korrika, saltoka eta bata besteari joka ibiltzen
direnak.
Talde handia izanik, ikerketa ondo egiteko zailtasunak aurreikusi nituen, behaketa
zuzena egin eta ondorioak egoki lantzeko, talde txikiko jarraipena egitea errazago
iruditu zitzaidan. Saiakeran oinarritutako diseituetan ikertzaileak aldagai askea,
aztergai diren subjektuak eta aztergai den fenomenoa kontrolatzen ditu (Patxi Juaristi,
2003). Horregatik, talde giroan gehien eragiten duten eta irakaslearen lana gehien
zailtzen duten sei subjektu hauek hautatu nituen yogaren fenomenoaren eraginak
behatzeko.

Jarraian txertatu dudan taulan ageri dira behatutako subjektuen izenak eta
jaiotze datak.

Amets: Oso mutiko mugitua da eta urduria. Bi anai zaharrago ditu eta bera da
gazteena. Gelan hitz itxusiak esaten ditu eta gainera beste haurrei jotzen die.

Joao: Mutiko hau kanpokoa da eta ez du euskara ulertzen eta erderaz ere gutxi hitz
egiten du. Irakasleak hitz egiten duenean ez du arretarik mantentzen eta beste
gauzetan egoten da jolasten.

Alex: Mutil honek beste haurrei erabat joaz pasatzen du eguna, izan ere, bere jolasak
robotak eta pistolak bezelako jolas sinbolikoak izaten dira. Gainera, irakasleak hitz
egiten duenean erabat arreta deitzeko gauzak egiten ditu.

Enaitz: Haur hau oso mugitua da eta gelako giroak ez dio batere laguntzen. Oso
inpultsiboa da eta ez du pentsatzen ekintza bat egin aurretik. Materialak hartu eta bota
egiten ditu eta irakasleak hitz egiten duenean garrisika eta alde batetik bestera ibiltzen
da gelan.

Ibai: Haur honek hizkuntza oso garatua du baino irakasleak hitz egiten duenean ez da
gai arreta mantentzeko eta gelatik barrena ibiltzen da korrika edo mahaiaren azpian
sartzen da.

Daniel: Haur hau oso mugitua da eta nahiz eta besteak baino arreta gehiago
mantentzen duen gelan bera ere askotan ibiltzen da besteekin jolasten.

IZEN JAIOTZE DATA


A

AM.

JO.

AL.

EN..

IB.

DA.
d. Diseinua

Aurrera eramango dudan eskuhartze hau nik sortua izan denez, garrantzitsua izan da
proiektuaren diseinua, izan ere, gure helburuak lortzeko egingo dugun plana eta
jarraituko dugun estrategia zehazten ditugu bertan (Juaristi, 2003).

Horregatik, honekin hasi baino lehen, forma pixka bat eman nahi nion proiektuari, zein
haur behatuko nituen erabaki, saioak noiz egingo nituen pentsatu, zein motatako
jarduerak eta hauen iraupena, beharko nuen materiala lortu… besteak beste.

Behaketaren helburuaren arabera, behaketa esploratzaileak, deskribatzaileak eta


behaketa esplikatzaileak daudela azaltzen digu Juaristik. Nire kasuan, azken behaketa
hau eraman dut praktikara, esplikatzaileak. Kasu honetan, informazio biltzeko ez da
protokolorik erabiltzen, informazioa jasotzeko modu bakarra aurrean dugun guztia
begiratu eta notak hartzea da (Juaristi, 2003). Ikasleak jarduera burutzen duten
bitartean behatuko ditut nik ere ikasleak, bakoitzaren jarrera eta konportamentua
nolakoa den aztertu eta errubrikan informazioa plasmatuz.

Nire interbentzioa psikomotrizitate saioetan burutuko da, horregatik astean behin soilik
emango da, asteazkenetan alegia. Psikomotrizitate saioak hasi baino lehen, irakasleak
ikasleak lurrean eseriarazten ditu borobil batean, eta zertara goazen azaltzen die
arauak gogoraraziaz. Behin azalpen hauek emanda jolasari ekiteko, blokeekin
osaturiko horma botatzera abiatzen dira ikasleak.

Aurrez aipatu dudan moduan, irakasleen azalpen une hauek maiz gorabeheratsuak
izaten dira, haurren urduritasun eta jolaserako gogoak eragindako mugimendua dela-
eta. Horregatik, eskuhartzearen lehenengo egunean, sortu dudan errubrikarekin (ikus
eranskina 1) ikasleak behatu eta baloratuko ditut, beraien jarrera zer moduzkoa den
aztertzeko.

Horretarako errubrikak 2 atal izango ditu; batetik irakaslearen azalpenak entzuterakoan


duten jarrera behatzekoa, eta bestetik jarduera burutzen den uneko jarrerarena.

2 une hauetan ea ikasleek hitz egiten duten, zutitu diren, lagunak molestatu dituzten,
korrika ibili diren, lagunak jo dituzten eta jolasten ari diren fijatuko naiz, eta egiten
badute zer maiztasunekin egin duten.

Errubrikaren azpialdean aldagai ezberdinak bereizi ditut, aipatutako ekintza hauetako


bakoitza egiten duten edo ez behatzeko.

 Hitz egiten ari da: Haurra irakaslea hitz egiten ari den bitartean eta yogako
saioan zehar hitz egiten ari da.

 Zutitu egin da: Haurra irakaslea hitz egiten ari den bitartean eta yogako saioan
zehar zutitu egin da.

 Lagunak molestatzen ari da: Haurra irakaslea hitz egiten ari den bitartean eta
yogako saioan zehar agunak molestatzen ari da.

 Korrika ari da: Haurra irakaslea hitz egiten ari den bitartean eta yogako saioan
zehar korrika ari da.

 Lagunak jotzen ari da: Haurra irakaslea hitz egiten ari den bitartean eta yogako
saioan zehar agunak jotzen ari da.

 Jolasten ari da: Haurra irakaslea hitz egiten ari den bitartean eta yogako saioan
zehar jolasten ari da.
Aldagai hauez gain, ekintzaren maiztasuna neurtzeko beste hiru puntu izendatu ditut
errubrikaren azpialdean:

a. Behin
b. Bi aldiz
c. Hiru edo gehiagotan

Maiztasun neurgailu hauek hizki batekin izendatu ditut, horrela behaketako unean,
niretzako errazago eta azkarragoa izango da erregistro hau egin eta momentuko
detailerik ez galtzea. Haurrak ekintza hauetakoren bat egingo balu, hizki soil bat idatziz
errubrikan, anotatu ahal izango dut ondorengo behaketa-txostena osatu ahal izateko.

Aurrez azaldu moduan, irakaslearen azalpenetan behatuko ditut ikasleak lehendabizi,


eta azalpen ondorengo yoga saioan jarraian. Prozedura hau errepikatuko dut nire
eskuhartzea burutzen den saio bakoitzean sei subjektuekin, aldaketarik egon den ala
ez behatzeko.

Antolamendu hau garbiago uler dadin organigrama bat sortu dut (ikus eranskina 2).
Bertan nire praktikaldiaren iraupena asteka zatitu eta errubrikaren erabilera eta yoga
saioen antolamentua nola izango diren zehaztu ditut.

1. Informazio bilaketarako tresnak

Lan honetan diseinatutako helburuak aurrera eramateko eta bertatik bildutako datuak
jasotzeko tresna nagusiena behaketa esploratzailea izan da. Lan honetan haurren
jokabideak jasotzeko taula bat erabili da.

Taulak atal ezberdinetan banatu dut. Batetik, ezkerraldean, behatuak izango diren sei
subjetuak zerrendatu ditut. Datuen babesa dela eta, ez ditut beraien izen abizenak
erabili, horretarako, bakoitzaren izen inizialez baliatu naiz. Goiko zatian berriz 2 atal
banatzen dira; irakaslearen azalpenak eta jarduera burutzerako ordua. Bi une hauetan
egingo da nagusiki behaketa, eta bereizi egin nahi izan ditut, ikasleek jarrera ezberdina
erakutsi dezaketelako azalpenetan edo jardueran. Behatuak izango diren ekintzak
(aldagaiak) jarri ditut hauen azpian, eta lehen azaldu moduan, bakoitza egiten duten
edo ez apuntatu ahal izango dut hizkiak idatziz. Hori horrela, hona hemen behaketaren
jarraipena eta erregistrorako erabilitako taula.

BEHAKETA ERRUBRIKA

IRAKASLEAREN AZALPENETAN JARDUERA BURUTZERAKO ORDUAN


Lagun Lagun Lagunak Lagun
Hitz Zutit ak Korri ak Jolast Hitz Zutit molestatz Korri ak Jolast
egite u molest ka ari jotzen en ari egite u en ari da ka ari jotzen en ari
n ari egin at ari da ari da da n ari egin da ari da da
da da da da da

1
A
M.
2.
JO
.
3.
AX
.
4.
EN
.
5.
IB.
6.
DA
.

a. Behin
b. Bi aldiz
c. Hiru edo gehiago

Taularen erabilerari dagokionez, aukeratutako haurrek aurrez aipatutako aldagaietako


bat behin egitea nahikoa izan da taulan erregistratzeko. Taulan adierazitako ekintzak
behin, bitan edo gehiago egiten dituen erregistratuko da.

Aldagaiak:

Lau saio hauetan behatu nahi izan diren ekintza jakinak hautatu dira behaketarako
item modura erabiltzeko, taularen goiko aldean zerrendatuta ikus daitezken moduan.
Aldagai hauek haurrek gelan arreta gehiago mantentzeko ibilbidean, behaketaren
inguruko informazioa jasotzeko izan dira hautatuak. Honako hauek dira, behaketa
hauek burutzeko hautatu diren aldagaiak:

 Hitz egiten ari da: Haurra irakaslea hitz egiten ari den bitartean eta yogako
saioan zehar hitz egiten ari da.

 Zutitu egin da: Haurra irakaslea hitz egiten ari den bitartean eta yogako saioan
zehar zutitu egin da.

 Lagunak molestatzen ari da: Haurra irakaslea hitz egiten ari den bitartean eta
yogako saioan zehar agunak molestatzen ari da.

 Korrika ari da: Haurra irakaslea hitz egiten ari den bitartean eta yogako saioan
zehar korrika ari da.
 Lagunak jotzen ari da: Haurra irakaslea hitz egiten ari den bitartean eta yogako
saioan zehar agunak jotzen ari da.

 Jolasten ari da: Haurra irakaslea hitz egiten ari den bitartean eta yogako saioan
zehar jolasten ari da.

You might also like