You are on page 1of 1

Lan Orientazioa 2021-2022 Ikasturtea LAN ARRISKUEN PREBENTZIOA:

- LAN ARRISKUEN PREBENTZIO PLANA:

Plan honek erakusten duena da enpresaren LAP… Plan honetan bildu dira, enpresa….. S.L.-en jaso diren
neurriak, lan alorreko arriskuak murriztu eta lan arloko baldintzak hobetzeko.
Plan hau idazten da langileen osasunaren aurka sor daitezkeen kalteak murrizteko helburuarekin:
Lanpostuak eta beraien deskribapena. (Lan postu ezberdinak identifikatzea beharrezkoa)
o Lanpostu mota.
o Eginkizuna.
o Erabiltzen dituen makinak edo lan-erremintak.
o Zer mugimendu eta esfortzu egin behar dituen sarritan.
o Bestelako informazio erabilgarria.
- Babes teknika kolektiboak.
o Lanpostuak identifikatu eta gero, zer babes teknika kolektibo ezarriko ditugu
o Eta zenbat EPI? Lanpostu bakoitzaren beharrak zehaztu
o Segurtasun seinaleei dagokionez, zeintzuren beharra dago enpresan? Ondorengoen artean aukeratu
beharko da: ohartarazpen seinaleak, debeku seinaleak, betebeharrei dagozkien seinaleak, suteen
aurkako ekipoei dagozkien seinaleak, eta sorospen eta salbamenduzko seinaleak.
o Azkenik, beharrezkoa izango al da langileren batek keinuen bidezko seinaleen gaineko formazioa
jasotzea?.

- Enpresa jabeen betebeharrak prebentzioari dagokionez.


o Larrialdi baten aurrean, zein langile izango da enpresan bere lankideak gidatuko dituena.
o Lan Arriskuen gaineko formazioa, eta aldizkako mediku kontrolak. Aurkitu enpresa bat zerbitzu
hauek eskaintzen dituena zuek enpresa kokatu duzuen inguruan.

- Langileen betebeharrak.
o Enpresa jabe bezala, nola gogoraraziko diezue langileei beraien betebeharrak bete behar dituztela.
Konbenio kolektibo bat egongo al da, ala ez? Faltak jasoko dituen barne-dokumentu bat egongo al
da?

- Prebentzioaren antolaketa gure enpresan.


o Nola antolatuko da prebentzioa enpresan. Gure kabuz ala behartuta al gaude horretara gure jarduera
arriskutsua delako?

- Lan arrisku faktoreak, gure langileei bereziki eragiten dietenak.


o Zuen enpresan ematen diren arriskuak identifikatu eta azaldu, bai arriskuak eta baita aurreikusten
dituzuen irtenbideak.
o Aztertu egon daitezkeen arriskuak: lantokiko-eremuak/lekuak, arrisku elektrikoak, sutea, zarata eta
bibrazioak, radiazioa eta tenperatura, argitasuna, eta kargak (mentala, fisikoa eta baldintza
psikosozialak).

- Ondorioak.
o Idea argi bat isladatu.
o LAP-ari dagokion hausnarketa egin

-1-

You might also like