You are on page 1of 1

Gaia: Ikastetxean eskuko telefonorik ez.

SAKELAKO TELEFONOAK ETA ESKOLAK

Sakelako telefonoa, mundu garaikidearen salbatzailea dugu. Egutegia antolatu, lagunekin


harremanetan egotea baimendu eta lanean lagundu egiten gaitu. Hauxe gailu erabilgarria.
Hala ere, eztabaida handia egon da onuren inguruan, batez ere umeen erabilerari
dagokionez. Gazteak helduak baino ahulagoak direlako teknologia honen ondorioei. Baina
hori ez dugu arazorik nagusiena, baizik eta gazteek egindako sakelako telefonoaren erabilera
sutsua. Lo arazoak zein atentzio zailtasunak, mugikorraren adikzioarekin batera izan ohi
dituzte erabilera honen efektuz, eskoletako egunerokotasunari normaltasunez aurre egitea
ekidituz. Hau konpondu nahian, Frantziako gobernuak lehen eta bigarren hezkuntzako
ikasleei debekatu egin die sakelako telefonoaren erabilera klaseetan eta jolastokian.

Ezin dugu jakin neurri honek, umeei lagunduko dien eskolako erritmoa jarraitzera. Baina
kontu bat argi eduki behar dugu: klasean zituzten distrazioak bukatu dira. Ikasleek ez dute
zertan watsapeko, instagrameko edo bestelako sare sozialetako abisuetaz arduratu behar.
Kontzentrazioa bultzatzeko eta adikzioa murrizteko aukera paregabea dugu. Gainera, nahiz
eta ez jakin neurri honek zer nolako ondorioak izango dituen, suposa dezakegu ikasleen
errendimendua handituko duela.

Aipatzekoa da neurri honen helburua 6-16 urte tartean dauden ikasleak izango direla.
Gehieneko kasuetan haien jokaeren ondorioei buruzko erantzukizun falta handia dute.
Nahiz eta telefonoaren efektuak haien buruetan ikusi, ez dute neurririk hartzen. Hori dela
eta, 8 orduko aisialdia (eskoletan egoten diren denbora) onuragarria izan daiteke
adikzioaren aurka. Gure seme-alabak ez dute telefonoa hain beharrezkoa ikusiko eta
ondorioz, gailuen erabilera murriztuko da, dakarren efektuak leunduz.

Hau guztia ikusita, ondoriozta dezakegu Frantzesek hartutako neurria gogoan izan behar
dugula. Hala ere, beste motatako ekintzak erabilgarriak izan daitezke umeen erabilera
masiboa kontrolatzeko. Izan ere gurasoek egoera honen errespontsabilitatea dugu. Guk
erosi baitizkiegu gailuak, eta guk erakutsi diegu egun osoan zehar erabili behar dutela,
berbera egiten dugulako: etxera etorri eta mugikorra begiratu, otorduetan abisuen zain,
haiekin jolastu beharrean telefonoari kasua egiten diegu. Horregatik, geure burua hezi behar
dugu, seme-alabei erakusteko telefono mugikorraren erabilera arduratsua.

You might also like