You are on page 1of 46

EXPRESIÓN GRÁFICA Y PROYECTOS DE INGENIERÍA

ADIERAZPEN GRAFIKOA ETA INGENIARITZA


PROIEKTUAK
GRAPHIC EXPRESSIÓN AND PROJECT ENGINEERING

INGENIARITZAKO PROIEKTUAK
2/47

Atal teorikoa. Gai Zerrenda


1 Proiektuaren definizioa

2 Faseak eta dokumentuak

3 Proiektuen ebaluaketa

4 Txosten teknikoak

5 Proiektuen programazioa

6 Oinarrizko eta zehaztasuneko ingeniaritza

7 Proiektuen antolaketa eta zuzendaritza


- Antolaketa
- Proiektuen zuzendaritza

8 Kalitatearen kudeaketa
3/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Enpresa antolaketa eta bere erlazioa proiektuarekin


• Proiektuaren sorburua enpresan:

Behar izan bat + hauetariko baten sustapena:


jabeak, akziodunek, enpresako batek edo batzuek (enpresa txikietan)
marketing sailak edota I+G sailak

• Antolakuntza egiturak enpresan:

• Unitate funtzionaletan antolatua


• Proiektu lan taldetan antolatua
• Matrize-antolakuntza
4/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Unitate funtzionaletan antolatua (I)


• Unitate Funtzionaletako antolakuntza lanaren zatiketa eta espezializazioaren
irizpidearen arabera egina dago.

• Unitate funtzional bakoitzak bere espezialitatean parte hartzen du proiektuaren


jardueretan.

• Unitate horietarik proiektuarekin partaidetza eta erlazio handiena dituenari


emango zaio guztizko erantzukizuna, eta unitate horrek egingo ditu denen arteko
koordinazio-lanak.
5/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Unitate funtzionaletan antolatua (I)


• Unitate funtzionaletan antolatutako enpresa
6/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Unitate funtzionaletan antolatua (II)


• Abantailak:
• Espezialitate bereko teknikariak unitate berean eta elkarren ondoan daude. Horrela,
euren lan-eremuko jakintza teknikora hobeto iritsi ahal dira, jakintza hori hobeto garatu
ahal dute, eta atarramentu hobez lan egin ahal dute.

• Gai batean adituek elkarrekin lan eginik, euren jakintzak elkarrenganatu eta batu egiten
dira, eta horrela beren espezialitatean goi-maila teknikora heldu ahal dira.

• Teknikari gutxiago behar izaten dira, eremu bakoitzeko ahaleginak zentralizaturik daude
eta.

• Teknikariek aldi berean proiektu bat baino gehiagotan lan egin ahal dute, eta horrek
garapen profesional handiagoa lortzen lagunduko die.

• Lehengoaren jarraipen gisa, giza baliabideez hobeto baliatzea izaten da emaitza, lan-
zama hobeto erabili eta orekatu ahal baita.

• Politikak, aribideak eta prozesuen antolakuntzak berdintsuak izaten dira proiektu


ezberdinetan; horrela, esperientzia berriak errazago sartzen eta ezartzen dira, eta hori
aberasgarri eta hobegarri da enpresarentzat eta guztientzat.
7/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Unitate funtzionaletan antolatua (III)


• Desabantailak:
• Zailtasunak daude Proiektu handi xamarrak kontrolatzeko, erantzukizuna banatuta
baitago zenbait pertsona eta unitateren artean.

• Zaila da erantzukizunak zehaztea, erantzule bakarra ez baitago eta Unitate Funtzionalen


arteko hierarkia ezarririk ez baitago.

• Unitate bakoitzak bere espezialitateko arazoei lehentasuna emateko joera izaten du, eta
inoren arlokoak ez diren koordinazio-, planifikazio- eta kontrol-lanei ez zaie garrantzi
handirik ematen.

• Proiektua aurrera ateratzea, nolabait enpresaren errutinako lan-zamaren menpe


egoten da. Astia dagoenean egingo da lan Proiektuan. Unitate Funtzionaletako
erantzuleek eguneroko atazak aurrera ateratzeari emango diote lehentasuna,
enpresaren urteko helburuak betetzeko.
8/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Proiektu lan taldeetan antolatuta (I)


• Zenbait diziplinatako teknikariek osatzen dute lan taldea, proiektuaren
kudeatzaile bat buru dutela.
• Lan talde bat proiektu bat baino gehiagotan ibil daiteke lanean.
• Lan talde ezberdinen lana independentea da, eta komunikazioa enpresaren
zuzendaritzaren bidez egiten da.
9/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Proiektu lan taldeetan antolatua (II)


• Abantailak:

• Proiektuaren jarduera guztien kontrol zuzena dago. Hierakia-lerroa, bakarra,


argia, ondo definitua eta osoa da.

• Koordinazio-arazoak gutxiagotu egiten dira, lan taldeko kide guztiek


baitaukate helburua argi, arrakasta ala porrota bera egingo baitute.

• Argi dago erantzukizunak norenak diren, aginte lerro hierarkikoa baitago,


eta gertakari guztien berriak zuzen eta arin heltzen dira denengana.
10/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Proiektu lan taldeetan antolatua (III)


• Desabantailak:
• Eginbeharrak bikoztuta daude, batek baino gehiagok egin behar baitute gauza bera proiektu
bakoitzarentzat.

• Giza baliabideak gaizki erabiltzen dira eginbehar bikoiztu hori dela eta. Pertsonal hori espezializatua
eta garestia da, eta ezin da lan talde bakar batera beti mugatu.

• Proiektu lan taldekako antolakuntza garestia da.

• Proiektu bakoitzeko ahaleginak eta esperientziak ez dira enpresa guztiarentzako batzen. Horrek,
epe luzean, enpresaren garapen teknikoa eragotzi ahal du, antolakuntza honek ez baitu teknikarien
trebakuntza sustatzen.

• Antolakuntza honek Proiektuaren administrazio-lan ona goresten duten pertsonak gogobetetzen


ditu, eta horrela, lan tekniko ona agian ez da behar den beste sustatuko.

• Esperientziak, iritziak eta ebazpideak beste kide batzuekin partekatu behar diren horrek
eragozpenak izaten ditu gauzatzeko orduan.

• Proiektu bakar batean beti izaten dira lan arineko edo gabeko egunak, eta beste eginkizunik aurkitu
ezinda gerta daitezke teknikariak. Horrela, proiektuaren kostua handia izango da, jendea geldi
dagoenean kostua baitabil, gorantz ibili ere.
11/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Matrize-antolakuntza (II)
• Helburua, unitate funtzionaletan antolatutako eta proiektu lan taldeetan
antolatutako antolateketen abantailak batzea da.

•PROIEKTU LAN TALDEETAN ANTOLATUA proiektuaren kudeaketa eta


administraziorako. Zer, zenbat, noiz erabakitzen dute.

• UNITATE FUNTZIONALETAN ANTOLATUA espezialitateko lan teknikorako. Nork,


zelan erabakitzen dute.

Matrize antolakuntza sendoa


12/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Matrize-antolakuntza (II)
• Matrize-antolakuntzaren beste adierazpen bat: project manager & line manager

• Segun eta nork duen eragin gehiago eguneroko lanean (project manager, line
manager) antolaketa matrizial sendoa, ahula, orekatua ala beste mota bat izan
daiteke.
13/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Matrize-antolakuntza. Aldaerak

Matrize-antolakuntza ahula Matrize-antolakuntza orekatua

Matrize-antolakuntza sendoa Antolaketa konbinatua


14/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Matrize-antolakuntza (II)
• Abantailak:
• Proiektuaren administrazioa eta teknika bereizi egiten dira. Horrela langile
bakoitza beti ibiliko da dakiena eta atsegin duena egiten eta horretan
sakontzen.
• Ezagutza teknikoa lan talde berean egon, mantendu eta garatzen da.
• Antolakuntza honetan dagoen banakoaren garapen pertsonal eta
profesionala erraztu egiten da, bere izaeraren arabera “zertan garatu”
gehiago baititu aukeratzeko.
• Proiektu lan taldeak diziplina desberdinetako adituak ditu beti, Unitate
Funtzional bakoitzeko funtzioa ondo dakitenak.
15/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Matrize-antolakuntza (III)
• Desabantailak:
• Eremu biak koordinatzeko, maila goragoko ikuskaritza eta zuzendaritzaren
beharra izaten da. Auziren bat maila gorenera heltzen bada, gauza zaila
izango da aldeetakoren bati kalterik egin gabe ebaztea.
• Komunikazio-sistema on bat ezartzea eskatzen du; horrela koordinazio ona
lortzeko, ebazpide onenek egin dezaten aurrera, eta ez ekinean ozenen
jarduten duenaren ebazpideek.
• Etengabeko orekatze-ahalegina egin behar izaten da, balantzaren alde
batean kostu/denbora binomioa eta bestean kalitate teknikoa daudelako.
• Etengabeko ahalegina behar da eremu bien botereak, Unitate Funtzionalena
eta P. Lan taldeena, lanean orekatzeko.
16/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Laburpena

• Unitate-funtzionaletako eta proiektu lan taldeetako antolakuntza kontrajarriak


dira bai egituran, bai funtzionamenduan.

• Unitate-funtzionaletako aspektu teknikoetara dago orientatuta eta proiektu lan


taldeetako antolakuntza zuzendaritza eta kudeaketara.

• Biak, muturreko antolaketa eskemak dira, eta beraien artean bariante asko egon
daitezke, adb, matrize antolaketa.
17/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Antolaketaren eragina proiektuan

Unitate Matrize Antolakuntza Proiektu lan


funtzionalak taldeak
Ahula Orekatua Sendoa

Proiektu-buruaren Ezer gutxi edo bat mugatua Gutxi edo handia Handia edo
eragina ere ez ertaina erabatekoa

Baliabide Ezer gutxi edo bat mugatua Gutxi edo handia Handia edo
Eskuragarritasuna ere ez ertaina erabatekoa

Aurrekontua Enpresaren Enpresaren Partekatua Proiektu- Proiektu-burua


kontrolatzen duena zuzendaria zuzendaria burua

Proiektu-buruaren Partziala Partziala Osoa Osoa Osoa


arduraldia

Proiektuaren pertsonal Partziala Partziala Partziala Osoa Osoa


administratiboa
18/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Antolakuntza aukeraketa

• Enpresen antolakuntza proiektuekiko aztertu behar da, eta


kasuak kasu, aldatu, baldin eta beharrezkoa bada.

• Horretarako, zer nolako antolakuntza mota den egokiena jakin


behar da.

• Normalean unitate funtzionaletako egiturak izaten dira


aldatzen direnak, proiektuetan oinarrituriko antolakuntzetara
pasatzeko (proiektu lan taldeak edo matriziala).
19/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Antolaketa egituraren aldaketa

• Antolaketa egitura dinamikoa izan behar da. Hau da,


berregituratzea posible izan behar da, inguruneko baldintzek
hala eskatzen badute.

• Tradizioz, enpresak unitate funtzionaletan egon dira


antolatuta

• Normalean unitate funtzionaletako egiturak izaten dira


aldatzen direnak, proiektuetan oinarrituriko antolakuntzetara
pasatzeko (proiektu lan taldeak edo matriziala).
20/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Aldaketa beharra

Enpresaren antolakuntza egokia ez dela adierazten duten faktoreak:


– Zuzendaritza pozik dago ahalmen teknikoekin, baina epeak,
aurrekontua edota beste betebeharrak ez dira asebetetzen.
– Konpomiso nabarmena dago proiektuaren lana gauzatzeko, baina
betekizunen asebetetze mailari dagokionez gorabehera esanguratsuak
daude.
– Proiektuan parte hartzen duten teknikariak txarto erabilita edota lanez
gainezka egoten dira.
– Talde teknikoek edo banakako pertsonek elkarri leporatzen diote
betebehar teknikoak zein epeak ez betetzean.
– Proiektuak bai epetan zein betekizunen arabera burutzen dira, baina
partaideak ez dira lorpenaz pozik gelditzen.
21/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Antolakuntza aukeraketa

• Aldaketa hau hurrengo barne-faktoreek (proiektuaren ikuspuntutik)


mugatzen dute:
• Proiektuen tamaina

• Proiektuen iraupena

• Antolakuntza motarekiko dagoen esperientzia


• Goi mailako zuzendaritzak duen filosofia/ikuspuntua

• Baliabide eskuragarriak
22/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Antolakuntza aukeraketa

• Beste faktore batzuk ere aurki daitezkeen enpresan:


• Produktu moten aniztasuna.
• Produktu moten aldaketa maiztasuna
• Sailen arteko harremanak (menpekotasunak)
• Teknologia maila
• Eskala ekonomiak egotea
• Erakundearen tamaina
23/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Antolakuntza aukeraketa

• Antolakuntza aldatzearen arazoak:


• Enpresaren politikan kontraesanak agertzea

• Mozkinen tarteak murrizketa.

• Hierarkia gatazkak sortzea, proiektu-buru eta unitate funtzionalen artean.

• Langilegoa proiektuz proiektu aldatzen joatea.


24/47

Atal teorikoa. Gai Zerrenda


1 Proiektuaren definizioa

2 Faseak eta dokumentuak

3 Proiektuen ebaluaketa

4 Txosten teknikoak

5 Proiektuen programazioa

6 Oinarrizko eta zehaztasuneko ingeniaritza

7 Proiektuen antolaketa eta zuzendaritza


- Antolaketa
- Proiektuen zuzendaritza

8 Kalitatearen kudeaketa
25/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Proiektuen zuzendaritza. Definizioa


• “Proiektu kudeaketa (project management) eskura dauden baliabide
guztiak erabilita proiektuaren helburuak merkeen lortzen bideratzen
duen gaitasun, teknika eta metodo multzoa da”
• Metodologia probatu bat existitzen da horretarako: know-how
26/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Proiektuen zuzendaritza. Definizioa


• Proiektuen zuzendaritzak zera barneratzen du:
• Betebeharrak identifikatu
• Helburu argi eta egingarriak zehaztu
• Kalitate, norainoko, denbora eta kostu eskaerak orekatu
• Espezifikazioak, planak eta enfokea interesatu ezberdin espektatibetara
moldatu.

• Lan konplexua da:


• Proiektuak konplexuak dira
• Sistemaren espezifikazioak aldatu egiten dira denboran zehar
• Proiektuaren helburu eta finantzaketaren arteko desadostasunak
• Aurretiazko planifikazio eta tarifikazioa
• Stakeholder-en arteko erlazioa
• Erakundearen egituran arazoak
27/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Gakoak diren osagaiak


• Proiektuarekin zerikusia duten erakundeak - Stakeholders:
Proiektuarekin aktiboki lanean diharduten pertsona indibidualak edo
erakundeak dira, zeinen interesak bai positiboki bai negatiboki
afektatuta egon daitezkeen proiektuaren garapenean.

• Gakoak diren pertsona edo erakundeak:


• Proiektuaren zuzendaria
• Bezeroa/erabiltzailea
• Proiektua garatzen duen erakundea
• Babeslea

Proiektuen zuzendaritzaren erronka, pertsona horien artean


egon daitezkeen ezberdintasun horiei irtenbideak aurkitzea
da.
28/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Gakoa diren trebetasunak proiektuen zuzendaritzan


• Lidergoa – asertibitatea (bere ideiak argi eta garbi adierazten ditu,
baina ez era erasotzaile baten)
• Jarraitu beharreko bidea aukeratu
• Pertsonak kokatu
• Motibatu, inspiratu
• Komunikazioa
• Negoziazioa
• Besteekin kontsultatu ados jartzeko edo, beraien artean akordiok
lortzeko
• Arazoen konponketa
• Definizioa, alternatibak, erabakiak hartu
• Erakundean eragina
• Gauzak aurrera ateratzeko gaitasuna
• Erresistentziei aurre egin
29/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Proiektuaren faseak eta bizitza zikloa

• Proiektuaren fase banaketari proiektuaren bizitza zikloa deritzogu. Kudeaketa


arintzeko erabiltzen da.

– Erakinde askok proiektu haien proiektu guztietan bizitza ziklo bera erabiltzen
dute.

• Proiektu-faseen ezaugarriak:

– Proiektu-fase bakoitzak bere entregagaiak izango ditu

– Proieku-faseak, eta, hots, entregagaiak, segida logikoa izaten dute

– Proiektu-fase bakoitzaren ostean berrikuspena egoten da, hurrengo fasera pasatu


ahal izateko edota akatsak antzeman eta zuzentzeko.
30/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Proiektuaren bizitza zikloaren ezaugarriak

• Proiektuaren hasiera eta amaiera lotzen dituzten faseak definitzen ditu.


• Aurreko faseen entregagaiak ondorengo fasea hai baino lehenago aprobatu
behar dira.
• Fase bakoitzean egin beharreko lan teknikoa definitzen du, bai eta nork egin
behar duen ere.

• Proiektuaren bizitza zikloaren amankomuneko ezaugarriak:


– Sekuentzialak dira eta entregagaiek definituta
– Langilego eta kostu maila: Hasieran gutxi, gero eta gehiago Aurrera joan ahala, eta
amaieran jeitsi egiten da.
– Proiektua burutzeko probabilitatea amaieran hasieran baino handiagoa da.
– Hasieran proiektua aldatzeko ahalmena handiagoa izaten da.
– Hasieran aldaketak eta akatsen zuzenketa merkeagoa izaten da.

Proiektuaren bizitza zikloa eta Ekoizkinaren bizitza zikloa bereizi behar dira.
31/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Faseak vs. Prozesuak


• Proiektu baten prozesuak: emaitza
bat ematen duten akzioen multzoa.
Proiektuak, prozesuen multzoa da.

• Proiektuen zuzendaritzako prozesuak: lanaren deskribapen eta


antolaketarekin erlazionatuta:
• Hasieraketa
• Planifikazioa
• Garapena
• Kontrola
• Itxiera

• Adierazitako prozesuak ematen duten emaitzarekin erlazionaturik daude:


prozesu baten emaitzak, beste prozesu batentzako datu bihurtzen dira.
32/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Prozesu taldeen solapea fase batean


• Prozesu taldeak, solapaturik dauden aktibitatek dira, zeinak fase batean intentsitate
ezberdinarekin ematen diren.
33/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Proiektuen zuzendaritzaren jakintza arloak

• Proiektuaren Integrazioaren zuzendaritza


• Proiektuaren Norainokoaren zuzendaritza
• Proiektuaren Epeen zuzendaritza
• Proiektuaren Kostuen zuzendaritza
• Proiektuaren Kalitatearen zuzendaritza
• Proiektuaren Giza Baliabideen zuzendaritza
• Proiektuaren Komunikazioaren zuzendaritza
• Proiektuaren Arriskuen zuzendaritza
• Proiektuaren Hornikuntzen zuzendaritza
• Proiektuaren Stakeholder-en zuzendaritza
34/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Integrazioaren zuzendaritza

• Proiektuaren atal guztien koordinazioa bermatzeko prozesu guztiei


dagokie. Atal guztien oreka bilatzean datza, helburuak eta litezkeen
alternatibak kontutan hartuta,.

• Jarduerak:
• Proiektua eratzeko akta garatu
• Aurretiazko proiektuaren irispenaren enuntziatua garatu
• Proiektua jadesteko plana garatu: definitu, prestatu, integratu eta
koordinatu
• Proiektuaren ekailana jadetsi eta kudeatu
• Proiektuaren egindako lana kontrolatu
• Aldaketen kontrol integratua
• Proiektua itxi
35/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Irispenaren/Norainokoaren zuzendaritza

• Proiektu-irispenaren kudeaketak proiektuan gauzatu beharreko lan


guztiak, eta lan horiek baino ez, kontuan hartuta daudela ziurtatzeko
behar diren prozesuak dauzka, horrela proiektua arrakastaz
burutzeko.
• Proiektuaren eta produktuaren norainokoak bereizi.
• Jarduerak:
• Norainokoa planifikatu: Proiektuaren norainokoa nola definitu, egiaztatu
eta kontrolatuko dugun baita Lana Xehatzeko Egitura (LXE - EDT) nola
eratu eta definituko den.
• Norainokoaren definizioa: Enuntziatu bat, erabakiak hartzeko oinarri
izateko.
• WBS eratu: Proiektuaren lanak atal txikiagotan xehatu, hobeto
kudeatzeko.
• Norainokoaren egiaztatzea: Emankizunen onartzea eratu.
• Norainokoaren kontrola: Proiektuaren norainokoan aldaketak kontrolatu.
36/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Norainokoaren zuzendaritza
• WBS baten adibidea (ez dago osorik)
37/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Epeen zuzendaritza

• Proiektua ezarritako epeetan egitea bermatzeko beharrezko


prozesuak ditu

• Jarduerak:
• Atazen definizioa: Egin beharreko jarduerak identifikatzen ditu
• Atazen lehentasunak ezarri.
• Atazen baliabideen zenbatespena.
• Atazen iraupenen zenbatespena.
• Kronogramaren garapena: Atazen lehentasunak, atazen iraupena,
baliabideen betekizunak eta kronogramaren murrizketak aztertzen ditu.
• Kronogramaren kontrola: Proiektuaren kronogramaren aldaketak
kontrolatzen ditu
38/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Kostuen zuzendaritza

• Proiektua onartutako aurrekontuaren barruan amaituko dela


bermatzeko beharrezko prozesuak ditu
• Proiektuaren kostu zuzendaritzaren betekizuna kronogramako
jarduerak betetzeko baliabideen kostuaz arduratzea izango da oro har.
• Hala ere, proiektuaren zehar hartzen diren erabakien eragina kostuan
ere kontutan hartu behar da.
• Jarduerak:
• Kostuak estimatu
• Kostuen aurrekontua
• Kostuen kontrola
39/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Kalitatearen zuzendaritza

• Proiektuaren helburuak/betebeharrak asebetetzen direla


bermatzeko prozesuak ditu.
• Kalitatea: “Ezaugarri multzo batek betebeharrak betetzen
ditueneneko asebetetze-maila” (American Society for Quality, 2000).
• Kalitate kontrolean atal garrantzitsu bat proiektuaren esparruan:
Zerikusidunen beharrak, gurariak eta betekizunak proiektuaren
betebehar bihurtu.
• Jarduerak:
• Kalitatearen planifikazioa
• Kalitatearen ziurtapena gauzatzea
• Kalitate kontrola burutzea
40/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Giza-Baliabideen zuzendaritza

• Proiektuan ari den langileriaren etekinik onena lortzeko prozesuak


ditu.
• Giza harremanek proiektuetan ezaugarri bereziak izaten dituzte:
• Aldi baterakoak eta berriak, proiektuak bezala.
• Zerikusidunak aldatu egiten dira, atazak aurrera doazen heinean.
• Proiektuaren jadesleak ez du ardura administratiborik izaten.
• Jarduerak:
• Giza baliabideen planifikazioa. Erantzunkizunak, hierarkia eta eginkizunak
identifikatu eta dokumentatu.
• Proiektuaren lan taldea bildu.
• Proiektuaren lan taldea garatu.
• Proiektuaren lan taldea jadetsi.
41/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Komunikazioaren zuzendaritza

• Proiektuaren informazioa garatzeko, biltzeko, banatzeko eta


artxibatzeko beharrezkoa prozesuak ditu.
• Proiektuaren arrakastarako beharrezkoak diren ideiak informazioak
eta loturak ahalbideratzen ditu.

• Jarduerak:
• Komunikazio planifikazioa: nork zer nolako informazioa behar duen, noiz
beharko duen eta nola igorriko zaion.
• Informazio banaketa
• Atarramendua argitaratu
• Zerikusidunak jadetsi
42/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Arriskuen zuzendaritza

• Proiektuen arriskuei erantzuna, analisia eta identifikazioa egiteko


prozesuak dira.
• Proiektuaren arrisku jadespenaren helburuak gertaera onuragarrien
probabilitatea gehitzea eta gertaera kaltegarriena murriztea izaten
dira.
• Jarduerak:
• Arrisku zuzendaritzaren planifikazioa
• Arriskuen azterketa identifikazioa
• Arriskuen azterketa kualitatiboa: Gertatzeko probabilitatea eta eragina
jorratu
• Arriskuen azterketa kuantitatiboa: Proiektuaren helburu behinenetan
eragina zenbakitan jorratu
• Arriskuei erantzunaren planifikazioa
• Arriskuen jarraipena eta kontrola
43/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Hornikuntzen zuzendaritza

• Erakunde lortzailetik kanpo erosten diren ondasun eta zerbitzuak


eskuratzeko prozesuak ditu.
• Hornitzailearentzat bere lana beste kontratu bat izango da, halaber,
eta kontratuaren baldintzak hornitzailearentzat prozesuetako datu
behinenak izaten dira.
• Jarduerak:
• Erosketak planifikatu: Zer eta noiz zehaztuz
• Kontratazioa planifikatu
• Saltzaileen erantzunak galdatu
• Saltzaileen hautaketak
• Kontratuaren kudeaketa
• Kontratuaren itxiera
44/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA

Stakeholderen zuzendaritza

• Pertsonak, taldeak, erakundeak, edo proiektuan eragina izan


ditzaketen taldeak identifikatzeko prozesuak barneratzen ditu.
Stakeholder-en espektatibak aztertzen ditu, eta proiektuan izan
ditzaketen inpaktua. Era eraginkorrean stakeholder-ak
konprometitzeko estrategiak definitzen dira.
• Jarduerak:
• Stakeholderak identifikatu
• Stakeholderen planifikazioa kudeatu
• Stakeholders konpromezua kudeatu
• Stakeholderen kudeaketa kontrolatu
45/47
7 PROIEKTUEN ANTOLAKETA
Hasiera ETA ZUZENDARITZA
Planifikazioa Ekailana Kontrola Amaiera/Itxiera
Proiektuaren eratze akta Proiektuaren jadespen plana Proiektuaren ekailana Proiektuaren ekailana Proiektua itxi
garatu garatu jadetsi eta kudeatu ikuskatu eta kontrolatu
Integrazioa Aurretiko proiektuaren Aldaketen kontrol integratua
irispen enuntziatua garatu

Irispenaren planifikazioa Irispenaren egiaztapena


Irispena Irispenaren definizioa Irispenaren kontrola
LXE sortu
Atazak definitu Kronogramaren kontrola
Atazen lehentasunak ezarri
Atazen baliabideak zenbatetsi
Atazen iraupenak zenbatetsi
Epeak Kronogramaren garapena

Kostu zenbatespena Kostuen kontrola


Kostuak Kostu aurrekontua prestatu

Kalitatearen planifikazioa Kalitatearen ziurtapena Kalitate kontrola burutu


Kalitatea burutu
Giza baliabideen planifikazioa Lan taldea bildu Lan taldea jadetsi
Giza Lan taldea garatu
Baliabideak
Komunikazioen planifikazioa Informazioaren banaketa Atarramendua argitaratu
Komunikazioak Zerikusidunak jadetsi
Arrisku jadespenaren Arriskuen jarraipena eta
planifikazioa kontrola
Arrisku identifikazioa
Arriskuen azterketa
kualitatiboa
Arriskuak Arriskuen azterketa
kuantitatiboa
 Arriskuei erantzunaren
planifikazioa

Erosketak planifikatu Hornitzaileen erantzunak Kontratuaren kudeaketa Kontratuaren itxiera


Hornikuntzak Kontratazioak planifikatu galdatz ea
Hornitzaileen hautaketa
Stakeholderak identifikatu Stakeholderren kudeaketa Stakeholderen konpromezua Stakeholderren kudeaketa
Stakeholderak planifikatu kudeatu kontrolatu
EXPRESIÓN GRÁFICA Y PROYECTOS DE INGENIERÍA
ADIERAZPEN GRAFIKOA ETA INGENIARITZA
PROIEKTUAK
GRAPHIC EXPRESSIÓN AND PROJECT ENGINEERING

INGENIARITZAKO PROIEKTUAK

You might also like