You are on page 1of 9

3.

ikasgaia: sektore publikoko kontratazioa:

Sarrera:

Dakigunez, administrazio publikoak interes orokorrak babesteko dihardu, eta jardun horretan;
aldebakarreko erabakiak hartzeaz gain ( hori da bere ezaugarri bereizgarriena; adib. Arauak
onartu, aginduak eman…), aldi berean, aldebiko jarduna ere badu. Hainbatetan, partikularren
eta enpresa lankidetza bilatzen du zenbait helburu lortzeko, industria edo merkatu-jardun
jakin bat bere gain hartu nahi ez duenean (nahiz eta ez den orain gertatzen ari den fenomeno
bat, gaur egun garrantzi handiagoa du).

Aldebiko jardun horretan, hasieran behintzat, partikular edo enpresa horrek askatasun eremu
bat du. Gainera, administrazioak kontratatzeko duen nahia ezin dio inori inposatu, arautean,
desjabetzean… inposatu ahal izango duen bezala. Horrek ez du esan nahi partikularrek
administrazioari kontratuaren edukia ezarri ahal izango diola. Izan ere, kontratuaren edukia
hein handi batean edo osorik administrazioak zehaztuko baitu. Kontratua beraz, atxikipen
kontratua izango da funtsean. Gauza bera gertatuko da sektore publikoa osatzen duten
gainerako kasutan.

Aldebiko jarduna era askotakoa izan ohi da:

- Negoziaketa informalak: erabaki ekonomiko edo sozial garrantzitsuak adelbakarrean


hartu aurretikoak izaten dira honek. Ez dute lotesletasun juridikorik.
- Itun programatikoak: gizarte antolakuntzaren ingurukoak izaten dira, enpresari edo
langile elkarteekin… ematen dira. Horitan jasotako edukia ezartzeko neurriak hartu
beharko dira gerora.
- Aldebakarreko erabakia ordezten duen hitzarmena: hauek legeak arautuko ditu,
administrazio-ahalaren eremuan sartuko dira. Eta era askotakoak izan daitezke;
administrazio prozedura amaitzea, hirigintza hitzarmena, desjabetze-hitzamena…
- Lankidetza-hitzarmenak: lageak arautzeaz gain, sustatu egiten ditu. Hauek
administrazio eta entitate publikoekin, pertsona fisiko nahiz juridiko pribatuekin eman
ohi dira. Eta edozein alorretakoak izan daitezke; hezkuntza, basoen kudeaketa…
- Sektore publikoko kontratuak: zuzenbide pribatuaren arloan partikularren elkarrean
artean egin ditzaketen negozio juridikoen antzekoak dira, SPKL-k arautzen ditu eta
itun-askatasunaren printzipioa gailentzen da.
I. Sektore publikoko kontratazioari aplikatzen zaion araudia:
II. Sektore publikoko kontratazioaren arloko araudiaren aplikazio-eremu subjektiboa:

3/2011 legegintzako errege dekretuaren ezarpen eremu subjektiboa, sektore publikoa izango
da. Entitate hauei kontratazio-araudia aplikatzen zaie. Sektore publikoko entitateak;
administrazio publikoak (3.2), aginte esleitzaileak (3.3) eta sektore publikoak (3.1) izango dira.
Entitate pribatuei ere aplikatuko zaie zenbait kasutan.

- Administrazio publikoak (SPKL 3.2), hauek izango dira:


a- 3.1.a. estatuko administrazio orokorra, autonomia erkidegoetako administrazioak
eta toki-administrazioa osatzen duten erakundeak izango dira.
3.1.b. gizarte segurantzako kudeaketa-erakundeak eta zerbitzu erkideak.
b- Organismo autonomoak
c- Unibertsitatea publikoak
d- Independentzia funtzionala edo legez aitortutako autonomia berezia duten
zuzenbide publikoko erakundeak, jardun edo sektore jakin bati buruzko kanpoko
erregulazio edo kontrol-eginkizunak esleituta dituztenak.
e- Administrazio publiko batekin edo zenbaitekin lotura edo mendekotasun
harremana duten zuzenbide publikoko erakundeak, hauetako ezaugarri bat
badute: 1-jarduera nagusia ez izatea: merkatu legearen arabera kontsumo
indibidual edo kolektiborako ondasunak eta zerbitzuak ekoiztea edo errenta eta
aberastasun nazionala birbanatzeko operazioak egitea. Beti ere irabazi asmorik
gabe. Edo 2- finantzaketaren zati handiena ez izatea ondasunak ematearen edo
zerbitzuak eskaintzearen ordainetan eskuratutako diru sarrerak, edozein delarik
diru sarrera horien izaera. Dena den, ez dira administraziotzat joko ez estatuko
enpresa erakunde publikoak, ez eta autonomia erkidegoetako eta toki-erakundeen
mendekoak izanik, haien parekoak diren organismoak ere.
f- Diputatuen kongresuko, senatuko, BJKN, KA, kontu auzitegiko, Espainiako herri
defendatzaileen erakundeko, autonomia erkidegoetako legebiltzarreko eta
autonomia-erkidegoen kontuen auzitegiaren eta Espainiko herri defendatzailearen
parekoak diren erakundeetako organo eskudunak, beren kontratazio jarduerari
dagokionez (xedapen gehigarria 1. Bis)
g- Euskal autonomia erkidegoetako lurralde historikoetako foru aldundiak eta batzar
nagusiak, beren kontratazio jarduerari dagokionez.
- SPLK 3.3. arabera hauek izango dira aginte esleitzaileak:
a- Administrazio publikoak
b- Berezko nortasun juridikoa duten gainerako entitate, organismo eta erakunde
guztiak, berariaz industria-edo merkataritza-izaerarik ez duten interes orokorreko
premiei erantzuteko sortuak, eta 3. Parrafoan ezarritako irizpideen arabera aginte
eslei tzailea den subjektu batek edo zenbaitek jardun hori gehiengoz finantzatzen
badu, kudeaketa kontrolatzen badaude administrazio zuzendaritza edo zaintza-
organokideen erdiak baino gehiago izendatzen baditu.
c- Aurreko hizkietan adierazitako entitate, organismo eta erakundeek sortutako
elkarteak.

- SPKL 3.1. art. Sektore publikoa:


a- Estatuko administrazio orokorra, AAEEtako administrazioak eta toki-adm. Osatzen
duten erakundeak.
b- gizarte segurantzako kudeaketa-erakundeak eta zerbitzu erkideak.
c- Organismo autonomoak, enpresa-erakunde publikoak, unibertsitate publikoak eta
estatutu agentziak, orobat berezko nortasun juridikoa duten zuzenbide publikoko
beste edozein erakunde, baldin eta sektore publikoko subjektu jakin bati lotuta
baldin badago edo haren mendekoaa bada eta baita ere, independentzia
funtzionala edo legez aitortutako autonomia berezi batez, sektore edo jarduera
jakin bat erregulatzeko edo kanpotik kontrolatzeko eginkizuna dituzten
erakundeak.
d- Merkataritza sozietateak, baldin eta haien kapital sozialaren %50 zuzenean nahiz
zeharka gorako partaidetza badute paragrafo honetako a eta f bitarteko hizkietan
aipatutako erakundeak izan daitezke.
e- 30/1992 legearen 6.5 artikuluan eta toki-araubideari buruzko legedian aipatzen
diren berezko nortasun juridikodun partzuergoak.
f- Fundazioak, baldin eta haiek eratzeko behar den ondarea osatzeko ekarpen
gehiegoa, zuzenean nahiz zeharka, sektore publikoko erakunde batek edo
zenbaitek egina baldin bada, edo haien fundazio ondarea, %50etik gorako
portzentajean, erakunde horiek emandako edo lagatako ondare edo eskubidez
eraturik badago, modu iraunkor batean.
g- Gizarte segurantzako, lan istripu edo gaixotasun profesionalaren mutualitateak.
h- Berezko nortasun juridikoa duten entitateak, organismoak eta erakundeak,
berariaz industria- edo merkataritza-izaerarik ez duten interes orokorreko premiei
erantzuteko sortuak direnean, eta betiere, sektore publikoko subjektu batek edo
zenbaitek gehiengoz finantzatzen badu, kudeaketa kontrolatzen badu edo
administrazio-, zuzendaritza- edo zaintza-organoko kideen erdiak baino gehiago
izendatzen baditu.
i- Aurreko hizkietan adierazitako entitateek, organismo eta erakundeek sortutako
elkarteak.
III. Sektore publikoko kontratuen motak:
 Kontratu tipikoak:
- obra kontratua( SPKL 6, KD 2.6): objektua obra bat egitea izango da (obra: eraikuntza
edo ingenieritza zibileko lan-multzo baten emaitza, berez eginkizun ekonomiko edo
teknikoa izatera zuzendua), obra horren proiektua egitea ere hemen sartzen da.
- obra publikoa emakidan ustezko kontratua (SPKL 7; ED 5.1.a): honen helburua da
emakidadunak obra egitea, horren trukean obra hori usteatzeko eskubidea edo
horretaz gain prezio bat hartuko dute.
- Zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratua ( SPKL 8; ED 5.1.b: zerbitzu-emakida): honen
helburua emakidadunak obra egite eza bestelako zerbitzuak eskaini eta kudeatzea.
Emakidunak trukean, zerbitzu horiek ustiatzeko eskubide soila edo bestela, ordainketa
bat hartzekoa izango da.
- Hornidura kontratua (SPKL 9, KD 2.8): honen objektua produktu edo ondasun
higigarriak finantza (errentamenduan hartzea), leasing (errentamendua hartzea-
erosteko aukerarekin zein gabe- edo, besterik gabe eskuratzea izango da. produktuak
kolokatu edo instalatzea ere barne hartu dezake.
- Zerbitzu kontratua (SPKL 10; KD 2.9): obra kontratuak besarkatzen dituenaz, bestelako
zerbitzuak eskuratzea izango du helburu.
- Sektore publikoko eta pribatuaren arteko lankidetza kontratua ( SPKL 11, KD 3): honen
bidez, epe jakin batean ekintza global eta integratu bat gauzatzeko agintzen zaio
zuzenbide pribatuko erakunde bati. Ekintza global eta integratu horren barruan,
zerbitzu publikoko helburu batzuk edo interes orokorreko jardueri lotutako xede
batzuk lortzeko behar diren inbertsio ez-materialak, obrak edo hornidurak
finanatzatzeaz gain, prestazio hauetako bat ere sartuko da: a- obra, ekipo, sistema eta
produktu edo ondasun konplexuak eraikitzea, instalatzea edo eraldatzea, bai eta haren
mantentzea, eguneratzea edo berritzea, ustiapena edo kudeaketa ere. B- instalazio
konplexuak mantentzeko lanen kudeaketa intgrala. C-egun merkatuan daudenak baino
konponbide aurreratuagoak eta ekonomiaren aldetik onragarriagoak sortzeko berariaz
gratutako teknologia daramaten ondasunak eta zerbitzuakk fabrikatu eta ematea.d-
administrazioaren gain utzitako zerbitzu publikoa edo interes orokorreko jarduera
gauzatzearekin zerikusia duten bestelako prestazioak.
- Kontratu mistoak: kontratu mota bi edo gehiagoren elementuak ditu (kontratu
nagusiaren araudia aplikatuko zaio)
- Kontratu atipikoak: SPKL-k espresuki arautu ez dituenak.
> Kontratu harmonizatuak: araudi komunitarioaren menpe geratzen diren kontratuak izango
dira. Araudi harmonizatupenko kontratuak dira, entitate kontratugilea aginte (botere)
esleitzailea denean:

- obra obra emakida eta zerbitzu emakida kontratuak, haien balio zenbatetsia 5.225.000eurotik
gorako bada.

-hornidura kontratuak, haien balio zenbatetsia 135.000 edo 209000 euro edo gorakoa bada

-zerbitzu kontratuak, haien balio zenbatetsia, 135000 edo 209000 edo gorakoa bada. Gizarte
zerbitzu eta bestelakoeta zerbitzu espexifikoetan, 750000 edo gorakoa bada.

> kontratu subentzionatuak: harmonizatupeko kontratutzat joko dira aginte esleitzaile horiek
diruz lagundutako hainbat kontratu direnean: 5.225.000 euroko edo goragoko kontratuak.
Obrei lotutako zerbitzu kontratuak 209.000 euroedo gorakoak.

Beste guztiak kontratu harmonizatu gabeak izango dira.

 Administrazio kontratuak (19. Art.) SPKL-k sektore publikoko kontratu gisa


tipifikatutako kontratuak, beti ere administrazio publiko batek egin dituenean( zerbitzu
finanatzari, sormen edo interpretazio artistiko edo halako ikuskizunei buruzkoak ez
badira). Hauetaz gain, administrazio publikoen bestelako kontratuak ere izan daitezke,
baldin eta administrazioaren jardun espezifikoari loturik badaude ( administrazio
kontratu bereziak). Prestakuntza, esleipenaa, exekuzioa eta amaiera administrazio
zuzenbideak arautuko ditu.
 Kontratu pribatuak (20. Art.): bestelako entitateek egindako kontratuak izango dira.
Administrazio publikoek zerbitzu finantzari, artistiko, ikuskizun edo hartzipedetzakoak
ere izango dira.prestakuntza eta esleipena administrazio zuzenbideak arautuko du eta
egintza banangarriak eman ahal izango dira, exekuzioa eta amaiera berriz zuzenbide
pribatuak. Kontratua zuzenbide pribatukoa izan arren, administrazio zuzenbidearen
betekizunak bete eta errekurtsoak tarteratzea izango dute.
 3/2011 legegintzako errege dekretuaren ezarpen-eremua objektiboa:
Eremu positiboa: SPKL aplikatuko zaie bai kontratu tipikoei eta bai kontratu atipikoei.
Eremu negativoa (4. Art.) ez zaien aplikatuko printzipioz: nazioarteko hitzarmenei +
haiekin lorturiko kontratuak, zerbitzu publikoko prestazio-harremanei, ondare
publikoari buruzko kontratuei, finantza-zerbitzuen kontratuei, lankidetza hitzarmenei
eta hornitzaile gisako kontratuei.
2. KONTRATAZIOAN APLIKATZEN DIREN PRINTZIPIO NAGUSIAK:
- KONTRATUAREN BEHARRAREN ETA EGOKITASUNAREN PRINTZIPIOA: SEKTORE
PUBLIKOAK bere helburuak lortzeko beharrezkoan diren kontratuak egin behar ditu
(presteketa-dokumentazioa)
-Itun askatasuna (25 art.): alderdien borondatearen araberakoa izan behar du
kontratuak, hala eta guztiz ere gutxienengo edukia eta hainbat debebku ezartzen ditu
legeak.
-berdintasun eta gardentasun printzipioa: (proportziokotasuna): lizitatzaileek
berdintasun.tratua jaso behar dute, diskriminazio debekua dago. Kontratazio organoek
gardentsunez jokatu behar dute. Beraz, publiziztatea, konkurrentzia eta diskriminazio
eza eman beharko da.
-konfideltziltasun printzipioa(140 art.): honek aldebiko ondorioak ditu.
-legezkotasun printzipioa: printzipio honetatik beste bi eratorriko dira; eraginkortasun
printzipioa eta eragimen printzipioa. Irizpidekotasun eremua zabalagoa da hasieran
(prestketa garaian) esleipen garaian baino ( irizpidekotasun teknikoa)

Administrazio kontratuetan bi alderdi egongo dira:

- Administrazio publikoa: kontratatzeko eskumena duen organoa izango da


( kontratatzio batzordea, kontratazio zentrala eta kontratatzio mahaia). Hau
kontratuaren arduraduna izango da. kontratugilearen profila, kontratazio plataforman
igoko da eta administrazioaren kontratazioaren kontsulta-batzordea ere egongo da.
- Kontratugilea: jarduteko gaitasuna izan behar du, enpresa edo lanbide gaitasunaz gain.
Ez du izan behar kontratatzeko debekurik. Kaudimen ekonomiko, finanatzari, tekniko
nahiz profesionala gauzatuko du. behin behinekoak edo behin betikoak izan daitezke.
Gaitasun edo kaudimen betekizunak nahiz kontratatzeko debekurik eza betetzen ez
dituzten kontrattugilearekin egindako kontratuak deusezak izango dira.

Beraz esan bezala honako hauek izango dute administrazioan kontratatzeko gaitasuna:

 Kontratatzeko eskumena duen organoa ( 51. Art.): administrazio bakoitzaren


edo entitate bakoitzaren antolakuntza-arauek zehaztuko dute nor izango den.
- Kontratazio batzordea: ministerio/ sail bakoitzean edo haiei atxikitutako entitateetan
sor daiteke. Hainbat kontratu-mota esleitzeko eskumena izango du ( 316.4)
- Kontratazio-zentrala (203, 204): administrazio bakoitzaren; obra, zerbitzu eta
hornidura kontratuak zentralizatuko dituen zerbitzu espezializatua izango da hau.
- Kontratazio-mahaia: odaeratekiniko izango du, zeinaren helburua objetibotasuna eta
inpartzialtasuna bermatzea izango den. Honek ezingo du esleipenik egin ( nori esleitu
proposatu besterik ez) kontratazio organoak arrazoitu egin beharko du proposamen
horren kontrako erabakia badu.
 Kontratuaren arduraduna (52.): hau pertsona fisikoa edo juridikoa izan
daiteke. Ez dauka zertan entitate kontratugilearekin zerbitzu harreman bat
izan behar. Exekuzio garaian jarraibideak emango dizkio kontratugileari bete
ditzan.
- Kontratugilearen profila: entitate edo kontratazio-organo batek, kontratuen arloan
duen jardueren inguruko guztia bilduko duen webgunea izango da. informatzia badu
helburu ere, ondorio juridikoak izan ditzake.
- Kontratazio-plataforma: estatu mailan aurreikusitako internet-ataria da. sektore
publiko estatalaren organo eta entitate guztiek beren kontratuei buruzko informazio
nagusia bertan argitaratu behar dute.
 Administrazio-kontratazioaren kontsulta-batzordea: sektore-publiko
estatalaren kontratuen arloko aholkularitza-organoa da (kontsultak
erantzungo ditu). Hainbat arlotan proposamenak egin ditzake baita erabakiak
hartu ere

Kontratugilea:

- Jarduteko gaitasuna (54.1): nazionalitate espainiarra ez da ezinbestekoa ( europar


batasunekoak, merkataritza munduko akordioa sinatu duten herrialdekoak,
gainerakotan elkarrekikotasuna galdatuko da.) aldi baterako enpresa elkarteak ere izan
daitezke.
- Enpresa edo lanbide-gaikuntza (54.2): lanbide gaikuntza titulazio akademikoa eskuratu
izanak edo lanbide-elkargo baten kide izateak emango du. enpresa gaikuntza hainbat
enpresa-jardun egin ahal izateko administrazio erabakiz lortuko da (ikuskapen
teknikoak, ziurtapena..)
- Kontratatzeko debekurik eza(60- 61): zeapen administratibo penala jaso izana,
kaudimengabekoa deklaratu izana… kontratazio organoak deklaratzen du gehienetan,
prozedura jakin bat jarraituz.
- Kaudimen ekonomiko, finantzari, tekniko edo profesionala (62.): eskakizun honen
bidez egiaztatzen da kontratugile-gaiak baduela kontratu jakin baten prestazioa
gauzatzeko benetako gaitasuna. Baldintzak aurrez argitaratu behar dira. Eta
dokumentazioa aurkeztu beharko da (74): kaudimen ekonomiko eta finanatziarioak
(deklarazioak, aseguruak…) eta kaudimen tekniko profesionalak (azken urteetako
kontratuak, baliabide pertsonal/materialak).

Kontratugileen sailkapenak zehaztuko du kontratugile.gai batek zein kontrature esleipen-


prozeduran parte ahal izango duen. Kontratu motaren arabera talde orokorrak eta
azpitaldeak egongo dira eta kopuruaren arabera kategoriak egongo dira. Administrazio
kontratazioko aholku batzordeak egingo du sailkapena sektore publiko estatalean, iraupen
mugagabea izango du printzipioz baina aldika egiaztatu ahal izango da.

Kontratugileak ere berme batzuk dauzka eta bete beharko ditu (95.), obra kontratuetan
eta obra emakida kontratuetan eta hala aurreikusiz gero kopuru bat gordailotu beharko
du. Behin behineko bermea: kontratugile-gaiak esleipena eta formalizazioa eman arrte
eskaintzari eutsiko diola aseguratzeko izango da. egoki justifikatu beharko da hau eta ezin
daiteke izan kontratuaren aurrenkontuaren %3a baino gehiago.

Kontratugileak kontratua behar bezala beteko duela segurtatzeko, behin betiko bermeak (95)
(esleipen kopuruaren %5), berme osagarriak (kasu berezietan beste %5 gordeko da guztira %10
izango litzateke eta osoko bermea ( administrazio edo kontratazio-organoak berarekin dituen
kontratu guztiak segurtatzeko) egongo dira.

ADMINISTRAZIO KONTRATUEN OBJEKTUAK:

KONTRATUGILEAK, PRESTAZIOA GAUZATU BEHARKO DU; KODE ZIBILAREN ESKAKIZUNEN


ARABERA, prestazioa zilegia, zehatza eta posiblea izan beharko du. SPKL-k eskakizunak
gehituko dio honi, prestazioa beharrezkoa izan beharko da ( interes orokorrari begira zehaztu
beharko da, administrazioak zehaztuko du espedientean eta irizpidekotasun marjina handia
edukiko du bere esku) eta osoa ( kontratuaren helburuak betetzeko behar duen guztia
besarkatu behar du eta ezingo da zatitu hainbat eskakizun saihestearen) izan beharko du.

Administrazio kontratuaren obejktuaren berariazko edukia:

Administrazio-baldintzen orriak: aurreikuspen juridiko (eskubide, zama…) eta ekonomikoak


jasoko dituztenak: -orokorrak: mota bereko kontratu guztiek jaso beharko dituztenak. Hauek
estatuko administrazio orokorrak, AAEE eta entitate lokalek onar ditzateke. – partikularrak:
kontratu bakoitzarentzat aurreikusitakoak izango dira, hauek berriz kontratazio organoak
zehaztuko dituzte, kontratazio deialdia argitaratu aurretik.

Agindu teknikoen orriak: aurreikuspen teknikoak jasoko ditu (prestazioa nola gauzatu…): -
orokorrak: lehengo berdila, -partikularrak: lehengo berdiñak.
Administrazioak kontratugileari trukean prezio bat ordainduko dio. Prezioa prestazioaren eta
hitzartutakoaren araberakoa izango da. gainera zehatza izan beharko du, hau eurotan
adierazioa izan beharko da, bestelako ordainketa motak salbuespenak izango dira ( gauzatan
ordaintzea, kontratuaren obraren ustiapena administrazioak tarifak ezarriz,zerbitzu publikoeen
erabiltzaileak ordaintzen duten prestazioaren bidez). SALBUESPENAK: berrikuspen edo
aldaketak, kontratuaren aldaketa-klausularen biatartez emango dira, hauek hainbat helburu
lortzeko jokatuko dute ingurabar jakin batzuetan. Behin behineko prezioa: kontratu
konplexuetan, exekutatzen hasi aurretik ezinezkoa bada haien prezioa finkatzea. Holakotan
gehiengo prezioa eta behin behineko prezioa finkatzeko irizpideak finkatu beharko dira.
Prezioa atzeraezina da, finantza-errentamendua-leasing eta obra kontratuan (prezioaren
ordainketa osoa)salbuespenak eman daitezke. Ez da zertan guztia une berean ordaindu behar,
prestazioa denbora luze batez garatzen deanean, administrazioak zatika ordaindu dezake,
halakoetan prezioak berrikusteko sistema aurreikusi ohi da. eta azkenik kontratuaren balio
zenbatetsia atera beharko da, kontratazio-organoaren kalkuluen arabera, administrazioak
ordaindu beharko duen kopuru osoa (BEZ-ik gehitu gabe) kalkulatuko da, horretarako oinarri
gisa merkatuko prezioa hartuko da kontutan.

4. KONTRATAZIO PROZEDURA: PRESTAKUNTZA ETA ESLEIPENA

Kontratuaren prestakuntza: edozein kontratu egin aurretik beharrezkoa da kontratazio-


espedientea (109-113) eratu eta bertan dokumentazio guztia biltzea; hau da: gastu-
konpromisoa (kreditu zihurtagiria, kontu-hartze zerbitzuaren fiskalizazioa eta gastua onartzea
hala badagokio), baldintza agiriak (klausula administratibo orokor eta partikularren agiriak eta
agindu teknikoen agiriak) eta justifikazioa ( espediente horretan egoki justifikatu behar da
hautatutako prozedura eta esleipen-irizpideak).

Honek dira administrazioaren irizpidekotasuna mugatzeko tresnak, izan ere, espedienteak


zehaztua uzten du kontratuaren objektua.

Espediente mota ezberdinak daude; alde batetik arruntak (109-111) hau legeak aurreikusitako
ohiko epeak betez gauzatuko da, salbuespena kopuru txikiko kontratuak izango dira (gastuaren
onarpena eta faktura besterik ez da jasoko espedientean (gehi obra-proiektua, agian) eta beste
aldetik, laburtua izangodugu. Hau bi eratakoa izan daiteke:

- Presazkoa (112): presa hori aitortu eta motibatu egin beharko da. hau lehenago
izapidetuko da, horrela epe batzuk erdira jaitsiz)
- Larrialdikoak (113): egoera katastrofikoak, arrisku larrikoak edo defentsa kolokan
jartzen dutenean emango dira. Espedientea desagertu egingo da; kreditua aurreikusiko
da,Kontratua exekutatu eta gero formalizatuko da eta amaitu ondoren fiskalizatukoda
gastua.

ESLEIPEN PROZEDURA MOTAK:

- Irekia: interesa duen edozein kontratugile.gaiek aurkeztu dezake proposamena (beti


ere zehazturiko betekizunen arabera), kontratuaren edukia ez da lizitatzailea horiekin
hitzartuko.
- Murriztua: entitateak deialdia egingo du, hautaketa prozesuan parte hartu nahi duten
guztiak azal daitezen. Hautatutakoei (bost gutxienez) kontratu jakinaren inguruko
proposamena aurkez dezaketen gonbitea egingo zaie.
- Hitzartua: entitateak kontsultatu egingo ditu hainbat kontratugile-gai eta hala
badagokio, haiekin kontratuaren edukia hitzartuko dute, onderen, berak (motibaturik)
hautatutako kontratugile-gaiari zuzenenan esleituko dio.
- Lehia elkarrizketa: kontratuak, konplexutasun berezia duenean eta beti ere, sektore
publiko eta pribatuaren arteko lankidetza kontratuan erabiliko da. entitateak
zehaztuko du beharra, dokumentu betan. Kontratugile gaiekin elkarrizketa prozesua
gauzatuko du, irtenbideak zehazteko etakontratugile-gaiak proposamenak aurkeztera
gonbidatuko ditu.

PROZEDURA IRIKIA:

PROZEDURA MURRIZTUA

PROZEDURA HITZARTUA

LEHIA ELKARRIZKETAREN PROZEDURA

4. KONTRATAZIO PROZEDURA: PRESTAKUNTZA ETA ESLEIPENA:

Esleipen egintza baten bitartez eman daiteke, aldebakarreko egintza baten bitartez. Eta
bestela formalizazioa emango da ( 156.art.), administrazio-dokumentuan jasako da, honek
kontratua perfekzionatu egingo du (eraginkortasun baldintza ere egongo da aldi berean),
kontratua perfekzionatu arte ezinda da exekutazioa eman. Eskritura publikoan jasotzea eska
dezake kontratugileak,baina ez da ezinbestekoa eta haren kontura egingo da.

5. kontratuaren exekuzioaren berezitasunak.

-pacta sunt servanda ( 209. Art.) : hitzartutakoa bete egin beharko da, kontratuan
hitzartutakoaren mende geratzen dira alderdiak, kontratu pribatuetan ere aplikatzen den
printzipioa da hau.

- arrisku eta zoriaren printzipioa: kontratugileak bere gain hartzen ditu kontratuaren onuarak
eta aldi berean balizko galerak. Ezinbesteko egoeretan ez da emango. Horrez gain, klausula
administratiboen agirian arrisku-banaketa aurreikustea onartzen du legeak kontratu
batzuetan.

- kontratugileak oker exekutatu izana zigortzen da: a- exekuzio akasduna ematen denean,
aurkatu daiteke, horrela kontratu balioaren %10 arteko zigorra ezarriz edo kontratuaren
desegitea ekarriz. B- kontratugilea atzeratzea ere eman daiteke, bere erruz izan bada aurkatu
ahal izango da, interesak edo desegitea ekarriz. Bere errua izan ezean, luzapena eman ahal
izango da.

- administrazioak prezioa ordaintzea (216-217):osorik edo zatika ordaindu ahal izango du beti
ere epeak errespetatuz ( exekuzio ziurtagiria egin eta 30 eguneko epea izango du). hala izan
ezean, kontratugileak ez du kontratua desegite aukera izango 6 hillabeteko atzerapena eman
arte.

-hirugarrenei sorturiko kalte ordaina: administrazioak erantzungo du, administrazioaren


aginduz edo honen proiektuaren akatse sortutako kaltea bada. Gainerako kasuetan jurisdikzio
zibilera jo beharko dugu kontratatzailearen aurka, baina administrazioak ebatziko du nori
dagokion.

Gainera administrazioak aparteko ahalak izango ditu ( prerrogatibak) ( ahalak izanik


ordenamenduak aurreikusi beharko ditu):
- Zuzendaritza boterea: obra eta zerbitzu kontratuetan espresuki ematen da,
kontratuaren eekutazioan administrazioak jarraibideak eman ahal izango ditu.
- Aldebakarreko interpretazio boterea: kontratua exekutatzerakoan, aren edukiari
buruzko zalantzak sortuko balira, administrazioak ebatziko ditu.
- Objektua aldatzeko boterea, ius variandi: klausula agirietan edo lizitazio iragarkian
aurreikusi egon beharko da hau, arrazoi ezberdinak egon daitezke ( proeiktuaren akats
edo gabeziak…I
- Exekuzia geldieran uzteko ahala: interes publikoko arrazoi justifikatuetan oinarriturik
egon beharko da, erabakia motibaturik egon beharko da eta kontratistari kalteak
ordaindu beharko dizkio( desegiteko eskubidea izan dezake)
- Kontratua desegiteko ahala: hainbat kasutan, administrazioak bere eskuetan uzten du
kontratua desegitea, kontratugialren erruz atzerapenik izan bada edo funtsezko
betekizunak gauzatu gabe geratu badira.
- Honetaz gain; ikuskatzeko ahala, tarifak ezartzeko ahala, zehapenak ezartzeko ahala
eta interbentzio edo bahitze ahala izango ditu.

Ius variandi erabiltzeko prozedura bat jarraitu beharko da: klausula administratiboaren
orrian aurreikusia bada, klausulan hartarako ezarritako prozedura erabiliko da. hala izan
ezean, proiektu edo eskakizun teknikoen egitea eman beharko da, ondoren kontratugileari
entzun beharko zaio, zerbitzu juridikoaren txostena meango da askotan. Eta kontratugilea
entzutzerakoan ados egon ezean edo %10tik gorako aldaketa eman bada, estatu
kontseiluak edo kontsulta organoak txosten bat eman beharko du.

Kontratua, kontratugilearen arrisku eta zoriaren arabera exekutatuko da. hortaz gain,
baliokidetza ekonomikoaren teoria da nagusi; hau da, administrazio kontratugileak
eragindako aldaketi aurre egingo dio; horrela, prezioak berrikusiz, kalteordainak ordainduz
( ezinbesteko kasuetan edo ius variandi erabili denean) eta bestelako neurriak hartuko ditu
( tarifak egokitu, epea luzatu edo bestelako klausulak aldatu).

Administrazio-organo kontratugileak eragin ez dituen aldaketei aurre egiteko teoriak


ditugu:

- Factum principis-aren teoria: kontratuarekin zerikusi zuzenik gabeko eragin publikoen


eragiña labartu asmoz.
- Arrisku aurreikusi ezinaren teoria: aurreikusi gabeko gertakeriek kontratuaren gain
eragiten dutenean aplikatuko da.
- Bidegabeki aberastearen teoria: kontratuak/aldaketek aurreikusi gabeko prestazioak
berdindu asmoz.

6. KONTRATUAREN AMAIERA:

Azkentzeko kausak egongo dira; 1- objektua betetzea, bi alderdiek kontratuaren arabera


beren betebeharrak gauzatu dituztenean. 2- kontratua deuseztatzea: administrazio
zuzenbideko nahiz zuzenbide zibileko arrazoi batengatik, 3- kontratua desegitea: bate
aurretik amaitzea, suposamendu tasatuetan gertatuko da.

Objektua betetzea: kontratugileak kontratuaren arabera prestazio osoa gauzatu duenean:

You might also like