You are on page 1of 3

8.

Banku-kontratuak
Zure ezaguna den Maritxu Alkortak hortzetako hainbat arazo dituela eta, Donostian ireki
berri den DENTALWELL S.A. hortz-klinikara jo du. Bertan proposatu dioten tratamendua
15.000 eurokoa da, baina zatika ordaintzeko aukera ere eman diote, 10 hilabetetan zehar.
Beretzat hori da egokiena eta, tratamendua hasteko, hala egin du kontratua hortz-klinikan,
hileroko ordainketak bete bankuko kontu korrontean helbideratuaz.

Tratamendua hasi eta berehala ikusi du gauzak ez direla esandako modukoak. Baliabideak
urriak dira eta txandak emateko zailtasunak dituzte. Gainera, lagun baten bidez jakin du
erabiltzen duten teknika gaur egun ez dela eraginkorrena. Maritxu ez dago gustora eta lehen
bait lehen tratamendua utzi nahi du. Baina klinikan esan diote hori ezinezkoa dela eta,
edozein kasutan, ordaindutako ez diotela itzuliko.

Iruzur egin diotela sentitzen duenez, pentsatu du gehiago ez ordaintzea. Baina hurrengo
hilabetean CREDIS S.A. enpresaren gutuna jaso du ordaindu ezean, bezero berankorren
erregistro batean (registro de morosos) sartuko dutela mehatxu eginez. Maritxuk sinatutako
kontratua begiratu du eta konturatu da finantzaketa-kontratua sinatu zuela CREDIS S.A.
enpresarekin, beraz horrekin daukala zorra. Bertara deitu du bere egoera argitzeko eta esan
diote finantza-establezimendu bat direla, ez dutela zerikusirik DENTALWELL hortz-
klinikarekin eta ordaintzen jarraitu behar duela.

GALDERAK
1. Zein da finantzaketa-kontratu honi aplikatuko zaion araua?

Finantzaketa-kontratu honi aplikatu zaion araua Kontsumorako Kreditu-kontratuen


Legea da. Arau hau aplikatuko da, kontsumitzaile bat baldin badago tartean, enpresa-
enpresa izango balitz, ezin da arau hau aplikatu.

2. Posible al du Maritxuk ordainketa gehiago ez egitea CREDIS S.A. enpresari?

29. Artikulua.
“2. Si el consumidor ha ejercido su derecho de desistimiento respecto a un contrato de
suministro de bienes o servicios financiado total o parcialmente mediante un contrato
de crédito vinculado, dejará de estar obligado por este último contrato sin penalización
alguna para el consumidor.”
“3. El consumidor, además de poder ejercitar los derechos que le correspondan frente
al proveedor de los bienes o servicios adquiridos mediante un contrato de crédito
vinculado, podrá ejercitar esos mismos derechos frente al prestamista, siempre que
concurran todos los requisitos siguientes:
a) Que los bienes o servicios objeto del contrato no hayan sido entregados en todo o
en parte, o no sean conforme a lo pactado en el contrato.”

Bai, posible du Lege honetako 29. Artikuluko 2. Puntuak dioen bezela, bezeroak ez
badu kontrataturiko zerbitzu edo suministroarekin jarraitu nahi, inongo penalizaziorik
gabe uzteko aukera izango du. Gainera, 3. Puntuak dionez, hornitzailearen
(DENTAWELL) aurrean ez ezik, prestamistaren aurrean ere (CREDIS SA) erabili izango
du eskubide hau, beti ere bi baldintzak betetzen baditu.
3. Finantzaketa-kontratuan ez da ezer esaten zor osoaren ordainketa aurreratzeari
buruz, baina Maritxuk momentu honetan dirua duenez, zor guztia behingoan
ordaindu nahi du. Zein interes-tipo aplikatuko da kasu horretan?

30. Artikulua. “2. En caso de reembolso anticipado del crédito, el prestamista tendrá
derecho a una compensación justa y justificada objetivamente por los posibles costes
directamente derivados del reembolso anticipado del crédito, siempre que el
reembolso anticipado se produzca dentro de un período en el cual el tipo deudor sea
fijo.
Dicha compensación no podrá ser superior al 1 por 100 del importe del crédito
reembolsado anticipadamente si el período restante entre el reembolso anticipado y la
terminación acordada del contrato de crédito es superior a un año. Si el período no
supera un año, la compensación no podrá ser superior al 0,5 por 100 del importe del
crédito reembolsado anticipadamente.”

Kasu honetan, prestamistak (CREDIS S.A) konpentsazio bat jasotzeko eskubidea izango
du eragiketa honek sorturiko gastuengatik, 30. Artikuluak dioen bezala. Interes hau
finkoa izango da. Gehienez, %1ekoa izango da urtebete gainditzen badu, eta %0,5ekoa
gehienez urtebete baino gutxiagoko kontratua baldin bada. Gainera, interes hauek
ezingo dute bezeroak modu arruntean ordainduko lituzkeen interesen zenbatekoa
gainditu. Maritxuk ordaindu beharreko interes finkoa %0,5ekoa litzateke.

4. Finantzaketa-kontratuan badago klausula bat honako hau esaten duena:


“kontratuko alderdien artean desadostasunik izanez gero, derrigorrez, DENA
ENPRESAREN ALDE izeneko arbitraje-batzordearen menpe jarriko dira” (“las partes,
ante cualquier discrepancia, se someterán obligatoriamente a la junta arbitral TODO
POR LA EMPRESA”). Horrelako klausula baliozkoa da? ala abusuzkoa da?

Junta arbitral  kontratuan arazoak badaude, zuzenbide pribatuan, auzitegiak ez


kolapsatzeko arbitrajera joan daiteke. Batzorde arbitralak daude. Edo arbitrajera zoaz
edo auzitegira zoaz, ezin da bi bidetara joan.

35. artikulua.

Klausula hau ez da baliozkoa. 35. Artikuluan aipatzen den moduan, desadostasunik


izanez gero, kontsumo arbitraje-batzordearen menpe jarriko dira. Honela, bezeroak
finantza erakundeengatik babesteko mekanismoak aktibatuko lirateke.

5. Demagun hortz-tratamendua finantzatzeko kontratuaren ondorioz, Maritxuk hamar


zor-agiri sinatu zituela (hilabete bakoitzaren epemugarekin) CREDIS enpresaren alde.
Bete ezazu horietako zor-agiri bat. Maritxuk erabili al dezake DENTALWELL, S.A.
klinikak kontratua bete ez izanaren arrazoia CREDIS S.A. enpresari ez ordaintzeko?

Maritxuk ezingo du DENTALWELL S.A klinikak kontratua bete ez izanaren arrazoia


CREDIS S.A. enpresari ez ordaintzeko, izan ere, CREDIS S.A. enpresa hirugarren bat da
Maritxu eta DENTALWELL-en arteko zerbitzu kontratuan eta beraz, ez luke
salbuespenik edukiko bere aurka.

29. artikulua. “3. El consumidor, además de poder ejercitar los derechos que le
correspondan frente al proveedor de los bienes o servicios adquiridos mediante un
contrato de crédito vinculado, podrá ejercitar esos mismos derechos frente al
prestamista, siempre que concurran todos los requisitos siguientes:
a) Que los bienes o servicios objeto del contrato no hayan sido entregados en todo o
en parte, o no sean conforme a lo pactado en el contrato.”

2. galderan esan bezala, arrazoi hori erabili dezake CREDIS SA-ri ez ordaintzeko. 29.
Artikuluko 3. Puntuak zerbitzuaren hornitzailearen aurkako arrazoiak prestamistaren
aurka ere erabiltzeko aukera ematen dio bezeroari, eskatzen diren baldintzak betetzen
badira (zerbitzuarekin desados egotea eta hornitzailearen aurka joan izan arren
emaitzarik lortu ez izate).

Galderak erantzuteko, ikus: Kontsumorako kreditu-kontratuen Legea (Ley 16/2011, de 24 de


junio, de contratos de crédito al consumo) 1, 2, 29, 30, 35, artikuluak

You might also like