You are on page 1of 2

Karitate Alabak Begoñako Andra Mari Ikastetxea

Colegio Hijas de la Caridad Ntra. Sra. de Begoña


Padre E.Pernet, 22. 48004 Bilbao 944110799
www.hcbegona.es direccion@hcbegona.es

Bilbon, 2021eko urriaren 14an

Ikastetxearen uniformea Ikastetxearen identitate-ikurra da, eta, matrikulazioa egiten duzuen unetik,
badakizue nahitaez erabili behar dela. Ondo jantzita etortzea oso garrantzitsua da gure ikastetxearen
irudiarentzat, baita Ikastetxeak ezarritako arauak betetzen saiatzen diren ikasle eta familiekin konparaziozko
bidegabekeriak saihesteko ere.
Horregatik, beharrezkoa iruditzen zaigu berriro gogoratzea nola erabili behar den uniformea eta zer
neurri zuzentzaile hartuko diren honela egiten ez duten ikasleekin.

UNIFORMEA Hurrengo jazntziaz osatzen da:

IKASTETXEKO uniformea.
- Praka motzak edo luzeak.
- Tirantedun edo tirante bariko gona
- Mahuka motzeko edo luzeko poloa.

- Galtzerdi, galtzerdi luze edo leotardo gris marengoak.


- Zapata beltzak edo urdin ilunak..
- Bota beltzak edo urdin ilunak.

- Piko-jertsea.
- Kremailera-jaka
- Polar jaka.

KIROLETAKO uniformea
- Camiseta de manga larga o corta.
- Pantalón largo o corto.
- Chaqueta de chándal.
- Calcetines deportivos blancos.
- Zapatillas deportivas blancas.

Ez dira onartuko uniformekoak ez diren jantziak, Ikastetxe Bizentetarren logoa eraman behar baitute,
itxura eta kolore berekoak izan arren.

Modu berean, ez dira onartuko kirol-oinetakoak Ikastetxeko uniformearekin.

Hotza egiten duenean, uniformearen gainean kalerako eta jolastokirako berokia edo txamarra erabiliko
dute, baina ez gelan (COVID dela-eta leihoak irekita eduki behar diren egunetan izan ezik, eta irakasleek
erabiltzeari baiezkoa emanda, hotza egiten baitu).
EZ DA SUDADERARIK ONARTUKO BEROKI EDO TXAMARRAREN ORDEZ, EZTA TXANDALEKO
JAKAREN ORDEZKO GISA ERE.

DBH 3.eta 4. mailetako ikasleek ez dute ikastetxeko uniformea erabili beharrik, baina bai kiroletakoa
,Gorputz Heziketako eskoletan.
Karitate Alabak Begoñako Andra Mari Ikastetxea
Colegio Hijas de la Caridad Ntra. Sra. de Begoña
Padre E.Pernet, 22. 48004 Bilbao 944110799
www.hcbegona.es direccion@hcbegona.es

Kiroletako uniformea Gorputz Heziketako egunetan erabiliko da , baita irakasleek esandako ekintza lektibo
edo osagarrietan ere( irteera etab. ).

Ez dira onartuko uniformekoak ez diren jantziak, adibidez, kirol-taldeetako kamisetak, uniformekoak ez


diren praka motzak, zuria ez den beste koloretako oinetakoak, mallak, etab.

Gorputz Heziketako eskoletan eta klasean ez da jantzi osagarririk onartuko: eskularruak, bufandaK, etab.

Txandaleko jaka eta kamisetaren artean ez da inolako jantzirik onartuko ( polo, jertsea…)

DBH-ko ikasleek poltsa edo motxila batean ekarri ahal izango dute kiroletako uniformea aldageletan
aldatu ahal izateko Gorputz Heziketako eskoletan.

Kiroletako uniformeko praka motza erabil daiteke gelan, baina bakarrik Gorputz Heziketako egunetan
edo ekintza osagarri batean erabili denean.

NEURRI ZUZENTZAILEAK

Edozein arrazoiengatik ezin bada uniformea ekarri, ohiko moduen bitartez justifikatu beharko da,
Educamos plataforma edota agenda, ikastetxera joan baino lehen edo heltzeko momentuan; tutore eta dagokien
irakasleei.

Ikasle bat txarto uniformatuta badator justifikatu barik edota sarritan txarto etortzen bada, guardiako
irakasleak bere etxera deituko du gurasoek arropa ekartzeko edo etxera aldatzera joateko baimena eskatzeko,
DBH-ko kasuan edo baimena izateko kasuan.

Abisatu ondoren, ikasleak ez badu bere unoformitatea zuzentzen, tutoreak guraso edo tutore legalarekin
hitz egingo du, arazoa konpontzeko asmoz.

Esandako neurriak hartu ondoren, egoera bera errepikatzen bada, ikaslea ez da gelan sartuko eta ezohiko
neurriak hartuko dira.

Azkenik, aprobetxatzen dugu uniformea Ikastetxean bertan edo “El Corte Ingles” dendan saltzen dela
gogorarazteko, bai ikastetxekoa bai kiroletakoa, Leku hauek baitira saltzeko baimena daukaten toki bakarrak.

Garrantzitsua da guztiok geure gain hartzea dagokigun erantzukizuna, hori ez egiteak guztiontzat
desatseginak diren egoeretara eramaten baikaitu.

Besterik gabe, agur bero bat jaso.

Zuzendaritza Taldea

You might also like