You are on page 1of 27

EXPRESIÓN GRÁFICA Y proiektuaS DE INGENIERÍA

ADIERAZPEN GRAFIKOA ETA INGENIARITZA


PROIEKTUAK
GRAPHIC EXPRESSIÓN AND PROJECT ENGINEERING

INGENIARITZAKO PROIEKTUAK
2/27

1 Proiektuaren definizioa

2 Faseak eta dokumentuak

3 Proiektuen ebaluaketa

4 Txosten teknikoak

5 Proiektuen programazioa

6 Oinarrizko eta zehaztasuneko ingeniaritza

7 Proiektuen antolaketa eta zuzendaritza

8 Kalitatearen kudeaketa
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 3/27

Errentagarritasun analisia
• Proiektuaren errentagarritasuna, aurretiaz bete behar den nahitaezko baldintza da.

• Analisia egiteak, ez du proiektuaren arrakasta bermatzen, baina arriskuak gutxitzen


ditu.

• Errentagarritasun analisiak ahalbidetu behar duena:


• Inbertsio alternatiba ezberdinak alderatzea
• Erabakia justifikatzea
• Lortutako emaitzak aurreikusitakoekin alderatzea

• Inbertsio baten errentagarritasuna: inbertsioaren mozkina inbertsioaren


guztizkoarekin zatituz lortzen den balioa da.
• Adb.: 1000€ inbertitzen badira 10 urtera %20an 6.192€-tan bihurtzen dira
1000€ inbertitzen badira 10 urtera %5ean 1.629€-tan bihurtzen dira

Proiektu bat ekonomikoki interesgarria da, bere errentagarritasuna arriskurik


gabeko inbertsioak ematen duen errentagarritasuna baino handiagoa bada,
eta aldi berean, erabiltzen den kapitalaren finantza-kostuei aurre egiteko gai
bada.
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 4/27

Errentagarritasun analisia
• Cash-Flow: sortzen diren funtsen (sarrerako fluxua edo kobrantzak) eta
burututako gastuen (irteerako fluxua edo ordainketak) arteko kenketa t
ekitaldi ekonomiko batean, proiektuaren bizitzan zehar.

Qt  Ct  Pt
Non:

Ct:(kobrantzak),
t ekitaldi ekonomikoaren bukaerarako aurreikusitako sarrerako fluxu garbia
non t=1,2,3,….,n

Pt: t ekitaldi ekonomikoaren bukaerarako aurreikusitako irteerako fluxu garbia


(ordainketak), non t=1,2,3,…,n

Inbertsio proiektu baten kutxako fluxu edo cash-flow-a:

 I / Q1 / Q2 / ... / Qt / ... / Qn
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 5/27

Errentagarritasun analisia. Berreskuratze epea edo Payback-a


• Inbertsioa berreskuratzeko beharrezkoa den urte kopurua, fakturazioaren
bidez, kobrantzen bidez, etab. Hau da, cash-flowa eta inbertsioa berdinak
izan arteko denbora.

• Berreskuratze epea zenbat eta laburragoa izan, orduan eta hobeto.

• Adb.:
A inbertsioa: -1000 / 500 / 1000 / 2000 / 5000
B inbertsioa: -1000 / 1000 / 100 / 0 / 0 /10
C inbertsioa: -1000 / 1500 / -500 / 1000 / 500

A inbertsioaren berreskuratze epea = 1.5 urte


B inbertsioaren berreskuratze epea = 1 urte
C inbertsioaren berreskuratze epea = 8 hile

Payback-ak ez du kontuan hartzen behin inbertsioa berreskuratuta zer


gertatzen den. Errentagarritasuna baino likidezia aztertzen du.
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 6/27

Errentagarritasun analisia. GEBAGA (Gaur Egungo Balio garbia)


• Proiektu baten GEBAGA cash-flow guztien balio eguneratu edo gaurkotua
da. Hau da, eragiten diren sarreren eta ordaindu beharrekoen arteko
kenketa gaurkotua da.

K
• GEBAGA balio erlatiboa da. Hau da, alderatu egiten da parametroaren
bidez.

• K parametroak aukera-kostua adierazten du. Aukera-kostuak zera esan nahi


du: litezkeen inbertsioen artean aukerarik errentagarriena.

• Inbertsio horien adibideak hurrengoak dira:


• Beste proiektu bat
• Finantza-inbertsioa (produktu finantzarioa)

• K parametroaren kontzeptua beste ikuspuntu batetik uler daiteke: diruaren


balio galera. Kasu horretan erabiltzen den balioa Euriborra edo KPI
(Kontsumorako Prezio Indizea, IPC), etab. dira.
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 7/27

Errentagarritasun analisia. GEBAGA (Gaur Egungo Balio garbia)

• Qt cash-flow guztiakK eguneratze tasarekin eguneratzen dira, non


eguneratze tasa hau, inbertsio proiektuaren aukera-kostua den. Behin cash-
flow-ak eguneratuta, hasierako inbertsioa kentzen da. Eguneratzea,
inbertsioaren arriskua ebaluatzeko era bat da.

Q1 Q2 Qn n
Qt
GEBAGA   I   2
 ...  n
 I   t
(1  K ) (1  K ) (1  K ) t 1 (1  K )

Non:
I: Proiektuaren hasierako inbertsioa
Qt : Cash-flow garbia (kobrantzak - gastuak)
K : Eguneratze tasa. Interesa edo aukera-kostua hartzen ditu kontuan
(proiektu hau eta ez beste bat aurrera eramatearen arriskuarekin
erlazionatuta dago)
n : Proiektuaren iraupena
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 8/27

Errentagarritasun analisia. GEBAGA


• Inbertsioa bat bideragarria da baldin eta GEBAGA > 0

• GEBAGA = 0 bada:
• Proiektuak sortzen dituen cash-flow-ak nahikoak dira finantzaketaren interesak
bueltatzeko eta hasierako inbertsioa jasateko

• Inbertsio ezberdinen artean GEBAGA balio altuena duena izango da


errentagarriagoa

• Adb.: K = %10 bada


A inbertsioa: GEBAGA = 5198.7
B inbertsioa: GEBAGA = -2.05
C inbertsioa: GEBAGA = 1049.44
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 9/27

Errentagarritasun analisia. BET (Barne Etekin Tasa)


• BET-a, proiektu baten GEBAGA = 0 egiten duen k da.
• Inbertsio baten errentagarritasun erlatiboaren balioa da.

n
Qt
GEBAGA   I   t
0
t 1 (1  r )
Non:
r : etekin tasa (BET). Kalkulatu beharreko balioa
• Inbertsio bat bideragarria izango da bere BET-a aukera kostua (eguneratze tasa)
baino handiago bada: r  K
• Inbertsio alternatiba ezberdinen artean, BET balio handiena duena aukeratzen da

• Adb.: A inbertsioa: BET = 1.05 (%105)


B inbertsioa: BET = 0.1 (%10)
C inbertsioa: BET = 0.15 (%15)
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 10/27

Errentagarritasun analisia. Metodo ezberdinen erabilera


• Enpresa handiek GEBAGA metodoa erabiltzen dute gehiago
• Enpresa txikiek Payback-a erabiltzen dute gehiago

Metodoa Erabilera portzentaia


BET %75.61
GEBAGA %74.93
Payback %56.74

* Iturria: Graham, J., Harvey, C.,”The theory and practice of corporate finance: evidence from the field”, Journal
of Financial Economics, nº60, 2001, pp-187-243
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 11/27

1. adibidea
Hurrengo ezaugarriak aurkezten dituen proiektu bat aztertzen ari dira enpresa batean:
- Hasierako inbertsioa: 80.000 €
- 1.urteko cash-flowa: 30.000 €
- Hurrengo urteetarako espero den cash-flowa aurreko urtekoa baino %10 altuagua
izatea espero da.
- Iraupena: 5 urte
- Hondar balioa: 20.000 €
- k: %6

Kalkulatu:
1.- Berreskuratze epea
2.- GEBAGA adierazlearen arabera, proiektua bideragarria da?
3.- Enpresak, %25a baino errentagarritasun handiagoa duten proiektuak baino ez
baditu onartzen, proiektua garatu egingo da?
4.- Kalkulatu hasierako inbertsioa, errentagarritasuna %50a izateko.
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 12/27

1. Adibidearen ebazpena
Cash-flowa: -80.000 / 30.000 / 33.000 / 36.300 / 39.930 / 43.923

1. 80000= 30000+33000+36300*x x=0,47


BP= 2,47 urte
2. GEBAGA = -80000 + 30000/(1+0,06) + 33000/(1+0,06)^2+ 36300 /(1+0,06)^3 +
39930 /(1+0,06)^4 + 63923/(1+0,06)^5
GEBAGA= 87.545 € > 0 Inbertsio bideragarria

3.- 0 = -80000 + 30000/(1+r) + 33000/(1+r)^2+ 36300/(1+r)^3 + 39930/(1+r)^4 +


43923/(1+r)^5
r=0,06 GEBAGA=87.545 €
r=0,1 GEBAGA=68782 €
r=0,2 GEBAGA=33869 €
r=0,4 GEBAGA=-6226 € r=0,36 GEBAGA≈0
BET 36% > 6*1,25=7,5% Inbertsio errentagarria

4. 0 = -I + 30000/(1+0,5) + 33000/(1+0,5)2 + 36300/(1+0,5)3 + 39930/(1+0,5)4 +


43923/(1+0,5)5
Hasierako inbertsioa = 61.727 €
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 13/27

Koste/eraginkortasun analisia

• Interes soziala duten proiektuentzat errentagarritasun analisia ez da egokia.


Adb. Administrazio publikoko proiektuentzat

• Helburua: laguntza eskaintzea eta erabakietan orientatzea irizpide


arrazionalak erabiliz aukera ezberdinen artean egokiena aukeratzeko (Adb.
Gastu publikoa orientatzeko)

• Koste/eraginkortasun analisia oinarrian errentagarritasun analisiaren


antzekoa da. Hau da, faktore eta aspektu kuantifikagarriak zehazten dira
ondoren ekonomikoki baloratuko direnak.
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 14/27

Koste/eraginkortasun analisia. Jarraitu beharreko pausoak


• Helburuen definizioa:
• Proiektuaren bidez zerizan soziala eta ez-materiala duten helburuak gehitu.
Honela, beste metodo batzuekin ebaluatu ezin diren alderdiak hartzen dira
kontuan.
• Kostu eta onuren identifikazioa:
• Proiektuak sortzen dituen kostu faktoreak zehaztu eta lortu nahi diren onurak
zerrendatu.
• Kudeaketa adierazleak zehaztu
• Helburuak kuantifikatu. Helburuak kuantifikagarriak egiten dituzten adierazleak
bilatu behar dira.
• Adierazleen balorazio ekonomikoa
• Bai kostu, bai onuren kontzeptuak ekonomikoki ebaluatu adierazleen bidez.

Proiektu ezberdinen artean, bideragarria dena aukeratzeko erabaki prozesua


arrazionalizatzeko prozesua da koste/eraginkortasun analisia.
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 15/27

Koste/eraginkortasun analisia. Eraginkortasun adierazleak


• Proiektu baten eraginkortasun gradua ebaluatzeko aukera ematen duten
adierazleak zehaztea da zailena.

• Garrantzitsua izango litzateke, adierazle berdinak erabiltzea proiektu


ezberdinetan, beraien arteko konparaketa egiteko, proiektu bakoitzaren
ekarpenak kontuan izanda. Posible da zenbait hurbilketa egitea:
• Adierazle bakoitza, neurgarria den irizpide bakoitza ebaluatzeko erabiliko da
• Kriterio neurgarri bakoitzarentzak ponderazioak egin daitezke, proiektuan duen
garrantzia kontuan hartzeko.
• Irizpide bakoitzarentzat, betetze gradu bat zehaztu daiteke, eta eraginkortasun
maila bati esleitu

Faktore hauekin, taula bat burutu behar da non proiektuaren kuantifikazio


global eta puntuagarri bat egiten den.

Koste/eraginkortasun RATIOA = Proiektuaren kostua / eraginkortasun globala


3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 16/27

Koste/eraginkortasun analisia. Adibidea

Erabilgarritasun Irizpideak Erakuslea Balioa Pisua Betetze Maila Puntuak

Orokorrak:
Biztanleria onuratuta Biztanle kopurua 100.000 3 7 21
Beste proiektuekiko
Iritzi subjektiboa Altua 2 9 18
sinergia
Enpleguaren gaineko
Sortutako kopurua 120 3 2 6
eragina
Zehatzak:
Aurreikusitako trafikoa Ibilgailu hileko 25.000 3 8 24
Aurreztutako denbora Ordutan 1,5 1 6 6
Istripuen murrizpena Hileko 8 3 4 12
Turismo gehipena Turista gehipena hileko 2.000 1 4 4
TOTAL PUNTOS EFICACIA GLOBAL 91

5.000 milioi €-ko inbertsioa suposatuz:

Proiektuar en kostua 5.000 mill


 Kostu eraginkortasun ratioa    54,9 milioi
puntu
Eraginkort asun globala 91
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 17/27

1. ariketa
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 18/27

2. ariketa
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 19/27

3. ariketa
Enpresa batek hurrengo irabaziak aurreikusi ditu proiektu bat egiten badu:
Urtea 1 2 3 4 5

Irabazia(€) 100 1.000 2.000 2.000 1.000

k=%5
n 1 2 3 4 5
 
(1+k)^(-n) 0.95 0.91 0.86 0.82 0.78

Hurrengo galdereei erantzun:

1. Berreskuratze eptea 3,5 urte baino txikiagokoa izatea nahi bada, zein da
gehienezko inbertsio posiblea? Kasu horretan, zein da GEBAGA-aren balioa?
2. Proiektuaren helburua 5.000€-ko GEBAGA-a izatea bada, zein izango litzateke
kasu horretan berreskuratze epea?  
3. Proiektuaren inbertsioa 7.000€-koa bada, zenbat balioko luke BET-ak? Eta zein
izango litzateke berreskuratze epea?
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 20/27

4.arkiketa
Hurrengo taulan 5 proiekturen datuak daude:

A proiektua B proiektua C proiektua D proiektua F proiektua


Berreskuratze epea 3 urte 1 urte 6 hile 5 urte 10 urte
BET 10% 1% 20% 12% 2,5%
GEBAGA 100.000 € 2.000 € -1.000 € 500.000 € 35.000 €
Proiektuaren 8 urte 2 urte 5 urte 10 urte 15 urte
iraupena

Hurrengo galdereei erantzun:


1. Zein proiektuk eskatzen du esfortzu finantzario handiagoa? Zergatik?
2. Zein da proiektu errentagarriena? Justifikatu.
3. Zergatik izan daiteke C proiektuaren GEBAGA negatiboa?
4. Zein proiektu baztertu beharko litzateke? Justifikatu.
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 21/27

5. ariketa
Hurrengo datuak 3 inbertsio proiekturi dagozkie:
Cash-flow
Proiektua Io Q1 Q2 Q3 Q4
sarrerak gastuak sarrerak gastuak sarrerak gastuak sarrerak gastuak
A 100 60 80 140 80 140 80 160 80
B 150 100 30 90 30 40 30 40 30
C 250 100 40 120 40 120 40 120 20

Zera eskatzen da:


• A, B eta C proiektuen berreskuratze epea kalkulatu. Irizpide honen arabera, zein da
proiektu onena? Adierazle honen abantaila eta desabantailak.
• Proiektuaren GEBAGA kalkulatu, k=0,10 izanik.
n 0 1 2 3 4 5
1/(1+k)n 1 0,91 0,83 0,75 0,69 0,62

• B eta C proiektuen BET-a kalkulatu


3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 22/27

6. ariketa
Proiektu baten errentagarritasunaren kalkulurako hurrengo eragiketak burutu dira:
Q1 Q2 Q3 Q4 ∑
30.000 40.000 50.000 60.000 180.000
Qi/(1+k)i 27.208 32.902 37.301 40.596 138.007

Gainera, inbertsioa 138.000€ eta k=10,26% dela dakigu.


Zera galdetzen da:
1. Zenbat balio du BET-ak?
2. Enpresak 20.000€ ditu inbertitzeko. Hauek dira dituen aukerak::
a) Ingeniaritza enpresa bat kontratatuz gero, proiektuaren inbertsioa erdira
jeitsiko litzateke.
b) Marketing enpresa bat kontratatuz gero, kutxako fluxua bikoiztuko litzateke.
c) Banketxe zerbitzu bat kontratatuz gero, kapitalaren kostua nulua izango
litzateke (k=0)
Non inbertitu beharko lirateke 20.000€ ahalik eta GEBAGA errentagarriena izateko?
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 23/27

Galderak
1. Proiektu bat hasteko zein balio dira onargarriak hurrengo
adierazleetan?
a. Payback
b. GEBAGA
c. BET

2. Aztertu behar diren bideragarritasun mota ezberdinetatik,


zeinek dauka erlaziorik gehien Payback-arekin?
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 24/27

Galderak
3. GEBAGA positibo bat nahikoa da proiektu baten justifikazio ekonomikorako?

4. Azaldu BET-aren zein baliok justifikatuko luke ekonomikoki proiektu baten


gauzatzea.

5. Azaldu zer den bideragarritasun finantzarioa eta zein parametro izan behar
diren kontuan bere egiaztapenerako.

6. Berreskuratze epea proiektuaren iraupenarekin ia bat badator, zein balio


dute GEBAGA eta BET adierazleek?

7. Egia a la gezurra: GEBAGA negatiboa bada, BET ere negatiboa izango da.
Justifikatu.
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 25/27

Galderak
8. Enpresa batek proiektu bat aurrera eraman nahi du, eta horretarako hurrengo
adierazleak kalkulatu ditu: Payback (5 urte), GEBAGA (100.000€), BET (%10).
Errentagarria delakoaren susmoa dute eta proiektua hastea erabakitzen dute.
Azken momentuan, enpresan likideziarik ez dagoenez, mailegu bat eskatu behar
dute. Azaldu egoera honek zein eragin izango duen proiektuaren
errentagarritasun adierazleetan (BET, GEBAGA, Payback)

9. Egia a la gezurra: enpresaren maniobra funtsa, proiektuaren inbertsioa baino


handiagoa bada, enpresaren kutxan tirabirak sahiesten dira.

10. Egia ala gezurra: GEBAGA negatibo batek BET-a positiboa ez izatea suposatzen
du.

11. Egia a la gezurra: Urte bateko iraupena duen proiektu batean (n=1) GEBAGA
inbertsioaren berdina bada, orduan BET-a zero izango da, beti ere kapitalaren
kostua zero denean.
3 PROIEKTUEN EBALUAKETA 26/27

Galderak
12.Zergatik esan daiteke GEBAGA balio erlatiboa dela?

13.Zergatik esan daiteke BET-a balio erlatiboa dela?

14.Zergatik esan daiteke GEBAGA balio absolutua dela?

15.Zergatik esan daiteke BET-a balio absolutua dela?


EXPRESIÓN GRÁFICA Y proiektuaS DE INGENIERÍA
ADIERAZPEN GRAFIKOA ETA INGENIARITZA
PROIEKTUAK
GRAPHIC EXPRESSIÓN AND PROJECT ENGINEERING

INGENIARITZAKO PROIEKTUAK

You might also like