You are on page 1of 18

9.

unitatea

Giza
baliabideen plan
estrategikoa

LABURPENA
■ Plangintza estrategikoaren kontzeptua
eta plangintza-mailak
■ Giza baliabideen plan estrategikoa:
definizioa eta garapena

HELBURUAK
•• Giza baliabideen plangintza-prozesua
deskribatzea.
•• Giza baliabideen plan estrategikoa
diseinatzeko eta ezartzeko prozesua
aztertzea.
•• Giza baliabideen plangintza-prozesua
garatzeko behar diren agiriak egitea.
•• Giza baliabideen plangintzak
erakundeen garapen harmoniatsurako
duen garrantzia balioztatzea.
9. unitatea – Giza baliabideen plan estrategikoa 183

1 >> Plangintza estrategikoa


Hiztegia
Enpresa batek giza baliabideen gaineko politika bat garatuko du
langileen hautapen, trebakuntza eta sustapenaren bitartez, baina, Estrategia: une bakoitzean
erabaki aproposa hartuko
politika hori eraginkortasunez ezartzeko, plangintza estrategikoaren dela ziurtatzen duen arau-
barruan txertatu behar da. multzoa.
Enpresa-estrategia: enpresa
Plangintza estrategikoa egiteko prozesuan, enpresak bere baten epe luzeko helburuak
xedea, ikuspegia eta helburuak finkatzen ditu barruko eta zehazten ditu, eta helburu
kanpoko egoeraren azterketa globaletik abiatuta, eta horiek erdiesteko zer ekintza
aurreikusitako helburuak lortzeko zer plan egin behar egin behar diren eta
diren erabakitzen du. beharrezko zer baliabide
esleitu behar diren eraba-
kitzen du.
Plangintza estrategikoaren ezaugarriak hauek dira:
− Enpresan gauzak nola egin behar diren zehazten du, enpresa-kultura deritzona.
− Epe luzeko helburuak finkatzen ditu.
− Helburu orokorrak lortzeko prozesuak zehazten ditu.
− Egoera errealetik abiatzen da, eta nahi den egoerara iristeko bidea zehazten du.
− Enpresa baten plan guztiek hartzen duten oinarria da.
− Enpresaren zuzendaritzak egin behar du, erakunde osoa hartu behar baita kontuan.
− Dinamikoa izan behar du; hau da, aldizka aztertu eta aldaketak egiteko aukera eman behar du.

Plangintza estrategikoaren oinarrizko elementuak hauek dira:

Elementua Deskribapena

Xedea Enpresaren izateko arrazoia da.

Ikuspegia Enpresak, kanpora begira, bere buruaz eman nahi duen irudia da.

Enpresaren kultura Enpresaren gauzak egiteko modua da.


Enpresako bizitzan ager daitezkeen egoeren aurrean egiten diren juzgu
Balioak
etikoak dira, enpresako kide guztiek onartzen dituztenak.

Helburu Epe laburrera egin nahi diren lorpenak deskribatzen dituzte, bai eta egin
estrategikoak ote diren egiaztatzeko modua ere.

Plangintza estrategikoak maila hauek ditu:


− Maila estrategikoa: epe luzeko plangintza, helburu orokorrak
ezartzeko erabiltzen dena. Enpresaren etika eta
• Maila korporatiboa: enpresaren plangintza globala da; plangintza estrategikoa
zuzendaritza arduratzen da horretaz, eta enpresa osoaren Enpresaren plangintza estra-
tegikotik ezarri behar da
jardunbideak finkatzen ditu. enpresaren etika. Jokabide
• Maila funtzionala: maila honetan, plan estrategiko bat etikoa enpresaren estrate-
diseinatzen da enpresaren oinarrizko funtzio bakoitzerako; giza giaren funtsezko atala da.
baliabideetarako, adibidez.
− Maila operatiboa: epe laburrerako egiten da plangintza; hots,
helburu operatiboetan oinarritutako plan eta proiektu zehatzak
finkatzen dira maila estrategikoko helburu orokorretara begira.
184

Maila korporatiboa
MAILA ESTRATEGIKOA
Maila funtzionala

MAILA OPERATIBOA

9.1 irudia. Plangintza estrategikoaren garapen-mailak.

Enpresaren giza baliabideen plangintza-maila funtzionaleko plangintza estrategikotzat jo daiteke, eta


proiektu zehatzen plangintza operatiboan zehaztu behar da.

Kasu praktikoak 1
Enpresaren xedea eta plangintza-mailak
Personasa enpresaren xedea da bezeroei konponbiderik onenak ematea, akziodunen errentagarritasuna
areagotzea, eta gizarte-aurrerabidean laguntzea bere langileen garapen profesional nahiz pertsonala
indartuz.

Horretarako, plan hauek egitea pentsatu du: enpresaren plan estrategikoa, ekoizpena hobetzeko plana,
giza baliabideen plana, langileak trebatzeko plana, finantza-plana eta hornikuntza-plana.

Adierazi zer plangintza-mailatan sartzen diren plan horiek.

Ebazpena
− Maila estrategikoan, plan hauek daude:
• Maila korporatiboa: enpresaren plan estrategikoa, non xedea eta gainerako mailetarako oinarrizko
jardunbidea adierazten baitira.
• Maila funtzionala: ekoizpena hobetzeko plana, bezeroei zerbitzu hobeak emateko; giza baliabideen
plana, langileen garapena bultzatzeko; eta finantza-plana, baliabide ekonomikoak eskuratzeko.
− Maila operatiboan, plan hauek daude: trebakuntza-plana, giza baliabideen planaren zati bat garatzen
duena; eta hornikuntza-plana, ekoizpen-planaren oinarrizko zereginetako bat garatzen duena.

Proposatutako jarduerak
1·· Idatzi 1. kasu praktikoan ikusi dugun Personasa enpresaren plan estrategikorako ikuspegi posible bat.
2·· Adierazi zer erlazio dagoen plangintza estrategikoaren maila baten eta bestearen eta plangintza
operatiboaren artean.
9. unitatea – Giza baliabideen plan estrategikoa 185

2 >> Giza baliabideen plangintza estrategikoa


Enpresako plan estrategikoen artean, giza baliabideena da
garrantzitsuenetako bat, giza faktorea erabakigarria baita enpresa
guztietan.
Giza baliabideen plangintza estrategikoaren prozesua 9.2. irudian
ageri den eran egiten da.

ENPRESAREN PRINTZIPIOAK

Barne-azterketa Kanpo-azterketa

Giza baliabideen estrategia

Giza baliabideen helburu orokorrak

Giza baliabideen alorreko jarduketa-proiektuak

9.2 irudia. 9.2. Giza baliabideen plangintza estrategikoaren prozesua.

2.1 > Enpresaren printzipio estrategikoen azterketa

Giza baliabideen plan estrategiko bat garatzeko lehen urratsa da printzipio estrategikoak aztertzea.
Hauek izan ohi dira:
− Komunikazioa: barruko nahiz kanpoko komunikabide-kanalak ezartzea, informazioa enpresako
organo guztien artean trukatu eta partekatzeko.
− Plangintza: efikazia eta efizientzia bermatuko duten integrazio-, koordinazio- eta kudeaketa-
sistemak ezartzea.
− Elkarlana: baliabideak optimizatzea planeko helburuak lortzeko enpresaren organo guztien
bitartez.
− Konpromisoa: enpresako arlo guztien aldetik inplikazio etengabea eta konpromiso aktiboa lortzea,
arlo horietako arduradunen bitartez.

2.2 > Abiaburuko egoeraren azterketa

Gaur egungo egoera errealetik etorkizuneko egoera idealera egin behar den bidea da plangintza
estrategikoa.
Beraz, giza baliabideen sailari barrutik nahiz kanpotik eragiten dion abiaburuko egoera ahalik eta
zehatzen deskribatzea da hurrengo urratsa.
186

Hainbat tresna erabil daitezke horretarako, baina AMIA matrizea (ahuleziak, mehatxuak, indarrak,
aukerak) da ohikoena; horren bidez identifikatzen dira helburu estrategikoak lortzeko lana oztopatu
edo erraztu dezaketen puntu kritikoak (9.3. irudia).

GAUR EGUNGO EGOERAREN DIAGNOSTIKOA

Barne-azterketa Kanpo-azterketa

Ahulezia Mehatxua
Barruko eta uneko Kanpoko ingurunearen
egoera baten alderdi alderdi txarra eta
etorkizunean izan
txarra dezakeen proiekzioa

Indarra Aukera
Kanpoko ingurunearen
Barruko eta uneko alderdi ona eta
egoera baten alderdi etorkizunean izan
ona dezakeen proiekzioa

9.3 irudia. AMIA matrizea.

Adibideak

AMIA matrizea: giza baliabideen plangintza estrategikorako eredua

Ahuleziak Indarguneak
− Giza baliabideen sailaren barne-irudi − Adostasun orokorra etengabeko hobe-
txarra. kuntzaren beharraz.
− Plantilla ezegonkorra. − Enpresako langileen inplikazioa helburu
− Langileen motibazio edo trebakuntza estrategikoak lortzeko.
falta. − Zuzendaritzaren konpromisoa plangintza-
− Zurruntasuna komunikatzeko bideetan. rekiko.
− Langileen partaidetza eskasa erabakie- − Erantzukizun sozial korporatiboa ezartzea
tan. (lanaren eta familiaren arteko batera-
− Plangintza estrategikoaren aurkako jarre- garritasuna, berdintasuna eta abar) giza
ra. baliabideen alorrean.
− Elkar ulertzea elkarrizketa sozialean.
− Baliabide teknologikoak langileak aiseago
kudeatzeko.

Mehatxuak Aukerak
− Ezegonkortasuna eta baliabide falta era- − Araudi-malgutasuna lan-harremanetan.
giten dituen krisi ekonomiko eta finan- − Etengabeko hobekuntzaren eta kalitatea-
tzarioa. ren kultura.
− Legegintza-aldaketa etengabeak − Trebakuntza-maila handiko langileak har-
− Kalitate handiagoaren eske ari den mer- tzeko aukera.
katuaren presioa. − Kanpoko laguntza teknikoa kalitatekoa
− Lehiakortasun bizia. izatea.
9. unitatea – Giza baliabideen plan estrategikoa 187

Kasu praktikoak 2
Barne- eta kanpo-azterketa
Zerbitzu turistikoetako enpresa batek bidaiarien garraioan diharduen enpresa batekin bat egin du, krisi
ekonomikoari hobeto aurre egitearren.

Bat-egitearen ondorioz, enpresa berriak, langileen ordezkarien iritzia kontuan hartu gabe, lehengo
enpresetan guztira zeuden lanpostuetatik % 15 suntsitu ditu, inbertsio handia egin du baliabide
teknologikoetan, eta kalitaterako eta etengabeko hobekuntzarako plan bat ezarri du.

Egin AMIA matrizea giza baliabideen plan estrategiko bat diseinatzeko.

Ebazpena

Ahuleziak Indarguneak
− Giza baliabideen sailaren barne-irudi − Adostasun orokorra etengabeko hobe-
txarra, plantillan egindako murrizketak kuntzaren beharraz.
direla eta. − Zuzendaritzaren konpromisoa plangintza-
− Motibazio eta konfiantza falta enpresaren rekiko.
zuzendaritzan, arrazoi beragatik. − Baliabide teknologikoak langileak aisea-
− Langileen parte-hartze eskasa eraba- go kudeatzeko.
kietan, eta, beraz, motibazio falta. − Negozio osagarriak bateratzea.
− Enpresaren eta langileen arteko desados- − Mugikortasun-aukera gehiago enpresan
tasunak. gelditu diren langileentzat.

Mehatxuak Aukerak
− Ezegonkortasuna eta baliabide falta era- − Araudi-malgutasuna lan-harremanetan.
giten dituen krisi ekonomiko eta finantza- − Etengabeko hobekuntzaren eta kalita-
rioa. tearen kultura.
− Kalitate handiagoaren eske ari den mer- − Kanpoko laguntza teknikoa kalitatekoa
katuaren presioa. izatea.
− Lehiakortasun bizia.
− Gizarte-gatazkak eragiteko aukera.

2.3 > Giza baliabideen estrategia

Giza Baliabideen estrategia planteatzeko ordua da, hau da, enpresak martxan jarriko dituen giza
baliabideetako politikak zehazteko ordua.

Giza baliabideen estrategiak bi fase ditu: ildo estrategikoak zehaztea eta funtzioak identifikatzea.
− Giza baliabideen planerako oinarrizko ildo estrategikoak hauek dira:
• Hobetzeko beharra: giza baliabideak kudeatzeko ereduak hobetzeko modukoak izan daitezke,
enpresa osatzen duten pertsonen zereginaren ikuspegi estrategikotik begiratuta.
• Pertsonak giltzarri: enpresaren zerbitzura dauden pertsona guztiak funtsezkoak dira enpresaren
jarduerarako.
• Langileen funtzioaren posizio estrategikoa: giza baliabideen kudeaketa erabakigarria da
enpresak behar bezala funtziona dezan.
• Helburu eta emaitzetan oinarritutako kudeaketa: baliabideen erabilera efizienteari eta
helburuen betetze-mailari erantzun egin behar zaie, emaitzak ebaluatuta.
188

• Antolamendu-egiturak egokitzea: antolamenduaren egitura eta diseinua oinarrizkoak dira


bezeroen eskariei behar bezala erantzuteko. Hori dela eta, antolamenduaren egitura lortu nahi
diren helburuetara moldatu behar da.
• Enpresaren beharretara moldatzeko gaitasuna: lan-baldintzak malguago egitea eta
enpresaren beharretara moldatzea da enplegu-sorkuntza bermatzeko erarik onenetako bat.
• Giza baliabideen aurreikuspenezko kudeaketa: xedea da enpresak, une oro, nahiko langile
izatea eskura, esleitutako zeregin jakin horiek egiteko gaitasun, motibazio eta trebakuntza
dituztenak.
• Erantzukizun sozial korporatiboa ezartzea: laneko bizi-kalitatea hobetzea da jomuga, zenbait
kontu hobetuz: ordainsariak, lanaren eta familiaren arteko bateragarritasuna, segurtasuna, lan-
osasuna, ingurumen-inpaktua eta parte-hartzea.
− Oinarrizko ildo estrategiko horiei jarraitzeko, 1. unitatean ikusi ditugun giza baliabideak
kudeatzeko funtzioak garatu behar ditu enpresak:
• Enplegua.
• Garapen pertsonala.
• Diru-konpentsazioa.
• Lan-harremanak.
• Gizarte-zerbitzuak.

Kasu praktikoak 3
Giza baliabideen ildo estrategikoak eta funtzioak
2. kasu praktikoan ikusi dugun sektore
turistikoko enpresak, garraio-enpresaren eta
bidaia-agentziaren arteko bat-egitetik
sortutako hark, ildo estrategiko hauek finkatu
ditu giza baliabideen planerako:

− Helburu eta emaitzetan oinarritutako


kudeaketa.
− Enpresaren beharretara moldatzeko gaita-
suna.
− Giza baliabideen aurreikuspenezko kudea-
keta.
− Erantzukizun sozial korporatiboa ezartzea.

Ildo estrategiko horiei jarraitzeko, giza


baliabideen kudeaketa-funtzioak garatu behar
ditu: enplegua, langileen garapena, diru-
konpentsazioa, lan-harremanak eta gizarte-
zerbitzuak.

Adierazi langileen kudeaketako zer funtziok eragiten duen gehiena ildo estrategiko bakoitzean.
9. unitatea – Giza baliabideen plan estrategikoa 189

3
Ebazpena

Ildo estrategikoak Langile-kudeaketaren funtzioak

Helburu eta emaitzetan oinarritutako − Enplegua: langile bakoitzak egindako lana


kudeaketa. ebaluatuz.
− Diru-konpentsazioa: lanpostuak beren
errendimenduaren arabera balioztatuz.

Enpresaren beharretara moldatzeko − Langileen garapena: enpresaren beharren


gaitasuna. arabera langileak hainbat lanpostu egiteko
trebatuko dituen trebakuntza-plan baten
bidez.

Giza baliabideen aurreikuspenezko − Enplegua: langileen etorkizuneko beharrak


kudeaketa. planifikatuz, eta unean uneko lanposturako
egokienak hautatuz.
− Langileen garapena: etorkizuneko agindu-
postuetarako —tartekoak edo zuzendari-
tzakoak— onenak sustatzen dituen barne-
sustapeneko sistema baten bidez.

Erantzukizun sozial korporatiboa − Gizarte-zerbitzuak: langileek erkidegoko


ezartzea. zerbitzuetan parte hartzeko pizgarri sozialen
programak garatuz.

2.4 > Helburu orokorrak eta jarduketa-proiektuak

Giza baliabideen sailerako helburu orokorrak finkatzeko garaia da, bai eta helburuok garatuko
dituzten jarduketa-proiektuak diseinatzekoa ere.
Giza baliabideen plan estrategikoko helburu orokorrek ezaugarri hauek dituzte:
− Egitura. Oinarrizko hiru osagai izan behar ditu: zer lortu nahi da, nola? (horretarako erabili behar
diren tresnak edo teknikak), eta zertarako? (zer helburu estrategiko lortzeko ari garen lanean).
− Denbora-epea. Helburu estrategikoak dira, eta, beraz, epe luzera (3-5 urtera) lortzeko ezarri behar
dira.
− Lehentasuna. Plan estrategiko bateko helburu orokorrek lehentasun bera izaten dute, aldi berean
egiten baita haiek lortzeko ahalegina. Izan ere, gehienetan, bateragarri ez ezik, elkarren osagarri ere
izaten dira.
− Ezin dira zuzenean aplikatu. Ekintza zehatzak baliatuz garatzen dituzten proiektuen bitartez egin
behar dira.
Giza baliabideen plangintza estrategikoaren ikuspegitik, oro har, lau helburu orokorretan jardun
behar da:
− Enpresaren efizientzia globala.
• Giza baliabideek helburu estrategikoak lortzeko ahaleginean egin beharreko ekarpena zehaztea.
• Giza baliabideen sailak helburu estrategikoak lortzeko konpromisoa hartzea.
190

− Giza baliabideen sailaren efizientzia.


• Giza baliabideen sailean esparru bat finkatzea, enpresako langile guztien lanari orientazio
komuna emango diona.
• Giza baliabideak eraginkortasunez kudeatzea, lankidetzaren ikuspuntutik, enpresari
lehiakortasunaren aldetik ematen dion abantaila nabarmenduz.
Helburu orokorrak lortzeko proposatzen diren jarduketa-proiektuek langile-kudeaketako zereginak
hartzen dituzte erreferentziatzat, eta gai hauetakoren bat hartzen dute ardatz:
− Giza baliabideen antolamendu- eta kudeaketa-eredua.
− Sustapen-sistema eta ordainsari-eredua.
− Langileak trebatzeko planak eta prozesua.
− Barne-informaziorako eta komunikaziorako sistemak.
− Laneko osasuna eta lan-arriskuen prebentzioa.
− Kalitate-arauak ezartzea giza baliabideen kudeaketan.
− Erantzukizun sozial korporatiboaren printzipioak ezartzea.
Helburu orokorrei lotutako jarduketa-proiektuen jarraipena egiteko, tresna batzuk erabiltzen dira, 9.4
irudian ageri direnak:

Helburu orokorra

Tenporalizazioa
Proiektua Arduraduna Aurrekontua Kontrola/ebaluazioa
Hasiera Bukaera

Tenporalizazioa
Proiektua Arduraduna Aurrekontua Kontrola/ebaluazioa
Hasiera Bukaera

9.4 irudia. Helburu orokorren garapenaren gidaliburua.

Proiektu bakoitzerako, 9.5 irudian ageri denaren antzeko garapen-egutegi bat egitea komeni da:

Helburu orokorra
Proiektua Urtarrila Ots. Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abu. Iraila Urria Azaroa Abendua

9.5 irudia. Proiektuen garapen-egutegia.


9. unitatea – Giza baliabideen plan estrategikoa 191

Kasu praktikoak 1
Giza baliabideen plan estrategiko baten helburu orokorrak eta jarduketa-
proiektuak
Industria-zerbitzuen Serviemsa enpresak helburu orokor batzuk ezarri ditu bere giza baliabideen plan
estrategikoan; besteak beste, hauek:

− Beharrezko giza baliabideak planifikatu, eskuratu eta egokitzea, eta haien sustapena, ibilbide
profesionalaren garapena, lana egiteko era eta ordainsaria hobetzea.
− Langileen konpetentziak eta prestakuntza hobetzeko eta bezeroei eman beharreko zerbitzuek
eragindako beharretara egokitzeko trebakuntza-prozesuak bultzatu eta hobetzea.

Helburuok lortzeko, proiektu hauek pentsatu dira:

− Langile berriei harrera egiteko plana.


− Konpetentzien araberako trebakuntzaren kudeaketa-eredu bat ezartzea.
− Egindako lana ebaluatzeko sistema bat aztertu eta diseinatzea.
− Barne-sustapeneko eta administrazio-karreraren garapenerako sistema bat diseinatzea.
− Internet bidezko urruneko trebakuntzak eskaintzen dituen ikasteko modu berriak txertatzea.

Adierazi zer helburu orokor dagozkion proiektu bakoitzari.

Ebazpena Helburu orokorren eta proiektuen arteko erlazioa taula honetan ikusten da:

Helburu orokorra Proiektua

− Langile berriei harrera egiteko plana.


Beharrezko giza baliabideak planifikatu, − Egindako lana ebaluatzeko sistema bat
eskuratu eta egokitzea, eta haien susta- aztertu eta diseinatzea.
pena, ibilbide profesionalaren garapena,
lana egiteko era eta ordainsaria hobe- − Barne-sustapeneko eta administrazio-
tzea. karreraren garapenerako sistema bat
diseinatzea.

Langileen konpetentziak eta prestakuntza − Konpetentzien araberako trebakuntzaren


hobetzeko eta bezeroei eman beharreko kudeaketa-eredu bat ezartzea.
zerbitzuek eragindako beharretara egoki- − Internet bidezko urruneko trebakuntzak
tzeko trebakuntza-prozesuak bultzatu eta eskaintzen dituen ikasteko modu berriak
hobetzea. txertatzea.

Proposatutako jarduerak
3·· Azaldu zer erlazio dagoen giza baliabideen plangintza estrategikoko helburu orokorren eta planifikazio-
printzipioen artean.
4·· Adierazi zer-nolako garrantzia duen, zure aburuz, giza baliabideen plangintza estrategikoak enpresa-
plangintzaren prozesuan.
5·· Aztertu giza baliabideen plangintza estrategikoko printzipio estrategiko ohikoenak, eta lotu giza
baliabideen ildo estrategikoekin. Printzipio bakoitzak ildo bakar bat izan behar du, eta ildo guztiek izan behar
dute printzipioren bat.
192

3 >> Giza baliabideen plan estrategikoa


gauzatzea
Giza baliabideen plan estrategikoa proiektuak kudeatzeko
metodoaren bidez gauzatzen da. Enpresa bakoitzak bere premia eta
egoera zehatzetara egokitzen du, baina 9.6 irudiko ereduari jarraituz:

− Irismena finkatu
Diseinu-fasea − Helburu operatiboak zehaztu
− Baliabideak zenbatetsi
− Agiria idatzi
− Baliabideak esleitu
Martxan jartzeko − Erantzukizunak esleitu
fasea − Azterketa juridikoa egin
− Jarduketa-egutegia finkatu
− Jarduerak hasi
− Jarduerak garatu
Gauzatze-fasea − Jarduerak amaitu
− Jarduerak koordinatu
− Jarraipena egiteko eragiketak
Kontrol-fasea − Kontrolaren eta ebaluazioaren adierazleak
− Emaitzen balorazioa

9.6 irudia. Proiektu baten kudeaketa-eredua.

3.1 > Jarduketa-proiektuen diseinua

Jarduketa-proiektuen diseinuak Giza Baliabideen plan estrategikoa hartzen du oinarritzat, eta


funtsezko puntu hauek jorratu behar ditu.

Jarduketa-proiektuen diseinua

Funtsezko puntua Deskribapena


Proiektuaren jarduera-eremua zein den eta zenbat saili eta pertsonari
Irismena finkatu.
eragiten dien.
Helburu espezifikoak Zer egin plan estrategikoaren helburu orokorra lortzeko. Helburuok
zehaztu. zuzenean ebalua daitezke, oso zehatzak baitira.
Proiektua garatzeko, dirua eta denbora behar da, eta kostu horiek
Baliabideak zenbatetsi.
aurrekontuan sartu behar dira.
Behin betiko agiria idaztean formalizatzen da proiektua. Eduki hauek izan
ohi ditu:
− Proiektuaren izena.
− Egin nahi den giza baliabideen plan horren helburu estrategikoa. E. luzea
− Helburu operatiboak. E. laburra
Agiria idatzi.
− Aurrekontu ekonomikoa.
− Proiektuari lotutako giza baliabideak.
− Hasierako data eta amaierakoa.
− Jarraipenaren eta kontrolaren adierazleak.
− Balorazio-mekanismoak.
9. unitatea – Giza baliabideen plan estrategikoa 193

3.2 > Proiektuak martxan jartzea

Behin proiektuak planifikatutakoan, gauzatu egin behar dira, eta, horretarako, martxan jartzeko
prozesu bat garatu behar da, eskema honi jarraituz:

Martxan jartzeko prozesua

Eragiketak Deskribapena
Proiektu bakoitza zenbait ekintzatan banatzen da, eta, beraz, hasierako
Baliabideak esleitu.
aurrekontuaren baliabideak esleitu behar zaizkio haietako bakoitzari.
Proiektutik ondorioztatzen diren erantzukizunak zehaztu behar dira.
Gehienetan, lau ardura-esparru proposatzen dira:
− Diseinua: enpresaren zuzendaritzari dagokio, berak onartu behar
baititu enpresako proiektu guztiak.
− Koordinazioa: proiektuko ekintza guztiak koordinatu behar dira,
denbora nahiz forma aldetik gara daitezen; giza baliabideak sailaren
Ardurak esleitu. zuzendaritzari dagokio ardura hori.
− Gauzatzea: ekintza bakoitzaren garapenak arduradun bat izango du,
ekintza horri dagokion giza baliabideetako eremuaren (trebakuntza,
hautapena, kudeaketa eta abar) arduraduna.
− Ebaluazioa eta kontrola: aurreko arduradun guztiek osatutako
batzorde baten ardura izan ohi da.

Azterketa juridikoa Proiektu bat martxan jarri baino lehen, egiaztatu egin behar da indarrean
egin. dagoen araudia betetzen duela.
Jarduketa-egutegia Hasierako eta amaierako datak zehaztuta daude aurreko fasetik, eta
finkatu. tenporalizazio-agiria egiteko garaia da orain.

3.3 > Proiektuak gauzatzea

Proiektuak gauzatzeko faseak esan nahi du aurreko faseetan aurreikusi bezalaxe egingo direla
ekintzak; fase honek funtsezko lau une ditu:

Gauzatze-fasea

Eragiketak Deskribapena
Jarduerak hastea. Jarduerak martxan jartzen dira, aurreikusi bezalaxe.
Jarduera bakoitza garatzeko lanak egiten dira.
Jarduerak garatzea. Jardueraren arduradunak erregistroan apuntatu behar du haren
garapena, bai eta gorabeherak ere, halakorik izan bada.
Jarduerak amaitzea. Jarduera bukatutzat ematen da, eta arduradunak amaierako txostena
egiten du; han zehazten du zer baliabide erabili diren.
Jarduerak Jarduerak aldi berean garatzen dira, eta elkarri eragiten diote nolabait
koordinatzea. (langile batek jarduera bat baino gehiagotan parte hartu behar izaten
du maiz); beraz, koordinazioa beharrezkoa da, jardueren arteko arazoak
ekiditeko.

3.4 > Proiektuen kontrola eta balorazioa

Proiektuen kontrola haien gauzatze-aldi osoan egiten da; balorazioa, berriz, proiektua amaitutakoan.
194

Fase honetako ekintzarik garrantzitsuenak hauek dira:

Proiektuak kontrolatzeko fasea

Eragiketak Deskribapena
Proiektuko ekintzen arduradunek eta koordinatzaileak bilerak egiten
Jarraipena egiteko
dituzte aldizka, egoera zertan dagoen eta zenbat egin den aurrera
eragiketak.
aztertzeko.
Proiektu bakoitzaren garapenaren azterketa egiteko aukera ematen
duten puntu erabakigarriak finkatzen dituzte. Jarraipeneko bileretan
landu beharreko gaiak ere azaleratzen dituzte. Hauek dira ohikoenak:
− Aurrekontua gauzatzea.
Kontrol-adierazleak. − Egutegia bete ote den egiaztatzea.
− Lantalde bakoitzeko lan-giroa aztertzea.
− Sortutako informazioa erregistratzea (proiektua osatzen duen ekintza
bakoitzaren agiriak).

Proiekturako definitutako helburu operatibo bakoitza zenbateraino lortu


Emaitzen balorazioa.
den aztertzea.

Proposatutako jarduerak
6·· Deskribatu giza baliabideen plan estrategiko bat diseinatzeko prozesua, eta adierazi zein den fase
horretako jarduketarik garrantzitsuena, zure ustez. Arrazoitu erantzuna.
7·· Deskribatu zer eduki izan behar dituen, gutxienez, giza baliabideen plan estrategikoa barne hartzen duen
agiriak.
8·· Enpresako zer pertsonak esku hartzen dute zuzenean giza baliabideen plan estrategikoa gauzatzen?
Adierazi zer ardura duen bakoitzak.
9·· Azaldu zer ekintza egin behar diren giza baliabideen plan estrategikoa ezin hobeki bete dela egiaztatzeko.
9. unitatea – Giza baliabideen plan estrategikoa 195

Amaierako jarduerak

.: FINKATZEA :.

1·· Azaldu plangintza estrategikoaren funtsezko ezaugarrietatik lau.


2·· Azaldu, bereizi eta lot itzazu plangintza estrategikoaren elementu hauek: ikuspegia eta balioak.
3·· Azaldu zer alde dagoen plangintza korporatiboaren maila estrategikoaren eta maila operatiboaren artean.
4·· Azaldu zer zerikusi duten konpromisoaren eta lankidetzaren printzipioek giza baliabideen plangintza
estrategikoarekin.
DAFO
5·· Azaldu zer den AMIA matrizea eta zer erlazio den tresna horrek giza baliabideen plangintza
estrategikoarekin.

6·· Definitu giza baliabideen plan estrategikoaren jarduketa-ildo hauek:


− Hobetzeko beharra.
− Helburuetan oinarritutako kudeaketa.
− Langileen motibazioa.
− Langileen trebakuntza.
− Barne-komunikazioa.

7·· Adierazi giza baliabideen plan estrategikoen helburu orokorren ezaugarriak.


8·· Zer da giza baliabideen planeko proiektu baten irismena?
9·· Adierazi zer eragiketa egin behar diren baliabide ekonomikoekin giza baliabideen plan estrategiko bat
gauzatzean.

10·· Zer da jarduketa-proiektu bateko jarduketak koordinatzeko beharra ?


Zer zerikusi du koordinazio horrek proiektuaren kontrolarekin?

11·· Adierazi zer antzekotasun eta ezberdintasun dauden giza baliabideen planeko jarduketa-proiektu baten
kontrolaren eta balorazioaren artean.

.: APLIKAZIOA :.
1·· www.fundacionadecco.es/FundacionAdecco/Mision.aspx web-orrian, Adecco Fundazioaren xedea,
ikuspegia eta balioak aurkituko dituzu idatzita.
Aztertu itzazu, eta adierazi zer-nolako lotura izan dezaketen giza baliabideen plan estrategiko bat sortu eta
garatzearekin.

2·· Enpresa batek barne-azterketa bat eta kanpo-azterketa bat egin ditu giza baliabideen plan estrategikoa
diseinatzeko, eta datu hauekin egin du topo:
Langileen lan-profilak ez daude zehaztuta; aurrekontuak oso zorrotz betetzen dira; sistema informatikoak ez
daude eguneratuta, eta oso motelak dira; enpresari dagokion sektore ekonomikoa hazkunde-egoeran dago;
izen handiko trebakuntza-zentro bat dago enpresatik hurbil; krisi ekonomiko larria dago herrialdean; laneko
legedian aldaketak egiten ari dira behin eta berriz; zuzendaritzak plangintza gauzatzeko konpromisoa hartua
du; merkatuko lehiakortasun-maila oso handia da; enpresako plantilla oso egonkorra da, eta oso motibatua
dago.
Egin enpresa horri dagokion AMIA matrizea giza baliabideen plan estrategiko bat diseinatzeko.
196

Azken kasua 5

Giza baliabideen plan estrategiko bat garatzeko agiriak


Enpresa batek helburu orokor hau finkatu du bere giza baliabideen plan estrategikoan:

Modernizazio teknologiko eta informatikoaren bidez, barne-komunikazio eta -informazioko sistemak


ezartzea, giza baliabideei buruzko politiketan erabaki hobeak hartzeko.

Helburu hori lortzeko, proiektu hauek pentsatu dira:

− Giza baliabideak kudeatu eta kontrolatzeko aplikazio informatiko bat ezartzea.


− Interneteko atari bat diseinatu eta mantentzea langileentzat.
− Barne-komunikaziorako plan bat egitea.

Giza baliabideen plan estrategikoa urtarrilean jarri zen martxan, eta 3 urteren buruan amaituko da.
Helburu hori lehen urtean lortzea da asmoa; urtarriletik ekainera, lehen proiektua garatuko da; otsailetik
abendura, bigarren proiektua; eta, martxotik irailera, hirugarren proiektua.

Proiektu bakoitzari, hurrenez hurren, 106.000, 90.000 eta 4.000 euroko aurrekontuak esleitu zaizkie. Lehen
bi proiektuen arduraduna pertsonaleko kudeaketako burua da, eta hirugarren proiektuarena, giza
baliabideen saileko zuzendariorde teknikoa.

a) Adierazi zein plangintza-mailatakoak diren helburu orokor hori eta proiektu horiek.

b) Idatzi helburuaren garapenari eta proiektuen egutegiari dagozkien plangintza estrategikoko agiriak.

c) Adierazi zein diren proiektuen jarraipena eta kontrola egiteko adierazle egokiak.

Ebazpena
a) Helburu orokorrak maila estrategikokoak dira, epe luzera lortzeko planifikatzen baitira, eta, mota horren
barruan, galderan aipatzen den helburu orokorra maila funtzionalekoa da, enpresaren funtsezko
funtzioetako bati eragiten baitio (giza baliabideen funtzioari).

Proiektuak maila operatibokoak dira, epe laburrerako planifikatzen baitira, eta esparru estrategikoko
helburu orokor bat lortzea da haien eginkizuna.
9. unitatea – Giza baliabideen plan estrategikoa 197

1
b)

Helburu orokorra: modernizazio teknologiko eta informatikoaren bidez, barne-


komunikazio eta -informazioko sistemak ezartzea, giza baliabideei buruzko politiketan
erabaki hobeak hartzeko.
1. proiektua: Tenporalizazioa
giza baliabideak Arduraduna Aurrekontua Kontrola/ebaluazioa
kudeatu eta Hasiera Bukaera
kontrolatzeko Pertsonaleko Urtarrila. Ekaina. 106.000,00 €. Jarraipen-agiria.
aplikazio kudeaketako Emaitzen txostena.
informatiko bat burua.
ezartzea.
Tenporalizazioa
2. proiektua: Arduraduna Aurrekontua Kontrola/ebaluazioa
Interneteko atari Hasiera Bukaera
bat diseinatu
eta mantentzea Pertsonaleko Otsaila. Abendua. 90.000,00 €. Jarraipen-agiria.
langileentzat. kudeaketako Emaitzen txostena.
burua.
Tenporalizazioa
Arduraduna Aurrekontua Kontrola/ebaluazioa
3. proiektua: Hasiera Bukaera
barne-
komunikaziorako Pertsonaleko Martxoa. Iraila. 4.000,00 €. plana eta hura
plan bat egitea. kudeaketako aplikatzeko txostena
burua. barne hartzen
dituen agiria.

9.7 irudia. Helburuaren eta proiektuen loturako agiria.

Helburu orokorra
Proiektua Urtarrila Ots. Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abu. Iraila Urria Azaroa Abendua

1
2
3
9.8 irudia. Proiektuen egutegia.

c) Giza baliabideen planak garatzen dituen proiektuek kontrol- eta ebaluazio-adierazle hauek dituzte:
aurrekontuaren gauzatze-maila, egutegia betetzen dela egiaztatzea, lantalde bakoitzeko lan-giroaren
azterketa eta ateratako informazioaren erregistroa.
198

Ideia nagusiak

− Xedea
− Ikuspegia
Osagaiak − Enpresaren kultura
− Balioak
− Helburu estrategikoak

− Korporatiboa
Estrategikoa − Funtzionala
Mailak
Operatiboa
PLANGINTZA
ESTRATEGIKOA − Printzipio estrategikoen azterketa
− AMIA analisia, barnekoa eta kanpokoa
Planteamendua − Giza baliabideetako estrategia
− Helburu orokorrak
− Jarduketa-proiektuak

− Irismena
− Helburu operatiboak
Diseinua − Baliabideak
Giza
baliabideak − Dokumentuak

− Baliabideak eta
erantzukizunak
Martxan nola jarri esleitzea
− Azterketa juridikoa
Gauzatzea − Egutegia

− Hastea
Gauzatzea − Garatzea
− Amaitzea
− Koordinatzea

− Jarraipena
Kontrola − Adierazleak
− Balorazioa
9. unitatea – Giza baliabideen plan estrategikoa ALDIZKARI ADMINISTRATIBOA

Talentuaren barne-sustapena,
meritokrazia eta talde-lana dira
Bankiaren enpresa-kultura berriaren
ardatzak

B ankiak hurrengo
urteetan jarraituko duen
estrategiaren
4

oinarrizko
ildoak aurkeztu ditu aste honetan.
bat ezartzea. Horretarako, talen-
tua sustatuko da enpresa barruan
eta beste balio batzuk ezarriko
dira, hala nola konpromisoa, eran-
Erakundearen helburua da tzukizuna, talde-lana eta merito-
errentagarritasuna areagotzea, krazia; osagai horiek osatuko dute
efizientzia hobetzea eta, nego- Lehenengo bietan sartzen dira, Bankiaren funts berria.
zioko segmentu giltzarrietan ez alde batetik, likidezia hobetzea,
Kultura berri horretan oinarrituta
ezik, zerbitzuaren kalitateari pasiboa lortzea, kapitalaren
egingo da lan fase honetako
dagokionez ere lehen bankua kudeaketa integralerako sistema
helburu kualitatibo nagusia lor-
izatea. bat sortzea, efizientzia hobetzeko
tzeko: Bankia lehen bankua izatea
ahaleginak areagotzea eta beran-
Erakundeko kontseilari delegatu bezeroaren gogobetetze-mailari
korrak berreskuratzea, eta, beste-
Francisco Verdúren hitzetan, eta zerbitzuaren kalitateari dago-
tik, aseguru-negozioa, banku per-
2015erako finkatu duten erronka kienez.
tsonala eta banku korporatiboa.
da «Bankia erreferentzia izatea Horrez gainera, erakundeak kon-
Espainiako finantza-sektorean Hirugarren fasean, giza baliabi-
trol-eredu berri bat eta kalitate-
kaudimen- eta errentagarritasun- deen arloa sartzen da jokoan. Izan
plan bat jarriko ditu martxan, eta,
mailei dagokienez». ere, erakundeak aurreikusi du
plan hori dela eta, Administrazio
2015erako estrategiaren lehen bi
Ildo estrategikoek hiru fase bereizi Batzordearen eta Kontseiluaren
etapetarako ezarritako ahaleginak
dituzte. ekimen bakoitzari jarraipena
osatzeko kultura korporatibo berri
egingo zaio hamabostean behin.
Iturria: www.RRHHPress.com.

Jarduerak
1·· Bilatu enpresak bere plan estrategiko korporatiboan adierazten duen xedea.
2·· Aztertu ba ote dagoen giza baliabideen plan estrategiko bat diseinatzeko edo ezartzeko modurik. Arrazoitu
erantzuna.
3·· Proposatu giza baliabideen plan estrategikoan sar daitezkeen bi helburu orokor.

You might also like