You are on page 1of 36

Interneten erabilerak osasun mentalean dituen ondorioak: ikerketa korrelatiboa

Imanol Urgoiti Elorriaga

Zuzendaria: Erika Borrajo Mena

Psikologiako graduak

jarritako baldintzengatik eskatzen den lana

Psikologia eta Hezkuntza fakultatea

Deustuko Unibertsitatea

07/04/2017

ADI: Ikerketa hau alegiazko datuekin eginda dago.

Gizarte zientzietako ikerketa oro etika-mugak ditu. Gradu Amaierako Lanak

heziketa-helburua dutenez gero, lana burutzeko pertsonen datu errealak hartzea

ekiditea nahiago izan da, arazo etikoak saihesteko.

Beraz, Prozedura, Emaitzak eta Eztabaida ataletan bildutako xehetasun


metodologikoak artifizialki sortutako datuen bidez burutu egin dira, hau da, datu
fiktizioen bidez.
Interneten erabilerak osasun mentalean dituen ondorioak: ikerketa korrelatiboa

Urgoiti Elorriaga, Imanol

Gradu bukaerako lana

4. maila Psikologia eta Hezkuntza fakultatea

Deustuko Unibertsitatea

2017ko Apirilaren 7an, Bilbon


3

Eskerronak:

Lan hau burutzeko oso lagungarria izan zait hasteko Erika Borrajoren
laguntza eta bereziki estatistika atalean Joana del Hoyok egindako
bideoak.
4

Aurkibidea

Laburpena.........................................................................................(5)

Resumen ............................................................................................(6)

Abstract..............................................................................................(7)

Sarrera...............................................................................................(8)

Metodologia.....................................................................................(13)

Emaitzak..........................................................................................(14)

Eztabaida.........................................................................................(16)

Erreferentziak.................................................................................(22)

Grafikoak eta taulak........................................................................(30)

Eranskinak.......................................................................................(34)
5

Laburpena

Internet, azken hamarkadetan, informazio trukaketa gauzatzeko tokia

izatetik, komunikazio sozialaren erdigunea izatera pasatu da, eguneroko

bizitzan ezinbesteko bihurtzen ari den tresna eta era berean nolabaiteko

menpekotasuna garatu dezakeen tresna bat ere bada. Errefortzu honen izaera

interaktiboa dela eta, bere erabilerak osasunean duen eragina ikertu izan da eta

antsietatea edo depresioa izan dira orokorrean gehien agertu diren sintomak.

Ikerketa honen helburua, Internet Addiction Test (IAT) eta Sympthom Check

List (SCL90-R) erabiliz, SCL90-R-an neurtzen diren sintomatologia

dimentsioak interneten erabilera ezberdinetan dituzten puntuazioekin

korrelazioak bilatzea, bide batez, internetekiko menpekotasuna edo erabilera

arriskutsuaren prebalentzia neurtzea ere baita sexu ezberdintasunak

korrelazionatuta agertu izan diren dimentsioetan. 100 pertsonek parte hartu dute

ikerketa honetan, 54 emakume eta 46 gizon denak ikasketa unibertsitarioak

burutzen ari dira eta Ikerketa honen emaitzetan, internetekiko menpekotasunik

ezta erabilera arriskutsurik ez dira aurkitu. Bestalde, antsietatea eta interneten

erabilera positiboki korrelazionatuta agertu dira, ideazio paranoidea eta

interneten erabilera negatiboki korrelazionatuta agertu diren bitartean. Sexu

ezberdintausnei dagokienez.

Hitz gakoak: Internet, gehiegizko erabilera, ondorioak, osasun mentala,

antsietatea.
6

Resumen

En las últimas décadas, internet ha pasado de ser una plataforma de

almacenamiento de información a un centro de interacción social susceptible de

provocar cierta dependencia debido a sus características interactivas y

reforzantes, convirtiéndose al mismo tiempo en una herramienta cada vez más

indispensable en el día a día de las personas. Las investigaciones previas han

mostrado como síntomas como la ansiedad y la depresión están correlacionadas

con el uso de internet. En el presente trabajo, se han utilizado los instrumentos

Internet Addiction Test (IAT), para medir el uso de internet y del Sympthom

Check List 90 (SCL90-R) para medir las principales variables sintomatológicas.

100 personas tomaron parte en esta investigación 54 mujeres y 46 hombres

todos estudiantes universitarios. Los resultados han mostrado correlaciones

significativas entre el uso de internet y dos de las dimensiones del SCL90-R, la

ansiedad se correlacionó positivamente y la ideación paranoide negativamente.

Palabras clave: internet, uso, exceso, consecuencias, salud mental,

ansiedad.
7

Abstract

In the last decades, internet has turned from an infinite information

Storage into a social exchange center which's use is prone to be developped as

an addictive behaviour, by the way it has also become into an essential tool in

human beings day to day life. In previous researches, it has been prooven that

internet use is correlated to sympthoms as anxiety and deppresion. The aim of

this paper is to find correlations between Internet use and psychological

sympthoms by using the Internet Addiction Test (IAT) and the Sympthom

Check List 90 (SCL90-R) tools, the prevalence of the internet use was also

reported in this paper. 100 people took part in this research 54 women and 46

men, all of them coursing university studies. The results suggest that internet

users scored higher in anxiety as the internet use was higher, on the other hand

negative correlations have been found with paranoid ideation dimension.

Key words: Internet, excesive use, consecuences, mental health, anxiety.


8

Oso handia izan da teknologiak gizartean izandako eragina

(Echeverría, 2008). Hasteko, bereziki gaur egungo telefonoek, internet-erako

sarbidea daukate eta informazioa oso erraz aurkitzeko aukera ematen dute.

Gainera gero eta gehiago handitzen da egunero, interneten aurkitu daitekeen

jolas edo aplikazio eskaintza (estimulu erakargarriak). Besteak beste, urtero

interneten dagoen informazioa esponentzialki hasi egiten da (Sparrow eta Liu

Wegner, 2011) eta nahi eta ezean honen erabilera areagotzen ari da gizartea.

Informazio eta komunikazio teknologien (IKT-en) ondorio kaltegarriak,

behin eta berriz ari dira ikertuak izaten (Beranuy, Oberst, Carbonell eta

Chamarro, 2009; Bozoglan, Demirer eta Sahin, 2013; Brezing, Derevensky eta

Potenza, 2010; Canan, Ataoglu, Nichols, Yildirim, eta Ozturk, 2010). Bada

zenbait ikerketa, interneten erabilera, jokabide sexualarekin erlazionatzen duena

(Greenfield, 1999; Griffiths, 2000b). Adibidez, Greenfield (1999)-ek

azpimarratzen du nola internetek desinhibitzioa sortzen duen, hau da, behin

interneten murgiltzen garela, mundutik deskonektatzen dugula, horregatik dela

hain erakargarria (Greenfield, 2000; Griffiths, 2000b). Rackee, Bonds-Rackee

(2008) interneten Erabilera eta Errefortzu Teoria edo EET (Uses and

Gratification Theory UGT-teoria) erabiltzen du interneten berezitazsuna tresna

interaktibo moduan, erabilera ezberdinak burutzeko eta errefortzu ezberdinak

emateko gai dela eta honen erabilera zergaitik motibatzen gaituen hainbeste

azaltzeko.

Interneten erakargarritasuna aztertu duten ikerketa multzo honetatik argi

atera daiteke, internetek suposatzen duen ihes honek abantaila asko eskeintzeaz

aparte adibidez, eguneratutako informazioa edo batbateko mezularitza munduko


9

edozein puntutan, nolabaiteko menpekotasuna garatzeko arriskua nabari

daitekela (Griffiths, 2000a).

Teknologiekiko menpekotasunari dagokienez, menpekotasun

konduktual batez ari garela argitzea oso garrantzitsua da, ez baita elementu

kimiko batekiko baizik eta jokabide batekiko menpekotasuna (Encinas eta

Gonzalez, 2010).

Menpekotasun hau sortzen duen jokabidea, aktiboa da (Griffiths 2000a).

Hala ere Young (1998)-ek internet berez, ez dela menpekotasuna sortzen

duena, bertan ager daitezken interakzioa eskatzen duten estimuluak baizik

adierazten du.

Hurrengoko ezaugarri deskriptiboak dira Griffiths (2000a)-en arabera,

teknologien erabilera kaltegarri batek dituen ezaugarri nagusiak. Hasteko

salientzia ematen da, jokabide zehatz bat pertsonaren bizitzan garrantzi gehien

duen jokabidea denean, jokaera horren salientzia dagoela esaten da. Bestalde,

egoera animikoaren aldaketa, hala nola, antsietatearen desagerpena jokabide

hauek aurrera eramaten direnean. Hirugarren ezaugarria tolerantzia, pertsona

baten menpekotasunaren jabe den ekintza burutzeko, sujetua nolabait tokiz

kanpo dauden ekintzak burutzeko asmoek zenbait muga gurutzatzen dutenean,

jokabide horrek duen garrantzia gehiegizkoa da. Laugarrena, abstinentzia

sintomak, hala nola haserrekortasuna, oso erlazionatuta daude tolerantzia

kontuekin. Bostgarrena, konfliktuen sorrera, batez ere sujetuaren inguruan eta

are gehiago bere menpekotasunaren jabe den ekintza burutzean parte hartzen

duten pertsonekin. Eta bukatzeko berrerorpena, hau da, behin eta berriz

jokabide honen patroiak errepikatzeko joerak. Bestalde, IKT-en

erakargarritasuna, berehalako erantzun edota errefortzuen menpe dagoela


10

argudiatzen da (Echeburúa, 2010). Denboraren kontrolaren galera eta aitzakien

bilaketa (Rossel, Sánchez, Jordana eta Fragues, 2007).

Menpekotasun honen sintomatologia, isolamendura bideratuta dagoela

ematen du (Bozoglan, Dremier eta Sahin 2013; Yang, 2001). Impotentzia eta

bulkaden kontrol miurritza, beste gauza batean pentsatu ezina nahi dugun

jokabidea egiten ez dugunean eta horren ondorioz antsietate maila handiak

eman daitezke, baita konfliktuen sorrera eguneroko bizitzan (Rossel et al.,

2007).

Hala ere oso nabarmena da, IKT-ek menpekotasuna sortu duten

pertsonen pertzepzioa distortsionatzen dutela, berehalako ondorioen onurak epe

luzerako ondorioen kalteak baino gehiago hartzen baitituzte kontura

(Echeburúa, 2010).

Interneten erabilera handia bada ere, ez da hainbestekoa honekiko

dagoen menpekotasunaren prebalentzia utore batzuen arabera (Estévez, Bayón,

De la Cruz eta Fernández-Liria, 2009). Izan ere, internetekiko

menpekotasunaren prebalentzia neurtu den ikerketetan, nagusiagoa izan da

erabilera arriskutsua menpekotasuna baino (Kim et al., 2006; Muñoz-Rivas,

Fernández eta Gámez-Guadix, 2010; Sánchez-Martínez eta Otero, 2009;

Tsitsika et al., 2014). Prebalentzia baxuari dagokionez, Ruiz-Olivares, Lucena,

Pino eta Herruzo, (2010)-ren ikerketan, %94-ak menpekotasunik gabeko

erabilera moderatua puntuatu zuten.

Bestalde, internetekiko menpekotasunaren prebalentzia handiagoa

aurkeztu dute beste ikerketa batzuk Yang, Choe, Baity, Lee eta Cho (2005)-ren

ikerketan laginaren ia %60 menpekotasunik gabe puntuatu zuten baina %16ak

menpekotasuna. Hori izanda ikerketariik deigarriena, badira %10 aren inguruko


11

me pekotasunaren prebalentzia aurkitu dituzten ikerketa asko (Cao eta Su,

2007; Xunhui, 2001; Yang, Choe, Baity, Lee, eta Cho, 2005)

Esan beharra dago, internetekiko menpekotasun prebalentzia handia ez

egon arren (de la Villa Moral eta Suarez, 2016) internet erabiltzen ez duten

pertsonen zenbatekoa oso txikia dela (Huang et al., 2009; Wartberg et al.,

2016). Poch et al., (2002)-en ikerketaren emaitzekin konparatuz, bestalde,

antzeman dezakegu hamalau urtetan zehar eman den aldaketa. Lehenengo

ikerketa hau egin zen garaian, konektatzerako maiztasunari erreparatuz, soilik

laginaren %15 a egunero konektatzen zela, eta konektatuta gehien irauten zuten

pertsonek 2 ordu baino gehiago ematen zutela eta soilik laginaren %10,6 zela.

Nabarmena izan da, gizon eta emakumeen artean aurkitu diren

ezberdintasunak, internetaren erabilerari dagokionez (Ruiz-Olivares, Lucena,

Pino eta Herruzo, 2010). Orokorrean, ikertutako artikuluetan, gizonek

puntuatzen dute erabilera nagusiena, interneten erabilera desegokiari

dagokionez (Kases et al., 2009) baita erabilera moderatuan ere (Yang, Choe,

Baity, Lee, eta Cho, 2005). Gehiegizko erabilera oso txikia den arren gizonek

jarraitzen dute izaten prebalentzia nagusiena (Muñoz-Rivas, Perales eta de

Pablo, 2003; Tsitsika, et al., 2014; Wang et al., 2013). Bestalde, ikerketa

batean, emakumeek mugikorraren erabilera intentsibo bat garatzeko arrisku

handiagoa zutela argudiatu zuten (Sánchez-Martínez eta Otero, 2009).

Yang (2001)ren arabera ere emakume baino gizon gehiagok aurkezten

zuten internetaren erabilera. Bipeta, Yerramilli, Karredla eta Gopinath (2015)-

ren ikerketan ere hala aertzen da. Ko, yen Chen, Chen eta Yen (2005)-en

arabera, gizonek ere interneten erabilera handiagoa aurkeztu zuten (Durkee et


12

al., 2012; Ko et al., 2007; Lau, Gross, Wu, Cheng eta Lau, 2017; Lemmens,

Valkenburg eta Peter,2009).

Teknologia berrien eta haien ondorio kaltegarrien kontua, hala nola

menpekotasunak (Brezing, Derevensky, Jeffrey eta Potenza 2010; Canan, et al.,

2010; Jenaro et al., 2007; Mak, Lai, Watanabe, Kim, Bahar, Ramos, Cheng,

2014) edo menpekotasun honek sortzen dituen arazo psikologikoak,

internetaren erabilera desegokiarekin korrelazionatuta agertu egin da, (Griffiths,

2000b; Jang, Hwang eta Choi, 2008, Ko, Yen, Chen, Yeh eta Yeh, 2009; Yen,

Ko, Yen, Wu eta Yang, 2007). Autore guzti hauen emaitzen artean antsietateak

eta depresioa izan dira gehien atera diren sintomak, nahiz eta beste guzti asko

atera diren.

Oro har, esan daiteke teknologiek eta internetek gure izaeran eta osasun

mentalean nolabaiteko eragina izan dezaketela, beti ere, hauen erabilpen ez

apropos baten ondorioz (Block, 2008).

Bereziki depresioa eta obsesio konpultsibitatea izan ziren interneten

erabilpen ez osasuntsu batekin korrelazionatu zuten sintoma nabarmenenak

Jang, Hwang eta Choi, (2008)-ren ikerketan. Wang et al. (2013) eta Wartberg et

al. (2016)-en ikerketen arabera.

Bada, internetekiko menpekotasuna, antsietatearekiko eta

depresioarekiko korrelazionatuta agertu dira Akin eta Iskender (2011),

Dalbudak, et al. (2013), Kim et al. (2006), Guo et al. (2012), Poch et al. (2002)

eta Yang, (2001)-en ikerketen arabera.

Guzti hau ikusita, hipotesi moduan, bibliografian oinarrituz, ikerketa

honen lehengo helburua interneten erabilera osasun mentalaren

sintomatologiarekin erlazionatuta dagoen ala ez ikustea da. Bigarren helburu


13

moduan, Interneten erabileran, eta sintoma psikologikoetan sexu

ezberdintasunak dauden ala ez ikertzea izan zen.

Metodologia

Parte Hartzaileak

OHARRA: Atal honetan deskribatutako prozedurak ez ziren benetan

burutu, heziketa-helburuarekin simulatuak izan dira.

Ikerketa hau burutzeko 100 pertsona parte hartu zuten, 54 emakume eta

46 gizon. Haien adinak 18 eta 35 bitartekoak izan ziren , adinen bataz bestekoa

22,93 izanda (DT = 3,791). Partehartzaile guztiak euskal herritarrak ziren , eta

guztiak, unibertsitate formakuntza egiten ari dira eta lagin osoaren laurdena

Masterra egiten ari da.

Materiala

Lehenik eta behin aldagai sozio-demografikoen inguruko bost item

agertu ziren: sexua, adina Ikasketak Jaioterria eta bizilekua. Internetekiko

menpekotasuna neurtzeko Internet Adiction Test (IAT) deituriko

autoaplikatutako test baten moldaketa bat erabili da (Young, 1998), 0 tik 5era

erantzuneko 20 item dituena adibidez, "zenbatero ematen duzu interneten

espero zenuen denbora baino gehiago?", non 0 ia inoiz ematen dela item horren

jarrera eta 5 beti ematen dela adierzten den. Hogei item huetan ematen den

puntuazioen baturak honako emaitzak eman ditzake: ez erabilera (0-20),

erabilera baxua (20-49), hau da, erabiltzailea interneten erabirela arrunt eta

kontrolatu bat egiten duela; erdizka (50-79), hau da, erabileraren maiztasuna

nabarmena denean eta internetekin erlazionatutako arazoak dituenean; eta

puntuazio altua (80-100) lortzen duten pertsonetan internetek haien bizitzan

arazo larriak eragiten ari dela adierazten du. Tresna honek aurreko ikerketetan
14

lortu izan duen fidakortasunari begira, bere crombach-en alfa .89koa izan da

(Puertas-Cortés, Carbonell eta Chamarro, 2013).

Sintoma psikopatologikoak neurtzeko, Symthom Checklist-Reviewed 90

(SCL-R 90), Derogatis, (2010)-ren tresnaren moldaketa bat erabili zen (Casullo

eta Pérez, 1999). Honen bitartez, psikopatologiako oinarrizko 9 dimentsio

neurtzen dira (somatizazioa, obsesio-konpultsibitatea, pertsona arteko

sentsibilitatea, depresioa, antsietatea, areriotasuna, antsietate fobikoa, ideia

paranoideak eta psikotizismoa). Eskala honetan, 90 item daude, item bakoitzak

bost erantzun posible ditu eta item guztiak bederatzi dimentsio ezberdinetan

sailkatzen dira. tresna honek beste ikerketa baten izandako fidakortasuna

begiratu ondoren, honen Crombach-en alfa hurrengoa izan da dimentsio

bakoitzean: psikotizismoan, .77; Depresioan, .9; ideazio paranoidean .85;

antsietate fobikoan, .51; somatizazioan, .97; obsesio konpultsibitatean, .82;

egonkortasun inter-pertsonalean, .82; antsietatean, .85 eta hostilitatean, .84

(Caparrós Villar, Juan, Viñas, 2006; García eta Arbinaga, 2017).

Prozedura

Lagin hau bilatzeko, internet bidez inkesta bat bidali zen unibertsitateko

ikasle 150 ikasleri. haietatik 120k erantzun zuten eta soilik 100-ek bete zitutzten

test biak osorik. Hauei, testak egin aurretik, ikerketaren inguruko informazioa

jaso zuten, bertan datuen konfidentialtasuna eta anonimotasunaren inguruko

informazioa jaso zuten. Era berean, galdeketa erantzutea derrigorrezkoa ez dela

rgitu zitzaien baita nahi izatekotan, bertan bera uzteko eskubidea zutela.

Emaitzak

OHARRA: Atal honetan deskribatutako datuak pertsona errealen datuak

ez dira, heziketa-ekintza denez informatikoki simulatuak izan ziren.


15

Aztertutako emaitzek duten banaketa ez da normala. Kolmogorov

Smirnov-en signifikazio koefizienteek ez ziren signifikatiboak izan (p< .5) .

Beraz analisi ez parametrikoak erabili dira.

Lehenik eta behin internetekiko erabilerari dagokionez, Laginaren

ehuneko ehunak menpekotasunik gabe edo erabilera arrunta puntuatu du. Beraz

lagin honetan ez dago internetekiko menpekotasunaren prebalentziarik.

Aldagaien arteko korrelazioak ikusteko (2. Taula), Spearmannen Rho-a

egitean bi korrelazio nagusi antzeman dira, alde batetik, IAT testaren emaitzak

eta SCL90-R-aren antsietate dimentsioa, (r= .282; p< .01). Bestetik, IAT-aren

emaitzak negatiboki korrelazionatu dira ideazio paranoideen dimentsioenkin

(r= -,214; p< .01). Honek esan nahi du korrelazio esanguratsuak daudela

SCL90-R aren bi aldagai hauen eta IAT-aren emaitzen artean.

Sexu ezberdintasunak zeuden ala ez ikertzeko, esanguratsuak ziren

sintoma patologikoetan Mann Whitneyren U-a kalkulatu zen (4.Taula). Gizon

eta emakumeen arteko ezberdintasunak signifikatiboak direla esaten dute. IAT-

aren emaitzan eta ideazio paranoidearen emaitzetan (p< .05) eta ez

signifikatiboak antsietate dimentsioan (p = .447), (4. Taula).

IAT-aren emaitzetan, emakumeek gizonek baino gehiago puntuatu zuten

(M= 44,19; DT= 4,234) emaitza hauek signifikatiboak izan ziren (U= -2,195;

p< .05). Antsietate aldagaiari dagokionez, berriz ere emakumeek (M= 2.65;

DT= .731) gizonoezkoek baino gehiago puntuatu zuten aldagai honetako

ezberdintasunak signifikatiboak ez izan arren, (U=-,761; P= .447). Bukatzeko,

ideazio paranoide dimentsioan, gizonen emaitzak (M= 1.98; DT= 1.064) eta

emakumeenak (M= 1,50; DT= ,927) emaitza hauek signifikatiboak dira (U= -

2,388; p< ,05).


16

Eztabaida

Ikerketa honen helburua, internetaren erabilera, eta honen eragina

sintomatologia dimentsio ezberdinekin zuen korrelazioa aztertzea zen.

Emaitzak ikusi eta gero, nabarmendu beharra dago interneten erabilerari

dagokionez, puntuazio oso uniforme bat agertu dela.

Ikerketa asko izan dira interneten erabilera desegokia sintomatologia

psikologikoarekin erlazionatu dituztenak (Brezing, Derevensky, Canan, et al.,

2010; Griffiths, 2000b; Jeffrey eta Potenza, 2010; Jang, Hwang eta Choi, 2008;

Jenaro et al., 2007; Kim, et al., 2014; Ko, Yen, Chen, Yeh eta Yeh, 2009; Mak

et al., 2007).

Internet Addiction Test-ean, puntuazioaren arabera, ez-erabilera,

menpekotasun barik, arazodun erabilera edo menpekotasuna, ateratzeko aukera

izanda, laginaren %100a menpekotasun barik edo erabilera aproposa puntuatu

du. Honek esan nahi duena, alde batetik, internetekiko menpekotasunaren

inguruan zegoen arriskua, hainbestekoa ez dela, beste ikerketa batzuetan

ateratako emaitzek adierazten zuten moduan (Griffiths, 2000a; Griffiths, 2000b;

Young, 1998a; Young, 1998b).

Emaitza hauek, Ruiz-Olivares, Lucena, Pino eta Herruzo (2010)-rekin

gutxi gora behera bat datoz, hau da, burutu izan den ikerketan laginaren %100-

ak menpekotasunik gabeko puntuazioa eman dute eta bestean %94-ak. Emaitza

hauek internet, berez, aldagai adiktibo moduan sailkatu baino, honek ematen

duen errefortzua, edo internet bidezko erlazioa izan liteke menpekotasuna

sortzen duena (Garcia et al., 2008; Ruiz-Olivares et al., 2010).

Bestalde, askoz gehiago dira laginaren ehuneko handiago batean

puntuazio altuago bat aurkitu duten ikerketak (Kim et al., 2006; Tsitsika, et al.,
17

2014; Yang, Choe, Baity, Lee eta Cho, 2005). Hala ere, ikerketa hauetan nahiz

eta prebalentzia handiago bat egon, baxua izaten jaraitzen du.

Oso garrantzitsua da esatea, Davis (2001)-ren artikuluan adierazten den

bezala, internet mundu osoan eta gauza askotarako erabiltzen den arren, horrek

ez du esan nahi haren erabilera osasuntsua existitzen ez denik. Eta ikerketa

honetan azaltzen da nola internetaren erabilera osasuntsuaren prebalentzia

menpekotasunarena baino handiagoa dela.

Interneten erabilera, sintomatologiako bi dimentsiorekin izan duten

korrelazio esanguratsuek aurretik egin izan diren ikerketa askorekin bat datoz

(Arenas eta Puigcerver, 2009; Akin eta Iskender, 2011; Balanza, Morales eta

Guerrero, 2009; Crawford, Cohen, Midlarsky eta Brook, 2001; Dalbudak et al.,

2013; Derdikman-Eiron et al., 2011; Tonioni et al., 2012; Yang, 2001; Yang et

al., 2005).

Hasteko, antsietatea, internetekiko adikzio testaren emaitzekin batera

hazi egiten da eta gero Ideazio paranoidea ere IAT-aren emaitzekin negatiboki

korrelazionatuta dago. Literaturan aurkitu diren prebalentziekin konparatuz,

ikus dezakegu nola, antsietatea aurreko ikerketetan interneten erabilerarekin

positiboki erlazionatuta agertu den (Akin eta Iskender, 2011; Dalbudak et al.,

2013 eta Tonioni et al., 2012). Ikerketa honetan ez da menpekotasun kasu bat

ere eman, baina ikus daiteke zelan erabilera handiagoa den heinean antsietatea

handiagoa dela.

Korrelazio honek ez du esan nahi batak bestea sortzen duenik, eta izan

liteke erabilera eta antsietatearen artean hirugarren aldagai bat egotea, adibidez,

prebalentzia ikerketek, unibertsitate ikasketek eta emakume izateak antsietatea

izateko probabilitateak areagotzen dituztela argudiatzen dute (Arenas eta


18

Puigcerver, 2009; Balanza, Morales eta Guerrero, 2009; Crawford, Cohen,

Midlarsky eta Brook, 2001; Derdikman-Eiron et al., 2011). Izan ere, kontuan

hartzen badugu, gure laginaren %100 ak menpekotasun gabe puntuatu duela eta

hala ere antsietate dimentsioan maila ezberdinak atera direla, interneten

erabilera baino beste faktore batek izan dezake eragin handiagoa antsietatearen

agerpenean pentsatzera eramaten du.

Hala ere, korrelazio honen azalpena, izan daiteke, hasieran aipatu dugun

moduan, interneten eta orokorrean IKT-ek dituzten ezaugarrietako bat,

momentuko erantzuna errefortzu moduan eskeintzen duten tresnak direla.

Honelako erantzunak berehala jasotzera ohitzeak, antsietatea sor daiteke,

gainera, Raacke eta Bonds-Raacke (2008)-k, Interneten Erabilera eta Errefortzu

Teorian oinarrituz, (Uses and Gratification Theory, UGT) errefortzuen

alderdiari begira, pertsonek interneten zelako erabilera egiten duen arabera,

jasotzen duen errefortzuak honen erabilera areagotu dezakeela baieztatzen du.

Beraz, Griffiths (2000a)-ren ikerketa deskriptiboan agertzen den abstinentzia

sindromearen agerpena kontuan izanda, antsietate maila handiak internetek

ematen duen gratifikazioa ez jasotzearen ondorio izan daiteke.

Yang (2001) eta Yang et al. (2005) ikerketen emaitzek, erabilera maila

baxuak ideazio paranoidearekin korrelazioa aurkitu zuten ikerketa honen

emaitzen antzera. Bestalde, ideazio paranoidea, interneten erabilerarekin

korrelazionatuta agertzen da (Adalier eta Balkan, 2012; Kim et al., 2016; Poch

et al., 2005). Hala ere, ez datoz bat gure emaitzekin, nahiz eta elkarrekintza

dagoela frogatzen duen.

Ikerketa honetako emaitzak justifikatzeko, interneten Erabnilera eta

Errefortzu Teorian oinaritu gaitezke berriz ere baina (López 2004; Raacke eta
19

Bonds-Raacke, 2008), izan ere interneten erabileraren arabera ideazio

paranoideak erabilera sakon batek baldintzatu dezake, adibidez Starcevic, Berle,

Porter eta Fenech (2011)-en ikerketan, bideojokoekin arazoak zituzten

pertsonek puntuazio altuagoak atera zituzten ideazio paranoidean. Baita Kim et

al. (2016)-en ikerketan ere. Honek, interneten erabileraren aldakortasun

kualitatiboak, internetek bueltan eman ditzakeen ondorioak zelan baldintzatzen

dituzten azaldu dezake, izan ere, Davis (2001)-k azaltzen duen moduan

internetaren erabilera osasungarria ere maiza da.

Gainera, Garcia-Montes et al. (2005)-ren ikerketan, konfidantza

kognitiboaren galerarekin edo kontrol lokus baxuarekin erlazionatu zuen

ideazio paranoidearen agerpena. Ondorio honek hauek kontuan izanda eta

ikerketa honetan interneten erabilera maila baxu bat atera dela kontuan izanda,

ideazio paranoidea nahiz eta interneten erabilerarekin negatiboki

korrelazionatuta dagoen ez du ematen garrantzi sustantzialdun faktore bat

denik.

Sexu ezberdintasunei dagokienez, Internetekiko Adikzio Testaren

emaitzetan, ezberdintasun minimo bat ikusi dugu, izan ere, emakumeen bataz

bestekoa gizonena baino handiagoa atera da. Hala ere desberdintasun honen

efektuaren tamaina, txikia atera den arren ezberdintasun hau, ez dator bat

ikerketa gehienetan atera diren emaitzekin konparatuz, izan ere literaturan

aurkitu daitekeen internetekiko menpekotasunaren sexu arteko ezberdintasun

ohikoena gizonen erabilera handiago baterantz adierazten du (Alvi et al., 2012;

Bipeta, Yerramilli, Karredla eta Gopinath, 2015; Durkee et al., 2012; Ko et al.,

2007; Ko, Yen Chen, Chen eta Yen, 2005; Lau, Gross, Wu, Cheng eta Lau,

2017; Lemmens, Valkenburg eta Peter, 2009; Yang, 2001). Ikerketa gehienek,
20

gizonezkoek interneten erabilera handiago dutela esaten dute emakumeek

baino, kasu honetan laginaren ehuneko ehunak menpekotasunik gabe puntuatu

duenez, ezin daiteke esan ezberdintasun handirik egon direnik.

Interneten erabilerarekin korrelazionatuak izan diren bi dimentsioen

sexu arteko ezberdintasunei erreparatuz, alde batetik, antsietate dimentsioaren

emaitzen bataz bestekoetan, emakumeek, gizonek baino gehiago puntuatu

zuten. Hala ere, ezberdintasun hau antsietatearen inguruko artikulu askotan

aurkitu daiteke (Crawford, Cohen, Midlarsky eta Brook, 2001; Derdikman-

Eiron et al., 2011) emakumeengan antsietate prebalentzia handiagoa dagoela

baieztatzen duten hanbat teoria biologikoetan oinarritu gaitezke, zeinen arabera,

hormonen aldaketek, estrogeno eta progesterona metabolismoek eragin handia

dute antsietatearen agerpenean (Arenas eta Puigcerver, 2009; Seeman, 1997).

Bestalde, badira faktore soziokulturalen bidez sexu ezberdintasun hauek

justifikatzen dituztenak (Artazcoza, Escribà-Agüirc eta Cortèsa, 2004), hau da,

emakumeek tradizionalki umeen zaintzan aritu izan dira, baina gaur egungo

egoeraren aurrerapena dela eta lan edo ikastea gauza guztiz arrunt bat da.

Kontua da hainbat gauza egiteko premia izatea, egoera antsiogeno ugari sor

ditzakeela egunero.

Bukatzeko, ideazio paranoideen dimentsioan gizonezkoek, emkumeek

gehiago atera dute bataz bestekoz. Aurreko ikerketetan, ez da ageri

ezberdintasun signifikatiborik sexu ezberdinen artean, hala ere, Carter, Joyce,

Mulder, Luty eta McKenzie (2000)-ren ikerketan, gizonek puntuazio altuagoa

atera zuten ideazio paranoidean. Forsel eta Henderson (1998)-ren ikerketan

emaitza ezberdinak agertzen dira, hau da emakumeengan ateratzen da ideazio

paranoide handiago. García, Cangas, Pérez, Hidalgo eta Gutiérrez (2005)-ren


21

ikerketan, ideazio paranoidea barne kontrol lokusarekin korelazionatzen dela

azaltzen da eta aldi berean, gizonek barne kontrol locus maila handiagoa dutela

frogatu du Buckelew et al. (1990)-k.

Ikerketa honetan hainbat muga aurkitu izan dira, alde batetik, laginaren

tamaina txiki egia izan da eta honek estrapolazio bat egitea sahietsi du. Besteak

beste, laginaren ehuneko ehunak internetekiko menpokotasunik gabe edo ohiko

erabilera puntuatu duelako, honek sortu duen arazo nagusia, talde arteko

konparaketak egin ezin izana.

Hortaz, hurrengo ikerketei begira, hasteko internetaren erabileraren

inguruan informazio kualitatibo gehiago eskatzen dituen tresnak erabili beharko

lirateke, modu honetan, aisialdirako erabilera edo erabilera akademikoa

gutxienez ezberdinduko balira, dimentsio psikopatologikoen agerpena

justifikatzea erreztuko litzateke. Horretarako Internetaren inguruko informazio

kulatitatiboa batzen duen tresnen bilaketa ezinbestekoa izango da.

Ikerketa honek internetekiko menpekotasunaren prebalentzia uste baino

baxuagoa dela argitu du, bestalde, interneten erabilera handiagoa den heinean

antsietate maila handi eta erabilera txikia ideazio paranoidearetxikiago batekin

korrelazionatu da. Korrelazio hauen dimentsioak aztertuz, emakumeek gizonek

baino gehiago puntuatu dute antsietatean aurreko ikerketen emaitzekin bat,

bestalde interneten erabileran emakumeek ere puntuazio altuagoa lortu dute,

oraingoan literaturarekin desados eta azkenik gizonek puntuatu dute gehiago

ideazio paranoidean.
22

Erreferentziak

Adalıer, A., eta Balkan, E. (2012). The relationship between internet addiction and

psychological symptoms. International Journal of Global Education, 1(2).

orrialdeak

Akin, A., eta Iskender, M. (2011). Internet addiction and depression, anxiety and

stress. International Online Journal of Educational Sciences, 3(1), 138-148.

Arenas, M. C., eta Puigcerver, A. (2009). Diferencias entre hombres y mujeres en los

trastornos de ansiedad: Una aproximación psicobiológica. Escritos De

Psicología, 3(1), 20-29.

Artazcoza, L., Escribà-Agüirc, V., & Cortèsa, I. (2004). Género, trabajos y salud en

españa. Gac Sanit, 18(Supl 2), 24-35.

Balanza Galindo, S., Morales Moreno, I., eta Guerrero Muñoz, J. (2009). Prevalencia

de ansiedad y depresión en una población de estudiantes universitarios:

Factores académicos y sociofamiliares asociados. Clínica y Salud, 20(2), 177-

187.

Beranuy, M., Oberst, U., Carbonell, X., eta Chamarro, A. (2009). Problematic Internet

and mobile phone use and clinical symptoms in college students: The role of

emotional intelligence. Computers in human behavior, 25(5), 1182-1187.

Bipeta, R., Yerramilli, S. S., Karredla, A. R., eta Gopinath, S. (2015). Diagnostic

stability of internet addiction in obsessive-compulsive disorder: Data from a

naturalistic one-year treatment study. Innovations in Clinical Neuroscience, 12

Block, J. J. (2008). Issues for DSM-V: Internet Addiction,

Bozoglan, B., Demirer, V., eta Sahin, I. (2013). Loneliness, self‐esteem, and life

satisfaction as predictors of internet addiction: A cross‐sectional study among


23

turkish university students. Scandinavian Journal of Psychology, 54(4), 313-

319.

Brezing, C., Derevensky, J. L., eta Potenza, M. N. (2010). Non–substance-addictive

behaviors in youth: Pathological gambling and problematic internet use. Child

and Adolescent Psychiatric Clinics of North America, 19(3), 625-641.

Buckelew, S. P., Shutty, M. S., Hewett, J., Landon, T., Morrow, K., & Frank, R. G.

(1990). Health locus of control, gender differences and adjustment to persistent

pain. Pain, 42(3), 287-294.

Canan, F., Ataoglu, A., Nichols, L. A., Yildirim, T., eta Ozturk, O. (2010). Evaluation

of psychometric properties of the internet addiction scale in a sample of turkish

high school students. Cyberpsychology, Behavior, and Social

Networking, 13(3), 317-320.

Cao, F., & Su, L. (2007). Internet addiction among chinese adolescents: Prevalence and

psychological features. Child: Care, Health and Development, 33(3), 275-281.

Caparrós, B., Villar,E., Jaume, J., Viñas,F. (2007). Symptom Check-List-90-R:

fiabilidad, datos normativos y estructura factorial en estudiantes universitarios.

http://www.aepc.es/ijchp/articulos_pdf/ijchp-252.pdf

Carter, J. D., Joyce, P. R., Mulder, R. T., Luty, S. E., & McKenzie, J. (2000). Gender

differences in the presentation of depressed outpatients: A comparison of

descriptive variables. Journal of Affective Disorders, 61(1), 59-67.

Crawford, T. N., Cohen, P., Midlarsky, E., & Brook, J. S. (2001). Internalizing

symptoms in adolescents: Gender differences in vulnerability to parental

distress and discord. Journal of Research on Adolescence, 11(1), 95-118.

Dalbudak, E., Evren, C., Aldemir, S., Coskun, K. S., Ugurlu, H., eta Yildirim, F. G.

(2013). Relationship of internet addiction severity with depression, anxiety, and


24

alexithymia, temperament and character in university

students. Cyberpsychology, Behavior, and Social Networking, 16(4), 272-278.

Davis, R. A. (2001). A cognitive-behavioral model of pathological internet

use. Computers in Human Behavior, 17(2), 187-195.

de la Villa Moral, María, eta Suárez, C. (2016). Factores de riesgo en el uso

problemático de internet y del teléfono móvil en adolescentes

españoles. Revista Iberoamericana De Psicología y Salud, 7(2), 69-78.

Derdikman‐Eiron, R., Indredavik, M. S., Bratberg, G. H., Taraldsen, G., Bakken, I. J.,

eta Colton, M. (2011). Gender differences in subjective well‐being, self‐esteem

and psychosocial functioning in adolescents with symptoms of anxiety and

depression: Findings from the Nord‐Trøndelag health study. Scandinavian

Journal of Psychology, 52(3), 261-267.

Derogatis, L. R., eta Unger, R. (2010). Symptom checklist‐90‐revised. Corsini

Encyclopedia of Psychology,

Durkee, T., Kaess, M., Carli, V., Parzer, P., Wasserman, C., Floderus, B., . . . Bobes, J.

(2012). Prevalence of pathological internet use among adolescents in europe:

Demographic and social factors. Addiction, 107(12), 2210-2222.

Echeburúa, E., eta De Corral, P. (2010). Adicción a las nuevas tecnologías ya las redes

sociales en jóvenes: Un nuevo reto. Adicciones, 22(2), 91-96.

Echeverría, J. (2008). Apropiación social de las tecnologías de la información y la

comunicación. Revista Iberoamericana De Ciencia Tecnología y

Sociedad, 4(10), 171-182.

Encinas, F. J. L., eta González, S. M. V. (2010). Menores y nuevas tecnologías:

Conductas indicadoras de posible problema de adicción. Psicothema, 22(2),

180-188.
25

Estévez, L., Bayón, C., De la Cruz, J., eta Fernández-Liria, A. (2009). Uso y abuso de

internet en adolescentes. Adicción a Las Nuevas Tecnologías En Adolescentes y

Jóvenes, 101-130.

Forsell, Y., & Henderson, A. S. (1998). Epidemiology of paranoid symptoms in an

elderly population. The British Journal of Psychiatry : The Journal of Mental

Science, 172, 429-432.

García, J.A,, del Carmen Terol, M., Nieto, M., Lledó, A., Sánchez, S., Martín-Aragón,

M., eta Sitges, E. (2008). Uso y abuso de internet en jóvenes

universitarios. Adicciones, 20(2), 131-142.

García-Montes, J. M., Cangas, A., Pérez-Álvarez, M., Hidalgo, Á. M., & Gutiérrez

Martínez, O. (2005). Influence of metacognitive variables on paranoid ideation.

García-Montes, J. M., Cangas, A., Pérez-Álvarez, M., Hidalgo, Á. M., & Gutiérrez

Martínez, O. (2005). Influence of metacognitive variables on paranoid ideation.

Greenfield, D. N. (1999). Psychological characteristics of compulsive Internet use: A

preliminary analysis. Cyberpsychology & behavior, 2(5), 403-412.

Griffiths, M. (2000a). Cyber affairs-a new area for psychological research. Psychology

Review, 7(1), 28-31

Griffiths, M. (2000b). Does internet and computer" addiction" exist? some case study

evidence. CyberPsychology and Behavior, 3(2), 211-218

Guo, J., Chen, L., Wang, X., Liu, Y., Chui, C. H. K., He, H., . . . Tian, D. (2012). The

relationship between internet addiction and depression among migrant children

and left-behind children in china. Cyberpsychology, Behavior, and Social

Networking, 15(11), 585-590.


26

Huang, R., Lu, Z., Liu, J., You, Y., Pan, Z., Wei, Z., . . . Wang, Z. (2009). Features and

predictors of problematic internet use in chinese college students. Behaviour &

Information Technology, 28(5), 485-490.

Jang, K. S., Hwang, S. Y., eta Choi, J. Y. (2008). Internet addiction and psychiatric

symptoms among korean adolescents. Journal of School Health, 78(3), 165-

171.

Jenaro, C., Flores, N., Gómez-Vela, M., González-Gil, F., eta Caballo, C. (2007).

Problematic internet and cell-phone use: Psychological, behavioral, and health

correlates. Addiction Research & Theory, 15(3), 309-320.

Kaess, M., Durkee, T., Brunner, R., Carli, V., Parzer, P., Wasserman, C., . . . Balazs, J.

(2014). Pathological internet use among european adolescents:

Psychopathology and self-destructive behaviours. European Child &

Adolescent Psychiatry, 23(11), 1093-1102.

Kim, K., Ryu, E., Chon, M., Yeun, E., Choi, S., Seo, J., eta Nam, B. (2006). Internet

addiction in korean adolescents and its relation to depression and suicidal

ideation: A questionnaire survey. International Journal of Nursing

Studies, 43(2), 185-192.

Ko, C. H., Yen, J. Y., Chen, C. C., Chen, S. H., eta Yen, C. F. (2005). Gender

differences and related factors affecting online gaming addiction among

taiwanese adolescents. The Journal of Nervous and Mental Disease, 193(4),

273-277. doi:00005053-200504000-00008 [pii]

Ko, C., Yen, J., Chen, C., Yeh, Y., eta Yen, C. (2009). Predictive values of psychiatric

symptoms for internet addiction in adolescents: A 2-year prospective

study. Archives of Pediatrics & Adolescent Medicine, 163(10), 937-943.


27

Ko, C., Yen, J., Yen, C., Lin, H., eta Yang, M. (2007). Factors predictive for

incidence and remission of internet addiction in young adolescents: A

prospective study. CyberPsychology & Behavior, 10(4), 545-551.

Lau, J. T., Gross, D. L., Wu, A. M., Cheng, K., & Lau, M. M. (2017). Incidence and

predictive factors of internet addiction among chinese secondary school

students in hong kong: A longitudinal study. Social Psychiatry and Psychiatric

Epidemiology, , 1-11.

Lemmens, J. S., Valkenburg, P. M., & Peter, J. (2009). Development and validation of

a game addiction scale for adolescents. Media Psychology, 12(1), 77-95.

Mak, K, Lai, C, Watanabe, H, Kim, D, Bahar, N, Ramos eta M, Cheng, C. (2014).

Epidemiology of internet behaviors and addiction among adolescents in six

asian countries. Cyberpsychology, Behavior, and Social Networking, 17(11),

720-728.

Muñoz-Rivas, M. J., Perales, M. E. N., eta de Pablo, N. O. (2003). Patrones de uso de

internet en población universitaria española. Adicciones, 15(2), 137-144.

Poch, F. V., Ferrer, J. J., Hoz, E. V., Caparrós, B. C., Guerra, I. P., eta Canals, M. C.

(2002). Internet y psicopatología: Las nuevas formas de comunicación y su

relación con diferentes índices de psicopatología internet and psychopathology:

New forms. Clínica y Salud, 13(3), 235-256.

Raacke, J., eta Bonds-Raacke, J. (2008). MySpace and facebook: Applying the uses

and gratifications theory to exploring friend-networking sites. Cyberpsychology

& Behavior, 11(2), 169-174.

Rosell, M. C., Sánchez-Carbonell, X., Jordana, C. G., & Fargues, M. B. (2007). El

adolescente ante las tecnologías de la información y la comunicación: Internet,

móvil y videojuegos. Papeles Del Psicólogo, 28(3), 196-204.


28

Ruiz-Olivares, R., Lucena, V., Pino, M. J., eta Herruzo, J. (2010). Análisis de

comportamientos relacionados con el uso/abuso de Internet, teléfono móvil,

compras y juego en estudiantes universitarios. Adicciones, 22(4), 301-310.

Sánchez-Martínez, M., eta Otero, A. (2009). Factors associated with cell phone use in

adolescents in the community of madrid (spain). CyberPsychology &

Behavior, 12(2), 131-137.

Seeman, M. V. (1997). Psychopathology in women and men: Focus on female

hormones. American Journal of Psychiatry, 154(12), 1641-1647.

Sparrow, B., Liu, J., eta Wegner, D. M. (2011). Google effects on memory: Cognitive

consequences of having information at our fingertips. science, 333(6043), 776-

778.

Starcevic, V., Berle, D., Porter, G., eta Fenech, P. (2011). Problem video game use and

dimensions of psychopathology. International Journal of Mental Health and

Addiction, 9(3), 248-256.

Tonioni, F., D'Alessandris, L., Lai, C., Martinelli, D., Corvino, S., Vasale, M., . . . Bria,

P. (2012). Internet addiction: Hours spent online, behaviors and psychological

symptoms. General Hospital Psychiatry, 34(1), 80-87.

Tsitsika, A., Janikian, M., Schoenmakers, T. M., Tzavela, E. C., Olafsson, K., Wójcik,

S., . . . Richardson, C. (2014). Internet addictive behavior in adolescence: A

cross-sectional study in seven european countries. Cyberpsychology, Behavior,

and Social Networking, 17(8), 528-535.

Wang, L., Luo, J., Bai, Y., Kong, J., Luo, J., Gao, W., eta Sun, X. (2013). Internet

addiction of adolescents in china: Prevalence, predictors, and association with

well-being. Addiction Research & Theory, 21(1), 62-69.


29

Wartberg, L., Brunner, R., Kriston, L., Durkee, T., Parzer, P., Fischer-Waldschmidt,

G., . . . Hoven, C. W. (2016). Psychopathological factors associated with

problematic alcohol and problematic internet use in a sample of adolescents in

germany. Psychiatry Research, 240, 272-277.

Xunhui, L. (2001). Internet addiction disorder, online behavior and

personality. Chinese Mental Health Journal, 15(4), 281-283.

Yang, C. (2001). Sociopsychiatric characteristics of adolescents who use computers to

excess. Acta Psychiatrica Scandinavica, 104(3), 217-222.

Yang, C., Choe, B., Baity, M., Lee, J., eta Cho, J. (2005). SCL-90-R and 16PF profiles

of senior high school students with excessive internet use. The Canadian

Journal of Psychiatry, 50(7), 407-414.

Young, K. S. (1998a). Caught in the Net: How to recognize the signs of Internet

addiction and a winning strategy for recovery. New York: John Wiley & Sons.

Young, K. S. (1998b). Internet addiction: The emergence of a new clinical

disorder. CyberPsychology & Behavior, 1(3), 237-244.


30

Taulak

1. taula. Dimentsio deigarrien bataz bestekoak


Aldagaien estatistiko deskriptiboak N Bataz bestekoa Desb. tip.
SCL_Antsietatea 100 2,58 ,713
SCL_Ideazio paranoidea 100 1,72 1,016
IAT 100 43,10 4,811
Baliozko N (zerrendaren arabera) 100

2.Taula. Sintomatologia dimentsio eta interneten erabileraren arteko korrelazioak

IAT SCL_Antsietatea SCL_Ideazio


Aldagaien arteko korrelazioak Paranoidea
**
1,000 ,282 -,214*
IAT
Spearmanen
Rho SCL_Antsietatea ,282** 1,000 ,039
SCL_Ideazio
-,214* ,039 1,000
Paranoidea
**p< .01; *p<.05.
31

3. Taula: sexu arteko desberdintasunak

Emakumeak Gizonak

Bataz Desbiderap Bataz Desbiderapen Z Sig

bestekoa en tipikoa bestekoa tipikoa

IAT 44,19 4,234 41,83 5,170 -2,195 .028**

Antsietatea 2,65 ,731 2,50 ,691 -,761 ,447

Ideazio 1,50 ,927 1,98 1,064 -2,388 .017**

paranoidea

**p< .05
32
33
34

Baimen informtua

Ikasle hori:

Ikerketa batean parte hartzeko gonbidatua izan zara, Erika Borrajo irakasleak
gainbegiratu duen eta Imanol Urgoitik aurrera eraman duen ikerketa burutzera.Ikerketa
honen helburua, Inteneten erabilera gure osasuneanola eragiten duten aztertzea da.
Ikerketa honetan parte hartzea onartzekotan guztira 15 minutu baino gutxiago eskatzen
duen test hau betetzeako prest zaudela esan nahiko du. Ikerketa honetan parte-hartzeak,
ez du inolako arriskurik suposatzen ez osasun ez beste esparru baten ere ez. Hala ere,
momenturen baten, galdetegia bertan bera uzteko asmoa baduzu, hala egiteko eskubide
osoa izango duzu inolako zigorrik jaso gabe.

Ikerketa honetatik ateratako datuak, guztiz konfidentzialak izango dira eta


helburu akademikoekin soilik batuko dira. partehartzaile bakoitzaren identitateari
zenbaki bat egokituko zaio eta informazio honekiko sarbidea bakarrik ikerketa
taldearentzat egongo da. Galdetegi honetatik ateratzen diren datuak, Ikertketa taldearen
menpe geratuko dira. Ikerketa honetatik garatzen diren aurkikuntza esanguratsuenak,
bidali izango zaizkizu nahi izanez gero.

Parte-hartu nahi ez izatekotan, ez da egongo inolako zigorrik. Edozein dela


erantzun nahi ez duzun galdera, hau ez erantzuteko edo edozein momentuan ikerketa
uzteko eskubide osoan zaude. Hala izango balitz, ikerketatik erretiratzea
erabakitzekotan momentura arte bildutako informazio guztia ezabatuko litzateke.

Parte-hartzean arriskurik ez dagoen bezala, ez da egongo ikerketaren


helburuaren inguruko jakintza haunditzea edo ebaluazioen emaitzak jasotzea ez den
etekinik ez ordainsaririk.

Beste edozein asmo balego bildutako informazioarentzako, hala jakinaraziko


zaizu eta noski, hau erabiltzeko baimena eta honen helburuen inguruko informazioa
emango zaizu.

Parte-hartze osoan zehar, edozein galdera izanda Imanol Urgoitiri galdetu


ahal izango zaio 628813068 telefonora deitu edo ima.urg@opendeusto helbidera
mezu bat bidali ahal izango.
35

Ikerketaren inguruko iradokizun, galdera edo ardurarik baleude ere, aurreko


apartatuan dauden datuetaz hornitzeko gonbidatzen zaizu hauek ebazteko.

Egingo dituzun frogak bi izango dira, alde batetik, Internet Addiction Test
(IAT) test auto-aplikatua eta SCL90-R testa. Lehenengoa, interneten igarotako
denbora neurtzen da 20 item-en bidez eta honen emaitzak, partehartzailearen
interneten erabileraren inguruko informazioa eskainiko digu. Bigarrena berriz, 90
itemez osatutako test bat da, parte-hartzailearen erantzunen arabera, honen ezaugari
psikopatologikoen berri emango duena. Biek dituzte euren hasieran informazio
sozio-demografikoei buruzko 4-5 item emaitzak klasifikatzeko eta hauen norabidea
zehazteko erabiliko ditugunak.
36

BAIMEN INFORMATUAREN AKTA

Ni.......................................................................................................................
......... NAN.........................rekin boluntarioki eta era anonimoan Imanol Urgoitik
zuzendutako Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza fakultadeko
departamentuko "Internet-ekiko dikzioa eta Psikopatologia", ikerketan parte
hartzeko baimena onesten dut.

Ikerketaren helburuez, eta hau burutzeko erabiliko diren materialen inguruko


informazioa jaso dut, baita honetan jasoko den datuen konfidentzialtasuna eta
helburuak ezagutzen ditut. Modu berean, ikerketa honetetik aterako den
informazioa, ikerketa hau burutzen duten ikerlari arduradunek haien unibertsitateko
dependentzietan gordeko dutela jakinarazi naute.

Partehartzailearen izena Ikertzailearen izena

Sinadura Sinadura

Data:................. Data:..................

You might also like