You are on page 1of 16

LAGUNTZA

BIDEZKO
LANA
LAGUNTZA BIDEZKO LANA
Laguntza bidezko lanak desgaitasunen bat duten pertsonen autonomia pertsonala eta soziala errazten du,
komunitatearen barruan integratutako ingurune arruntetan lan bat lortzeko aukera ematen baitie pertsona
horiei. Lan prestatzaileak entrenamendua eta etengabeko ikuskapena eskaintzen die, lanpostua lortzeko
aukera handiagoa izan dezaten. Lanpostuan esleitutako zereginak zabaltzen diren heinean, langileari
laguntza murriztuko zaio eta bere autonomia sustatuko da.
NORENTZAT DAGO BIDERATUTA?
Metodologia hau gehienbat desgaitasun intelektuala dutenei zuzenduta dagoen arren,desgaitasun fisikoa,
sentsoriala eta buruko gaixotasuna dutenentzat ere balio du; izanere, bi esku-hartze talde onartzen dira:

● Garun paralisia, buruko gaixotasuna edo adimen–desgaitasuna duten pertsonak, beraien desgaitasun-maila
onartua bada edo % 33 baino altuagoa bada.

● Desgaitasun fisiko edo sentsorialak dituzten pertsonak, desgaitasuna onartuta dagoen kasuetan edo % 65
baino altuagoa bada.
FASEAK
I. FASEA. ERABILTZAILEAK AUKERATZEA
1.- Programa ezagutaraztea. Erakundeek irakasleekin, familiekin, enplegu-bulegoeki eta
osasun-asistentziaren arloko profesionalekin kontaktua ezartzen dute, zerbitzuaz informazioa emateko eta
pertsonei programari buruzko ikuspuntu positibo bat transmititzeko edo helarazteko.

2.- Eskatzailearekin lehenengo kontaktua. Lehenengo kontaktu bat sortzen da pertsonarekin (telefonoz,
mezu elektroniko bidez edo bisita eginez), elkarrizketa bat adosteko.

3.- Hasierako elkarrizketa. Honek erabiltzailea den pertsonari laguntza bidezko lana zertan datzan eta
dituen onurak azaltzeko balio du. Elkarrizketak arrakasta badu, hautagaiaren konpromisoarekin bukatuko
da, hau da, ezaugarri hauetako programaren baten jarraitzeko konpromisoarekin edo, nahiago badu, beste
laguntza mota batzuen bilaketarekin.

4.- Hasierako ituna. Elkarrizketaren ondoren pertsonak programan jarraitzen badu,hasierako ituna izeneko
dokumentua idatzi eta sinatuko da; bertan, pertsonak prozesuan jarraitzeko konpromisoaz gain, adar edo
desbideratze posibleak jasoko dira, informazio gehiagoren eskaria, beste profesionalei informazioa
eskatzeko baimena, prozesuan jarraitzeko egokitzapenen beharra eta hurrengo elkarretaratzeko data.
II. FASEA. ENPLEGAGARRITASUNAREN
AZTERKETA
Eskatzaile diren pertsonen balorazioa elkarrizketa pertsonalizatu batzuen bidez egiten da. Elkarrizketa
horiekin pertsonaren profil profesionala aztertzen da eta hainbat gaitasun motatan dituen hutsuneak eta
bertuteak hautemango dira (pertsonalak, sozialak,zeharkakoak eta lan-bilaketakoak).

Elkarrizketa horien bidez, erabiltzailea den pertsonaren enplegagarritasuna aztertzen da, eta lortutako
informazioarekin bere profil profesionala egiten da.

Beste alde batetik, elkarrizketa horiek egiterakoan, erabiltzailea lan-merkatuan dauden aukera eta oztopoen
berri izaten joango da, eta etorkizunerako bere jomugak eta helburuak planteatuko ditu.

Prestatzaileak erabiltzaileari erdiesteko moduko lan-helburu batzuk lortzen laguntzeko,bere esku utziko ditu
ahalik eta baliabide gehien. Orientazio-baliabide horien artean daude banakako tutoretzak, enpresetara
bisitak edo beste laguntza mota batzuk.

Lortutako emaitzetatik abiatuz, oinarrizko hutsuneak betetzeko ekintzak egin beharko dira eta, horrela,
pertsonak lan-kontratu bat izatea bermatzeko gaitu eta trebatuko dira.
III. FASEA. LANPOSTUEN AZTERKETA
Esku-hartze fase hau lana ematen duten enpresei edo erakundeei zuzentzen zaie, lan-merkatuan aukerak
eta zeregin-faktoreak bultzatzeko helburuarekin. Era horretan, helburu bikoitza lortu nahi da:

- Laguntza bidezko lan-programekin lankidetzan aritzeko ahalik eta enpresa gehien motibatzea; hau da,
enpresara sarbidea lortzea.

- Enpresa horiek eskaintzen dituzten lanpostuen azterketa sustatzea; horrek lanpostu hori beteko duen
erabiltzailearen profil profesionalik egokiena bilatzeko aukera emango digu.
IV. FASEA.IKASKUNTZA-FASEA
Etapa honetan, lanpostu zehatzean pertsonaren entrenamendu- eta egokitze-prozesua gauzatzen da,
esleitzen zaizkion zereginak ahalik eta ongien egiten ikasteko.

Argi dagoenez, laguntza-beharrak ezberdinak izango dira pertsonaren ezaugarri eta beharren arabera,
baita zereginaren zailtasunaren arabera ere.

Entrenamendu- eta egokitze-prozesu guztian zehar parte hartzen duten pertsonen inplikazioa
funtsezkoa da zein laguntza mota behar diren zehazteko, baita intentsitatea eta iraupena zehazteko
ere.

Hala ere, prozesuan zehar bi irudi nagusi daude: prestatzailea eta laguntza naturala:

1. Lan-prestatzaileak bere esku-hartzearekin jarraituko du erabiltzailea bere lanpostuk zereginetan


entrenatzen eta erakutsi behar dituen giza trebetasunetan orientatzen.

2. Laguntzaile naturala. Paper edo rol hau lantegiko langile batek du, enpresaren baimenarekin, eta
boluntario gisa jardungo du. Erabiltzailea gainbegiratzea izango da bere zeregina, baita behar duenean
laguntza ematea ere.
V. FASEA. PROGRAMAREN EBALUAZIOA
Edozein laguntza bidezko lan-programa esku hartzen duten eragile guztien eta prozesuen ebaluaketarekin bukatzen
da. Horrela, ebaluazioan gehitu beharreko alderdi batzuk hauek izango dira:

Honako hauetatik abiatuz prozesu osoaren ebaluazioa eta esku-hartzearen emaitzak:

• Jarritako helburuen lortze- eta asebetetze-maila

• Jarduera eta ekintzen eraginkortasuna

• Prestatzailearen rola edo lana

• Erabiltzailearen ebaluazioa:

• Aurreikusitako gizarte-trebetasunen lorpen-maila

• Lortutako asebetetze-maila

• Kolaboratzaile izan den enpresaren ebaluazioa:

• Enpresaren ikuspuntutik prozesuan parte hartzearen alde onen eta txarren balantzea
LANPOSTUAREN EGOKITZAPENA
LANPOSTUAREN EGOKITZAPENA
Egokitzapenak jasotzeko eta izateko eskubidea berdintasunaren legean ageri dira, desgaitasuna
duten pertsonen eskubideak babesten dituen bizitza politikoan, ekonomikoan, kulturalean eta
inguruko gizartean parte hartzeko.

Hori bermatzeko, irisgarritasun-neurriak ezartzen dira, baita ekintza positiboko neurriak eta
inguruaren zentzuzko doikuntzak.

● Irisgarritasun-neurriak: Inguruneari zuzendutako baldintzak

● Ekintza positiboko neurriak: Laguntza osagarriak

● Ingurunearen zentzuzko doikuntzak: Beharrak egokitzean datza, horrela parte hartzea


bultzatu
LANORDUAK ETA LANALDIAK
Lanorduei eta lanaldiari dagokienean egokitzapenen beharra

● Sarrera- eta irteera-orduetarako malgutasuna garraiobideei egokitzeko

● Gehiago nekatuz gero, atsedenen hartzeko beharra

● Lanaldi zatikatuaren beharra, nekearengatik edo formazioa errazteko, lanpostuak behar dituen
konpetentziak garatu edo mantendu
METODOLOGIAREN EGOKITZAPENAK
Batzuetan, pertsonari bidalitako lanean egokitzapen batzuk egitea beharrezkoa izan daiteke:

- Jarduera edo zeregin orokor batzuk aurreikustea eta zerrenda bat egitea egokia izan daiteke;
laguntzaile naturalak edo arduradunak egin ditzakeenak aukeratu ditu, pertsonak berak bere
eginkizuna autoebaluatu dezan.

- Pertsonak hainbat zeregin egin behar baditu, bakoitzarekin ematen duen denbora neurtu beharko du.
Zeregin batetik bestera noiz aldatu behar duen jakinarazteko, ikus-entzunezko euskarri bat erabil
daiteke, adibidez, argidun edo txirrindun ordulari bat.

- Pertsona batzuek lan-errutina batzuk dituzte, eta aldaketak aldez aurretik landu behar dira. Ezarritako
errutinatik aterako den edozein jarduera, laguntzaileek aurreikusi eta aurrez esan beharko dituzte.

- Batzuetan, denboraldi baterako baino ez bada ere, beharrezkoa izan daiteke tresna digitaletatik
paperera pasatzea, pertsonak enpresako sistema informatikoa erabiltzen ikasi arte.
ESPAZIOAREN ETA LANPOSTUAREN EGOKITZAPENA
Espazioaren antolaketa: Altzariak eta Komunikaziorako
Oztopo arkitektonikoak
ekipamendua: laguntza-produktuak:
kentzea:
Espazioaren antolaketak
ez du inola ere oztopo Erabiltzaileak bere lanak eta Asko dira komunikazioa
Mugikortasun-arazoak
bat izan behar lana zereginak egin ahal izateko errazteko dauden
dituzten pertsonak
segurtasunez eta behar dituen altzariak bere laguntza-produktuak.
beraien lana burutzeko,
erosotasunez egin ahal neurrira egokituta egon Kasu bakoitzean
lanean mugitzeko eta
izateko. behar dira. Hortaz, pertsonaren jarduera
iristeko oztopo
armairuak bere neurri edo errazteko egokienak
arkitektonikorik ez egotea
ADB:Gurpildun aulkian altuerara egokituta aukeratu behar dira;
da egokiena.
dauden pertsonak egon behar dira edo jarleku
beraien lanpostuan txiki eta pintza batzuk izan ADB: sagu edo teklatu
ADB: Gurpildun aulkian
espazio zabala eta handia ditzake behar duena hartu birtualak,...
doazenak lanera, aldapa
behar ahal izateko.
baten edo igogailu baten
dute aulkia arazorik gabe
beharra izandezakete;
mugitu ahal izateko; ADB: Erretilu batzuk
gainera, ateen neurria ere gainera, mahai azpian (bandeja) eta edo kartela eta
handiagoa izan behar da. espazio handia izan etiketak izateak informazioa
behar da aulkia ondo antolatzen eta bilatzen
sartzeko. lagunduko du, baita
objektuak bilatzen ere.
Enplegu lagundurako elkartea
http://www.empleoconapoyo.org/aese/article15.html

zer da?Enplegu lagundua pertsonarengan zentratutako zerbitzu eta ekintza multzo bat da, batez ere indibidualizatuak,
desgaitasuna eta zailtasun bereziak dituen pertsonak lan-merkatu irekiko enpresa arrunt batean sartu, mantendu eta sustatzeko
aukera izan dezan, profesionalen eta beste laguntza-mota batzuen laguntzarekin.

Helburuak:

● Desgaitasuna duen pertsonarentzat merkatu arruntean integratutako lantokia lortzea.


● Desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea sustatzea, lan bat eginez, gizabanakoa komunitatean erabat sartzeko
bitarteko gisa.
● Desgaitasuna duten pertsonen bizi-nolakotasuna eta independentzia eta autonomia hobetzea.
● Desgaitasuna duten pertsonen sustapen pertsonala eta lanekoa ahalbidetzea komunitatean eta enpresan.
Enplegu lagunduari buruzko informazio- eta aholkularitza-zerbitzua:

Enplegu lagundurako sisteman parte hartzen duten eragile guztien informazio-, prestakuntza-, aholkularitza-,
laguntza tekniko-, ikerketa- eta hobekuntza-beharrei erantzuten diegu, batez ere sistema hori gauzatzen
duten profesionalenei eta lana bilatzeko egoeran dauden laneratzeko zailtasun bereziak dituzten
kolektiboetako pertsonei dagokienez.

Jarduerak:

➔ Prestakuntza espezializatuko ikastaroak

➔ Profesionalentzako bidaia-poltsak

➔ Lan Prestatzaileen Topaketa

➔ Enplegurako prestakuntza-programak

You might also like