You are on page 1of 22

AURKIBIDEA

LABURPENA eta HITZ GAKOAK 3


1. SARRERA 3
2. TEKNOLOGIA BERRIEN ERAGINA DESKRIBATUZ ETA GIZARTE EGITURAREKIN
ETA ALDAKETEKIN ELKARLOTUZ 6
2.1. Teknologia berrien kontzeptualizazioa 6
2.2. Teknologia berrien inpaktua gizarteko hainbat arlotan 7
2.2.1. IKTek hezkuntza-arloan eragin dituzten aurrerapausu eta oztopoak 8
2.2.2. Teknologia berriek lan esparruan ekarritako ondorioak 9
2.2.3. Desberdintasunen areagotzea eta gizarte bazterketa 11
2.2.4. Kritikotasuna murriztea, pentsamenduaren homogeneizazioa. 15
3. ONDORIOAK 18
4. ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK 20

2
LABURPENA eta HITZ GAKOAK

Teknologia berriek edo IKTek gaur egungo gizartearen eraldaketa eragin dute, eta aldaketa
estruktural honek oraindik jarraitzen du gizartea eta horren funtzionamendua etengabe
moldatzen. Aipatutako aldaketa edo moldaketa honek, gizartearen eta pertsonen bizitzako
hainbat arlotan inpaktua izan dute. Lan honen helburua, teknologia berriek errealitatean eta
gizartearen funtzionamenduan zelan eragiten duten aztertzea eta azalaratzea da. Azterketa
honek aditzera ematen du teknologia berriek hezkuntza zein lan esparruan aurrerapausuak
ekarri dituztela. Hezkuntzan, formaziorako erraztasunak ematen dituzte eta hezkuntza
prozesuetan eraginkorrak dira; gainera, lan-arloan ere, produktibitatea areagotzeko
baliabide modura erabiltzen dira. Aldiz, nabarmena da hainbat dimentsiotan eta bizitzako
zenbait arlotan negatiboki eragiten duela. Alde batetik, teknologia berrien presentziak eta
horien erabileraren hazkundeak pertsonen arteko bereizketara eramaten gaituzte, pertsona
batzuk eguneroko ekintzetatik eta gizarteko funtzionamendu orokorretik kanpo utziz. Eta
beste alde batetik, informazio ugari eskura izateak, honen filtrazioa zailtzen du eta
kritikotasunean negatiboki eragiten du. Hau azaltzeko, lehen atalean, teknologia berriei
sarrera emango zaie hauek kontzeptualizatuz eta gizarte egoeran kokatuz; bigarrenik,
kulturaren, ekonomiaren, estratifikazioaren eta kulturaren dimentsioekin elkarlotuko dira, eta
amaieran, hainbat ideia ondorioztatuko dira.

Teknologia berriak, gizarte aldaketa, gizarte bazterketa, desparekotasun sozialak, baliabide


falta, sarbidea, eskubidea, ekonomia eta kritikotasuna.

1. SARRERA

Banakako lan honetan, gizarte egitura eta aldaketarekin lotutako errealitate sozial bat
aukeratu da, eta honen inguruko azterketa eta hausnarketa adierazi da. Kasu honetan, lan
honen bidez, gaur egun teknologia berriek gizartean duten inpaktua aztertuko da, bizitzako
hainbat arlotan dituen aspektu positiboak eta negatiboak azalaraziz.

Gizarte egiturari dagokionez, gizarte edo talde bateko gizabanakoen arteko


gizarte-harremanetatik abiatuta sortutako sistemak hartzen duen forma da. Hau da,
gizabanakoen arteko gizarte-harremanen bidez eraikitzen den sareaz ari gara, eta sare

3
horretan eragina dute, besteak beste, kulturak, hizkuntzak edo talde-identitateak bereizteko
erabiltzen diren balioek (UNIR, 2023). Kontzeptu hau aipatzerakoan, pertsonok, taldeek eta
instituzioek osatzen dugun errealitateari egiten zaio erreferentzia; ordea, errealitate hau ezin
daiteke elementuen gehiketa huts moduan ulertu, izan ere, osotasun moduan ulertu beharra
dago, elementuak elkarreraginean eta bateratuta egonik (Goirigolzarri, 2023).

Gizarte aldaketa egiturazko fenomeno kolektiboa da, gizarteko itxuraldaketa eragiten duena,
komunitateko egitura eta antolamendua aldatuz era iraunkorrean. Kasu honetan, aldaketa
estrukturaltzat uler daiteke, eta teknologia berriek, esan bezala, gizartearen
funtzionamenduan zuzen eragin dute (Rocher, 1973, Goirigolzarri, 2023tik aterata).

Teknologia berrien eraginari sarrera emanez, esan beharra dago gaur egun teknologia
berriek pisu eta leku handia hartu dutela gure gizartean; adierazpen hau ukaezina da, baina,
teknologia berriek pertsonen emantzipaziorako, askatasunerako eta ongizaterako bidea
zabaltzen dute, edo manipulaziora eta menderatzera bideratutako baliabide moduan ere uler
daiteke (Cano, 2018).

Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak (IKT) informazioa euskarri


teknologikoen bidez tratatu, administratu, transmititu eta partekatzen duten tresnak eta
programak dira. Bertatik igarotzen den informazioa denboran irauten du, aztarna edo
nortasun digitala sortuz (Hidalgo, 2015).

XVIII. mendeko Industria Iraultzaren osteko gertakari garrantzitsuena izan da teknologia


berriek ekarri duten iraultza digitala. Ekonomian zuzenki eragin dute; industria- eta
gizarte-eredua eraldatuz (Llamas, 2021); honen barruan, ordenagailuak, tabletak,
mugikorrak, imprimagailuak… biltzen dira. Azken momentuko teknologia berrien inguruan
hitz egiterakoan, aipatzekoa da azken aldian, lehen orrialdeko berri bihurtu den gaia, adimen
artifiziala. Normalean giza adimena beharrezkoa izaten den jarduerak egitera bideratutako
informatikaren arloa da, horien artean, arrazoiketa eta pertzepzioa (UNIR, 2023).

Teknologia berrien presentzia gizartearen egunerokoan ukaezina da, bizitzetako zati handi
bat hartzen dute eta funtsezkoak dira bizitzako hainbat arlotan. Esan beharra dago azken
urteetako eraldaketa nabaria izan dela, eta gizartearen alderdi guztiak edo ia guztiak
eraldatu dituztela teknologia berriek. Argi dago aurrerapen asko ekarri dituztela,
erraztasunak eta berrikuntzak sustatuz; hala ere, pribatutasun edo segurtasun arloetan
erronkak ere agertu dira, erantzukizunez eta etikaz landu beharreko.

Bestalde, interes pertsonaletan murgilduz, banakako, eta are gehiago, giza zientzietako
ikasle bezala ezinbestekotzat jotzen dut gai hauen inguruko hausnarketa egitea, eta gure

4
egunerokoan izan ditzakeen eragina aztertzea. Azken batean, profesionalki aurrera
eramango ditugun eskuhartzeetan edo ekintzetan, aipatutako aldaketa horrek eragina izan
dezakete; adibidez, mugikorren gehiegizko erabilerak edo erabilera desegokiak. Aldaketaz
jositako gizarte batean bizi gara, eta esan bezala, pertsonekin lan egiterakoan eta
elkarbizitzerakoan aldaketa horrek zuzenki eragiten digute, horregatik beharrezkoa iruditzen
zait eguneratuta egotea, eta momentuko errealitatearen inguruko ezagutza sakona izatea.
Kasu honetan, IKTek izan ahal dituzten onurak edo kalteak ezagutzea, eta bereziki, kalteei
aurre egiteko proposamenak planteatzea gustatuko litzaidake.

Aurretik aipatu bezala, teknologia berriek gizarteari zein neurritan eragiten dioten eta
gizarteko hainbat arlotan zelan eragiten duten aztertuko da; teknologia berriek arlo
ekonomikoan, hezkuntzan, gizarte bazterketan eta kritikotasunean duten eraginak aztertuz
eta harremanduz.

Honetarako, hainbat artikulu eta erreferentzia bibliografiko erabili eta kontrastatuko dira gai
honen inguruko azterketa egiteko. Informazio bilketa sakonaren ostean, hainbat egileren
ideiak dokumentu honetan plasmatu dira hauen arteko loturak eginez. Informazioaren eta
lanaren egiturari dagokionez, hainbat atal izango ditu; lehenik eta behin, teknologia berrien
kontzeptuaren inguruko errealitate soziala aurkeztuko da, marko teorikoa adieraziz.
Jarraitzeko, IKTek gizarteko hainbat esparrutan zelako presentzia duten eta sortzen dituzten
eraginak azalduko dira; aurretik aipatu bezala, hezkuntzan, ekonomian, gizarte bazterketan
eta kritikotasunean jarriko da fokoa. Amaitzeko, azken atalean, jorratuko gaien inguruko
hainbat ideia ondorioztatuko dira.

5
2. TEKNOLOGIA BERRIEN ERAGINA DESKRIBATUZ ETA GIZARTE
EGITURAREKIN ETA ALDAKETEKIN ELKARLOTUZ

2.1. Teknologia berrien kontzeptualizazioa

Aurretik aipatu den bezala, informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiaren (IKT)


terminoak informazioa tratatzeko eta komunikatzeko teknologia aurreratu guztiak biltzen ditu
(Cacheiro, 2011). IKTak komunikazioa eta informazioa erraztera bideratutako bitarteko
tresna teknologiko digitalak dira; hauen irisgarritasunarengatik eta online
informazio-iturriekiko interkonexioagatik nabarmentzen dira (Grande, Cañon eta Cantón,
2016).

Azken hamarkadetan definizio ugari eman dira teknologia berriak azaltzeko, honez gain,
dagoen terminologia-aniztasun handia ere aipatzekoa da. Alde batetik, lexikoari dagokionez,
Teknologia Berriak, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak edo Ikaskuntzaren eta
Ezagutzaren Teknologiak bezalako izendapenek informazioaren eta komunikazioaren
kontzeptu horiek aipatzen eta definitzen dituzte (Grande et al., 2016).

Bestalde, azken urteotan, hainbat egilek IKTei buruzko ikuspuntua eman dute. Hawkridgeren
(1985) definizioari dagokionez, IKTak “Informazioa sortzeko, biltegiratzeko, hautatzeko,
eraldatzeko eta banatzeko teknologiak.” Aldiz, Roblizo eta Cózarren (2015) aburuz,
“Fenomeno iraultzailea, zirraragarria eta aldakorra, arlo teknikoa eta soziala barne hartzen
dituena eta giza jarduerak, lanekoak, prestakuntzakoak, akademikoak, aisialdikoak eta
kontsumokoak hartzen dituena.” (Grande et al., 2016).

Aurreko defizioei erreparatuz, batetik bestera urte-aldea dago, eta honek teknologia berriak
ulertzeko eran eragiten du. Azter daitekeenez, bigarren definizioak IKTei buruzko ikuspegi
ebolutiboa eta gizarteko gertakari berriak islatzen ditu; azken hamarkadetan nabarmen
aldatu eta garatu diren interakzio-aukerak islatuz (Grande et al., 2016).

Esan beharra dago IKTek gizartea hobetzeko gaitasuna dutela, baina aurrera eramandako
aurrerapenek ez dute zertan helburu altruista izan behar, interes ekonomikoak ere jokoan
sartzen dira. Teknologia berrien berehalakotasunak sakon eragiten dio gizarteari, transmititu
eta prozesatzeko duen abiadura. “Informazioaren gizartea” kontzeptua erabili ohi da azken
aldian: gizarte batek zenbat eta informazio gehiago sortu, orduan eta handiagoa da
informazio hori ezagutza bihurtzeko beharra (Grande et al., 2016).

6
2.2. Teknologia berrien inpaktua gizarteko hainbat arlotan

Aurretik aztertu eta aipatu bezala, denbora aurrera doan heinean, komunitatearen egitura
eta antolamendua aldatuz joan da, eta gizarteak itxuraldaketa bat sufritu du (Rocher, 1973,
Goirigolzarri, 2023tik aterata). Hainbat autoreren arabera, Delors (1996) edo Tedsco (2002),
gizartea jasaten ari den aldaketa ezin daiteke koiunturaltzat hartu, gizarte, ekonomia eta
politika estrukturari zuzen eragiten dio (Santibáñez, 2004), eta gizarte egituren aldaketa
esanguratsua egituraren beraren aldaketa eragiten du, giza elkarrekintzen eraldaketa sortuz
(Goirigolzarri, 2023). Globalizazioaren ondorioz sortu den gizartearen ezaugarri
nagusienetako bat konplexutasuna izan da, eta gizarte aldaketaren eragileen artean,
teknologikoak aipa daitezke.

Mundu globalizatu batean bizi gara, etengabe espazio zein denboran konektatuta egotearen
alde egiten duen gizartean. Aurretik aipatu bezala, aldiberekotasunak eta bat-batekotasunak
hurbiltzen gaituzte. Alderdi positibo aipagarrienen artean honako hauek aipa daitezke:
planetako edozein lekutatik informazioa eskuratzeko aukera, mugak eta distantziak kenduz;
baita hezkuntza- eta prestakuntza-eremuan ere, irakaskuntza eta ikaskuntza erosoago
bihurtzeko aukera, gela birtualen bidez, Internet bidez, erabiltzaile bakoitzaren ezaugarri
zehatzetara egokituz.

Hala ere, IKTek ondorio ez hain onuragarriak dituzte gizarte-prozesuetan. Hala nola,
pertsona batzuk egun osoan sarean konektatuta egoteagatik isolatzea, pertsonen arteko
harremanen kaltetan; irakaskuntzaren hoztasuna bideokonferentzien bidez, pertsonen
arteko harreman zuzenik ez dagoelako, kasu honetan irakasle-ikaslea; edo botere
ekonomikoaren zerbitzura dauden bitartekoak, desberdintasunen nukleo sortzaile bihurtzea.

Hurrengo lerroetan, lau dimentsiori lotutako aldaketak sakontasun ezberdinarekin azalduko


dira, hauetan izandako eragin nagusiak azalaraziz. Hasteko, kulturaren dimentsiotik, IKTek
hezkuntzako esparruan ekarri dituzten onurak eta oztopoak aipatuko dira. Dimentsio
ekonomikoari dagokionez, lanaren arloa edo egoera aztertuko da teknologia berriei
dagokionez; estratifikazioan, gaur egungo polarizazioa edo desberdintasunen areagotzea,
baita honek ekartzen duen gizarte bazterketa ere adieraziko da. Eta amaitzeko, kulturaren
aldetik, pentsamendu kritikoaren balio-gutxitzea eta homogeneizazioa aurkeztuko dira; lau
dimentsio hauek elkartotuta eta elkarreraginean egonik.

7
2.2.1. IKTek hezkuntza-arloan eragin dituzten aurrerapausu eta oztopoak

Lehenik eta behin, aipatu beharra dago kulturaren bidez, gizarte mailan orokortuta dauden
balio, arau, sinesmen eta ezagutzak transmititzen direla belaunaldiz belaunaldi;
erreprodukzio kultural honetan, hezkuntzak garrantzi handia du, batez ere, hau delako
ezagutza horiek helarazteko modu nagusienetako bat (Goirigolzarri, 2023).

Momentu honetan, informazio edo ezagutza transmizio horretan IKTek ikusgarritasuna hartu
dute; honen harira, teknologia berriak hezkuntzarekin harremantzean, ikasketa prozesurako
onuragarriak diren erraztasunak aipa daitezke. Hezkuntza helburuak lortzeko lagungarritzat
har daitezke, eta aldi berean, herritarrek hezkuntza formalean ezagutzak jasotzeko bidea
izan daiteke. IKTak irakaskuntzaren munduan sartzeak eta onartzeak, hauek duten
potentziala edo etekina behar bezala ustiatuz, onurak ekar ditzazkete eskola arloan; eta
herritarren prestakuntzan edo formazioan modu positiboan eragin dezake, eskola-sistema
eraginkortasunez eta efizientziaz integratuko duen erreforma integral eta beharrezko batekin
(Buxarrais eta Ovide, 2011), hau da, hezkuntza esparruan ere, IKTeen integrazio egokirako
ezinbestekoa da behar bezalako formakuntza eta ezagutza izatea.

Kalteak edo alde ez hain positiboak ere aipatzekoak dira; horien artean, osasunari
lotutakoak, gailu elektronikoak gehiegi erabiltzeak osasun-arazoak eragin ditzake, hala nola,
ikusmen-nekea, sedentarismoa eta jarrera-arazoak. Honez gain, online, hezkuntzak eta
teknologiaren gehiegizko erabilerak elkarreragin pertsonalik eta sozializaziorik eza ekar
dezakete, eta hori ezaugarri edo arlo garrantzitsua da ikasleen garapen sozial eta
emozionalerako. Ikasleentzako desabantailekin jarraituz, gailu elektronikoak ikasgelako
distrakzio-iturri izan daitezke. Ikasleek modu errazean arreta gal dezakete sare sozialekin,
jokoekin edo lineako beste jarduera batzuekin, eta horrek eragina du haien errendimendu
akademikoan (Buxarrais eta Ovide, 2011). Egia da azken arazo honi soluzioa bilatzeko
asmoz, hainbat irtenbide proposatu eta aurrera eraman direla; adibidez, zenbait
webgunerako sarrera mugatzea.

Hezkuntza zentroei dagokienez, azpiegitura teknologikoa ezartzea eta mantentzea garestia


izan daiteke, eta hau bereziki erronka bat izan daiteke baliabide mugatuak dituzten
inguruneetan. Gainera, eduki eta informazio kopuru zabala eskuragarri izanda,
hezitzaileentzat zaila izan daiteke ikasleek eskuratzen duten informazioaren kalitatea eta
garrantzia kontrolatzea.

8
2.2.2. Teknologia berriek lan esparruan ekarritako ondorioak

Dimentsio ekonomikoari erreferentzia eginez, gizartearen erreprodukzio materiala


bermatzeko gizarte harremanen saretzat uler daiteke, pertsonen beharrizan materialak
asetuz (Goirigolzarri, 2023).

Argi dago teknologia berriek beharrizanen asetze material horretan erraztasunak ematen
dituztela; hala ere, aipatzekoa da teknologia berriak lan esparruan sartzeak izan dituen
beste ondorio batzuk; azken batean, gaur egun ezarrita dagoen sistema kapitalistaren
ardatzean enplegua kokatzen da, soldata eta merkatua tresna garrantzitsuak izanik.
Produktibitatea gailentzen den sisteman, lanaren garrantzia produkzioaren bidez neurtzen
da, eta produkzio zein produktibitate horretan teknologia berriek haien zeregina izan dute,
hauek hobetuz (Germinal, 2016). Ordea, gizarteko kideei zuzen eragin izan dien ondorioak
ere ekarri dituzte, besteak beste, hobeto ordaindutako lanpostuak murriztea eta soldata
askoz apalagoak dituzten zerbitzuen sektoreko beste lanpostu batzuk sortzeko beharra
ekarri dute.

Automatizazioa hedatu ahala, enpleguen izaera aldatu egin da. Lan batzuk zaharkitu egin
dira, eta beste batzuk teknologiaren arloan sortu dira. Gaitasuna eta trebetasun berrien
garapena funtsezkoak dira ekonomia berri honetan (Santibañez, 2004). Enpleguen aldaketa
hauen harira, aipatzekoa da Bilbon bertan, arropa-dendatan ikus daitekeen lan-dinamika
berria; lehen dendetako kutxazainak zeuden tokian, orain makinak bakarrik daude.
Autopagoa ezarri da lan-postu asko alde batera utziz; lehen 5-6 pertsona egoten ziren
tokian, bakar bat utziz.

2023ko Global Consumer Insights Pulse Survey txostenaren arabera, inkestatuen % 27k
saltzaile kualifikatu eta arretatsuekin harremana izatea nahiago du, % 16ren aldean, berriz,
autopago-kutxak nahiago dituztela. Oraindik konfiantza handiagoa dago kutxazain on
batengan, kutxa automatizatuen sistema batengan baino.

Enrique Pérez-ek (2023) Xataka plataforman gizarteko gertakarien inguruko argitalpenak


igotzen ditu; plataforma honetan, teknologia berrien inguruko albiste eta esperientzia biltzen
anitz biltzen dira. Enriqueren testigantza oinarritzat hartuz, erosteko esperientzia erosoa eta
eraginkorra den arren, erabat gizatasunik gabetzat hartzen du. Erostera joatea eginkizun
hotza eta aspergarria bihurtu da haren ikuspuntutik. Momentu honetan, dendara joatea ez
da Internet bidez erostea baino askoz ere sozialagoa. Supermerkatuan ez dela lagunik
egingo, baina interakzio sozial txiki horiek eskertzen direla aipatzen du. Gizarte baten parte
garela sentitzeko aukera ematen digute, eta aukera hau albo batera uzten ari gara (Pérez,

9
2023). Pertsona askoren pentsamenduak edo errealitateak testigantza honekin bat datoz;
hala ere, ez da aurreikusten honen inguruko gizarte mailako aldaketarik.

Efizientziari dagokionez, argia da honen onura; esate baterako, robotikaren edota adimen
artifizialaren bidez, zerbitzuak emateko eta ekoizteko eraginkortasuna nabarmen hobetu da,
produktibitatea igoz, eta aldi berean enpresen kostuak murriztuz. Enpresen zein honen
antolaketaren eraldaketa aipatzekoa izan da, epe luzera lehiakortasun handiagoa eta
errendimendu orokor hobea lortzeko bitarteko gisa. Informazioaren eta komunikazioaren
teknologiek baliabideak lantzeko eta kudeatzeko modua eraldatu dute. IKTak funtsezko
elementuak dira lana emankorragoa izan dadin: komunikazioak arinduz, talde-lanari eutsiz
eta produktuak merkatuan sustatuz, beste askoren artean. IKTak funtsezkoak dira enpresen
produktibitatea, kalitatea, kontrola eta komunikazioa hobetzeko, besteak beste, baina modu
egoki eta adimentsuan aplikatu behar dira (Cano, 2018).

Enpresa prozesuetan teknologia sartze hutsa ez da abantaila horietaz gozatzeko bermea.


Teknologia berria ezartzeak ondorio positiboak izan ditzan, hainbat baldintza bete behar
dira: enpresaren prozesuen ezagutza sakona izatea, informazioaren teknologiako beharrak
xehetasunez planifikatzea eta sistema teknologikoak pixkanaka txertatzea,
oinarrizkoenetatik hasita. Erankunde edo enpresa batzuetan IKTen inplementazioa ez da
guztiz eraginkorra izan; osagai teknologiko bat gehitu aurretik, erakundea edo enpresa ondo
ezagutu behar da. Ikusi da % 90ean porrota ez dela softwarearen edo sistemen ondorio,
baizik eta jendeak ez duela nahikoa ezagutza bere enpresari edo enpresa-prozesuei buruz;
horregatik, aurretik aipatu bezala teknologia berrien inguruko ezagutza eta formazioa
ematea ezinbestekoa da, horietatik etekina lortu ahal izateko (Cano, 2018).

Aldi berean, Interneten gorakadak ekonomia digitala bultzatu du; honen bidez, enpresek
produktuak eta zerbitzuak online sal ditzakete, eta horrek aukera komertzial berriak sortu
ditu eta industria osoak eraldatu ditu. Erosotasun handiagoa ekarri du, produktu-aukera
zabalagoa, prezio lehiakorrak eta merkataritza-aukerak tamaina guztietako enpresentzat.
Hala ere, aurretik aipatu bezala, segurtasun zibernetikoari eta datuen pribatutasunari
buruzko erronkak ere planteatu ditu, eta horiek modu eraginkorrean jorratu behar dira,
erosketa-esperientzia segurua eta egokia bermatzeko (Más eta Quesada, 2005).

Salerosketei dagokionez, Espainian, erosketa guztien % 24 inguru Internet bidez egin ziren
2021ean. Izan ere, urte horretako azken hiruhilekoan, online merkataritzak lortutako
fakturazioa maximo historikora iritsi zen, 16,5 milioi eurotik gorakoa izan baitzen lurralde
nazionalean. Hori bai, salerosketa esparru guztiek ez dute modu berean jasotzen haien
artikuluak eta zerbitzuak sarean eskaintzeko aukera. Arroparekin eta

10
finantza-bitartekaritzaren zerbitzu osagarriekin lotutako establezimenduak dira merkataritza
digitalari esker gehien fakturatu zuten negozioak Espainian 2021ean (Orús, 2023).

Online bidez erosteak eskaintzen dituen erraztasunak kontuan izanda, probabilitate oso
handia dago hau denboran mantentzeko, gero eta erosoago bizi nahi duen gizartearen parte
garela jakinda (Más eta Quesada, 2005).

Jarraitzeko, hurrengo atalerako sarrera moduan, esan beharra dago hurrengo orrialdeetan
jorratuko diren bi gaiak guztiz harremanduta daudela. Izan ere, pertsona guztiek
informazioa eskuratzeko eskubidea izateak bi arazo sortzen ditu gaur egun; informazio
horretara heltzen ez diren pertsonak sistematik kanpo geratzea, eta bestalde, informazioa
modu bakarrean filtratzea, eta horrek, pentsamendu bakarra homogeneizatzera eta
inposatzera eramatea. Honek zuzen eragiten du pertsonon bizi-kalitatean eta garapenean
(Santibañez, 2004).

2.2.3. Desberdintasunen areagotzea eta gizarte bazterketa

Gaur egungo sisteman aurrera eramaten diren dinamiken ondorioz sortutako


desberdinkeriek, estratifikazioaren fenomenoa sortu eta mantendu dute. Gizarteak
pertsonen ezaugarrien araberako bereizketa egiten du, bakoitzak duen posizio sozialaren
arabera, honek markatu du sarrera txikiagoa edo handiagoa izatea gizarteko baliabide eta
zerbitzuetara (Goirigolzarri, 2023).

Informazioaren gizartean, gizarte-, lan- eta hezkuntza-munduan teknologia berrien sarrerak


edo honen erabilera gehitzeak, zuzenki eragiten dio gizarteari eta honen funtzionamenduari;
gizarteratzeko tresna bezala erabili beharrean edota desberdintasunak orekatzeko edo
gutxitzeko, desberdintasunak areagotu ditu hainbat arlotan, arrakala digitala sortuz. Adin
desberdinetako pertsonen edo maila ekonomiko desberdinak dituzten pertsonen arteko
aldeak edo desparekotasunak indartuz eta azalean utziz (Santibáñez, 2004).

Arrakala digitala Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) sarbidean,


erabileran edo eraginean gizarte-taldeen artean dagoen desberdintasunari dagokio. Talde
horiek irizpide ekonomiko, geografiko, genero, adin edo kulturalen arabera zehaztu ohi dira.
Dauden arrakala digital moten artean, sarbidearekin zerikusia duen eten digitala
ohikoenetako bat da. Pertsonek baliabide hori eskuratzeko dituzten aukerez ari da; hemen

11
pertsonen arteko desberdintasun sozioekonomikoak sartzen dira jokoan. Beste eten digital
oso ohikoa, erabilera-arrakala da, teknologia erabiltzea eragozten duen gaitasun digital ezari
erreferentzia egiten diona (Gurutze Gorria, 2023).

Gaur egungo gizartean herritartasun defizita pairatzen duten pertsonen errealitatea agerikoa
da, errekurtso ezagatik formalki ezarritako eskubideak gauzatzeko aukerak ekidatuta izatean
(Fonseca, 2023). Hau da, eskubideak praktikan jartzeko ezintasuna errekurtso faltagatik;
pertsona askok baliabide nahikoa ez izateagatik ezin dira teknologiara heldu, eta baztertuta
geratzen dira, sistemako funtzionamendutik at. Baliabideez aritzerakoan, ekonomikoak
ematen duten ezagunenak, baina aipatu bezala, ezagutzazkoak ere izan daitezke, hau da,
ezagutza nahikoa ez izatea teknologia berrien inguruko funtzionamenduaz.

Ikerketetan murgilduz, Nazio Batuen Garapenerako Programak (PNUD) 2022an


argitaratutako GIza Garapenari buruzko txostenean azaltzen den bezala, mundu mailan
hainbat arloetarako sarrera mugatuta dago; esaterako, osasunean, COVID 19 garaian
txertoa jartzeko, hainbat herrialdek edo pertsona taldeek ezin zuten eskubide honetara jo.
Aipatutakoak gizartearen polarizazioa areagotzea ekartzen du, izaki berekoiago eta
indibidualistago bihurtuz. Urte honetako txostenean ere, teknologia berrien garapena gehituz,
mundu mailako hainbat herrialde atzean geratzen direla aditzera ematen du, gizarte
bazterketa eta pobrezia egoerak areagotuz (UNDP, 2023).

Azaldutakoa kontuan hartuta, ikus daiteke teknologia berriek desberdintasun sozialak


markatzen eta iraunarazten dituztela; ideia hau justifikatzeko eta azaltzeko asmoz, lanaren
eta hezkuntzaren arloak aztertuko dira alde batetik, eta beste alde batetik, pertsona
nagusien errealitatea teknologia berriei dagokionez.

Hasteko, esan beharra dago gaur egun, hezkuntzaren, lanaren edo osasunaren arloan,
IKTak guztiz barneratuta daudela; bereziki, COVID-19aren pandemiaren ostean. Lanari
dagokionez, telelana pandemiaren aurretik oso zabalduta ez zegoen joera zen, nahiz eta
urteen zeharreko hazkundea nabaria izan; momentura arte enpresa gutxik izan zuten
telelana ezarrita lan egiteko eran. Adibidez, Espainian, 2019an, etxetik etengabe lan egiten
zuten pertsonen ehunekoa % 4,3tik % 4,8ra igo zen, eta noizean behin lan egiten zutenen
ehunekoa % 3,2tik % 3,5era igo zen (Vales, 2021). Grafikoan ikus daitekeen bezala, egoera
hori erabat aldatu zen azken hilabeteetan pandemia iristerakoan, enpresek lan era hori
ezartzearen beharra ikusi duten; konfinamenduaren asteetan telelana egiten zuten
pertsonen ehunekoa % 34raino igoz.

12
Irudia 1. Espainian tele-lana egiten duten pertsonen egunekoa.

Aipatutako pandemia garaian, telelana aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa izan zen
gailu teknologikoak etxean izatea eta hauek erabiltzeko aukera izatea lanaldian zehar.
Ordenagailuak, abiadura handiko Interneteko konexioa edo etxean lan egiteko espazio
egokirik ez zuten pertsonek zailtasunak izan zituzten telelanera egokitzeko. Horrek eragina
izan zuen enpleguak mantentzeko eta ekonomian parte hartzeko zuen gaitasunean.

Telelanaz gain, ikasketa prozesuetarako ere ezinbestekotzat jo ziren ordenagailuak, klaseak


eta eginkizunak aurrera eraman ahal izateko. Online hezkuntza ikasleen eguneroko bihurtu
zen munduko leku askotan, ordenagailuak edo tabletak bezalako gailuetarako sarbiderik
gabe utziz, eta pertsona batzuk desabantaila egoeran geratuz. Hori hezkuntza-arrakala bat
izan zen teknologiarako sarbidea zutenen eta ez zutenen artean. Espainian, haurren % 27,1
pobrezia-atalasea gainditzen ez duten etxekoen unitateetan bizi dira, datu hori oso altua
izanik. Pandemian, Gurutze Gorritik antzeman da 16 urtetik beherako adingabeak dituzten
familien herenak baino gehiagok (% 34,5) zailtasunak izan dituela ikasturtea normaltasunez
jarraitzeko: % 23,6k ez duela ekipo informatikorik izan, eta % 12,7k ez du Interneteko
konexiorik izan. Horri zailtasun sozialak gehitu behar zaizkio, hala nola, ikastetxearen,
irakasleen edo familiaren laguntzarik ez izatea (Gurutze Gorria, 2023).

Egoera honetan baliabide teknologikoek, eta aldi berean, baliabide ekonomikoek paper
garrantzitsua izan zuten, familien eta pertsonen arteko desparekotasunak azalean utziz.
Izan ere, iraultza digitala oso presente dago gure gizartean, baina beharrezkoa da, halaber,
denboran zehar dagoen eten digitalaz hitz egitea, hau da, IKTak eskuratzeko gizarte-talde
desberdinen arteko desberdintasunaz. Pertsona guztiek ez dute hezkuntza formalerako
beharrezkoak izan daitezkeen teknologietarako sarbidea, adibidez, teknologia berriak
ezarrita dauden eskoletara joan behar duten umeez ari garenean, eta beharrezkoa da

13
ordenagailuak edo Interneterako sarbidea izatea. Hezkuntzak aldebiko izaera dauka, alde
batetik, berdintasun, kohesio eta justizia soziala sustatzeko helburua, eta, era berean,
diskriminazioan eta desberdintasun sozialetan sortzeko eta sakontzeko gai den elementu
gisa ere uler daiteke (Santibañez, 2004).

Bestalde, esan daiteke Espainian ezagutza teknologikoaren inguruko arrakala digitala


aipatzekoa dela, eta, batez ere, adineko pertsonei eragiten diela. Eurostaten datuen
arabera, Internet erabiltzen duten 65 eta 74 urte bitarteko pertsonen ia erdiek gaitasun
digital baxuak dituzte, eta mundu digitalarekiko distantzia hori are gehiago nabarmendu da
konfinamenduan (Gurutze Gorria, 2023).

Pertsona nagusiak bereziki zaugarrriak izan dira pandemian, bereziki, osasun arloari
erreparatuz. Sistema immunologikoak ahultzeko joera du adinarekin, eta horrek zailagoa
egiten dio gorputzari birusari aurre egitea, horregatik, adineko pertsonak kontu handiarekin
ibili behar izan dira urte batzuetan zehar. Honekin estu lotuta, arreta medikurako zitak
hartzearen kontua aipatu beharrekoa da. Pandemian zein pandemia ostean, beharrezkoa
izan da internet bidezko tramiteak egitea osasun sistemara heldu ahal izateko; txertoak
jartzeko epeak adosteko edota txertaketa-ziurtagiriak lortzeko. Honek, adineko pertsonen
kopuru handi bat isolatzea ekarri dute, eta horrek ondorio negatiboak izan ditzake haien
osasun mentalean eta ongizatean. Isolamendua eta bakardadea ohiko arazoa da adinekoen
artean, baita baldintza normaletan ere, eta pandemiak arazo hori areagotu du; horregatik
hainbat elkarte honetan aritu dira, isolamendu-egoera murrizteko eta arrakala ez handitzeko.
Joaquin Perez-ek, Gurutze Gorriko Adinekoen Arloko arduradunak dionaren harira,
"Pertsona guztien eskura dauden gailu teknologikoak izatea beharrezkoa dela ikusi dugu,
baina baita horiek erabiltzeko konektibitatea eta gaitasun teknikoak ere", zehaztu du. Beraz,
ez da kontu ekonomiko hutsa, tabletak banatuz arazoa konpontzea duena, baizik eta orain
arte teknologiatik urrun egon direnak prestatu behar ditugu (Gurutze Gorria, 2023).

Aipatutako azken honetan, faktore ekonomikoak eragiteaz gain, ezagutzaren faktorea ere
sartzen da. Teknologia berrien beharra eta honen erabilera ezagutzearen somatu da azken
urteetan, eta ezinbestekotzat jo dira, gizarte kopuru handi bat kanpo utziz. Osasun arloan
ikus daitezkeen desabantailez gain, erosketak egiterako momentuan edo banku kontuetan
ere nabarmena da pertsona nagusiek sufritu dezaketen bazterketa. Adibidez, banku
digitalaren sorreraren eta hedapenaren ondorioz, 3.000 sukurtsal desagertu dira Espainian
azken urteetan; presentzialki bankuetara joateko aukerak mugatuz.

14
Aurreko datuak kontuan hartuta, baita pairatzen den herritartasun defizitaren arazoa ere
erdigunean jarriz, Jaume Funesek (2018) bere ikuspuntu propioa azalaratzen du. Diskurtso
argi eta justifikatuaren bidez azaltzen du hainbeste aipatzen diren giza eskubideen artean,
eskubide digitala eta mundu digital honetan hezitzea ere pertsonon eskubideetako bat dela.

Bi munduren artean bizi gara, presentziala eta birtuala; bi mundu horiek errealak dira,
mundu birtualaren bidez ere harremanak eta emozioak sortzen direlako, ezagutzak
eskuratzen direlako eta eraikitzeko moduak aldatu direlako; horregatik, bi mundu horien
konbinazioa azpimarratzen da, eta mundu digitala mundu errealaren zati gisa tratatu behar
da, gure esperientzia eta denbora asko hartzen baititu. Teknologia berriak eta mundu digitala
eskubidetzat ulertuz, esan beharra dago aipatutakoaz gain, konektatzeko gaitasuna ematen
dutela. Gaur egun, konektatzeko gaitasuna ez izateak mundu txiro batera eramaten gaitu,
aukera anitz galtzen ditugulako (Funes, 2018).

2.2.4. Kritikotasuna murriztea, pentsamenduaren homogeneizazioa.

Aztertu bezala, dimentsio kulturala gizarteko balio, arau, sinesmen eta ezagutzak ezartzeaz
eta zabaltzeaz arduratzen da (Goirigolzarri, 2023); ildo honetan, teknologia berriek ezartze
eta zabaltze prozesu horretan aldaketak eragin dituzte. Pertsonek haien lanean eta
bizitzetan IKTekin elkarreragiteko modua, eta haiengan nola eragiten duen modua eraldatu
egin da, aldaketa kulturalak sortuz.

Internetek informazioa ematen digu, baina kopuru handian; informazioa bereiztea eta
egokiena aurkitzen jakitea ez da eginkizun erraza. Gainera, informazio gehiegi izateak
kontrako efektua eragiten du: desinformatu egiten du. Horri gehitu behar zaio batzuetan
informazio partzial, beste batzuetan alferrikakoa eta kasu askotan benetan faltsua dagoen
informazio-kopuru handia existitzen dela, sarean berehala zabaltzen diren buloak eta
zurrumurruak sortzen dituena (Urquijo, 2016). Albiste faltsuak eta online desinformazioa
ugaritzeak pertsonen gaitasuna ahuldu dezake informazio faltsua behar dela bereizteko.
Pentsamendu kritikoa garatzea funtsezkoa da informazio okerrez betetako mundu digitalean
nabigatzeko.

Sarean eta teknologien bidez informazio asko eskuratu ahal izateak eragin anitz ditu. Alde
batetik, informazio asko egotearen ondorioz, informazio horren filtrazioa zailtzea, eta
informazio fidagarria edo esanguratsua bidean galtzea. Beste alde batetik, pentsamendu
kritikoa alde batera uztea, eta irakurritakoa gure gain hartzea horren inguruan hausnartu

15
barik, pentsamendu kritikoaren balioa gutxituz, eta gizarte pentsamendu homogeneoa sortuz
(Aznar, Cáceres eta Hinojo, 2005).

Elkarreraginean dagoen gizarte sarearen parte gara, eta “informazio-zirkuituek” bideratzen


dute gure egunerokoa. Aipatutako informazio-zirkuitu hauek, iritzi pertsonalak sortzeko
momentuan eragina dute, eta hauek eratu eta baldintzatzen dituzte. Aurrerapen
teknologikoak gero eta handiagoak direla ikusiz, hezkuntza-sistemak bere eginkizuna dauka;
batetik, gizartean arrazoitze kritikoa, autonomoa eta gogoetatsua garatzeko gaitasuna, eta,
bestetik, informazio-iturrietara iristeko teknika eta prozedura egokiak aplikatzeko gai izan
beharko du (Grau, 2008). Teknologia berrien bidez, pentsamendu materiala lor daiteke,
baina aldi berean, pentsatzeko prozesua moldatzen dute.

Estimuluz eta informazioz josita gaude momentu oro; teknologia berrien bidez etengabe
jakinarazpenak eta mezuak jasotzen ditugu, eta hauekiko dependentzia handituz joan da
urteetan zehar. Inguruko distrakzio guztiekin, zaila da denbora luzez jarduera bakar batean
kontzentratzea (Aznar et al., 2005).

Erabiltzaileen portaera behatu zen ikerketa arloko bi web-orritan, bata British Library-koa eta
bestea Joint Information Systems Comittee-koa, beste baliabide batzuen artean,
aldizkarietarako eta liburu elektronikoetarako sarbidea ematen duen estatuko hezkuntza
esparrua. Erregistroak biltzean, ikertzaileek ohartarazi zuten erabiltzaileek "begiratu" egiten
zutela informazioa, bertan irakurtzen gelditu beharrean. Artikulu batetik bestera egiten zuten
salto, eta ez ziren atzera bueltatzen. Orri bat edo bi irakurtzen zituzten iturri bakoitzean, eta
beste orri bat klikatzen zuten. Liburu elektroniko bakoitzeko lau minutu ematen zituzten
batez beste, eta zortzi minutu aldizkari elektronikoetan (Grau, 2008).

Ikerketa honetatik ondorioztatu zen irakurtzeko modu tradizionala alde batera utzi dela, eta
irakurketa metodo berriak erabiltzen direla, zeinetan irakurketa horizontala nabarmentzen
den. Irakurketa mota honetan berehalako gogobetetzea bilatzen da, erakargarriak diren
izenburuak, orrialdeak eta laburpenak bilatuz (Grau, 2008).

Mehatxurik handiena kontzentratzeko, hausnartzeko eta kontenplatzeko dugun gaitasuna


murrizteko duen ahalmena da. Denbora luzez pentsamendu-ildo jarraitua mantentzeko
gaitasuna galtzen dugu. Lineako informazio azkar eta zatikatua etengabe eskuratzeak
azaleko pentsamendu bat bultza dezake. Pertsonak azkarrago irakurtzeko eta edukia

16
eskaneatzeko joera handiagoa izan dezakete, gaietan sakondu beharrean, eta horrek
eragina izan dezake analisi kritikoa egiteko gaitasunean (Grau, 2008).

IKTen inguruko erabilera modu honetan mantentzen den heinean, hauekiko


menpekotasunaren tendentzia has daiteke, etorkizuneko beharra bihurtuz. Zer egingo
genuke gaur egun Internet barik? Gure bizitzako parte da momentu honetan, eta honen
desagerrarazpenak eragin handiak izango lituzke gure egunerokoan.

Kalkulu matematikoa edo ortografia bezalako zereginetarako teknologiekiko


mendekotasunak murriztu egin dezake arlo horietan pentsamendu kritikoa izateko
gaitasuna. Adibidez, kalkulagailuek eta zuzentzaile ortografikoek trebetasun horietan
gaitasun gutxiago izatea eragin dezakete. Honez gain, batzuek argudiatzen dute arazoak
ebazteko teknologiarekiko mendekotasunak sormena inhibi dezakeela. Eskuzko problemak
ebaztea edo pentsamendu abstraktua berehalako soluzio teknologikoekin ordezka daitezke
(Aznar et al, 2005).

17
3. ONDORIOAK

Aipatutakoa laburbiltzeko asmotan, esan beharra dago gaur egun gailentzen den sistema
ekonomikoaren ikuspuntua aintzat hartuz, hau da, alderdi kapitalistatik erreparatuz,
teknologia berrien erabilera egokiak, nabarmentzeko ekarpenak egiten dizkiola ekonomiari
eta honen funtzionamendu globalizatuari. Azalean geratzen da ekonomiak gaur egungo
bizitza gidatzen duela eta erdigune bihurtu dela, baliabide faltagatik sistema ekonomiko
horretara heldu ezin diren pertsonak kanpo utziz eta bidetik aldenduz.

Helburu sozialak eta pertsonalak eta horiek lortzeko bitartekoak ez daude neurri berean
guztion eskura; agerian geratzen da aukeren eta desberdintasun sozial handien arteko
desoreka, maila ekonomiko baxuko klaseak zigortzen dituena eta arlo sozialean jarduteko
aukerak ekidinez, eta, horrela, eragindako taldeetan motibazioa galtzea eta frustrazioa
eragingo duen kate bat hasten da.

Gaur egungo gizartean, eta teknologia berriek duten garrantzia kontuan hartuz, IKTak
eskubide bezala ulertu beharko lirateke, bizitzako hainbat eremutan eragiten dutelako.
Eskubide honetaz gozatu ezin duten pertsonek, mugak aurki ditzakete garapen
pertsonalean zein sozialean. Honek gaur egun existitzen diren desberdintasun sozialak
iraunarazten dituzte, pertsonen edo pertsona taldeak bereiziz eta hauen arteko distantzia
handituz.

Eskubide bezala ulertuz, Ongizate Estatuko ereduaren helburuen artean, garrantzitsua


izango lirateke eskubide teknologikoa aintzat hartzea; politika sozialak ildo honetatik ere
bideratuz, eta honetan inbertituz. Azken batean, aipatu bezala, eskubide hau urratuta
izateak beste hainbat esferatan eragiten du, bizitzako hainbat esparru mugatuz.

Honez gain, aipatzekoa da etengabe aldatzen ari den egoera sozioekonomikora azkar
egokitzeko gaitasuna behar dela; erabilera egokirako ezinbestekoa da formakuntza eta
ezagutza egokiak izatea, ordea, kualifikazio egokirik ez duten milaka pertsona produkzio- eta
ekonomia-sistematik kanpo geratzen dira, eta, azkenean, kalteberatasun-egoeran eta gizarte
bazterketa egoeran eroriz. Krisi estruktural honek desberdintasunak areagotzen ditu eta
kohesio sozialaren apurketa ekartzen baitu (Santibáñez, 2004).

Berriro ere, ekonomiaren faktorea ardatz moduan hartuz, lana duten pertsonen eta ez
dutenen arteko bereizketara jotzen da. Esan bezala, lan mundurako aukerak murriztuta
izanik, bizitzako beste hainbat esparru mugatzen dira, egoera zikliko batean eroriz, zeinetan

18
baliabide urriak dituzten pertsonak piramidearen behekaldean kokatuko diren, eskubideak
eta baliabide gehiago izateko aukerak ekidituta izanik.

Bestalde, teknologia berrien ezagutza eta erabilera eskura izatea abantailtzat ulertzen da;
teknologia berrietara heldu ahal izateak edo ez, bizitza, eta aldi berean, bizimodua
baldintzatzen duelako. Ordea, abantaila egoera batean egoteak ez du guztizko ongizatea
bermatzen, hau da, pribilegio egoera oinarritzat izan arren, eragin edo ondorio negatiboak
ere ager daitezke bizitzako hainbat aspektutan; aurretik aipatu bezala, hausnartzeko
gaitasuna eta kritikotasunez pentsatzeko ahalmena murriztea.

Honen harira, esan beharra dago gaur egungo gizarteak exigitzen duen erritmo
geldiezinaren eta berehalakotasunaren ondorioz, baita lanak suposatzen duen ordu
kopuruaren eta esfortsuaren ondorioz, teknologia berriak ez dira pentsamendu kritikoa
eragozten duten bakarrak. Pentsamendu kritikoa ez garatzearen edo lantzearen erantzule
bakartzat ezin ditugu IKTak hartu, momentuko gizartaren funtzionamenduak ere honetan
eragiten duelako, eta konplexua da pentsatzeko tartea izatea eta pentsamendu kritikorako
espazioa izatea bizimoduaren egituraren ondorioz.

Aldi berean, lanik ez izateak ez du pentsamendu kritikorako espazioa bermatzen; lana


erdigunetzat hartzen den gizartean, lanik ez izateak suposa daitekeen frustrazioa ulertuz,
baita egoera horreetan dauden pertsona askok duten errekurtso faltaren ondorioz, zaila izan
daiteke pentsamendu kritikoa behar bezala lantzea.

Laburbilduz, tekonologia berriek ekartzen dituzten eragin negatibo horiek pairatzeko edo
gainditzeko, hauen erabilera eta integrazioa aztertzea ezinbestekoa da, beharrezkoak diren
aldaketak proposatuz eta aurrera eramanez. Hezkuntza eta kontzientzia funtsezkoak dira
teknologiak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, informazioa eraginkortasunez ebaluatzeko eta
erabiltzeko beharrezkoa den pentsamendu kritikoa garatzen den bitartean.

Amaitzeko, aipatu beharra dago teknologia berriak ezin daitezkeela menpekotasun isolatu
hutsaz ulertu, hau da, teknologia berrien erabileraren areagotzea ezin daitekeela banakako
fenomenotzat ulertu, batez ere, ez delako aparteko errealitate edo problemtika bat. Ikuspegi
sistemiko batean oinarrituz, gure bizitzako eta gizarteko esparru guztiekin erlazionatuta
dagoela aipa daiteke, hauetan modu batean edo bestean eraginez eta eraldatuz.

19
4. ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK

Aznar, I., Cáceres, M.P, eta Hinojo, F.J. (2005). El impacto de las TICs en la sociedad del
milenio: nuevas exigencias de los sistemas educativos ante la “alfabetización
tecnológica”. Revista Eticanet, bol. (2), orr. 177-190.
https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/6871706.pdf

Cacheiro, L. (2011). Recursos educativos TIC de información, colaboración y aprendizaje.


Revista de Medios y Educación, bol 39, orr.69-81.
https://recyt.fecyt.es/index.php/pixel/article/view/61451/37464

Cano, G. (2018). Las TICs en las empresas: evolución de la tecnología y cambio estructural
en las organizaciones. Dominio de la Ciencia, bol (4), orr. 499-510.
https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/6313252.pdf

Fonseca, I. (2023). 1. gaia: herritartasuna. Osagarriak eta kontzeptuaren garapena.


[Dokumentu ez aurkeztua].

Funes, J. [Gaztematika] (2018). Elkarrizketa|Jaume Funes: psikologo eta hezitzailea|Kultura


Digitala. [Vídeo]. YouTube.
https://www.youtube.com/watch?v=0cuKyct1xWI&pp=ygU1OiBKYXVtZSBGdW5lcyw
gZWxrYXJyaXprZXRhIHBzaWtvbG9nbyBldGEgaGV6aXR6YWlsZWE%3D

Germinal, N. (2016). El concepto de “trabajo” en el capitalismo contemporáneo: una


contraposición entre los planteos de Habermas/Gorz y los del autonomismo italiano.
Eidos, bol (25), orr. 43-71. http://dx.doi.org/10.14482/eidos.25.7930

Goirigolzarri, J. (2023). 1. Gizarte egitura eta aldaketa. Giza eta gizarte zientzien
departamentua. Deustuko Unibertsitatea. [Dokumentu ez aurkeztua].

Grande, M., Cañon, R., eta Cantón, I.(2016). Tecnologías de la información y la


comunicación: evolución del concepto y características. International Journal of
Educational Research and Innovation (IJERI), bol 6, orr. 218-230.
https://www.upo.es/revistas/index.php/IJERI/article/view/1703/1559

Grau, A. (2008ko urriaren 10a). Internet cambia la forma de leer... ¿y de pensar. Diario El
Pais.

20
https://webs.um.es/rhervas/miwiki/lib/exe/fetch.php?media=internet_cambia_la_form
a_de_leer..._y_de_pensar-1.pdf

Gurutze gorria. (2023). Qué es la brecha digital y cómo evitar que provoque desigualdad.

Ahora.

https://www2.cruzroja.es/web/ahora/brecha-digital#:~:text=La%20brecha%20digital%

20hace%20referencia,g%C3%A9nero%2C%20de%20edad%20o%20culturales.

Hidalgo, M. (2015). Las nuevas tecnologías de la información y comunicación. Pediatría


integral, Nº9.
https://www.pediatriaintegral.es/publicacion-2015-11/las-nuevas-tecnologias-de-la-inf
ormacion-y-comunicacion/

Llamas, J. (2021). Nuevas tecnologías. Economipedia.


https://economipedia.com/definiciones/nuevas-tecnologias.html

Mas, M. eta Quesada, J. (2005). Las nuevas tecnologías y el crecimiento económico en


España. Bilbo: Fundación BBVA.
https://books.google.es/books?hl=es&lr=&id=YNbwBLHyy0sC&oi=fnd&pg=PA7&dq=I
NFLUENCIA+DE+LAS+NUEVAS+TECNOLOGIAS+EN+LA+ECONOMIA&ots=UM2n
V1JS7V&sig=qk69i77pAHgjWpuQlx2s0Vk8zSY#v=onepage&q=INFLUENCIA%20DE
%20LAS%20NUEVAS%20TECNOLOGIAS%20EN%20LA%20ECONOMIA&f=false

Orus, A. (2023). El comercio electrónico dentro de España - Datos estadísticos. Statista.


https://es.statista.com/temas/3167/el-comercio-electronico-dentro-de-espana/#topicO
verview

Pérez, E. (2023). Cada vez tengo una experiencia más fría al ir de compras y tengo claro
por qué: la falta de cajeros. Xataka.
https://www.xataka.com/empresas-y-economia/cada-vez-tengo-experiencia-fria-al-ir-
compras-tengo-claro-que-falta-cajeros-humanos#comments

Vales, C. (2021). El teletrabajo en la era post-covid. Universidad Pontificia, Comillas.


https://repositorio.comillas.edu/rest/bitstreams/437260/retrieve

21
Santibáñez, R. (2004). “Exclusión y ciudadanía. Los retos de la pedagogía social.” En
Burrows, F. (comp.). Caminos para la ciudadanía. Actas del Congreso de
Participación ciudadana, Pedagogía Social y Desarrollo Local de Villarrica.

UNDP. (2023). Giza Garapenari buruzko Txostena 21-22. Human Development Reports.
https://hdr.undp.org/content/human-development-report-2021-22

UNIR. (2023). Estructura social: concepto y rol del trabajador social en este ámbito.
https://www.unir.net/ciencias-sociales/revista/estructura-social/#:~:text=La%20estruct
ura%20social%20hace%20referencia%20a%20las%20relaciones%20sistem%C3%A
1ticas%2C%20es,a%20una%20clase%20social%20determinada

Urquijo, J.I. (2017). Sociedad y nuevas tecnologías, ventajas e inconvenientes. Revista


Extremeña de Ciencias Sociales Almenara, nº 9, orr. 45-49.
https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=5889948

Vales, C. (2021). El teletrabajo en la era post-covid. Universidad Pontificia, Comillas.


https://repositorio.comillas.edu/rest/bitstreams/437260/retrieve

22

You might also like