You are on page 1of 4

Lehendabiziko grafikak horrelakoa izan behar du.

Gure inbertsio osoaren bilakaera aztertzen duen


grafika arrunt bat izango da. Astetako bilakaera neurtuko du. Kontuan izatekoak:

 Ezkerrean (Y ardatza) datuen rangoa mugatu egin dut. 9200-10.300 bitartean. Horrela, nire
inbertsioaren bilakaera argi ikusten dugu. 0-10.000 utziz gero, bilakaera nekez ikusi ahalko
dugu xehetasunekin, dena grafikoaren oso goian gertatuko baita.
 Hasierako balioaren linea gorri bat jarri dut, errentagarritasunaren ataria non dagoen
jakiteko. Marra gorritik gora inbertsioa irabazlea litzateke. Marra gorritik behera, galtzen
ariko ginateke hasierako 10.000€ horiekin alderatuz gero. Hau jartzea ez da derrigorrezkoa,
baina lortzen baduzue bikain!

Ondoren grafiko honen analisia egin behar duzue.

ANASILIAREN ADIBIDEA:

Inbertsioaren lehendabiziko astea positiboa izan zen. Hasiera ona izan zuen eta balioa irabazi zuen.
Bigarren astean balioa galdu zuen. Aurreko asteko irabaziaren parekoa izan zenez, ez zen
azpimarragarria izan. Zerra-hortzetan gora eta behera ibiliko ginela ematen zuen. Baina 3. Astean
Silicon Valley Banc-ek izandako arazoen ondorioz burtsak izan zuen balio galerak inbertsioari kolpe
latza eman zion. Aste batean 650€ baino gehiago galduaz. Azken astean, Credit Suisse bankuaren
arazo nabariak izanda ere, burtsak errebote txiki bat izan du galdutako balioaren zati bat
berreskuratuz. Hurrengo asteetan finantza sektorea egonkortzen bada eta horrekin burtsak
normaltasunera itzultzen badira, berriz inbertsioa 10.000€ra bidean jartzeko moduan egongo dela
uste dut. Dena dela, finantza sektorea ez bada egonkortzen, oso zaila izango da aurreko balioetara
iristea eta galerekin amaitu beharko dudala uste dut.
Bigarren grafikan enpresa desberdinen bilakaera aztertzen dut. Enpresa bakoitzak bere kolorea
dauka eta banaka zein portaera izan duten aztertu dezakegu. Grafika hau egiteko kontuan hartu
beharrekoak:

 Erabili dudan balioa ez da akzioen prezioa edo kotizazioa izan (betetzen dugun taulan aldatu
ohi dugun balioa). Enpresa bakoitzean inbertituta dugun totala erabili dut (bete ohi dugun
taulako eskuineko zutabea). Zergatik? Akzioen prezioak oso desberdinak izan daitezke (IAG
1,5€ inguruan eta ACCIONA 179,40€). Datu hauekin ezin daiteke taula bat egin, Accionaren
eskala emanez gero grafikoari IAG-ren bilakaera ikustea ezinezkoa litzatekeelako. Horregatik
egokiagoa izango da enpresa bakoitzean inbertitutako totalekin egitea.
 Ezkerreko zutabean ere balioak egokitu egin ditut, bilakaera hobeto ikusteko. Enpresa
bakoitzean inbertitu dudan maximoa 2500 azpitik dagoenez eta minimoa 1500 gainetik, balio
horiek aukeratu ditut. Zuek zuenera egokitu.

ANASILIAREN ADIBIDEA:

Nire inbertsioaren zatirik handiena Inditex enpresan jarri nuen. Inbertsioaren laurdena. SVB
bankuaren porrotak burtsan sortu zuen lurrikarak eragin bazion ere, balio hori inbertitu nuenean
baino altuago dago egun. Beraz, esan daiteke flotadore lanak egin dituela Inditex-ek nire inbertsioan:
burtsaren okerrenean balioa irabazi du eta besteen galerak estali ditu nolabait.

IAG izan zen bigarren inbertsiorik garrantzitsuena. Enpresa honek ordea azken asteetan bilakaera
eskasa izan du. Tendentzia beherakor txiki batekin zegoen lehendabiziko asteetan eta SVB-en
lurrikarak kolpe handia eman dio. Errebotea ere ez du oso handia izan. Momentu honetan IAGren
balioa INDRAren pare dago, 200€ gehiago balio bazituen ere hasiera.

Eta horrela enpresa guztiekin


Aurreko bi grafikoen konbinazio bat da hau. Hemen gure inbertsio totalaren balioa ikusi dezakegu,
baina enpresa bakoitzean inbertituta duguna erakutsiaz. Nire kasuan, denetan antzeko inbertituta
dudanez, nahiko grafiko erregularra ateratzen da. Baina modu irregularrean inbertitu duzuenontzat
oso interesgarria da. Kontuan hartzekoak:

 Eskuineko ardatzean 0 baliotik 10300 ingurura eman diot balioa. Horrela inbertsio osoa
ikusten da. Zuek ere 0 eta izan duzuen balio maximoaren artean eman tarte hori.
 Hemen argi ikusi beharko genuke zein enpresak eusten dion inbertsioari, zeinek kentzen
digun balioa eta zein neurritan egiten duten.

Saiatu! Bilatu informazioa eta ea lortzen duzuen antzeko zerbait egitea!


Hasieran 1.astea 2.astea 3.astea 4.astea
INDITEX 2.437,80 € 2.465,00 € 2.472,25 € 2.352,80 € 2.487,95 €
IAG 2.035,50 € 2.001,00 € 1.978,00 € 1.748,00 € 1.828,50 €
SOLARIA ENERGIA 1.882,10 € 1.919,50 € 1.905,20 € 1.851,30 € 1.788,60 €
INDRA 1.822,80 € 1.940,60 € 1.804,20 € 1.757,70 € 1.842,95 €
ACERINOX 1.820,43 € 1.816,85 € 1.820,43 € 1.614,58 € 1.657,54 €

Grafikak egiteko erabilitako taularen adibide bat. Pistak behar badituzue edo…

You might also like