You are on page 1of 8

GEOLOKALIZAZIOA

1.

Irakurgaietatik ateratako hausnarketa.

Azken urteotan teknologia berriak gizarteko esparru guztietan sartu dira, eta bereziki
zuzen zuzenean hezkuntza alorrean. Horren ondorioz, hezkuntzak hainbat aldaketa
jasan ditu gizartea ere aldatu delako eta honek IKT-ak hezkuntzan gutxinaka
barneratzen joatea eragin du. Informazio eta komunikazio teknologia denbora osoan
egokitzen ari den informatzeko eta komunikatzeko tresnen eta baliabideen multzoa da.
IKT-ek gizartean elkarren artean edozein ideia komunikatu(sortu) eta informatzeko
(jaso) balio dute. Besteak beste, esperientziak konpartitzeko, gelan ikasleak motibatu
eta irakasteko, egindakoa klasekideei eta kanpoko beste edonori zabaltzeko aukera
emateko,etab. Ikasleek ikerketa egin dezaten ahalbidetzen du eta horrek beraien
ikasketa prozesua aberasten du bereziki. Bestalde, oso garrantzitsua da lankidetza
bultzatzea gizartearen beharretara egokitzeko.
Lankidetza ikaskuntza bakarka lan egin beharrean taldean lan egitea eskatzen duen
ikaskuntza prozesu bat da. Ikaskuntza honek hainbat abantaila ditu, hala nola,edukiak
barneratzearekin
adiskidetasuna

batera
eta

balore

errespetua

garrantzitsuak

lantzen

direla,

esaterako.Baina

guztiak

ez

solidaritatea,

dira

abantailak,

desabantailak ere aurki ditzakegu, adibidez,taldearen barruan izaera desberdineko


pertsonak aurkitzea eta horrek taldearen dinamika eta emaitzak oztopatzea.

Elkarlan sareek, dauden baliabideak eta testuinguruen araberako erabilera desberdinei


buruzko hausnarketa egiteko aukera ematen dute. Elkarlaneko taldeek espazio web bat
eskaintzen dute horretan interesaturik dauden pertsonek bertan sartu eta hausnartzeko.
Elkarlanerako hainbat baliabide daude esate baterako banaketa-zerrendak, foroak,
wikiak, blogak, RSS zerbitzuak eta markatzaile sozialak.

Lankidetzako baliabideen adibidetako bat Networking Mintegiak (Webinar)dira, sarean


eta denbora errealean parte hartzeko aukera eskaintzen dutenak, ondoren mintegi hori

ikusteko aukera izanik. Beste lankidetza baliabide bezala sare birtualak ditugu(Second
Life).
Oso garrantzitsua da gure ikasleek hauek erabiltzea, izan ere erraztasun ugari izango
dituzte beste ikasleekin lanean aritzeko orduan. Baita klasera joan ezin direnean ere,
hezkuntza eredu hau alternatiba bezala aurkeztu dutelako epe luzerako ospitalizazioa
bizitzen ari diren haurrentzat.
Hau guztia praktikan gelan jartzeko Web 2.0 tresna egokia da,honek erabiltzaileen
partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak
eskaintzen dituelarik. Termino hau lehen aldiz 1999an agertu zen DiNuccirengatik. Hala
ere 2005 inguruan web 2.0 terminoa arrakasta hartzen joan zen O Really-ren eskutik.
Termino hau erabiltzen da interneten bigarren generazioa sortu dela adierazteko. Talde
honetan

sailkatu

daitezke

webgune

sozialak,

komunikaziorako

tresnak

eta

folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar


batean oinarritzen direlarik.

Web 2.0aren zenbait ezaugarri Web1.0arekin alderatuz: Web 1.0aren gakoa


Nabigatzailea zen eta Web 2.0an berriz, RSS irakurgailua. Editatzerako garaian, Web
1.0an webmaster batek editatzen zuen eta Web 2.0an berriz, erabiltzaile orok parte
har dezake web-ean. Web 2.0aren abantaila nagusienetariko bat web-ean aplikazio
ugari daudela instalatu behar ez direnak, erosotasuna emanez erabiltzaileari, hala nola,
webmailak, wikiak, on-line dendak Protagonistari dagokionean Web 2.0an edonor da
protagonista, Web 1.0an aldiz informatika eta sareari buruz asko dakien bat bakarrik
izan zitekeen.

Weba plataforma moduan erabiltzean datza, non zerbitzuak sareak eta aplikazioak
online funtzionatzen duten. Honez gain, sortutako baliabideak, bideoak edo irudiak
esaterako, balio bat sortzeko eta hezkuntza praktika aldatzeko balio dutela ere
konturatu ziren.Web 2.0 aren inguruan zenbait enpresek merkatu bat sortu nahi izan
zuten, Netscape Navigator kasu, produktu bat saldu nahi zuten eta Google-ek zerbitzu

bat eskaini zion informazio bilaketan oinarritua. Informazio bilaketan, entziklopedietan


hain zuzen ere, Wikipedia da eredu nagusienetarikoa.

Nahiz eta ikastetxean ordenagailuak egon eta Web 2.0 tresna erabili, ez dira baldintza
nahikoak IKT ak lantzen ari garela bermatzeko. Ez da nahikoa ordenagailu edota
pantaila elektronikoekin aritzea, metodologia jakin bat erabiltzea ezinbestekoa baita
IKT-en erabilpena aurrera eramateko. Hau da, berrikuntza pedagogikorik gabe ezin
dugu IKT-ekin praktika on bati buruz hitz egin.
Beraz, alde batetik lortu behar dugu ordenagailuak arbelak bezain elementu sinpleak
izatea. Teknologia berrien erabilpenak ikasleen egunerokotasuneko jarduera bat izatea,
eta ez ez-ohiko gertakari bat. Honekin batera, noski, irakasleak testu-liburuen aparteko
ariketak antolatu beharko ditu, metodologia berri baten eskutik joango dena.
Hau da, praktika on bat diseinatzea ezinbestekoa da.

Praktika onak, hezkuntzaren alorrean eta didaktikari dagokionez, ondo eta modu
arrakastatsuan egindako lanari dagozkionak dira.Praktika bat

ona izateko honako

ezaugarriak izan beharko lituzke:prozesu baten emaitzak hobetzeko bideratua egotea;


esperientzia sistematizatu, dokumentatu eta esperimentatu bati erantzutea; modu
berritzaileen bidez aplikatutakoa izatea eta beste egoera batzuetara eraman ahal
izatea.
Praktika onen erabilerak abantailak ditu bai ikasle baita irakasleentzat ere.Hauen bidez
ikasleak lagunartekotasun eta elkarlanean murgiltzen dira, denbora gutxiagoan ikasteko
aukera izaten dute, irakaslearekiko hurbiltasuna gauzatzen da, ikasketen malgutasuna
ahalbidetzen da, eta bizi-eremuaren zabalkuntza lortzen da.
Irakaslearentzat ere abantailak baditu.Besteak beste, beste ikastetxe eta irakasleekin
harremana estutzen da, irakasleak lan errepikakorretatik ateratzeko aukera du eta
ikasleekin harreman estuagoa sortzen da normalean.

Bestalde, oso garrantzitsua da jakitea praktika zein testuinguruann sortzen edo eta
garatzen den. Horrek, gero baldintzatuko baitu praktika on hori belaunaldiz belaunaldi

igarotzea, nahiz eta testuinguru zehatz batzuetan ez den posible izaten. Gainera,
sektore baten sistema eta praktika onenak hauteman,aztertu eta egokitzeko prozesuari
benchmarkig esaten zaio, jarduna hobetu eta kalitatea sustatzea helburu duena.

2.

Zer da google maps? ( definizioa, zertarako balio du eta antzeko beste


tresnak dauden )

Google Maps, Google-k eskaintzen duen doaneko zerbitzu bat da, hain zuzen ere, web
bidezko mapen zerbitzaria. Mapak mugitzea ahalbideratzen dituen irudiak, mundu
osoko satelite bidez eginiko argazkiak eta lurralde askotako ibilbideak eskaintzen ditu.
Google Earth-en antzekoa da, honek munduaren ikuspegi zirraragarriak eskaintzen
ditu.

Ezaugarriak:
Google Mapsek mapa hainbat altueatatik ikusteko aukera zabaltzen du, gerturatuz edo
urrunduz. Erabiltzaileak mapa ordenagailuko saguarekin edo norabide teklekin
kontrolatu dezake, horrela nahi den kokalekura helduz. Baita ere, zoom-a azkarrago
kontrolatu nahi bada + eta - teklak erabili daitezke.
Google Local-i esker berriz, bilaketaren emaitzak gune batera mugatu daitezke .
Adibidez erabiltzaileak Pizzas in Paris bilatu dezake, Parisen pizzak prestatzen dituen
jatetxeak aurkitzeko.
Beste mapa zerbitzu batzuk egiten duten bezala, Google Mapsek ere, helbide batera
iristeko urratsak sortzera ahalbideratzen du. Hau da, helmugara iristeko behar den
denbora, pauso zerrenda eta ibilitako distantzia bistaratzen dizkio erabiltzaileari.

Denbora aurrera joan ahala, Google Mapsek geroz eta resoluzio altuagoa duten
erakustera iritsi da garatuen dauden herrialdeetan.

Planetaren gainontzekoentzat

ordea, irudiak resoluzio baxuan daude, poloentzat izan ezik. Erakusten diren argazki
guztiak ez dira sateliteetatik ateratakoak; batzuk hirietarik aterata daude eta beste
batzuk altuera handietatik hegazkinez.
Kokapenen arabera Google Mapsek gehienez bost aukera desberdin eskaintzen ditu.
1.

Street view. Aukera honen bitartez kaleen 360 -ak irudi errealean ikus daitezke.

2.

Traffic. Bertako trafikoaren informazioa agertzen da denbora errealean.

3.

Map. Ikuspegi honen bidez mundua ikusten da mapa tradizional bat bezala.

4.

Satellite. Mundua satelite irudien bidez ikusten da.

5.

Hybrid. Map eta Satellite bistak batzen dituen bista da.

Geolokalizazioko programak.
Google Mapsetik aparte beste antzeko hainbat programa daude.

Google Earth eta Nasa World Wild.


Bi programa hauek, sateliteko irudiak, mapak, erliebeak eta 3Dko eraikinak ikusteko
aukera ematen dute.

Google Map Maker


Google Mapsen gainean mapak sortzeko aukera ematen duen tresna. Gaur egun
Espainian ezin da maparik sortu. Dena den, litekeena da laster aukera hori aktibatzea.

Espainiako katastroaren egoitza elektronikoa


Katastro-erreferentziak eta haiekin zerikusia duten informazioak aurkitzea ahalbidetzen
du.

Goolzoom
Lurralde informaziorako sarbidea batu eta erraztearren Google Maps Espainiako
Katastroarekin, SigPac-ekin eta bestelako mapa publikoekin bateratzen dituen
aplikazioa.

Tagzania
Puntuak, ibilbidea eta areak/poligonoak gordetzeko aukera ematen du, mapak sortu eta
aberastearren.

Woices
Aukera

ugari

eskaintzen

geolokalizatzea, ekosfera

du:

oihartzunak

(audioa,

soinua)

grabatzea

eta

beste oihartzun batzuekin zabaltzea, iruzkinak egitea,

etiketak jartzea, oihartzun-ibilbideak sortzea, taldeak sortzea, etab.

3.

Praktika ona nori eskaintzea, praktikaren definizioa, azalpena.

Praktika 4ko taldetan egingo da. Beraien ustez Donostiako 6 toki politenak aukeratu
beharko dituzte beraien artean. Horretarako ados jartzea ezinbestekoa izango da.
Aukeratutako tokien izenak Google Maps-a erabili baino lehen idatzi beharko dituzte.
Adostu ondoren, Google maps aplikazioa erabilita, toki horien kokapena zehaztu
beharko dute, hau da, non dauden; eta horren ondoren toki guzti horiek lotzen dituen
ibilbide bat trazatu. Ondoren ibilbide hori gorde egingo dute datorren pausua jarraitzeko.
Egindako ibilbide hori oinez egin beharko dute toki horiei argazkiak ateraz. Horretaz
gain, toki horien informazioa aurkitu beharko dute, Wikiak erabiliz adibidez, ibilbidea
egiten duten garaian gazteagoei azaltzeko horien nondik norakoak.

Egin dugun praktika ona da, izan ere, ariketaren hasieran arazo bat planteatzen zaie,
non ikasleek beraien artean adostu beharko duten zein diren hiri horretako tokirik
politenetarikoak.
Baita ere, taldean lana egiten dutenez denen kolaborazio bat egongo da elkarlana
beharko duena.

Praktika hau egiteko, pauso batzuk jarraitu beharko dira ezinbestean, hau da,
sistematizatuta egongo beharko du honek. Baita ere, argazkiak biltzerakoan
dokumentazio bat egongo da eta irteeraren eraginez ikasleek esperientzia bat edukiko
dute non aberasgarria izango den praktika honetan landu nahi dena sakonago
barneratzeko.
Honekin, errealitatea beste ikuspuntu batean ikusteko aukera dago eta ez du zertan
Donostian izan behar, beste edozein herri, hiri edo eta auzoekin ere egin daiteke.
Testuinguruak garrantzi handia du eta kasu honetan matematika alderditik egin daiteke,
izan ere, kilometroak, denbora, etab landu daitezke. Geografia eremutik ere landu
daitekeen praktika bat da.

4.

Ondorioak. (hausnarketa) Zer nolako oihartzuna izan dezakete.

Praktika ona burutzerako orduan hainbat ondorio atera ditugu. Alde batetik, oinarri
teoriko bat edukitzea ezinbestekoa da, izan ere, eduki horiek kontuan hartzen ez badira
ez da lortuko praktika on bat burutzea. Nahiz eta oinarri teorikoak eskura eduki ditugun
eta aurkitzeko denborarik galdu ez badugu ere, erderaz zegoenez, denbora tarte bat
kendu digu horrek eta gainera itzulpena egoki egitean zailtasunak izan ditugu.

Alderdi teorikoa egiterako garaian, lana zatitzea erabaki genuen eta horrek hainbat
arazo ekarri dizkigu. Esate baterako, bakoitzak bere lana egin eta bertan txertatu
ondoren, koherentzia bat eman behar izan diegu, aparteko lan bat eskeiniz. Horretan
denbora alperrik galdu dugu eta denak lana batera egin ezkero ez genuke arazo hori
izango eta denok dana hobetu ulertuko genuke.

Geolokaliazioak aukera anitz ematen ditu praktika on bat burutzeko. Beste klasekideei
egokitu zaizkien gehienak ez bezala, gureak aukera zabalak eskaintzen zituen.
Gainera, aplikazio ezaguna zenez eta lehendik erabilia genuenez, praktika ona
diseinatzeko garaian erraztasunak izan ditugu eta hau ezagutzeko denbora handirik ez
dugu xahutu.

Aurkezpenari dagokionez, aplikazioa ezaguna genuenez, hemen ere erraza egin zaigu
beste guztiei azaltzea eta nondik norako guztiak adieraztea. Horregatik, inprobisaziora
jo behar izan dugunean naturaltasun handiagoarekin atera zaigu.

You might also like