You are on page 1of 2

M7-GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA

SOLDATA ARIKETAK

1 – Aipa itzazu lanekotzat hartzen diren atsedenaldiak.

Lanekotzat hartzen dira atsedenaldi hauek, eta hortaz, ordaindu egiten dira:

a) Asteko atsedena: langileek astero (edo 14 egunez behin, egunak pilatuta),


gutxienez egun eta erdi jarraituko atsedenaldia izateko eskubidea dute, edo bi egun
jarraitukoa, langilea 18 urte baino gutxiago baditu.
b) Jaiegunak: laneko jaiegunak, ordainduak eta berreskuratu ezin direnak, ezingo dira
izan urtean 14 egun baino gehiago.
c) Urteko oporrak: Urteko oporraldi ordaindua adostutakoa izango da, baina ezingo
da inolaz ere izan 30 egun natural baino laburragoa.
d) Lanaldi jarraituko atsedena, horrela adostuz gero. Eguneko lanaldi jarraituak 6
ordu baino gehiagoko iraupena badu, gutxienez 15 minutuko atsedenaldi bat
finkatu beharko da lanaldiaren barruan hartzeko, edo gutxienez 30 minutukoa,
langileak 18 urte baino gutxiago baditu.

2 – Langile batek hutsegite justifikatua egiten badu, ordainsaria jasoko al du? Aipa itzazu 5
hutsegite justifikatuen adibideak.

Bai, jasoko du, justifikatuta dagoelako.

a) Ezkontza
b) Ohiko etxebizitzaren aldaketa
c) Senitarteko bat ospitaleratzea
d) Sindikalgintza-lanak egitea
e) Seme edo alaba baten jaiotza

3 – Soldata motak aipatu.

a) Denboraren araberako soldata


b) Obraren araberako soldata
c) Soldata mistoak
d) Soldata proportzionalak
1. Komisio bidezko soldata
2. Lortutakoaren araberako soldata
3. Zerbitzu-ehunekoaren araberako soldata

4 – IPREM zertarako erabiltzen da?

Gizarte Segurantzaren prestazioak eta beste gizarte laguntza batzuen zenbatekoak


kalkulatzeko erabiltzen da.

5 – Soldatak berrikusteko ze adierazle erabiltzen da?

KPI (Kontsumoko Prezioen Indizea)

6 – Azaldu ezazu langileen eskubideen ukaezintasuna zertan datza.

Kontratua indarrean dagoen bitartean, langileek ezingo die uko egin lege-xedapenek
aitortzen dizkion eskubideei, ezta hitzarmen kolektiboek aitortu dizkion eskubideei ere.

Debekua dago, halaber, langilearen aldeko epaien arabera langileak aitortuak dituen
soldata-eskubideei uko egitea edo horiek bertan behera uztea.

UD4: SOLDATA 31
M7-GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA

7 – Hurrengo hiru esalditxo hauek lotu itzazu:

“lanaldi partzialeko kontratua ”

“Aparteko orduak ”

“ordu osagarriak ”

Lanaldi partzialeko kontratuan langileek ezingo dute aparteko ordurik egin, ordu
osagarriak egin ditzakete.

8 – Oporrak zenbat egun izaten dira gehienez? Ordainduak al dira?

Urteko oporraldi ordaindua adostutakoa izango da, baina ezingo da inolaz ere izan 30 egun
natural baino laburragoa.

9 – Ezgaitasun iraunkor partzialeko egoeran dauden langileek enpresara berriro bueltatzeko


eskubidea izango dutela baldintza batzuekin esaten da, zeintzuk dira baldintza horiek?

a) Baldin eta ezgaitasun iraunkor partzialak ez badio langilearen errendimendu


arruntari eragiten, ezgaitua geratu aurretik betetzen zuen lanpostuan,
enpresaburuak lehengo lanpostu bera eman beharko dio; baina, edonola ere,
ezinezkoa baldin bada, lehen zuen soldata bera gorde beharko dio.
b) Enpresaburuak errendimendua murriztu egin dela egiaztatzen badu, haren
gaitasunari ondo egokitzen zaion lanpostu bat eman beharko dio langileari, eta
horrelakorik egon ezean, soldata proportzionalki murriztuko zaio; hala ere,
murrizketa ez da, inolaz ere, %25 baino gehiagokoa izango, eta diru-sarrerak ezingo
dira lanbide arteko gutxieneko soldata baino baxuagoak izan lanaldi osoa betetzen
denean.

10 – “Kotizazioak ekarpen bikoitza egiten du “ esaten da, zer esan nahi duen azaldu ezazu.

Bi kuota ordaintzen direla esan nahi du. Batetik, enpresaburuen edo patronalaren kuota,
eta, bestetik, langileena edo lan-kuota; hala ere, lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen
erregimenean, eta Soldatak Bermatzeko Funtsei dagokienez, enpresaburuei bakarrik
dagokie kotizazio osoa egitea.

11 – Soldata nola ordaintzen da?

Diruarekin bakarrik edo diruarekin eta gauzekin, ordain daiteke.

12 – Soldatak bermatzeko funtsen konturako soldatak: ariketa.

Oreka S.A. enpresako enpresaburuak langile bati 2022ko 10 hilabeteren soldatak zor dizkio.
Langile honek 1.800 € soldata du hilabete bakoitzeko.

Lan Arloko Epaitegiak emandako epaiaren arabera langileari zenbateko hori onartu zaion arren,
ezin izan du kobratu, enpresaburuak ondasunik ez duelako eta bere burua kaudimengabetzat
aitortu duelako.

Soldatak Bermatzeko Funtsak zenbat diru ordaindu beharko dio langileari, baldin eta
enpresaburuak zor diona ordaintzeko eskatzen badu?

Zorra: 1.800 X 10 = 18.000; LGS= 33,33; FOGASAK gehienez 3 aldiz, 150 egun.

33,33 + [(33,33 x 60)/365] = 38,81; 38,81 x 3 x 150 = 17.464,5

33,33

UD4: SOLDATA 32

You might also like