You are on page 1of 10

3.

Gaia: Zuzendaritza prozesua

3. Gaia: ZUZENDARITZA PROZESUA

3.1. Zuzendaritza funtzioa


3.2. Ezaguera eta informazio teknologiak enpresaren zuzendaritzan
3.2.1. Informazioa eta ezaguera enpresen zuzendaritzan
3.2.2. Enpresaren zuzendaritzarako informazio teknologiak

3.1. Zuzendaritza funtzioa

Enpresek haien helburuak gizabanakoen lan koordinatuari esker lortzen dituzte. Modu
honetan, zuzendaritza lanaren funtsa, antolakundean dauden pertsonen baterako jarduera
lortzean datza, amankomunak diren helburuak eta baloreak, egitura egokia eta aldaketei
egokitu eta erantzun ahal izateko orientabide jarraia eskainiz. Beraz, enpresaren
zuzendaritza, enpresaren funtzio bezala ulertuta eta funtzio hau egiten duena edozein
izanda ere, hala nola, jabea, enpresaburua edo zuzendaria, enpresan dauden faktore
produktibo multzoa, bereziki, bertan lan egiten duten pertsonak, koordinatu eta
integratzeaz arduratzen da. Halaber, zuzendaritzak, bai baliabide berrien sorrera, bai
antolakundearen hobekuntza jarraia suspertu behar du (Cuervo García, 2008).

Beraz, zuzendaritza, edozein enpresa edo antolakundearen baliabideen esleipena,


koordinazioa eta mobilizazioarekin zerikusia dauka, jardueraren arabera funtzionatzeko
era ezberdinak izango dituena (esaterako, hotelaren zuzendaria, publizitate agentziaren
gerentea, etab.). Beraz, antolatutako edozein jarduerak bilatzen dituen xedeak lortu ahal
izateko, zuzendaritza funtzioa funtsezko zerbait da.

Horrela, zuzendaritza prozesuaren funtzio klasikoak, giza baliabideen planifikazioa,


antolakuntza, giza baliabideen zuzendaritza, eta kontrola dira (Cuervo García, 2008):

- Planifikazioa, etorkizunean egin nahi dena eta hura lortzeko erabiliko diren bideak
erabakitzean datza. Plangintzak aldez aurretik ondokoa erabakitzea inplikatzen du: zer
lortu nahi den (helburuak), zer egin behar den lortzeko, noiz burutuko den ekintza
bakoitza, ze pertsonek egikarituko duten, ze bide tekniko, finantzario, gizatiar, etab.
erabilita gauzatuko den, ze emaitza lortzea espero den eta nola ebaluatuko diren emaitza
horiek. Plangintzak, beraz, egungo egoera eta etorkizunean desiratzen den egoeraren
3. Gaia: Zuzendaritza prozesua

arteko zubi bat ezarri, hala nola, etorkizuna, gaur egun, iraganeko ezagueran oinarrituz
proiektatzea inplikatzen du. Enpresa estrategia, bai planifikazio funtziorako bai
enpresaren kontrolerako funtsezko elementua da.

3.1. Irudia. Planifikazioa

Iragana
Informazioa: non gauden
Orainaldia
Plangintza
- Non nahi dugun
egotea
Etorkizuna Aurreikuspena: non - Nola iritsiko garen
egongo garen
- ez badugu ezer egiten
- zerbait egiten badugu

Planifikazioa, helburuak lortu ahal izateko ekintza batzuk ezarriz enpresa


jardueren ziurgabetasuna gutxitzen saiatzen da. Halaber, egitasmo bakoitza, enpresaren
esparru batean edo bestean ekintzak burutzeko pentsatuta dago.

- Antolakuntza, antolaketazko egitura bat diseinatzean datza, hau da, enpresako kideen
arteko erlazioen eredu egonkorrago bat. Honek, enpresa edo antolakundea osatzen duten
pertsonentzako nahitakoa, formala eta iraunkorra den egitura bat ezartzea inplikatzen du.
Modu honetan, zuzendaritzako arduradunek, enpresa osatzen duen elementu bakoitza,
helburuen lorpenerako bete beharrekoaz ezaguera izatea ziurtatzen dute. Guzti honek,
enpresaren asmoak lortzeko exekutatu beharreko lan ezberdinak identifikatu eta esleitzea
inplikatzen du. Organigrama, enpresaren antolakuntza adierazteko modurik errazena da.

- Giza baliabideen zuzendaritzak, antolakundeko helburuak lor daitezen, harekin lan


egitera doazen gizabanakoak antolaketako egituran bildu eta haien jokabidea bideratzen
du. Horretarako, langileen kontratazioaz, hautaketaz, entrenamenduaz, postuetara
pertsonen esleipenaz eta gizabanakoak antolakundeen interesekin bateratzeko soldaten
diseinuaz arduratzen da. Halaber, hirugarrenen jokabidean eragiten ahalbidetzen duen
osagarri batez arduratzen da, agintezko erlazioen, pizgarrien eta ordainsarietatik at
aurkitzen dena, hala nola, lidergorako gaitasuna.
3. Gaia: Zuzendaritza prozesua

- Kontrola, enpresaren jokabidea aldez aurretik finkatutako mugen barnean aurkitzen dela
ziurtatzean eta kontrako kasuan, neurri zuzentzaileak hartzean datza. Hori dela eta,
kontrolak planifikazioaren funtzioa osatzen du. Kontrolak, aldez aurretik egitasmoetan
agindutakoa betetzen ari dela ziurtatzea ahalbidetzen du. Hala ez izatekotan, kontrolak,
gertaerak egitasmoetara egokitu daitezen neurri zuzentzaileak gauzatzen laguntzen du.
Beraz, kontrola, lortutako emaitzak neurtzen eta itxarondakoekin konparatzean datza;
hemendik abiatuz, desbidazioak identifikatu, zuzentzeko era ezarri eta zuzenketa horiek
burutzen direla ziurtatzeko.

Kontrola burutzeko honakoa beharrezkoa da:

1. Egiazko gertaerei buruzko informazioa jaso.

2. Emaitzen ebaluazioa. Aurreikusitakoarekiko ezberdintasunak positiboak


direnean (erreala aurreikusitakoa baino handiagoa), dena ongi doala edo
helburuak gaizki formulatuta zeudela baiezta daiteke. Negatiboak balira, horren
zergatia bilatu beharra dago.

3. Azkenik, behar izatekotan, neurri zuzentzaileak hartuko dira. Hauek ez dira beti
premiazkoak izango, batzuetan ezusteko kontuak edo maiztasun gutxiko egiteak
baitira errudun.

Kontrol sistema bat ezartzean garrantzi handiko ardura bat haren kostua da. Horrela,
kontrola, honen ondorio bezala emaitzen aldakuntza (positiboa) haren kostua baino
handiagoa denean komenigarria izango da.

3.2. Irudia. Zuzendaritza prozesua

Kontrola Plangintza

Giza
Baliabideen Antolakun
zuzendaritza tza
+

Edozein kasutan, oinarrizko funtzio hauek zuzendariek burutzen dituzten eginkizunetan


aditzera amaten dira; zenbait kasutan, zuzendari motaren araberakoak direnak. Hori dela
3. Gaia: Zuzendaritza prozesua

eta, zuzendari funtzioen eta funtzio horiek antolakundean garatzen diren mailen
berrikusketa zehatzago baten premia existitzen da, nolabait, zuzendaritza lanaren rol
ezberdinak baldintzatzen baitituzte.

3.1.1. Zuzendaritzako jarduera mailak

Zuzendaritzaren oinarrizko funtzio bakoitzaren eduki-zabaltasuna dela eta, praktikan


pertsona bakar batek funtzio guztiez arduratzea zaila da. Enpresa bateko eginkizun edo
lan gehienak bezala, zuzendaritzaren lana espezializatuta dago ere, antolakundearen
maila bakoitzean daukaten hierarkia mailaren arabera beste pertsonak koordinatzeaz
arduratzen diren postuak sortuz. 4. kapituluan ikusiko dugun bezala, honek
antolakundeari piramide itxura emango lioke.

Edozein kasutan, espezializazio honek zuzendaritza postuen artean desberdintzapenak


ezartzera bideratzen du.

3.3. Irudia: Erabaki hartzean existitzen diren mailak.

Goi mailako zuzendaritza Erabaki estrategikoak


estratégicas
Bitarteko zuzendaritza
Erabaki Taktikoak
Gainbegiratze zuzena Erabaki operatiboak
operativas
Iturria: AGUIRRE SÁDABA, A. (1992, 451 orr.)

Aurreko irudian ikus daitekeen bezala, zuzendaritza maila ezberdinei erabaki


mota ezberdinak dagokie. Erabaki guztiak ez dira berdinak (edo ondorio berdinak ez
dituzte sortzen), ezta haien hartzea garrantzi berekoa.

Goi mailako zuzendaritza: Enpresa bateko exekutibo gorenek osotzen dute (Chief
Executive Officer, CEO). Enpresa zuzentzeaz, helburuak eta lerro estrategikoak
finkatzeaz, jarraibide orokorra ezartzeaz eta modu bateratu batean funtzionarazteaz
arduratzen da. Maila honetan, kontrolatzeko zailak diren kanpoko inguruko faktoreen
eragina dela eta ziurgabetasun altua existitzen da. Epe luzera hartu ohi diren erabakiak
gutxi egituratuta (errepikatzen ez diren egoerak edo behin baino gehiago gertatzekotan,
3. Gaia: Zuzendaritza prozesua

antzeko egoeretan ez direnak ematen) egon ohi dira eta konponbideak saiakerak eginez
aurkituko dira. Hori dela eta, hausnarketa, adimen ona eta esperientzia ezinbestekoak
dira. Lan postu hauek enpresa bateko Presidente Exekutiboa, Kontseilari Delegatua,
Zuzendari Orokorra edo Gerentea osotzen dute. Maila honetan erabaki estrategikoak,
antolakundearentzako garrantzi handikoak diren eta orokorrean eragiten dioten erabakiak
aurkituko dira. Beraz, irismen handikoak dira, bai erabilitako baliabideei dagokionez, bai
barne hartzen duten denborazko horizonteari dagokionez. Hori dela eta, erabaki hauek
zuzendariaren aldetik, sormen handia, irudimena, ikusmen aurreratua eta aukera eta
arriskua ulertzeko modu berezia exijitzen dute.

Bitarteko Zuzendaritza: Goi mailako zuzendaritza enpresa jardueren oinarrizko


gunea osotzen duten enplegatuekin konektatzeaz arduratzen da. Beraz, haren nagusiak
zuzendariak dira eta menpekoak bitarteko beste zuzendariak edo langileak izan ahal dira
(enpresak daukan maila hierarkiko kopuruaren arabera). Esaterako, salmenten zuzendaria
edo lantegi bateko zuzendaria. Haren funtzioa informazioa helaraztea da: beherantz
helaraziz eta helburu, egitasmo eta programa zehatzen bidez menpeko maila bakoitzerako
goi mailako zuzendaritzak finkatutako jarraibideak desagregatuz eta premiazkoak diren
baliabideak esleituz; gorantz, behe mailetako jarduerak koordinatuz eta integratuz.
Bitarteko maila hierarkiko honetan kokatzen diren zuzendariek erabaki taktikoak hartzen
dituzte: helmen ertaineko erabakiak, bai denboran bai konprometitutako baliabidetan.
Nahiz eta aldaketak izan, maiztasun handikoak eta errepikakorrak dira. Erabakiak,
enpresako helburuak lortu ahal izateko, maila estrategikoan hartutako erabakiak martxan
nola jartzeari buruzkoak eta eskura dauden baliabideak modu eraginkorrean nola
banatzeari buruzkoak dira. Identifikatu daitezkeen aldagaiak biltzen dituzte, nahiz eta
batzuetan erabat kontrolagarriak ez izan. Beraien artean beti bateragarriak ez izan arren,
ezagunak eta neurgarriak diren helburuetara bideratzen dira, beraz, zenbait ekintzabide
posible aurkezten dira. Orokorrean, zuzendari hauen lana sail funtzional batean kokatuta
aurkitzen da, haien erabakiak negozio esparru espezifikoak eraginez. Mailaz jaitsi ahala,
aurre egin behar dizkieten arazoak egituratuagoak daude eta ohikoagoak izan ohi dira;
beraz, erabakiak zehatzagoak izaten dira. Lan produktiboa burutzen duten langileekin
harreman zuzenago bat duten bitarteko zuzendariei lehen lerroko zuzendariak deritze,
izan ere, hartzen dituzten erabakiak ohizkoak eta errepikakorrak izaten dira.

Gainbegiratze zuzeneko maila edo lehenengo lerroko zuzendaritza: Maila honetan


hartzen diren erabakiak aurrekoak baino konplexutasun gutxiagokoak dira. Erabaki
3. Gaia: Zuzendaritza prozesua

operatibo hauek ohikoak izaten dira, epe laburrekoak eta baliabide urrikoak, esparru oso
zehatzekoak eta antolakundearen jarduera normalaren arazo oso espezifikoei buruzkoak.
Arazo mota hauek, daukaten egitura dela eta, kasu bakoitzean aldagai kopuru eskasa
inplikatzen dute; aldagai ezagunak, kontrolagarriak eta eraginkortasunezko irizpideak
erabiliz, eragiketa arruntak errentagarriak bihurtzera zuzentzen dira.

Azpimarragarria da zuzendaritzaren lanak trebetasun gama zabala eta mota askotako


ezaguerak izatea eskatzen duela. Honela, alde batetik, zuzendariek trebetasun eta
ezagupen kontzeptual eta teknikoak izan behar dituzte, hau da, esparru espezializatu
batean jarduera mota espezifikoak burutzeko gaitasunak. Era berean, lan egin eta
menpekoak ulertu eta motibatzeaz gain, antolakundea zerbait osoa bezala aintzat hartzeko
gaitasunak behar dituzte.

Edonola, erabaki hartzea zuzendaritzaren funtsezko jarduera bihurtzen da.


Planifikatzearen zuzendaritza funtzioak, erabakiak hartzen direnean zentzua hartzen du.
Honela, erabaki bat, informazioa ekintza batean bihurtzen den edozein prozesu
arrazionala bezala jotzen dugu, izan ere, prozesu honetan, gizabanakoa inguratzen duen
zalantzazko egoerari irtenbide bat bilatzea nahi da. Beraz, erabaki hartzea, “ekintza bide”
aukeren artean helburu bat edo xedea lortu ahal izateko egiten den hautaketa arrazionala
bezala definitzen da. Honek, erabakitzaileak eskuragarri duen aukera bakoitza ezagutu
eta horri buruzko informazioa jaso behar duela esan nahi du.

Edozein kasutan, erabaki hartzean, aukeren artean hautatzea baino haratago egiten bada,
prozesu hau problemen ebazpenarekin parekatu daiteke. Administrazioaren esparruan
erabaki hartzea, enpresan problemak ebaztearekin parekatu daiteke. Arazoaren
diagnostikoa, aukeren bilaketa eta ebaluaketa, eta erabaki baten azken hautaketa,
erabakiak hartzeko eta problemak ebazteko erabiltzen den prozesuaren oinarrizko
urratsak osotzen dute. Hori dela eta, erabaki hartzea enpresa baten planifikazio
funtzioaren ondorio logikoa eta muina dira. Baina erabaki guztiak ez dira berdinak (edo
ondorio berdinak ez dituzte sortzen), ezta haien hartzea garrantzi berdinekoak.

3.2. Enpresaren zuzendaritzan ezaguera eta informazio teknologiak


3. Gaia: Zuzendaritza prozesua

Enpresa baten erabaki hartzeak, bai goi mailako zuzendaritzan, bai jarduera eta esparru
funtzional ezberdinetan, beste oinarrizko input bat bezala, denbora errealean emandako
garrantzizko informazioa behar du. Ingurunearen eta egungo negozioen konplexutasunak,
erabaki hartzea ahalbidetzen duen ezagueraren kudeaketa sistema elaboratu eta
inteligentzia konpetitibo eta informazio sistemen erabilera exijitzen du, enpresak haren
potentzia estrategiko osoa aprobetxatuz. Jarraian, bai informazioaren eta ezagueraren
izaera, bai business intelligence tresnak, enpresa jardueraren esparru ezberdinetara
aplikatutako informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (TICs – Tecnologías de
Información y Comunicación) barne hartzen dituenak eta enpresa maila ezberdinetan
erabaki hartzea errazten dutenak aurkezten dira.

3.2.1. Enpresen zuzendaritzan informazioa eta ezaguera

Ezaguera, orain arte enpresa jardueraren ardatzak izan diren, finantza, material eta giza
baliabideen maila berean aurkitzen den baliabidea da. Ohiko teoria ekonomikoak
kapitala, lurra eta lan fisikoa oinarrizko ekoizpeneko faktore moduan bazituen, ezaguera,
egun, laugarren faktorean bihurtu da. Izan ere, ezaguera, adierazpen ezberdinetan,
informazioa eta teknologia barne hartzen dituenak, arrakastatsuak diren enpresa eta
nazioen oinarrizko ekoizpeneko faktore bereizgarrian bihurtu da.

Oinarrizko ekoizpeneko baliabidea izateaz gain, ezaguerak, zuzendaritza maila guztietan


erabaki hartze prozesuaren funtsezko input-a adierazten du. Honela, adibidez, ingurune
konpetitiboaren ezaguera, enpresan edozein erabaki garrantzitsua hartu ahal izateko
funtsezkoa da. Hala ere, erabaki hartzean ezagueraren egitekoa aztertu baino lehen,
terminoen inguruko argibideak emango dira.

Zentzu honetan, datuak eta informazioa ezberdinak direla argitzea komenigarria da; era
berean, aurreko biak, ezagueratik bereizten dira ere. Agian, terminoak desberdintzeko
modurik errazena, datuak munduan zehar modu ulergaitzean aurkitzen direla, eta
ezaguera, funtsean, pertsona eta antolakundetan dagoela pentsatzea da; bitartean,
informazioa, bien artean bitartekaria litzateke, datuak testuinguruan ipiniz. Normalean,
ezaguera, pertsonen adimenean eta laguntzeko asmoz pertsonek egindako dokumentuetan
3. Gaia: Zuzendaritza prozesua

aurkitzen da eta ekintza irmo batez soilik agerian jartzen da. Ekintzarik gabe, ezaguera
baliorik gabekoa da.

Honela, informazioa, testuinguru batean prestatutako datu bat edo datu multzo bat da, une
eta toki zehatz batean norbaitentzako esanahia daukatena. Datuak informaziotzat jotzeko,
hartzailearentzako ulergarriak eta erabilgarriak izatea exijitzen da, erabakiak hartzeko
lagungarriak izan daitezen.

Bestalde, ezaguera, esperientzia eta informazio berriak barneratzeko testuinguru bezala


balio duten esperientzia, balore, informazio eta “know how”-az osatuta dago, ekintzarako
premiazkoak direnak. Pertsonen adimenean sortu eta aplikatzen da. Nonaka eta Takeuchi
(1995)-ren arabera, bi ezaguera mota existitzen dira: esplizitua eta tazitoa. Ezaguera
esplizitua erraz transmititu eta dokumentatu ahal da, informazio kontzeptuaren antza
handikoa izanik. Ezaguera tazitoa ordea, nekez transmititu eta esplizitatu ahal da eta haren
ikasketarako denbora handia behar du, testuinguru zehatz batera oso lotuta egonik.

Enpresaren esparruan, ezaguera, pertsona eta enpresaren atal ezberdinetan biltegiratuta


aurkitzen da, bai dokumentu formaletan edo informazio biltegietan, bai errutina
antolatzaileetan, prozesu, praktika eta arauetan, baina batez ere, enpresaren zuzendari eta
langile adituetan, talentua izenarekin ezagutzen dena.

Erabaki hartzean oinarrituz eta argudiatu den bezala, izaera tazitoa duen eta zuzendaritza
taldearen esperientzia eta bizipen profesional eta pertsonaletan metatutako ezaguera oso
garrantzitsua da, lehiakideen aldetik identifikatu, formalizatu eta kopiatzeko zaila dena
eta testuinguru zehatz batean erabilgarria izanik. “Negozioetarako usaimena” izatea, erraz
esplizitua bihurtu ezin daitekeen ezaguera metatua islatzen duen adibide bat litzateke.

Azken hamarkadetan, enpresaren erabaki hartzean eta haren eraginkortasunean eta


konpetentzian laguntzen duten informazio eta komunikazio teknologia ezberdinak garatu
egin dira (TICs). Berez, enpresak dituen hainbat datu, bai antolatzaileak, bai
ingurunekoak, informazioa prozesatzeko eta biltegiratzeko existitzen diren aukera
teknologikoekin batera, informazioaren aro berri bati bide ematen ari dira. Aro berri
honetan, Negozioen Inteligentzia (Business Intelligence) sustatzeko asmoz, datuen
analisia eta Big Data jarduera berriak abantaila handiak ditu, era egokian erabiltzekotan,
erabaki bat oinarritu eta kontrolatzeko negozioan dauden aldagai ezberdinen analisia
3. Gaia: Zuzendaritza prozesua

burutzea ahalbidetzen baitu. Haren oinarrizko ezaugarria, analisi anizkoitza egiteko


gaitasuna da, eskaintzen duen informazioa oso xehatua izanda, ikuspegi ezberdinetatik
datuak analizatzea ahalbidetuz, etorkizunean gertatu ahal dena ezagutzeko
informazioaren proiekzioak eginez, jarrerak analizatuz, analisi prospektiboa burutuz,
etab. Hala ere, Big Data-k eskaintzen dituen aukera konpetitiboak aprobetxatzeko,
esperientziaren eta giza ezaguera tazitoaren esku-hartzea beharrezkoa da ere.

Bestalde, Internet eta garapen teknologikoek banaketa kanal berriei bide eman diete,
modu zuzenean eta zenbait kasutan bitartekaririk gabe, bezeroek zenbait produktu
turistikoen erreserbak eta erosketak egitea ahalbidetuz (logelak, garraioa, automobilak,
zerbitzu kulturalak, etab). Hala ere, nahiz eta banaketa kanal teknologiko hauek
desbitartekaritza ahalbidetu, haren kudeaketa zuzenak bitartekari teknologikoen
existentzia exijitzen du (kanalak mundu errealean erreplikatzea inplikatuz).

3.2.2. Enpresaren zuzendaritzarako informazio eta komunikazio teknologiak

Enpresa jarduera ezberdinetara aplikatutako informazio eta komunikazio teknologiak,


enpresa barnean eta kanpoan dagoen informazioa kudeatzen saiatzen diren prozedura
multzoa bezala definitzen dira. Horretarako, datuak bildu, informazioan eta ezaguera
esplizituan bilakatzeko modu egokian prozesatu, erabilgarria izan daitekeen informazioa
biltegiratu eta erabakitzaileei beharrezkoa den eran eta unean eskaintzen diete.

TICs-en laguntzarekin enpresek onura handiak lortu dituzte, hala nola, haren baliabideen
optimizazioa eta eragiketen hobekuntza, zerbitzu hobea eskaini ahal izateko bezeroen
premiak hobeto ezagutu, bezero eta merkatu berri kopuru gehiagora ailegatu eta
enplegatu, bezero eta hornitzaileen arteko komunikazioa hobetu, haren eraginkortasuna
handituz. 3.1. Taulak, enpresa jarduera esparru ezberdinetan gehien erabilitako TICs-ak
erakusten ditu.

3.1. Taula. Enpresa jarduerara aplikatutako TICs-ak

Esparru TICs-ak: Kontzeptua eta erabilgarritasuna


funtzionala
Komertziala eta Bezeroekin Erlazioen Administrazio Sistema (Customer
bezeroekin Relationship Management, CRM). Software espezifiko batez
erlazioak bezeroekin kontaktuak kontrolatu eta neurtzeko bezeroen inguruko
informazio kantitate gehien biltzen ahalbidetzen duen informazio
3. Gaia: Zuzendaritza prozesua

sistema da, eskaintzari balioa eman eta konpetitzaileengandik


aldentzea ahalbidetzen duena. CRM sistema batek enpresaren
bezeroekin eta bere inguruarekin izandako harreman guztiei
buruzko informazioa biltegiratzea ahalbidetzen du.
Logistika Hornikuntza Katearen Zuzendaritza Sistema (Supply Chain
Management, SCM). Logistikarekin eta bezeroari emandako
zerbitzuarekin erlazionatutako sistemak dira: erosketak,
hornikuntza, ekoizpena, biltegiraketa, prestaketa, banaketa eta
saldu ostekoa. Hornikuntza katearen kudeaketak enpresa prozesuen
eta transakzio komertzialen koordinazioan eta optimizazioan
laguntzen du, bai enpresan, bai enpresen artean. Haren negozioaren
ikuspegi zabala izatean, baliabideen esleipena eta bezeroari
emandako zerbitzua hobetu ahal izango du.
Eragiketak Materialen Premien Planifikazio Sistema (Materials Resource
Planning, MRPI, MRPII). Eragiketen esparrua modu egokian
funtzionatu ahal izateko materialen eta osagaien premien
informazioa eta prozesuek osotzen dute, ekoizpeneko jardueren
planifikazioa eta programazioaren arabera helburuen lorpenean
lagunduz.
Enpresa osoa Baliabideen Planifikazio Sistema (Entreprise Resource Planning,
ERP). Antolakunde baten informazioa eta prozesuak sistema batean
integratzen dira. Enpresa baten prozesu operatiboak eta negozioen
ingurukoak integratzen dituen informazio sistema da, hala nola,
ekoizpena, salmentak, erosketa, logistika, kontabilitatea (mota
askotakoa), proiektuen kudeaketa, inbentarioak eta biltegien
kontrola, eskaerak, nominak, etab. Sistema honek enpresaren
garapena optimizatzen lagundu, prozesuen denbora eta kostuak
gutxitzen parte-hartu eta enpresaren errendimendua handitzen du.
Halaber, haren helburu nagusia produktibitatea erabat handitzea eta
bezeroei haien arazoetarako erantzunak azkar lortzeko denbora
eskaintzea da.

Antolakundeak, TICs-en erabilerak merkatura arinago ailegatzen eta merkatu zabalago


bat estaltzea ahalbidetzen duela (distantziak mugarik ez baitu) konturatu egin dira. Hala
ere, egun oraindik zenbait esparrutan konpetentziarekiko enpresa berritzaile baten irudia
ezin izan da eskaini. Zenbait esparrutan TICs-en erabilera, bai kostuetan, bai denboran,
nolabaiteko aurrezpen bat izatera lagundu du, informazio fluxuak hobeto kudeatzen
lagunduz ere.

You might also like