You are on page 1of 89

ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA

GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.- Zein da Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren


abenduaren 16ko 55/2003 Legearen xedea?

a) Estatuko Osasun Sistema osatzen duten osasun-zerbitzuetako estatutupeko


langileen funtzionario-harreman bereziaren oinarri arautzaileak ezartzea.
b) Estatuko Osasun Sistema osatzen duten osasun-zerbitzuekin lan-harreman berezia
duten estatutupeko langileen esparru-estatutua ezartzea.
c) Estatuko Osasun Sistema osatzen duten osasun-zerbitzuetako estatutupeko
langileen funtzionario-harremanaren oinarri arautzaileak ezartzea.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

2.- Zein da erantzun zuzena?

a) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren


16ko 55/2003 Legea autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako zentro eta
erakunde sanitarioetan lan egiten duten estatutupeko langileei baino ez zaie
aplikatuko.
b) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren
16ko 55/2003 Legean aurreikusitakoa ez zaie inola ere aplikatuko autonomia-
erkidegoek eratutako erakundeek zuzenean kudeatutako Osasun Sistema
Nazionaleko zentroetan zerbitzuak ematen dituzten lan-kontratudun langile
sanitarioei.
c) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren
16ko 55/2003 Legean aurreikusten ez den guztirako, estatutupeko langileei
dagokien administrazioaren funtzio publikoari buruzko xedapen eta printzipio
orokorrak aplikatuko zaizkie.
d) b) eta c) erantzunak zuzenak dira.

3.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren


16ko 55/2003 Legeak xedatzen duenaren arabera, osasun-zerbitzuetako estatutupeko
langileen erregimenaren antolamendua zenbait printzipio eta irizpideren arabera
arautzen da. Adierazi hurrengoetatik zein EZ dauden legean aipatutakoen artean.

a) Legeari eta zuzenbideari erabat men egitea.


b) Estatutupeko langile izaera eskuratzeko berdintasuna, merezimendua, gaitasuna eta
promozioa.
c) Osasun-zerbitzuaren eta haren zentroen eta erakundeen antolamendu- eta funtzio-
araubidean integratzea.
d) Osasun-administrazio publikoen arteko koordinazioa, lankidetza eta elkarrekiko
informazioa.
4.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren
16ko 55/2003 Legearen 17.1 artikuluan aitortutako banakako eskubideei dagokienez,
hurrengo baieztapen hauetatik, zein EZ da zuzena?

a) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileek eskubidea dute enpleguan


egonkortasuna izateko eta benetan izendapenari dagozkion lanbidean edo
eginkizunetan jarduteko.
b) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileek eskubidea dute betetzen duten
eginkizunari egokitutako etengabeko prestakuntza jasotzeko, bai eta eginkizun
horiei dagokien kualifikazio profesionala aitor diezaieten ere.
c) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileek beharrezkoa den atsedena hartzeko
eskubidea dute, eta, horretarako, lanaldia murriztu, eta ordaindutako aldizkako
oporrak eta baimenak hartu ahal izango dituzte, ezartzen diren baldintzei jarraikiz.
d) Aldi baterako langileei ere aplika dakieke 17.1 artikuluan aitortutako eskubide
indibidualen araubidea.

5.- Estatuko Osasun Sistema osatzen duten osasun-zerbitzuetako estatutupeko


langileak:

a) Ez dute libreki sindikatzeko eskubide indibidualik.


b) Jarduera sindikalerako eskubidea dute.
c) Biltzeko eskubidea dute, eta eskubide hori baliatu ahal izango dute, baldin eta aldez
aurreko baimena beharrezkoa badute.
d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.

6.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren


16ko 55/2003 Legeak aurreikusten duen moduan, estatutupeko langile finkoaren izaera
honako baldintza hauek betetzeagatik lortzen da:

a) Behin hautaprobak gainditu ondoren, deialdian ezarritako epean hastea lanean


dagokion zerbitzuko, erakundeko edo zentroko plaza batean.
b) Hautaprobak gainditzea; organo eskudunak emandako izendapena; eta hilabeteko
epean hastea lanean dagokion zerbitzuko, erakundeko edo zentroko plaza batean.
c) Hautaprobak gainditzea; organo eskudunak emandako izendapena; eta, behin kasu
bakoitzean ezarritako baldintza formalak bete ondoren, deialdian ezarritako epean
hastea lanean dagokion zerbitzuko, erakundeko edo zentroko plaza batean.
d) Hautaprobak gainditzea; organo eskudunak emandako izendapena; eta deialdian
ezarritako epean hastea lanean dagokion zerbitzuko, erakundeko edo zentroko
plaza batean.
7.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren
16ko 55/2003 Legearen arabera, estatutupeko langile finkoaren izaera lortzeko
prozesuan, zer hautagai EZINGO DIRA izendatu eta, beraz, euren jarduketak
ondoriorik gabe geratuko dira?

a) Behin hautaketa-prozesua gainditu ondoren, deialdian eskatutako betekizunak eta


baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen ez duten hautagaiak.
b) Hautaketa-prozesua gainditu aurretik, deialdian eskatutako betekizunak eta
baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen ez duten hautagaiak.
c) Behin deialdia sinatuta, deialdian eskatutako betekizunak eta baldintzak betetzen
dituztela egiaztatzen ez duten hautagaiak.
d) Behin hautaketa-prozesua gainditu ondoren, organo eskudunak automatikoki egiten
du hautagaiaren izendapena.

8.- Noiz galtzen da Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren


abenduaren 16ko 55/2003 Legean erregulatutako estatutupeko langilearen izaera?

a) Enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza bereziko zigorra jasotzean, dagokion


izendapenari eragin ala ez.
b) Desgaikuntza absolutuko zigorra jasotzean, zigorra irmoa izan ala ez.
c) Dagokion lanbiderako desgaikuntza bereziko zigorra jasotzean, betiere zigorra sei
urtetik gorakoa bada.
d) Dagokion lanbiderako desgaikuntza bereziko zigorra jasotzean, betiere zigorra hiru
urtetik gorakoa bada.

9.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren


16ko 55/2003 Legearen arabera, hurrengo baieztapen hauetatik, zein EZ da zuzena?

a) Erretiroa nahitaezkoa edo boluntarioa izan daiteke.


b) Interesdunak 70 urte bete arte jarraitu nahi baldin badu zerbitzu aktiboan, eskaera
boluntarioki egitea nahikoa izango da.
c) Nahitaezko erretiroa deklaratuko da interesdunak 65 urte betetzean.
d) Gizarte Segurantzaren legerian ezarritako baldintzak betetzen dituzten estatutupeko
langileek aukera izango dute borondatezko erretiroa, erretiro osoa edo erretiro
partziala hartzeko.

10.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langile izaerari uko egiteko, gutxieneko zer


aurrerapenekin egin behar du eskaera interesdunak?

a) Eskaera eraginkor egitea nahi den eguna baino 15 egun lehenago.


b) Eskaera eraginkor egitea nahi den eguna baino 10 egun lehenago.
c) Eskaera eraginkor egitea nahi den eguna baino 10 egun baliodun lehenago.
d) Interesdunak ezin du uko egitea bere borondatez eskatu.
11.- Noiz da bidezkoa osasun-zerbitzuetako estatutupeko langile finko izaeraren
azkentzea?

a) Nazionalitatea galtzean.
b) Zerbitzutik kentzeko diziplinazko zehapen irmo bat jasotzean.
c) Enplegu edo kargu publikorako edo dagokion lanbiderako desgaikuntza bereziko
zigor nagusi edo erantsi bat jasotzean.
d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.

12.- Hurrengo irizpide hauetatik, zein EZ da ordainsari osagarriak finkatzeko irizpide


orientatzaile gisa jasotzen Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-
estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legean?

a) Langileen motibazioa.
b) Gardentasuna zerbitzua gauzatzean.
c) Zerbitzuaren kalitatea.
d) Jarduera sustatzea.

13.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren


16ko 55/2003 Legeak zer aurreikusten du ordainsarien arloan?

a) Estatutupeko langileen ordainsari-sistema oinarrizko ordainsarietan eta ordainsari


osagarrietan egituratzen da.
b) Ordainsari osagarrien zati bat zehazteko egin beharreko estatutupeko langileen
ebaluazioa, berdintasunaren, objektibotasunaren eta gardentasunaren printzipioetan
oinarritutako prozedurak erabilita ezarriko da.
c) Estatutupeko langileen ordainsari-sistemak kualifikazio teknikoaren eta
profesionalaren printzipioei erantzuten die.
d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.

14.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen ordainsariei buruzko hurrengo


baieztapenetatik, zein da zuzena?

a) Oinarrizko ordainsariak honako hauek dira: lan egiteko eskatutako tituluaren arabera
kategoria bakoitzari esleitutako soldata; hirurtekoak; eta aparteko ordainsariak.
b) Oinarrizko ordainsariak berdinak izango dira osasun-zerbitzu guztietan, zein urtetan
jasotzen diren kontuan hartu gabe.
c) Aldi baterako estatutupeko langileek dauden osasun-zerbitzuetan beren izendapenei
dagozkien ordainsari guztiak jasoko dituzte, karrerako osagarria izan ezik.
d) Etengabeko arretako osagarria lanpostuaren titularraren ekimen jarraitua eta
iraunkorra ordaintzera bideratuta dago.
15.- Zer motatako ezintasun iraunkorra deklaratzean galtzen da osasun-zerbitzuetako
estatutupeko langile izaera?

a) Ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor osoa.


b) Lanerako ezintasun absolutua.
c) Baliaezintasun handia.
d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.

16.- Zer ezartzen du Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-


estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak?

a) Langileak zentro sanitarioan ematen duen denbora hartzen da lan-denboratzat.


b) Lan-denboratzat soilik hartzen da langilea zentro sanitarioko bere lanpostuan eta
bere jarduera eta eginkizunak egiten dagoen denbora.
c) Lan-denbora zenbatzeko, zentro sanitarioan zein bertatik kanpo emandako denbora
har daiteke aintzat.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

17.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileak:

a) Lokalizazio-aldia langileak bakar-bakarrik prestasun-egoeran dauden denbora da.


b) Atsedenalditzat hartzen da lan-denbora ez den denbora oro.
c) Txandakako lana talde-lana antolatzeko modu bat da, beti txandakakoa eta jarraitua
den sistema baten arabera zehazki.
d) Lokalizazio-aldia langileak prestasun-egoeran dauden denbora da, langileen balizko
lokalizazioa segurtatzeko helburuarekin bakar-bakarrik.

18.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen kasuan, zer iraupen izango du


gaueko lanaldiak?

a) Gutxienez zazpi ordukoa, eta nahitaez hartuko du barnean egun natural bakoitzeko
00:00etatik 05:00etara bitarteko tartea.
b) Gutxienez zortzi ordukoa, eta nahitaez hartuko du barnean egun natural bakoitzeko
00:00etatik 05:00etara bitarteko tartea.
c) Gutxienez zortzi ordukoa, eta nahitaez hartuko du barnean egun natural bakoitzeko
12:00etatik 17:00etara bitarteko tartea.
d) Gutxienez zazpi ordukoa, eta nahitaez hartuko du barnean egun natural bakoitzeko
12:00etatik 17:00etara bitarteko tartea.
19.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileak:

a) Lanaldi arrunta bakarrik aurreikusten da.


b) Lanaldi osagarria eta lanaldi arrunta gehituta, gehieneko lan-denbora astean 48
ordukoa izango da, betiere hiru hileko benetako lanaldiaren batezbestekoa
erreferentziatzat hartuta.
c) Lanaldi osagarria eta lanaldi arrunta gehituta, gehieneko lan-denbora astean 48
ordukoa izango da, betiere sei hileko benetako lanaldiaren batezbestekoa
erreferentziatzat hartuta.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

20.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileak:

a) Lan-denboren gehieneko iraupena finkatzeko, beti hartuko dira kontuan lokalizazio-


aldiak.
b) Lanaldi osagarria langile guztiei aplika dakieke.
c) Lanaldi osagarriak ez du aparteko orduetarako ezarritako izaera izango, ezta
tratamendu bera jasoko ere.
d) a) eta b) erantzunak zuzenak dira.

21.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren


16ko 55/2003 Legean xedatutakoa aintzat hartuta, hurrengo baieztapen hauetatik, zein
EZ da zuzena?

a) Lanaldi arruntaren eta lanaldi osagarriaren gehieneko iraupen bateratua gainditzeko,


nahikoa izango da zentro sanitarioak justifikatzea horretarako antolaketa- edo
asistentzia-arrazoiak daudela.
b) Lanaldi arruntaren eta lanaldi osagarriaren gehieneko iraupen bateratua gainditu
ahal izango da, baldin eta langileak ados badaude eta, etengabeko arreta iraunkor
egokia bermatzeko, horretarako antolaketa- edo asistentzia-arrazoiak badaude.
c) Lanaldi arruntaren eta lanaldi osagarriaren gehieneko iraupen bateratua gainditu
ahal izango da, betiere zentro sanitarioak eskaintza aldez aurretik eta berariaz
egiten badu.
d) Gehiegizko lanaldia lanaldi osagarritzat hartuko da, eta urtean 150 ordukoa izango
da gehienez ere.

22.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren


16ko 55/2003 Legeak lanaldi bereziaren araubidea jasotzen du 49. artikuluan. Lanaldi
bereziarekin lotuta, hurrengo alderdi hauetatik zein bermatzera EZ dago derrigortuta
zentro sanitarioa?

a) Lanaldi arruntaren eta lanaldi osagarriaren gehieneko iraupena gainditzeko


baimenik ez emateagatik inork inolako kalterik ez jasatea.
b) Antzinatasun-printzipioa errespetatzea lanaldi bereziaren erregimena esleitzeko.
c) Lanaldi bereziko erregimenean diharduten langileen erregistro eguneratuak egotea.
d) Segurtasuna eta osasuna babesteko printzipio orokorrak errespetatzea.
23.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen eguneko lanaldiarekin eta
atsedenaldiekin lotutako hurrengo baieztapen hauetatik, zein da zuzena?

a) Lanaldi arruntari dagokion lanaldia etenik gabeko 12 ordukoa izango da beti.


b) Lanaldi bat amaitu eta hurrengoa hasi bitartean, langileek etenik gabeko 8 orduko
gutxieneko atsedenaldia izateko eskubidea dute.
c) Salbuespen gisa eta antolaketa- edo asistentzia-arrazoiengatik komenigarria bada,
24 ordura arteko lanaldi arruntak ezarri ahal izango dira.
d) Lanaldi bat amaitu eta hurrengoa hasi bitarteko etenik gabeko 12 orduko gutxieneko
atsedenaldia txandakako lanaren kasuan bakarrik murriztu ahal izango da, baldin
eta langileak taldez aldatzen badira eta talde baten lanaldiaren amaieratik beste
taldearen lanaldiaren hasierara bitartean eguneko atsedenaldia hartzerik ez badute.

24.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren


16ko 55/2003 Legeak ezartzen duenez:

a) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen kasuan bateraezina da eginkizun


sanitarioak eta beste edozein eginkizun uztartzea.
b) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileei funtzionario publikoei ezarritako
bateraezintasunen araubide bera aplikatzen zaie.
c) Indarreko legeriak ezarritakoa aintzat hartuta, osasun-zerbitzuetako estatutupeko
langileek eginkizun sanitarioak eta irakaskuntzakoak bateragarri egin ahal izango
dituzte.
d) Langile sanitario lizentziadunen kasuan, berariazko osagarria uko egin ezinezkoa
da.

25.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren


16ko 55/2003 Legeak ezartzen duenez:

a) Gizarte Segurantzako araubide publiko baten eskutik erretiro-pentsioa jasotzea


bateraezina da beste edozein ordainsari jasotzearekin.
b) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileek, edozein kasutan eta inolako mugarik
gabe, langile emeritu izateagatik dagozkien ordainsariak gehitu ahal izango dizkiote
erretiro-pentsioari.
c) Langile emerituaren aitortza jasotzeak ez dakar berekin ordainsari ekonomikoak
eskuratzeko eskubidea ere aitortzea.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
26.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren
16ko 55/2003 Legeak asteko atsedenaren inguruan araututakoa aintzat hartuta,
hurrengo baieztapen hauetatik, zein EZ da zuzena?

a) Langileek etenik gabeko gutxieneko atsedenaldi finko bat hartzeko eskubidea


izango dute, batez beste astean 24 orduko iraupena izango duena.
b) Asteko atsedenaldia kalkulatzeko erreferentziako aldia hiru hilabetekoa izango da.
c) Asteko gutxieneko atseden denbora hartu ez bada hiru hilabeteko aldian,
konpentsazio bat jasoko da txandakako atsedenaldien erregimenaren bidez.
d) Asteko atsedenaldia kalkulatzeko erreferentziako aldia bi hilabetekoa izango da.

27.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren


16ko 55/2003 Legearen arabera:

a) Langileek ordaindutako oporrak hartzeko eskubidea izango dute eta oporraldiaren


iraupena ez da inoiz 30 egun naturaletik beherakoa izango.
b) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileek aukera izango dute oporraldiaren
ordez konpentsazio ekonomiko bat jasotzea erabakitzeko.
c) Urteko oporraldia konpentsazio ekonomiko batekin ordeztu ahal izango da soilik,
zentroen programa funtzionalaren bidez, baldin eta antolaketa-arrazoiengatik
komenigarria bada.
d) Urtero, langileek ordaindutako oporrak hartzeko eskubidea izango dute eta
oporraldiaren iraupena ez da inoiz 30 egun naturaletik beherakoa izango, edo
zerbitzu-denboraren arabera proportzionalki dagokionetik beherakoa.

28.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileak zer egoeratan izan daitezkeen


aintzat hartuta, hurrengo baieztapen hauetatik, zein da zuzena?

a) Estatutupeko langile finkoen egoeren araubide orokorrak honako egoera hauek


bakar-bakarrik aurreikusten ditu: zerbitzu aktiboa, zerbitzu bereziak eta
borondatezko eszedentzia.
b) Zerbitzu berezietako egoeran dauden estatutupeko langile guztiek dute eskubidea
denbora zenbatzeko, bai antzinatasun-ondoreetarako, bai jatorrizko plaza
erreserbatzeko eta hirurtekoak jasotzeko.
c) Zerbitzu aktiboan dauden estatutupeko langileek beren izaerari dagozkion eskubide
eta betebehar guztiak dituzte.
d) Estatutupeko langileen beste kategoria batean, funtzionario edo lan-kontratudun
langile gisa, edozein administrazio publikotan lan egiten badute, sektore publikoan
zerbitzuak emateagatik eszedentzia-egoera aitortuko zaie estatutupeko langileei.
29.- Interes partikularragatik eszedentzia eskatu ahal izateko, osasun-zerbitzuetako
estatutupeko langileen kasuan ezinbesteko baldintza da aurretik benetan egindako
zerbitzuak izatea edozein administrazio publikotan. Zenbat denboran zehar zehazki?

a) Aurreko bost urteetan.


b) Aurreko lau urteetan.
c) Aurreko bi urteetan.
d) Aurreko hiru urteetan.

30.- Zeintzuk dira osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen diziplina-araubidea


gidatzen duten printzipioak?

a) Tipikotasuna, efikazia eta berehalakotasuna.


b) Tipikotasuna, proportzionaltasuna eta ekonomia prozesala.
c) Tipikotasuna, efikazia eta proportzionaltasuna.
d) Berehalakotasuna eta ekonomia prozesala.

31.- Adierazi zuzena EZ den erantzuna. Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu


Sanitarioaren 8/1997 Legeak ezartzen duenez, euskal aginte publiko guztien
lehentasunezko zeregina da, izan, jarduera sozioekonomikoko sektore bakoitzean
osasuna sustatzea eta indartzea. Zer helbururekin?

a) Ondorio negatiboen intzidentzia sustatzea.


b) Bizitza-ohitura osasungarriei adore ematea.
c) Arrisku-faktoreak kentzea.
d) Ondorio negatiboen intzidentzia ezabatzea.

32.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak ezartzen


duenez, Euskal Administrazio Sanitarioari dagokio osasun publikoaren tutela orokorra
garantizatzea. Zeren bidez?

a) Prebentzio-neurriak.
b) Osasunaren sustapena.
c) Prestazio sanitario indibidualak.
d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.

33.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak aitortzen


duenez, osasun-babesarekiko eskubidea unibertsala da:

a) Euskadiko lurraldean bertan bizi diren pertsona guztientzat, bai eta pasoan
daudenentzat ere.
b) Euskadiko lurraldean bertan edo Euskaditik kanpo bizi diren pertsona guztientzat,
bai eta pasoan daudenentzat ere.
c) Soilik administrazio-egoitza Euskadin duten pertsonentzat.
d) Soilik euren euskal herritartasun politikoa aldarrika daitekeen pertsonentzat.
34.- Euskadiko sistema sanitarioa:

a) Administrazio zentralaren esku dauden jarduketak Euskadiko osasungintza-arloan


egokiro antolatzeko eta ordenatzeko sortu da.
b) Euskadiko Autonomi Elkarteko baliabide sanitario guztiek modu integralean eratzen
dute.
c) Azken finean, biztanleriaren osasun-maila mantentzea eta berreskuratzea du
helburu esklusiboki.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

35.- Hurrengo printzipio hauetatik, zein EZ dago jasota ekainaren 26ko Euskadiko
Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeko printzipio taiutzaileen artean?

a) Unibertsalitatea.
b) Herritarren solidaritatea.
c) Ekitatea.
d) Zerbitzuen kalitatea.

36.- Zer ezartzen du ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997


Legeak osasun-barrutiei dagokienez?

a) Euskadiko Autonomi Elkarteko lurralde guztia osasun-barrutitan zatitzen da, mugape


geografiko bakoitzaren egoera sozioekonomikoaren arabera.
b) Osasun-barruti bakoitzean praktikan jarri ahal izango dira osasun publikoaren babes
orokorrari eta esklusiboki lehen mailako atentzioari dagozkien funtsezko jarduketak.
c) Osasun-barruti bakoitzean garantizatuko da bai lehen mailako atentzioa behar
bezala antolatzea bai hura atentzio espezializatuarekin koordinatzea.
d) a) eta c) erantzunak zuzenak dira.

37.- Adierazi zuzena EZ den erantzuna. Euskadiko osasun Sistemaren antolakuntza


eta funtzionamenduaren gaineko printzipio programatikoak dira:

a) Euskadiko Autonomi Elkarteak ziurtatzen dituen prestazio sanitarioen katalogoa diru


publikoz finantzatzeko esparrua optimizatzea.
b) Baliabideak eta jarduketak lehentasunez osasuna sustatzera eta gaixotasunak
prebenitzera orientatzea.
c) Banapen-printzipioari jarraituko zaio antolakuntzaren barne-garapena egiteko, esan
nahi baita, sistemaren erregulazio eta finantzaketako zereginak zerbitzu sanitarioak
ematetik bereiziko direla.
d) Profesional sanitarioek erantzukizuna eta partaidetza izatea, haien esku dauden
baliabideen antolamendu-erabakiei eta gestioari dagokienez.
38.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak
aurreikusten du beharrezko informazio-sistemak sortzea, sistemako erantzukizun-maila
ezberdinetan egokiro jardutea errazteko. Horretarako, osasunari buruzko datu
pertsonalak bildu eta tratatu ahal izango dira, betiere honako baldintza hauek betetzen
badira:

a) Beti jaso behar da ukituaren aldez aurreko adostasuna.


b) Ukitutako pertsonaren baimena izan ezean, jarduketa behar bezala baimenduta
egon beharko da, eta informazioaren anonimatua garantizatzen duen aurretiko
prozedura disoziatzailea burutu beharko da.
c) Ukituaren aldez aurreko idatzizko adostasuna izatea eta informazioaren anonimatua
garantizatzea.
d) Nahikoa da jarduketa behar bezala baimenduta egotea.

39.- Zer aurreikusten du ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997


Legeak?

a) Herritarrak estaldura publikoko zerbitzu sanitarioetara heltzeko prozedurak


berdintasun formalaren printzipioa garantizatuko du.
b) Herritarrak edozein zerbitzu sanitariora heltzeko prozedurak benetako berdintasun-
printzipioa garantizatuko du.
c) Herritarrak estaldura publikoko zerbitzu sanitarioetara heltzeko prozedurak benetako
berdintasun-printzipioa garantizatuko du.
d) Herritarrak zerbitzu sanitarioetara heltzeko prozedurak unibertsaltasunaren
printzipioa garantizatuko du.

40.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak, herritarren


eskubide eta betebeharrak jasotzean, zer aipatzen du?

a) Prozesu diagnostiko zein terapeutiko guztiak idatzita jasota uzteko dagoen


betebeharra.
b) Prozesu diagnostiko guztiak edozein bitartekoren bidez jasota uzteko dagoen
betebeharra.
c) Prozesu diagnostiko zein terapeutiko guztiak edozein bitartekoren bidez jasota
uzteko dagoen betebeharra.
d) Legean ez dago horri buruzko aurreikuspenik; beraz, fakultatiboak berak erabakiko
du prozesu diagnostikoa edo terapeutikoa erregistratu behar den.
41.- Adierazi erantzun zuzena:

a) Euskadiko sistema sanitarioan herritarren partaidetza posible izan dadin, legez


partaidetza komunitarioko kontseiluak sortuko dira.
b) Euskadiko sistema sanitarioan herritarren partaidetza posible izan dadin, legez
partaidetza komunitarioko kontseiluak sortuko dira, esklusiboki Autonomi
Elkartearen eremu osorako.
c) Euskadiko sistema sanitarioan herritarren partaidetza posible izan dadin, araudiz
partaidetza komunitarioko kontseiluak sortuko dira, Autonomi Elkarteko eremukoak
eta osasun-barruti bakoitzaren eremukoak.
d) Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak ez ditu
jasotzen partaidetza komunitarioko kontseiluak.

42.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak


xedatutakoa aintzat hartuta, partaidetza komunitarioko kontseiluei buruzko hurrengo
baieztapenetatik, zein da zuzena?

a) Kontseiluek sistemaren plan eta helburu orokorren formulazioan erabakiak hartzeko


ahalmena dute.
b) Kontseiluek kontsulta- eta aholkularitza-ahalmenak dituzte sistemaren plan eta
helburu orokorren formulazioan.
c) Kontseiluak osatzeko lurralde-ordezkaritzako irizpideak hartzen dira kontuan
esklusiboki.
d) Kontseiluak osatzeko lurralde-ordezkaritzako irizpideak hartzen dira kontuan, eta,
presidentetzak hala erabakitzen duenean, partaide izan daitezke, toki- eta foru-
administrazioen ordezkariez gain, elkargo profesional sanitarioen ordezkariak.

43.- Programa-kontratua, ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren


8/1997 Legearen ondorioetarako:

a) «Programa-kontratu» izeneko lanabes juridikoaren bidez antolatzen dira Eusko


Jaurlaritzaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko erakundeen
artean zerbitzu sanitarioz hornitzeko egiten diren harremanak.
b) «Programa-kontratu» izeneko lanabes juridikoaren bidez zuzenean antolatzen dira
osasun-alorrean eskumena duen sailaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
Ente Publikoko erakundeen artean zerbitzu sanitarioz hornitzeko egiten diren
harremanak, eta itun baten izaera juridikoa du.
c) «Programa-kontratu» izeneko lanabes juridikoaren bidez zuzenean antolatzen dira
osasun-alorrean eskumena duen sailaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
Ente Publikoko erakundeen artean zerbitzu sanitarioz hornitzeko egiten diren
harremanak, eta hitzarmen berezi baten izaera juridikoa du.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
44.- Hurrengo eduki hauetatik, zein EZ dago jasota ekainaren 26ko Euskadiko
Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legean araututako programa-kontratuan gutxienez
zehaztuta geratu beharrekoen artean?

a) Zerbitzu sanitarioek bete beharreko eraginkortasun-baldintzak kuantitatiboki eta


aldizka zehaztea.
b) Jardueraren bolumen osoaren estimazioa eta estalduraren barruan dauden
kontingentzia sanitarioen aurreikuspena.
c) Kontrol eta auditoria sanitarioari buruzko baldintzak eta prozedura.
d) Alderdiek hitzarmenaren aplikazioaren ondorioz sor daitezkeen berrikuspen,
egokitze eta gainerako intzidentziei dagokienez hartzen dituzten erantzukizun-
mailak.

45.- Nola eratzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa?

a) Nortasun juridiko propioa duen eta osasun-alorrean eskumendun den Administrazio


Orokorreko sailari atxikitako ente publiko gisa.
b) Nortasun juridiko propioa duen zuzenbide pribatuko ente publiko gisa.
c) Nortasun juridiko propioa ematen zaion zuzenbide pribatuko ente publiko gisa.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

46.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da


zuzena?

a) Osakidetza ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak


eta Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan xedatutakoak arautzen dute.
b) Osakidetzaren jarduera guztiak zuzenbide pribatuari lotuta daude.
c) Osakidetza zuzenbide publikoari lotuko zaio, bai zuzenean nahiz delegazioaren
bidez emandako administrazio-ahalmenak erabiltzen dituenean.
d) Entearen menpe dauden erakundeak administrazio-organotzat hartuko dira.

47.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendaritza-antolakuntzari buruzko


hurrengo baieztapenetatik, zein EZ da zuzena?

a) Zuzendaritza-organoak bi dira: administrazio-kontseilua eta presidentea.


b) Zuzendaritza-organoak bi dira: administrazio-kontseilua eta presidentea; presidente-
kargua lehendakariak beteko du.
c) Zuzendaritza-organoak bi dira: administrazio-kontseilua eta presidentea; presidente-
kargua osasun-alorrean eskumendun den saileko sailburuak beteko du.
d) Administrazio-kontseilua hauek osatuko dute: presidenteak eta, gehienez ere, beste
bost kidek, Euskadiko Autonomi Elkarteko Administrazioaren ordezkari direnak.
48.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko administrazio-kontseilua honako hauek
osatzen dute:

a) Presidenteak eta, gehienez ere, beste bost kidek, Euskadiko Autonomi Elkarteko
Administrazioaren ordezkari direnak.
b) Presidenteak eta, gehienez ere, beste hiru kidek, Euskadiko Autonomi Elkarteko
Administrazioaren ordezkari direnak.
c) Presidenteak eta beste bost kidek, osasun-alorrean eskumendun den saileko
ordezkari direnak.
d) Presidenteak, osasun-alorrean eskumendun den saileko sailburuak eta beste hiru
kidek, Euskadiko Autonomi Elkarteko Administrazioaren ordezkari direnak.

49.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak ezartzen


duenez:

a) Eusko Legebiltzarrari dagokio Euskadiko Osasun Plana onartzea.


b) Osasun-alorrean eskumena duen sailari dagokio sei hilez behin prestatu eta
Legebiltzarrari bidaltzea txosten bat Euskadiko Osasun Planaren helburu eta
xedapenen neurketarekin.
c) Osasun-alorrean eskumena duen sailari dagokio urtero-urtero prestatu eta
Legebiltzarrari bidaltzea txosten bat Euskadiko Osasun Planaren helburu eta
xedapenen neurketarekin.
d) a) eta c) erantzunak zuzenak dira.

50.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen


ondorioetarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko pertsonal-plantillak:

a) Presidenteak onartuko ditu, administrazio-kontseiluak proposatuta.


b) Egitura-izaerako lanpostuetan diharduen pertsonal guztia, nahiz antolakuntza
zentralekoa nahiz zerbitzuak ematen dituzten Osakidetzaren menpeko
erakundeetakoak izan.
c) Administrazio-kontseiluak urtero erabakiko du, Osasun Sailaren proposamenez, eta
talde profesionalen arabera, plantillen pertsonalaren gehieneko kopurua zein izan
behar den.
d) Osasun Sailak urtero erabakiko du, titulazio-taldeen arabera, plantillen
pertsonalaren gehieneko kopurua zein izan behar den.

51.- Noren eskumena da Euskadiko sistema sanitarioaren zuzendaritza, planifikazioa


eta programazioa?

a) Eusko Jaurlaritzarena.
b) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko presidentearena, administrazio-
kontseiluak proposatuta.
c) Eusko Legebiltzarrarena.
d) Osasun-alorrean eskumena duen sailarena.
52.- Euskadiko Autonomi Elkartearen lurralde-esparruan, nori dagokio ekainaren 26ko
Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legean eta gainerako legeria
sanitarioan aurreikusitakoa betetzen den ala ez ziurtatzeko beharrezkoak diren
ikuskapenak egitea?

a) Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailari atxikitako Euskadiko Autonomi


Elkarteko Lan Ikuskaritzari.
b) Kasu guztietan, Euskadiko Autonomi Elkarteko toki-korporazioei.
c) Osasun-alorrean eskumena duen Sailari.
d) Osasun-alorreko ikuskaritza ez da Euskadiko Autonomi Elkarteko eskumena.

53.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen arabera,


heltzeko hautapen-prozeduretan barne-sustapenaren mekanismoa ezarriko da. Bada,
mekanismo horren bidez, eskainitako destinoen ehuneko jakin batera arte bete dezake
titulazio- edo lanbide-talde desberdinetako pertsonalak, baldin eta interesdunak
pertsonal finko badira eta kasu bakoitzean eskatutako baldintzak betetzen badituzte.
Zein da zehazki ehuneko hori?

a) % 50.
b) % 40.
c) % 60.
d) % 30.

54.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen arabera,


hurrengo irizpide hauetatik, zein EZ da arau-hausteak arin, larri edo oso larri gisa
sailkatzeko irizpideetako bat?

a) Eskatutako kalte-ordainaren zenbatekoa.


b) Osasun-arriskuak.
c) Intentzionalitate-gradua.
d) Sortutako osasun- eta gizarte-aldaketaren larritasuna.

55.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak zigorren


arloan ezartzen duena aintzat hartuta, hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena?

a) Arau-hausteak diruzko zigorrarekin edo zigor ekonomikoarekin baino ez dira


zehatuko.
b) Arau-hauste oso larriak direnean, Eusko Jaurlaritzak erabaki dezake
establezimendu, instalazio edo zerbitzua aldi baterako ixtea, gehienez ere hiru
urteko eperako.
c) Jarri beharreko isunaren kalterik gabe, zenbait kasutan, kasuan kasuko jarritako
zigor ekonomikoari, lortutako onura ez-zilegiaren zenbatekoaren hirukoitzeraino
gehituko zaio.
d) Arau-hauste oso larriak direnean, Eusko Jaurlaritzak erabaki dezake
establezimendu, instalazio edo zerbitzua aldi baterako ixtea, gehienez ere hiru
urteko eperako.
56.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen arabera,
ente publikoko erakundeek egingo dute zerbitzu sanitarioen horniketa, Osakidetza-
Euskal osasun zerbitzuari atxikitako baliabideekin. Bada, erakundeok:

a) Ekonomia-finantzetako eta gestioko autonomiaren printzipioaren arabera jardungo


dute.
b) Titulartasun publikoko eta nortasun juridiko propioko erakunde gisa eratuko dira.
c) Titulartasun publikoko eta nortasun juridiko propioko erakunde gisa sortuko dira,
lege bidez.
d) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren menpe daude aurrekontuen
arloan, beren jarduera gauzatzeko.

57.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko zuzendaritza-karguei buruzko


hurrengo baieztapenetatik, zein EZ da zuzena?

a) Zuzendaritza-pertsonala langileak Administrazio Publikoarekin aurretiko lotura duten


pertsonen artetik izendatu behar da.
b) Zuzendaritza-pertsonala izango da behin-behineko gerentzia- edo zuzendaritza-
lanak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko edozein gestio-egituretan
egiten dituena, baldin eta lanok pertsonal estatutario finkoari erreserbatu ez
bazaizkio.
c) Aplikatzekoa den ordainketa-araubidea Administrazio-kontseiluak ezartzen duena
izango da.
d) Zuzendaritzako langileak izendapen eta kargugabetze librekoak dira.

58.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak ezarritako


araubide estatutarioa aplikatuko zaion pertsonalari buruzko hurrengo baieztapenetatik,
zein da zuzena?

a) Estatutu-lotura hori lortzeko, ondoko bi baldintzak bete behar dira: dagokion


hautapen-prozedura gainditzea eta agintari eskumendunak emandako izendapena.
b) Estatutu-lotura lortzeko hautapen-prozedurak gordeko dituen printzipioak
berdintasuna, merezimendua eta gaitasuna dira esklusiboki.
c) Erregimen juridiko horri lotutako pertsonala sailkatzeko lanabesak hauek dira:
titulazio-taldea, talde profesionala, kategoria eta betetzen ari den lanpostu
funtzionala.
d) Titulazio-taldean sailkatzeko oinarriak hauek dira: gaitasun profesionalak talde
batean batzea eta ematen den prestazioko zereginen eduki espezifikoa.
59.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen arabera,
zer EZ da arau-hauste arintzat hartzen?

a) Identifikazio faltsua edo egiazkotasun-printzipioaren kontrakoa, osasuneko


profesionalek beren jarduera profesionalean eta herritarrenganako asistentzia-
harremanetan aritzekoan dituzten merezimenduei, esperientziari eta ezgaitasun
teknikoei dagokienez.
b) Ikuskapen-lanari oztopoak ipintzea, lan hori nahastu edo atzeratuko duen egiteren
zein omisioren baten bidez.
c) Arau-hauste oso larritzat jotako portaerak arduragabekeriaren ondorioz egitea,
sortutako osasun-arrisku edo -aldaketa entitate eskasekoa denean.
d) Arduragabekeria hutsez arautegi sanitarioan ezarritako baldintzak, betebeharrak eta
debekuak ez betetzea.

60.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legean jasotzen


den bezala:

a) Lege honek kalifikatutako arau-hauste arinek urtebetera preskribatuko dute.


b) Lege honek kalifikatutako arau-hauste arinek bi urtera preskribatuko dute.
c) Lege honek kalifikatutako arau-hauste larriek hiru urtera preskribatuko dute.
d) Lege honek kalifikatutako arau-hauste larriek lau urtera preskribatuko dute.

61.- Osakidetza Ente Publikoa:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-entea, izaera publikokoa, zuzenbide pribatu


edo publikoko ente publiko gisa diharduena.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-entea, izaera publikokoa, zuzenbide
publikoko ente publiko gisa diharduena.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-entea, izaera publikokoa, zuzenbide
pribatuko ente publiko gisa diharduena.
d) Aurreko hirurak okerrak dira.

62.- Osakidetza Ente Publikoak ondoren zerrendatzen diren herri-onurako xedeak


bilatuko ditu, bere menpeko erakundeen bitartez (adierazi erantzun OKERRA):

a) Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu publiko sanitarioa ematea.


b) Baliabide sanitarioen garapena sustatzea, bertako ekintza eta programen bidez, edo
beste erakunde batzuekin lankidetzan; eta helburuekin loturiko beste edozein
ekimen sustatzea, zuzendari nagusiak hala erabakitzen badu.
c) Langile sanitarioek eta ez sanitarioek dituzten ezaguera espezializatuak
eguneratzea eta prestakuntza sustatzea, bai osasunaren arloan, bai kudeaketa zein
administrazio sanitarioetan.
d) Osakidetzaren zerbitzuen erabiltzaileei beren eskubide eta eginbehar instrumental
eta osagarriak erabat betetzeko behar dituzten baldintzak eskainiko zaizkie.
63.- Osakidetza Ente Publikoko lehendakaria honako hau izango da:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaria.


b) Entea kokatuta dagoen lurralde historikoko ahaldun nagusia.
c) Lehendakaria, Osasun sailburua, eta ohorezko lehendakaria, Euskal Autonomia
Erkidegoko lehendakaria.
d) Osasun sailburua.

64.- Nori dagokio ente publikoko antolakunde nagusiko ataleko zuzendariak izendatzea
eta kargutik kentzea?

a) Enteko Administrazio Kontseiluari.


b) Enteko Zuzendaritza Nagusiari.
c) Enteko Lehendakaritzari.
d) Aurreko bakar bati ere ez.

65.- Osakidetzako lehendakariak honako eginkizun hauek izango ditu (adierazi


erantzun OKERRA):

a) Ente Publikoaren eta Administrazio Kontseiluaren ordezkaritza eramatea, entearen


menpeko erakundeetako zuzendariei dagokienaren kaltetan joan gabe.
b) Ente Publikoko eragiketak berraztertzea, eta egokitzat jotako txostenak
Administrazio Kontseiluari aurkeztea.
c) Enteak egiten dituen jarduerak eta izaera pribatuko zentro sanitarioek, bai eta beste
autonomia-erkidego batzuek edo Estatuko Administrazio Zentralak ere, egindakoak
behar bezala koordinatuta daudela ziurtatzea.
d) Ente Publikoaren eskubideak eta interesak babestearren, edozein ekintza,
salbuespen edo auzibide zein administrazio-errekurtso izapidatzea, ente publikoko
erakundeei atxikitako ahalmenak erabiltzearekin zuzenean loturiko ekintza arruntei
kalte egin gabe.

66.- Kontseiluan, ente publikoko lehendakariaz gain:

a) Autonomia Erkidegoko Administrazioko bost ordezkari egongo dira. Ordezkari horiek


Jaurlaritzak izendatuko ditu, bat Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren
proposamenez, beste bat Gizarte Ongizateko sailburuaren proposamenez, eta
gainerako hirurak Osasun sailburuaren proposamenez.
b) Autonomia Erkidegoko Administrazioko bost ordezkari egongo dira. Ordezkari horiek
Jaurlaritzak izendatuko ditu, bat Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren
proposamenez, beste bat Lehendakaritzako sailburuaren proposamenez, eta
gainerako hirurak Osasun sailburuaren proposamenez.
c) Autonomia Erkidegoko Administrazioko bost ordezkari egongo dira. Ordezkari horiek
Jaurlaritzak izendatuko ditu, bi Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren
proposamenez, eta gainerako hirurak Osasun sailburuaren proposamenez.
d) Aurreko guztiak okerrak dira.
67.- Nori dagokio Osakidetza Ente Publikoaren irizpideak eta ekiteko ildoak onartzeko
eginkizuna?

a) Enteko Administrazio Kontseiluari.


b) Enteko Zuzendaritza Nagusiari.
c) Enteko Lehendakaritzari.
d) Aurreko bakar bati ere ez.

68.- Osakidetza Ente Publikoaren Plan Estrategikoaren proposamena:

a) Enteko Zuzendaritza Nagusiak egingo du.


b) Enteko Lehendakaritzak onartuko du.
c) Enteko Administrazio Kontseiluaren txostena beharko du.
d) Aurreko guztiak zuzenak dira.

69.- Zer dagokio Osakidetza Ente Publikoko Administrazio Kontseiluari (adierazi


erantzun OKERRA):

a) Ente publikoaren aurrekontuen eta finantzen aurretiazko egoera-orrien


proposamena onartzea.
b) Ente publikoaren Plan Estrategikoa onartzea.
c) Ente publikoaren ordezkaritza eramatea.
d) Ente publikoaren eta bere erakunde guztien irizpideak eta ekiteko ildoak onartzea.

70.- Nori dagokio Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakundeetako zuzendari-


kudeatzaileak izendatzeko eta kargutik kentzeko eginkizuna?

a) Enteko Zuzendaritza Nagusiari.


b) Enteko Lehendakaritzari.
c) Enteko Administrazio Kontseiluari.
d) Aurrekoetako bakar bati ere ez.

71.- Nori dagokio Osakidetza Ente Publikoko bileretan deialdiak egitea, mahaiburu
izatea, saioak bertan behera utzi eta amaitzea; Administrazio Kontseiluaren eztabaidak
bideratzea eta, berdinketa gertatuz gero, boto ebazlea ematea?

a) Zuzendaritza Nagusiari.
b) Lehendakaritzari.
c) Administrazio Kontseiluko kiderik zaharrenari.
d) Aurrekoetako bakar bati ere ez.
72.- Osakidetza Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko
255/1997 Dekretuaren arabera, bere eginkizunak garatzeko, Osakidetza Ente
Publikoko Zuzendaritza Nagusiak talde baten laguntza izango du. Honako hauek
osatuko dute talde hori:

a) Bi ataleko zuzendarik.
b) Hiru ataleko zuzendarik.
c) Lau ataleko zuzendarik.
d) Arauak ez du ataleko zuzendarien kopuru zehatzik ezartzen.

73.- Nori dagokio Osakidetza Ente Publikoko Administrazio Kontseiluaren akordioak


betearazteko eta behar diren proposamenak, txostenak, azterlanak eta analisiak
egiteko eginkizuna?

a) Enteko Zuzendaritza Nagusiari.


b) Enteko Lehendakaritzari.
c) Enteko ataleko zuzendariei.
d) Aurrekoetako bakar bati ere ez.

74.- Osakidetza Ente Publikoko Zuzendari Nagusia:

a) Ezin izango da Enteko Administrazio Kontseiluaren bileretara joan.


b) Enteko Administrazio Kontseiluaren bileretako buru izango da.
c) Enteko Administrazio Kontseiluaren bileretara joango da, hitz egiteko eta botoa
emateko eskubidearekin.
d) Enteko Administrazio Kontseiluaren bileretara joango da, hitz egiteko eskubidea
duela, baina botorik gabe.

75.- Osakidetza Ente Publikoaren administrazioko eta korporazio-kudeaketako


antolakunde orokorrak honako eginkizun hauek ditu bere esku laguntza-kudeaketako
arloan (adierazi erantzun OKERRA):

a) Kalitateko politika orokorrak betetzen diren begiratzea eta kontu-ikuskaritzak egitea.


b) Irizpide orokorrak taxutzea eta sare publikoan estalita dauden osasun-zerbitzuen
prezio-politika proposatzea.
c) Baliabideak koordinatzea eta itxaron-zerrendetan esku hartzeko neurriak
proposatzea.
d) Interes orokorreko protokoloak sustatzea.
76.- Osakidetza Ente Publikoaren administrazioko eta korporazio-kudeaketako
antolakunde orokorrak honako eginkizun hauek ditu bere esku giza baliabideen
kudeaketako arloan (adierazi erantzun OKERRA):

a) Enteko langileriari buruzko politikak begiratu, kontrolatu eta ebaluatzea.


b) Osasungintza pribatuko zentroekin lankidetza-akordioak sustatzea.
c) Langileria-erregistroa eramatea.
d) Administrazio Kontseiluak, izaera orokorragatik, izangaien balizko kopuruagatik edo
antzeko arrazoiengatik, zehazten dituen hautatzeko eta betetzeko prozesuak
kudeatzea. Ondorioz, esandako prozesuen deialdiak, oinarriak, programak eta
edukiak prestatuko ditu, eta epaimahaiak izendatuko.

77.- Osakidetza Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko


255/1997 Dekretuaren arabera, Osakidetza Ente Publikoaren menpeko zerbitzu-
erakunde bakoitzak bere jarduera-helburua edo osasun-esparrua izango du zehazturik,
lege honetan berariaz xedatutakoaren arabera:

a) 41/2002 Legea, Pazientearen Autonomiari buruzkoa.


b) 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
c) 17/2022 Dekretua, otsailaren 1ekoa, Profesional Sanitarioen Euskal Erregistroarena.
d) Aurrekoetako bat ere ez.

78.- Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakunde bakoitzak bere egin dituen osasun-
zerbitzuak emateko behar diren kudeaketa zein administrazioko ahalmenak izango
ditu, salbuespen gisa aipatu daitezke honako hauek bakarrik:

a) Kudeaketa zentralizatuko ahalmenak, Osakidetza Ente Publikoaren estatutuetan


berariaz aitortzen baitzaizkio ente publikoko antolakunde orokorrari, baita ere,
indarrean dauden lege eta araudien arabera beste organo batzuei esleiturikoak.
b) Kudeaketa zentralizatuko ahalmenak, Osakidetza Ente Publikoaren estatutuetan
berariaz aitortzen baitzaizkio ente publikoko Lehendakaritzari, baita ere, indarrean
dauden lege eta araudien arabera beste organo batzuei esleiturikoak.
c) Kudeaketa zentralizatuko ahalmenak, Osakidetza Ente Publikoaren estatutuetan
berariaz aitortzen baitzaizkio Ente Publikoko Administrazio Kontseiluari, baita ere,
indarrean dauden lege eta araudien arabera beste organo batzuei esleiturikoak.
d) Aurrekoetako bat ere ez.
79.- Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakundeetan zuzendari bana egongo da, eta
honako hau dagokio horri (adierazi erantzun OKERRA):

a) Erakundearen ordezkaritza ofiziala eramatea, eta erakundean buru aritzea,


erakundeari aitorturiko ahalmenak kontuan harturik.
b) Kasuan-kasuko erakundearen ordezkaritzan kontratu-programa izenpetzea, eta
erakunde bakoitzari dagokion proposamena ere onartzea. Proposamen horretan
banakako aurrekontua eta epe labur eta ertainerako kudeaketa-planak jasoko dira.
c) Eginkizunak betetzen dituen erakundean, ente publikoa ordezkatzea Langileen Lan
Baldintzen Esparru Akordioaren negoziazio kolektiboan.
d) Bere ardurapeko erakundeari dagozkion osasun eta administrazio-zerbitzuen
antolamendua, kudeaketa eta barne-kontrola zuzendu, bultzatu eta koordinatzea.

80.- Zerbitzu-erakundeetako zuzendaritza-taldeko kideen kopurua:

a) Bi eta hiru artekoa izango da.


b) Hiru eta lau artekoa izango da.
c) Lau eta bost artekoa izango da.
d) Haren estatutu juridikoa arautzen duen araudiak ez du kopuru jakinik ezartzen,
gehienez bost izango direla baizik.

81.- Nori dagokio Osakidetza Ente Publikoa ordezkatzea negoziazio kolektiboan,


langileen lan-baldintzei buruzko esparru-akordioa lortzeko?

a) Osakidetza Ente Publikoaren administrazioko eta korporazio-kudeaketako


antolakunde orokorrari.
b) Osakidetza Ente Publikoko Lehendakaritzari.
c) Osakidetza Ente Publikoko Administrazio Kontseiluari.
d) Aurrekoetako bakar bati ere ez.

82.- Zuzendaritza Medikoari hurrengo eginkizun hauek dagozkio eskuarki (adierazi


erantzun OKERRA):

a) Profesionalek parte hartzeko batzorde teknikoak zuzentzea, eta horien


funtzionamendua bultzatzea.
b) Jarduera kliniko-asistentzialak zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea, beren kalitate-
maila ikuskatzea eta kalitatea hobetzeko neurri egokiak proposatzea.
c) Medikuen irakaskuntza eta ikerketa sustatzea eta begiratzea.
d) Zerbitzu-erakundeko langileak kontratatzeko politikak zehaztea.
83.- Proposamenak eta aholkularitza garatzearren eta zerbitzu-erakundeetan parte-
hartzea areagotzearren, erakundeetan Zuzendaritza Kontseilu bana egongo da, eta
horien barruan honako hauek egongo dira:

a) Zuzendaritza-taldea, zehazten diren unitate-burutzak eta parte-hartze


profesionalaren batzorde teknikoetako hautaturiko kideen ordezkaritza.
b) Zuzendaritza-taldea, zehazten diren unitate-burutzak, ordezkari sindikalak eta parte-
hartze profesionalaren batzorde teknikoetako hautaturiko kideen ordezkaritza.
c) Zuzendaritza-taldea eta zehazten diren unitate-burutzak.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

84.- Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakundeek zera egin ahal izango dute:

a) Antolamendua eta funtzionamendua deszentralizatu. Ondorioz, arduradun klinikoei


kudeaketa-ahalmenak eskuordetuko zaizkie, baina langile-arloan bakarrik, eta
hauek guztiak kontuan harturik: marko estrategikoa, kudeaketa-planak eta
erakundeak izenpeturiko kontratu-programaren konpromisoa.
b) Antolamendua eta funtzionamendua deszentralizatu. Ondorioz, arduradun klinikoei
kudeaketa-ahalmenak eskuordetuko zaizkie, baina ekonomia-arloan bakarrik, eta
hauek guztiak kontuan harturik: marko estrategikoa, kudeaketa-planak eta
erakundeak izenpeturiko kontratu-programaren konpromisoa.
c) Antolamendua eta funtzionamendua deszentralizatu. Ondorioz, arduradun klinikoei
kudeaketa-ahalmenak eskuordetuko zaizkie, bai ekonomia-arloan bai
langileriarenean, hauek guztiak kontuan harturik: marko estrategikoa, kudeaketa-
planak eta erakundeak izenpeturiko kontratu-programaren konpromisoa.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

85.- Inbertsioen arloan, nori dagokio hornigaien erosketa zentralizatuak burutzeko eta
erosketa integratuak zehaztu eta/edo gauzatzeko eskumena?

a) Osakidetza Ente Publikoko Administrazio Kontseiluari.


b) Osakidetza Ente Publikoaren administrazioko eta korporazio-kudeaketako
antolakunde orokorrari.
c) Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakundeari.
d) Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakunde bakoitzeko zuzendari-gerenteari.

86.- Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakunde baten esparruan, zeini dagokio


profesionalek parte hartzeko batzorde teknikoak zuzentzea eta horien
funtzionamendua bultzatzea?

a) Enteko Zuzendaritza Nagusiari.


b) Enteko zuzendari-gerenteari.
c) Enteko Zuzendaritza Medikoari.
d) Aurrekoetako bakar bati ere ez.
87.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko
Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, honako
hauek dira adierazpen horretan jasotako eskubideen eta betebeharren titularrak:

a) Euskadiko osasun-sistemak ematen dituen prestazioak eta osasun-zerbitzuak


eskuratu eta erabiltzen dituzten pertsona guztiak.
b) Euskadin jaiotako pertsona guztiak.
c) Euskadin erroldatutako pertsona guztiak.
d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

88.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko


Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera,
ezarritako eskubide eta betebehar guztiak eska daitezke:

a) Euskadiko osasun-sistema osatzen duten titulartasun publikoko edo pribatuko


osasun-zentroetan, -zerbitzuetan edo -establezimenduetan nahiz hitzartuetan
garatzen diren osasun-ekintza guztiei lotutako egoeretan, irakaskuntza barne.
Ikerketa biomedikoari buruzko ekintzak adierazpen horretatik kanpo geratzen dira,
eta beren araudi espezifikoaren arabera arautzen dira.
b) Euskadiko osasun-sistema osatzen duten titulartasun publikoko osasun-zentroetan,
-zerbitzuetan edo -establezimenduetan nahiz hitzartuetan garatzen diren osasun-
ekintza guztiei lotutako egoeretan, irakaskuntza barne. Ikerketa biomedikoari
buruzko ekintzak adierazpen horretatik kanpo geratzen dira, eta beren araudi
espezifikoaren arabera arautzen dira.
c) Euskadiko osasun-sistema osatzen duten titulartasun publikoko edo pribatuko
osasun-zentroetan, -zerbitzuetan edo -establezimenduetan nahiz hitzartuetan
garatzen diren osasun-ekintza guztiei lotutako egoeretan, ikerkuntza eta
irakaskuntza barne.
d) Euskadiko osasun-sistema osatzen duten titulartasun publikoko osasun-zentroetan,
-zerbitzuetan edo -establezimenduetan nahiz hitzartuetan garatzen diren osasun-
ekintza guztiei lotutako egoeretan, ikerkuntza eta irakaskuntza barne.

89.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko


Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, hauek
dira Euskadiko osasun-sisteman garatzen diren osasun-ekintzen multzoa jakinarazi eta
inspiratzen duten printzipioak:

a) Pertsonaren askatasuna eta autonomia errespetatzea, haren osasunari eragiten


dioten erabakietan.
b) Euskadiko osasun-sistema osatzen duten profesional guztiak errespetatzea.
c) Euskadiko osasun-sistemaren esparruan ikerketa zientifikoa sustatzea.
d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
90.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko
Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuak honako eremu
hauekin lotutako eskubide multzoak bereizten ditu:

a) Laguntza-harremanak; norbere osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea;


Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika
espezifikoak; haurrei eta nerabeei lotutako osasun-laguntza espezifikoa; sexu- eta
ugalketa-osasunari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; adintsuei lotutako osasun-
laguntza espezifikoa; bizitzaren amaierari lotutako osasun-laguntza espezifikoa;
ikerketa biomedikoan parte hartzea; osasun-txartel indibiduala lortzea.
b) Laguntza-harremanak; norbere osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea;
Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika
espezifikoak; haurrei eta nerabeei lotutako osasun-laguntza espezifikoa; sexu- eta
ugalketa-osasunari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; adintsuei lotutako osasun-
laguntza espezifikoa; bizitzaren amaierari lotutako osasun-laguntza espezifikoa;
profesional sanitarioen irakaskuntzarekin lotutako eskubideak; osasun-txartel
indibiduala lortzea.
c) Laguntza-harremanak; norbere osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea;
Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika
espezifikoak; haurrei eta nerabeei lotutako osasun-laguntza espezifikoa; sexu- eta
ugalketa-osasunari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; adintsuei lotutako osasun-
laguntza espezifikoa; bizitzaren amaierari lotutako osasun-laguntza espezifikoa;
osasun publikoaren esparruko neurriak; osasun-txartel indibiduala lortzea.
d) Laguntza-harremanak; norbere osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea;
Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika
espezifikoak; haurrei eta nerabeei lotutako osasun-laguntza espezifikoa; sexu- eta
ugalketa-osasunari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; adintsuei lotutako osasun-
laguntza espezifikoa; bizitzaren amaierari lotutako osasun-laguntza espezifikoa;
osasun-txartel indibiduala lortzea.

91.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko


Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera,
pazienteak edo Euskadiko osasun-sistemako erabiltzaileak eskubide hau du:

a) Informazio klinikoa bere hizkuntzara itzulita egotea bermatzeko arrazoizko


baliabideak erabili direlako eskubidea, ulertzen duela bermatzeko.
b) Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko dauden bideei buruzko
informazioa jasotzeko eskubidea.
c) Amak eta aitak, erditu aurretik, ikuspegi klinikotik beharrezkoak ez diren esku-
hartzeei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, baldin eta esku-hartze horiek ez
egiteak ez badakarkio arriskurik jaioko den haurraren osasunari.
d) Medikuntza orokorreko, pediatriako eta arreta espezializatuko profesional
fakultatiboa hautatzeko eskubidea.
92.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko
Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera,
pazienteek edo erabiltzaileek dituzten eskubideei dagokienez:

a) Eskuragarri dauden osasun-baliabideei eta baliabide soziosanitarioei, Euskadiko


osasun-sistemako jarduketei eta prestazioei buruzko informazioa jasotzeko
eskubidea, bai eta haren kalitateari eta haiek eskuratzeko betekizunei buruzko
informazioa jasotzekoa ere.
b) Eskuragarri dauden osasun-baliabideei eta baliabide soziosanitarioei, Euskadiko
osasun-sistemako jarduketei eta prestazioei buruzko informazioa jasotzeko
eskubidea, bai eta haren kalitateari eta haiek eskuratzeko betekizunei buruzko
informazioa jasotzekoa ere, banaka edo herritar guztien eskuragarri egotea
bermatzen duten bitartekoen bidez.
c) Eskuragarri dauden osasun-baliabideei eta baliabide soziosanitarioei, Euskadiko
osasun-sistemako jarduketei eta prestazioei buruzko informazioa jasotzeko
eskubidea, bai eta haren kalitateari eta haiek eskuratzeko betekizunei buruzko
informazioa jasotzekoa ere, bai eta beste osasun-sistema batzuetan eskuragarri
daudenei buruzkoa ere, Euskadiko osasun-sistematik kanpo ere eskatu ahal izan
ditzaten.
d) Eskuragarri dauden osasun-baliabideei eta baliabide soziosanitarioei, Euskadiko
osasun-sistemako jarduketei eta prestazioei buruzko informazioa jasotzeko
eskubidea, bai eta haren kalitateari, kostuari eta haiek eskuratzeko betekizunei
buruzko informazioa jasotzekoa ere.

93.- Euskadiko osasun-sistemaren jarduketetan parte-hartze aktiboa izateko


eskubidea:

a) Ez dago onartuta Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta


Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015
Dekretuan.
b) Onartuta dago Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei
buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan,
elkarteen bitartez gauzatutako eskubide kolektibo gisa.
c) Onartuta dago Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei
buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan, eta jaso
egiten du hala zuzeneko parte-hartzearen modalitatean nola elkarteen bitartez.
d) Onartuta dago Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei
buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan, eta jaso
egiten du hala zuzeneko parte-hartzearen modalitatean nola elkarteen eta
sindikatuen bitartez.
94.- Uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan jasotako Euskadiko osasun-sisteman
pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpenaren ondoreetarako,
bizitzaren fase hauek eratu dira, premia espezifikoak zehaztuta:

a) 1. Neonatologia, haurrak eta nerabeak. 2. Sexu- eta ugalketa-osasuna,


haurdunaldia eta erditzea. 3. Lan-osasuna. 4. Adintsuak eta bizitzaren amaiera.
b) 1. Haurrak eta nerabeak. 2. Sexu- eta ugalketa-osasuna. 3. Lan-osasuna. 4.
Adintsuak.
c) 1. Haurrak. 2. Nerabeak, sexu- eta ugalketa-osasuna. 3. Adintsuak. 4. Bizitzaren
amaiera.
d) 1. Haurrak eta nerabeak. 2. Sexu- eta ugalketa-osasuna. 3. Adintsuak. 4. Bizitzaren
amaiera.

95.- Uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan jasotako Euskadiko osasun-sisteman


pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpenean kolektibo ahul hauek
identifikatzen dira:

a) Adingabeak.
b) Homosexualak eta transexualak.
c) Migratzaileak.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

96.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko


Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, haurrek
eta nerabeek, Euskadiko osasun-sistemako pazienteak eta erabiltzaileak diren aldetik,
honako eskubide hauek dituzte:

a) Behar dituen zainketak jasotzeko ziurtasuna izateko eskubidea, justiziak parte


hartzea beharrezko balitz ere, gurasoak edo horiek ordezkatzen dituen pertsona,
erlijio-askatasunerako funtsezko eskubidea baliatuz, aurka egon ezean.
b) Behar dituen zainketak jasotzeko ziurtasuna izateko eskubidea, Osasun Sailak parte
hartzea beharrezko balitz ere, betiere jarduketa ez bada haurraren edo nerabearen
erlijio- edo kultura-ingurunearen aurkakoa eta, horrenbestez, baita haren ustezko
borondatearen aurkakoa.
c) Behar dituen zainketak jasotzeko ziurtasuna izateko eskubidea, justiziak parte
hartzea beharrezko balitz ere, gurasoek edo horiek ordezkatzen dituen pertsonak,
erlijio-arrazoiak, kultura-arrazoiak edo beste edozein direla bide, zainketa horiek
jasotzea ukatzen diotenean.
d) Behar dituen zainketak jasotzeko ziurtasuna izateko eskubidea, Osasun Sailak parte
hartzea beharrezko balitz ere, gurasoek edo horiek ordezkatzen dituen pertsonak,
erlijio-arrazoiak, kultura-arrazoiak edo beste edozein direla bide, zainketa horiek
jasotzea ukatzen diotenean.
97.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko
Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan berariaz aitortzen da
honako eskubide hau:

a) Ikuspegi klinikotik hertsiki beharrezkoak ez diren eta emakumearen edo haurraren


osasunerako kalterik gabe saihets daitezkeen interbentzioak planteatzen direnean
informatua izateko eta erabakitzeko eskubidea, esaterako, episiotomia; eta
erditzearen aurretik eta erditzean, bere bikoteak edo bere konfiantzako pertsonak
lagunduta egoteko eskubidea.
b) Seme-alabei bularra edozein lekutan emateko eskubidea egikaritzeko eskubidea.
c) a eta b erantzunak zuzenak dira.
d) a eta b erantzunak okerrak dira.

98.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko


Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera,
Euskadiko osasun-sistemako paziente eta erabiltzaileek, bizitzaren amaierari lotutako
osasun-laguntza espezifikoari dagokionez, honako eskubide hau dute:

a) Aukera terapeutikoei buruz egiazko informazioa jasotzeko eskubidea, eta aukera


horietako edozein onartzeko edo ukatzeko borondatea errespetatzea eta onartzea,
baldin eta zuzenean edo aurretiko borondateen bidez adierazten bada.
b) Aukera terapeutikoei buruz egiazko informazioa jasotzeko eskubidea, eta aukera
horietako edozein onartzeko edo ukatzeko borondatea errespetatzea eta onartzea,
hala zuzenean jakinarazten denean nola aurretiko borondateen edo ordezkari baten
bidez egiten denean.
c) Aukera terapeutikoei buruz egiazko informazioa jasotzeko eskubidea, eta aukera
horietako edozein onartzeko edo ukatzeko borondatea errespetatzea eta onartzea,
baldin eta zuzenean, aurretiko borondateen bidez edo senideen edo hurbilekoen
bitartez adierazten bada.
d) Aukera terapeutikoei buruz egiazko informazioa jasotzeko eskubidea, eta aukera
horietako edozein onartzeko edo ukatzeko borondatea errespetatzea eta onartzea,
baldin eta zuzenean, aurretiko borondateen bidez, ordezkari baten bidez edo
senideen edo hurbilekoen bitartez adierazten bada.

99.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko


Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera,
Euskadiko osasun-sistemako paziente eta erabiltzaileek, bizitzaren amaierari lotutako
osasun-laguntza espezifikoari dagokionez, honako eskubide hau dute:

a) Senideak eta gertuko pertsonak ospitalizazioan ondoan izateko eskubidea.


b) Oro har banakako logela bat erabiltzeko eskubidea.
c) Laguntza espirituala izateko eskubidea.
d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
100.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko
Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, osasun-
txartel indibiduala izateak honako eskubide hau ematen du:

a) Bigarren iritzi medikoa lortzea edozein prozesu klinikotan.


b) Bigarren iritzi medikoa lortzea osasun-laguntza espezializatuan.
c) Profesional mediko orokorra eta pediatra hautatzea, baina lehen mailako arretako
zentroa osasun-administrazioak zuzenean esleitutakoa izango da.
d) Profesional mediko orokorra eta pediatra hautatzea, bai eta lehen mailako arretako
zentroa ere, eta hala badagokio, ospitalea hautatzea, indarreko araudiarekin bat.

101.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko


Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuak betebeharrak
ezartzen ditu eremu hauetan:

a) Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika


espezifikoak; norberaren osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea; eta
Euskadiko osasun-sistemarekiko laguntza-harremanak.
b) Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika
espezifikoak; norberaren osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea;
Euskadiko osasun-sistemarekiko laguntza-harremanak; eta osasun publikoa.
c) Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika
espezifikoak; norberaren osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea;
Euskadiko osasun-sistemarekiko laguntza-harremanak; osasun publikoa; eta
Euskadiko osasun-sisteman ikerketa zientifikoan parte hartzea.
d) Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika
espezifikoak; norberaren osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea;
Euskadiko osasun-sistemarekiko laguntza-harremanak; osasun publikoa; Euskadiko
osasun-sisteman ikerketa zientifikoan parte hartzea; eta Administrazio
Sanitarioarekin elkarlanean aritzea.

102.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko


Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera,
pazienteak edo erabiltzaileak:

a) Erabakiak idatzita utzi behar ditu, legez eskatzen denean edo gomendagarria
denean.
b) Erabakiak idatzita utzi behar ditu, arreta ematen dioten profesionalek hala eskatzen
diotenean.
c) Erabakiak idatzita utzi behar ditu, zentro sanitarioaren politikak hala ezartzen
duenean.
d) Erabakiak idatzita utzi behar ditu, legezko erantzukizunaren ondoreetarako
garrantzitsuak direnean.
103.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko
Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera,
pazienteak edo erabiltzaileak honako betebehar hauek izango ditu:

a) Leial eta egiati ematea beren identifikazioari eta beren egoera fisikoari edo
osasunari buruzko datuak, bai eta datu horiek lortzen laguntzea ere, osasun-
laguntza emateko beharrezkoak direnean nahiz behar bezala arrazoituriko interes
orokorreko arrazoiak tartean daudenean, betiere agindu judizial batek bermatzen
badu.
b) Leial eta egiati ematea beren identifikazioari eta beren egoera fisikoari edo
osasunari buruzko datuak, bai eta datu horiek lortzen laguntzea ere, osasun-
laguntza emateko beharrezkoak direnean nahiz behar bezala arrazoituriko interes
orokorreko arrazoiak tartean daudenean, betiere idatziz eskatzen bada.
c) Leial eta egiati ematea beren identifikazioari eta beren egoera fisikoari edo
osasunari buruzko datuak, bai eta datu horiek lortzen laguntzea ere, osasun-
laguntza emateko beharrezkoak direnean nahiz behar bezala arrazoituriko interes
orokorreko arrazoiak tartean daudenean, betiere informazioa babesteko ezarritako
bermeen berri idatziz ematen bada.
d) Leial eta egiati ematea beren identifikazioari eta beren egoera fisikoari edo
osasunari buruzko datuak, bai eta datu horiek lortzen laguntzea ere, osasun-
laguntza emateko beharrezkoak direnean nahiz behar bezala arrazoituriko interes
orokorreko arrazoiak tartean daudenean.

104.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko


Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera,
pazienteak eta erabiltzaileak artatzeko zerbitzuei dagokienez:

a) Osakidetzako osasun-zerbitzuen erakundeek, hitzartutako osasun-zentroek, zentro


pribatuek eta osasunaren esparruan eskumena duen sailak izango dituzte.
b) Osakidetzako osasun-zerbitzuen erakundeek, hitzartutako osasun-zentroek eta
osasunaren esparruan eskumena duen sailak izango dituzte, baina ez dago
aurreikuspenik zentro pribatuei dagokienez.
c) Osakidetzako osasun-zerbitzuen erakundek izango dituzte, baina ez dago
aurreikuspenik ez hitzartutako zentroei dagokienez, ez zentro pribatuei dagokienez,
ezta osasunaren esparruan eskumena duen sailari dagokionez ere.
d) Osakidetzako osasun-zerbitzuen erakundek eta hitzartutako osasun-zentroek eta
zentro pribatuek izango dituzte, baina ez dago aurreikuspenik osasunaren
esparruan eskumena duen sailari dagokionez.
105.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko
Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, honako
hauek dira pazienteak eta erabiltzaileak artatzeko zerbitzuen eginkizunak:

a) Erabiltzaileek eta haien senideek aurkeztutako ekimenak eta iradokizunak


izapidetzea eta haiei erantzutea.
b) Bitartekaritza-proposamenak egitea, erreklamazioaren ardatz den gaiak
ahalbideratzen duenean.
c) Osasun-zentroko, -zerbitzuko edo -establezimenduko zuzendaritzari jakinaraztea
erabiltzaileen eskubideen eta betebeharren ez-betetzea berekin ekar dezaketen
egintzak edo jokabideak gertatu direla.
d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

106.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko


Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera,
pazienteak eta erabiltzaileak artatzeko zerbitzuek:

a) Aurkezten zaizkien erreklamazio eta eskaera guztiak erregistratuko dituzte, edozein


dela ere haien hartzaile den zentroa, zerbitzua nahiz establezimendua.
b) Aurkezten zaizkien erreklamazio eta eskaera guztiak erregistratuko dituzte, baldin
eta erreklamazio eta eskaera horien hartzailea atxikita dauden zentroa, zerbitzua
edo establezimendua bada.
c) Aurkezten zaizkien eskaera guztiak erregistratuko dituzte, edozein dela ere haien
hartzaile den zentroa, zerbitzua nahiz establezimendua; eta erreklamazio guztiak
ere erregistratuko dituzte, baldin eta erreklamazio horien hartzailea atxikita dauden
zentro, zerbitzu edo establezimendua bada.
d) Aurkezten zaizkien erreklamazio guztiak erregistratuko dituzte, edozein dela ere
haien hartzaile den zentroa, zerbitzua nahiz establezimendua; eta eskaera guztiak
erregistratuko dituzte, baldin eta erreklamazio horien hartzailea atxikita dauden
zentroa, zerbitzua edo establezimendua bada.

107.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko


Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, osasun-
zentroetako, -zerbitzuetako eta -establezimenduetako erabiltzaileen aurkako
erreklamazioak honela izapidetuko dira:

a) Erreklamazioa aurkezten duen pertsonak aukeratutako prozedurari jarraikiz.


b) Horretarako indarrean dagoen prozedurari jarraikiz.
c) Pertsonalaren jarduketen aurkako erreklamazioetarako ezarritako prozedura berari
jarraikiz.
d) Galderaren enuntziatua ez da zuzena, aipatutako arauak ez baitu erabiltzaileen
aurkako erreklamaziorik aurreikusten, baina bai profesional sanitarioen aurkakoak.
108.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko
Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, langileen
jarduketen aurkako erreklamazioak:

a) Diziplinazko arau espezifikoak aintzat hartuz ebatziko dira, hala egokituz gero
informazio-espedientea ireki eta gero. Gainera, egintzetatik eratorritako
erantzukizunak beteko dira.
b) Diziplinazko arau orokorrak aintzat hartuz ebatziko dira, hala egokituz gero
informazio-espedientea ireki eta gero. Gainera, egintzetatik eratorritako
erantzukizunak beteko dira.
c) Diziplinazko arau espezifikoak aintzat hartuz ebatziko dira, hala egokituz gero
informazio- eta bitartekaritza-espedienteak ireki eta gero. Gainera, egintzetatik
eratorritako erantzukizunak beteko dira.
d) Diziplinazko arau orokorrak aintzat hartuz ebatziko dira, hala egokituz gero
informazio- eta bitartekaritza-espedienteak ireki eta gero. Gainera, egintzetatik
eratorritako erantzukizunak beteko dira.

109.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko


Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera,
pazienteak eta erabiltzaileak artatzeko zerbitzuetan erreklamazioak aurkezteak:

a) Eten egingo du salatutako egintzaren aurkako beste edozein erreklamazio-bide


aurkezteko legez ezarritako epearen zenbaketa.
b) Eten egingo du bide zibilean erreklamazioak aurkezteko legez ezarritako epearen
zenbaketa.
c) Eten egingo du bide penalean erreklamazioak aurkezteko legez ezarritako epearen
zenbaketa.
d) Ez du etengo salatutako egintzaren aurkako beste edozein erreklamazio-bide
aurkezteko legez ezarritako epearen zenbaketa.

110.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko


Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera,
titulartasun pribatuko osasun-zentro, -zerbitzu eta establezimenduetan, edozein
kontratu motaren bidez osasun-sistema publikoari lotu gabe daudenetan, hauxe
eskatuko da:

a) Gutxienez, 4. artikuluan eta 5. artikuluan –e) eta f) apartatuetan izan ezik–


erabiltzaileen eta pazienteen alde aitortutako eskubideak betetzea.
b) Gutxienez, 4. artikuluan, 5. artikuluan eta 6. artikuluan erabiltzaileen eta pazienteen
alde aitortutako eskubideak betetzea.
c) Erabiltzaileen eta pazienteen alde aitortutako eskubide guztiak.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
111.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko
Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, aurreko
ataletan aipatutako osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduen erabiltzaileei
eskatzekoak izango zaizkie:

a) Ez zaizkie eskatuko 14. artikulutik 17. artikulura bitarteko betebeharrak.


b) 14. artikulutik 17. artikulura bitartekoetan ezarritako betebeharrak eskatzekoak
izango zaizkie.
c) 16. eta 17. artikuluetan ezarritako betebeharrak eskatzekoak izango zaizkie, norbere
osasuna kudeatzean eta laguntza-harremanetan parte-hartze arduratsua izateari
dagokionez.
d) 15., 16. eta 17. artikuluetan ezarritako betebeharrak eskatzekoak izango zaizkie,
osasun-politikei dagokienez eta norbere osasuna kudeatzean eta laguntza-
harremanetan parte-hartze arduratsua izateari dagokionez.

112.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen xedea da:

a) Paziente, erabiltzaile eta profesionalen eskubideak eta betebeharrak arautzea, baita


zentro eta zerbitzu sanitario publiko nahiz pribatuenak ere, pazientearen
autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoari dagokienez.
b) Paziente, erabiltzaile eta profesionalen eskubideak eta betebeharrak arautzea, baita
zentro eta zerbitzu sanitario publikoenak ere, pazientearen autonomiari eta
informazio eta dokumentazio klinikoari dagokienez.
c) Paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak arautzea, baita zentro eta
zerbitzu sanitario publiko nahiz pribatuenak ere, pazientearen autonomiari eta
informazio eta dokumentazio klinikoari dagokienez.
d) Paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak arautzea, baita zentro eta
zerbitzu sanitario publikoenak ere, pazientearen autonomiari eta informazio eta
dokumentazio klinikoari dagokienez.

113.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, dokumentazio klinikoa zera da:

a) Historia klinikoan jasotako informazioa.


b) Datu eta informazio asistentzialak eta aurretiazko borondateei buruzko
dokumentazioa biltzen dituen edozer motatako edo eratako euskarria.
c) Datu eta informazio asistentzialak eta ikerketa biomedikoari buruzkoak jasotzen
dituen edozer motatako edo eratako euskarria.
d) Datu eta informazio asistentzialak jasotzen dituen edozer motatako edo eratako
euskarria.
114.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko
eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, osasun-arloko esku-hartze bat zera da:

a) Helburu prebentiboekin, diagnostikoekin, terapeutikoekin, errehabilitatzaileekin,


osasun publikokoekin edota ikerkuntzakoekin egindako jarduera oro.
b) Helburu prebentiboekin, diagnostikoekin, terapeutikoekin, errehabilitatzaileekin
edota ikerkuntzakoekin egindako jarduera oro.
c) Helburu prebentiboekin, diagnostikoekin, terapeutikoekin edota errehabilitatzaileekin
egindako jarduera oro.
d) Helburu prebentiboekin, diagnostikoekin edo terapeutikoekin egindako jarduera oro.

115.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, erabiltzailea da:

a) Osasuntsu egoteko edo osasuna oneratzeko asistentzia sanitarioa behar duen eta
zainketa profesionalen mende dagoen pertsona.
b) Osasuntsu egoteko edo osasuna oneratzeko osasun sistema publikoan asistentzia
sanitarioa behar duen eta zainketa profesionalen mende dagoen pertsona.
c) Osasun-hezkuntzako eta -sustapeneko, gaixotasunen prebentzioko eta informazio
sanitarioko zerbitzu sanitarioak erabiltzen dituen pertsona.
d) Osasun sistema publikoan osasun-hezkuntzako eta -sustapeneko, gaixotasunen
prebentzioko eta informazio sanitarioko zerbitzu sanitarioak erabiltzen dituen
pertsona.

116.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, informazio asistentziala:

a) Oro har, ahoz emango da.


b) Oro har, idatziz emango da.
c) Oro har, ahoz eta idatziz emango da.
d) Oro har, idatziz emango da, paziente adingabeen kasuan.

117.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, informazio asistentzialak honako hauek jasotzen ditu, gutxienez:

a) Esku-hartze bakoitzaren helburua eta izaera.


b) Esku-hartze bakoitzaren helburua, izaera eta arriskuak.
c) Esku-hartze bakoitzaren helburua, izaera, arriskuak eta ondorioak.
d) Esku-hartze bakoitzaren helburua, izaera, arriskuak eta ondorioak eta pazienteen
eskubideak.
118.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko
eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, informazio asistentzialerako eskubidea betetzea bermatzen du:

a) Pazientearen ardura duen medikuak.


b) Pazientearen ardura duen medikuak eta asistentzia-prozesuan artatuko duten
profesionalek edota teknika edo prozedura jakin bat aplikatzen diotenak.
c) Pazientearen ardura duen medikuak eta erizainek.
d) Zentro sanitarioak.

119.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, asistentzia-informaziorako eskubidearen titularra da:

a) Pazientea. Bai eta hari familia- edo egitate-arrazoiengatik lotutako pertsonak ere,
pazienteak berariaz edo isilbidez baimentzen duen neurrian.
b) Pazientea. Bai eta hari familia- edo egitate-arrazoiengatik lotutako pertsonak ere,
pazienteak berariaz baimentzen duen neurrian.
c) Pazientea. Bai eta hari familia- edo egitate-arrazoiengatik lotutako pertsonak ere,
pazienteak idatziz baimentzen duen neurrian.
d) Pazientea. Bai eta hari familia- edo egitate-arrazoiengatik lotutako pertsonak ere.

120.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, artatzen duen medikuaren iritziz, pazienteak informazioa ulertzeko
gaitasunik ez duenean, bere egoera fisiko edo psikikoa dela eta:

a) Pazienteari familia- edo egitate-arrazoiengatik lotutako pertsonei emango zaie


informazioaren berri, agintaritza judizialak hala xedatzen badu.
b) Pazienteari familia- edo egitate-arrazoiengatik lotutako pertsonei emango zaie
informazioaren berri, zentroko Etika Asistentzialeko Batzordeari kontsulta egin
ondoren.
c) Pazienteari familia- edo egitate-arrazoiengatik lotutako pertsonei emango zaie
informazioaren berri, zentroko zuzendaritzari kontsulta egin ondoren.
d) Pazienteari familia- edo egitate-arrazoiengatik lotutako pertsonei emango zaie
informazioaren berri.
121.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko
eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, beharrizan terapeutikoa:

a) Pazienteen informazio sanitariorako eskubidea baztertzen du.


b) Medikuak pazientea aldez aurretik informatu gabe profesionalki jarduteko duen
ahalmena da, baldin eta bere adinagatik informazioak bere osasunari kalte larria
egin badiezaioke.
c) Autonomia-erkidegoko araudian arautuko da.
d) Ez dago legedian jasota.

122.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, baimena:

a) Oro har, ahoz emango da, paziente adingabeen kasuan izan ezik.
b) Oro har, ahoz emango da.
c) Oro har, idatziz emango da.
d) Oro har, berariaz eta idatziz emango da.

123.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, pazienteak informazioa jasotzeari uko egitea:

a) Kolektiboaren interesak bakarrik mugatzen du.


b) Kasuaren eskakizun terapeutikoek bakarrik mugatzen dute.
c) Ez dago jasota.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

124.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, gaixoaren osotasun fisiko edo psikikorako berehalako arrisku larria
badago eta haren baimena lortzea ezinezkoa bada:

a) Medikuek pazientearen osasunaren aldeko interbentzio kliniko nahitaezkoak egin


ahal izango dituzte, senideen baimenarekin.
b) Medikuek pazientearen osasunaren aldeko interbentzio kliniko nahitaezkoak egin
ahal izango dituzte, legezko ordezkariaren baimenarekin.
c) Medikuek pazientearen osasunaren aldeko interbentzio kliniko nahitaezkoak egin
ahal izango dituzte, epailearen baimenarekin.
d) Medikuek pazientearen osasunaren aldeko interbentzio kliniko nahitaezkoak egin
ahal izango dituzte, haien baimena lortu beharrik gabe.
125.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko
eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, ordezkaritza bidezko baimena emango da:

a) Oro har, pazientea adingabea denean, salbu eta interbentzioaren norainokoa


ulertzeko gai ez denean, ez intelektualki, ez emozionalki.
b) Oro har, pazientea hamasei urtetik beherakoa denean, salbu eta interbentzioaren
norainokoa ulertzeko gai ez denean, ez intelektualki, ez emozionalki.
c) Oro har, pazientea adingabea denean.
d) Oro har, pazientea hamasei urtetik beherakoa denean.

126.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, adingabeei dagokienez, saiakuntza klinikoak egiteko baimena:

a) Arau horretan ezarritakoaren arabera arautzen da.


b) Adin-nagusitasunari buruz oro har ezarritakoaren arabera arautzen da.
c) Adin-nagusitasunari buruz oro har ezarritakoaren eta arau horretan xedatutakoaren
arabera arautzen da.
d) Adin-nagusitasunari buruz oro har ezarritakoaren eta aplikatu beharreko xedapen
berezien arabera arautzen da.

127.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, medikuak oinarrizko informazio hau emango dio pazienteari, haren
idatzizko baimena eskatu aurretik:

a) Baldintza normaletan izan daitezkeen arrisku guztiak, esperientziaren eta


zientziaren egoeraren araberakoak edo interbentzio motarekin zuzenean zerikusia
dutenak.
b) Baldintza normaletan izan daitezkeen arrisku guztiak, betiere larriak badira,
esperientziaren eta zientziaren egoeraren araberakoak edo interbentzio motarekin
zuzenean zerikusia dutenak.
c) Baldintza normaletan izan daitezkeen arrisku gertagarri guztiak, esperientziaren eta
zientziaren egoeraren araberakoak edo interbentzio motarekin zuzenean zerikusia
dutenak.
d) Baldintza normaletan izan daitezkeen arrisku guztiak, betiere gertagarriak eta larriak
badira, esperientziaren eta zientziaren egoeraren arabera edo interbentzio
motarekin zuzenean zerikusia dutenak..
128.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko
eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, historia klinikoa artxibatzeaz arduratuko da:

a) Zentro bakoitza.
b) Zerbitzu bakoitza.
c) Osasun-sistema bakoitza.
d) Osasun-zentro, -zerbitzu eta -sistema bakoitza.

129.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, historia klinikora sartzea helburu judizialekin, epidemiologikin,
osasun publikokoekin, ikerkuntzakoekin edota irakaskuntzakoekin:

a) Nahitaez gorde behar dira pazientea pertsonalki identifikatzeko datuak, izaera


kliniko-asistentzialeko datuetatik bereizita; horrela, oro har, anonimotasuna
bermatuta geratuko da, salbu eta pazienteak berak baimena eman badu datu horiek
ez bereizteko edo baimen judiziala badago.
b) Nahitaez eskatu behar da pazientearen baimena eta gorde behar dira pazientea
pertsonalki identifikatzeko datuak, izaera kliniko-asistentzialeko datuetatik bereizita;
horrela, oro har, anonimotasuna bermatuta geratuko da.
c) Nahitaez gorde behar dira pazientea pertsonalki identifikatzeko datuak, izaera
kliniko-asistentzialeko datuetatik bereizita; horrela, oro har, anonimotasuna
bermatuta geratuko da, salbu eta Etika Batzordeak datu horiek ez bereizteko
baimena eman badu.
d) Nahitaez gorde behar dira pazientea pertsonalki identifikatzeko datuak, izaera
kliniko-asistentzialeko datuetatik bereizita; horrela, oro har, anonimotasuna
bermatuta geratuko da, salbu eta pazienteak berak baimena eman badu datu horiek
ez bereizteko, nahiz eta salbuespenak egon.

130.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, historia klinikorako sarbidea eta haren erabilera jasota geratzeko
prozedura:

a) Autonomia-erkidegoek erregulatuko dute.


b) Lurralde arteko Osasun Kontseiluak erregulatuko du.
c) Datu pertsonalak babesteari buruzko araudiak erregulatuko du.
d) Zentro sanitario bakoitzak erregulatuko du.
131.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko
eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, dokumentazio klinikoa gordeko da:

a) Gutxienez hiru urtez, prozesu asistentzial bakoitzari alta ematen zaion egunetik
zenbatzen hasita.
b) Gutxienez bost urtez, prozesu asistentzial bakoitzari alta ematen zaion egunetik
zenbatzen hasita.
c) Gutxienez sei urtez, prozesu asistentzial bakoitzari alta ematen zaion egunetik
zenbatzen hasita.
d) Gutxienez hamabost urtez, prozesu asistentzial bakoitzari alta ematen zaion
egunetik zenbatzen hasita.

132.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, historia klinikoa kudeatuko dute ospitaleratutako pazienteak dituzten
zentroek edo beste edozein asistentzia-modalitatetan behar adina paziente artatzen
dituztenek, osasun-zerbitzuen irizpideei jarraikiz:

a) Harrera-zerbitzuaren eta dokumentazio klinikoko unitatearen bidez.


b) Zentroaren zuzendaritzaren bidez.
c) Zentroko zerbitzuen bidez.
d) Zentroko historia klinikoak kudeatzeko unitatearen bidez.

133.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, pazienteak historia klinikoan sartzeko duen eskubidea:

a) Pertsonala da eta ez du ordezkaritzarik onartzen.


b) Ordezkaritza bidez balia daiteke.
c) Pazienteak eta haren senideek balia dezakete.
d) Paziente adingabe edo ezgaituen kasuan bakarrik balia ahal izango da ordezkapen
bidez.

134.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera:

a) Estatuak soilik hartuko ditu legea eraginkorra izateko beharrezko diren neurriak.
b) Autonomia-erkidegoek soilik hartuko dituzte legea eraginkorra izateko beharrezko
diren neurriak.
c) Estatuak eta autonomia-erkidegoek hartuko dituzte legea eraginkorra izateko
beharrezko dien neurriak.
d) Ez da beharrezkoa legea eraginkorra izateko neurriak hartzea; indarrean jartzen
denean, neurri horiek erabat bete behar direlako.
135.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko
eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, hildakoen historia klinikorako sarbidea:

a) Ez zaie hirugarrenei emango, hildakoaren senideei izan ezik.


b) Senideei emango zaie, hildakoak berariaz debekatu ez badu.
c) Bigarren mailara arteko senideei emango zaie, hildakoak berariaz debekatu ez
badu.
d) Hirugarren mailara arteko senideei emango zaie, hildakoak berariaz debekatu ez
badu.

136.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, pazienteak alta onartzen EZ badu:

a) Medikuak, dagokion txosten klinikoa egiaztatu ondoren, pazientea entzungo du eta,


hark ezezkoan jarraitzen badu, zentroko zuzendaritzari jakinaraziko dio, erabakia
berretsi edo baztertu dezan.
b) Medikuak, dagokion txosten klinikoa egiaztatu ondoren, pazientea entzungo du eta,
hark ezezkoan jarraitzen badu, epaileari jakinaraziko dio, erabakia berretsi edo
baztertu dezan.
c) Zentroko zuzendaritzak, dagokion txosten klinikoa egiaztatu ondoren, pazientea
entzungo du eta, hark ezezkoan jarraitzen badu, epaileari jakinaraziko dio, erabakia
berretsi edo baztertu dezan.
d) Zentroko zuzendaritzak, dagokion txosten klinikoa egiaztatu ondoren, pazientea
entzungo du eta, hark ezezkoan jarraitzen badu, administrazio-agintaritza
eskudunari jakinaraziko dio, erabakia berretsi edo baztertu dezan.

137.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko


eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko
legearen arabera, lege honetako arau-hausteak:

a) Osasunari buruzko 14/1986 Lege Orokorraren I. tituluko VI. kapituluan


aurreikusitako zehapen-araubidearen mende daude, hargatik eragotzi gabe
zuzenbidean dagozkien erantzukizun zibila edo penala eta erantzukizun
profesionala edo estatutarioa.
b) IV. kapituluan aurreikusitako zehapen-araubidearen mende daude, hargatik eragotzi
gabe zuzenbidean dagozkien erantzukizun zibila edo penala eta erantzukizun
profesionala edo estatutarioa.
c) Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko
16/2003 Legearen IV. kapituluan aurreikusitako zehapen-araubidearen mende
daude, hargatik eragotzi gabe zuzenbidean dagozkien erantzukizun zibila edo
penala eta erantzukizun profesionala edo estatutarioa.
d) Garatzen duten arau autonomikoetan aurreikusitako zehapen-araubidearen mende
daude, hargatik eragotzi gabe zuzenbidean dagozkien erantzukizun zibila edo
penala eta erantzukizun profesionala edo estatutarioa.
138.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002
Legearen xedea da:

a) Pertsonek medikuntzako zenbait esku-hartzeren aurrean beren borondatea aldez


aurretik agertzeko duten eskubidea gauzatzeko bidea ematea Euskal Autonomia
Erkidegoan, eta, horretarako, osasun arloko aurretiazko borondateen agiria
arautzea.
b) Pertsonek medikuntzako zenbait esku-hartzeren aurrean beren borondatea aldez
aurretik agertzeko duten eskubidea erregulatzea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta,
horretarako, osasun arloko aurretiazko borondateen agiria arautzea.
c) Pertsonek medikuntzako zenbait esku-hartzeren aurrean beren borondatea aldez
aurretik agertzeko duten eskubidearen Euskal Autonomia Erkidegoko berezitasunak
erregulatzea.
d) Pertsonek medikuntzako zenbait esku-hartzeren aurrean beren borondatea aldez
aurretik agertzeko duten eskubidea gauzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan
Aurretiazko Borondateen Erregistroa sortzea.

139.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, eskubidea du bere bizi-helburuak eta balioak nahiz medikuntzako
tratamenduen inguruko jarraibideak adierazteko:

a) Hamasei urtetik gorako pertsona orok, epai bidez gaitasuna kendu ez bazaio eta
askatasunez ari bada.
b) Adinez nagusi den pertsona orok, epai bidez gaitasuna kendu ez bazaio eta
askatasunez ari bada.
c) Adinez nagusi den pertsona orok, askatasunez ari bada, bai eta epai bidez
gaitasuna kenduta dutenen legezko ordezkariek ere.
d) Hamasei urtetik gorako pertsona orok, askatasunez ari bada, bai eta epai bidez
gaitasuna kenduta dutenen legezko ordezkariek ere.

140.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, norberaren bizi-helburu eta balioak adierazteak xede hau du:

a) Pazienteak sedazioa hartzeari buruz duen borondatea ezagutzea.


b) Pazienteak bizi-euskarriko tratamenduak amaitzeari buruz duen borondatea
ezagutzeko.
c) Jarraibideak interpretatzen laguntzea eta gida gisa baliatu ahal izatea, unea iristen
denean erabaki klinikoak hartzeko.
d) Profesional sanitarioen jarduna dokumentatzea, pazienteak bere borondatea bere
kabuz adierazi ezin duen egoeretako legezko erantzukizunaren ondorioetarako.
141.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, aurretiazko borondateen agirian:

a) Eskubidea du ordezkari bat edo batzuk izendatzeko, medikuaren edo osasun-


taldearen solaskide baliozko izan daitezen.
b) Eskubidea du ordezkari bakarra izendatzeko, medikuaren edo osasun-taldearen
solaskide baliozko izan daitezen.
c) Eskubidea du ordezkari bat edo batzuk izendatzeko, medikuaren edo osasun-
taldearen solaskide baliozko izan daitezen, pazientea adingabea bada.
d) Eskubidea du ordezkari bat edo batzuk izendatzeko, medikuaren edo osasun-
taldearen solaskide baliozko izan daitezen, eta ordezkari horri edo horiei bere balio
eta jarraibideak interpretatzeko gaitasuna emateko, pazienteari epai bidez gaitasuna
kendu ez bazaio.

142.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, adinez nagusi den pertsona oro izan daiteke ordezkari, legezko
gaitasuna kendu ez bazaio, honako pertsona hauek IZAN EZIK:

a) Ezkontide ohia.
b) Agiria egiteko aukeratu diren lekukoak.
c) Pertsonal sanitarioa.
d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.

143.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, ordezkaritzat aurretiazko borondateen agiria egin duenaren
ezkontidea edo izatezko bikotekidea izendatu bada:

a) Ordezkaritza hori amaitu egingo da ezkontza-deuseztasuna, banantzea edo


dibortzioa eskatzeko demanda jartzen den unean bertan, edo izatezko bikotea edo
elkartze librea era formalean desegiten den unean bertan. Izendapenak indarrik gal
ez dezan, epaileak horretarako emandako ebazpenean hala adierazi behar da,
ezkontza-deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatuz gero.
b) Ordezkaritza hori amaitu egingo da ezkontza-deuseztasunaren, banantzearen edo
dibortzioaren unean bertan, edo izatezko bikotea edo elkartze librea era formalean
desegiten den unean bertan. Izendapenak indarrik gal ez dezan, epaileak
horretarako emandako ebazpenean hala adierazi behar da, ezkontza-
deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatuz gero.
c) Ordezkaritza hori amaitu egingo da ezkontza-deuseztasuna, banantzea edo
dibortzioa eskatzeko demanda jartzen den unean bertan, edo izatezko bikotea edo
elkartze librea era formalean desegiten den unean bertan. Izendapenak indarrik gal
ez dezan, aurretiazko jarraibideen agirian hala adierazi behar da, ezkontza-
deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatuz gero.
d) Ordezkaritza hori amaitu egingo da ezkontza-deuseztasunaren, banantzearen edo
dibortzioaren unean bertan, edo izatezko bikotea edo elkartze librea era formalean
desegiten den unean bertan. Izendapenak indarrik gal ez dezan, aurretiazko
jarraibideen agirian hala adierazi behar da, ezkontza-deuseztasuna, banantzea edo
dibortzioa gertatuz gero.
144.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, tratamenduari buruzko jarraibideak izan daitezke:

a) Agiria egiten duen pertsonak dagoeneko badaukan eritasun edo lesio baten
ingurukoak zein gero izan ditzakeenen ingurukoak.
b) Agiria egiten duen pertsonak dagoeneko badaukan eritasun edo lesio baten
ingurukoak bakarrik.
c) Agiria egiten duen pertsonak gero izan ditzakeen eritasun edo lesio baten
ingurukoak bakarrik.
d) Agiria egiten duen pertsonak gero izan ditzakeen eritasun edo lesio baten
ingurukoak bakarrik, betiere larria bada.

145.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, aurretiazko borondateen agiria:

a) Idatziz formalizatuko da, eta agiria egiten duen pertsonaren esku dago ondoko
prozeduretako zein erabili behar den erabakitzea: Notarioaren aurrean, Aurretiazko
Borondateen Euskal Erregistroaren ardura duen funtzionarioaren edo langile
publikoaren aurrean, edo bi lekukoren aurrean.
b) Idatziz formalizatuko da, eta agiria egiten duen pertsonaren esku dago ondoko
prozeduretako zein erabili behar den erabakitzea: Notarioaren aurrean, Aurretiazko
Borondateen Euskal Erregistroaren ardura duen funtzionarioaren edo langile
publikoaren aurrean, edo hiru lekukoren aurrean.
c) Idatziz formalizatuko da, eta agiria egiten duen pertsonaren esku dago ondoko
prozeduretako zein erabili behar den erabakitzea: Notarioaren aurrean, Aurretiazko
Borondateen Euskal Erregistroaren edo Euskal Autonomia Erkidegoko zentro
sanitario bateko dokumentazio-zerbitzuaren ardura duen funtzionarioaren edo
langile publikoaren aurrean, edo bi lekukoren aurrean.
d) Idatziz formalizatuko da, eta agiria egiten duen pertsonaren esku dago ondoko
prozeduretako zein erabili behar den erabakitzea: Notarioaren aurrean, Aurretiazko
Borondateen Euskal Erregistroaren edo Euskal Autonomia Erkidegoko zentro
sanitario bateko dokumentazio-zerbitzuaren ardura duen funtzionarioaren edo
langile publikoaren aurrean, edo hiru lekukoren aurrean.
146.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, lekukoek:

a) Hamasei urtetik gorakoak izan behar dute, jarduteko gaitasun osoa dutenak, eta
ezin dute izan aurretiazko borondateen agiria egiten duenarekin ezkontza edo
elkartze libre zein izatezko bikotekidearen bidezko loturarik, ezta bigarren mailako
odol- edo ezkontza-ahaidetasunik ere, eta ondare-harremanik ere ez.
b) Hamasei urtetik gorakoak izan behar dute, jarduteko gaitasun osoa dutenak, eta
ezin dute izan aurretiazko borondateen agiria egiten duenarekin ezkontza edo
elkartze libre zein izatezko bikotekidearen bidezko loturarik, ezta hirugarren mailako
odol- edo ezkontza-ahaidetasunik ere, eta ondare-harremanik ere ez.
c) Adinez nagusi izan behar dute, jarduteko gaitasun osoa dutenak, eta ezin dute izan
aurretiazko borondateen agiria egiten duenarekin ezkontza edo elkartze libre zein
izatezko bikotekidearen bidezko loturarik, ezta bigarren mailako odol- edo ezkontza-
ahaidetasunik ere, eta ondare-harremanik ere ez.
d) Adinez nagusi izan behar dute, jarduteko gaitasun osoa dutenak, eta ezin dute izan
aurretiazko borondateen agiria egiten duenarekin ezkontza edo elkartze libre zein
izatezko bikotekidearen bidezko loturarik, ezta hirugarren mailako odol- edo
ezkontza-ahaidetasunik ere, eta ondare-harremanik ere ez.

147.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, aurretiazko borondateen agiria egin duen pertsonak edozein unetan
alda, ordezka edo ezezta dezake:

a) Baldin eta jarduteko gaitasuna edukitzen jarraitzen badu edo legezko ordezkariaren
laguntzarekin jarduten badu eta askatasunez jarduten badu.
b) Baldin eta jarduteko gaitasuna edukitzen jarraitzen badu edo epailearen baimena
badu.
c) Baldin eta askatasunez jarduten badu.
d) Baldin eta jarduteko gaitasuna edukitzen jarraitzen badu eta askatasunez jarduten
badu.

148.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, agiriaren aldaketa, ordezkapena edo ezeztapena honela
formalizatuko da:

a) Idatziz edo ahoz, eta notarioaren aurrean, Aurretiazko Borondateen Euskal


Erregistroaren ardura duen funtzionarioaren edo langile publikoaren aurrean edo
hiru lekukoren aurrean.
b) Idatziz eta notarioaren aurrean, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroaren
ardura duen funtzionarioaren edo langile publikoaren aurrean edo hiru lekukoren
aurrean.
c) Idatziz edo ahoz, eta hasierako agiria erregistratuta dagoen Borondateen Euskal
Erregistroko funtzionarioaren edo langile publikoaren aurrean.
d) Idatziz, eta hasierako agiria erregistratuta dagoen Borondateen Euskal Erregistroko
funtzionario edo langile publikoaren aurrean.
149.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, edozein esku-hartze klinikoren aurrean pertsonaren borondatea
lehenago izango da agirian jarritako jarraibideak baino, baldin eta:

a) Agiria egin duen pertsonak gaitasuna eta jarduteko askatasuna.


b) Agiria egin duen pertsonak gaitasuna, jarduteko askatasuna eta adierazpenak
egiteko modua eduki dauzkan artean.
c) Agiria egin duen pertsonak gaitasuna, jarduteko askatasuna eta adierazpenak argi
eta garbi egiteko modua eduki dauzkan artean.
d) Agiria egin duen pertsonak gaitasuna, jarduteko askatasuna eta adierazpenak argi
eta garbi egiteko modua edo horretarako izendatutako solaskide baten bidez eduki
dauzkan artean.

150.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, aurretiazko borondateen agirian honako hauek EZ jarritzat joko dira:

a) Aplikatzerakoan antolamendu juridikoaren aurkakoak diren jarraibideak.


b) Ematerakoan antolamendu juridikoaren aurkakoak diren jarraibideak.
c) a) eta b) zuzenak dira.
d) Aplikatzerakoan zentroko etika-batzordeak onartzen ez dituen jarraibideak.

151.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, aurretiazko borondateen agirian honako hauek EZ jarritzat joko da:

a) Jarraibideak desegokiak badira jasaten duen patologiarako.


b) Aplikatzerakoan antolamendu juridikoaren aurkakoak diren jarraibideak.
c) Agiria egiterakoan egileak aurreikusi zituen baldintzekin bat ez datozen jarraibideak.
d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.

152.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa:

a) Estatuan bakarrik sortuko da, eta Osasun Ministerioari atxikita egongo da.
b) Estatuaren eremuan bakarrik sortuko da, eta Justizia Ministerioari atxikita egongo
da.
c) Euskal Autonomia Erkidegoan sortuko da, eta Osasun Sailari atxikita egongo da.
d) Euskal Autonomia Erkidegoan sortuko da, eta Justizia Sailari atxikita egongo da.
153.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, Aurretiazko Borondateen Erregistroan:

a) Osasun arloko aurretiazko borondateen agiria egiten duten pertsonek agiria bera
edo haren aldaketa, ordezkapena edo ezeztapena inskribatu ahal izango dute.
b) Osasun arloko aurretiazko borondateen agiria egiten duten pertsonek agiria bera
edo haren ordezkapena edo ezeztapena soilik inskribatu ahal izango dute. Aldaketa
ez da erregistro horretan inskribatuko, baizik eta historia klinikoan.
c) Osasun arloko aurretiazko borondateen agiria egiten duten pertsonek agiria bera
edo haren ezeztapena soilik inskribatu ahal izango dute. Aldaketa eta ordezkapena
ez dira erregistro horretan inskribatuko, baizik eta historia klinikoan.
d) Osasun arloko aurretiazko borondateen agiria egiten duten pertsonek agiria bera
soilik inskribatu ahal izango dute. Aldaketa, ordezkapena eta ezeztapena ez dira
erregistro horretan inskribatuko, baizik eta historia klinikoan.

154.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroak printzipio honen
arabera jardungo du:

a) Aurretiazko borondateen edo aurretiazko jarraibideen beste erregistro batzuekin


soilik lotuta egongo da.
b) Aurretiazko borondateen edo aurretiazko jarraibideen beste erregistro batzuekin
lotuta egongo da, bai eta osasun-laguntza ematea helburu duten beste erregistro
batzuekin ere.
c) Aurretiazko borondateen edo aurretiazko jarraibideen beste erregistro batzuekin
lotuta egongo da, bai eta osasun-laguntza ematea helburu duten beste erregistro
batzuekin ere, Estatuan bakarrik.
d) Aurretiazko borondateen edo aurretiazko jarraibideen beste erregistro batzuekin
lotuta egongo da, bai eta osasun-laguntza ematea helburu duten edo ezintasun
judizialak erregistratzen dituzten beste erregistro batzuekin ere.

155.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroak printzipio hauen
arabera jardungo du:

a) Autonomia, ongintza, txarkeria eza eta justizia.


b) Autonomia, txarkeria eza eta justizia.
c) Autonomia eta justizia.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
156.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroaren eta beste batzuen
arteko lotura egiteko:

a) Datuak benetan komunikatzeko, agiria egin duen pertsonen baimena beharko da


agiria erregistratzeko garaian, eta komunikatzeko izendatutako pertsonarena.
b) Datuak komunikatzeko, agiria egin duen pertsonen baimena beharko da.
c) Datuak komunikatzeko, ez da beharko agiria egin duen pertsonen baimenik.
d) Datuak komunikatzeko, ez da beharko agiria egin duen pertsonen baimenik; bai,
ordea, Datuak Babesteko Euskal Bulegoarena.

157.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, aurretiazko borondateen agiria EZ bada inskribatu Aurretiazko
Borondateen Euskal Erregistroan:

a) Egileari osasun-arta ematen zaion osasun-zentroan utzi beharko da.


b) Egileari osasun-arta ematen zaion osasun-zentroan utzi beharko da eta epaile batek
baliozkotu beharko du.
c) Ez du eraginkortasunik.
d) Ez du eraginkortasunik, baldin eta egileak une horretan ezin badu bere kabuz
baliozkotu.

158.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, Aurretiazko borondateen agiria Aurretiazko Borondateen Euskal
Erregistroan inskribatu bada:

a) Ez da entregatuko egileari osasun-arta ematen zaion osasun-zentroan, erregistro


horren eta zentroan asistentzia sanitarioa emateko dagoenaren arteko lotura
bermatuta baitago.
b) Nahierakoa izango da agiri hori egileari osasun-arta ematen zaion osasun-zentroan
uztea.
c) Egileari osasun-arta ematen zaion osasun-zentroan utzi beharko da.
d) Egileari osasun-arta ematen zaion osasun-zentroan utzi beharko da, Erregistroan
jasotako edukia aldatu baldin bada.
159.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, honi dagokio agiria osasun-zentroan uztea:

a) Aurretiazko borondateen agiriaren egileari dagokio. Berak ezin badu, haren


senitartekoek egin beharko dute, edo legezko ordezkariak nahiz agirian bertan
izendatutako ordezkariak, edo, agiria inskribatuta badago, Aurretiazko Borondateen
Euskal Erregistroak berak.
b) Aurretiazko borondateen agiriaren egileari dagokio. Berak ezin badu, haren
senitartekoek egin beharko dute, edo legezko ordezkariak nahiz agirian bertan
izendatutako ordezkariak.
c) Aurretiazko borondateen agiriaren egileari dagokio. Berak ezin badu, haren
senitartekoek egin beharko dute, edo legezko ordezkariak.
d) Aurretiazko borondateen agiriaren egileari dagokio edo, agiria inskribatuta badago,
Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroari.

160.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak
xedatzen duenez, Eusko Jaurlaritza(k):

a) Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa sortuko du, 7/2002 Legea onartzean.


b) Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa sortzeko ahala dauka.
c) Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa sortuko du, eta ez dago horretarako
eperik.
d) Hamar hilabeteko epearen barruan sortuko du Aurretiazko Borondateen Euskal
Erregistroa.

161.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren


5eko 3/2018 Lege Organikoari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena?

a) Xede du herritarren eskubide digitalak bermatzea, Konstituzioak 18.4 artikuluan


jasotako aginduan xedatutakoaren arabera.
b) Oro har, hildakoen datuen tratamenduei aplikatuko zaie.
c) Sailkatutako gaiak babesteari buruzko araudiaren mende dauden tratamenduei
aplikatuko zaie.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

162.- Hilaren datu pertsonaletara irispidea izan ahalko dute:

a) Hilarekin familia-lotura edo izatezkoa dutenek, edo haren jaraunsle direnek, edozein
kasutan.
b) Hilarekin familia-lotura dutenek bakarrik, betiere hilak berariaz baimendu badu.
c) Hilarekin familia-lotura edo izatezkoa dutenek, edo haren jaraunsle direnek, salbu
hilak berariaz debekatu badu.
d) Hila adingabea denean, irispidea egikaritu ahalko dute haren ordezkari legalek edo
Ministerio Fiskalak ere; Ministerio Fiskalak beti ofizioz jardungo du.
163.- EZ zaio tratamenduaren arduradunari egotziko datuen zehaztasun falta, baldin
eta arrazoizko neurri guztiak –zein helburu duen tratamenduak, horretarako arrazoizko
neurriak– hartu baditu datuak luzamenik gabe ezereztu edo zuzentzeko, zehaztasunik
gabeko datu horiek honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Arduradunak ukituarengandik zuzenean lortu baditu datuak.


b) Arduradunak tratatzen baditu, beste arduradun batengandik jasoak, ukituak
eramangarritasun-eskubidea egikaritu duelako.
c) Arduradunak datuak erregistro publiko batetik lortu baditu.
d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.

164.- Adierazi zuzena EZ den erantzuna. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide
Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, ukituak
emandako adostasuna honako ezaugarri hauek betetzen dituen borondate-
adierazpena izan behar da:

a) Askea.
b) Ahozkoa.
c) Espezifikoa.
d) Arrazoitua.

165.- Adingabeen datu pertsonalen tratamenduari buruzko hurrengo baieztapenetatik,


zein da zuzena?

a) Adingabe baten datuen tratamendua berak emandako adostasunean oinarritu


ahalko da hamasei urte baino gehiago baditu, ez bestela.
b) Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko
3/2018 Lege Organikoak ez du aurreikusten adingabeek baliozko adostasuna eman
dezaketenik ondore horietarako.
c) Adingabe baten datuen tratamendua berak emandako adostasunean oinarritu
ahalko da hamalau urte baino gehiago baditu, ez bestela.
d) Hamasei urtetik beherako adingabeen adostasunean oinarritutako datuen
tratamendua zilegi izango da, baldin eta gurasoek emandako adostasuna badago,
eta, betiere, gurasoek zehaztutako helmenarekin.

166.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren


5eko 3/2018 Lege Organikoaren 9. artikuluan, datu-kategoria berezitzat jotzen dira
ukituaren inguruan honako hauek identifikatzeko aukera ematen dutenak:

a) Ideologia eta afiliazio sindikala.


b) Erlijioa eta sexu-orientazioa.
c) Sinesmenak edo arraza- edo etnia-jatorria.
d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
167.- Zer ezartzen du Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko
abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak izaera penaleko datuen tratamenduari
buruz?

a) Datuen tratamendua abokatuek soilik egin ahalko dute, eta helburua denean haien
bezeroek emandako informazioa biltzea beren eginkizuna burutzeko.
b) Datuen tratamendua abokatu eta prokuradoreek egin ahalko dute, eta helburua
denean haien bezeroek emandako informazioa biltzea beren eginkizuna burutzeko.
c) Datuen tratamendua 3/2018 Lege Organikoan bertan eta erregelamendu-mailako
beste arau batzuetan aurreikusitako kasuetan egin ahalko da.
d) Datuen tratamendua Europear Batasunaren zuzenbidearen arauen eta 3/2018 Lege
Organikoan bertan aurreikusitako kasuetan bakarrik egin ahalko da.

168.- Datu pertsonalak ukituarengandik jasotakoak baldin badira, tratamenduaren


arduradunak informazioa emateko eginbeharra betetzeko ukituari eman beharreko
oinarrizko informazioak, zer EZ du jaso behar:

a) Tratamenduaren xede diren datu-kategoriak.


b) Tratamenduaren arduradunaren eta, hala badagokio, haren ordezkariaren
nortasuna.
c) Tratamenduaren helburua.
d) (EB) 2016/679 Erregelamenduaren 15.etik 22. artikulura artekoek ezarritako
eskubideak egikaritzeko aukera.

169.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren


5eko 3/2018 Lege Organikoak aitortzen dituen irispiderako eskubidea, datuak
zuzentzekoa, ezereztekoa eta tratamenduari aurka egitekoa:

a) Soilik adinez nagusi direnek egikaritu ahalko dituzte.


b) Hamalau urtetik beherakoek inolako mugarik gabe egikaritu ahalko dituzte.
c) Hamalau urtetik beherako adingabeen kasuan, guraso-ahalaren titularrek egikaritu
ahalko dituzte eskubide horiek adingabeen izenean eta haien ordez.
d) Hamasei urtetik beherako adingabeen kasuan, guraso-ahalaren titularrek egikaritu
ahalko dituzte eskubide horiek adingabeen izenean eta haien ordez.
170.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren
5eko 3/2018 Lege Organikoak arautzen duen datuak zuzentzeko eskubideari buruzko
hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena?

a) Ukituak eskabidean adierazi beharko du zer datu diren eta, betiere, tratatzen ari
diren datuak ez direla zehatzak justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko
du.
b) Ukituak eskabidean adierazi beharko du zer datu diren eta zer zuzenketa egitea
nahi duen. Eskabidearekin batera, beharrezko bada, tratatzen ari diren datuak ez
direla zehatzak edo falta direla justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko
da.
c) Ukituak eskabidean adierazi beharko du zer zuzenketa egitea nahi duen, besterik
ez, eta tratatzen ari diren datuak ez direla zehatzak justifikatzen duen
dokumentazioa aurkeztu beharko du beti.
d) Ez da beharrezkoa ukituak eskabidean berariaz adieraztea zer datu zuzendu behar
diren.

171.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren


5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, kontrako frogarik izan ezean, zilegi izango da
kreditu-informazioko sistema arruntek datu pertsonalen tratamendua egitea diru-
eginbeharrak, finantza-eginbeharrak edo kredituekin loturikoak ez betetzearen
inguruan, ez betetzeak irauten duen bitartean soilik egoten badira datuak sisteman, bai
eta:

a) Bost urtez, gehienez, diru-, finantza- edo kreditu-eginbeharraren mugaegunetik.


b) Lau urtez, gehienez, diru-, finantza- edo kreditu-eginbeharraren mugaegunetik.
c) Lau urtez, gehienez, diru-, finantza- edo kreditu-eginbeharra hartzen den egunetik
aurrera.
d) Sei urtez, gehienez, diru-, finantza- edo kreditu-eginbeharraren mugaegunetik.

172.- Bideozaintza helburu duten datu tratamenduei buruzko hurrengo


baieztapenetatik, zein da zuzena?

a) Soilik pertsona fisikoek egin ahalko dute irudien tratamendua kamera edo
bideokamera sistemen bidez, pertsonen eta ondasunen segurtasuna gordetzeko,
bai eta haien instalazioena ere.
b) Datuak hilabeteko epean, gehienez, hartu zirenetik ezereztuko dira, edozein
kasutan.
c) Datuak hilabeteko epean, gehienez, hartu zirenetik ezereztuko dira, salbu eta gorde
egin behar badira pertsonen, ondasunen edo instalazioen osotasunaren kontrako
egintzak burutu direla egiaztatzeko.
d) Datuak hilabetean baino gehiagoan gorde behar badira pertsonen, ondasunen edo
instalazioen osotasunaren kontrako egintzak burutu direla egiaztatzeko, agintaritza
eskudunaren esku jarriko dira irudiak berrogeita zortzi orduko epean, gehienez ere,
grabazioa dagoela jakiten denetik.
173.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren
5eko 3/2018 Lege Organikoan jasotako barne-salaketen informazio-sistemei buruzko
hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena?

a) Edozein kasutan, datuak sartu eta hiru hilabete pasa direnean, salaketa-sistematik
ezereztu beharko dira; hala ere, pertsona juridikoak nahi badu delituak prebenitzeko
ereduak funtzionatzen duela jasota gera dadin, orduan, gorde egingo dira.
b) Edozein kasutan, datuak sartu eta sei hilabete pasa direnean, salaketa-sistematik
ezereztu beharko dira; hala ere, pertsona juridikoak nahi badu delituak prebenitzeko
ereduak funtzionatzen duela jasota gera dadin, orduan, gorde egingo dira.
c) Edozein kasutan, eta salbuespenik gabe, datuak sartu eta sei hilabete pasa
direnean, salaketa-sistematik ezereztu beharko dira.
d) Legeak ez du inolako eperik aurreikusten salaketa-sistematik datuak ezerezteko.

174.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren


5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, datuak blokeatzeak eragotzi behar du tratatu
daitezen –ikus daitezen barne–, SALBU eta datuak noren esku jarri behar direnean?

a) Epaile eta auzitegiak.


b) Fiskaltza.
c) Administrazio publiko eskudunak.
d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.

175.- Adierazi zuzena EZ den erantzuna. Tratamenduaren arduradunek eta eragileek


datuak babesteko ordezkari bat izendatu beharko dute, baldin eta honako entitate
hauetako bat badira:

a) Profesionalen elkargoak eta haien kontseilu nagusiak.


b) Unibertsitateak, publikoak badira bakarrik.
c) Kredituko finantza-erakundeak.
d) Aseguru- edo berraseguru-entitateak.

176.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren


5eko 3/2018 Lege Organikoak ezartzen duenez, zer epe dute tratamenduaren
arduradunek eta eragileek Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo, hala
badagokio, datuak babesteko agintaritza autonomikoari datuak babesteko ordezkaria
hautatu eta izendatu dutela edo kargu horretatik kendu dutela jakinarazteko?

a) Bost egun.
b) Hamabost egun.
c) Hamar egun.
d) Zortzi egun.
177.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren
5eko 3/2018 Lege Organikoak arautzen duen datuak babesteko ordezkariaren figurari
buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena?

a) Izendatua pertsona fisiko bat bakarrik izan daiteke.


b) Gaitasuna aitortzen zaio gomendioak egiteko bere eskumen-eremuan.
c) Beharrezkoa da unibertsitateko titulua izatea, zeinak ziurtatuko baitu zuzenbideko
jakintza espezializatua, eta datuak babestearen arloko praktika.
d) Datuak babesteko ordezkaria tratamenduaren arduradunaren edo eragilearen
erakundearen barruko pertsona fisikoa denean, datuak babesteko ordezkaria
lanpostutik kendu edo zehatu ahalko du Datuak Babesteko Espainiako Agentziak
edo, hala badagokio, datuak babesteko agintaritza autonomikoak.

178.- Datuak babesteko agintaritzen aurrean erreklamazioa dagoenean, 3/2018 Lege


Organikoak honako aukera hau ematen du: ukituak, erreklamazioa zer entitateren
aurka jarri nahi duen, hango ordezkariarengana jo dezake, arduradun edo eragilearen
aurkako erreklamazioa Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean edo, hala
badagokio, datuak babesteko agintaritza autonomikoaren aurrean aurkeztu baino
lehenago. Bada, kasua hori denean, datuak babesteko ordezkariak zer epetan
jakinarazi behar dio erabakitakoa ukituari?

a) Hilabeteko epean erreklamazioa eragin duen egitatea gertatu denetik kontatua,


gehienez ere.
b) Hilabeteko epean erreklamazioa jasotzen duenetik kontatua, gehienez ere.
c) Bi hilabeteko epean erreklamazioa jasotzen duenetik kontatua, gehienez ere.
d) Hiru hilabeteko epean erreklamazioa jasotzen duenetik kontatua, gehienez ere.

179.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren


5eko 3/2018 Lege Organikoaren 38. artikuluan aipatzen diren jokabide-kodeak:

a) Soilik haiei atxikita daudenentzat dira lotesleak.


b) Datuak babesteko ordezkariak onartuko ditu.
c) Datuak Babesteko Espainiako Agentziak onartuko ditu beti, kasu guzti-guztietan.
d) Datuak Babesteko Europako Lantaldeak onartuko ditu.

180.- Nazioarteko datu-transferentzietan, Espainian kokatua dagoen entitate batek


eskatuta abiaraziko da prozedura. Eta zer epez luzatuko da?

a) Sei hilabetez luzatuko da, gehienez.


b) Bederatzi hilabetez luzatuko da, gehienez.
c) Hiru hilabetez luzatuko da, gehienez.
d) Hamabi hilabetez luzatuko da, gehienez.
181.- Datuak Babesteko Espainiako Agentziari buruzko hurrengo baieztapenetatik,
zein da zuzena?

a) «Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, Administrazio Agintaritza Independentea»


da agentziaren izen ofiziala.
b) Nortasun juridiko propiorik gabeko estatu-mailako administrazio-erakundea da.
c) «Datuak Babesteko Espainiako Agentzia» da agentziaren izen ofiziala.
d) Gobernuarekin harremanetan dago Gobernuko Presidentetzaren bitartez.

182.- Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren ekonomia- eta aurrekontu-araubideari


dagokionez:

a) Gobernuak landu eta onartzen du Agentziaren aurrekontua, ostean, Estatuko


Aurrekontu Orokorretan bereiz jaso dadin.
b) Agentziaren Lehendakaritzak baimendu behar ditu aurrekontuetako aldaketak
gastuen aurrekontu osoaren ehuneko hirutik gorakoak badira eta langileentzako
gastuetarako kredituak handitzen ez badira.
c) Agentziaren Lehendakaritzak baimendu behar ditu aurrekontuetako aldaketak
gastuen aurrekontu osoaren ehuneko bostetik gorakoak badira eta langileentzako
gastuetarako kredituak handitzen ez badira.
d) Aurrekontuaren aldaketa guztiak Gobernuak baimenduko ditu.

183.- Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren lehendakaria izendatzeko prozedurari


buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena?

a) Gobernuak izendatuko du, Justizia Ministerioaren proposamenez, eta bi laguntzaile


ondoko izango ditu.
b) Izendapena Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordeak berretsi behar du, lehen
bozketan, kideen gehiengo osoz.
c) Izendapena Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordeak berretsi behar du, lehen
bozketan, kideen botoen hiru bosten lortuz.
d) Parlamentuak izendatuko du, lege baten bidez.

184.- Zer iraupen du Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren lehendakariaren


agintaldiak?

a) Agintaldia bost urtekoa izango da, eta beste bost urtez luzatu ahalko da.
b) Agintaldia lau urtekoa izango da, eta beste lau urtez luzatu ahalko da.
c) Agintaldia lau urtekoa izango da, eta ez dago berrautaketa posiblerik.
d) Agintaldia bost urtekoa izango da, eta bost urteko beste bi aldirako luzatu ahalko da.
185.- Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren kontseilu aholku-emaileari buruzko
hurrengo baieztapenetatik, zein EZ da zuzena?

a) Kontseilu aholku-emaileko kide dira ordezkaritza handieneko sindikatuek


proposatutako bi aditu.
b) Kontseilu aholku-emaileak hartutako erabakiak lotesleak dira.
c) Adituek zuzenbideko jakintzak egiaztatu beharko dituzte, bai eta datuak babestearen
inguruko praktika ere, lanbidearen edo ikasketen bidez.
d) Justiziako ministroaren agindu baten bidez izendatuko dira kontseilu aholku-
emaileko kideak, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita.

186.- Datuak Babesteko Espainiako Agentziak, noiz EZ ditu erreklamazioak


izapidetzeko onartuko?

a) Datu pertsonalen babesaren gainekoak ez direnean.


b) Nabarmen funtsik gabeak direnean.
c) Abusuzkoak direnean edo arau-hausteen arrazoizko zantzurik ez dakartenean.
d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.

187.- 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide
Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritako zehapen-
araubidea, nori EZ zaio aplikatuko?

a) Tratamenduen arduradunei.
b) Datuak babesteko ordezkariari.
c) Tratamendu-eragileei.
d) Jokabide-kodeak gainbegiratzeko egiaztapena duten erakundeei.

188.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren


5eko 3/2018 Lege Organikoak ezartzen duenez, noiz preskribatuko dute arau-hauste
oso astuntzat jotzen direnak?

a) Hiru urteren buruan preskribatuko dute.


b) Bi urteren buruan preskribatuko dute.
c) Bost urteren buruan preskribatuko dute.
d) Ez dute preskribatuko.
189.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren
5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, zehapen-prozeduraren hasierak geldiarazi
egingo du preskripzioa, baldin eta interesdunak prozedura hasi dela badaki. Noiz
hasiko da preskripzio-epea berriro neurtzen?

a) Prozedura hiru hilabetetik gora geldi badago ustezko arau-hausleari egotzi ezin
zaion arrazoi baten ondorioz.
b) Prozedura urte batetik gora geldi badago ustezko arau-hausleari egotzi ezin zaion
arrazoi baten ondorioz.
c) Prozedura sei hilabetetik gora geldi badago ustezko arau-hausleari egotzi ezin zaion
arrazoi baten ondorioz.
d) Prozedura bederatzi hilabetetik gora geldi badago ustezko arau-hausleari egotzi
ezin zaion arrazoi baten ondorioz.

190.- Nori aitortzen zaie hilei buruz informazioaren gizarteko zerbitzu-emaileek


kudeatzen dituzten edukietarako irispidea?

a) Hilarekin familia-lotura edo izatezkoa dutenei edo haren jaraunsle direnei.


b) Testamentu-albazeari.
c) Hilak horretarako berariaz izendatu dituen pertsonei edo erakundeei.
d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.

191.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria


matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, hurrengo
baieztapenetatik, zein da zuzena?

a) Ez ditu ekintza positiboko neurriak jasotzen.


b) Ekintza positiboko neurriak ez dira sexuan oinarritutako diskriminaziokotzat jotzen.
c) Espresuki zuzeneko diskriminazioa bakarrik debekatzen du.
d) Ekintza positiboko neurriak ez direla aldi baterakoak adierazten du.

192.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria


matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, ordezkaritza
orekatua dagoela ulertuko da lau kidetik gorako organoetan sexu bakoitzeko kideek zer
ehunekoko ordezkaritza dutenean gutxienez?

a) % 40.
b) % 50.
c) % 30.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
193.- Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen berdintasunaren egoeraz
eta bilakaeraz ikuspegi orokor eta iraunkorra izateko tresna da, emakumeen aurkako
indarkeria matxistari dagokiona barne, eta euskal botere publikoek eremu horretan
egindako jarduketen eragina ebaluatzeko aukera ematen du. Nola deitzen da?

a) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Euskal Behatokia.


b) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
c) Eustat-Euskal Estatistika Erakundea.
d) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea.

194.- Ordezkaritza orekatua dagoela ulertuko da lau kide baino gehiago dituzten
epaimahaietan edo antzeko organoetan sexu bakoitzak gutxienez zer ehunekoko
ordezkaritza baldin badu?

a) % 50.
b) % 60.
c) % 40.
d) % 30.

195.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria


matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, prestakuntza eta
ikerketaren aldeko deialdietan, Hezkuntza Administrazioak batik bat honako
ezaugarriak betetzen dituzten proiektuak baloratuko ditu:

a) Proiektuen buru emakumeak izatea, ezagutzaren edozein adarretakoak badira eta


emakumeen ordezkaritza edozein dela ere.
b) Proiektuen buru emakumeak izatea, emakumeen ordezkaritza txikia den ikerketa-
eremuetakoak badira.
c) Emakumeen ordezkaritza, gutxienez, % 50 izatea ikerketa-taldeetan.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

196.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria


matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, hurrengo
baieztapenetatik, zein EZ da zuzena?

a) Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Laneko Ikuskaritzaren bidez, plan eta


kanpaina espezifikoak egingo ditu ordainsari-diskriminazioaren kontra.
b) Autonomia Erkidegoko Administrazioak erakunde publikoei, enpresei, enpresa- eta
sindikatu-erakundeei eta oro har herritarrei baliabideak jarriko dizkie ordainsari-
diskriminazioaren kontra egiteko.
c) Autonomia Erkidegoko Administrazioak erakunde publikoei, enpresei, enpresa- eta
sindikatu-erakundeei eta oro har herritarrei baliabideak jarriko dizkie lan
berdinagatik ordainsari bera ematearen printzipioa bermatzeko.
d) Euskal sektore publikoa osatzen duten erakundeek ordainsari-gardentasuna
bermatu beharko dute, ordainsarien erregistro-liburuen edo egokitzat jotzen diren
beste formula batzuen bidez.
197.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria
matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, Autonomia
Erkidegoko Administrazioak zer zaindu behar du hitzarmen kolektiboetan?

a) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioaren aurkako klausularik ez


egotea.
b) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitea.
c) Sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta haren aurka
egiteko neurri espezifikoak jasotzea.
d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.

198.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria


matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, hurrengo
baieztapenetatik, zein da zuzena?

a) Euskal botere publikoek ofizioz jardungo dute sexu-jazarpeneko edo sexuan


oinarritutako jazarpeneko salaketen aurrean.
b) Sexuan oinarritutako jazarpena bakarrik jasotzen da.
c) Sexu-jazarpena bakarrik definitzen da.
d) Euskal botere publikoek bakar-bakarrik alderdiren batek eskatuta jardungo dute beti
sexu-jazarpeneko salaketen aurrean.

199.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria


matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, hurrengo
baieztapenetatik, zein da zuzena?

a) Indarkeria matxistatzat eremu pribatuan egiten den indarkeria baino ez da hartzen.


b) Indarkeria matxistatzat emakumeen kontra baliatzen den indarkeria oro hartzen da,
emakume transexualen kontra egiten dena salbu.
c) Indarkeria matxista egitezkoa da beti.
d) Indarkeria matxista egitezkoa zein ez-egitezkoa izan daiteke.

200.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria


matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, honako kasu hauetatik, zein
hartzen du indarkeria matxistatzat?

a) Bikotekidearen kontrako indarkeria.


b) Emakumeen genitalen mutilazioa.
c) Indarkeria obstetrikoa.
d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.
201.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria
matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezartzen duenaren arabera,
emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimen gaineko hurrengo
baieztapenetatik, zein da zuzena?

a) Nahitaez bete behar dute diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko legez ezarrita
dagoen gutxieneko adin-muga.
b) Salbuetsita daude diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko legez ezarrita dagoen
gutxieneko adin-mugaren aplikaziotik.
c) Aldi baterako harrera-pisuetan edo -zentroetan babestuta daudenek oinarrizko
errenta jasotzeko eskubidea izango dute beti.
d) Aldi baterako harrera-pisuetan edo -zentroetan babestuta daudenek oinarrizko
errenta jasotzeko eskubidea izango dute, baldin eta errenta hori jasotzeko eskatzen
diren beste betekizunak betetzen badituzte eta pertsona horien oinarrizko mantenua
pisu edo zentro horiek betetzen ez badute.

202.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria


matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legea aintzat hartuta, hurrengo
laguntza hauetatik, zeintzuk daude katalogatuta euskal administrazio publikoek
emakumeen kontrako indarkeria matxistaren biktimei bermatu beharreko laguntza
ekonomiko espezifiko gisa?

a) Ordainketa bakarreko laguntzak, baliabide ekonomiko nahikorik ez dutela eta


enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituztela frogatzen duten biktimentzat,
aplikatzekoa den Estatuko oinarrizko legeriaren esparruan.
b) Laguntza ekonomikoa, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimen seme-
alaba umezurtzentzat.
c) Aparteko laguntzak, ebaluagarriak eta egiaztagarriak diren premia pertsonaleko
egoerak arintzeko, betiere organo eskudunek ikusten badute laguntza arruntik ez
dagoela edo laguntza arrunten zenbatekoa ez dela nahikoa.
d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.

203.- Nork onartu zuen 1/2022 Legeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako
otsailaren 18ko 4/2005 Legea aldatzea?

a) Eusko Legebiltzarrak, 2022ko martxoaren 3an.


b) Eusko Jaurlaritzak, 2022ko martxoaren 3an.
c) Eusko Legebiltzarrak, 2022ko martxoaren 17an.
d) Eusko Legebiltzarrak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen
2022ko martxoaren 3an.
204.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria
matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, honako hauek ditu:

a) Atariko titulua, 5 titulu eta 83 artikulu.


b) Atariko titulua, 4 titulu eta 83 artikulu.
c) Atariko titulua, 4 titulu, 83 artikulu eta 3 xedapen gehigarri.
d) Atariko titulua, 5 titulu, 86 artikulu eta 3 xedapen gehigarri.

205.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria


matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, honako kolektibo
hauetatik, euskal administrazio publikoek zein hartuko dituzte lehentasunezko
kolektibotzat egoitza publikoetako plazetara sartzeko?

a) Emakumeen kontrako indarkeria matxistaren biktima oro.


b) Emakumeen kontrako indarkeria matxistaren biktimak, baldin eta desgaitasunen bat
badute edo 65 urtetik gorakoak badira eta prekaritate ekonomikoan badaude eta
horrela eskatzen badute.
c) Emakumeen kontrako indarkeria matxistaren biktima oro, baldin eta 65 urtetik
gorakoak badira.
d) Emakumeen kontrako indarkeria matxistaren biktima oro, baldin eta desgaitasunen
bat badute edo 65 urtetik gorakoak badira.

206.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria


matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, zer dagokie
Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeei?

a) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, bai legegintzako eskumena, bai


betearazpenekoa ere.
b) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, eskumena foru-organoei dagokie.
c) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, bai legegintzako eskumena, bai
arauak garatzeko eskumena, bai eta zuzeneko ekintza ere.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

207.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria


matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezartzen duenez, nork eman
behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esparruan prestatzen diren
arau-proiektuei buruzko txostenak?

a) Eusko Legebiltzarrak.
b) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak.
c) Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak.
d) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakundearteko Batzordeak.
208.- Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari buruzko hurrengo baieztapen
hauetatik, zein EZ da zuzena?

a) Emakunderi dagokio ikerketak egitea, ofizioz edo alderen batek eskatuta, sektore
publikoan sexuagatik zuzeneko edo zeharkako diskriminazioa gertatu dela uste
bada, halako diskriminazio-egoerak argitzeko.
b) Emakunderi dagokio herritarrei aholku ematea, sektore pribatuan sexuan
oinarritutako diskriminazio-egoerak gertatzen direnean.
c) Sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko kasuen konponbidea
errazteko tresna izatea.
d) Lan-administrazioko agintaritzarekin lankidetzan jardutea, emakumeen eta gizonen
arteko berdintasunaren arloan diskriminazioaren aurkako lan-arauak betetzen diren
begiratzeko.

209.- Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundean kexa bat aurkezteko legitimitateari


buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena?

a) Sexuan oinarritutako diskriminazioa jasaten duela uste duen edozein pertsonak edo
pertsona-taldek kexa aurkez dezake.
b) Kexa aurkezteko legitimitatea Espainiako nazionalitatea duenari bakarrik aitortzen
zaio.
c) Pertsona juridikoak ez daude legitimatuta prozedura hasteko eta prozeduran parte
hartzeko, bere burua diskriminatutzat duen pertsonaren izenean edo hari lagunduz.
d) Beren helburuen artean emakumeen eta gizonen tratu-berdintasunaren printzipioa
betetzen dela zaintzea duten elkarteak eta erakundeak beti daude legitimatuta
prozedura hasteko eta prozeduran parte hartzeko, bere burua diskriminatutzat duen
pertsonaren izenean edo hari lagunduz.

210.- Hurrengo inguruabar hauetatik, zeintzuk justifikatzen dute Emakunde-


Emakumearen Euskal Erakundean aurkeztutako kexa bat ez onartzea?

a) Urtebeteko epea igaro izatea kexa eragin zuten jokabidea edo gertakariak amaitu
zirenetik.
b) Kexa nabarmenki funsgabea izatea, edo eskatzen diren datuak ez ematea.
c) Kexa nork egiten duen ez adieraztea.
d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.

211.- Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundean hasitako prozedura, nola


amaituko da?

a) Kexa aurkeztu duen pertsonak atzera egiteagatik bakarrik.


b) Prozedurari amaiera ematen dion ebazpen batez.
c) Kexa aurkeztu duen pertsonak uko egiteagatik, nahiz eta hirugarrenei kalteak
eragin.
d) a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
212.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria
matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 70. artikuluan aipatu
bezala, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak urteko txosten bat idatziko du,
eta hor jasoko da egindako ikerketen zerrenda eta interesekotzat jotzen den beste gai
oro. Noren aurrean aurkeztu behar da txostena?

a) Eusko Jaurlaritza.
b) Arartekoa.
c) Eusko Legebiltzarra.
d) Berdintasuneko Zuzendaritza.

213.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria


matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, zer motatako
arau-haustea da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen diskriminazioaren
arloko ikerketa-lana guztiz oztopatzea edo ukatzea?

a) Arau-hauste arina.
b) Arau-hauste oso astuna.
c) Arau-hauste astuna.
d) Ez dago arau-hauste gisa tipifikatuta.

214.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria


matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, zein da arau-
hauste astunengatiko zehapena?

a) 18.000 eurora arteko isuna.


b) 12.000 eurora arteko isuna.
c) 30.000 eurora arteko isuna.
d) 15.000 eurora arteko isuna.

215.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria


matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, hurrengo
baieztapenetatik, zein da zuzena?

a) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria da arau-hauste


arinengatiko eta astunengatiko zehapenak ezartzeko eskumena duen agintaritza.
b) Arau-hauste oso astunengatiko zehapenen preskripzio-epea sei hilabetekoa da.
c) Gobernu Kontseilua da arau-hauste astun eta oso astunengatiko zehapenak
ezartzeko eskumena duen agintaritza.
d) Zehapen astunen preskripzio-epea hiru hilabetekoa da.
216.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak funtsezko arrazoi hau
du oinarri:

a) Osasun Unibertsala.
b) Desberdintasunik gabeko osasuna, gertuagoa, pertsonen zerbitzura dagoena.
c) Osasun publikoa.
d) a) eta b) erantzunak zuzenak dira.

217.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak:

a) Funtsezko 2 arrazoi eta horiek garatzeko eta sendotzeko 6 elementu instrumental


jasotzen ditu.
b) Funtsezko 2 arrazoi eta horiek garatzeko eta sendotzeko 5 elementu instrumental
jasotzen ditu.
c) Funtsezko 6 arrazoi eta horiek garatzeko eta sendotzeko 2 elementu instrumental
jasotzen ditu.
d) Funtsezko 3 arrazoi eta horiek garatzeko eta sendotzeko 6 elementu instrumental
jasotzen ditu.

218.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak Gai


Epidemiologikoetarako Batzorde Iraunkor baten sorrera aurreikusten du, honako
eginkizun hau duena:

a) Osasun-sistemaren kalitatea, eraginkortasuna eta efizientzia mantentzea eta


hobetzea, publikoa eta unibertsala izaten jarrai dezan.
b) Pertsonen ongizatea eta osasun-ekitatea hobetzea.
c) Osasun Publikoko jarduerak arlo horretako Europako estrategiekin bat datozela
bermatzea.
d) Osasun publikoko mehatxu berriei erantzun azkarra ematea.

219.- Osasun Sailaren Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoaren


arabera, COVID-19aren pandemiaren agerraldi berrien aurrean, funtsezkoa da positibo
guztien miaketa bermatzea:

a) Ahal dela, diagnostikoa egin eta lehen 24 orduetan.


b) Ahal dela, diagnostikoa egin eta lehen 48 orduetan.
c) Ahal dela, diagnostikoa egin eta lehen 72 orduetan.
d) Betiere diagnostikoa egin eta lehen 12 orduetan.
220.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoan aurreikusitakoaren
arabera:

a) Antolaketaren ikuspegitik, transexualitateari arreta emateko zerbitzu bat ezarriko da


lurralde historiko bakoitzean.
b) Espetxeetako osasun-zerbitzuak osasun espezializatuko zentroak dira.
c) Euskadin estaldura eta parte-hartze handienetakoak dituzten baheketa-programen
artean daude bularreko eta zerbixeko minbizienak.
d) Zerbitzu-zorroaren barruan dago anomalia kromosomikoen jaio aurreko baheketa-
programa, haurdunaldiaren bigarren hiruhilekoan test konbinatu bat erabiltzen
duena.

221.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoan aurreikusitakoaren


arabera, gaixotasun neurodegeneratiboak eta neuromuskularrak dira:

a) Kronikoak.
b) Progresiboak.
c) Sendaezinak.
d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.

222.- Pazienteei prestakuntza emateko eta erabakirik onenak hartzen laguntzeko


programa, horren bidez beren gaixotasunari aurrea hartu eta haren jarraipena egiteko
gai izan daitezen:

a) Emergentziak.
b) Osasun Eskola.
c) Osasunaren balioa.
d) Zure osasuna.

223.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak aurreikusten du


Euskadin erresonantzia magnetikoa egin behar duten pertsona guztien itxaronaldiak
murriztea:

a) 30 egunera arte.
b) 45 egunera arte.
c) 90 egunera arte.
d) 60 egunera arte.
224.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak plantilla berritzea eta
handitzea aurreikusten du Osakidetzari lan-egonkortasun handiagoa emateko, honako
deialdi honen bidez:

a) 3.000 lanpostu LEPetan 2020-2024 aldian.


b) 4.000 lanpostu LEPetan 2021-2024 aldian.
c) 4.000 lanpostu LEPetan 2020-2024 aldian.
d) Aurreko guztiak okerrak dira.

225.- Adierazi zuzena EZ den erantzuna. Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko
Estrategikoak honako neurri hauek hartzea aurreikusten du Lehen Mailako Arretari
dagokionez:

a) Lehen Arretako Zuzendariordetza berri bat sortzea.


b) Lehen mailako arretako medikuek eska ditzaketen proba diagnostikoen zorroa
zabaltzea eta homogeneizatzea.
c) Fisioterapia Lehen Mailako Arretan integratzea Osakidetzaren zerbitzu-zorroan.
d) Osasun-barruti bakoitzean, Lehen Mailako Arretako farmazialariaren figura
bultzatzea, sendagaiak eta produktu sanitarioak erosteaz, zaintzeaz,
kontserbatzeaz eta sendagaiak emateaz arduratu dadin.

226.- Zer medikuntza motak ematen du aukera esku-hartze medikoa pertsona


bakoitzaren ezaugarri indibidualetara egokitzeko eta, ondorioz, esku-hartze
prebentiboak, diagnostikoak edo terapeutikoak aplikatzeko horien onura lortuko duten
paziente taldeetan?

a) Prebentzio-medikuntzak.
b) Doitasunezko medikuntza pertsonalizatuak.
c) Medikuntza asistentzial indibidualizatuak.
d) b) eta c) zuzenak dira.

227.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak xedatutakoaren


arabera:

a) “Preskripzio soziala” izeneko tresnak aukera ematen die Osakidetzako profesionalei


aukera ematen die kontsultara joaten diren pertsonak beren udalerriko edo
komunitateko jardueretara bideratzeko, inguruko baliabideak erabil ditzaten.
b) Euskadiko osasun-zentro guztietan “vending osasungarria” zabalduko da.
c) Azukredun edarien zergapetzea erregulatuko da, azukrearen kontsumoa murrizteko.
d) Aurreko guztiak okerrak dira.
228.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoaren arabera, osasun-
egoera ona ziurtatzeko behar adinako jarduera fisikoa egiten duten Euskadiko helduen
ehunekoa honako hau da:

a) % 30.
b) % 20.
c) % 25.
d) % 40.

229.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoaren arabera,


digitalizazioaren eta aurrez aurrekoak ez diren zaintza-neurrien barruan, telelaguntza-
zerbitzua zabalduko zaie:

a) 75 urtetik gorako pertsona guztiei.


b) 70 urtetik gorako pertsona guztiei.
c) 80 urtetik gorako pertsona guztiei.
d) Bakarrik bizi diren eta gaixotasun kroniko bat duten pertsona guztiei.

230.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak aurreikusten du


onartzea 2021-2024 Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia berri bat,
honako esparru honetan:

a) Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuak.


b) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2025 Plana.
c) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2030 Plana eta RIS3 espezializazio
adimenduneko estrategia.
d) Ez da aurreikusten Osasun arloko Ikerketa Estrategia berri bat onartzea.

231.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoaren arabera, osasun-


sistemako I+G+B osatzen duten lau ikerketa-institutuak honako hauek dira:

a) Bioaraba, Biocruces-Bizkaia, Biodonostia eta BIOEF.


b) Kronikgune, Bioaraba, Biocruces-Bizkaia eta BIOEF.
c) Bioaraba, Biocruces-Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune.
d) Biodonostia, Biocruces, Kronikgune eta BIOEF.

232.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoaren arabera, adierazi


zein neurri aurreikusten diren I+G+Bk gizonen eta emakumeen arteko ekitatea lortzen
laguntzeko:

a) Berariazko laguntza-programa berri bat abian jartzea, emakumeen ekoizpen


zientifikoa sustatzeko eta emakumeek osasun-ikerketan parte hartzeko.
b) Emakumeen osasun-arazoak eta patologia espezifikoak hobetzeko ikerketa-
proiektuak bultzatzea.
c) Emakumeek gidatutako ikerketa-proiektuak bultzatzea.
d) a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
233.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak honako hau dio
gobernantzaren esparruan:

a) 2021-2028 Osasun Plan berrian urteko ebaluazio-eredua finkatuko da eta, ondoren,


Legebiltzarrari aurkeztuko zaio.
b) 2021-2028 Osasun Plan berrian bi urteko ebaluazio-eredua finkatuko da eta,
ondoren, Legebiltzarrari aurkeztuko zaio.
c) 2021-2028 Osasun Plan berrian urteko ebaluazio-eredua finkatuko da eta, ondoren,
Eusko Jaurlaritzari aurkeztuko zaio.
d) 2021-2028 Osasun Plan berrian bi urteko ebaluazio-eredua finkatuko da eta,
ondoren, Eusko Jaurlaritzari aurkeztuko zaio.

234.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak ezartzen duenez,


2018-2022 aldirako hizkuntza-normalizaziorako plana oinarri hartuta, Osasun Sailaren
barruan eta Sailaren eta beste erakunde eta entitate pribatu batzuen artean,
euskararen erabilera honako ehuneko honetan handitzea da helburua:

a) Euskararen ahozko erabilera ehuneko 10 puntutan.


b) Euskararen ahozko eta idatzizko erabilera ehuneko 15 puntutan.
c) Euskararen ahozko erabilera ehuneko 15 puntutan.
d) Euskararen ahozko eta idatzizko erabilera ehuneko 10 puntutan.

235.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoaren arabera, ehuneko


jakin batetik gorako biztanleria euskalduna duten udalerrietan, bertako lehen arretako
zentro guztietan, zentro horietara joaten diren pazienteek hautatutako hizkuntza
ofizialean egingo da medikuen eta erizainen laguntza-lana. Zer ehuneko da hori?

a) % 45.
b) % 50.
c) % 40.
d) % 60.

236.- Adierazi zuzena EZ den erantzuna. Euskadiko Osasun Politikak 2013 - 2020
dokumentuan jasotako Osasun Planak premia espezifikoak dituzten kolektibo hauetan
jartzen du arreta:

a) Emakumeak.
b) Gaixotasunak dituzten pertsonak.
c) Adintsuak.
d) Adingabeak eta gazteak.
237.- Euskadirako Osasun Plana 2013-2020:

a) 5 jarduera-ildo edo -arlo, 35 helburu eta 145 ekintza ditu.


b) 5 jarduera-ildo edo -arlo, 35 helburu eta 146 ekintza ditu.
c) 5 jarduera-ildo edo -arlo, 36 helburu eta 146 ekintza ditu.
d) 4 jarduera-ildo edo -arlo, 35 helburu eta 146 ekintza ditu.

238.- Euskadirako Osasun Plana 2013-2020:

a) Eusko Jaurlaritzak egin eta Eusko Legebiltzarrak onartzen du.


b) Osasun Sailak egin eta Eusko Legebiltzarrak onartzen du, sei urterako.
c) Eusko Jaurlaritzak onartzen duenean, Osasun Sailak proposatuta, Eusko
Legebiltzarrera igortzen da, bertan ezagutu eta arauz tramitatu dezaten.
d) Osasun Sailak onartzen du, eta zazpi urteko indarraldia du.

239.- Adierazi honako ardatz hauetatik zein EZ den osasun-desberdintasunen


baldintzatzaileetako bat, 2013-2020 aldirako Euskadirako Osasun Planaren arabera:

a) Sexu-orientazioa.
b) Gizarte-klasea.
c) Adina.
d) Generoa.

240.- Adierazi honako printzipio hauetatik zeinetan EZ den oinarritzen 2013-2020


aldirako Euskadiko Osasun Plana:

a) Unibertsaltasuna.
b) Doakotasuna.
c) Ekitatea.
d) Iraunkortasuna.

241.- Adierazi honako erantzun hauetatik zein EZ den zuzena 2013-2020 aldirako
Euskadiko Osasun Planean jasotzen den Euskadiko biztanleriaren osasun-egoerari
dagokionez:

a) Euskadiko bizi-itxaropena apurka-apurka gorantz doa gizonen eta emakumeen


artean, adin guztietan.
b) 65 urtetik gorako EAEko biztanleriaren % 38k gaixotasun kronikoren bat du eta
proportzio hori seguru asko hirukoiztu egingo da 2040. urterako.
c) Heriotza-tasari dagokionez, heriotza kopuruak goranzko joera izan du azken
hamarkadan (% 10 igo da 2001-11 aldian), biztanleriaren zahartzearen ondorioz.
d) Txertoen Programa prebentzio-jarduerarik garrantzitsuenetakoa da, batez ere,
infekzio-gaixotasunen eremuan.
242.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planak adierazten du zein diren bere gain
hartu behar dituen erronkak eta aukerak. Testuinguru horretan, Osasun Planak bere
gain hartu behar dituen erronkak eta aukerak honako hauek dira:

a) Erakundeen arteko konpromisoa lortzea, osasuna eta osasuneko ekitatea


gobernuaren eta gainerako erakundeen xede gisa har daitezen.
b) Osasunean dauden desberdintasun sozialak eta genero-desberdintasunak
murriztea, krisi ekonomikoaren ondoriozko pobrezia-arriskuan eta eskastasun-
egoeretan ere.
c) Arreta soziosanitarioa sustatu eta indartzea, gizartearen eta osasunaren sektoreen
koordinazioa bultzatzen duten prozedura eta mekanismoak jarriz.
d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

243.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planaren arabera, adierazi arlo hauetatik
zein jotzen diren zeharkakotzat:

a) Ekitatea eta erantzukizuna, eta inguru eta jarrera osasuntsuak.


b) Inguru eta jarrera osasuntsuak, eta haurren eta gazteen osasuna.
c) Entitatea eta erantzukizuna, eta zahartze osasuntsua.
d) Zahartze osasuntsua, eta gaixotasunak dituzten pertsonak.

244.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitakoari jarraikiz,


adierazi zein EZ den okerra. Ekitatea eta erantzukizuna arloaren helburuak dira:

a) Pertsonengan oinarritutako arreta soziosanitario integral eta integratua.


b) Osasuna politika guztietan.
c) Ekitatea.
d) Partaidetza eta jabekuntza.

245.- Norbanakoak bere osasunaren gainean duen iritzia islatzen duen eta
biztanleriaren gaixotze-tasa eta heriotza-tasa ondo aurreikusten dituen adierazlea:

a) Osasunaren autodiagnostikoa.
b) Osasunaren autozainketa.
c) Osasunaren autoebaluazioa.
d) Osasunaren autoasistentzia.
246.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitakoari jarraituz,
zehazki, bigarren lehentasunezko arloari dagokionez (Gaixotasunak dituzten
pertsonak), adierazi zer elementu nabarmentzen dituzten arlo horretako helburuek eta
ekintzek:

a) Laguntzaren ibilbidea, ikuspegi integratzailea duen laguntza-prozesuaren


zehaztapen gisa.
b) Laguntza-mailen koordinazioa, pertsonei zerbitzu ona emateko.
c) Errehabilitazio-prozesu pertsonalizatuak gaixoen ohiko inguruan, ahal den heinean.
d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.

247.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitakoaren arabera,


adierazi zein EZ den zuzena. Medikamentuen erabilera egokia sustatzeko
aurreikusitako ekintzak honako hauek dira:

a) Mikrobioen aurkako zaintzako eta antibiotikoekiko erresistentziarako programak


garatzea.
b) Ospitale, lehen maila eta farmaziaren artean preskripzio-prozesu partekatua
garatzea, tratamenduarekiko atxikipena eta farmakoen erabilera segurua sustatzen
dituena, praktika klinikoari buruzko gidetan oinarrituta.
c) Jardunbide klinikoko gidak egin eta erabiltzea sustatzea.
d) Medikazio anitz dituzten gaixoen kasuan elkarrekintzen jarraipena eta
depreskripzioa sustatzea.

248.- Minbizia duten pertsonei dagokienez, 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun


Planak aurreikusten du helburua honako hau izango dela 2020. urterako 65 urtetik
beherakoengan minbiziagatiko heriotza-tasari dagokionez:

a) % 10 txikitzea gizonetan eta emakumeetan.


b) % 15 txikitzea gizonetan eta emakumeetan.
c) % 10 txikitzea gizonetan eta goranzko joera geldiaraztea emakumeetan.
d) % 10 txikitzea emakumeetan eta goranzko joera geldiaraztea gizonetan.

249.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planaren arabera, adierazi ekintza


hauetatik zein dauden aurreikusita osasun-arreta obesitateaz ardura dadin esku-
hartzeak diseinatzeko eta aplikatzeko:

a) Gorputz-masaren indizearen (GMI) eta gerri perimetroaren baheketa Lehen Mailako


Arretako eta Ospitaleko Arretako kontsultetan.
b) Obesitateari buruzko prestakuntza, kontseilu laburrean, Lehen Mailako Arretako
profesionalei.
c) Obesoen diagnostiko, tratamendu eta jarraipen indibidualizaturako esku-hartzeak
garatu, haiek estigmatizatzea ekiditeko.
d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
250.- Adierazi zein EZ den zuzena:

a) Down-en sindromearen eta beste kromosomopatia batzuen baheketa-programa


2010ean hedatu zen beren haurdunaldia sistema publikoan kontrolatzen duten
emakume guztiengana.
b) EAEko jaiotzatiko gaixotasunen baheketa-programa 1992an hasi zen.
c) EAEko jaiotzatiko gaixotasunen baheketa-programa 1982an hasi zen,
hipotiroidismoaren eta hiperfenilalaninemiaren baheketarekin (PKU-fenilzetonuria).
d) EAEko jaiotzatiko gaixotasunen baheketa-programaren bidez, honako patologia
hauek ere bahetzen dira gaur egun: hiperfenilalaninemia, jaiotzetiko hipotiroidismoa,
kate ertaineko Acil Co A deshidrogenasaren urritasuna, fibrosi kistikoa eta
drepanozitoenen gaixotasuna.

251.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planaren arabera, adierazi arlo hauetatik
zein EZ diren zeharkakotzat jotzen:

a) 2. arloa: gaixotasunak dituzten pertsonak.


b) 1. arloa: ekitatea eta erantzukizuna.
c) 3. arloa: zahartze osasuntsua.
d) a) eta c) erantzunak zuzenak dira.

252.- Adierazi zein diren 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean eragina duten
Estatuko, Europako eta nazioarteko erreferentziazko akordioak:

a) Osasunaren Mundu Erakundearen Nazioarteko Osasunaren Araudia.


b) Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren Erkidegoak Osasun
Publikoan Ekiteko Bigarren Programa (2008-2013).
c) Europako Batzordearen Europar Batasuneko Garapen Jasangarriaren Estrategia.
d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

253.- Adierazi baieztapen hauetatik zein EZ den zuzena 2013-2020 aldirako Euskadiko
Osasun Planean aurreikusitakoaren arabera:

a) Osasun Sailak honako konpromisoak hartu ditu: diseinatu diren proiektuak ezarriko
dira, helburuen adierazleak urtero monitorizatuko dira eta Eusko Legebiltzarreko
Osasun Batzordearen esparruan urtero ebaluazio publikoa egingo da.
b) 2013-2020 Osasun Planaren Zuzendaritza Batzordearen burua lehendakaria da, eta
berrikusi eta zehatuko ditu Autonomia Erkidegoko Osasun Planeko estrategiak eta
helburuak, Osasuna Politika Guztietan ideiaren eta garapen jasangarriaren
ikuspegitik.
c) Politika guztietako Osasun Batzorde Teknikoaren burua lehendakaria da, eta
Zuzendaritza Batzordean ordezkatuta dauden sailburuordetzetako teknikariek
osatzen dute.
d) Politika guztietako Osasuneko Batzorde Teknikoaren burua Osasun Publikoaren eta
Adikzioen zuzendaria da, eta Zuzendaritza Batzordean ordezkatuta dauden
sailburuordetzetako teknikariek osatzen dute.
254.- Adierazi zein den erantzun zuzena Osasun Planaren Batzorde Teknikoari
dagokionez:

a) Osasun Saileko Zuzendaritza Kontseiluari eman behar dizkio kontuak.


b) Ekintzak betetzen direla ebaluatzeko ardura du, eta Osasun Sailaren eskumenen
barruan, prozesu osoa bermatzen du
c) Gaur egun Osasun Sailean indarrean dauden zerbitzuei, batzordeei eta egiturei
eskatzen dizkie aholkuak eta laguntza.
d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

255.- Adierazi zein EZ den zuzena 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planaren
lanketa-prozesuari dagokionez:

a) Elkarri lotuta dauden batzordeak ezarri ziren hiru maila desberdinetan: prestakuntza-
maila, gauzatze-maila eta zuzendaritza-maila.
b) Elkarri lotuta dauden batzordeak ezarri ziren hiru maila desberdinetan: gauzatze-
maila, koordinazio-maila eta zuzendaritza-maila.
c) Elkarri lotuta dauden batzordeak ezarri ziren hiru maila desberdinetan: gauzatze-
maila, bost lantaldez osatua; koordinazio-maila eta zuzendaritza-maila.
d) Elkarri lotuta dauden batzordeak ezarri ziren hiru maila desberdinetan: gauzatze-
maila; koordinazio-maila, Koordinazio Teknikoko Batzordea barne hartzen duena,
eta zuzendaritza-maila.

256.- Adierazi, honako hauetatik, zein EZ den Pazientearen Segurtasun Estrategia


2020ren helburua:

a) Segurtasunaren kultura osoa sustatzea Osakidetzan.


b) Profesionalek parte hartzeko eredua finkatzea.
c) Osakidetza Ente Publikoak gizartean posizionamendu ona duela ziurtatzea.
d) Estrategian lehenetsitako ekintza- eta proiektu-ildoak sustatzea.

257.- 2014an, AEBko Institutu Medikoak eginiko To Err Is Human txostenak adierazi
zuen «akats mediko»en ondorioz urtean izandako heriotzen kopurua honako honen
ingurukoa zela:

a) 98.000
b) 423.000
c) 282.000
d) 221.000
258.- Pazienteekiko komunikazioari dagokionez, Pazientearen Segurtasun Estrategia
2020ren arabera (adierazi erantzun OKERRA):

a) Egokiro eta pertsona bakoitzaren ezaugarriak eta premiak aintzat hartuta helarazi
behar da informazioa; horren ondorioz, ahalegin handiagoa egin behar dute
profesionalek.
b) Zenbait egoeratan beharrezkoa izan liteke senideek edota zaindariek ere
komunikazio-prozesuan parte har dezaten; izan ere, baliteke gaixoak jasotako
informazioa behar bezala ez ulertzea.
c) Eraldaketa gertatu da gizarte digitalaren ondorioz, eta horrek justifikatzen du app-ak
erabiltzea, besteak beste, pazienteak behar bezala informatzeko.
d) Eredua aldatzen ari da une honetan, eta profesionalen eta pazienteen arteko
harremana berriz orekatzen ari da. Pazientea, beraz, ez da jadanik jarraibideen
hartzaile hutsa, eta zainketak ez daude zatikatuta dagoeneko; horregatik,
pazienteak aukera du erabakietan eta osasuna oneratzeko beharrezkoak diren
esku-hartzeen lehenespenean modu aktiboagoan parte hartzeko.

259.- Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020k honako hau planteatzen du (adierazi


erantzun OKERRA):

a) Pazienteen elkarteak integratzea paziente jakin bati buruzko erabakiak hartu behar
dituzten talde profesionaletan.
b) Laguntza-eremu ezberdinetako profesionalek elkar ezagut dezaten laguntzeko
ekintzak bultzatzea.
c) Komunikazio estandarizatua bultzatzea, unitateen barnean zein laguntza-maila
desberdinen artean, pazienteen transferentzia bermatze aldera.
d) Jardunbide egokiak ezartzea, zerbitzuen arteko koordinazioa erraztearren.

260.- Osakidetzaren Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020k honako ekintza-ildo


korporatibo hauek jasotzen ditu (adierazi erantzun OKERRA):

a) Medikazioaren kontziliazioa.
b) Pazientearekiko komunikazioak enkriptatzea.
c) Erradiazio ionizatzailea erabiltzen duten proba diagnostikoen preskripzioa
optimizatzea.
d) Bigarren eta hirugarren biktimei arreta ematea.

261.- Hauek dira gertakariak jakinarazteko sistema arautzen duten printzipioak


(adierazi erantzun OKERRA):

a) Nahitaezko erregistroa.
b) Anonimoa eta ez zigorrak ezartzekoa.
c) Informazioaren konfidentzialtasuna.
d) Tokiko hobekuntzak ikasteko eta ezartzeko analisia.
262.- Proposatutako ekintza-planak ezartzeari eta horien segimendua egiteari
dagozkien ekintzek, Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020k aurreikusten duen
segurtasun-gertakarien kudeaketaren barruan, honako hauek hartzen dituzte barnean
(adierazi erantzun OKERRA):

a) Ezarpena eta segimendua sustatzea; ekintza bakoitzaren arduraduna, ezarpen-data


eta segimenduaren aldizkakotasuna definitzea.
b) Zerbitzu-erakunde guztiei interesgarri suerta dakizkiekeen lan-ildo berriak
planifikatzea.
c) Aldizka ezarritako ekintzen eraginkortasuna ebaluatzea eta talde kudeatzaile zein
erakundeari oro har erdietsitako emaitzak jakinaraztea.
d) Aldizka emaitzen txostenak egitea eta hedatzea.

263.- Baterako ikaskuntzari dagozkion ekintzek, Pazientearen Segurtasun Estrategia


2020k aurreikusten duen segurtasun-gertakarien kudeaketaren barruan, honako hauek
hartzen dituzte barnean (adierazi erantzun OKERRA):

a) «Jardunbide egokiak» zabaltzeko aukera ematen duten komunikazio-estrategiak


garatzea zerbitzu-erakundeetan (alertak, buletinak, saioak, etab.).
b) Tokiko, Estatuko nahiz nazioarteko beste zentro batzuetan jada ezarrita dauden eta
emaitza onak izan dituzten «jardunbide egokien» ezarpena bultzatzea zerbitzu-
erakundeetan.
c) Pazientearen segurtasuneko batzordeen funtzionamendua sendotu eta
dinamizatzea.
d) Ikaskuntza erakunde-mailan sustatzea, eskuragai dauden erreminten bidez:
Osagune, intranet korporatiboa.

264.- Adierazi, honako hauetatik, OKERRA zein den Pazientearen Segurtasun


Estrategia 2020ren 2.EIk (Bigarren eta Hirugarren Biktimei Arreta ematea)
ezarritakoaren arabera:

a) Lehen biktimak: kontrako gertakarien ondorioak pairatzen dituzten pazienteak eta


haien senideak.
b) Bigarren biktimak: A kontrako gertakariarekin zuzenean edo zeharka lotutako
osasun-profesionalak; psikologiaren eta emozioen ikuspuntutik eragiten die.
c) Hirugarren biktima: gertakaria jazotzen den osasun-erakundea.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
265.- Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020ren arabera, identifikazio-akatsak
saihestea lehentasuna da erakunde sanitario guztientzat, arrazoi hauek direla medio
(adierazi erantzun OKERRA):

a) Pazienteek demandatu ohi dute beti erakunde sanitarioa horrelako akatsak


gertatzen direnean.
b) Beste segurtasun-gertakari batzuek ez bezala, identifikazio-akatsek hainbat
pazienteri eragin diezaiekete aldi berean.
c) Informazioa historia kliniko okerrean sartzeak askotariko akatsak eragin ditzake
laguntza-prozesuan, baldin eta akatsa garaiz antzematen ez bada.
d) Pazienteak gaizki identifikatzearen ondorioak oso larriak izan daitezke
pazienteetako batentzat zein bientzat.

266.- Pazienteek segurtasunean parte hartzeak eta haien ahalduntzeak onurak


dakartza honako hauei dagokienez (adierazi erantzun OKERRA):

a) Diagnostiko zehatza egitea.


b) Medikazioa modu seguruan erabiltzen laguntzea.
c) Tratamenduetan tresna teknologiko aurreratuagoak sartzea.
d) Arreta-prozesuak egokiak diren ziurtatzea.

267.- Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020ren barruan, eta pazienteek


antzematen dituzten segurtasun-gertakarien eta egoera arriskutsuen berri emateko
helburuari dagokionez zehazki, honako hau planteatzen da (adierazi erantzun
OKERRA):

a) Pazienteek jarritako kexak eta erreklamazioak baliatzea eta informazio-iturri


osagarritzat hartzea erakundean jazotako segurtasun-arazoei buruz.
b) Gogobetetasun-galdeketak berrikustea eta pazienteek segurtasunaren gainean
duten pertzepzioari buruzko galderak gehitzea.
c) Arriskuei buruzko inkestak egitea profesional sanitarioei, eta haien erantzunak
konparatzea artatu dituzten pazienteek emandako erantzunekin.
d) Pazienteek hobetzeko iradokizunetan emandako informazioa balioestea eta sistema
indartzeko balio duten alderdiak eranstea.

268.- Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020n medikazioaren kontziliazioa


ebaluatzeko erabiltzen diren adierazleek honako hauek hartzen dituzte barne (adierazi
OKERRA):

a) Sendagaiak bateratzeko programa bat izatea pazientearen asistentzia-


trantsizioetarako, berrikusita eta eguneratuta.
b) Justifikatu gabeko desadostasun kopurua / Kontziliatutako pazienteak guztira.
c) Medikazioa kontziliatuta duen paziente kopurua x 100 / xede-biztanleriaren paziente
kopurua.
d) Atxikimendu-arazoak izan dituzten paziente kopurua / Kontziliatutako pazienteak
guztira.
269.- Erradiazio ionizatzailea erabiltzean arriskua murrizteko printzipioak esan nahi du
(adierazi erantzun OKERRA):

a) Proba bakoitza egiten den egoerak zentzuz hautatzea, hau da, proba egitea behar
bezala justifikatuta egotea.
b) Arrisku-murrizketa lehenestea erradiazioaren eraginarekiko kalteberagoak diren
biztanle taldeentzat, hots, pediatriako populazioarentzat eta haurdunentzat.
c) Erabilitako dosia optimizatzea, diagnosi-informazio nahikoa lortze aldera pazienteari
beharrezkoa ez den dosirik eman gabe.
d) Aurreko hiru erantzunetatik bi baino ez dira zuzenak.

270.- Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020ren arabera, hauek dira Transfusio


Segurtasuna ekintza-ildoko adierazleak (adierazi erantzun OKERRA):

a) Transfusioan emandako unitateen kopurua.


b) Gertakarien kopurua.
c) Kontrako efektuen ehunekoa (transfusioan emandako osagaien gainean).
d) Kontrako efektuen kopurua.

271.- Adierazi hauetako zein EZ den Kirurgia Segurua ekintza-ildoaren adierazle


globala:

a) Programatutako premiazko ebakuntza kirurgikoak egindako pazienteak, segurtasun


kirurgikorako egiaztatze-zerrenda (SKEZ) aplikatuta.
b) Pazientearen trazabilitate-protokoloa.
c) Segurtasun kirurgikorako egiaztatze-zerrenda (SKEZ) duten zerbitzuak-unitateak
(%).
d) Praktika kirurgiko seguruen protokoloa – leku kirurgikoa markatzea.

272.- Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020ren 10.EIren (Haurdunaldi-erditze-


puerperioko laguntza-prozesua) helburuen artean hauxe dago (adierazi ZUZENA zein
EZden):

a) Haurdunaldi, erditze, puerperio eta jaioberriaren laguntza-prozesuko segurtasuna


areagotzea ingurune seguru batean, balizko kontrako gertakariak murriztearren;
horretarako, haurdunaldi, erditze eta puerperioko prozesuaren fisiologia sustatu eta
aktibatu behar da.
b) Etxean erditzea sustatzea, kasurako egokiak diren profesional sanitarioek behar
bezala gainbegiratuta.
c) Amari eta umeari erditzearen aurretik, bitartean eta ondoren eragin diezaieketen
kontrako gertakarien eta gertakari zelatarien aurreko jardunbideak garatzea.
d) Profesionalen arteko komunikazioa bermatzea eta sustatzea.
273.- EVADUR azterlana (larrialdi-zerbitzuetako laguntzarekin lotutako kontrako
gertakariak) egin zuten 2009an 21 ospitaletan. Azterlan horrek erakutsi zuen honako
hauek direla segurtasun-gertakarien kausa-faktore nagusiak (adierazi erantzun
OKERRA):

a) Pazientearen zainketekin loturikoak.


b) Pazientearen informazioaren erabilera desegokiarekin lotutakoak.
c) Diagnosi-akatsekin eta/edo -atzerapenekin loturikoak.
d) Medikazioarekin erlazionaturikoak.

274.- «Jardunbide egokiak desnutrizio-arriskuan dauden ospitaleratutako


pazienteengan» ekintza-ildoko adierazleek honako hauek hartzen dituzte barne
(adierazi erantzun OKERRA):

a) Pazientearen nutrizio-egoera eta kasuan kasuko gomendioak jasota dituzten


ospitaleko unitateen alta-txostenen ehunekoa.
b) Nutrizio-egoeraren baheketa egin zaien ospitaleratutako pazienteen ehunekoa.
c) Ospitaleratzean behar bezala elikatuta dauden eta alta jasotzeko unean desnutrizio-
arriskua edo desnutrizioa duten pazienteen ehunekoa.
d) Ospitalizazioan desnutrizio-sintomak dituzten pazienteen ehunekoa.

275.- Gernu-inkontinentziarako xurgatzaileak oker erabiltzeak eragindako gernu-


inkontinentziaren arazoari aurre egiten hasteko, honako ekintza hauek proposatzen
ditu Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020k (adierazi erantzun OKERRA):

a) Ospitalizazio-unitateen barne-funtzionamenduko protokoloak (formalak zein


informalak) berrikustea; horren harira, praktika hori barne hartzen dutenak
identifikatu dira, eta eskuragai dagoen ebidentziarik onenean oinarritutako
gomendioekin bat datozen balioetsiko da.
b) Lantalde korporatibo bat eratzea, GI duten pazienteentzako zainketen plangintzan
eta aplikazioan parte hartzen duten profesional-kategoria desberdinek osatua.
c) Pazienteen bilakaeraren jarraipena egiteko estrategiak eraikitzea, dagozkien
pazienteen elkarteekin elkarlanean.
d) Gernu-inkontinentziarako xurgatzaileak behar bezala erabiltzeko gomendioen gida
definitu, zabaldu eta ezartzea, aurretik aipatutako alderdi guztiak barne hartuta.

276.- Institute For Safe Medication Practices (ISMP) erakundeak egindako azterlan
baten arabera, kontrako gertakari larriei loturiko farmakoekin egindako akats gehienek
zerikusia dute honako honekin:

a) Antzeko efektu terapeutikoak dituzten eta, elkarri eraginda, albo-ondorio larrien tasa
handia eragiten duten farmakoak behin eta berriz erabiltzearekin.
b) Intsulina eta antikoagulatzaileak oker erabiltzailearekin.
c) Paziente kronikoei lotutako farmakoak erabiltzearekin.
d) Farmako kopuru mugatu bat erabiltzearekin.
277.- Ospitaleratutako pazienteen erorikoak ohiko segurtasun-gertakaria dira, batez
ere adineko eta mendekotasuna duten pazienteengan. Erreferentzia-tasak aldatu
badaitezke ere, oro har:

a) Ia guztiak 3 eta 20 eroriko bitartean jazotzen dira ospitale-egonaldietako mila


eguneko, eta aldien % 50ean gertatzen dira lesioak.
b) Ia guztiak 10 eta 20 eroriko bitartean jazotzen dira ospitale-egonaldietako mila
eguneko, eta aldien % 50ean gertatzen dira lesioak.
c) Ia guztiak 5 eta 10 eroriko bitartean jazotzen dira ospitale-egonaldietako mila
eguneko, eta aldien % 25ean gertatzen dira lesioak.
d) Ia guztiak 5 eta 10 eroriko bitartean jazotzen dira ospitale-egonaldietako mila
eguneko, eta aldien % 50ean gertatzen dira lesioak.

278.- Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024 dokumentuak


planteatutako lan-agertokia, honako honek zehaztu eta onetsi du:

a) Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.


b) Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak.
c) Arreta Soziosanitariorako Euskal Kontseiluak.
d) Euskadiko Udalerrien Elkarteak.

279.- Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020


direlakoen AMIAren arabera, Euskadiko eremu biosanitarioaren ahulezietako bat hau
zen (adierazi erantzun OKERRA):

a) Euskadiko Historia Soziosanitariorako elkarreragingarritasun-esparrua zehazteko,


gizarte-zerbitzuen sistemako solaskideak heterogeneoak dira.
b) Gizarte-zerbitzuen sistemako erakundeetan ez dago erreferente soziosanitariorik.
c) Ez dago irizpide zehatzik protokolo soziosanitarioen indarraldiari eta berrikuspenari
dagokienez.
d) Ekologiari eta jasangarritasunari lotutako ikuspegirik ez izatea.

280.- Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020


direlakoen AMIAren arabera, Euskadiko eremu biosanitarioaren indarretako bat hau
zen (adierazi erantzun OKERRA):

a) Gizarte-zerbitzuen sistemako ordezkariak parekotasun-egoeran daude ESIetako


batzorde soziosanitarioetan ezartzen den erabakitze-esparruan.
b) Baliabide Soziosanitarioen Katalogoa bi zerbitzu-zorroetatik abiatuta antolatu da.
c) Erakunde arteko adostasuna dago arreta soziosanitarioaren misioaren eta
ikuspegiaren inguruan, COVID-19aren kudeaketan agerian jarri den moduan,
errekor-denboran larrialdiko adostasunak lortu behar izan baitira.
d) Euskadiko Etika Komiteen Batzorde Soziosanitarioa dago.
281.- Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
direlakoen AMIAren arabera, Euskadiko eremu biosanitarioaren aukeretako bat hau
zen (adierazi erantzun OKERRA):

a) Batzorde soziosanitarioetan gizarte-zerbitzuen sistemako ordezkariak ahalduntzea.


b) Baliabide Sanitarioen Mapa eguneratzea.
c) Euskadiko koordinazio soziosanitarioaren ereduan gizarte-partaidetza antolatzea.
d) Historia Soziosanitarioaren bidez informazio partekatuko sistema bat diseinatzeko
aurrera egitea.

282.- Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020


direlakoen AMIAren arabera, Euskadiko eremu biosanitarioaren mehatxuetako bat hau
zen (adierazi erantzun OKERRA):

a) Behar soziosanitarioetarako arreta bermatzen duten akordioak ez daude egokituta


indarreko lege-esparrura.
b) Profesionalek lan partekaturako informazioa sistematizatzeko kultura eskasa
daukate, batez ere gizarte-zerbitzuen sisteman.
c) Konplexua da profesionalek Euskadiko Historia Soziosanitarioari dagokionez
dituzten itxaropenak kudeatzea.
d) Baliabide soziosanitario motak ez daude definituta finantzaketaren jatorrian
oinarrituta.

283.- Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024 dokumentuaren


arabera, testuinguru soziodemografikoak agertzen duen bilakaera soziala
ñabarduretan aberatsa da eta oso azkar izaten ditu aldaketak eta ondorioak. Titular
hauetan laburbildu daiteke (adierazi zein EZ den ZUZENA):

a) Kalitate oneko bizitzaren itxaropen altua, zahartzea eta dinamismo demografiko


eskasa.
b) Mendekotasunak eta desgaitasunak prestazio-sisteman duten eragina.
c) Familia-konfigurazioen heterogeneotasuna: familien tamainaren murrizketa, rolen
eraldaketa eta pertsona bakarreko etxeen feminizazioa.
d) Herritarrek zerbitzu-gizartean betetzen dituzten rolen arteko interrelazio progresiboa.

284.- Gobernantza soziosanitarioari dagokionez, Euskadin organo erabakitzaileak dira


(adierazi erantzun OKERRA):

a) Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzigoak.


b) Arreta Soziosanitariorako Euskal Kontseilua.
c) Lurralde Batzorde Soziosanitarioak.
d) Arreta Goiztiarreko Balorazio Lantaldeak.
285.- Euskal osasun-sistemak eta gizarte-zerbitzuen euskal sistemak pertsonek
pertsonei emandako funtsezko, harremanetako eta interes orokorreko zerbitzuak
antolatzen dituzte eraldaketa sakona izaten ari den testuinguru batean. Haren hondoan
hiru trantsizioak gailentzen dira. Honako hauek dira (adierazi erantzun OKERRA):

a) Ekologiko edo ingurumenekoa.


b) Ekofeminista.
c) Sozialsanitarioa.
d) Teknologiko-digitala.

286.- Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategiak barne hartzen dituen erronka


berrien eta sortzen ari diren ikuspenen artean, autonomia-erkidego honetan
testuinguru demografiko, sozial, ekonomiko eta kultural berri bat moldatzen ari diren
egitura-faktore batzuk aipatzen dira. Horien artean daude (adierazi erantzun
OKERRA):

a) Adinkeria edo adinagatiko diskriminazioa. Zahartze osasuntsuaren hamarkada.


b) Osasunaren determinatzaile ez-medikoak.
c) Iraupen luzeko zaintzen eredu berria. Mendekotasunerako eta desgaitasunerako
arreta.
d) Kalteberatasun epidemiologikoa.

287.- Arreta soziosanitarioari datxezkion balio etiko batzuetan oinarritzen da Euskadiko


Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024 inspiratzen duen filosofia, eta balio
horien artean hauek daude (adierazi erantzun OKERRA):

a) Unibertsaltasuna.
b) Gardentasuna.
c) Autonomia.
d) Erantzunkidetasuna.

288.- Estrategiaren «Gobernantza Soziosanitarioa» epigrafeko «Gobernantza


Soziosanitarioaren Onarpen juridikoa eta hedapena» proiektutik espero daitezkeen
emaitzen artean, honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA):

a) Gobernantza Soziosanitarioaren Dekretua.


b) Erakunde publikoen artean baliabide soziosanitarioak partekatzeko hitzarmenak.
c) Euskadiko Etika Komiteen Batzorde Soziosanitarioaren formalizazio juridikoa.
d) Gobernantza Soziosanitarioaren Dekretuan jasotako egituren, baliabideen eta
tresnen arauketa hedatzeko komunikazio-plana.
289.- Estrategiaren «Gobernantza Soziosanitarioa» epigrafeko «Finantzaketa
soziosanitarioaren esparru partekatua» proiektutik espero daitezkeen emaitzen artean,
honako hauek daude (adierazi erantzun ZUZENA):

a) Gobernantza Soziosanitarioaren Dekretua.


b) Erakunde publikoen artean baliabide soziosanitarioak kontratatzeko hitzarmenak.
c) Dohaintza pribatuei buruzko araudia onartzea erakunde publiko sanitarioen
jasangarritasunerako.
d) Gobernantza Soziosanitarioaren Dekretuan jasotako egituren, baliabideen eta
tresnen arauketa hedatzeko komunikazio-plana.

290.- Estrategiaren «Elkarreragingarritasun Soziosanitarioa» epigrafeko «Historia


Soziosanitario Elektronikoa» proiektutik espero daitezkeen emaitzen artean, honako
hauek daude (adierazi erantzun OKERRA):

a) Datuak tratatzeko betekizunak Europako Osasun Datuen Esparruan xedatutakora


egokitzea.
b) Informazio soziosanitarioa trukatzeko edukien eta mezuen estandarizazioa.
c) Paperezko ziurtagiriak ordezten dituzten datu soziosanitarioak euskal administrazio
publikoen artean trukatzeko zerbitzuen katalogoa.
d) Laguntza-informazioa partekatzen duten agenteen eta sistemen mapa, gizarte- eta
osasun-sistemetako profesionalen baterako lan koordinaturako dinamikari euskarri
emateko.

291.- «Aginte-taula integrala» proiektuaren helburua, Estrategiaren


«Elkarreragingarritasun soziosanitarioa» epigrafean adierazten den bezala, hau da:

a) Koordinazioan nahasitako euskal erakundeen aginte-tauletan eta estatistika-


prozesuetan arreta soziosanitarioa sartzea.
b) Baterako erabakiak hartzeko prozesuan Arreta Soziosanitarioaren ardura duten
eragile guztiak sartzea.
c) Erabakiak datuetan oinarrituta har daitezela sustatzea.
d) Arreta soziosanitarioan erabaki automatizatuak har daitezela sustatzea.

292.- Estrategiaren «Elkarreragingarritasun soziosanitarioa» epigrafeko «Osabide


egoitzetan» proiektuan abiarazi beharreko ekintzen artean honako hauek daude
(adierazi erantzun OKERRA):

a) Egoitzetako osasun-langileei prestakuntza eta laguntza ematea.


b) Egoitza-zentroetako eta eguneko zentroetako pertsonentzako arreta errazteko
Osabiden egin beharreko hobekuntza funtzionalak identifikatzea.
c) Erabakiak hartzeko kudeaketa automatizatua sustatzea, egoitza-zentroetan
teknologia berriak sartuz.
d) Osabiderako sarbidea eskatzen duten zentroen kasu berriei arreta ematea.
293.- Estrategiaren «Elkarreragingarritasun soziosanitarioa» epigrafeko
«Elkarreragingarritasun Soziosanitarioa Garatzeko Dekretua» proiektuan abiarazi
beharreko ekintzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA):

a) Dekretua prestatzeko erakunde arteko lantalde bat sortzea.


b) Aurkeztea eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak onartzea
c) IT Gobernantza Soziosanitarioaren Eredua txertatzea.
d) Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek balidatzea eta ondoren onestea.

294.- Estrategiaren «Prebentzio soziosanitarioa» epigrafeko «Prebentzio


soziosanitarioaren esparru koordinatu baten definizioa» proiektuan abiarazi beharreko
ekintzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA):

a) Osasunaren arloko gizarte-desparekotasunei, alborapenei eta arreta


soziosanitarioko ekitatearen sustapenari buruzko politikak eta jarduketak
koordinatzea.
b) Sustapen soziosanitarioaren arloko politikak eta jarduketak koordinatzea: zahartze
aktiboa, gizarte-inklusioa, berdintasuna, belaunaldi arteko solidaritatea,
autonomiaren sustapena, irisgarritasuna, alfabetatze digitala, etab.
c) Prebentzio soziosanitarioaren arloko politikak eta jarduketak koordinatzea: genero-
indarkeria; haurren aurkako tratu txarrak; adinekoen aurkako tratu txarrak; nahi
gabeko bakardadea eta bakartze soziala, etab.).
d) Arrisku sanitarioa detektatzeko gai diren tresnak eraiki eta gehitu daitezen
koordinatzea.

295.- Estrategiaren «Prebentzio soziosanitarioa» epigrafeko «Arrisku soziosanitarioa


detektatzeko tresna» proiektuan abiarazi beharreko ekintzen artean honako hauek
daude (adierazi erantzun OKERRA):

a) Arloan adituak diren gizarte- eta osasun-langilez osatutako lantalde bat sortzea.
b) Arrisku soziosanitarioa detektatzeko kontuan hartu behar diren itemak proposatzea
eta tresnaren prototipoaren baterako proposamen bat eraikitzea.
c) Tresnaren funtzionaltasuna baloratzeko eta hobetzeko pilotajea, eta Eusko
Jaurlaritzako Osasun Sailari adostasun-proposamena egitea.
d) Tresna onestea eta abian jartzea.
296.- Estrategiaren «Arreta soziosanitarioa» epigrafeko «Lehen mailako arreta
soziosanitarioaren hedapena» proiektuaren espero daitezkeen emaitzen artean
honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA):

a) Paziente kalteberen ospitaleko arretarako gida (tool kit soziosanitarioa).


b) Erreferente soziosanitarioen mapa.
c) Koordinazio soziosanitariorako protokoloen eta prozeduren arte-egoeraren emaitzei
buruzko txostena.
d) LMASSa garatzeko proiektu pilotu baten ezarketa, ESI bakoitzaren eragin-eremu
soziosanitarioan eta ESI bakoitzean garatutako proiektu pilotuen analisian
oinarritutako jokabide egokien katalogoa.

297.- Estrategiaren «Arreta soziosanitarioa» epigrafeko «Arreta soziosanitarioaren


xede-kolektiboetan egin beharreko jarduketak» proiektuan abiarazi beharreko ekintzen
artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA):

a) Gizarte-bazterketako eta -kalteberatasuneko egoeran dauden pertsonen gizarte-


jarduera automatikoki kontrolatzeko neurrien ezarpenean aurrera egitea.
b) Desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna bultzatzea osasun- eta gizarte-
sisteman, sentsibilizatzeko eta diskriminazioa ezabatzeko ekintzen bidez.
c) Babesgabetasun-egoeran dauden pertsonek dauzkaten beharren monitorizazioa eta
horiei buruzko sentsibilizazioa sustatzea, egokiak diren tresnak erabiliz.
d) Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako etxeko arretaren alde egitea,
prebentzio-, arreta- eta zaintza-eredu jasangarri berrietan oinarrituta.

298.- Estrategiaren «Arreta soziosanitarioa» epigrafeko «Arreta goiztiarra eta


hezkuntzako eremu soziosanitarioaren garapena» proiektutik espero daitezkeen
emaitzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA):

a) Prebentzio-ekintzen ezarketa.
b) Politika horiekin zerikusia duten bi urteko memoriak idaztea.
c) Eremu soziosanitarioaren eta hezkuntza-eremuaren arteko koordinazioaren
sustapena.
d) Euskadiko hezkuntzako batzorde soziosanitarioaren sorketa.

299.- Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024ren «I+G+B


soziosanitarioa» epigrafeko «Arreta Soziosanitarioaren Ataria, ezagutzaren sorketa eta
hedapena» proiektutik espero daitezkeen emaitzen artean honako hauek daude
(adierazi erantzun OKERRA):

a) Arreta Soziosanitarioaren Atariaren jarduerari eta posizionamenduari buruzko


txostena.
b) Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Buletina.
c) Euskadiko Baliabide Soziosanitarioen Mapa eguneratua.
d) Euskadiko Arreta Soziosanitarioan esku hartzen duten erakundeek garatutako
datuen tratamenduari buruzko informazio eguneratua.
300.- Estrategiaren «I+G+B soziosanitarioa» epigrafeko «I+G+B soziosanitarioaren
arloko politikei eta ekimenei buruzko erreferentzia-nodoa» proiektutik espero
daitezkeen emaitzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA):

a) Arreta Soziosanitarioaren Atariaren jarduerari eta posizionamenduari buruzko


txostena.
b) I+G+B soziosanitarioko politikei eta ekimenei buruzko informazio-trukeak
erreferentziako eragileen eta erakundeen artean.
c) I+G+B soziosanitarioko politikei eta ekimenei buruzko txostena.
d) I+G+B soziosanitarioko politikei eta ekimenei buruzko informazioaren argitalpena
Arreta Soziosanitarioaren Atarian.

301.- Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024ren «I+G+B


soziosanitarioa» epigrafeko «I+G+B soziosanitarioaren arloko politikei eta ekimenei
buruzko erreferentzia-nodoa» proiektuan abiarazi beharreko ekintzen artean honako
hauek daude (adierazi erantzun OKERRA):

a) Erreferentziako eragileen eta erakundeen artean I+G+B soziosanitarioko politikei eta


ekimenei buruzko informazio-trukea sustatzea.
b) Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Buletina editatzea eta zabaltzea.
c) Arreta Soziosanitarioaren Atarian I+G+B soziosanitarioko politikei eta ekimenei
buruzko informazioa ekosistema soziosanitario guztiarentzat irisgarria egitea.
d) Ikerketa soziosanitario aplikatuko ekimenak identifikatzea.

302.- Estrategiaren «I+G+B soziosanitarioa» epigrafeko «Ekosistema


soziosanitarioaren oinarrietatik berrikuntza- eta ikerketa-proiektuak sustatzea»
proiektutik espero daitezkeen emaitzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun
OKERRA):

a) I+G+B soziosanitarioaren arloko oinarrizko proiektuei buruzko txostena.


b) Oinarrizko proiektu soziosanitarioak ebaluatzeko metodologia eta hedapen- eta
eskalagarritasun-irizpideen definizioa.
c) Datuen (pertsonalak eta ez pertsonalak) erabilerari buruzko txostena, eremu
soziosanitarioan erabakiak nola hartu diren ebaluatzeko.
d) Oinarrizko proiektu soziosanitarioak ebaluatzeko txostena eta eskalagarritasun-
proposamena.

303.- Osakidetzan euskararen normalizazio-prozesua arautzen duten printzipioen


artean dago:

a) Pertsonen hizkuntza-eskubideen errespetua.


b) Enpatiaz erabiltzailearen hizkuntzan komunikatzea, zerbitzuaren kalitatearen berme
gisa.
c) Helburuak modu progresiboan ezartzea.
d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
304.- Adierazi zein EZ den zuzena. 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen
Erabilera Normalizatzeko III. Planaren arabera, honako hauek dira hizkuntza-
normalizazioaren kudeaketa-sistemaren helburuak:

a) Komunikazio korporatiboan euskararen erabilera bermatzea.


b) Euskara-planaren lidergoa zuzendaritza guztietara zabaltzea, bakoitzari dagozkion
ardurak esleituz.
c) Euskara-plana unitate guztietan inplementatzea, tarteko agintarien bitartez.
d) Plantilla elebidunaren hazkundea eragiten duten neurrietan aurrera egitea.

305.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planak


xedatzen duenez:

a) Errotulazio finkoa, kanpokoa zein barrukoa, oro har, bi hizkuntza ofizialetan egon
behar da eta euskarari lehentasuna emango zaio.
b) Kanpoko errotulazio finkoa bi hizkuntza ofizialetan egon behar da eta euskarari
lehentasuna emango zaio.
c) Barruko errotulazio finkoa bi hizkuntza ofizialetan egon behar da eta euskarari
lehentasuna emango zaio.
d) Errotulazio finkoa, kanpokoa zein barrukoa, oro har, euskaraz soilik egon behar da.

306.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planari


jarraikiz, ikus-entzunezko mezuak:

a) Ikus-entzunezko sistema horiek erabiltzen dituzten unitateetako arduradunek


erabakitzen duten hizkuntzan eman behar dira.
b) Bi hizkuntza ofizialetan eman behar dira, lehenengo gaztelaniaz eta gero euskaraz.
c) Bi hizkuntza ofizialetan eman behar dira, lehenengo euskaraz eta gero gaztelaniaz.
d) Bi hizkuntza ofizialetako batean eman behar dira.

307.- Osakidetzako webguneei dagokienez, adierazi erantzun hauetako zein EZ den


zuzena:

a) Osakidetzako intranet, estranet eta bestelako webguneetan, erabiltzaileek bermatua


eduki behar dute nabigatzeko eta eduki guztiak bi hizkuntza ofizialetan eskuratzeko
aukera.
b) Webguneen administratzaileek inola ere ez dute testurik ez edukirik argitaratuko bi
hizkuntza ofizialetan egon ezean.
c) Osakidetzako webgune batera lehen aldiz sartzean, hasierako orria euskaraz
agertuko da modu lehenetsian.
d) Osakidetzako webguneen erabiltzaileek sarbide erraza izan behar dute euskararen
normalizazioaren inguruko ataletara.
308.- Adierazi erantzun zuzena:

a) Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko Lege


Organikoa aplikatuz, Osakidetzako paziente bakoitzaren datu pertsonaletan ezin da
jaso Osakidetzarekin ahoz komunikatzeko lehenesten duen hizkuntza.
b) E letra daukan ikur urdinak adierazten du pazienteak ez duela gaitasunik
Osakidetzarekin ahoz komunikatzeko euskara ez den hizkuntza batean.
c) Paziente bakoitzaren datu pertsonaletan, Osakidetzarekin ahoz komunikatzeko
lehenesten duen hizkuntza jaso behar da.
d) Osakidetzarekin komunikatzeko euskara lehenesten duten pazienteen kasuan,
euskarazko zerbitzuak baino ez zaizkie eskaini beharko.

309.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planari


dagokionez, adierazi zein den erantzun zuzena:

a) “Aukeratu zeure hizkuntza / Elige tu idioma” da 2017an pazienteen lehentasunezko


hizkuntzaren erregistroa aktibatzeko egindako kanpainaren leloa.
b) Osakidetzako zuzendaritza eta gerentzia guztiei dagokie “Aukeratu zeure hizkuntza /
Elige tu idioma” leloa duen kanpaina gauzatzeko ardura.
c) “Aukeratu zeure hizkuntza / Elige tu idioma” da pazienteen lehentasunezko
hizkuntzaren erregistroa aktibatzeko kanpainaren leloa, hain zuzen, Osakidetzak
plangintzaldiaren lehen urtean egingo duen kanpainarena.
d) “Aukeratu zeure hizkuntza / Elige tu idioma” da pazienteen lehentasunezko
hizkuntzaren erregistroa aktibatzeko kanpainaren leloa, hain zuzen, Osakidetzak
plangintzaldiaren hirugarren urtean egingo duen kanpainarena.

310.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planari


jarraikiz, bai harrera- eta onarpen-zerbitzuetan, bai unitate asistentzial eta
administratiboetan, herritar euskaldun guztiei honako hau bermatu behar zaie:

a) Euskarazko harrera.
b) Euskarazko harrera, paziente eta erabiltzaileekiko ahozko komunikazioa aurrez
aurrekoa denean soilik.
c) Euskarazko harrera, paziente eta erabiltzaileekiko komunikazioa telefono bidezkoa
denean soilik.
d) Euskarazko harrera, euskaraz dakiten langileek egiten badute soilik.

311.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planean


aurreikusitakoaren arabera:

a) Dokumentazio estandar guztia bi hizkuntza ofizialetan entregatu beharko zaie beti


pazienteei eta erabiltzaileei.
b) Paziente bakoitzari dokumentazio klinikoa ele bietan emango zaio.
c) Dokumentazio estandar guztia bi hizkuntza ofizialetan orri bakarrean editatu eta
inprimatu beharko da beti.
d) Aurreko guztiak okerrak dira.
312.- Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskari eta erreklamazioei erantzuteko
idazki indibidualizatuetan erabiliko da/dira:

a) Herritar bakoitzak erabilitako hizkuntza.


b) Euskara da lehentasunezko hizkuntza beti.
c) Bi hizkuntza ofizialak beti, herritar bakoitzak erabilitako hizkuntza edozein dela ere.
d) Bi hizkuntza ofizialak, euskara lehenik eta gaztelania bigarrenik.

313.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planean


aurreikusitakoari jarraikiz, adierazi zein EZ den erantzun zuzena:

a) Nahi duten enplegatu elebidunen eskura jarriko dira zirkulu urdinean e letra zuria
duten identifikazio-ikurrak, euskaraz aritzera gonbidatzen dutenak.
b) Ikur urdina eta e letra langile elebidunen identifikazio indibidualerako soilik erabiliko
da.
c) Osasun-zentro, kontsultategi eta ospitaleetako unitateetan ikusgai egon behar dira
erabiltzaileei e ikurraren esanahia azaltzen dieten kartelak.
d) E ikurraren beste aldaera bat sortzea aztertuko da, erabiltzaileek eurei euskaraz
egitea nahi duten baina egoeraren arabera gauzak euskaraz adierazteko
zailtasunak dituzten langileentzat.

314.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planean


aurreikusitakoari jarraikiz, lehen mailako arretako zentro guztietan antolaketa-
prozedura bat jarri behar da martxan eta, haren bitartez, ahal den heinean, zerbitzu
jakin batzuk euskaraz hautatzeko aukera eman behar zaie euskara lehenetsi duten
baina oraindik gaztelaniaz jasotzen dituzten pazienteei. Adierazi zer zerbitzu aipatzen
dituen planak:

a) Familia-medikuntza, pediatria, erizaintza eta osasun mentala.


b) Pediatria, familia-medikuntza eta osasun mentala.
c) Familia-medikuntza, pediatria, erizaintza eta emagina.
d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

315.- Osakidetzan hizkuntza ofizialen erabileraren gaineko kexei dagokienez, adierazi


zein EZ den zuzena:

a) Osakidetzan hizkuntza erabileraren gaineko kexekin lotutako ekintzen arduraduna


Giza Baliabideen Zuzendaritza da.
b) Paziente eta Erabiltzaileen Arreta Zerbitzuetan (PEAZ) erregistratuko dira Hizkuntza
ofizialen erabileraren gaineko kexak.
c) Hizkuntza ofizialen erabileraren gaineko kexak PEAZek ez ezik, kexaren iturria den
zerbitzuaren arduradunek kudeatuko dituzte.
d) Kexen kudeaketa eta jarraipena hobetzeko, Osakidetzak protokolo bat adostuko du
hizkuntza-eskubideen arloan lan egiten duten erakundeekin.
316.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren
arabera, enpresa hornitzaileekiko, finantza-erakundeekiko eta Euskal Herriko beste
erakunde pribatu batzuekiko harremanetan:

a) Solaskide euskaldunak izendatuko dira eta jakinaraziko zaie Osakidetzak euskaraz


izan nahi dituela harremanak.
b) Idatzizko komunikazioan bi hizkuntza ofizialak erabili behar dira beti.
c) Osakidetzak erakunde hornitzaileei eskatuko die haien produktuak, Osakidetzako
erabiltzaileei edo profesionalei zuzendutakoak, euskaraz egon daitezela.
d) Aurreko guztiak okerrak dira.

317.- Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak barne-komunikazio bat egingo du


profesional bakoitzaren lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa ezagutarazteko,
lehentasunezko hizkuntza erregistratzeko modua azaltzeko eta langile euskaldunak
euskara aukeratzera animatzeko:

a) Sei hilean behin.


b) Urtean behin.
c) Kontratazio berri bat dagoen bakoitzean.
d) 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planak ez
du ekintza hori aurreikusten.

318.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren


arabera:

a) Langileen edo hautagaien telefono mugikorretara bidaltzen diren SMS mezuak ele
bitan idatziko dira, lehenengo gaztelaniaz eta gero euskaraz.
b) Langileen eskariei edo erreklamazioei erantzuteko idazki indibidualizatuak bi
hizkuntza ofizialetan idatzi beharko dira.
c) Osakidetzak bermatu egin behar du langileei eta hautagaiei komunikazio-
teknologien bidez eskaintzen zaizkien informazioa eta zerbitzuak bi hizkuntza
ofizialetan egotea, pertsona bakoitzak nahi duen hizkuntzan jardun ahal izateko.
d) Langileei zuzendutako informazio eta komunikazio ez-pertsonalizatuak bi hizkuntza
ofizialetan egon behar dira, gaztelaniari lehentasuna emanda.
319.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planak
jasotzen duen bezala:

a) Buruzagitza- eta ardura-lanpostuetan, 2. lehentasuna duten zerbitzuetan,


derrigortasun-data jarriko zaie, baldin eta zerbitzuko gutxieneko daten portzentajea
% 40 edo gehiago bada.
b) Buruzagitza- eta ardura-lanpostuetan, 2. lehentasuna duten zerbitzuetan,
derrigortasun-data jarriko zaie, baldin eta zerbitzuko gutxieneko daten portzentajea
% 50 edo gehiago bada.
c) 2. lehentasuna duten zerbitzuetan, derrigortasun-data jarri behar zaie titularraren
erretiroagatik, erabateko ezintasunagatik edo heriotzagatik hutsik geratzen diren
lanpostuei, baldin eta zerbitzuko gutxieneko daten portzentajea % 50 edo gehiago
bada.
d) Osakidetzak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdi bat egingo du gutxienez
urtean behin, 67/2003 Dekretuan zehaztutakoaren arabera.

320.- Adierazi baieztapen hauetatik zein EZ den zuzena Osakidetza Bikain kalitate-
ziurtagiriari dagokionez:

a) Helburua C eta D eremu soziolinguistikoetan 400 puntu lortzea da.


b) Helburua A eta B eremu soziolinguistikoetan 500 puntu lortzea da.
c) Helburua A eta B eremu soziolinguistikoetan 400 puntu lortzea da.
d) Osakidetzako zerbitzu-erakundeak Bikain euskararen kalitate ziurtagirira osorik
aurkeztekotan, plangintzaldian behin gutxienez egin beharko dute.

321.- Osakidetzak euskara-planaren bi ebaluazio orokor egingo ditu:

a) Lehenengoa, plangintzaldiko hirugarren urtean; bigarrena, seigarren urtean.


b) Lehenengoa, plangintzaldiko bigarren urtean; bigarrena, seigarren urtean.
c) Lehenengoa, plangintzaldiko hirugarren urtean; bigarrena, seigarren urtean, eta
ebaluazio kualitatiboa izango da.
d) Lehenengoa, plangintzaldiko bigarren urtean; bigarrena, seigarren urtean, eta
planaren adierazleetan oinarritutako ebaluazio kuantitatiboa izango da.

322.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planak


jasotzen duen bezala, Osakidetzako erakunde guztiek Euskara-planaren jarraipen-
batzorde bat izan beharko dute:

a) Gehienez 15 parte-hartzailek osatuko dutena.


b) Gutxienez urtean behin bilduko dena.
c) Zuzendaritza Nagusiko eta hainbat erakundetako ordezkariek osatuko dutena.
d) Aurreko guztiak okerrak dira.

You might also like