You are on page 1of 1

Adikzioa ala normaltatasuna?

Hogeita batgarren mendean gaudenez edozein neraberi galdetzen badiogu ea badakien sare sozialei
buruz zer diren, edo ea erabiltzen dituen, ziur nago erantzuna bai izango dela.
Hori argi dago, ez dakadana hain argi honako galdera hauek dira: “nor dago horren atzean?” “Nork
jasotzen ditu gure pasahitzak?” “edo nork ikusten ditu zehazki gure argazkiak?” Eta horretaz jabetzen
ez garen hamaika galdera gehiago.

Ezer baino lehen alde positiboak aipatu nahiko nituzke. Oro har, sare sozialek haur eta nerabeengan
duten eragina positiboa dela esan dezakegu, gure etorkizunean ohikoak izango diren tresnak trebatzen
ari garelako eta onartu behar dut sare sozialek erraztu egiten digutela gure interesak eta zaletasunak
partekatzen ditugun pertsonak aurkitzea. Gainera, harremana edonorekin mantentzeko erabili
ditzazkegu, eta jendea ezagutzeko aukera ona ere bada. Ideologia ezberdinak ere transmititzen
laguntzen dituzte, baina aurreko hau ere negatibotzat hartu daiteke baita.

Era berean, gure bizitza pertsonalaren pribatutasuna airean usten du eta gu eta ezezagunen arteko
etengabeko esposizioa da. Horregaitik, sare sozialek alde negatiboak ere badituzte. Etxe askotan
gurasoak kezkatzen egiten dira beraien umeak non txateatzen ibiliko ote diren, zein web orritan
sartuta dauden etb. Baina, zer ikusi, hura ikasi. Hau da, helduek, seme-alabek erreferentzia gisa
dituzten pertsonek, mugikorrekin orduak pasatzen badituzte, gauza bera egingo dute humeak
azkenean. Hortaz, garrantzitsua da gurasoak, seme-alabak kritikatu aurretik, beraiek izatea eredu. Hori
kritika bat da, niri dagokidanez, askotan ikusi dudalako.

Harira bueltatuz, Buling-na ere sare sozialen bitartez eratu daitekeen kontua da. Aipatutakoez gain,
arrisku sexuala, denbora galtzea, manipulazioa, adikzioa eta kontrol soziala dira alderdi negatiboetan
aurki ditzakegunak. Baita, arazo mental edo elikadura trastorno askoren eragileak dira, tristeki.
Erabiltzailea erregistratzen den momentutik aurrera, profileko pribatutasuna publikoki konfiguratuta
dago, eta hobe da modu egokian konfiguratzea pribatutasuna ondo mantendu dezagun.

Azkenik aipatu nahiko nuke, ez ahal duzue inoiz familiarekin, lagunekin... mahai gainean gai bati
buruz hitz egin eta minutu batzuk geroago, telefonoa hartu eta aurretik hitz egindakoari buruzko
iragarkiak agertzea? Bada ez bazaizue gertatu, aurreratzen dizuet niri bai gertatu zaidala askotan eta
egiaztatuta dagoela. Ondorioa; mugikorrak entzun egiten dutela, eta guk baimena ematen dizkiegu
oharkabean egin ahal izateko.

Gogoratu, beraz, hauek ekiditzeko, neurriak hartzea. Adibidez, sare sozialei buruz gehiago eta hobeto
informatzea, eta modu berean, informazio hura zabaltzea izango litzateke egokiena.
Amaitzeko, esan dudan bezala, ez dut sare sozialak modu egokian erabilita, ezinbesteko aukera
ematen digutela, bizitzan edozein jardueran laguntzeko.

You might also like