You are on page 1of 2

FAMILIENDAKO JAKINARAZPENA

Ingelesa ikasteko murgiltze-ikastaroa

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat - 2023-2024ko ikasturtea

Familia estimatua:

Zure semeak/alabak “English Week” programan parte hartuko du; Sendavivan

Programa hau Hezkuntza Departamentuak deitzen du eta CNAIk ematen du. Orain zure semea/alaba
inskribatzeko jarraitu beharreko prozeduraren berri emanen dizugu. Ikastaro honen helburu nagusia ingelesa
ikastea eta praktikoki erabiltzea da. Ingelesa astean zehar komunikatzeko eta ikasteko hizkuntza esklusiboa
izanen da.

Zure semearen/alabaren inskripzioa formalizatzeko (sakelako telefonoarekin egitea gomendatzen da),


ikastetxeak mezu elektroniko bat bidaliko dizu esteka batekin, eta, horren bidez, ikasleak eta gurasoek
edo legezko tutoreak sinatutako inprimaki bat bete beharko duzu, argazki batekin.

Ikasleak alergia edo eritasunen bat badu eta horrek tratamendu, dieta edo arreta berezia behar badu,
erantsi medikuaren ziurtagiria. Ez da sendagairik, dieta berezirik edo tratamendurik emanen dagokion
baimenik gabe.

“Beharrezkotzat jotzen dituzun beste datu batzuk” atalean, garrantzitsutzat jotzen dituzun oharrak sar
ditzakezu.

CNAIk argitaratuko du www.cnai.es eta https://www.dropbox.com


web-orrietan ikastaroarekin lotutako informazio guztia, bai eta asteko bilakaera ere, eguneroko
eguneratzeekin (taldeen argazkiak, eta ikasleen bideoak). Izena emateko unean posta elektronikoz jasoko
dituzuen erabiltzailearen eta pasahitzaren bidez sartzen ahalko zarete web horretara.

Ordaindutakoaren zenbatekoa behar bezala justifikatutako ziurtagiria aurkeztuz (parte-hartzailearen


eritasuna, istripua, edo lehen graduko ahaide baten heriotza, COVID-19) bakarrik itzuliko da.

Zalantzarik baduzue, jarri gurekin harremanetan 848 43 35 60 telefono zenbakiaren bidez (08:00etatik
15:00etara) edo posta elektronikoaren bidez: englishweek@cnai.es.
(Ikusi ikastaroari buruzko informazioa atzealdean)
INGELESA IKASTEKO MURGILTZE-SENDAVIVA

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako programa, Sendavivako aterpetxean. 5 eguneko ikastaro bat antolatuko da, astelehenetik ostiralera, eta
ikasleak barnetegi-erregimenean biziko dira.

JARDUERAK
Ikasleak taldetan banatuko dira. Talde bakoitzak irakasle arduradun bat izanen du goizean eta beste bat arratsaldean. Taldeek hainbat jarduera izanen
dituzte, arlo hauetan banatuta:

GOIZEKO JARDUERA
Klasea: Ikasleek ikasgelako jarduerak eginen dituzte aldez aurretik ezarritako helburu pedagogiko batekin, eta, horretarako, hainbat tresna erabiliko
dituzte, hala nola irakurketak, entzumen-ulermenak, power point aurkezpenak, bideoak eta hainbat jolas. Jarduera horiek 9:15etik 13:30era bitartean
daude programatuta, eta, beraz, goizean oinarri pedagogiko batekin eta arratsaldean jarduera ludikoagoekin egituratuta dago programa. Horien edukiaren
arabera, klaseak gaikako hainbat kontzeptutan banatzen dira.

ARRATSALDEKO ETA GAUEKO JARDUERAK


Sports and Games: Jolas- eta kirol-saioak, ikasleak ingelesez mintzatzea sustatzeko modu ludikoan.
Village Walk: Ibilaldia herrian barna.
Song and Dance: Ikasleek beraiek aukeratutako abesti baten ingelesezko letra eta koreografia eginen dituzte. Abesti hori ikastaroko azken gaueko
jaialdian antzeztuko dute.
Abentura basamortuan: Bertan, izaki bizidunen aniztasuna ezagutuko dute; ekosistema horietako berezko animaliak eta landareak zein diren ikasiko
dute, zentzumenak adi-adi jarrita.
Night-time activities: Jolasak, lehiaketak eta gaueko jarduerak, ikasle guztiak batera aritzeko. Azken gauean, ikasleek Song and Dance jaialdia eta
diskoteka edo Scape room izaten dituzte.

LANGILEAK
Irakasle guztiek badakite gaztelaniaz nahiz ingelesez, eta beren eginkizunak betetzeko behar bezala kualifikatuak daude. Ikastaroetako zuzendariek ere
badakite gaztelaniaz nahiz ingelesez, urte askotako esperientzia dute programan eta ongi ezagutzen dituzte ingelesez mintzatzen diren herrialdeetako
kultura eta ohiturak.
OTORDUAK
Hauek dira: gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, arratsaldekoa eta afaria. Ikastetxeko jantokian egiten dira (txangoak egiten direnean izan ezik) zerbitzua
ematen duen enpresak prestatutako menuekin, kontuan hartuta haurren adina, gustuak eta energia-kontsumoa eta dietak (alergiak edo intolerantziak).

ZER ERAMAN
 Lehen egunerako hamaiketakoa eraman behar da.
 Egin beharreko jarduerak direla-eta, arropa erosoa eramatea gomendatzen da.
 Hotzetik eta euritik babesten duen arropa beroa.
 Kirol-zapatilak eta euritako egokiak diren zapatilak
 Ur botila bat
 Linterna
 Ikaslearen garbitasunerako behar den guztia: eskuoihalak, hortzetako eskuila, hortzetako pasta, gela, xanpua, dutxetarako txankletak, ile-lehorgailua, etab.
 Behar diren mudak eta poltsa bat arropa zikinarentzat.
 Motxila txiki bat txangoetarako.
 Estutxe batean: arkatzak, boligrafoak, borragoma, zorrozkailuak, margoak, guraizeak, kola, etab.
 Beroa egiten duen hilabeteetarako: bisera eta eguzkitik babesteko krema.

ZER EZ ERAMAN
 Ez da komeni arropa berria edo dotorea eramatea ikastarora.
 Ez da lo egiteko zakurik eraman behar.
 Ez da beharrezkoa ikasleek dirurik eramatea aste horretarako. Eramanez gero, gurasoen erantzukizuna izanen da.
 Era berean, ez da beharrezkoa eta ikasleei ez zaie uzten telefono mugikorrak erabiltzen. Horrelako gailuak errekisatu eginen dira programaren filosofiaren aurka
daudelako eta azken egunean itzuliko zaie. Mugikorra eramaten badute, gurasoen erantzukizuna izanen da eta kanporatzeko arrazoia izan daiteke.
 Zenbait gauza ezin izanen dituzte eraman segurtasun-arrazoiengatik eta galerak edo gorabeherak saihesteko: bitxiak, balio handiko gauzak, MP3 eta MP4
erreproduktoreak, bideo-kontsolak edo antzeko jokoak, etab.
 Ezin da jaki eta goxokirik eraman.

KONTU OROKORRAK ETA BIZIKIDETZA-ARAUAK


 Ikasleak arreta bereziren bat behar badu (dieta, tratamendu medikoa, etab.), ez ahaztu inskripzio-fitxan adieraztea, eta hori ziurtatzen duen txostena eranstea.
 Ikasle guztiek ahalik eta gehien goza dezaten aste horretan, CNAIko langileak arduratuko dira ongi pasatzeko giro atsegina egon dadin.
 Programak gutxi irauten duenez, ikasleek ez dute telefono-deirik eginen (salbu eta ikastaroko zuzendariak edo irakasle batek beharrezkotzat jotzen badu).
 Ikasleek bizikidetza arauak betetzen ez badituzte, kanpamentutik kanporatu ahal izanen dira

You might also like