You are on page 1of 46

1.

GAIA
KAPITAL SOZIALAREN ZABALKUNTZAK
1. Sarrera

• Kapitalaren zenbatekoak produkzio jardueraren edo


negozioaren beharrizanen neurriarekin orekatuta egon behar
du.
• Kapital Sozialaren zenbatekoak enpresak hartzekodunei
eskaintzen dien bermea adierazten du.
• Ez da kopuru finko bat; aldaketak jasan ditzake. Enpresak,
gehienetan, kapital txiki batekin hasten dira. Eta negozioak
garrantzia hartzen duen neurrian handituko dute.
• Beharrizan bereziak dituzten heinean. Adibidez:
▫ Merkatuan hedatzeko,
▫ Merkatu berriak bilatzeko,
▫ Produktu berriak ekoizteko,
▫ Produkzio ahalmena zabaltzeko
▫ Finantzaketa oreka berreskuratzeko
AK > PK, AEK < OG +PEK
▫ Aurreko ekitaldietako emaitza negatiboak estaltzeko,
etab…
Finantza Baliabide berriak bilatuko dituzte, ziurrenik

https://www.baskonia.com/eu/saski-baskonia-s-d-k-600-000-
euroko-kapital-zabalkuntza-onartu-du/
• Enpresak berak sortutako baliabideak behar bestekoak ez
direnean, bi finantzaketa mota agertzen zaizkio:

▫ Kanpoko finantzaketa: maileguak eskatzea, leasing bidez


finantzatzea, jesapenak jaulkitzea, kreditu-lerroak
negoziatzea…

▫ Finantzaketa propioa: enpresako bazkideengandik


baliabide berriak lortzea, edo bazkide berriak bilatzea.

• Bigarren aukera hori hartzean, enpresak kapital sozialaren


zenbatekoa aldatu beharko du, bazkideen ekarpen berrien
balioa adierazteko.
2.- Kapital zabalkuntzarako baldintza orokorrak
• Juridikoak:
Kapital Sozietateen Legea:VIII. Titulua, II.Kapitulua, 295-316 art.
Egelan estekatuta daukazue (263. orrialdetik 279.era).
▫ Estatutuetan, besteak beste, KS, BN, titulu kopurua, etab.
agertzen dira. Hori dela eta, KSaren zenbatekoa aldatzeak
estatutuen aldaketa ekarriko du, eta beraz, estatutuen
aldaketarako eskatzen diren legezko baldintzak bete beharko
dira: Batzar Orokorrak onartu eta Kapital Sozietateen
Legearen Testu Bateratuak dioenari jarraitu.
• Ekonomikoak:
▫ Sozietate Anonimoetan, zabalkuntza, eskudirutan egingo
diren despoltsapen berriekin osatzen bada; beharrezkoa da
aurretik igorrita zeuden akzioak guztiz despoltsatuta
egotea (sozietate aseguratzaileentzat salbu). Hala ere,
legeak onartzen du gehienez kapital sozialaren %3a
despoltsatu gabe egotea.
2.- Kapital zabalkuntzarako baldintza orokorrak

▫ ∆KS adierazten duten akzioak %100ean harpidetu beharko


dira.(79.art)
▫ Kapital Soziala zabaldu ondoren, akzio bakoitzaren baliotik,
gutxienez, Balio Nominalaren %25 (hau da KS berriaren
laurdena) eta jaulkipen primaren %100 despoltsatu behar
dira.
3. Akziodun zaharrak babestea
TITULU BATEN BALIO TEORIKOA:
Titulu bakoitzari, kontabilitatearen arabera, dagokion Ondare zatia.
Balio Teorikoa = Ondare Garbia / Titulu Kopurua

KPOk adierazitako Ondare Garbia ondorengoa litzateke:

ONDARE GARBIA
+Fondo Propioak Kapital eskrituratua
-Galdatu gabeko Kapitala.
-Jaulkipen Prima
-Erreserbak
-Akzio eta ondare-partaidetza propioak
-Bazkideen bestelako ekarpenak
-Ekitaldiko emaitza
-Konturako dibidendua

+Balio-aldaketengatiko doikuntzak
+Jasotako diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak
3. Akziodun zaharrak babestea

Akzioen balio teorikoa, enpresaren ondarea osatzen duten


elementuak aldatzen diren aldiro aldatu egiten da; eta beraz,
baita kapital zabalkuntza egitean ere. Gainera, kapital
zabalkuntza egiten denean, ondorioak okerragoak dira, balioa
akzio kopuru handiago baten artean banatu behar delako.
Ondorioz, legegileak, balio galera hori ekiditeko, bazkide
zaharra babesteko neurriak ezarri ditu.
Adibidea (a): SORMENA, S.A. sozietateak ondorengo Egoera
Balantzea dauka:

CREATIVIDAD, S.A. EGOERA BALANTZEA


Aktiboa Ondare Garbia eta Pasiboa
ONDARE GARBIA 10.100.000
Kapital Soziala 7.500.000
Erreserba Legala 750.000
AKTIBO KORRIENTEA
14.700.000 Estatutu Erreserba 750.000
eta EZ KORRIENTEA
Borondatezko Erreserba 1.000.000
Gaineratikoa 100.000
PASIBOA 4.600.000
GUZTIRA 14.700.000 GUZTIRA 14.700.000

Balio Nominala= 10€koa izanik,


zein da titulu bakoitzaren balio teorikoa? Zergatik?
Adibidea (a):

Ondare garbia = KS + legezko erres. + Estatutu erres. +


borondatezko erres. + gaineratikoa = 10.100.000€

Titulu-kopurua = Kapital Soziala / Balio Nominala= 7.500.000/10=


750.000 tit.

Balio teorikoa =Ondare garbia/Titulu kopurua =


10.100.000/750.000= 13,4666€

10€ = KSean titulu bakoitzak duen zati proportzionala (BN)

3,46€ = enpresak lortutako balioa, hau da, banatu ez diren


irabaziak
Adibidea (b): SORMENA, S.A. sozietateak kapital zabalkuntza
egingo du balio nominal bereko 150.000 titulu berri jaulkita.
%100ean despoltsatuko dira, eta ez dago zabalkuntza gasturik.

EGOERA BALANTZEA (zabalkuntza ondoren) ONDARE GARBIA 11.600.000


Kapital Soziala
Aktiboa Ondare Garbia eta Pasiboa
JAULKIPEN PRIMA (PAREAN)
ONDARE GARBIA 11.600.000 Erreserba Legala
Estatutu Erreserba
AKTIBOA 16.200.000 Borondatezko Erreserba
Gaineratikoa
PASIBOA 4.600.000

GUZTIRA 16.200.000 GUZTIRA 16.200.000

Zein da akzio bakoitzaren balio teorikoa zabalkuntzaren ondoren?


Zergatik?
Adibidea (b):

Ondare garbia = KS + legezko erres. + Estatutu eres. +


Borondatezko erres. + gaineratikoa = 10.100.000+ 150.000 *10 =
11.600.000€

Titulu-kopurua = Aurrekoak + jaulki berriak= 750.000 + 150.000 =


900.000 tít.

Balio teorikoa = Ondare garbia / Titulu kopurua =


11.600.000/900.000 = 12,88€

10€ = KSan titulu bakoitzak duen zati proportzionala (BN)

2,88 € = enpresak lortutako balioa, hau da, banatu ez diren


irabaziak
Adibidea (b):
Zer gertatu da balio teorikoen artean? (zabalkuntzaren aurretik eta
ondoren). Zergatik?

Aurreko zabalkuntzarekin konparatuta, balio teorikoaren murrizketa


izan da: 13,4666€ ⇒ 12,888€.

Akzio zaharrak partaidetza ekonomikoa eta politikoa galdu ditu:

Akziodun zaharraren Lehen Ondoren


egoera

Partaidetza ekonomikoa 10.100.000/750.000= 11.600.000/900.000=


13.466€ 12.888€

Partaidetza politikoa 1/750.000tít 1/900.000tít


10/7.500.000€ 10/9.000.000€
Adibidea (b):

Bazkide berri batek 10 €/tit-ko ordainduz, 12,888 €/tit. balio duen


akzio bat jaso du; horrek esan nahi du 2,888€ irabaziko dituela
eskuratutako titulu bakoitzagatik, akziodun zaharraren kaltetan.
Horien akzioak 13,466 €tatik 12,888 €tara jaitsi dira, beraz 0,576
€/tit. galdu ditu.
Proportzioa: 750.000tit.zahar/150.000tit.berri=5 tit.zahar/ tit.berri
5 tit. x 0,576€/akzioko = 2,88
3. Akziodun zaharren babesa

Nola babes genitzake akziodun zaharrak kapital


zabalkuntzaren aurrean?

Kapital Sozietateen Legeak (e-gelan), bazkide zaharra


ondoko tresnen bidez babestea proposatzen du:

Lehentasunezko Harpidetza Eskubidea (LHE)


Jaulkipen Prima.
3.1. Lehentasunezko Harpidetza Eskubidea (LHE)

Erreferentzia Legala: VIII Titulua, II. Kapitulua, III. Atala, 304-


308 art./503. (eGelan estekatutako KSLan, 269. orrialdean).

• Bazkide zaharrak, kapital zabalkuntza egiten denean,


aurretik zeukan kapitalaren proportzioa mantendu ahal
izateko, akzio berriak lehentasunez harpidetzeko eskubidea
izango du.
• Akzio zahar bakoitzari Lehentasunezko Harpidetza
Eskubide bat dagokio.
• Eskubide hau negoziagarria da (legeak adierazitako
salbuespen egoeretan izan ezik).
3.1. Lehentasunezko Harpidetza Eskubidea (LHE)
• Adibidea (c): SORMENA, S.A. sozietatean, 100 akzio zahar
dituen akziodunari zenbat eskubide dagozkio? Eta, zenbat akzio
berri harpidetu litzake?
• Zabalkuntza baino lehen: 750.000 tít. ⇒750.000 eskubide (1 - 1)
• 150.000 titulu berrien zabalkuntza
• PROPORTZIOA: 750.000tit ⇒ 150.000tit beraz,
5 LHE ⇒ akzio berri 1.

• Lehen 100 akzio zituen bazkideari 100 eskubide dagozkio; eta,


horien bidez 20 akzio berri eskuratzeko gai da.
Lehentasunezko Harpidetza Eskubidearen kalkulua:

• Hurrengo balio hauek kontuan hartuta :


▫ BT= Zabalkuntza aurreko akzioaren balio teorikoa
▫ BT´= Zabalkuntza ondorengo akzioaren balio teorikoa
▫ A = Titulu zaharren kopurua
▫ N = Titulu berrien kopurua
▫ E = Titulu berriengatik despoltsatu beharrekoa
▫ K = Zabalkuntzaren aurreko eguneko kotizazioa

Printzipioz, Lehentasunezko Harpidetza Eskubidearen balio


teorikoen diferentziaren bidez kalkula liteke, hots:
LHE= BT- BT´

Non:

BT= OG/A BT´=(OG+NxE)/(A+N)


OG= BTxA BT´= (BTxA+NxE)/(A+N)
Diferentzia honekin jarraituz, BT´ ezaguna ez denean, kalkulatu
beharko dugu, ondorengo planteamendua jarraituz: BT´=
(OG+NxE)/(A+N).
Eta kalkuluak eginez, ondorengo formula lortzen da:
LHE = BT- BT´ BT – (BTxA+NxE)/(A+N)=
{BTx(A+N)- (BTxA+ NxE)}/(A+N)=
{(BTxA)+(BTxN)- (BTxA)- (NxE)}/(A+N)=
{(BTxN)- (NxE)}/(A+N)

LHE = N * (BT – E)
A+N
Kotizatzen duten enpresen kasuan, eskubideen balioaren
erreferentzia kotizazioaren zenbatekoan dago, alegia:

LHE = N * (K – E)
A+N

Adibidea (d): SORMENA, S.A. sozietatearen Lehentasunezko


Harpidetza Eskubidearen zenbatekoa kalkulatu.

LHE= 150.000 (13,46-10)/(750.000+150.000) = 0,576€


A) LHE, akziodun zaharraren ikuspegitik:
Akziodun zaharrak, kapital zabalkuntzaren aurrean, bi aukera ditu:
1- Zabalkuntzan parte hartzea. Era horretan, akzio zaharrak
eragindako eskubideekin eta sozietateak despoltsatzeko eskatu
duenarekin, titulu berriak harpidetuko ditu.
2-Zabalkuntzan parte hartzeari uko egitea. Era horretan, akzio
zaharren ondoriozko eskubideak saldu egingo ditu; eta, ez du titulu
berririk harpidetuko. Hartara, ez du ezer ere despoltsatu beharko.
Adibidea (e): SORMENA, S.A., sozietatearen akziodun zahar batek
100 akzio ditu. Azaldu zenbat eskubide dagozkion, eta zein izango
den bere ondarea kapital zabalkuntzan parte hartuz gero; zein, uko
eginez gero.

DAGOZKION ESKUBIDEAK: Bazkideak 0,576 €tako 100


Lehentasunezko Harpidetza Eskubide izango ditu. Esan bezala, 100
LHE hauekin; hala nahi izatekotan, 20 akzio berri eskura litzake.
ONDAREA, ZABALKUNTZAN PARTE HARTUZ GERO:
LHEak erabilita, titulu berrien trukean, sozietateak eskatzen duena
ordaindu beharko du.

Parean jaulki dira, beraz, despoltsapena 10 €koa izango da akzio


bakoitzeko (20*10) = 200€. Aurretik 100 akzio bazituen, zabalkuntza
ostean 120 izango ditu.

BAZKIDEAK DAUKANA 120 akzio x 12,88 € 1.545,6 €

BAZKIDEAK ORDAINDU Ordaindutako Balio - 200 €


DUENA Nominala
BAZKIDEAREN ONDAREA 1.345,6 €
ONDAREA, ZABALKUNTZAN PARTE HARTZEARI UKO EGINEZ
GERO:
Kasu honetan dituen LHEak saldu egingo ditu, eta trukean dirua
jasoko du.
BAZKIDEAK DAUKANA 100 akzio x 12,88 € 1.288 €

BAZKIDEAK KOBRATU 100 LHE x 0,576 € + 57,6 €


DUENA
BAZKIDEAREN ONDAREA 1.345,6 €

Datuon argitan, zabalkuntzan parte hartu zein ez, akziodunaren


ondarea bat, eta bera, da. Ondorioz, lehentasunezko harpidetza
eskubidearen bidez, akziodun zaharraren interes ekonomikoak
babestu egiten direla frogatu da; zabalkuntzara jo zein ez.
B) LHE, akziodun berriaren ikuspegitik:
Akziodun berriek titulu berriak harpidetu nahi badituzte, eskubideak
eskuratu beharko dituzte.
Adibidea (f): SORMENA, S.A., sozietatearen akziodun berri
batentzat, akzio bat erosteak zer kostu dakar? Demagun parean jaulki direla.
Eragiketa honetan, akzio berri bat eskuratzeko 5 LHE behar dira;
baita, akzio berriaren balio nominala ordaintzea ere:

LHE - ordainketak 5 LHE x 0,576 €/LHE 2,88 €

AKZIOAK - ordainketak BN = 10 € + 10 €
KOSTUA 12,88 €
Bazkide “berriak” 12,88 €ko balio teorikoa duen akzio bakoitzagatik,
12,88 € ordainduko ditu; beraz, hasieran agertutako abantaila (12,88 €
balio dituena 10€tan jasotzea) baliogabetu da.
Lehentasunezko Harpidetza Eskubidearen ezaugarriak (304-308
503.art.; e-gelako estekan 269, 271 eta 273./ orrialdeak):
Noiz agertzen da LHEa?: kapital zabalkuntza batean titulu berriak
jaulkitzen direnean. Titulu berriak eskudirutan despoltsatu behar dira.
Nor da LHEaren subjektua?: akziodun zaharra.
LHE gauzatzeko/erabiltzeko epea: Kotizatzen duten enpresen kasuan,
gutxienez, 14 eguneko epea; BORMEn zabalkuntzaren berria argitaratzen
den unetik aurrera (gainontzeko sozietateetan hilabete). Iraupen zehatza
Administrazio Kontseiluak erabakitzen du.
LHE noiz ez den existitzen, edo noiz deuseztatzen den:
NORK: Bazkideen Batzar orokorraren eskumena da, beti ere,
sozietatearen interes orokorrak horrela eskatuz gero.
EGOERAK: sozietateen xurgapen kasuetan (besteak beste).
3.2. Jaulkipen prima (298 art.; e-gelako estekan 265. orria).
Akzioen jaulkipenean BN-ren gainetik eskatzen den balioa da:

Jaulkipen prima = Jaulkipen Balioa – Balio Nominala

Primari dagokion zenbatekoa osorik despoltsatu beharko da.


HELBURUA: Kapital zabalkuntza batean akziodun berriek
ekartzen dutena eta jasoko dutena parekatzea. Hau da, akziodun
zaharren egoera babestea; LHErekin gertatzen den bezala.
LHE zein jaulkipen prima babes sistema osagarriak dira, bazkide
zaharrentzat. Eta ez dute elkar ordezkatzen.
4. Kapital zabalkuntzak burutzeko modu ezberdinak
VIII. Titulua, II. Kapitulua, I. Atala, 295-296 art.( e-egela 263-265 or.)
Prozeduraren arabera:
• Akzio berriak jaulkita.
• Zirkulazioan dauden akzioen balio nominala handituta.
Ordainketaren arabera:
• Ekarpen berriekin (diruzkoak zein diruzkoak ez direnak)
• Mozkinen edo erreserben kontura
• Sozietateak dituen zorren kontura
5. Kapital zabalkuntzen kontabilitate tratamendua
Kapital zabalkuntza egiteko modua kontuan izan gabe,
zabalkuntzaren ondorioz jasan behar diren gastuek (notarioa,
tituluak merkaturatzeko gastuak, etab.), sozietateen eraketan
gertatzen den bezala, erreserbak murriztu egingo dituzte (KPO,
9. Araua, 4. Atala, 68. or.):

(100) Kapital Soziala


(11) Erreserba
Libreak (57) Diruzaintza
noNotaria Gomez
48999093B
Lehendakari Agirre 83 Patxi Goitia
Faktura zenbakia:GGIK/89 78888884L
Errekakoetxe , 5-
Gernika
Kapital zabalkuntzaren minuta:

Zerga oinarria 1000


BEZ +210
Atxikipena -150
Guztira 1060

(57) Diruzaintza 1060


1000 (113) Borondatezko
erreserbak (4751) OP, egindako 150
atxikipenengatik
210 (472)Ogasun publikoa, hartzekodun
jasandako BEZ
5.1. Kapital zabalkuntza ekarpen berriekin
Diruzko Ekarpenak
VIII. Titulua, II. Kapitulua, II. Atala, 299. Art. (e-gela 265. orrialdea).
Beharrezko baldintza izango da: aldez aurretik igorritako akzioak
guztiz despoltsatuta izatea. Hala ere, kotizatzen duten sozietateen
kasuan, onartuko da da, gehienez, kapital sozialaren %3 oraindik
despoltsatu gabe egotea.
A.- Titulu berriak jaulkiz

Min. (57) Diruzaintza (100) Kapital Soziala


(110) Jaulkipen prima
(103) Bazk, gald gab,
despoltsapenengatik
5.1. Kapital zabalkuntza ekarpen berriekin
B.- Balio nominala handituz.
Aukera honetan, ezinbesteko baldintza izango da bazkide guztien
oniritzia izatea. %100 liberatuak ez badira, behintzat.

(57) Diruzaintza (100) Kapital Soziala


(103) Bazk, gald gab,
despoltsapenegatik
5.1. Kapital zabalkuntza ekarpen berriekin
Diruzkoak ez diren ekarpenak
VIII. Titulua, II. Kapitulua, II. Atala, 300. Art. (e-gela 267. orrialdea).
Sozietateen eraketan bezala, kapital zabalkuntza diruzkoak ez diren
ekarpenekin despoltsatuko bada, beharrezkoa izango da
merkataritza erregistratzaileak izendatutako adituaren balioespen-
txostena (Sozietate Anonimoen kasuan).

Aktiboak (100) Kapital Soziala


(104) Bazk, diruzkoak (110) Jaulkipen prima
ez ekarpeneg.
(103) Bazk, gald gab,
despoltsapenegatik
5.1. Kapital zabalkuntza ekarpen berriekin
Adibidea: INICIATIVA S.A. sozietatearen kapital zabalkuntza
kontabilizatu. Datuak hauek dira:
KS = 5.000.000€, BN = 5€; 1.000.000 tit.; despoltsapena %100.
Kapital zabalkuntza BN 10€ra handituz.
A) Despoltsapenaren %50, eskudirutan egingo da.
B) Despoltsapenaren gainontzeko %50, lur batzuen bidez egingo da.
Lurren balioa, merkataritza erregistratzaileak izendaturiko
adituaren arabera, 2.500.000€koa da.
5.1. Kapital zabalkuntza ekarpen berriekin
KS berria = 5.000.000; BN = 10 €, Tít. Kop.= 1.000.000
KS Δ = 5.000.000€:
a) %50 ⇒ Dirutan.
b) %50 ⇒ Lurrak

2.500.000 (57) Diruzaintza (100) Kapital Soziala 5.000.000


2.500.000 (21) Lurrak
5.2. Kapital zabalkuntzak mozkinen edo erreserben kontura
VIII. Titulua, II. Kapitulua, II. Atala, 303. Art. (e-gela 269. orrialdea).
Eragiketa honek soilik enpresaren fondo propioetan du eragina.
Ondare garbiko elementuen arteko aldeta bat besterik ez da.
Kontuan hartu beharrekoak:
Erreserba libreak eta Jaulkipen prima inolako murrizketarik gabe
erabili ahal izango dira. Erreserba legala, berriz, kapital berriaren
%10 gainditzen duen kopuruan, S.A.en kasuan.
Eragiketa hau egiterakoan KSren zabalkuntza onartu baino 6
hilabete lehenagoko epean onartutako, eta sozietatearen
auditoreak ikuskatutako Egoera Balantzea hartuko da kontuan.
5.2. Kapital zabalkuntzak mozkinen edo erreserben kontura
Zabalkuntza hauek guztiz liberatuak edo partzialki liberatuak izan
litezke:
Guztiz liberatua denean, eskuratzen diren titulu berriengatik ez da
inolako despoltsapenik egin behar:

(113) Borond. erreserb (100) Kapital Soziala


(110) Jaulk.prima
*(112) Erres.legala

*EMSetan erreserba legala osorik erabili ahalko da (303. art.).


* Gehienez: Kapital berriaren %10a gainditzen duen kopuruan (S.A.).
5.2. Kapital zabalkuntzak mozkinen edo erreserben kontura
Zabalkuntza partzialki liberatua denean: titulu berriak eskuratzean
despoltsapena egitea beharrezkoa da. Eta sozietateak erabakiko
du zenbatekoa:

(113) Borond erreserba (100) Kapital Soziala


(110) Jaulk.prima
*(112) Erres.legala
(57) Diruzaintza
(103)Bazk,gald.gab.
Despoltsap.

* Gehienez: Kapital berriaren %10a gainditzen duen kopuruan.


Adibidea: SOLIDAMAR, S.A. sozietateak ondorengo kontuak
aurkeztu ditu bere fondo propioen artean:

Kapital Soziala 70.000


(BN = 10€; 7.000 titulu; % 100 despoltsatuta)
Jaulkipen Prima 1.000
Erreserba Legala 9.000
Borondatezko Erreserba 5.000

FONDO PROPIOAK GUZTIRA 85.000

ONDARE GARBIA GUZTIRA 85.000


Enpresa horrek kapital zabalkuntza egitea erabaki du, proportzioa
hau izanik: titulu berri bat 7 zaharren truke, parean.
Zabalkuntzaren zenbatekoa guztiz liberatua izan liteke?
a) Erantzukizun Mugatuko Enpresen kasuan?
b) SA-ren kasuan?
a. Erreserba Legala erabili gabe
b. Erreserba legala erabilita (legeak adierazitako mugen
barruan).
ERANTZUKIZUN MUGATUKO ELKARTEETAN:
Zabalkuntza-erlazioa: 7 titulu zahar ⇒ Titulu berri 1
7.000 titulu zahar ⇒ 1.000 titulu berri
KS Δ= 1.000*BN (10€)= 10.000€
EMS denez, erreserba legala bere osotasunean erabil lezake. Badu
kopuru nahikoa zabalkuntza erabat liberatuta egiteko, beraz:

5.000 (113) Borond erreserb (100)Kapital Soziala 10.000


1.000 (110) Jaulk.prima
4.000 (112) Erres.legala
SOZIETATE ANONIMO BATEAN:
KS Δ= 1.000*BN (10€)= 10.000€
Erabat liberatuta egoteko, enpresak 10.000€ko errekurtsoak beharko
lituzke:
• 1.000€ Prima
• 5.000€ Borondatezko erreserbak
• 4.000€ ¿???
SOZIETATE ANONIMO BATEAN:
LEGEZKO ERRESERBA ERABILI GABE:

Ezin izango da erabat liberatuta egon, 4.000 € falta direlako kopurua


estaltzeko.

5.000 (113) Borond erreserb (100)Kapital Soziala 10.000


1.000 (110) Jaulk.prima
4.000 (57) Diruzaintza/(103)
Bazk., galdatu
gabeko ekarpenak
SOZIETATE ANONIMO BATEAN:
LEGEAK ONARTZEN DUEN LEGEZKO ERRESERBA ERABILITA:

KS’=80.000€ ⇒ Legezko erreserba gutxienekoa: KS’ x %10= 8.000€

Leg.erres.= 9.000€ eta gutxieneko legala 8.000€ ⇒1.000€ erabili


litezke.
Ez da nahikoa, beraz, ezin genezake esan erabat liberatutako
zabalkuntza denik.

5.000 (113) Borond. Erres. (100)Kapital Soziala 10.000


1.000 (110) Jaulk.prima
1.000 (112) Legezko erres
3.000 (57)/(103)
5.3. Kapital zabalkuntza sozietateak dituen zorren kontura
VIII. Titulua, II. Kapitulua, II. Atala, 301. Art. (e-gela 267. orrialdea eta 269.a).
Sozietatearen kontrako kredituak, edo SA-ek jaulkitako jesapenen obligazioak (era
guztietara, zorrak) dirutan ordaindu ordez, akzioak ematearen truke kitatzea.
Baldintzak:
Zor hauen %25-ak, gutxienez, likidoa, epemugatua eta galdagarria izan behar du,
eta gainontzeko zorren epemuga, gehienez, 5 urtekoa.
Zabalkuntzaren deialdian auditoreen oharra agertu beharko da (zorren zenbateko
zehatza adierazten duena).

(17)/(52) Zorrak (100) Kapital Soziala


(400) Hornitzaileak (110) Jaulkipen prima
(103)/(104) Galdatu
gabeko ekarpenak (dir/ez).
Vchh

https://www.berria.eus/paperekoa/2413/019/001/2004-09-
29/euskaltelen-dituen-akzio-zuzenak-salduko-ditu-jaurlaritzak.htm

https://www.berria.eus/albisteak/204518/goienerrek-dirua-eskatu-
die-bazkideei-likidezia-arazoei-aurre-egiteko.htm

https://www.berria.eus/paperekoa/1111/020/001/2004-12-
01/bbvan-ez-duela-xede-politikoekin-sartu-nahi-esan-du-
sacyrrek.htm
5.4. Kapital zabalkuntza egiteko beste aukera batzuk
Beste aukera bat obligazioak akzio bihurtzea da, aldez aurretik
sozietateak igorritako obligazioak aldagarriak baldin badira.

OHARRA:
ARIKETA GUZTIAK EGITEKO, AKZIOAK ARRUNTAK DIRELA
SUPOSATUKO DUGU.

You might also like