You are on page 1of 9

Oinarrizko ikastaroa:

Administrazio-egintzaren ezaugarri
orokorrak 39/2015 Legean

ADMINISTRAZIO-EGINTZAREN KONTZEPTUA

1
Administrazio-egintzaren ezaugarri orokorrak 39/2015 Legean
1. Administrazio-egintzaren kontzeptua

• SARRERA

- Ikuspegi materiala - zer egiten du?: betearazi (betearazteko ahalmena).


Bereziki, sustapena (ikerketarako laguntzak, adib.), kontrola
(zehapenak, adib.), zerbitzu-prestazioa (osasungintza, adib.)

- Ikuspegi formala - nola egiten du?: jarduketa materiala/informala


(herritarrei informazioa eman, adib.) + jarduketa formala
(administrazio-egintza)

2
Administrazio-egintzaren ezaugarri orokorrak 39/2015 Legean
1. Administrazio-egintzaren kontzeptua

• EGINTZA KONTROL-MEKANISMO GISA


- Egintza kontrol-mekanismo gisa. Kontrola posible da egintzak betekizun
batzuk bete behar dituelako baliozkoa eta eraginkorra izateko: prozedura
bat jarraitzea, arrazoitzea...

- Historikoki, kontrola ez da beti erraza izan zenbait esparrutan:


a) Egintza politikoa: gobernu baten erabaki bat, indultu bat, esaterako. Orain,
posible da kontrola, nahiz eta mugatua izan (AAJL, 2. art.)

Auzitegi Gorenaren 546/2013 Epaia: “El indulto no es indiferente a la Ley, y, por tanto, no
puede ser ajeno a la fiscalización de los Tribunales, pues en un Estado constitucional como el
nuestro, que se proclama de Derecho, no se puede admitir un poder público que en el
ejercicio de sus potestades esté dispensado y sustraído a cualesquiera restricciones que
pudieran derivar de la interpretación de la Ley por los Tribunales. (…) aún cuando el
Gobierno puede decidir a quién perdona y a quién no y si perdona la totalidad o solo parte de
la pena, e incluso imponer condiciones para la condonación, lo cierto es que lo que se puede
perdonar, el contenido material del indulto, lo marca la Ley y este elemento reglado es el que
abre la puerta al control de la jurisdicción.”

3
Administrazio-egintzaren ezaugarri orokorrak 39/2015 Legean
1. Administrazio-egintzaren kontzeptua

b) Egintza diskrezionala: Administrazioak erabaki bat hartzen du esparru


batean non bere irizpide propioak aplikatzeko jarduteko tartea duen.

Kontrola posible da mekanismo ezberdinen bitartez:


-kontzeptu juridiko mugagabea
-printzipio orokorrak (arbitrariotasunaren debekua, proportzionaltasuna)
-elementu arautuak
-aginte-desbideratzea

Auzitegi Nazionalaren 951/2013 epaia: En el presente recurso se impugna


la resolución de la DGRN, por delegación del Ministro de Justicia, de
20-12-2011, por la que se deniega la nacionalidad por residencia. La
denegación se basa en que no ha acreditado suficiente grado de
integración en la sociedad española ya que se expresa con alguna
dificultad, no conoce que es la constitución española y no sabe el nombre
de algún personaje político o de algún partido político español “ “el
reconocimiento de la nacionalidad española no es una potestad
discrecional sino un deber cuando concurren los requisitos legalmente
4
previstos “
Administrazio-egintzaren ezaugarri orokorrak 39/2015 Legean
1. Administrazio-egintzaren kontzeptua

c) Jardute-eza: kontrola AAJLren 29. artikuluan aurreikusitako prozeduraren


arabera. Bi kasu:

➢ Administrazioak ez ditu ematen xedapen orokorretan aitortutako


prestazioak (gauzatzen ez diren autonomia eta mendekotasunaren
arretarako sistemaren prestazioak, adib.)

➢ Administrazioak ez ditu bere egintza irmoak gauzatzen (zaraten araudia


betetzen ez duen lokal bat ixteko erabaki irmoa ez da betearazten, adib.)

5
Administrazio-egintzaren ezaugarri orokorrak 39/2015 Legean
1. Administrazio-egintzaren kontzeptua

• KONTZEPTUA
Administrazioaren aldebakarreko deklarazioa,
Administrazio Zuzenbidearen mende dagoena.

a) Deklarazioa: borondatea (zehapena); iritzia (txostena); ezagutza


(ziurtagiria) + espresoa edo isiltasunaren ondoriozkoa
b) Aldebakarrekoa: ez da kontratu bat
c) Ez arautzailea: ez da Administrazioaren erregelamendu bat
d) Administrazio Zuzenbidearen mende dago, ez Zuzenbide
Pribatuaren mende

6
Administrazio-egintzaren ezaugarri orokorrak 39/2015 Legean
1. Administrazio-egintzaren kontzeptua

• EGINTZAREN SAILKAPENA
Egintza motak:

a) Subjektuaren arabera: kolegiatuak (kide anitzeko organoak egina)


edo monokratikoak (kide anitzeko organoak egina)
b) Legearekiko loturaren arabera: arautuak (arauek egintzaren
elementu guztiak aurreikusten dituzte; Administrazioak
automatikoki aplikatu, besterik ez) edo diskrezionalak
(administrazioek badute jarduteko tartea)
c) Kanporatzeko moduaren arabera: berariazkoak edo ustezkoak
(administrazio-isiltasunaren ondoriozkoak)
d) Edukiaren arabera: aldekoak edo kargak ezartzekoak

7
Administrazio-egintzaren ezaugarri orokorrak 39/2015 Legean
1. Administrazio-egintzaren kontzeptua

Prozeduran duten garrantziaren araberako sailkapena


-Izapide-egintzak (APEL, 112. art.): prozeduraren barnean onartutakoak + azken
erabakiarekiko izaera instrumentala + Izapide-egintza kualifikatua: “(…) azken horiek
gaiaren funtsa erabakitzen badute zuzenean edo zeharka, prozedurak jarraitu ezina
eragiten badute, defentsa-gabezia edo eskubide eta interes legitimoen kalte
erreparaezina sortzen badute (...)”
Adibidez: Gaztela eta Leongo Auzitegi Nagusiaren 1039/2017 epaia: Honela zioen aurkaratutako
ebazpenak:

Honela dio Gaztela eta Leongo Auzitegi Nagusiaren epaiak:

8
Administrazio-egintzaren ezaugarri orokorrak 39/2015 Legean
1. Administrazio-egintzaren kontzeptua

-Behin betiko egintzak (APEL, 88.1 art.): gaiaren funtsari buruzko ebazpena,
prozeduran zehar planteatutako gai guztiak erabakitzen ditu. Bereizi:

➢ Administrazio-bidea agortzen duten egintzak (APEL, 114. art.: adib.: hierarkian


goragokorik ez duten administrazio-organoen egintzak): aukerako
berraztertze-errekurtsoa edo administrazioarekiko auzien jurisdikzioa
➢ Administrazio-bidea agortzen ez duten egintzak: adib.: hierarkian goragoko
organoa dutenek onartutakoak: gora jotzeko errekurtsoa nahitaez eta gero
epaitegietara

-Egintza irmoa: ezin da errekurtsorik jarri. (Oharra: administrazio-bidean irmoa den


egintzaren aurka ezin da bestelako administrazio-errekurtsorik jarri)

You might also like