You are on page 1of 6

Ezintasun iraunkor PARTZIALA

Ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor partziala da.


Maila osora iritsi gabe, langileari bere ohiko errendimendua gutxienez% 33 murrizten
badio, oinarrizko lanak egitea galarazi gabe.
Autonomoak duen prestazio ekonomikoa ordainketa bakarreko kalte-ordaina da.
24 hileko, kontingentzia profesionalengatiko oinarri arautzailea hartuta, baldintza jakin
batzuk betetzen baditu (erretiroko ohiko adina ez betetzea, altan edo altarekin
parekatuta egotea, gutxieneko denbora bat kotizatzea).
Hala ere, Autonomoen erregimenean ez dago lanetik kanpoko istripuaren edo eritasun
arruntaren ondoriozkoa bada.
Gainera, beste mailetan ez bezala, ez du lan kontratua edo enpresa jarduera iraungitzen:
edozein lan jarduerarekin bateragarria da, kalte-ordaina kobratu eta lan berarekin jarrai
daiteke.

Ezintasun iraunkor OSOA


Ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor osoa.
Langilea lanbide horretako lan nagusiak egiteko ezgaitzen du, baina beste lan bat egin
dezake.
Gradu horren barruan, egoera kualifikatutzat har daiteke kasu hauetan:
Onuradunak 55 urte baino gehiago izatea, lanbide inguruabarrak, inguruabar
pertsonalak edo gizarte eta lan arlokoak, enplegu berri bat aurkitzeko zailtasuna
erakusten dutenak.
Oinarri arautzailearen % 55eko prestazioa jasotzeko eskubidea ematen dio, eta egoera
jakin batzuetan % 20 igo daiteke kopuru hori 55 urtetik gorakoei dagokienez.

Ezintasun iraunkor ABSOLUTUA


Ohiko lanbiderako erabateko ezintasun iraunkorra.
Langilea edozein lanbide edo lanbidetarako erabat ezgaitzen du.
Bi egoera horiek baliaezintasun handitzat har daitezke, galera anatomiko edo
funtzionalez gain beste pertsona baten laguntza behar dutenean bizitzako funtsezko
egintzetarako. Oinarri arautzailearen % 100eko biziarteko pentsioa.

1
Baliaezintasun HANDIA
Langilea erabat ezgaitzen du eta beste pertsona baten laguntza behar du bere
eguneroko jardueretarako. oinarri arautzailearen% 100eko biziarteko pentsioa gehi
osagarri bat.
Ezintasun iraunkorragatik erretiratutako mutualista, baldin eta, galera anatomiko edo
funtzional baten ondorioz, beste pertsona baten laguntza behar badu bizitzako ekintza
funtsezkoenak egiteko.
Prestazio hori edozein unetan eska daiteke, baldin eta baliaezintasun handia eragin
duen gertaera nahitaezko erretiroa baino lehen gertatu dela egiaztatzen bada.

INFORMAZIO EXTRA
Langile autonomoen kasuan: Prestazio hori jaso dezakete, baldin eta beren kotizazioan
laneko istripuaren eta eritasun profesionalaren estaldurak sartzea erabaki badute.

Aitatasun eta Amatasun Laguntzak

Euskadin:
Aitatasun-baja 8 astetik 16 astera igaroko da Euskadin.
Amatasun-baja

Baimenaren iraupena (aitatasun- Jaiotzaren ondoren nahitaez


baimena baino lehen) hartu beharreko asteak
19/04/01etik 8 aste 2 aste
2020 12 aste 4 aste
2021 16 aste 6 aste
2
Espainian:

3
Amatasun baja:
Hamasei asteko iraupena izango du, eta horietatik erditu ondorengo sei asteak nahitaez
eta etenik gabe hartuko dira. Baimen hori beste bi aste luzatuko da semea edo alaba
ezindua bada, eta bigarrenetik aurrerako seme edo alaba bakoitzeko, erditze
anizkoitzaren kasuan, aste bat guraso bakoitzarentzat.

Aitatasun baja:
Araudi berriaren helburu nagusia da 2021ean amatasun-bajaren iraupena eta aitatasun-
bajaren iraupena berdina izatea. Hala ere, helburu hori lortzeko, martxoaren 1eko
6/2019 Errege Lege Dekretuak parekatze progresiboa ezartzen du, honela:

• 2019ko apirilaren 1etik abenduaren 31ra arte, aitatasun-baimena 8 astera luzatu


da, eta horietatik lehenengo biak nahitaez hartu beharko ditu erditzearen
ondoren eta etenik gabe. Gainerako sei asteak berak nahi bezala banatu ahal
izango ditu adingabeak urtea bete arte, baina aste osoak izan behar dute.
Langileak 15 egun lehenago eman behar dio bajaren berri enpresari, ordezkoren
bat bilatu behar badu ere.

• Lehenengo gurasoak edo ama biologikoak 4 astera arte laga ahal izango dio
baimena bigarren gurasoari. Lau aste horiek gehi gainerako sei asteak Langileen
Estatutuaren 48.4 artikuluan azaldutakoaren arabera banatuko dira.

• 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, aitatasun-baimena 12 astera arte luzatuko da;


lehenengo laurak erditu eta berehala hartu beharko ditu, etenik gabe. Gainera,
ama biologikoak amatasun-bajatik bi astera arte laga ahal izango du. Bi aste
horiek gehi gainerako zortziak Langileen Estatutuaren 48.4 artikuluaren arabera
hartuko dira.

• 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, bi gurasoek 16 asteko baimena hartu ahal


izango dute, eta horietako bakoitzak erditu eta berehala sei aste hartu beharko
ditu.

4
Langabezia sorospena (subsidio)
Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bateratuan (TRLGSS) araututako
langabeziagatiko sorospen berezira, egoera hauetako batean dauden eta langabezian
dauden pertsonak sartzen ahal dira:

1. Azkenerako, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 274. artikuluan


aurreikusitako langabeziagatiko edozein diru-laguntza agortu dutelako,
2018/07/05etik aurrera, eta 2018/03/01etik 2018/07/04ra bitartean agortu
dutenek.

2. Langabezia, PREPARA edo RAI prestazioak agortu eta lan-eskatzaile gisa


2018/05/01ean inskribatuta dauden iraupen luzeko langabetuak izatea. (Iraupen
luzeko langabetutzat hartuko da aparteko sorospena eskatu aurreko hemezortzi
hilabeteetan gutxienez 360 egunez lan eskatzaile gisa inskribatuta egon dena).

Pertsona onardunak izan daitezke aurreko 1. eta 2. atalak betetzen dituzten eta
aparteko sorospenaren hasierako alta-eskaera aurkeztu behar dute, 2018/07/05etik
aurrera eta indarrean dagoen bitartean, Enplegu Zerbitzu Publikoetan enplegu-
eskatzaile gisa inskribatuta. Gainera eskaera egiten den egunean, baldintza hauek
betetzen dituztela egiaztatzea:

Baldintza orokorrak:
- Kotizaziopeko langabezia-prestazioa jasotzeko eskubiderik ez izatea, edo urteko
laguntza.

- Ez beteta izatea erretiro-pentsioa eskuratu ahal izan ditzan, edo kotizaziopeko


gabeko modalitateetan.

- Boluntate gabe azken lana utzi behar izatea, azken eskubia agortu arte lan egin
badu.

- Enplegurako Aktibatzeko Programan (PAE) ezarritako laguntza ekonomiko


osagarria aldez aurretik jaso ez izana.

- Eskaera egiten den egunean, lanaldi partzialean inoren kontura lanean ez aritzea
edo lan kontratua etenda ez izatea.

- Lan gabeziako sorospen bereziaren aurretik onuraduna ez izatea.

5
Iraupena
Sorospena 180 egunekoa izanen da gehienez, eta ezin izanen da behin baino gehiagotan
jaso. Subsidioaren zenbatekoa une bakoitzean indarrean dagoen ondorio askotarako
errentaren adierazle publikoaren (IPREM) % 80 izanen da.

Laguntza ekonomikoa Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak ordainduko du aldian behin,


sortzapenari dagokion hilabetearen hurrengo hilabetean, 30 eguneko hilekotan,
sortzapenari dagokion hilaren hurrengoaren 10. egunetik 15.era bitartean.
Salbuespenak salbuespen, adierazten duzun finantza-erakundearen kontuan abonatuko
da, betiere haren titularra bazara.

Langileak bateragarri egin ahal izango ditu aparteko sorospena eta besteren konturako
lanaldi partzialeko lana, betiere errentarik ez izateko eta familia-erantzukizunik ez
izateko baldintzak betetzen jarraitzen badu. Kasu horretan, sorospenaren zenbatekotik
lan egindako denboraren zati proportzionala kenduko da.

Bibliografia
Paternidad: https://www.redaccionmedica.com/autonomias/pais-vasco/permiso-de-
paternidad-en-sanidad-la-primera-equiparacion-llega-en-octubre-3362

You might also like