You are on page 1of 6

PRL

Lanpostuak eta beraien deskribapena.

Torneatzaile Manuala

o   Lanpostu mota: Torneatzaile paralelo baten operarioa.

o   Eginkizuna: altzairuzko piezak mekanizatuz, kotxeentzako osagai mekanikoak


ekoiztu.

o   Erabiltzen dituen makinak edo lan-erremintak: Tornu paraleloa, grua mekanikoa,


garraio gurdia, zinta garraiatzalea.

o   Zer mugimendu eta esfortzu egin behar dituen sarritan:

 Pieza brutoak grua mekaniko baten laguntzarekin garraio gurdira igo.


 Gurdia fabrikan zehar garraiatu.
 Pieza beste grua baten laguntzaz tornuan kokatu eta mordazarekin eutsi.
 Pieza brutoa mekanizatu mugimendu birakariak etengabe errepikatuz.
 Piezak daukan taladrina eta txirbila brotxa batekin kendu.
 Mordaza askatu.
 Pieza bukatua beste grua baten laguntzaz tornutik gurdira pasa.
 Pieza gurditik zinta garraiatzailera pasa.

o   Bestelako informazio erabilgarria.

 Langileak arnasten duen airean suspentsioan dauden taladrina eta


partikula-metalikoak egon daitezke.
 Mekanizatzen den bitartean zarata eta bibrazio handiak jasan oi dira.
 Piezak, tresnak eta lehengaiak garraiatzerakoan hauek esku edo
garraiobide batetik hanka edo oinetara erortzea.
 Pieza tornuan biraka dabilela, langilearen eskua edo gorputzeko beste
atalen kontra talka egin edo harrapatzea.
 Tenperatu handiak eduki dezakeen txirbila begietara jauzi egitea edo
arropan sartzea. 
 Egun osoa zutik egotea, hatsedenik hartu gabe.
 Piezak mekanizatzerakoan zarata altuak etengabe entzun behar izatea.
 Airean suspentsioan dauden partikula metalikoak arnastea, hala nola
taladrina partikulak. 
 Makinaren konponente bat erabiltzen den bitartean apurtzerakoan,
operarioari pieza zatiren bat kolpatzeko arriskua dago.
 Tornu paraleloaren isolazio elektrikoa failatzea eta operarioak deskarga
elektrikoa jasotzea.
 Grua mekanikoa erabiltzerakoan behatzak edo eskuak zintetan
harrapatzea.
Soldatzailea

- Lanpostu mota: Soldatzaile operarioa.

- Eginkizuna: altzairuzko pieza ezberdinak soldatu, tornuko operarioak


mekanizatutako piezak batuz.

- Erabiltzen dituen makinak edo lan-erremintak: MIG motako soldadura, soldaketa


mahaia, garraio gurdia, esmerila.

- Zer mugimendu eta esfortzu egin behar dituen sarritan:


 Pieza brutoak grua mekaniko baten laguntzarekin garraio gurdira igo.
 Gurdia fabrikan zehar garraiatu.
 Pieza beste grua baten laguntzaz soldaketa mahaian kokatu eta
mordazarekin eutsi.
 Pieza brutoa soldatu mangera sakatuz.
 Soldaketa prozesuan sortzen diren txispetatik babestu beharrezko
ekipamenduarekin
 Soldadurak daukan soberakina esmerilaren bidez kendu.
 Mordaza lotu eta askatu.
 Pieza bukatua beste grua baten laguntzaz soldadura mahaitik gurdira
pasa.
 Pieza gurditik zinta garraiatzailera pasa.

- Bestelako informazio erabilgarria.


 Langileak arnasten duen airean suspentsioan dauden oxidoa eta partikula-
metalikoak egon daitezke.
 Soldatzen den bitartean zarata eta erredurak jasan oi dira.
 Prozesuan askatzen diren txispa eta argi izpiek operarioa itsutu dezakete
ongi babesturik ez badago
 Piezak, tresnak eta lehengaiak garraiatzerakoan hauek esku edo
garraiobide batetik hanka edo oinetara erortzea.
 Tenperatu handiak eduki dezakeen txispa arropan sartzea. 
 Egun osoa zutik egotea, atsedenik hartu gabe.
 Grua mekanikoa erabiltzerakoan behatzak edo eskuak zintetan
harrapatzea.
Babes teknika kolektiboak.
o Zer babes teknika kolektibo ezarriko ditugu: zarata altuak pairatu behar ez
izateko belarrietarako babesak erabili, produkzio eremuan kaskoa, betaurreko
babesleak, eskularruak, lan-oinetakoak eta lan monoa jantzita eraman behar
izatea. Pieza edo lehengaiak garraiatzerakoan ibilbide zehatz batean zehar
mugitu talkak saihesteko. Airearen kalitatea ona izan dadin, periodikoki airea
filtratu eta suspentsioan dauden partikulak kentzeko.
o Eta zenbat EPI? Torno paraleloan: eskularruak, laneko monoa, kaskoa, lan-
oinetakoak eta betaurreko babesleak erabili. Soldatzailea: pantaila babeslea,
tenperatura altuko eskularruak, laneko monoa, lan oinetakoak.
o Segurtasun seinaleei dagokionez, zeintzuren beharra dago enpresan. Lan-eremu
bakoitzean, EPI-ak erabiltzea gogorarazten duten seinaleak. Lan egiten duten
bitartean, segurtasun eremu bat ezarri eta operarioei hurbiltzea debekatzen duten
seinaleak ezartzea. Soldadura guneen inguruan, pantailak kokatu beste langileak
soldaduran ematen diren distiretatik babesteko eta argi-seinale baten bitartez
soldatzaileak lanean ari direla adieraziko da. Gainera, suteak hasteko arriskua
dagoenez soldaduran su-itzalgailuak egongo dira eskuragarri, hauen kokapena
seinale bidez adieraziz.
o Azkenik, beharrezkoa izango al da langileren batek keinuen bidezko seinaleen
gaineko formazioa jasotzea?. Produkzio eremuan zarata handia dagoenez,
seinaleak ahoz komunikatzea baina ulergarriagoa da. Ondorioz, produkzio
buruak eta operarioak seinale bidez komunikatzen ikasi beharko dute.

o Enpresa jabeen betebeharrak prebentzioari dagokionez.


o Larrialdi baten aurrean, zein langile izango da enpresan bere lankideak
gidatuko dituena: PRL-etan espezializatutako langileak, larrialdi
protokoloa ezagutuko du eta beste langileek honen indikazioak jarraituko
dituzte.
o Lan Arriskuen gaineko formazioa, eta aldizkako mediku kontrolak.
Aurkitu enpresa bat zerbitzu hauek eskaintzen dituena zuek enpresa
kokatu duzuen inguruan. https://www.ceiprevencion.net/ Grupo Cei
prevención-ek Lasarte-Orian dagoen enpresa bat da. Prebentzio
zerbitzua, osasunaren zaintza, prebentzio prestakuntza eta prebentzio
aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu enpresentzako.

o Langileen betebeharrak.
o Enpresa jabe bezala, nola gogoraraziko diezue langileei beraien
betebeharrak bete behar dituztela. Konbenio kolektibo bat egongo al da,
ala ez? Faltak jasoko dituen barne-dokumentu bat egongo al da? Langile
bat uneoro EPI-ak era egokian erabiltzen direla ziurtatuko du.
Konbenioan, langile bakoitzak bere taldekideekiko beteko dituen
segurtasun neurriak isolatuko dira. Ez dira faltak jasoko betiere lankideen
segurtasuna arriskuan jartzen ez bada.
o Prebentzioaren antolaketa gure enpresan.
o Nola antolatuko da prebentzioa enpresan. Gure kabuz ala behartuta al
gaude horretara gure jarduera arriskutsua delako? Lan hauek burutzeko
operarioek zeinbat arrisku gainditu behar dituzte beraien eguneroko
lanetan, hori dela eta, enpresak langile berriak behartu egiten ditu
prebentzio kurtso bat egitera enpresa barruan. Lanean hastea debekatua
dago kurtso hau gainditu arte, behin hartu beharreko prebentzioak
ezagutu dituztela demostratu eta gero lanean hasi daitezke.

o Hau gutxi balitz, enpresak langile bat du kontratatuta, fabrika barruan


prebentzio eta babes guztiak ongi bermatzen direnak ziurtatuko duena
egunerokoan. Honen bete beharra, langile guztiak errebisatu eta
arriskuetaz gogoraraztea da.

o Azkenik, dena ongi doala bermatzeko, urtero beste enpresa bat


kontratatzen da, fabrika osoko lana errebisatuko duena eta arazoak ikusi
ezkero enpresa alertaratuko duena. Gainera dena ongi badago ere,
operarioak lagundu ditzakete prebentzio trukoak edo hobekuntzak
azalduz.

o Lan arrisku faktoreak, gure langileei bereziki eragiten dietenak.


o Zuen enpresan ematen diren arriskuak identifikatu eta azaldu, bai
arriskuak eta baita aurreikusten dituzuen irtenbideak.
Torneatzaile Manuala

 Langileak arnasten duen airean suspentsioan dauden taladrina eta


partikula-metalikoak egon daitezke.  Musukoa erabiliz eta airea
filtratuz partikulak arnasteko arriskua murriztu.
 Mekanizatzen den bitartean zarata eta bibrazio handiak jasan oi dira. 
Belarrietarako babesak erabili, entzumena ez kaltetzeko.
 Piezak, tresnak eta lehengaiak garraiatzerakoan hauek esku edo
garraiobide batetik hanka edo oinetara erortzea.  Piezak ondo eusteko
sistemak garatu eta langileak lanerako oinetako aproposak erabiltzea.
 Pieza tornuan biraka dabilela, langilearen eskua edo gorputzeko beste
atalen kontra talka egin edo harrapatzea.  Langilearen eta
mekanizatzen den piezaren artean babes pantaila bat ezartzea.
 Tenperatu handiak eduki dezakeen txirbila begietara jauzi egitea edo
arropan sartzea.  Pantailaz gain, lan monoa eta betaurreko babesleak
erabiltzea.
 Egun osoa zutik egotea, hatsedenik hartu gabe.  Enpresak, astero
masaje/kiropraktika zerbitzua eskaini langileei.
 Makinaren konponente bat erabiltzen den bitartean apurtzerakoan,
operarioari pieza zatiren bat kolpatzeko arriskua dago.  pantaila
babeslea, EPI ekipamendua.
 Tornu paraleloaren isolazio elektrikoa failatzea eta operarioak deskarga
elektrikoa jasotzea.  tornua lurretik paleten gainean ezartzea, babesle
eletrikoak (termopareak, elektrotermikoak eta tentsio ebakitzaileak) eta
zapatak isolatzaileak erabiltzea.
 Grua mekanikoa erabiltzerakoan behatzak edo eskuak zintetan
harrapatzea.  piezak eusteko protokoloa diseinatu era seguruan egiteko
eta eskularruak erabiltzea.

Soldatzailea

 Langileak arnasten duen airean suspentsioan dauden oxidoa eta partikula-


metalikoak egon daitezke.  Airea filtratuz partikulak arnasteko arriskua
gutxituz.

 Soldatzen den bitartean zarata eta erredurak jasan oi dira.


Belarrietarako babesak erabili, entzumena ez kaltetzeko.

 Prozesuan askatzen diren txispa eta argi izpiek operarioa itsutu dezakete
ongi babesturik ez badago.  Maskarak argi izpiak afektatuko ez dituen
lente ilunak edukiz.

 Piezak, tresnak eta lehengaiak garraiatzerakoan hauek esku edo


garraiobide batetik hanka edo oinetara erortzea.  Piezak ondo eusteko
sistemak garatu eta langileak lanerako oinetako aproposak erabiltzea.
 Tenperatu handiak eduki dezakeen txispa arropan sartzea.  Maskaraz
gain, tailerreko batak beti jantzita edukiz.

 Egun osoa zutik egotea, atsedenik hartu gabe.  Enpresak, astero


masaje/kiropraktika zerbitzua eskaini langileei.

 Grua mekanikoa erabiltzerakoan behatzak edo eskuak zintetan


harrapatzea.  Piezak eusteko protokoloa diseinatu era seguruan egiteko
eta eskularruak erabiltzea.

o Aztertu egon daitezkeen arriskuak: lantokiko-eremuak/lekuak, arrisku


elektrikoak, sutea, zarata eta bibrazioak, radiazioa eta tenperatura,
argitasuna, eta kargak (mentala, fisikoa eta baldintza psikosozialak).
Operario hauetaz gain, enpresako beste langileek ere arriskua dute lan zona
hauetan sartzen direnean, bertan hainbat arazo aurki ditzazkete. Lehenik
soldadurako zonan erabiltzen diren produktu inflamatorioek sute bat sortu
dezakete arazo larria bihurtuz, horregatik, zona horretan sartzen diren langileek
babes ekipamendua jantzi beharko dute eremu guztian zehar. Zarata arriskutsua
ere izan daiteke beste langileentzat, belarriak ondo zaintzen ez badituzte. Bertan
kokatutako eta lan egingo duten gruetan ere egon daitezken erorketak ere
prebenitu behar dira oinetako egokiak eta kaskoak erabiliaz. Hortaz soldadura
eta torneadore eremuak fabrikako arriskutsuenetarikoak direla jakinik, kontu
handiarekin ibili beharko da zona ia denetan badaezpada ere.
o Ondorioak.

Aurreko urtean, Espainian 780 langile hil ziren lan istripuen ondorioz. Hauetako
gehiengoak, segurtasun neurriak ondo betetzen ez ziren enpresetan eman ziren.
Etengabe agertzen dira konbenioak betetzen ez dituzten enpresen berriak eta
askotan, arduradunek ez dituzte ondorio larririk jasaten, kartzelara joan ordez
isun txikiak ordainduz libratzen baitira. Esperientziak argi frogatzen du lan
baldintza prekarioek, lan istripuak jasateko arriskua areagotzen dituztela. Honek,
langileen (bereziki egoera irregularrean daudenen) bizitzari eta segurtasunari
ematen zaien garrantzi baxua islatzen du. LIP-ari merezi duen garrantzia eman
behar zaio, protokoloak betetzera mugatu ordez, benetan langileen segurtasuna,
osasuna eta ongizatea bermatzen duten protokoloak eta segurtasun neurriak
garatuz. Bizitza osoa lan postu berean lan egiteak osasunerako ondorioak
eragingo ditu eta arduradunaren betebeharra bere langileen osasunari
lehentasuna eman beharko zion, etekin maximoak bilatu ordez. Gure kasuan,
burutzen diren aktibitateak langileentzako arriskutsuak izan daitezke eta
ondorioz, LIP-ak garrantzi handia edukiko du eta enpresak behin eta berriro
eguneratuko du protokoloa agertzen eta aurkitzen diren arriskuekin.

You might also like