You are on page 1of 4

- Jatetxe batean lan egiten baduzu, zure hitzarmena ostalaritzakoa izango da, baina

- Notaria batean abokatua bazara, orduan notarioena eta enplegatutako langileena izango da zure
hitzarmena.
- Soldatzaile gisa lan egiten baduzu, metalarena izango da zure hitzarmena.
Eta horrela enpresa eta/edo jarduera-sektore desberdinentzat.

LAN KONTRATUA:
Enpresariaren eta langilearen artean hitzartutako derrigorrezko akordioa da. Bertan, lan
zuzenbidearen arau guztiak errespetatu behar dira. Akordio horren arabera, langileak
enpresaburuaren zuzendaritzapean zerbitzu jakin batzuk emateko konpromisoa hartzen du, eta
trukean ordainsari bat jasotzen du.

OHITURAK ETA USADIOAK:


Denboraren poderioz sortzen dira eta idatzizko araurik ez dagoenean aplikatzen da bakarrik. Hauek
aplikatzeko, TOKIKOAK ETA LANBIDEARENAK izan behar dute. Adibidez: Langile batek
ohitura bat barneratu nahi badu, horrek, bere lanbidearena eta lantokiarena izan behar du.

EKINTZA 1. CLASSROOM-EKO EDPUZZLE BIDEOA IKUSI ETA GALDERAK


ERANTZUN.

1.2. LAN HARREMANAK.

Lan-harremana esaten diogu langile deritzon pertsona fisiko baten eta pertsona fisikoa edo juridikoa
izan daitekeen enpresaburuaren arteko harremanari. Harreman horretan, langileak bere lanbide-
zerbitzua emateko konpromisoa hartzen du, pertsonalki eta borondatez; enpresaburuak, berriz, lana
zuzentzen du eta langileari ordainsaria edo soldata ordaintzeko betebeharra hartzen du bere gain.
Hiru harreman mota bereiz ditzakegu: Arruntak, bereziak eta lan-zuzenbidetik kanpokoak.
a) Lan harreman arruntak: (L.E-ren 1.go artikuluan jasota)
Lan-harremana sortzeko, honako baldintza hauek bete behar dira ezinbestean: mendekotasuna,
besteren kontura aritzea, borondatezkoa, ordainsaria eta guztiz pertsonala.

• Menpekotasuna: langileak enpresaren aginduak bete behar ditu eta haren zuzendaritzaren
mende dago.

• Besteren kontura aritzea: enpresak bere gain hartzen du arriskua eta enpresaburuak lortzen
ditu lanaren etekinak.

ENPRESA ETA EKIMEN SORTZAILEA 2022-2023 IKASTURTEA


• Borondatezkoa: langileak askatasun osoa izan behar du lan egin edo ez erabakitzeko, eta
inork ezin du behartu nahi ez duen lan-jarduera batean aritzera.

• Ordaindua: egindako lanaren truke, soldata bat jasotzen du langileak. Soldata egokia.

• Norberarena: langilea bera da lana egin behar duena, esate baterako, langile bat gaixotzen
bada, haren ordez ezin daiteke lagun bat lanera joan.

b) Lan harreman bereziak:


Lan- harreman arrunten ezaugarri guztiak dituzte, baina arau zehatz batzuen bidez sortu dira eta
arau horiek arautzen dituzte. Arau zehatz horietan xedatzen ez den guztian, Langileen Estatutua da
arau aplikagarria, ordezko gisa.Ondorengo lan- harremanak bereziak kontsideratzen dira:

• Goi- zuzendaritzako langileak.

• Familia-etxeko zerbitzariak.

• Espetxeetan zigortuta daudenak.

• Ikuskizun publikoetako artistak.

• Kirolari profesionalak.

• Enpresaburu batentzat edo gehiagorentzat merkataritzako eragiketetan esku hartzen duten


pertsonenak, hauek arriskua euren gain hartzen ez badute.

• Enplegu-zentro berezietan zerbitzuak ematen dituzten langile minusbaliatuak.

• Legeren batez lan-harreman berezitzat aitortutako beste edozein lan.

c) Lan-zuzenbidetik kanpoko lan harremanak:


Erabaki politiko batengatik edo lan harreman arrunten ezaugarriren bat ez betetzeagatik, Langileen
estatutua aplikatzen ez zaien harremanak dira.

• Funtzionario publikoak. (Administrazio zuzenbideak arautzen du)

• Derrigorrezko lanak.

• Lagunarteko lanak edo auzolana.

• Familiako lanak.

• Norberaren konturako lanak.

• Borondatezko lanak.

ENPRESA ETA EKIMEN SORTZAILEA 2022-2023 IKASTURTEA


1.3. LAN ARAUAK APLIKATZEKO ETA INTERPRETATZEKO PRINTZIPIOAK

Hausnartu....
Hainbat arau egon daitezke gai bera arautzeko. Adibidez, demagun lanean ari zarela, eta,
oporrei dagokienez, zerbitzua emandako urte oso bakoitzeko, Langileen Estatutuak 30 opor-
egun eta hitzarmen kolektiboak 40 opor-egun aurreikusten dituela, eta zure kontratuan 35
egun itundu dituzuela. Zer oporraldi aplikatuko zaizu?
Horretako egoerei dagokienez, Lan Zuzenbideak printzipio jakin batzuk ezartzen ditu,
aplikatu beharreko araua zehazteko. Printzipio horiei arauak aplikatzeko eta interpretatzeko
printzipioak esaten zaie. Jakin nahi al duzu zein diren eta zertan datzan?
1. Arau-hierarkiaren printzipioa: Beheragoko mailako arauak ezin du inoiz goragoko
mailako arauaren kontra egin. Adibidez, Langileen Estatutuak astean gutxienez egun eta
erdiko atsedena egin behar dela ezartzen badu, hitzarmen kolektiboek ezin izango dute hori
baino denbora-tarte txikiagorik ezarri, goragoko mailako lege baten kontrakoa baita. Egoera
horretan, Langileen Estatutuan xedatutakoa aplikatuko litzateke, eta hitzarmen kolektiboko
klausula baliogabea izango litzateke.
2. Araurik onuragarrienaren printzipioa:Printzipio horren arabera, bi lan-arauren edo gehiagoren
artean gatazka sortzen bada, arau horiek estatu-mailakoak edo itundutakoak izanik ere, gatazka hori
langilearentzat onuragarriena den araua aplikatuta konponduko da.

3. Baldintzarik onuragarrienaren printzipioa:Printzipio horren arabera, enpresaburuak lan-


baldintzak hobetzen baditu idatziz edo ahoz, hobekuntza hori eskuratutako eskubide bihurtzen da
langilearentzat. Adibidez: Enpresa batek orain dela 10 urtetik hona langileei joan eta etorriko
gastuen kontzeptuagatik 100€ hilero ordaintzen dizkie. Datorren urtetik aurrera eskubide hori
kentzea erabakitzen du. Ezin du. Eskubide bihurtu ba. Dena den, datorren urtetik aurrera
kontratatzen den langile berri batek eskubide hori ez du izango.

4. Eskubideen ukaezintasunaren printzipioa: ez da baliozkoa izango langileek legezko arauek


edo hitzarmen kolektiboek onartutako eskubide xedaezinei uko egitea. Adibidez: oporrak, greba,
gutxieneko soldata, gehieneko lanaldia, atsedenak, etab.

ENPRESA ETA EKIMEN SORTZAILEA 2022-2023 IKASTURTEA


5. In dubio pro operario printzipioa:langilea babesteko neurri bat da. Printzipio horren arabera,
arau batek bi interpretazio edo gehiago baldin badu, langilearentzat onuragarriena den interpretazioa
hartuko da kontuan. Adibidez: Hitzarmen kolektiboan oporradiak hilabete batekoa dela ezarrita
dago. Zalantza: Hilabetea, 30 egunekoa edo 31? Langilearentzat onuragarriena: 31 egun. Beraz,
oporraldiak 31 egunekoak izango dira.

EKINTZA 2. CLASSROOM-EKO EDPUZZLE BIDEOA IKUSI ETA GALDERAK


ERANTZUN.

EKINTZA 3. CLASSROOM-ERA IGOTAKO ARIKETA EGIN.

EKINTZA 4. DENBORA LERROA.

➔ Espainiako lan-zuzenbidearen eta langile-mugimenduaren bilakaerarekin zerikusia duten


gertakari historiko garrantzitsuak hautatuko ditugu.

➔ Bakoitzaren deskribapen laburra egingo dugu.

➔ Gertaerekin batera doazen irudiak sartuko ditugu.

➔ Informazioa nondik lortu dugun estekatu eta/edo erakutsiko dugu


Lana taldeka izango da eta Genially edo Canva baliabidea erabiliko duzue. Gelan aurkezpena
egingo duzue.

1.4. LAN KONTRATUAK.


Enpresariaren eta langilearen artean hitzartutako derrigorrezko akordioa da. Bertan, lan
zuzenbidearen arau guztiak errespetatu behar dira. Akordio horren arabera, langileak
enpresaburuaren zuzendaritzapean zerbitzu jakin batzuk emateko konpromisoa hartzen du,
eta trukean ordainsari bat jasotzen du.

- Lan kontratuaren subjektuak:


Lan-kontratuaren subjektuak langilea eta enpresaburua dira. Lan-kontratua baliozkoa izan
dadin hurrengo baldintzak bete beharko ditu:

a) Enpresaburua:

ENPRESA ETA EKIMEN SORTZAILEA 2022-2023 IKASTURTEA

You might also like